Arautegia
Inprimatu284/1994 DEKRETUA, ekainaren 12koa, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta Egitekoak Finkatzen dituen Dekretua aldatzen duena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 146
- Hurrenkera-zk.: 2768
- Xedapen-zk.: 284
- Xedapen-data: 1994/07/12
- Argitaratze-data: 1994/08/02
Gaikako eremua
- Gaia: Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak
Testu legala
Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa ezartzen zuen apirilaren 19ko 89/1988 Dekretuaren bidez Bruselako Eusko Jaurlaritzaren Bulegoa sortu zen.Bruselako Bulegoaren jarduera kautelarki eten zuen Auzitegi Kostituzionalak, Bulegoa aipatzen zuen aginduari eta Europako Elkarteekiko Gaietarako Kabinetea aipatzen zuten beste zenbaiti Estatuko Administrazioak errekurtsoa egin baitzien GoiAuzetigi horren aurrean, aginpideari buruzko 1501/1988 zenbakidun baiezko gatazkaren bidez. Auzitegi Konstituzionalak maiatzaren 26an, eztabaidatutako aginpidea Euskal Autonomi Elkarteari aitortuz epaia eman duenez, eta Europako Batasunari buruzko estrategia politiko eta instituzionalean Euskadiren interesak bermatzea baztertezina denez, Bruselan Euskadiren Ordezkaritza sortu beharra dago.Jaurlaritzaren antolamenduegituran kokatzeko eta Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren Europako Gaietarako Zuzendaritzan, hain zuzen, Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretua aldatu beharra dago.Bestalde, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian kokatuta dagoen «INTERBASK, S.A.» Baltzu Publikoak gaur egun Bruselan baditu Bulegoa eta langileak; beraz, ekonomia eta funtzionamendu arrazoiak direla eta, Bulego honetako giza eta material baliabideak erabiliko ditu Ordezkaritzak.Ondorioz, Lehendakariaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Batzordeak 1994ko uztailaren 12an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Lehenengo atala.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 6, 2, c) atalaren aldaketa.1.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 6. atalaren 2. zatia aldatu da, c) letran honako hau gaineratuz:«bere Erakundekiko harremanetarako eta koordinaziorako organo nagusi bezala jardungo du. Horretarako, honako zeregin hauek izango ditu bereziki:»2.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 6. atalaren 2. zatia aldatu da, c) letran, azken gidoi bezala, honako hau gaineratuz:«- Euskal Erakunde Publikoen eta Europako Batasuneko Erakundeen artean sortuko diren harremanak koordinatu»Bigarren atala.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 7, a) atalaren aldaketa.Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 7. atala aldatu da, a) zatian honako hau gaineratuz: «eta bertan kokatzen da Euskadiren Ordezkaritza Bruselan»Hirugarren atala.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 8. atalaren aldaketa.1.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 8. atala aldatu da, honela idatzitako 2. pasarte hau gaineratuz:«2. Bruselako Euskadiren Ordezkaritzari honako betebeharrak dagozkio:a) Euskal Autonomi Elkartearen interes eta aginpideetan eragina izan dezaketen Europako Batasunaren legeekimenekin zerikusia duten erabakiak hartzearen jarraipena egingo du.b) Elkarteko erakundeetatik sortzen den informazioa lortzea.c) Euskadiko gizarte, ekonomi, sektore eta lanbide interesak defenditzea, Elkarteko ekimenek horietan eragina izan dezaketen heinean.d) Gizarte eta ekomomiaagente eta Euskal Autonomi Elkarteko agintarien eta erakunde komunitarioen arteko elkarketak finkatzeko azpiegitura lana aurrera eramatea eta,orokorrean, Euskal Erakunde Publikoen eta Elkarteko Administrazioaren arteko harreman eta kontaktuak koordinatzea, hauek egitasmoak aurkeztearen, egitarauetan parte hartzearen eta abarren ondorio direnean.e) Aholkularitza teknikoa ematea, laguntza zentru logistiko bezala, Elkartemailan esku hartzeko borondatea erakutsi duten Euskal Autonomi Elkarteko erakunde publiko eta pribatuei.f) Heziketa lanak eta Elkarteko gaien zabalkunde lanak burutzea, mintzaldiak, mintegiak eta ikastaroak antolatuz edo aldizkako argitalpenak osatuz.g) Euskal Autonomi Elkartea kanpoan sustatzea.h) Bruselan Länderren edo Herrialdeen eta Autonomi Elkarteen beste zenbait bulegorekin elkarlanean aritzea.»2.- Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituen apirilaren 23ko 258/1991 Dekretuaren 8. atalaren oraingo testuak 8. atalaren 1. pasartea osatuko du.AZKEN XEDAPENAEuskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau.Vitoria-Gasteizen, 1994ko uztailak 12.Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia
- Indargabetutakoa: 305/1995 DEKRETUA, ekainaren 20koa, Jaurlaritzaren Lehendakaritzako egitura organikoa eta egitekoak ezartzen dituena.
- Aldatzen du: 258/1991 DEKRETUA, apirilaren 23koa, Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritzaren egitura eta egitekoak finkatzen dituena.
- Ikus: 89/1988 DEKRETUA, Aprilaren 19koa, Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomia-Garapen Sailaren egitura organikoa ezarriz.