Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

214/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Larrañetatik La Escontrillarako funikularraren ustiaketa "Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A." sozietate publikoari eratxekitzezkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 124
  • Hurrenkera-zk.: 2359
  • Xedapen-zk.: 214
  • Xedapen-data: 1994/06/21
  • Argitaratze-data: 1994/06/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía; Garraio eta herri lanak; Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ogasun; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan arrantzatresna batzuen erabilera arautzea da honako dekretu honen xedea. 2. atala.- 1.- Debekaturik dago ingurasarea erabiltzea Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan, honako hauen arteko lerro baten barruan: - Higuer lurmuturra eta San Anton irla (Getaria): 43º 23' 76 N01º 47' 60 W 43º 18' 68 N02º 12' 19 W - San Anton irlatik Matxitxako lurmuturrera: 43º 27' 44 N02º 45' 25 W - Matxitxako lurmuturretik Villano lurmuturrera: 43º 26' 45 N02º 56' 10 W - Villano lurmuturretik Punta del Pescadorrera: 43º 27' 90 N03º 26' 20 W 2.- Ingurasarearen eitea errektangeluarra da; sare horrek arrainak inguratu eta biltzen ditu eta, beheko aldetik poltsa baten antzera itxiz, harrapatu egiten ditu. Sareak hegalak ditu muturretan. 3. atala.- 1.- Aurreko atalean xedaturikoa gorabehera,Nekazaritza eta Arrantza Sailak aldibaterako baimenak eman ahal izango ditu ingurasareaz arrantzatzeko. 2.- Baimen horietarako eskabideak Autonomi Elkarteko Arrantzaleen Kofradien Federazioetan aurkeztu ahal izango dira, edo azaroaren 16ko 30/1992 Legearen 38. atalean xedaturikoaren arabera. 3.- Eskabideak aurkezteko epea egutegiko urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasiko da eta urte bereko otsailaren 28an amaituko da. 4.- Baimena emateko erabakia hilabeteko epean emango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunean zenbatzen hasita. Epe hori berariazko erabakirik hartu gabe igarotzen bada, baimena eman dela ulertuko da, baimendutako iharduera obratzean hurrengo atalean biltzen diren arauak betetzeko dagoen obligazioaren kaltetan jo gabe. 5.- Baimenaren ukapenaren aurka, errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Arrantza sailburuordeari. 4. atala.- 1.- Ingurasareaz arrantzatzeko aldibaterako baimena lortzen duten untziek, beti ere, honako arau hauek bete beharko dituzte: a) Mailaren neurria ez da 14 milimetro baino txikiagoa izango, diagonalean neurtuta, sarea erabilita eta bustita dagoela. b) Ingurasarearen gehienezko neurriak honako hauek izango dira: 450 metro luze, kaloiak eta hegalak kontutan hartu gabe, eta 90 metro garai. c) Astean-astean 48 orduko atsedenaldia hartu beharko da, igandearen 24 orduak atsedenaldi horren barnean daudela, eta untziek denbora horretan portura itzuli eta bertan egon beharko dute, zehaztuko diren ordutegi moten arabera. 2.- Beita bizia harrapatzen diharduten untziek ondoko arau hauek bete beharko dituzte: a) Beita bizia harrapatzeko mailaren neurria ez da hamar milimetrotik beherakoa izango, diagonalean neurtuta, sarea erabilita eta bustita dagoela. b) Harrapatzen diren beita biziak garnata gisa bakarrik erabili ahal izango dira eta, beraz, guztiz debekaturik dago beita horiek saldu edo merkaturatzea. c) Untziek, beita bizia argi artifizialaz harrapatzeko lanetan, txalupa laguntzaile bakarra erabili ahal izango dute. 5. atala.- Debekaturik dago arrantza lanbideko tresnak hondartza, itsasadar, portu eta ahoetan erabiltzea. 6. atala.- Dekretu honetan bildutako arauak urratzen dituen edozein ekintza edo alderauzketa izango da administrazio urratzea. Ondorio guztietarako, administrazio urratze horiek uztailaren 13ko 53/1982 Legean xedaturikoarekin bat etorriz zehatuko dira. 7. atala.- Martxoaren 12ko 179/1991 Dekretuaren 5.c) atalean ezarritakoaren ondorioz, Arrantza zuzendariari dagokio zehapen prozedurak hasi eta erabakitzea. Prozeduren instrukzioa Arrantza Antolamendu Zerbitzuaren eginkizuna izango da. 8. atala.- Arrantzaren ikuskapena, Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan, matxoaren 29ko 67/1982 Dekretuaren bidez sorturiko Arrantza, Itsaski Bilketa eta Arrain Haztegien Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizuna izango da. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Zehatzeko ahalmenaren erabilera arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Erregeren Dekretuan aurrikusitako arauek eraenduko dute zehapen prozedura. AZKEN XEDAPENAK Lehenegoa.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSÉ MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 10.32 atalak Autonomi Elkarteari konpetentzia esklusiboa ematen dio, besteak beste, trenbide eta trenbidezko garraioaren alorreko gaiei dagokienean. Azaroaren 25eko 27/1983 Legeak, AutonomiElkarte Osorako Erakundeen eta bertako KondairaLurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzkoak, 6. atalaren 1. lerroaldian ezartzen du Autonomi Elkarteari dagozkionak izanik, Estatutu horretan, Lege honetan edo geroagokoren batean Lurralde Historikoetako Foru Organoei aitortu edo izendatzen ez zaizkien gai guztiei buruzko legegintza edo egiterapena Autonomia Elkarte Osorako Erakundeei dagokien agintepidea dela. Trenbide eta trenbidezko garraio arloan horrela gertatu denez, martxoaren 5eko 19/1985 Foru Dekretuaren bidez Bizkaiko Foru Aldundiak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari eskualdatu zizkion Larrañetatik La Escontrillarako funikularrari zegozkion eginkizun eta zerbitzuak. Geroztik zerbitzu hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak ematen du eta organikoki Garraio Zuzendaritzako Garraioaren Gestio eta Zaintzarako Zerbitzuaren menpe dago. Garraio eta Herrilan Sailaren menpeko garraio zerbitzuen gestioaren hobekuntzak komenigarri egin zuen egin berri den «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietatearen xedearen aldaketa, besteak beste, sozietateak Dekretu bidez agintzen zaizkion trenbidezko garraio zerbitzuak ustia ditzan ahalbidetzeko. Dekretu honen helburua da sozietate publiko horri Larrañetatik La Escontrillarako funikularraren ustiaketa eratxekitzea, horretarako, urtarrilaren 25eko 56/1994 Dekretuaren 1.1.a) atalean xedatutakoari jarraikiz. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren, Ekonomia eta Ogasun sailburuaren eta Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A.» sozietate publikoari eratxekitzea Larrañetatik La Escontrillarako funikularreko garraio zerbitzuaren ustiaketa. 2. atala.- Egun edo etorkizunean Larrañetatik La Escontrillarako funikularraren ustiaketak hartzen edo bereganatzen dituen ondasun eta eskubideek jabari publikoko ondasunen erregimena izango dute eta sozietateak izango du ematen zaizkion haien gaineko zaintza, gestio, administrazio eta polizia ahalmenak. 3. atala.- Sozietateak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraren ordezkotza hartuko du aipatu trenbide zerbitzu horren ustiaketak ukitzen duen langilegoari dagokionean, bai eta ustiaketa horretatik eratorritako edonolako eskubide eta betebeharretan ere. INDARGABETZE XEDAPENA Indarrik gabe geratzen dira Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoen bidez ordainarazi daitezkeen ondasun, zerbitzu eta iharduerak zehazten dituen abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren Eraskineko 11. idazatiak jasotzen duen «Larrañetako funikularreko bidaiari eta merkatalgaien garraio zerbitzuak» aipua, Larrañetako funikularreko garraio zerbitzuaren prezio publikoak finkatzen dituen Garraio eta Herrilan sailburuaren 1993ko irailaren 9ko Agindua eta Dekretu honen kontrako beste edozein xedapen. AZKEN XEDAPENETAN LEHENA Baimena ematen zaie Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko, Ekonomia eta Ogasun Saileko eta Garraio eta Herrilan Saileko organo aginpidedunek, bakoitzak bere aginpideen eremuan, Dekretu honen garapenerako behar diren erabaki eta aginduak eman ditzaten. AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA Dekretu honek 1994ko uztailaren 1ean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M DE ZUBIA Y ATXAERANDIO. Ekonomia eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Garraio eta Herrilan sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.