Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

213/1994 DEKRETUA, ekainaren 21ekoa, Euskal Autonomi Elkarterako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezartzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 155
  • Hurrenkera-zk.: 2935
  • Xedapen-zk.: 213
  • Xedapen-data: 1994/06/21
  • Argitaratze-data: 1994/08/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoko laugarren atalean jasota dagoenez, Gobernuari dagokio Estatu osorako curriculumaren oinarrizko alderdiak edo eta gutxieneko irakaskuntzak finkatzea, HezkuntzaAdministrazioen esku dagoelarik kasuan kasuko lurraldeeremuentzako curriculuma zehaztea. Horretaz gain, curriculuma zer den ere adierazten da bertan, hots, legearen ondorioetarako, irakas-iharduna nolabait erregulatzen duten Hezkuntza-sistemako maila, etapa. ziklo, gradu eta modalitate bakoitzeko helburu, edukin, pedagogi metodo eta ebaluaziorako irizpideek osatutako multzoa da curriculuma. Hori dela eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagozkion gutxieneko irakaskuntzak ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuaren bidez zehaztuta daudela kontuan hartuta, eskola-elkar-teak Oinarrizko CurriculumDiseinuetanaurkeztutako curriculumproposamenei buruz egindako iradokizun eta proposameneak aztertu ostean, eta Euskadiko ESKOLA-KONTSEILUAK txostena luzatu ondoren; Autonomi Elkarteari dagozkion hezkuntzaeskumenen arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculuma ezarri da honako Dekretu honen bitartez. Dekretu honen ondorioetarako, helburu, edukin, pedagogi metodo eta ebaluaziorako irizpideek osatzen dute curriculuma. Elementu horietatik derrigorrezkoak izango dira Dekretu honen I. Eraskinean bildu eta garatzen direnak. Haatik, planteaturikoa curriculumproposamen irekia denez eta Ikastetxeen pedagogi autonomia errespetatzen duenez, aipatu Eraskinean curriculumaren zati bat besterik ez da bildu, guztientzat derrigorrezkoa dena eta artean gehiegi zehaztu gabe dagoena. Ikastetxe bakoitzak, irakasletalde bakoitzak eta, azken buruan, irakasle bakoitzak zehaztu beharko du, beraz, honakoan zabalik aurkezten den curriculumproposamen hau, etapako curriculumproiektuen bidez, zikloko programazioen bidez nahiz bere irakas ihardunaren bidez zehaztu ere. hezkuntza-administrazioak zehaztapenak ahalbidetuko dituen curriculumproposamen irekia planteatzen du, eta Ikastetxeak garrantzi berezia du bertan, hezkuntzaihardunarenoinarrizko unitatea baita. Irakasletalde bakoitzak bere curriculumproposamena landu beharko du, ezarritako curriculum orokorra Ikastetxearen testuinguruari moldatuz eta ikasleen premia, gaitasun eta interesei egokituz. Ikastetxe bakoitzak burutu beharreko zehaztapenlan horrek curriculumeko elementu guztiak barne biltzen ditu: helburuak, edukinak metodologia, ebaluaziorako irizpideak, e.a. Irakasletaldeari dagokio elementu bakoitza aukeratzea, egoki sekuentziatu eta denboralizatzea eta, azkenik, gizarte eta eskola testuinguruan zuzen aplikatzea. Ikastetxearen curriculum-proiektuak irakasletaldeak bere ihardunari buruz etengabe egindako azterketaren emaitza izan behar du, eta ihardun hori gero eta koherenteagoa bilakatzeko eta ikasleen ezaugarriei nahiz eskola-elkartearen eskakizunei hobeto egokitzeko irakasleek hartu dituzten akordioak barne hartu behar ditu. Bukatzeko, aipatu proiektuei dagokienez, irakasle bakoitzak burutuko du eskolako curriculumaren azken zehaztapena, bere programazioak lantzerakoan eta praktikan jarri nahiz ebaluatzerakoan, hain zuzen. Hori horrela, honako curriculumproposamenak Ikastetxeen pedagogi eta antolaketa autonomia ahalbidetu eta bultzatu nahi du, irakasleek taldean lan egin dezaten sustatu eta, irakasihardunetik abiatuta, gogoeta eta azterketa nolabait bideratu. Gure gizartean kultur edukinak era sistematiko eta planifikatuan lantzeko funtsezko esparrua da hezkuntzasistema.Hortik dator, hain zuzen ere, gizarte osoarentzat irakaskuntza amankomunak zehaztu beharra. Irakaskuntza horiek bereizkeriatan erortzen ez den, aldeak berdintzen dituen eta aniztasuna errespetatzen duen hezkuntza bermatu behar dute, eta, ezagutzak ez ezik, kultura osatzen dituzten arau, jarrera eta balioen mundu konplexua ere barne bildu. Ikuspegi horretatik begiratuta, izugarrizko garrantzia dute curriculumeko zeharlerroek. Hala ere, eskola ez da kultura hedatzeko daukagun tresna bakarra. Familiak, Ikastetxeak eta gainerako hezkuntzaagenteekbatera eta modu koordinatuan egin behar dute lan, guztien eskuhartzeen koherentzia bilatuz. Ikastetxea espazio ezin hobea da ingurunearen ezaugarrietara hurbiltzeko. Inguruneko kultur elementuak ezagutu eta baloratuz gero, talde batean sartuta daudela sentituko dute ikasleek eta gizartean askoz ere partaidetza arduratsuagoa izango dute. Bestalde, ezin ahantz daiteke gizarte hori kasu honetan elebiduna dela eta hizkuntzaren normalkuntza nahiz berreskurapen prozesu batean murgilduta dagoela. Hori dela eta, eskolako eskuhartze elebidunak bultzatzea da gure hezkuntzasistemaren ezaugarri nagusienetariko bat, inguruneko beste hizkuntza batzuk menperatu beharra ere guztion ahaleginak eskatuko dituen erronka delarik. Guztiak biltzen gaituen hezkuntza-sistema batean, eremu orotara hedatzen da aniztasuna: gaitasunak, motibazioak eta interesak ere besarkatzen ditu. Curriculum ireki bat aniztasun horri behar bezala erantzuteko tresna baliotsuenetariko bat da; azken finean, Ikasleen premiei gehien egokitzen zaizkien erantzunak aurkitubehar dira eta -baita hezkuntza premia bereziak dituztentzako erantzunak ere-, beti ere eremu zabalean eta ikasleen familiekin nahiz eskualdeko laguntzako zerbitzuekin batera lan eginez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 12-16 urte bitartean dituztela burutzen dute ikasleek eta derrigorrezko hezkuntzaren azkeneko etapa da, izaera bikoitza duelarik, helburukoa eta propedeutikoa baita. Derrigorrezko Hezkuntzak, eskuhartze sistematikoaren bidez, adin horietako ikasleen erabateko garapena bultzatu nahi du eta, halaber, errealitatearen gaineko azterketa kritikoak nahiz eskuhartze aktiboak burutzeko aukera emango dien gaitasun autonomoak lantzea du helburu. Hori horrela, derrigorrezko hezkuntzaren etapa gisa, neskamutil guztiei gizartean aktiboki eta beren gaitasunen arabera parte hartzeko modua emango dien erabateko garapena bultzatu nahi du eskolako ikaskuntzen bitartez. Derrigorrezko hezkuntza bi urtez luzatu denez geroztik, etapa guztiz berria da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, helburu bereziak eta nortasun berezia dituena. Batzuentzat azken etapa da eta beste zenbaitentzat, berriz, hori bukatutakoa derrigorrezko bigarren hezkuntzaren ondoko etapa hasiko da. Lehen esandako izaera bikoitz horrek, helburuko eta propedeutiko izate horrek, alegia, eta ikasleen gaitasun nahiz interes ugariek etapa honen ezaugarriak zehazten dituzte hein handi batean. Hezkuntzaetapa honek muinbakartasun eta aniztasunaren arteko oreka bilatzen du, aukerakotasunak eta hautazkotasunak gero eta pisu handiagoa duten prestakuntza-eskaintza finkatzen, orientabideak esanguratasuna berezia duelarik bertan. Beste edozein etapatan bezalatsu, honetan ere hezkuntzaprozesuakikasleen garapenprozesuekin estu lotuta daude. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza aldaketa handiak, bai fisiologikoak eta baita psikologikoak ere, dakartzan eboluzioune batean gertatzen da. Hori kontuan izanda, nerabeei eta sentitzen duten autonomia premiari erantzun koherente eta egokia ematea da lau urte irauten duen eta bi ziklotan zatituta dagoen etapa bakar gisa egituratutako honen helburu nagusia. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak, adin horietako gaztetxoen ezaugarriekin eta Hezkuntza-sisteman esletzen zaizkion xedeekin bat etorri behar duelarik, ondokoak bultzatu behar ditu batik bat: autonomia pertsonala, gizartegaitasunen garapena, funtsezko kultura amankomunaren eskurapena eta bizitzan nahiz goi mailako ikasketetan parte hartzeko prestakuntza. Etapa bi urtetako bi ziklotan banatuta dago eta irakaskuntzaikaskuntza prozesuen doikuntza, eboluzioerritmoak eta motibazio, interes nahiz jarreren arteko desberdinketa erraztu nahi du. Dekretu honetan finkatzen den curriculuma etapa osoari dagokio -Ikastetxe bakoitzaren esku geratzen da zikloko zehaztapenak burutzea; horrek eta etapan zehar gero eta aukerakotasunespazio gehiago egoteak lehen esandako doikuntza hori bideratuko dute zalantzarik gabe. Dekretu honetan jasotako curriculumproposamenaren oinarrian heterogenotasun printzipioa dago, bigarrenhezkuntzako eskolataldeen funtsezko ezaugarrietariko bat baita hori. Horregatik dute hainbesteko pisua erantzun zuzen eta indibidualizatuak ahalbidetzen dituzten formula guztiek, hala nola, aukerakotasun eta hautazkotasunak, curriculumegokitzapenek, curriculum desberdinak eratzeak, gizartegarantiako programek eta orientabideak duen ezinbesteko zereginak. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza helburu eta nortasun bereziak dituen hezkuntzaetapa den arren, ezin ahantz daiteke Lehen Hezkuntzaren derrigorrezko jarraipena ere badela. Horrexegatik, hain zuzen, nahitaezkoa da aipatutako maila bien artean -Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren artean, alegia- harreman estua egongo dela bermatzea, bai Ikastetxe berean irakasten direnean eta baita Ikastetxe desberdinetan irakasten direnean ere. Gainera, ikasletalde bakoitzean irakasle ugari dagoenez, are beharrezkoagoa da irakasletaldeko kideen arteko koordinazioa eta askoz garrantzitsuagoa da tutorearen zeregina. Honako Dekretu honek Ikastetxe guztientzako derrigorrezkoak diren curriculum-elementuak finkatzen ditu eta, gainera, I. Eraskineko sarreretan, orientabide gisako beste alderdi batzuk ere biltzen ditu. Bai batak eta baita besteek ere, curriculuma testuinguruari eta ikasleei egokitzen lagun diezaiekete irakasleei. Ondorioz, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren proposamena entzun ostean eta Gobernu Kontseiluak 1994ko ekainaren 21ean egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honakoaXEDATU DUT: 1. atala.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza dela eta, Dekretu honen bidez urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren laugarren ataleko hirugarren zatian xedatutakoa garatzen da eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan gutxieneko irakaskuntzak ezartzeari buruzko ekainaren 14ko 1007/1991 Errege Dekretuan jasotakoa osatzen. 2. atala.- Autonomi Estatutuaren arabera hezkuntzaalorreaneskumen osoa izanik, honako Dekretua Euskal Autonomi Elkarteko Ikastetxe guztietan aplikatuko da. 3. atala.- 1.- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak dioenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak lau ikasturte hartuko ditu, hamabi urtetatik hamasei urtetara bitartean iraungo duelarik, eta bi urteko bi ziklotan zatituko da. 2.- Lehen Hezkuntza bukatu ostean hasiko dira ikasleak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, hamabi urte betetzen dituzten urte berean, hain zuzen Lehen Hezkuntzan finkatutako seiez gain beste urtebetez egon ez badira behinik behin-, ekainaren 14ko 1006/1991 Errege Dekretuaren 11. atalean xedatutakoaren arabera. 4. atala.- Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 19. atalean ezarritakoa kontuan hartuta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak ondoko gaitasunak bultzatuko ditu ikasleengan: a) Norbere gorputzaren funtzionamenduaren oinarrizko alderdiak eta zenbait ekintza nahiz erabakiek norbere edo gainerakoen osasunean eragiten dituzten ondorioak ezagutzea eta ulertzea. Halaber, iharduera fisikoak, higieneak eta elikadura orekatuak nahiz bizimodu osasungarria izateak ekarri ohi dituzten emaitza mesedegarriak baloratzea. b) Norbere buruaren, ezaugarrien eta ahalmenen irudi zehatza izatea eta iharduerak modu autonomo eta orekatuan burutzea, ahaleginak eta eragozpenak gainditzeak duen balioa aintzat hartuz. c) Beste pertsona batzuekin harremanak izatea eta taldeihardueretan parte hartzea, beti ere elkartasun nahiz tolerantziazko jarrerak hartuz, inhibizio eta aurriritziak gaindituz, gizarte-mailako desberdintasunak kritikoki baloratuz eta arraza, sexu, gizartemaila, sinismen edo eta bestelako ezaugarri indibidual nahiz sozialetan oinarritutako bazterkeria arbuiatuz. d) Gizarteen funtzionamendua gidatzen duten mekanismo eta balioak aztertzea, hiritarren eskubide eta betebeharrei dagozkionak bereziki; horretaz gain, eskubide eta betebehar horiei buruzko iritzi pertsonalak eratzea. e) Ingurune fisikoaren funtzionamendua zuzentzen duten oinarrizko mekanismoak aztertzea, giza iharduerek ingurunean duten eragina baloratzea eta, bizikalitate egokia izateko ezinbesteko elementua denez, hori babestu, zaindu eta hobetzeko norbere esku dagoena egitea. f) Garapen zientifiko eta teknologikoa, horren aplikazioak eta ingurune fisiko nahiz sozialean dituen eraginak ezagutzea eta baloratzea. g) Kultur ondarea ezagutu, preziatu eta gozatzea eta hori zaintzen eta hobetzen ahalegintzea. Era berean, hizkuntz eta kultur aniztasuna herrien eta norbanakoen eskubide direla ulertzea eta eskubide horren aurrean nahiz hizkuntz normalkuntzarako prozesuak direla eta, interesa izatea eta errespetuzko jarrera hartzea. h) Euskaraz, gazteleraz eta gutxienez atzerriko hizkuntza batez ahozko eta idatzizko mezu zuzenak ulertzea eta autonomiaz sortzea, eta hizkuntza horiek komunikatzeko, norbere pentsamendua antolatzeko eta erabileran inplikatuta dauden prozesuen gainean gogoeta egiteko erabiltzea. i) Kode artistiko, zientifiko eta teknikoak zuzen eta autonomiaz erabiliz, mezuak interpretatu eta sortzea, komunikazioahalbideak aberastu asmoz. Era berean, kode horiek erabiltzerakoan inplikatuta dauden prozesuen gainean gogoeta egitea. j) Ezagutza edo eta esperientziaren arlo desberdinei dagozkien problemak antzeman eta ebazteko estrategiak lantzea, intuiziozko eta arrazonamendu logikozko prozeduren bidez landu ere, eta gero elkarren artean erkatzea, jarraitutako prozesuari buruz gogoeta egin ahal izateko. k) Normalean eskura izan ohi diren iturriak erabiliz, informazioa biltzea eta hautatzea, aldez aurretik ezarritako xederen bat buruan informazio hori modu autonomo eta kritikoan lantzea eta, azkenik, gainerakoei era antolatu eta ulergarrian aditzera ematea. l) Gure tradizioaren eta kultur ondarearen sinismen, jarrera eta balio oinarrizkoenak ezagutzea, kritikoki baloratzea eta norberari pertsona gisa garatzen gehien lagunduko dioten aukerak hautatzea. 5. atala.- 1.- Euskararen normalkuntzari buruzko azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 15-18 ataletan jasotakoaren arabera, hezkuntza-sistema elebiduna lortzeko behar diren neurri egokiak hartuko ditu Administrazioak; izan ere, helburu hori erdiesteko, curriculumplanteamendu egokiak ezarriko ditu ikasleek, derrigorrezko hezkuntza bukatu ostean, Autonomi Elkarteko hizkuntza ofizial biak menperatu ditzaten. Hori dela eta, euskara eta gaztelera Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan erabiliko diren irakaskuntzaprogrametan ezinbestez landu beharko dira, hizkuntza biak, bai idatziz eta baita ahoz ere, ulertu eta erabiltzeko gai izateko eta eguneroko harremanetan baliatu ahal izateko. 2.- Aurreko zatian aipatutako helburuak lortu ahal izateko, Ikastetxe bakoitzak Dekretu honen I. Eraskinean ageri diren curriculumplanteamenduak finkatu eta bertako egoerari moldatu beharko dizkio. Hori egiterakoan kontuan hartu behar ditu aldez aurretik hautaturiko hizkuntz aukerak eta hizkuntz eredu desberdinak zertarako erabiliko diren, kasu honetan elebitasunaren helburua eta hezkuntza-sistema ororen berezko curriculum-edukinak transmititzeko bide ezin hobeak baitira. 6. atala.- 1.- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoan jasota dagoenez, ondokoak izango dira Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako derrigorrezko arloak: a) Natur Zientziak. b) Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia. c) Gorputz Hezkuntza. d) Plastika eta IkusHezkuntza. e) Gaztelera eta Literatura. f) Euskara eta Literatura. g) Atzerriko Hizkuntzak. h) Matematika. i) Musika. j) Teknologia. 2.- Goian adierazitako arloak etapako bi zikloetan jorratu beharko dituzte ikasleek. Hala ere, etapako laugarren urtean ondoko lauretatik bi aukeratu beharko dituzte: a) Natur Zientziak. b) Plastika eta IkusHezkuntza. c) Musika. d) Teknologia. 3.- Matematika arloak, ikasle guztiek nahitaez hartu beharko dutelarik, bi aldaera izan ditzake laugarren kurtsoan, Dekretu honetako I. Eraskinean bildutako orientabideetan adierazitakoaren arabera. 4.- Natur Zientziak arloari dagokionez, berriz, etapako bigarren zikloko kurtso bakoitzean bi jakintzagai desberdin jar ditzakete Ikastetxeek: alde batetik «Biologia eta Geologia», eta bestetik «Fisika eta Kimika». 5.- Oro har, arlo guztietako edukinak antolatu eta lantzeko orduan, ikasleen interesei erantzuten dieten jakintzagaiarteko planteamenduak proposatu ditzakete Ikastetxeek, alabaina, horretarako irakasletaldea osatzen duten kideen arteko koordinazioa ezinbestekoa dela ahaztu gabe. 6.- Era berean, arloak antolatu eta lantzerakoan, eta baita jakintzagaiarteko planteamenduetan ere, curriculumeko zehar-lerroak har daitezke erreferente gisa. Etapa honetan, ondoko gai hauek aztertuko dira zehar lerroetan: Giza eskubide eta bakerako hezkuntza, osasunerako, garapenerako, sexuberdintasunerako, kulturartekotasunerako hezkuntza, ingurigirohezkuntza, kontsumohezkuntza,Bide-hezkuntza eta, azkenik, komunikabidehezkuntza.Zeharlerro horien edukin eta irizpideak Dekretu honetako I. Eraskinean jasotakoak dira. 7.- «Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia» arloaren barruan sartuta dagoen «Bizitza morala eta hausnarketa etikoa» deritzon epigrafean ageri diren edukinak jakintzagai gisa antolatu daitezke etapako azken kurtsoan, kurtso horretan bertan irakatsi beharko diren gainontzeko edukinak albora utzi gabe, ordea. 7. atala.- 1.- Aurreko atalean aipatutako arloez gain, curriculumak ikasleek aukera ditzaketen jakintzagai batzuk ere barne bilduko ditu. Izan ere, jakintzagai horiek, arestiko atalean jasotako hautazkotasunaurrikuspenak barne, ikasleen interes eta premiei erantzuteko, orientabideak anizteko, bizitza aktiboan parte hartzen laguntzeko eta etapako helburuetan adierazitako gaitasunak bultzatzeko modua emango dute eta. 2.- Goiko zatian azaldutako xedeak erdiestekotan, kurtso bakoitzean eta, beraz, etapa osoan zehar, aukerako jakintzagaien eskaintzak behar adinekoa eta orekatua izan behar du. Hori horrela, aukerako jakintzagaietan atzerriko bigarren hizkuntzaren bat, etapa osoan, eta kultura klasikoa, bigarren zikloko kurtso batean, sartuko dira gutxienez. 3.- Ikasleek izango dituzten aukerako jakintzagaien kopurua eta ordutegia Dekretu honetako 11. atalean zehaztuko dira. Nolanahi ere, aukerako jakintzagiek gero eta ordu gehiago hartuko dute etapan aurrera egin ahala. 4.- Ikastetxe bakoitzaren esku dago aukerako jakintzagaiak zehaztea, kontuan hartu behar dituelarik Dekretu honetan jasotakoak eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezarritako arauak, sailburuaren agindu baten bitartez, onespenprozedura. 8. atala.- 1.- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoaren arabera, Ikastetxe guztiek derrigorrez eskaini behar dute Erlijio Katolikoa arloa, nahi duten ikasleek aukera dezaten. Arlo horretako irakaskuntzak dagokion oinarrizko arauak dioenaren menpe geratuko dira. 9. atala.- 1.- Honako Dekretuan xedatutakoaren ondorioetarako, etapa horretako irakas-iharduna erregulatuko duten helburu, edukin, pedagogi metodo eta ebaluaziorako irizpideen multzoa da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako derrigorrezko curriculuma Dekretu honen I. Eraskinean jasotakoa da; dena den, etapako orientabide orokorrak eta arlo bakoitzaren hasieran ageri diren sarrerak ez dira ezinbestez jarraitu beharrekoak, irakas-iharduna bideratzeko orientabideak besterik ez dira. 3.- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoan jasota dagoenez, Erlijio Katolikoa arloko curriculuma horretarako eskumena duen Elizako agintariak finkatuko du. 10. atala.- 1.- Ziklo bakoitzak antolaketa eta ebaluazio unitate bat osatzen du Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren barruan; hala ere, kurtsoek berezko entitatea dute bigarren zikloan. 2.- Talde berean esku hartzen duten irakasleek irakasletaldebat osatzen dute. Antolaketaneurriak medio, denboraepe berean talde batean esku hartzen duten irakasleen kopurua murrizten saiatu behar dute Ikastetxeek. 3.- Ziklo desberdinetako irakasletaldeen arteko koordinazioa bermatu behar da. Halaber, arlo berbera edo antzekoak diren arloak irakasten dituzten irakasleen arteko koordinazioa ere ziurtatu behar da; mintegiak edo eta arloko departamentuak erabil daitezke horretarako. 4.- Zikloan zehar, irakasle bakoitzak talde berean egingo du lan; taldea ere ikasle berberek osatuko dute, tutore bera izango dutelarik. Taldea ez da aldatuko, beraz, bertan beste urte batez kurtsoa errepikatu behar duen ikasleren bat egon ezik. 11. atala.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo eta ziklo bakoitzari dagokion gutxieneko ordutegia Dekretu honetako II. Eraskinean ezarritakoa izango da. 12. atala.- 1.- Ikastetxeek etapako curriculumproiektuen bidez zehaztu eta osatuko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma. Etapako curriculumetako helburuak, edukinak, metodologi irizpide orokorrak eta ebaluazioprozesuari, hautazkotasunari nahiz aniztasunari buruzko erabakiak testuinguru sozioekonomiko eta kulturalari egokitu behar zaizkio, eta baita ikasleen premiei nahiz Ikastetxeak hartutako hizkuntz aukerei ere. 2.- Etapako curriculumproiektuetako helburu, edukin, eta ebaluaziorako nahiz sustapenerako irizpideak zikloka banatuko dira. Banaketa hori ezin da aldatu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak iraun artean, ikasletaldeaaldatzen ez bada behinik behin. Kurtso edo ziklo bakoitzean izango diren ebaluaziorako irizpideak eta gainditu beharreko gutxieneko helburuak ikasturtearen hasieran jakinarazi behar zaizkie ikasleei. 3.- Ikastetxearen hezkuntza-proiektua curriculumproiektua baldintzatuko duen markoa izango da. Edonola izanik ere, irakasletaldeek eratzen dituzten etapako curriculum-proiektuak Ikastetxe bakoitzaren programazio orokorrean sartuko dira. 4.- Irakasletaldeari dagokio CurriculumProiektuak lantzea eta onartzea. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak curriculumaren garapena sustatuko duten materialen lanketa bultzatzeaz gain, irakasleek zentzu horretan egin beharreko lana orientatzeko xedapenak eman eta horiek gainbegiratzeko prozedurak araupetuko ditu. 5.- Ikastetxeren batean etapa bat baino gehiago irakatsiz gero, guztiek azaldu behar dute CurriculumProiektuan. Era berean, etapa bukatzerakoan ikasleak beste Ikastetxeren batera bidaltzen nahiz beste ikastetxeren bateko ikasleak hartzen dituzten Ikastetxeen arteko koordinazioa eta jarraikortasuna bultzatuko da. 13. atala.- Irakasleek, beren irakasihardunaren programazioak lantzeko orduan, ondokoak hartu beharko dituzte kontuan besteak beste: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculuma, etapako curriculumproiektua eta bertako ikasleen berariazko ezaugarriak. 14. atala.- 1.- Funtzio orientatzailea, irakasihardunaren barruan dagoelarik, irakasletaldeko kide guztiek burutuko dute etapa osoan zehar. 2.- Tutorearen erantzukizuna izango da bere esku dagoen taldean parte hartzen duten irakasleak koordinatzea, bai programazioari nahiz ebaluazioari eta baita irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gertatutako egoera indibidual zein taldekoak aztertzeari dagokionez ere. Horretaz gain, tutoreari dagokio ikasleei ikasketen inguruko orientabideak ematea; lan horretan Ikastetxeko edo eta eskualdeko orientabidezerbitzuen laguntza izango du behar izanez gero. 3.- Lehenengo zikloan orientabideak ikasketei buruzkoak edo eta pertsonalak izango dira gehienbat. Bigarren zikloan, berriz, indartu egingo dira, ikasleek, etapa hori bukatutakoan, beren interes nahiz gaitasunei gehien egokitzen zaizkien ikasketak edo lanak egiteko moduko prestakuntza izan dezaten. 15. atala.- 1.- Curriculumean jasotako hezkuntzahelburuak abiapuntutzat hartuta, ikasleen ikaskuntzak, irakaskuntzaprozesuak eta bere irakas-iharduna ebaluatu beharko du irakasle bakoitzak. Halaber, beste hiru gauza ere ebaluatu beharko ditu, hala nola, hasitako Curriculum-proiektua, irakas-programazioa eta, bukatzeko, curriculumak izandako garapen erreala, azken hori Ikastetxearen hezkuntza premiei eta ikasleen berariazko ezaugarriei moldatzen ote zaien aztertu behar duelarik. Eskolaldi bakoitza bukatutakoan, irakasletaldeakebaluazio globalaren emaitzak bildu, prozesua bideratzeko behar diren aldaketak proposatu eta erabaki egokiak hartuko ditu. 2.- Ikasleak ebaluatzerakoan, kontuan izan beharko dira curriculumean ezarritako helburuak eta ebaluaziorako irizpideak. 3.- Ikasleen ikaskuntzaren ebaluazioa indibidualizatua, jarraitua eta bateratua izango da; ikasletaldearekin zuzenean diharduten irakasleek parte hartuko dute bertan, beti ere tutoreak koordinatuta eta Ikastetxeko orientabidezerbitzuaren aholkularitza dutela. Irakasleek talde gisa ihardungo dute ebaluazioprozesuak iraun bitartean eta prozesu horren ondorioz hartu beharreko erabakiak hartzeko orduan. 4.- Curriculumeko arlo eta jakintzagai desberdinen ebaluazioa ikaslearen ebaluazio globalaren oinarria izango da. 5.- Curriculumeko arloren bat zatitu ondoren geratzen diren jakintzagaien ebaluazioa arloko ebaluazioaren barruan sartuko da. 6.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak landu eta argitaratuko ditu Ikastetxe eta irakasleei irakasihardunaebaluatzeko modua emango dieten zenbait orientabide. 16. atala.- 1.- Etengabeko ebaluazioaren prozesuari dagokionez, ikasleren baten aurrerapenak ez badie programatutako helburuei erantzuten, hezkuntzaerrefortzu egokiak hartu eta, behar izanez gero, curriculumegokitzapenak egingo dituzte irakasleek. 2.- Lehen zikloa eta bigarren zikloko kurtso bakoitza bukatzerakoan, ebaluazioprozesuaren ondorioz, ikasle batek dagokion ziklo nahiz kurtsoko helburuak globalki lortu ote dituen erabakiko da, arloren batean ebaluazio negatiboa izan arren. 17. atala.- 1.- Lehen zikloa bukatzerakoan eta bigarren zikloko kurtso bakoitzaren amaieran, ikasle eta gurasoek esandakoa entzun ostean, erabakiko da balorazio global negatiboa duen ikasle bat hurrengo kurtsora igaroko denentz. Igaroko dela erabakiz gero, hezkuntzaneurriosagarriak hartu beharko dira ikasle horri programatutako helburuak erdiesten laguntzeko. Horrelakoetan kontuan izango dira ikasleaen heldutasuna eta aurrerantzeko ikasketetan aurrera egiteko dituen aukerak. Irizpide bera erabiliko da baita ere etaparen bukaeran Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulua eskuratzeko eskubidea zeintzuk duten argitzeko. 2.- Ikasleren bat beste urtebetez aurreko ziklo nahiz kurtso berean geratzeko erabakia behin bakarrik har daiteke lehen zikloa edo eta bigarren zikloko kurtsoren bat amaitutakoan. 3.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak ezarriko ditu Aginduaren bitartez, aurreko zatian aipatutako erabakia ziklo nahiz kurtso baten bukaeran, ikaslegurasoek esan beharrekoa entzun eta gero, birritan hartzeko baldintzak zeintzuk izango diren. 18. atala.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak emango ditu ikasleen ebaluazio eta sustapenerako prozedurazko arau egokiak. 19. atala.- 1.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, curriculumean jasotako helburu eta ebaluaziorako irizpideetatik aski urruntzen diren curriculumegokitzapenak egin daitezke hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat. Egokitzapen horiek honakoak izan daitezke besteak beste: hezkuntza-helburuak nolabait moldatzea, edukin batzuk kendu edo eta sartzea eta, beraz, ebaluaziorako irizpideak aldatzea eta curriculumeko zenbait arlotako hezkuntzaiharduerak nahiz curriculumerako sarbideelementuak aldatzea. 2.- Atal honetan aipatutako cucurriculumegokitzapenek, ikasleen ahalbideak kontuan hartuta, etapako berezko gaitasunak erdiesten laguntzeaz gain, taldean ahal bait gehien integratzeko bidea ere emango diete. 3.- curriculum-egokitzapenak egiteari ekin aurretik, testuinguruzko ebaluazioa egin beharko da ikaslearen hezkuntza-premia bereziak direla eta. Horretaz gain, berariazko curriculumproposamena ere planteatu beharko da. 4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuak Agindu bidez ebatziko du nori dagokion atal honetan jasotako curriculum-egokitzapenak baimentzea. Horretaz gain, hezkuntza-premia bereziak izanik, Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulua eskuratzen ez duten ikasleek lan-munduan sartzeko moduko prestakuntza izateko baldintzak finkatuko ditu. 20. atala.- 1.- Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko 1/1990 Lege Organikoak dioenaren arabera, hamasei urtetik gorako ikasleentzako curriculum desberdinak eratu ditzakete irakasletaldeek. Alabaina, hori egin aurretik ebaluazio psikopedagogikoa burutu, ikaslegurasoek esan beharrekoa entzun eta Hezkuntza-Ikuskaritzaren txostena izan behar da ezinbestez. 2.- Ikasleek etapako berezko gaitasun orokorrak eskura ditzaten eratuko dira curriculum desberdinak. Hori horrela, oinarrizko curriculumaren hiru zeregin bildu behar dira bertan eta baita hizkuntz nahiz gizarte eremuetako prestakuntzaelementuak eta eremu zientifikoteknologikokobeste zenbait elementu ere. 3.- Ikasleren batentzako curriculum desberdina eratuz gero, jarraitutako metodologiaren eta jasotako edukin nahiz ebaluaziorako irizpide pertsonalizatuen berri adierazi behar da. 4.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak emango ditu atal honetan jasotako curriculum desberdinak eratzeko xedapenak. 21. atala.- 1.- 17.1 atalean jasotakoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza bukatutakoan proposatutako helburuak lortu dituzten ikasleek Bigarren Hezkuntzan Graduatu titulua eskuratuko dute, Batxilergoan edo eta berariazko erdi-mailako Lanbide Heziketan hasteko modua izango dutelarik. 2.- Nolanahi ere, ikasten emandako urteak eta arlo nahiz jakintzagai desberdinetan izandako kalifikazioen berri dakarren agiri bat luzatuko die ikastetxeak ikasle guztiei. Horretaz gain, ikasketamunduan edo eta lanmunduan izan dezakeen etorkizunari buruzko orientabide gisako batzuk ere emango zaizkio ikasle bakoitzari, dena den, kontuan izan behar da orientabide horiek ez direla inolaz ere derrigorrez jarraitu beharrekoak eta isilpekoak izango direla. 22. atala.- 1.- Urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 23. atalean ezarritakoaren arabera, etapako helburuak erdietsi ez dituzten hamasei urteko ikasleentzat gizartegarantiako programak antolatuko dira, lanean hasi edo eta ikasketen jarraitzeko aukera izan dezaten. 2.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak gizartegarantiako programak araupetuko ditu, beste Administrazio nahiz Erakunde publiko zein pribatuekiko hitzarmenak sustatuko ditu eta programa horiek eraginkor bilkatzeko baliabide materialak eta pertsonalak jarriko ditu. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- Helduen hezkuntzak, bai eskoletara bertaratuta eta baita hezkuntza urrutikoa bada ere, eskatzen dituen antolaketa eta metodologi betekizunak kontuan hartuta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak Dekretu honetan jasotako curriculuma moldatu dezake, beti ere helduen ezaugarri, baldintza eta premiak aintzat hartuta. Bigarrena.- Fondo publikoen laguntzarik ez duten ikastetxe pribatuetan, honako Dekretuaren 12 ataleko 4. zatian aipatutako Curriculum-proiektua, Ikastetxeko eskumenen banaketaren arabera, dagokion organoak onartuko du, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ezar dezakeen gainbegiraketaprozeduraren kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari baimena ematen zaio Dekretu honetan ezarritakoak bete eta garatzeko beharrezko xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako Dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 21. Lehendakariak, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuak, FERNANDO BUESA BLANCO.I. ERASKINA ETAPAKO ORIENTABIDE OROKORRAK A) EBALUAZIORAKO HELBURU, EDUKIN ETA IRIZPIDEAK Honako Eraskin honetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako arlo bakoitzean ezinbestekoak eta funtsezkoak diren ebaluaziorako helburu orokorrak, edukinak eta irizpideak azaltzen dira. Aurrerantzean, ordea, arloei dagozkien ebaluaziorako helburu, edukin eta irizpideez hitzegin baino lehen, sarrera gisa edo, bakoitzaren nondik-norakoak adieraziko ditugu. Ikasleek proposatutako xede sozial nahiz indibidualak erdietsi ahal izateko, etapa honetan zehar garatu nahi ditugun gaitasunak aditzera ematen dituzte helburu orokorrek. Izan ere, gaitasun gisa formulatu ditugu helburu horiek, eta ez helmuga edo eta eskuratu beharreko irakaskuntza zehatzak bailiran, azken finean, jarraitu beharreko norabidea erakustea baita gure asmoa. Horretaz gain, beste zerbait ere adierazi nahi izan dugu, hots, ikaskuntzak interesgarriak direla baldin eta testuinguru desberdinetan aplikatu badaitezke eta eskola-testuinguruan soilik esanahia duten jokabideetara mugatzen ez badira. Gaitasun horiek hezkuntzaedukinen bidez, hau da, kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko edukinen bitartez bultzatu nahi dira. Dekretu honetan edukinmota bakoitzaren oinarrizko edukinak hartu eta ardatz modukoetan egituratu ditugu. Ardatz bakoitzean, aurkezten diren edukin zehatzen funtsean dauden kontzeptuzko, prozedurazko edo eta jarrerazko edukinen berri ageri da. Egitura hori medio, hots, edukinak hiru multzotan zatituta daudelarik, etapa honetako irakaskuntzaikaskuntzaprozesuan duten zeregina argi erakustea izan da gure asmoa. Esan bezala, arlo gehienetan, ardatz bat abiapuntu gisa hartu eta, edukinak multzoetan aurkezten dira. Oinarri gisa hartutako ardatzaren arabera era logikoan antolatu ondoren, edukin desberdinen berri jasotzen da da multzo bakoitzean eta gainerako ardatzei dagozkien edukinen nondik-norakoak azaltzen dira. Hain zuzen ere, horrela, proposatutako edukinak eta arlo nahiz etapan duten zeregina zein diren jakiteko bidea ematen zaie irakasleei. Multzoak ez dira gelan irakatsi beharreko gaien bilduma, hori dela eta, ikasleei ez zaizkie bereizita aurkeztu behar. Horrenbestez, Dekretu honetan bildutako edukinak, eta baita Ikastetxearen ustez hezkuntzalanetan interesgarriak gerta daitezkeenak ere, zikloka aukeratu eta banatu behar dira Ikastetxearen Curriculum-proiektuan. Era berean, programazioa lantzerakoan, irakas-taldeak unitate didaktiko bakoitzeko multzoak osatuko dituzten edukinak finkatu beharko ditu ezinbestez. Edukinak azaltzerakoan, zehaztapen edo garapen desberdinak bultzatzeko bidea jarri nahi izan dugu. Arlo eta etapako helburu orokorrak kontuan hartu eta, norberak jakingo du edukinak lantzeko zein modu erabili edo eta zein sakonago landu. Azken batean, edukinak erabat finkatzeko modua ebaluaziorako irizpideek emango dute, edukinak ikasi ote diren jakiteko beha daitezkeen jokabideak adierazten baitituzte. Arlo bereko irizpide desberdinak hartuta, edo arlo desberdinetako irizpideak hartuta, helburu gisa formulatutako gaitasunak zenbateraino garatu diren esateko modua izango du irakastaldeak. B) IRAKASUNTZAIKASKUNTZARI ETA EBALUAZIOARI BURUZKO JARRAIPIDEAK Zehaztapenprozesua eta irakas-taldeak egin beharko dituen aukerak nolabait orientatzeko asmoz, irakaskuntzaikaskuntzarakoeta ebaluaziolanetarako jarraipide batzuk proposatuko ditugu jarraian. Jarraipide horiek ez dira derrigorrezkoak, alabaina, ustez garrantzia berezia dutenez, hausnarketagai gisa planteatzen dizkiogu hemen irakas-taldeari. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarako proposatzen diren jarraipideak ondokoei dagozkie: - Hizkuntz trataerari - Edukinen hautaketa eta sekuentziazioari - Aniztasunaren trataerari - Orientabideari - Antolaketari - Ebaluazioari Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak iraun artean hizkuntz trataera egokia bultzatu nahi izanez gero, Ikastetxe bakoitzak, bertako hizkuntz eredu/aukerak oinarri eta Lehen Hezkuntzan izandako eskolaibilbidea kontuan hartuta, proiektu koherente bat landu eta etapan zehar jarraitu beharreko prozesuari buruzko erabakiak hartu beharko ditu, hala nola, hizkuntza bakoitzak izango duen presentzia eta aurrerapena, hizkuntza bakoitza zein arlotan erabiliko den, bultzatuko diren oinarrizko erabileramoduak, lehentasuna izango duen metodologi lerroa, helburuak lortzeko hartuko diren curriculumegokitzapenerako neurriak, e.a. zehaztu behar ditu besteak beste. Edozein Ikastetxeko irakas-taldeak hartu beharreko erabaki garrantzitsuenetariko bat da edukinak hautatzea eta sekuentziatzea. Edukinak hautatzeko orduan, kontuan izan behar dira etapako helburu orokorretan bildutako gaitasunen garapena eta horiek duten izaera bikoitza, helburukoak eta propedeutikoak baitira. Hori horrela, oinarrizko kultura-maila nahiz lanbideheziketaren ondorioz eskuratutako berezko edukinak eta goi mailako ikasketak egiteko beharrezko edukinak konbinatu behar dira. Beharkizun horiek betetzeko, hautaketaprozesuariekiteko orduan, edukinek izan ditzaketen trataera desberdinak kontuan hartu eta ikasleen egoera pertsonaletara moldatzen ote diren ikusi beharko da. Hautatu ondoren, irakas-taldeari dagokio hautatutako edukinak nola proposatuko diren erabakitzea, beti ere derrigorrezkoez gain- enborreko arloetan edo aukerako gisa landuko direnak finkatu beharko dituelarik. Era berean jarraituko den prozesuaren sekuentziazioa ere zehaztu behar du irakas-taldeak (horrelakoetan zera izan ohi da komenigarriena, gauzarik konkretuenetik hasi eta formaleneraino joatea, generikoagoa denetik espezializatuena deneraino, orokorragoa denetik berarizkoagoa deneraino) eta ziklo nahiz kurtsoak koherenteen iruditzen zaion eran antolatu. Abiapuntua ulermenezko irakaskuntza den kasu orotan hartzen du garrantzia berezia ikasleaniztasunaren trataerak. Curriculumproposamenak berak, duen izaera ireki eta malguagatik, garatu nahi diren gaitasunengatik eta irakaskuntza funtzionalek duten indarragatik, bidea ematen digu ikasgelan praktikan jartzen dugun curriculuma moldatu eta taldeko kideen errelitateari egokitzeko. Ikasgelako programazio orokorra lantzeko unean bertan planteatu behar dira egokitzapenak. Taldean pentsatzen ari garela, are, bertako kideen errealitatea gogoan dugula egin behar dugu gelako programazioa, hau da, kasu bakoitzean moldatu behar diren alderdiak kontuan hartuta: norbaitek sakontasun nahiz formalizazio maila handiagoa duten proposamenak behar izanez gero, edo helburuak lortzeko laguntza pertsonala behar badu, zentzu horretan aldatu beharko dugu gure hasierako proposamena. Horrelakoetan, egokitzapenek garrantzia txikiena duten alderdiei eragin diezaieten saiatu behar dugu, esate baterako, hasteko ikasgelaren, ikasletaldeen edo eta erabilitako metodologiaren antolaketa alda dezakegu; baliabide edo iharduerak aniztu, ikasleekiko zuzeneko arreta areagotu,.... Nahikoa ez bada, oinarrizko edukin batzuk ikasteko behar den denboraepealuzatu beharko dugu edo eta horrenbesteko garrantzia ez dutenak ikastekoa murriztu; are, azken konponbide gisa, ikaskuntza batzuk, eta beraz helburu nahiz ebaluaziorako irizpide batzuk, hurrengo ziklorako utz ditzakegu. Gainera, zenbait ikasleren ezaugarri bereziek horretara bultzatuz gero, curriculumegokitzapen indibidualduak ere egin daitezke. Etapa honetan, aurrekoetan baino askoz agerikoagoa da aniztasuna, eta trataera egokia ematekotan, curriculumaren egiturari eragiten dioten modu berriak esrabili beharko dira, Ikastetxeak ikaslegoari eskaini behar dion aukerazkotasunaren bidez eta etapako azken kurtsoan enbor amankomuneko arlo batzuk hautatzeko moduaren bidez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan orientabide pertsonal eta ikasketa nahiz lanbide arloko orientabideak nagusi dira. Etapa osoan zehar gertazen den prozesua da orientabideprozesua, une eta ezaugarri desberdinak izan ohi dituena, curriculumaren barrubarrukoa; eta irakastalde osoak parte hartzen du bertan, talde bakoitzeko tutorearen koordinaziopean. Ikastetxearen CurriculumProiektuari eta programazioei dagokien edozein erabaki hartu aurretik, beraz, bi gauza izan beharko dira kontuan, alde batetik ikasleen abiapuntua, eta bestetik, bakoitza zer helmugarantz bideratu nahi dugun. Aipatutakoez gain, hezkuntzan parte hartzen duten elementu desberdinen antolaketak ere berebiziko garrantzia du. Curriculumelementu esanguratsuenak ez ezik (edukinak, iharduerak, baliabide didaktikoak), hezkuntzaprozesuan eragin garbia duten beste elementu batzuk ere baudaude, hala nola, denbora, espazioa, ikasle-taldeak edo irakas-taldeak egoki erabiltzen jakitea. Ikaslegoa antolatzerakoan heteregenotasuna nagusitu behar da, irakaslegoa antolatzerakoan, berriz, irakaslanarenkoordinazioa, batez ere ziklo berean esku hartzen dutenen artean. Bukatzeko, ebaluazioa hezkuntzaprozesuaren oinarrizko zatitzat jo behar da. Lortutako emaitzez gain, prozesua bera hartu behar du kontuan ebaluazioak, ikasleen lana eta irakasleen eskuhartzean etengabe orientazeko modua baita hori. Ebaluazioak Ikastetxe osoa hartu behar du hezkuntzaiharduneko unitate gisa eta, halaber, irakas-iharduna eta ikasleen ikaskuntzak barne hartu behar ditu, kontuan izan behar duelarik hiru eremu horiek elkarrekin erlazionaturik daudela. Lortu nahi dena bezalako prestakuntzazko ebaluzio batek kualitatiboa izan behar du nahitaez: egoera bakoitza zehazteko modua eman behar du, lortutako hobekuntzak, zailtasunak, zailtasunen iturburuak eta horiek gainditzeko proposamenak zehazteko modua, hain zuzen. Fidagarria izan dadin, behaketa eta datu esanguratsuen erregistroan, kontuan hartu beharreko irizpide eta gaitasunen alderaketan (ebaluazio globala) eta ikasgelan parte hartzen dutenen ikuspegietan (ebaluazio bateratua) oinarritu behar du ebaluazioak. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA NATUR ZIENTZIAK 1. SARRERA Errealitate naturalaren azterketa enpirikoan oinarritzen den edukinmultzo batek osatzen ditu Natur Zientziak. Gaur egungo kultura ulertzeko giltzarri nagusienetariko bat bilakatu da zientzia, batik bat bizibaldintzak hobetzeko eta gizartearen arazoak konpontzeko egin dituen ekarpenak medio. Horrexegatik, hain zuzen, honez gero guztiak ohartu gara zientziek erdietsitako lorpenen garrantziaz, guztioi eragin baitigute osasungintza, elikadura nahiz energi baliabideen arloan, komunikabideetan eta abarretan izandako aurrerapenek. Alabaina, zientziak gaur egungo kulturan duen garrantziaz gainera, gurea bezalako gizarteen garapen ekonomikoa gero eta gehiago oinarritzen da osagai zientifikoteknikoan, eta ez hainbeste baliabide naturaletan, garai batean oinarritzen zen bezala. Garapen ekonomiko horrekin eta horren ondorioz lortutako gizarteongizatearekin batera, ordea, zientzia eta teknologia behar bezala ez erabiltzeak eragin dituen arazo larriak ere sortu zaizkigu, hala nola, ingurugiroari kalte ugari eragin dizkiogu, gutxiago garaturiko herrialde eta kulturak aski garatutakoen menpe daude, lehengaiak agortzeko bidean daude, armamentismoa, desarrollismoa, eta kontsumismoa nagusitu dira, e.a. Arazo horiek konpontzeko modu bakarra gizartebalioak aldatzea da eta ezagutza zientifiko teknikoen aurrean jarrera kritikoa hartu eta erantzukizunez jokatzea. Euskal Herriaren errealitate sozioekonomikoa gainetik aztertzea nahikoa da bertako sare ekonomiko tradizionala berregituratzen ari dela ikusteko. Ekoizpensektore lehiakor bati eusteko premia estrategikoen eraginez, zerbitzusektorea hazi, komunikazioen azpiegitura hobetu eta lurraldeordenazio orekatua burutzeaz gain, bizi-kalitatea eta ingurugiroan sortutako hondamenakhartu beharko lirateke kontuan. Egonkortasun eta aurrerapen egoera berri bat lortzeko, besteak beste, menpekotasuna eta lehiakortasuneza saihestuko dituen oinarri zientifikotekniko sendoa izan beharko dugu ezinbestez (ikerketak bultzatu, teknologia berriak oinarrizko sektoreetan aplikatu, e.a.). Zientzia ez da erabateko egia aldagaitzez osatutako multzo biribildu eta egonkorra, beraz, ez da ikasleek pasiboki jaso, barneratu eta gogoratu beharreko ezagutzen transmisio hutsa ere. Aitzitik, zientzian behin eta berriz aztertzen dira gauzak, ez da metatze soila. Teoriak etengabe azter daitezkeen hipotesimultzoak dira; izan ere, fenomenoak hobe esplikatzen dituzten teoriek besteen lekua hartzen dute. Hori horrela, beti bilakatzen ari den iharduera da zientzia, eta halakotzat jo behar da, ez une jakin batean eskura daitekeen ezagutzamultzotzat.multzotzat. Horretaz gain, bistan denez, giza eta gizarte iharduera ere bada, taldean burutu ohi diren bestelako iharduera batzuen ezaugarriak dituena eta, beraz, gizartebaldintza berberen menpean dagoena. Hori horrela, zientziak bere egin du gizonemakumeei esleitutako gizarterolen banaketa; horra hor zergatik emakumeak ez diren egundaino zeregin zientifikoetako partaide gisa azaldu, apartekotzat jo izan diren kasu gutxi batzuk salbu. Hala ere, garai batean, emakumeak beren sexukoei ez zegozkien arlo edo esparruetan parte hartzen hasi eta zientzi lanei ere ekin zieten, zenbait aldaketa sortu zelarik, nahiz artean gutxi nabaritu, zientziaren xedean bertan . Arestian esandakoaren ondorioz, ezagutza zientifikoari buruzko gaur egungo teoria orokorrean, oraindik ere kutsu filosofikoko besteritzi garrantzitsuak dauden arren, zientzia iharduera eratzailetzat hartzen duen ikuskera nagusitu da. Ikuskera horren arabera, fenomenoei buruzko teoria desberdinetan formulaturiko hurbilketa etengabeen bidez, fenomenoekin gero eta lotura handiagoa duten deskribapen nahiz azalpen zabalago eta koherenteagoak ematen ditu zientziak. Bestalde, iharduera eratzaile horren barruan berebiziko garrantzia dute emaitzak errealitatearekin alderatzeko prozedurek, esperimentazioa eta behaketa kontrolatuak medio, hipotesiak frogatzeak eta baita ikerketa zuzentzen duten eta bertan alderatzen diren kontzeptuzko erreferentzi markoek, hipotesiek, ereduek eta teoriek ere. Zientzia iharduera eratzaile gisa hartzen duen ikuskera horrek, berarekin bat datorren planteamendu didaktiko bat lantzeko aukera ematen du. Lehen azaldutako prozesu horretan, zeregin garrantzitsua dute ikasleen aurretiazko erreferentzi markoek: normalean sen edo uste herrikoietan, agian okerrekoak diren ideia eta ia beti osatugabe nahiz eskematikoak diren informazioetan oinarritutako aurretiazko ideia eta errepresentazioak abiapuntu gisa hartuta eratzen dituzte ikasleek beren ezagutza zientifikoak. Hori horrela, zientziaren irakaskuntza ideia eta errepresentazio horiek aldatzean datza, iharduera zientifikoaren berezko prozedurenbidez aldatu ere, gaur egungo zientziaren kontzeptu eta metodologi bilbea arian-arian eskuratzen joateko aukera izango delarik horrela. Horrek guztiak irakasleikasleek ezagutza zienfikoak lortzeko orduan oraindaino izan dituzten rolak aldatzen ditu. Ikasleek taldean eraikitzen dituzte ezagutzak, aurretiazko ikuskeretatik abiatuta, taldetan lan eginez eta, planteatutako problemak ebatzi asmoz, ikerketalanean burubelarri parte hartuz. Irakasleek, berriz, gidatu eta orientatu egiten dute prozesu hori taldeen artean ahalik eta erlazio handiena bultzatuz eta, azken finean, ikasleak gero eta era autonomoagoan beren kabuz ikasteko gai izan daitezen ahaleginak eginez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Natur Zientziak, Lehen Hezkuntzan beste zenbait ezagutzekin batera «Ingurunearen Ezaguera» izeneko arloan zeudelarik, arlo independente gisa antolatuta daude, adin hauetako haurrei komeni zaien planeamendu berezi, analitiko eta metodikoaren arabera, oraingoan kontzeptuak ulertzeko, arrazonatzeko eta inferentziak egiteko, sinboloak nahiz errepresentazio formalizatuak erabiltzeko, eta abarrerako gai baitira ikasleak. Fenomeno naturalekin zerikusia duten eta arlo honetan ikasiko diren jakintzagai zientifiko tradizionalenak Fisika, Kimika Biologia eta Geologia dira. Izan ere, fenomeno natural guztiei hurbiltzeko biltzen dira guztiak arlo bakar baten barruan; dena den, guztien arteko harreman eta loturak ere azpimarratuko dira, horrela ikasleek, natura ezagutzeko oinarrizko ideiak eskuratzeaz gain, zientziaren eremu desberdinen kontzeptuzko esparru eta ikerketaprozedura amankomunen berri izango dute eta. Alabaina, hori lortzekotan, zientziarekiko jarrera positiboa ernarazi behar zaie ikasleei, beren buruari nahiz inguruneari eragiten dizkieten arazoak interpretatzeko eta erabakiak hartzeko erabilgarria dela irakatsi behar zaielarik. Arlo gisako curriculumplanteamendu berriak jakintzagai desberdinak bereizten ez dituenak- ez du eragozten etaparen azken zatian ikasleek jakintzagai desberdinen artean dauden aldeak, ikasketaxedeen eta ikerketa nahiz alderaketa prozeduren artekoak, ulertzen hastea eta oinarrizko kontzeptuetan sakontzea. Planteamendu horri esker, arlo gisako ikuspegi orokorra eman diezaiokegu etaparen azken zatiari edo, aitzitik, nahi izanez gero, arloa osatzen duten jakintzagai bakoitzari estu lotutako ikuspegia. Kontzeptuzko edukinak lau ardatz edo integrazioguneren inguruan egituratzen dira. Hona hemen ardatzok: SISTEMA MATERIALAK, ALDAKETAK, ELKARRERAGINAK eta OREKAK. Kontzeptu egituratzaile horiek Naturaren ikusmolde sitematikotik landutako kontzeptumarkobatean ageri dira proposamen honetan. Hain zuzen, berez interesgarri diren kontzeptuak izateaz gain, arloko kontzeptuzko edukin desberdinen artean erlazioak ezartzeko bidea ematen dute. Bestalde, kontzeptuzko edukinen bitartez, ezagutza zientifikoaren ideia behinenak eskuratzeak zenbaterainoko garrantzia duen azpimarratzen da eta zientzia multzo osatu koherente gisa antolatu edo egituratuta dagoela onartzen. Baina kontzeptuzko edukinek bezain besteko garrantzia dute prozedurazko edukinek ere. Zientziaren kontzeptusistema guztiz antolatuari erabat loturik daude errealitatea ikertzeko metodo zientifikoek osatzen dituzten zuhin eta erregelak. Horregatik, edozein ikerketa egiten ari direla, iharduera zientifikoan zehar ohizkoak diren estrategietakoren batzuk: ezagutu eta erabili beharko dituzte ikasleek, hala nola, problemak argi planteatzen eta formulatzen ikasi behar dute, informazioiturriak era sistematiko eta antolatuan erabiltzeko gai izan behar dute, ereduak sortu eta erabili behar dituzte, hipotesiak formulatu eta, zenbaitetan, esperimentuak egin, datuak bildu, antolatu eta aztertu, ondorioak eztabaidatu, emaitzak komunikatzeko txostenak egin, e.a. Horrekin guztiarekin norbere gorputza eta ingurune naturala zaintzeko zaletasuna bultzatzen da, nolabaiteko malgutasun intelektuala sustatzuz, zorroztasun metodiko eta kritikoa, egiarekiko eta taldelanarekiko zaletasuna, ideiak eztabaidatzeko edo jarrera pertsonalak hartzeko orduan nolabaiteko arrazoiak edo argumentuak eskatzeko ohitura eta frogatutako gertakariak eta aburu hutsak bereizteko gaitsuna pizten dira. Natur Zientzien arloa erabakiorra da 12-16 urte bitarteko ikasleek etapako helburu orokorretan adierazitako gaitasunak garatu eta eskuratzeko. Hona hemen helburuen berri: mundu fisikoa, izaki bizidunak eta horien harremanak hobeto ulertzea, egituratutako kontzeptumarko baten laguntzaz; errealitatea esploratzeko eta arazoei modu objektibo, zorrotz eta kontrastatuan aurre egiteko prozedurak eta estrategiak eskuratzea; testu zientifikoteknologikoak ongi ulertu eta sortzeko trebetasunak garatzea; malgutasun, koherentzia, zentzu kritikoa, zorroztasuna eta zintzotasun intelektualeko jarrerak hartzea eta beste gizakiekiko harremanetan aplikatzea; oreka pertsonala lortzea, norberaren gorputzak, inguruarekiko harremanen menpe dagoen eta zaindu eta hobetu behar den izaki biziduna denez, dituen ezaugarri, ahalbide eta mugen ezagutzaren bidez. Batik bat, Natur Zientzien arloak euskal gizartea bezalako gizarte arras teknifikatuan, hain zuzen ere, desoreka sozioekonomiko handi eta ingurugiroarazo larriak dituen honetan, integratzen lagundu behar dio ikasleari. Horregatik, kontuan izan behar dira edukin zientifikoen eta horien aplikazio teknikoen arteko harremanak eta aplikazio horiek izan ohi dituzten ondorioak, batez ere ingurune naturalari eragiten diotenak. Derrigorrezko Bigarren Etaparen curriculumantolaketa malguari esker, azken kurtsoan aukerakoa da arlo hau hartzea. Une horretan, azken kurtsoan alegia, landuko dira ikasleari abstrakziomaila handiagoa izatea eskatuko dioten kontzeptu konplexuenak eta zientziaren teoria bateratzaile nagusiak. Aitzitik, oinarrizko prestakuntza zientifikoa etapako estraineko hiru kurtsoetan bildu behar da. 2. HELBURU OROKORRAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleei honako gaitasunak garatzen laguntzea da Natur Zientzien irakaskuntzaren helburu nagusia: 1. Mezu zientifikoak ulertu eta adieraztea, mintzaira idatzia behar bezala erabiliz, eta, behar izanez gero, beste notazio eta ordezkapen sistema batzuk erabiltzeko gai izatea. 2. Natur Zientzientzien oinarrizko kontzeptuak ezagutu eta ulertzea, bizi garen munduaren interpretazio zientifikoan aurrera egin ahal izateko eta natura ezagutzeaz gozatzeko, eta horiek erabilita fenomeno natural nagusiak azaltzea eta munta bereziko aplikazio teknologikoen analisia burutzea, aplikazio teknologikoek gizartearen garapen eta antolaketan duten eragina baloratuz. 3. Problemak ebazteko orduan, zientziaren prozedurekiko koherenteak diren estrategia pertsonalak aplikatzea: problema antzematea, hipotesiak formulatzea, gero alderatuko diren iharduerak palnifikatzea eta burutzea, emaitzak sistematizatzea eta, azkenik, aditzera ematea. 4. Iharduera zientifikoak taldean planifikatzen eta burutzen laguntzea, norberak egindako ekarpenak eta besteenak baloratuz ezarritako xedeen arabera, jarrera malgua eta lankidetzazkoa erakutsiz eta eginbeharretan erantzukizunak nork bere gain hartuz. 5. Irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzea gure aroko auzi zientifiko eta teknologiko oinarrizkoei buruz iturri desberdinetatik eskuratutako informazioen erkaketa eta ebaluazioaren bitartez. 6. Giza gorputzaren funtzionamenduari buruzko ezagutzak erabiltzea higieneazturak eta osasun pertsonala garatzeko eta errotzeko, bai indibidualki eta baita sozialki ere, giro osasuntsu eta osasungarria bultzatuz. 7. Elementu fisiko nahiz izaki bizidunen gain ditugun ezagutzak erabiltzea naturaz gozatzeko eta, halaber, ingurugiroa zaindu eta hobetzeko ekintzak proposatu, baloratu eta bultzatzea. 8. Zientziaren ekarpenak aitortu eta baloratzea, gizakion bizibaldintzak hobetzeko, prestakuntza zientifikoak duen garrantzia preziatu eta eguneroko ihardueretan pentsamendu zientifikoak bereak dituen baloreak eta jarrerak erabiltzea, gaur egun zientziaren eta gizartearen arteko harremanek planteatzen dituzten arazo larrien aurrean jarrera kritikoa hartuz. 9. Ezagutza zientifikoa eraketaprozesu gisa baloratzea, une historiko bakoitzaren ezaugarri eta premiei lotuta eta etengabeko eboluzio eta berrikusketaren menpean ezarria. 3. EDUKINAK Hiru edukinmultzoek -kontzeptuzkoek, prozedurazkoek eta jarrerazkoek- eratzen dute arloa. Zientziaren prozedura eta balioek ezagutzamultzoen esparruan hartzen dute zentzua, ezagutza zientifikoaren eraketaprozesuaren abiapuntu eta amaiera gisa hurrenez hurren. Etapa honetan, kontzeptuzko eremuak egituratzen du curriculuma. Hurrengo orrialdeetan agertzen diren hamabi multzoetan, zerrenda desberdinetan garatuko ditugun edukin guztiak zientzietako oinarrioinarrizkotzat jotakoak dira, 12-16 urte bitarteko ikasleen garapen psikoebolutiboari egokituta daude eta bizitzarako funtzionalenak dira. Edukinmultzoak eta bertan ageri diren zerrendak ez daude zuzenean unitate didaktiko gisa erabiltzeko pentsatuta; ez daude sekuentziatuta, ez eta lehentasun ordenean idatzita ere. Izan ere, arestian azaldutako irizpideak gogoan, arloko helburuak lortzeko baliagarrien gertatzen diren edukinmota guztiei buruzko ezagutzaarloen berri biltzen dute. Irakasleei dagokie, hezkuntzaren erreformaren curriculumzehaztapenakkontuan hartu eta, edukinak antolatzea eskolako testuinguruaren arabera (beren irizpide metodologikoei eta sekuentziazioirizpideei jarraiki). Edukinmota guztien arteko harreman orekatuak gidatu behar ditu aipatutako zehaztapenmailak (Ikastetxearen Curriculum-proiektua eta unitate didaktikoak), edozein edukinmota erabil daitekeelarik unitate didaktiko batzuk edo eta guztiak antolatzeko ardatz gisa. EDUKINMULTZOAK (Oharra: «*» ikurra duten edukin guztiak laugarren kurtsokoak dira). 1. SISTEMA MATERIALAK 1. MULTZOA: MATERIA ETA BERE PROPIETATEAK A) Kontzeptuzko edukinak 1. Sistema materialen ezaugarriak eta osaera: agregazioegoerak.Propietate garrantzitsuenak. Sistema heterogenoak eta sistema homogenoak. Disoluzioak eta substantzia puruak. 2. Erregulartasunazterlanak eta elementu sailkapenak: metalak eta metalak ez direnak. 3. Eguneroko bizitzan interesa duten substantzia kimikoak. B) Prozedurazko edukinak 1. Sistema materialak erkatzeko, propietatetaulakerabiltzea. 2. Sistema homogeno eta heterogenoetako fase nahiz osagaiak banatzeko teknikak erabiltzea. 3. Kontzentrazio ezaguneko disoluzioak prestatzea (% pisua, % bolumena eta g/l). 4. Laborategietan, industrietan nahiz eguneroko bizitzan maiz erabiltzen diren elementu eta konposatu kimikoen propietateen berri izatea. 5. Neurketa desberdinak egiteko tresna sinpleak erabiltzea. 6. Formulen bidez, inguruan aurki daitezkeen edo erabilera nahiz aplikazioengatik interesagarriak diren zenbait substantzia kimiko sinple errepresentatzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Eguneroko bizitzan erabili ohi diren eta historian zehar funtzio garrantzitsua izan duten substantzia jakin batzuen garrantzi sozial, ekonomiko eta politikoa baloratzea. 2. Substantziak eta laborategiko tresna nahiz materialak erabiltzerakoan jarraitu behar diren segurtasunarauak errespetatu behar direla ohartzea. 3. Lan egiterakoan txukunak eta garbiak izateko azturak duen garrantzia baloratzea. 2. MULTZOA: SISTEMA MATERIALEN ANIZTASUNA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Haitz eta mineralmota nagusiak. Eguneroko bizitzan material horiek izan ohi dituzten erabilerak. 2. Inguruneko erliebeaniztasuna: Euskal Herriko paisaia ezagunenak. 3. Ura, osaera eta propietateak. Uraren zikloa. Urak baliabide gisa planteatzen dituen arazoak. 4. Airea, osaera. Aireak duen garrantzia, babesle gisa betetzen duen zeregina azpimarratuz. Fenomeno atmosferikoak eta klima. 5. Unibertsoaren eta eguzkisistemaren osaera. Azterketa, behaketa eta eskalak. Lurra eta Ilargia. 6. Landareak eta animaliak: aniztasuna. Antolaketaeredu nagusiak aztertzea. 7. Beste organismo batzuk. Birusek eta bakteriek eguneroko bizitzan duten eragina. 8. Gizakia sistema biologiko gisa. Anatomia eta funtzio nagusiak. B) Prozedurazko edukinak 1. Neurketatresnak erabiliz, datu metereologikoak biltzea eta errepresentatzea. Eguraldimapa interpretatzea. 2. Gaur egungo testuak edo testu historikoak irakurtzea eta unibertsoari buruzko ikuskera herrikoien gaineko datuak biltzea. 3. Unibertsoko eskalak behatzea eta errepresentatzea. 4. Zenbait teknika esperimental erabiltzea, hala nola, disekzioa eta analisi sinpleak, eta behatutakoa marraztea. 5. Haitzak, mineralak, landareak eta animaliak antzemateaeta sailkatzea, Euskal Herrian ezagunenak direnak batik bat. Klabeak erabiltzea. 6. Gizakien funtzio batzuei buruzko ikerlan errazak diseinatzea eta burutzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ingurunearen hondamenegoera ikusita, bildumak egiteko ohitura ez onartzea eta munduan hainbeste izaki bizidun izatearen aberastasuna baloratzea. 2. Paisaia dela eta jakinmina izatea, mendira txangoak egiteko motibazioiturria baita . 3. Klimak herrien garapenean duen garrantzia baloratzea eta atmosferan nahiz hidrosferan gaur egun dauden arazo larriez arduratzea. 4. Unibertsoari buruzko teoriak direla eta, modan dauden informazio sasizientifikoen aurrean zorrotz jokatzea, eta esperientzia zientifikoek historian zehar izan duten bilakaeraz interesatzea. 5. Norberaren gorputza ezagutzeak duen garrantziaz jabetzea eta zaintzeko ondorio positiboak baloratzea, egun dauden siniskerien aurrean jarrera kritikoak garatuz. 3. MULTZOA: SISTEMA MATERIALEN EGITURA ETA ANTOLAKETA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Materiaren izaera ezjarraikorra eta gorpuzkularra. Hipotesi atomikoa. Materiaren izaera elektrikoa. 2. Haitzen egitura eta osaera: mineralak, horien propietateak. Haitzek eta mineralek lehengai gisa dituzten aplikazioak. 3. * Lurarren egitura *. Geruzak eta zatiak. Lurrazala aztertzea. 4. Materia bizidunaren antolaketamailak. Organismoak sistema gisa: sistemak, aparatu eta organoak. 5. Antolaketa zelulabakarrekoak eta zelulanitzak. Zelula bizitzaunitate gisa. 6. Komunitateen osagaiak eta antolaketa. B) Prozedurazko edukinak 1. Eguneroko zenbait fenomeno interpretatzea, materiaren jarraikortasunezan eta partikulen mugimenduan oinarrituta. 2. Mapetan edo eta bestelako errepresentaziomoduetan erlibemota nagusiak eta egitura geologikoak antzematea. 3. Lurraren sorrera dela eta, azalpen herrikoiak jasotzea eta Geologiari buruzko testuak, egungoak eta historikoak, irakurtzea: aintzinako espedizioak, egun sateliteen bidez egindako ikerketak, e.a. 4. Anatomi edo geologi ereduak erabiltzea eta baita diapositibak edo marrazkiak ere. 5. * Ingurune naturalaren datu fisikoei buruzko grafikoak interpretatzea *. 6. Teknika desberdinak erabiltzea: mapak interpretatzea,ereduak sortzea -hala nola, egitura geologikoen maketak, espezieen marrazkiak, laginketa sinpleak- eta sistema naturalak behatzeko lupa eta mikroskopioa erabiltzea. C) Jarrerazko edukinak 1. * Ereduek ezagutza zientifikoak eratzeko orduan duten garrantziaz jabetzea *. 2. Lurrari buruzko azaterlanek duten garrantziaz ohartzea, haitzek eta mineralek gizakientzat duten garrantzia baloratuz. 3. Landalanekiko eta behaketekiko interesa. 4. Sistema biologikoen konplexutasunaz ohartzea eta hori baloratzea. 2. ALDAKETAK 4. MULTZOA:.ALDAKETAK SISTEMA BIZIGABEETAN A) Kontzeptuzko edukinak 1. Posizioaldaketak: mugimenduen azterketa kualitatiboa. Mugimendu zuzen uniformearen azterketa kuantitatiboa. * Azelerazioa *. 2. Beroak eragindako aldaketak: egoeraaldaketak. Dilatazioak. 3. Aldaketa optikoak eta soinualdaketak. Argia eta soinua. 4. Aldaketa elektromagnetikoak: elektrostatika. Korronte elektrikoa. Zirkuitoak. Korronte elektrikoaren ondorioak. Potentzialdiferentzia. Intentsitate elektrikoa. 5. Aldaketa kimikoak: masakontserbazioari buruzko legea. Erreakzio kimikoen kontrola. Erreakzio kimiko interesgarrien azterketa. 6. Erliebeak modelatzea: meteorizazioa, erosioa eta sedimentazioa. Haitz sedimentarioak sedimentazioaren ondorio gisa: estratuak eta fosilak. 7. Lurra sistema geologiko eta biologikoen arteko elkarreraginaren ondorioz sortutako aldaketa gisa. Euskal Herriko lurmoten adibideak. Giza iharduerentzat duten garrantzia. 8. Haitzetan barruko prozesuak medio gertatu ohi diren aldaketak: deformazioak. 9. Sumendiak eta lurrikarak. Kokagunea eta lurrazalean gertatutako aldaketekin duten zerikusia. 10. * Ziklo litologikoa *. B) Prozedurazko edukinak 1. Eguneroko bizitzan gertatu ohi diren fenomeno nahiz prozesu fisiko, kimiko eta geologikoak antzematea eta deskribatzea. 2. Lurraren eta Ilargiaren mugimenduarekin zerikusia duten fenomeno naturalak interpretatzea: urtaroak, Ilargiaren faseak eta eklipseak. 3. Aldaketa fisiko, kimiko eta geologikoei buruzko esperientzia sinpleak planifikatzea eta burutzea, segurtasunarauakkontuan hartuz. 4. Aldaketa fisiko, kimiko eta geologikoekin zerikusia duten eguneroko bizitzako arazoak antzematea eta horien konponbidea eztabaidatzea. 5. Aztertzen ari garen aldaketei buruzko eredu eta grafikoak egitea eta interpretatzea. 6. Problemak ebazteko teknikak erabiliz, aldaketei dagozkien problemak ebaztea. 7. Esperimentuak diseinatzeko bidea emango duten tresnak menperatzea: mapak, argazkiak, diagramablokeak, laborategiko aparailuak, e.a. 8. Aldaketak eta horiek eragiten dituzten agente geologikoak erlazionatzea, erliebearen formak antzemanez, diapositibak, bideoak, irtenaldiak e.a. erabilita, eta agenteek eragindako aldaketen lorratzak ezagutuz. 9. Mapetan sumendiak, lurrikarak e.a. kokatzea eta azal kontinental nahiz ozeanikoaren zona aktiboekin eta egiturekin erlazionatzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Fenomeno fisiko eta kimikoek garapen teknikoindustrialean eta bizikalitatean duten eragina onartzea eta baloratzea. 2. Euskal Herrian eta munduko beste lekuetan izandako aurrerapen zientifikotekniko esanguratsuenen balorazio kritikoa. 3. Aldaketa geologikoak direla eta, aski errotuak dauden siniskerien aurreko jarrera kritikoa. 4. Sumendi eta lurrikarek herrien bizimoduan duten eraginaz ohartzea, saihestezinezko fenomeno natural gisa onartuz eta aurrea hartzeko neurrien garrantzia baloratuz. 5. MULTZOA: ALDAKETAK SISTEMA BIZIDUNETAN A) Kontzeptuzko edukinak 1. Bizitzazikloa: hazkuntza eta eboluzioa. Izaki bizidunen bizitzazikloen zenbait eredu. 2. Komunitateetako aldaketak: populaziohazkundea eta ondorioak. Gizakien kasuan egindako aplikazioak. 3. Egokitzapena. Kontzeptua. Ingurugiroalorreko alderdiak eta eragile genetikoak. Zenbait adibide. 4. * Espezieek denboraren buruan izandako eboluzioa. Teoriak. Fosilak eboluzioaren froga gisa *. 5. * Komunitateek historian zehar izandako aldaketak: Ondozkatzeak. B) Prozedurazko edukinak 1. Materia bizidunak jasan ohi dituen aldaketei buruzko ikerlan txikiak diseinatzea erta burutzea; esate baterako, animalia eta landareen bizitzazikloak behatzea eta deskribatzea. 2. Ekosistema sinpleetan gertatutako zenbait aldaketa behatzea eta antzematea (aquariumak, landatutako soroak). 3. Espezie ezagunek ingurura egokitzeko izandako aldaketa batzuk behatzea eta interpretatzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Diseinu esperimentaletan erabiltzen diren izaki bizidunak errespetatzea eta zaintzea. 2. Materia bizidunak jasan ohi dituen aldaketek energi baliabide gisa erabiltzeko duten garrantziaz jabetzea. 3. Espezieetan gertatutako aldaketak direla eta, sortu izan diren interpretazio eta usteek historian zehar izan duten eragina baloratzea. 6. MULTZOA: ENERGIA ETA ALDAKETAK. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Energiaren tasunak: aldaketetan agertzen da, metatu egiten da, aldatu eta, azkenik, degradatu. 2. Kontsumoa eta energi iturriak. 3. * Energi transferentziak *. 4. * Energi kontserbazioaren printzipioa * B) Prozedurazko edukinak 1. Energi aldaketak agerikoak diren eguneroko bizitzako egoerak antzematea eta aztertzea. 2. * Energi transferentziarekin zerikusia duten problemak ebaztea *. 3. Egunero erabili ohi diren aparailu edo makina batzuk aztertzea eta duten kontsumoa eta errendimendua konparatzea. 4. Energi iturri desberdinak antzematea. C) Jarrerazko edukinak 1. Energiak eguneroko ihardueretan, are, bizitzak aurrera jarrai dezan, ekonomi garapenean eta bizikalitatean duen garrantzia. 2. Kanpoko energi iturriek (Eguzkiak) sistema bizidunentzat duten garrantziaz jabetzea. 3. Energi baliabide batzuk urritzen hasi direla eta, horren ondorioak ikusita, erantzule sentitzea eta behar bezala jokatzea . 4. Energia erabiltzearen eta ingurugiroa hondatzearen artean dagoen erlazioaz konturatzea. 3. ELKARRERAGINAK 7. MULTZOA: ELKARRERAGINAK SISTEMA BIZIGABEETAN A) Kontzeptuzko edukinak 1. Indarrak elkarreragin gisa: indarren ondorioak. * Presioa *. 2. * Dinamikaren printzipioak. Grabitazio unibertsala *. 3. Fenomeno magnetiko eta elektrikoetako elkarreraginak: imanak. Karga elektrikoa. 4. Partikula atomikoen arteko elkarreraginak eta substantzien propietateak. 5. Agente geologikoak. Haitz sedimentarioen eratzeprozesuak. 6. * Barruko prozesuak. Mendien eraketaprozesu nagusiak. Haitz endogenoen eraketaprozesu nagusiak. Plaken dinamika *. B) Prozedurazko edukinak 1. Eguneroko bizitzako hainbat egoeratan parte hartzen duten indarrak identifikatzea. 2. * Mugimendu eta indarrei dagozkien problemak ebaztea *. 3. Indarrek material deformagarrietan eragiten dituzten ondorioak aztertzea eta material horiek neurtzeko tresna gisa erabiltzea. 4. Substantzia kimikoak sailkatzea beren propietateak kontuan hartuta. 5. Lantzean behin mendira joatea kanpoko fenomeno batzuk behatu ahal izateko eta horien iturburuen gaineko hipotesiak formulatzeko. 6. Sumendi, mendi eta abarren sorrerari buruzko azalpenak formulatzea. 7. * Horrelako gai zientifikoak direla eta, historian zehar izan diren interpretazio eta usteen inguruko eztabaidak egitea *. C) Jarrerazko edukinak 1. Makinek duten garrantziaz jabetzea eta dituzten abantaila eta eragozpenak baloratzea. 2. Elkarreragin geologikoen azterketak, giza eta natur hondamendiei aurrea hartzeko modua denez, duen garrantziaz ohartzea. 3. Edukin horien inguruan sortutako siniskeria sasizientifikoen aurrean jarrera kritikoa izatea. 8. MULTZOA: ELKARRERAGINAK IZAKI BIZIDUNENGAN A) Kontzeptuzko edukinak 1. Nutrizioa. Kontzeptua. Motak: autotrofoa, heterotrofoa. 2. Ugalketa. Kontzeptua. Mota: sexuala, asexuala. 3. Harremanak. Kontzeptua. Nerbio eta hormona sistemen zenbait alderdi sinple. B) Prozedurazko edukinak 1. Nutriziomota desberdinak daudela kontuan izanda, hipoetsiak formulatzea eta zenbait esperientzia erraz diseinatu eta burutzea. 2. Laborategiko ereduak erabiltzea izaki bizidunen funtzioak ulertzeko. 3. Ugalketa, arnasketa edo eta zirkulazio mota desberdinei buruzko arazoak planteatzea, bakoitzak dituen aldeak eta eragozpenak aztertuz. C) Jarrerazko edukinak 1. Goian aipatutako funtzioak izaki bizidunen ezaugarri nagusienetariko gisa baloratzea eta osasunean eta abarrean duten eraginagatik interesatzea. 2. Prozesu horiek gizakiarentzat duten baliagarritasunaz ohartzea. 3. Edukin horien inguruko zenbait aurrerapen edo aurkikuntza zientifikoren ekarpenak baloratzea. 9. MULTZOA: IZAKI BIZIDUNEK ELKARREN ARTEAN ETA INGURUNEAREKIN DITUZTEN ELKARREGINAK. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Izaki bizidunek ingurunearekin dituzten elkarreraginak. Alderdi abiotiko nagusiak: alderdi klimatikoak, edafikoak, topografikoak, e.a. 2. Izaki bizidunen arteko elkarreraginak. Motak: konpetentzia, parasitismoa, sinbiosia, e.a. 3. Elikaduraharremanak: kate eta sare trofikoak. * Materiazikloak eta energi fluxua *. B) Prozedurazko edukinak 1. Hurbileko ekosistemak aztertzeko esperientziak planifikatzea eta landalanak burutzea. 2. Ekologiako lanei buruzko eztabaidak egitea eta ondorioak aditzera ematea. 3. Izaki bizidunek elkarren artean eta alderdi abiotikoekin dituzten erlazioei buruzko hipotesiak formulatzea. 4. Terrarium eta aquariumak erabiltzea elkarreragin sinpleak behatzeko eta horien inguruko arazoak planteatzeko. 5. Kate trofiko sinpleak egitea eta ekosistemetako sare trofiko batzuk interpretatzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ekosistemetan gertatu ohi diren harremanen konplexutasunez jabetzea, izaki bizidunek bertan duten eraginez ohartuz eta horien ondorioak baloratuz, batez ere gizakiei dagokienez. 2. Izaki bizidunek elkarren artean eta ingurunearekin dituzten harremanak zaintzeko arauak errespetatzea eta onartzea (babestutako landare eta animaliak, parkeetan nahiz itsasondoan landare nahiz animaliak hartzeko debekua...). 4. OREKAK 10. MULTZOA: OREKA SISTEMA BIZIGABEETAN A) Kontzeptuzko edukinak 1. * Oreka mekanikorako baldintzak. Jariakinen estatika. Arkimedes eta Pascalen printzipioak *. 2. Berotrukaketa: orekatenperatura. B) Prozedurazko edukinak 1. * Oreka mekanikoa lortzeko beharrezko aldagaien analisia *. 2. * Oreka mekanikoa ulertzen lagunduko diguten makina sinpleak erabiltzea *. 3. Tenperatura desberdineko substantziak nahasten esperientzia errazak burutzea, orekatenperatura lortu arte. 4. Berotrukaketaren ideia erabiltzea inguruneko ur nahiz aire mugimenduak azaltzeko, edo eta zenbait klimamotarenberri emateko. C) Jarrerazko edukinak 1. * Orekak nabigazioan duen garrantziaz ohartzea *. 2. * Makina hidraulikoek gure gizartean duten zeregina baloratzea *. 3. Berotrukaketak eguneroko bizitzan duen garrantziaz jabetzea. 11. MULTZOA: OSASUNA OREKA GISA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Giza nutrizioa. Norberaren garapen eta ihardunean duen eragina. Elikagaiak eta dietak: eguneroko bizitzan, ongizatean eta osasunean duten eragina. Urak eta aireak nutrizioan duten garrantzia: kutsadura, eritasuniturri.iturri. 2. Gizakien kontsumoa eta ingurugiroan eragiten dituen ondorioak, bizimodua, e.a. Elikagaien kontserbazio eta manipulazioa eta horrek osasuna babesteko orduan duen eragina. 3. Sexualitatea. Afektibotasuna, sentiberatasuna eta komunikazioa. Jokabide sexualak. Eragin kulturala eta desberdintasunen balorazioa. 4. Ugalketa eta gizakien harreman sexualetan duen eragina. Ugalketa kontrolatzeko eta bultzatzeko modu berriak. Higienea eta transmisio sexualeko eritasunei aurrea hartzeko modua. 5. Nerbio eta hormona sistemen funtzio koordinatzailea. Nerbiosistemak (logurea, atsedena, estresa...) eta hormonasistemak (ugalketa, jokabideak...) osasuna mantentzeko dituzten zereginak. 6. Substantzia neurotransmisoreak. Drogak, nerbiosisteman eta osasunean eragiten dituzten ondorioak. Arriskua dakarten faktoreak. B) Prozedurazko edukinak 1. Iturburu desberdinetatik, uste herrikoiak barne, osasunari buruz bildutako informazioa lantzea. Datu eta aburuen artean bereiztea. 2. Aisialdia eta lanerako denbora banatzeko planak diseinatzea. 3. Osasungintzari buruzko datuak eta horien analisia abiapuntu gisa hartuta, zenbait osasunarazoren iturburua zein den aztertzea eta gaiari buruzko eztabaidak egitea. 4. Dieta orekatuak egiteko teknikak eta elikagaien kontserbazio eta etiketatuari buruzko nahiz iruzurrak detektatzeko eta abarrerako teknikak erabiltzea. 5. Odol eta gernu analisi sinpleak edo eta bizitzakonstanteendatuak nahiz gizonemakumeentzako antisorgailuak interpretatzea, besteak beste. C) Jarrerazko edukinak 1. osasun-arloan izan diren aurrerapen zientifiko eta teknologikoekiko interesa eta balorazio kritikoa. 2. Osasunari kalteren bat eragin diezaioketen iharduerak ezagutzeko eta kontrolatzeko interesa, kaltegarrienak saihestuz, hala nola, drogak hartzea. 3. Sexupraktika desberdinak daudela onartzea eta besteei kalte fisiko nahiz psikikoak eragin diezazkieten jokabide sexualak arbuiatzea. 4. Gizakiok bizimodu osasungarriak hautatzeko dugun gaitasuna. 5. Ongizatea eta osasunarentzat mesedegarri diren aztura, jokabide nahiz bizimoldeak onartzea. 12. MULTZOA: EKOLOGIA ETA INGURUGIROA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Bilakaerafase desberdinetan aurkitzen diren ekosistemaren ereduak. Euskal Herrian ikus daitezkeen adibideak. Lurreko beste ekosistemaereduekiko konparazioa. 2. Ingurugiroan eragindako kalteak. Motak. Naturalak edo gizakiek sortutakoak. Historian ikus daitezkeen adibide nagusiak. Euskal Herriko gaur egungo adibideak. Planetaren ingurugiroarazoak. 3. Ingurugiroa zaindu eta hobetzeko ekintzak. B) Prozedurazko edukinak 1. Gizakiok ingurugiroan eragindako kalteak antzematea. 2. Ingurugiroko arazoen eta horien konponbideen berri jasotzen duten testuekin, gaur egungo nahiz historikoekin, lan egitea. 3. Txango eta irtenaldiak egitea, inguruarekin kontaktuan egon eta bertako arazoak ulertu ahal izateko. 4. Ingurugiroaren ustiapenaren ondorioei buruzko eztabaidak egitea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ingurugiroa zaintzea eta errespetatzea, gizabanako nahiz talde gisa ingurugiroa zaindu beharra dagoela ohartuz. 2. Izaki bizidunen eta gizakien arteko elkardependentzia baloratzea eta onartzea. 3. Gizakiok ingurugiroan sortutako kalteez konturatzea eta, batez ere, hondamen konponezinak sortzen dituzten iharduerak aintzat hartzea (bildumazaletasuna, gehiegi ehizatu edo arrantzatzea, deforestazioa,...). 4. Ingurugiroari buruzko topiko edo eta informazio sasizientifikoen aurrean jarrera kritikoa izatea. 5. Ingurugiroa babesteko eta berreskuratzeko ekintzak bultzatzea eta aukerak bilatzeko orduan erantzukizunez eta aktiboki parte hartzea. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK (Oharra: «*» ikurra duten ebaluaziorako irizpideak 4. kurtsoari dagozkio). 1. Ahozko mintzaira nahiz mintzaira idatzia egoki erabiltzea eta zientziei aplikaturiko bestelako notazio edo eta errepresentazio sistemak menperatzea, mezu zientifikoak ulertu eta adierazi ahal izateko. Irizpide horren bitartez, ikasleek mintzaira zientifikoa ongi erabiltzen ote duten ikusi nahi da; bestera esanda, ondokoak behatu nahi dira oro har: datuak hartu, ordenatu eta errepresentazeko gai ote diren; taula, grafiko, harremanmultzo, klabe, mapa nahiz ereduak interpretatzeko gauza ote diren; substantzia kimiko arruntenen nomenklatura eta formulazio kimiko sinplea erabiltzen ote duten; definizio nahiz deskribapenak modu zehatz ulergarrian formulatzen ote dituzten; txostenetan emaitzak argitzeko eskemak, grafikoak, argazkiak, marrazkiak e.a. jartzen ote dituzten,... 2. * Propietate, gertakari edo eta fenomeno naturalak argitzeko teoria zientzifikoak erabiltzea *. Zenbait egitura (hala nola, unibertsoarena, materiarena materia bizidunarena, Lurrarena...) edo eta sistemen portaerak, aldaketak, propietate nagusiak, e.a. azaltzeko, teoria zientifikoetan (grabitazio unibertsala, teoria atomikomolekularra, zelularra, plaken teoria,...) oinarritzen ote diren egiaztatu nahi da horrela. 3. Eredu sinpleak eta analogiak erabiltzea sistema materialen portaera edo propietateen berri emateko, eta baita sistema horiek ordenatzeko eta sailkatzeko ere. Materiak eta energiak eguneroko hainbat fenomenotan izan ohi dituzten portaerak argitu behar dituztela eta, ikasleek ereduei buruzko ezagutzak (atomo, eguzkisistema,zelulari eta abarri buruzkoak,...) erabiltzen ote dakiten ikusi nahi da. 4. * Zenbait lege nahiz printzipio zientifikoen gaineko ezagutzak aplikatzea eguneroko fenomenoak nahiz aplikazio tekniko errazak interpretatzeko *. Legeak eta printzipioak oinarri gisa hartuta (adibidez, masakontserbazioaren legea, Newtonen legeak, Arkimedesen printzipioa, Biologia edo Geologian erabiltzen diren funtsezko printzipioak),eguneroko fenomenoak azaltzeko eta naturari etekin hobeak ateratzeko bidea ematen duten aplikazio praktiko arruntenen berri emateko barneratutako ezagutzak ote dituzten ebaluatu nahi da horrela. 5. Sistema materialek dituzten agertzeko era, propietate, osaera eta antolaketamaila desberdin ugariak antzematea eta naturaren aberastasun hori errespetatu behar dela aintzat hartzea. Ikasleek egunerko bizitzarako interesgarriak diren sistema materialak antzematen dakitenentz ikusi nahi da irizpide horren bidez, bai sistema horien berezko propietateak esperimentuen bitartez zehaztuz eta baita datuak interpretatuz ere. Era berean, fenomeno jakin bat sistema material nahiz antolaketaeredu zehatz baten barruan kokatzen ote den azaltzen duten datu nagusien berri jasotzen ote dakiten argitu nahi da. Hori guztia medio, naturan dagoen oparotasuna errespetatzeakduen garrantziaz jabetu behar dira ikasleak. 6. Materiaren egitura eta osaerari buruzko ezagutzak oinarritzat hartuta, sistema materialen propitetateak, antolaketamailak eta agertzeko erak azaltzea eta, irizpide bateragarriak erabilita, sailkatzea. Materiaren portaerak bere barruko osaera edo egiturarekin zerikusia duela ote dakiten baloratu nahi da irizpide horren bidez eta, halaber, propietate nagusiak abiapuntu gisa hartuta, sistemak antzematen eta sailkatzen dakiten ala ez jakin nahi da. 7. Naturan bertan edo laborategian gertatu ohi diren aldaketa naturalak nahiz artifizialak antzematea, bakoitzaren denboraeskalak desberdinak direla ohartuz. Ikasleek naturari buruzko ikuskera dinamikoa eskuratu dutela egiaztatu nahi da, hori erakusten duten adierazle batzuk (mugikari baten posizioa, materiaren propietate fisikokimikoak, tolesturak eta failak, bizitzazikloa,e.a.) identifikatzeko gai baitira. 8. Energia kontzeptuaren eta horren propietateen berri erabiltzea naturan egunero gertatu ohi den zenbait fenomeno azaltzeko * eta, gertatzen diren aldaketak aztertzeko orduan, energi kontserbazioaren printzipioa aplikatzea * . Ikasleek energia eta ingurunean gertatu ohi diren fenomenoak erlazionatzen ote dituzten argitu nahi da eta, halaber, energi baliabideen gastua kontrolatu beharra dagoela ote dakiten. * Horretaz gain, sistema materialetako zenbait aldaketa energi kontserbazio printzipioaren bitartez azaltzen duten ikusi nahi da * eta energi iturriak erabiltzearen ondorioz sortutako kostu nahiz onurak baloratzen ote dituzten. 9. Sistema materialen artean dauden elkarreraginei buruzko ezagutzak erabiltzea, horien ondorioz sortutako aldaketak azaltzeko. Ikasleek eguneroko egoera arruntetan gertatu ohi diren aldaketen iturburuak identifikatzeko gai diren ala ez ikusi nahi da irizpide horren bidez (gorputzak itxuragabetzen dituzten indarrak, substantzien propietateak ezartzen dituzten loturak, giza gorputzaren funtzioak, mendiak eratzeko prozesuak, haitzak itxuragabetzen dituzten indarrak, ekosistemetako erlazioak, e.a. antzemateko gai ote diren, alegia). 10. Egoera gatazkatsuak konpontzeko, hala arkatza eta papera nahikoa denetatik hasita, nola ikasgelan nahiz laborategian iharduera praktikoak burutzea eskatzen dutenetaraino, zientziaren prozedurekin bat datozen estrategia koherenteak aplikatzea. Ikasleek problemari aurre egiten ote dakiten, aurretiazko ideiak formulatu eta azaltzen dituzten, behar duten informazioa bilatzen, biltzen eta hautatzen ote dakiten -bai lehen begiratu bat emanda eta baita tresna sinpleak nahiz bibliografia erabiliz ere- ikusi nahi da, eta * hipotesiak beren kasa formulatzeko gauza ote diren, behaketa nahiz neurketa tresnak medio, erkaketa edo eta esperimentazio iharduerak diseinatzen * eta burutzen dituzten, aldagaien arteko erlazio sinpleak egiaztatzen ote dituzten, laborategiko lanetarako nahiz landalanetarako oinarrizko teknikak menperatzen ote dituzten eta, azken buruan, emaitzak interpretatzeko eta komunikatzeko gai ote diren argitu nahi da. 11. Ikaskuntzaiharduerak planifikatu edo lantzeko orduan, koordinazioharremanak izatea, ezagutza zientifikoaren eraketa bultzatzea eta zientzia gizarteihardueratzat hartzea. Ikaskuntzaiharduera baten aurrean, proiektu amankomunak egin eta elkarrekin lan egiteko gai ote diren ikusi nahi da, hots, antolaketateknikak aplikatu, taldelanakekarritako erantzukizunak elkarbanatu, taldekideek izandako ideiekin nahiz hartutako ekimen eta erabakiekin bat etorri, besteen iritziak onartu eta lanak banatzerakoan sexu nahiz gizarterolak ezarritako bereizkeriak albora uzteko gauza ote diren ebaluatu nahi da horrela. 12. Giza gorputzari buruzko ezagutzak abiapuntu gisa hartuta, norbere burua zaintzeko eta aztura osasungarriak bultzatzeko bideak praktikan jartzea, ingurugiro osasuntsu eta osasungarria lortzeko beren esku dagoena eginez. Ikasleek beren gorputzarekin zerikusia duen zenbait gauzaz jabetzen diren ebaluatu nahi da, hala nola izaki bizidunen oinarrizko prozesuen berri ote duten (nutrizioa, ugalketa eta harremanak), hori bizitzan aplikatzen ote dakiten, beren ingurukoen osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen azturak albora uzten dituzten, elikadura eta kontsumoko ohitura batzuen aurrean jarrera kritikoa duten, sexujokabide desberdinak daudela onartzen duten, aniztasuna, bai fisikoa eta baita psikikoa ere, aberastasuniturri dela pentsatzen duten, e.a. 13. Inguruneko arazoren bat antzematea eta natura zaintzeko eta hobetzeko ekintzetan parte hartzea, ingurugiroak bizi dituen arazo larrien aurrean jarrera objektibo eta kritikoa hartuz. Ekosistemak osatzen dituzten elementuen berri, beren harremanen eta ondorioen berri ote duten egiaztatu nahi da, ingurugiroak bizi dituen arazoak eta horien iturburuak antzematen ote dituzten, izaki desberdinak errespetatzen ote dituzten, natura zaintzeko eta hobetzeko aukera bat egokitzat jotzeko arrazoiak azaltzen ote dituzten eta energia nahiz bestelako baliabideak modu arrazionalean erabiltzen ote dituzten argitu, alegia. 14. Irizpide pertsonal eta arrazoituak lantzea, zientziak teknologiaren eta gizartearen garapenerako egindako ekarpenak baloratzeko oinarriak izateko. Ikasleek zientziek teknologi garapena bultzatzeko eta gizarte-arloko hainbat arazo historian zehar konpontzeko izan duten garrantziaren berri ote duten ikusi nahi da, zientzia oker erabiltzeak pertsonei nahiz inguruneari eragin diezazkieketen kalteak albora utzi gabe. Aldi berean, zientzia dela eta, ekimen, interes eta jakinmin gaitasunak garatu ote diren eta ikuspuntu desberdinak alderatzeko nahiz arazo zientifikoekiko jarrera zorrotz kritikoa garatzeko testu historikoak edo bestelako baliabide bibliografikoak, ikusentzuneko euskarriak edo eta laguntza informatiko eta idatziak erabiltzen ote dituzten jakin nahi da irizpide horren bitartez. 15 * Ezagutza zientifikoa taldean burutu beharreko eraketaprozesua, behin eta berriz aztertzen dena eta etengabeko bilakaera duena, dela onartzea * , eskuratutako ezagutzak biribilak eta behin-betikoak ez direla ohartzea, alegia. Zientzia taldean landu ohi den eta sekula santan bukatzen ez den iharduna dela oinarritzat hartuta, aurretiazko ideiak aldatu eta berriak barneratzen ote dituzten, arazo berrien azalpenak emateko gai diren, historian zehar gertatuko aldaketa zientifikoen berri ote duten, egungo ezagutza zientifikoak egia aldagaitz eta absolutuak ez direla onartzen ote duten,... ebaluatu nahi da azken irizpide honen bidez. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA GIZARTE ZIENTZIAK, GEOGRAFIA ETA HISTORIA 1. SARRERA Betidanik, gizatalde guztiek garrantzia izugarria eman diote urteen buruan landu duten kultura belaunaldi berriei transmititzeari. Gauzak horrela, gizarteratzefuntziohori medio, alde batetik, bizi diren gizartearen eta bertako arazoen berri eman behar zaie ikasleei, beste gizartemota batzuekiko erlazioak edo iragan historikoa erakutsi, eta bizi diren lurraldearen ezaugarriak azaldu. Bestalde, beren betebeharrei aurre egiteko modua izan dezaten, dituzten eskubideez baliatzeko prestakuntza eman behar diegu, tolerantzia, elkartasuna eta partaidetzazko jarrerak bultzatu behar ditugularik. Bistan da Euskal Herrian gizarte eta kultura aldetiko aniztasuna dagoela, eta eskolak bere gain hartu behar du aniztasun hori; bestera esanda, desberdinatsunak orekatuko dituzten elementuak bultzatu, tolerantzian eta elkarreriko errespetuan oinarritutako baliosistema bat garatu eta elkartasuna eta partaidetza indartu behar ditu. Lehen Hezkuntzan, gizartearlorreko ezagutzak «Ingurune Natural eta Sozialaren Ezaguera» izeneko arloan biltzen ziren. Arlo horren ezaugarri nabarmenena ondokoa zen: errealitatera modu globalean eta batik bat ikasleen esperientzien bidez hurbiltzen zela, alderdi indibidual eta subjektiboak eta norberaren bizipenak azpimarratzen baitziren. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, bestalde, «Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia» izeneko arloak, aurrekoak zituen ezaugarriak galdu gabe, hurbilketa analitikoagoa proposatzen du gizartearen errealitatea dela eta: etapa honetan kontzeptuak aniztu egiten dira, ezagutza zientifikoari dagozkion prozedurak konplexuagoak bilakatzen dira, espaziodenborak eskala desberdinetan aztertzen dira eta jarrera nahiz balioak kontsolidatzen hasten dira. Hori horrela, «Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia» arloaren diseinuan, inguruneko alderdi fisiko, sozial, kultural eta materialak ongi ezagutzen dituzten herritarrak trebatzeko elementu esanguratsuak jaso dira; Euskal Herriaren berezko nortasun historiko eta kulturalaren ezaugarrien eta kultura unibertsalaren jakitun diren herritar arduratsu solidarioak, naturarekiko, beren buruarekiko eta besteekiko harreman hobeak izango dituen zibilizazio baten bila dabiltzan herritarrak prestatzeko balio duten elementuak, alegia. Pertsonek gizartean ditugun iharduerak eta iraganean edo gaur egun espazioarekin dauzkagun elkarrerlazioak aztertzen dituen zenbait jakintzagaidesberdinek osatzen ditu Gizarte Zientziak. Gizartearen errealitate konplexua oso-osorik besarkatzen duen jakintzagairik ez dagoen arren, Geografiak eta Historiak puntako lekua dute diseinu honen barruan, berez jakintzagaianitzak izanik, beste jakintzagi batzuetako elementu amankomunak eta ezagutzak barne biltzen baituzte. Gizarteari dagozkion jakintzagaietariko bakoitzak Geografia, Historia, Artearen Historia, Ekonomia, Politika, Soziologia, Antropologia, Psikologia, Ekologiak, e.a.- kontzeptuzko nahiz metodologialorreko corpus teoriko propioa du, alabaina, aldi berean, beste jakintzagaiekiko ezaugarri amankomunak ere baditu, hala nola, antzeko ezaugarri metodologikoak, informazioiturrienerabilera, azalpenprozesu kausalanitzak, eta baita aldagai ugari dituen aztergaia eta nolabaiteko erlatibismo zientifikoa sortzen duen subjektibotasun dosi handi bat ere, azken buruan, zientzien subjektua eta objektua berdinak dira eta. Arestian aipatutako jakintzagai guztiak arloan egoki aztertzeak ez du esan nahi bata bestearen ondoren ikusiko direnik. Arloak ez du izan nahi zientzimultzo batez osatutako nahaste artifizial eta sakabatua, bata bestearen ondoan, elkarren arteko erlaziorik gabe eta maila berberean jarritako jakintzagai batzuk biltzen dituen boltsa; era berean, ez du beren berezitasun epistemologikoak azpimarratzen dituzten jakintzagaien araberako curriculuma landu nahi. Honakoan, jakintzagaien arteko erlazioak nabarmendu nahi dira eta guztiek egindako ekarpen globalen bidez lortu nahi den hezkuntzaxedea azpimarratu, hots, jakintzagaien alderdi teorikoei gehiegi erreparatu gabe, gizartealderdien errealitatea ulertzen duten herritarrak prestatzea. Bestalde, ikuspuntu sozial nahiz kulturaletik begiratuta, curriculumean ezinbestez sartu beharreko gai, jarrera eta trebetasunak ere badaude. Izan ere, horien guztien garapena are osatu eta egokiagoa izango da arloa jakintzagai desberdinak biltzen dituen multzo gisa planteatuz gero, jakintzagai guztiek, zeinek gehiago zeinek gutxiago, gizarteari dagozkion alderdien ikuspegi orokorrari zentzua eta indarra ematen baitiote. Gizarteko gertakariei dagokienez, jakintzagaiartekoagoa den planteamendu bat nagusitu da, ustez etapa honetako ikasleentzako egokiena eta gertakariak modu zabalago batean azaltzeko erabilgarriagoa baita. Hala ere, etapak ez du zertan horrelakoa soilik izan beharrik, irakastaldeek eta irakasleek askatasun osoa dute beren programazioak lantzeko, izaera bateratzailea bultzatzeko edo, aitzitik, jakintzagaietan oinarritutako orientabidea indartzeko. Gizarte Zientziei dagokien irakaskuntzaikaskuntza prozesua dela eta, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan zenbait gauza izan behar da kontuan, hala nola, ikasleek espaziodenborak kontzeptualizatzeko izan ohi dituzten eragozpenak, gizarteari buruzko zenbait kontzeptu ulertzeko dituzten zailtasunak, kausalitatealderdi ugariak eta alderdi intentzionalak, bapatean hautemandakoaren eta begi bistako elementuen arteko kontraesanak, nolabait elkarren aurka dauden informazioak erabili beharra eta, azkenik, arian-arian balioak eta jarrerak eskuratu beharra. Bestalde, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari dagokionez, bultzatu beharreko alderdi azpimarragarrienak ondoko puntuetan laburbiltzen dira: bizi diren komunitatea ezagutzea eta ulertzea, XX. mendearen ezaugarri nagusiak eta arazoak aztertzea, munduko gizarteen ezaugarriak eta funtzionamendua ulertzea, lurralde eta gizartearen arteko elkarreraginak ezagutzea, gizarteko gertakariak azaltzea, informazioiturriak modu kritikoan erabiltzea, taldean lan egiteko aztura bultzatzea eta, bukatzeko, elkartasunezko, enpatiazko eta partaidetzazko jarrerak sustatzea. Edukinak, curriculumaren iturburuetatik eta etapako eta arloko helburu orokorretatik eratortzen direlarik, kontzeptuzko, prozedurazko eta jarrerazko ardatzetan taldekatzen dira. Arloan ikusiko diren edukinek helburu nagusi bat dute, hots, bizi diren gizartean erantzukizunez, kontzienteki eta modu kritikoan jokatzeko gai diren herritarrak prestatzea, gizarte hori ulertu eta, behar izanez gero, aldatzeko behar dituzten tresnak eskura jarriz. Edukinak garatzerakoan, kontuan izan da eskala espazialen -hala nola, herria, Autonomi Elkartea, estatua, Europa eta munduaren- arteko oreka. Horretaz gain, gaur egungo eta iraganeko errealitatea barnebiltzen dute jarraian ikusiko ditugun multzoek, gaiak ahalik eta ikuspegi zabalenetik aztertu direlarik, ikuspuntu eurozentrikoa soilik aplikatu gabe. Halaber, Euskal Herriaren geografia, historia eta kulturarekin zerikusia duten alderdiak bereziki azpimarratu dira. Multzoek ez dituzte berez zentzua duten unitate sakabatuak osatzen; aitzitik, modulu gisako antolaketa dute eta irakasleek nahi bezala egitura ditzakete unitate didaktikoen arabera. Edukinmultzoen egiturari dagokionez, gizarte sistemaren alor bakoitzean -lurralde-alorrean, ekonomikoan, sozialean, politikoan eta kulturalean-, gainerakoekin denboraespazioan dituzten erlazioak eta guzti kontuan hartuta, ondoko bost ardatzotan biltzen diren kontzeptuzko edukinak jorratuko dira: 1.- «Espazioa eta gizartea» ardatzak metodo geografikorako hurbilketa barne hartzen du; planetako elementu naturalak, gizartearekin duten elkarreraginak, paisaia eta ezarkuntzamotak, ingurugiroaren arazoak eta populazioak baliabide eta espazioarekin dituen erlazioen oinarrizko ezaugarriak aztertzen dira bertan, besteak beste. Hor azpian dauden jakintzagaiak Geografia eta Ekologia dira bereziki, hala ere, Ekonomi, Soziologi eta Historiaalorreko ekarpenak ere ukitzen dira. 2.- «Antolaketa ekonomikoa, lurraldearen erabilera eta eraldaketa» izeneko ardatzak, bestalde, planetako baliabideak erabiltzeko, ustiatzeko eta banatzeko moduak eta mekanismo sozioekonomikoen funtzionamendua, bertatik eratorritako arazo eta gatazkak barne, ditu aztergai. Geografia, Ekonomia eta Soziologia nagusitzen dira ardatz honetan, Ekologia eta Historiako zenbait elementu ere jorratzen delarik. 3.- «Gizarte erakundeak espazioan eta denboran» ardatzean bi gai nagusi ukitzen dira; alde batetik metodo historikorako sarrera eta, bestetik, gizonemakumeek gizartean izan duten zereginei buruzko azterketa, ikuspuntu sinkroniko eta diakronikotik begiratuta, tokian-tokiko kasuetatik hasi eta ikuspegi unibertsaletara dihoana. Historia, Artearen Historia eta, gutxiago bada ere, Antropologia, Geografia, Politika, Soziologia eta Ekonomia dira hor azpian dauden jakintzagaiak. 4.- «Antolaketa soziopolitikoa» ardatzak egitura politiko desberdinen eta horien funtsezko ezaugarrien berri ematen du, espazio politikoen funtzionamendua eta bertan ezarri ohi diren mekanismoez gain, gizarteak gatazkak konpontzeko eskaintzen dituen baliabideak ere jorratzen dituelarik. Hona hemen ardatza osatzen duten jakintzagaiak: Politika, Soziologia eta Psikologia nagusiki, eta gutxiago, Antropologia eta Historia. 5.- «Kultur antolaketa» izeneko ardatzean, azkenik, kulturaren osagaiak aztertzen dira. Hori horrela, kultura desberdinen adierazpenen analisiak egin eta elkarren artean alderatzen dira, massmediaren zeregina zertan den azaldu eta arte modernoaren nondiknorakoak argitzen dira bertan. Jorratzen diren jakintzagai nagusiak bi dira, beraz, Antropologia eta Artearen Historia, alegia, Soziologia eta Historiaren ekarpen batzuk ere kontuan hartzen direlarik. Prozedurazko edukinak lau ardatz nagusitan egituratuta daude. Metodo zientifikoaren oinarrizko printzipioez baliatuz, gizartearen errealitatearen berri eman nahi diete ikasleei; izan ere metodo zientifikoaren fase desberdinek osatzen dituzte prozeduren lau ardatzak. 1. «Arazo eta hipotesien formulazioa» ardatzak honako puntuak barne biltzen ditu: arazoa identifikatu eta formulatzea, burutu beharreko eginkizunaren helburuak finkatzea, galderak planteatzea, aierupenak aurkeztea eta, bukatzeko, lana gidatuko duten galderak edo hipotesiak ezartzea. 2. «informazio-bilketa eta trataera» ardatzak, bestalde, ondoko urratsak barne hartzen ditu: informazioa bilatzea, iturri desberdinak kontsultatu eta datuak behatzea, datu horiek hautatzea, sailkatzea, ordenatzea eta erregistratzea, kritikoki aztertzea eta, azkenik, informazioa laburtzea eta baloratzea. 3. «Azalpenprozedurak» izeneko ardatzean gizartearen errealitatea egituratzen duten kontzeptuen berri ematen da nagusiki; hori dela eta, kausalitate anitza, denboran zehar gertatzen diren aldaketak eta jarraikortasuna, pertsona nahiz taldeen intentzionalitate eta motibazioa, alderdien elkarrerlazioa eta globalitatea eta espazioaren kontzeptualizazioa jorratzen dira bertan besteak beste. 4. «Komunikazioteknikak» ardatzean informazioa aurkezteko eta azaltzeko teknika edo modu desberdinen berri jasotzen da. Alde batetik teknika indibidualak aztertzen dira -hala nola, informazioa bildu eta idatziz aurkeztea, lan monografikoak edo mapa mentalak egiteaeta,bestetik taldeko teknikak, hots, eztabaidak eta mahai-inguruak, lanak ikusentzunezkoen bidez aurkeztea, antzezpenak, horma-irudiak, erakusketak, e.a. Jarrerazko edukinen bidez, «globalki pentsatu eta tokian ihardun» printzipioan oinarritutako balioak sustatzen dira nolabait. Horretaz gain, bakea, giza eskubideak, hezkidetza, ingurugiroa,... bezalako helburuak erdiesteko moduko hezkuntzaorientabideak proposatzen dituzten zeharlerroekin estu lotuta daude, guztiak partaidetzazko eta elkartasunezko esparru batean kokatuta egonik, norberaren herritik hasita nazioarteko eskala hartu arte bultzatu behar direlarik. Hiru ardatz nagusitan egituratzen dira, hona hemen: 1. «Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak» ardatzean ondoko puntu hauek aztertzen dira: erlatibismo zientifikoa, arazoak aztertertzerakoan izan beharreko zorroztasuna, ñabartzeko joera, joera kritikoa, eta gizartealorrekoezagutzak aburu pertsonalez eta ideologiaz jositako produktu gisa hartu behar direla. 2. «Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak» ardatzak, gatazkak konpontzeko bideen berri eman nahirik edo, indarrean dauden baliosistemen aurreko jarrera kritikoa bultzatu nahi du eta ikasleak bidegabekeria edo eta zapalkuntzaren aurka jarri nahi ditu. 3. «Partaidetzazko balio eta jarrerak» ardatzean, tokiko eskalatik hasita nazioarteko eskalaraino, ingurugiroarazoakkonpontzeko, bakea eskuratzeko, giza ondarea artatzeko, etorkizuna demokratikoki antolatzeko, bereizkeriaren aurka borrokatzeko eta abarrerako ekintza positiboak bultzatu nahi dira. 2. HELBURU OROKORRAK Gizarte Zientzia, Geografia eta Historia Arloko irakaskuntzen helburu orokorra Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dabiltzan ikasleei ondoko gaitasunak garatzen laguntzea da: 1. Ikasleek partaide diren komunitate sozialen aniztasuna ezagutu eta preziatu behar dute, bertan planteaturiko proiektu, balio eta arazoetan kritikoki parte hartu behar dute, dituzten eskubide eta betebeharren gaineko kontzientzia osoa dutelarik beti ere, eta jatorriak, arrazak, sexuak, erlijioak, iritziak edo eta beste edozein baldintza pertsonal nahiz sozialek eragindako bereizkeria arbuiatu behar dituzte. 2. Gertakari sozialen funtzionamendua gidatzen duten prozesu eta mekanismoak ezagutu behar dituzte, eta ezagutza hori egungo gizarteak ulertzeko erabili, gizarte horien arazo larrienak aztertu eta iritzi pertsonal kritiko eta arrazoituak osatzeko. 3. Hizkuntza eta kultur aniztasuna herrien eta pertsonen nortasun eskubide gisa onartu behar dute, beste kulturekiko eta beren aburuekin bat ez datozen iritziekiko tolerantzia eta errespetuzko jarrerak bultzatuz, horiei buruzko jarrera kritiko izateari uko egin gabe. 4. Espazioaren erabilera nahiz baliabide naturalen probetxamendua direla eta, gizarte desberdinek beren lurraldeekin ezarritako erlazioak ezagutu behar dituzte eta eskala desberdinetan aztertu, erlazio horien ondorio ekonomiko, sozial, politiko eta ekologikoak baloratuz. 5. Gizarteen ibilbide historikoa mugatzen duten gertaera politiko, ekonomiko, eta kulturalen artean sorturiko erlazioak eta gizartean pertsonek, hots, gizonemakumeek duten zeregina ezagutu eta aztertu behar dituzte, gizarte horiek etorkizunera proiektatzen diren aldaketaprozesu luze eta konplexuen ondorio direla jabetuz. 6. Ondare natural, kultural, linguistiko, artistiko, historiko eta soziala baloratu eta errespetatu behar dute, haren babesak eta hobekuntzak eskatzen dituzten ardurak hartuz, atseginerako iturburu gisa onartuz eta garapen indibidual nahiz kolektiborako baliabide gisa erabiliz. 7. Problemak ebatzi eta azterketa nahiz ikerketa txikiak burutu behar dituzte, kontzeptuzko tresnak eta Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia arloko oinarrizko ikerketa teknika eta prozedura bereziak aplikatuz. 8. Ahozko, ikono bidezko nahiz estatistika eta kartografiaren eskuko informazioa lortu eta erlazionatu behar dute, iturburu desberdinak eta, nagusiki, egungo komunikabideak erabiliz. Informazio hori modu autonomo eta kritikoan landuko dute, lortu nahi dituzten helburuen arabera; eta, azkenik, informazio hori besteei komunikatzeko gai izan behar dute, era egituratu eta ulergarrian komunikatu ere. 9. Taldelanak egin eta, jarrera konstruktiboa, kritikoa eta tolerantea erakutsiz, eztabaida eta mahaiinguruetan parte hartu behar dute, iritzi eta proposamenak behar bezala argudiatuz eta eztabaida nahiz elkarrizketa gizakien eta gizartearen arazoak konpontzeko bide gisa baloratuz. 10. Giza eskubide eta askatasunak gizadiak lorturiko helburu utziezintzat eta bakerako ezinbesteko baldintzatzat hartu behar dituzte, bereizkeriazko jarrera eta egoera bidegabeak salatuz eta eskubiderik nahiz bizibiderik gabe dauden herri, talde sozial eta pertsonekiko elkartsuna erakutsiz. 11. Gizarte mailako gaiei buruzko ezagutza zientifikoaren berezitasunak ezagutu behar dituzte, emaitzen edo ikertzailearen ekarpen pertsonalaren erlatibotasuna eta behinbehinekotasuna ezagutza-maila sendo eta zorrotza osatzen duen egituratzeprozesu kolektibo baten alderdiak direla kontuan hartuz. 3. EDUKINAKI. ARDATZA. ESPAZIOA ETA GIZARTEA 1. MULTZOA: GIZADIA ETA INGURUNE FISIKOA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Metodo geografikoetarako sarrera: - Espazioa hautematea eta errepresentatzea. Espazioa errepresentazeko teknikak eta sistemak. - Informazio geografikoa lortzeko iturriak eta ezagutza geografikoak eskuratzeko nola erabili behar diren. 2. Lurra. Lurra eta eguzkisistema. Lurreko zonak. 3. Lurreko ingurune fisikoen ezaugarri nagusiak: - Espazio natural nagusiak eta paisaiaunitateak, klimaren, erliebearen, uraren, lurren eta landaretzaren elkarreraginen ondorio gisa 4. Ingurugiroa eta horren artapena: - Ingurune naturalaren eta gizakien arteko elkarreraginak. Ingurunea hondatzen ari dela eta, sortutako arazoak eta egoera hori konpontzeko politikak. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Giza iharduerari eta inguruneari buruzko arazoak eta hipotesiak formulatzea, eta, horretarako, ingurunea zuzenean zeharka behatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Ezaugarri eta eskala desberdinetako planoak eta mapak irakurtzea, interpretatzea eta egitea. Bertan gertakari nahiz lekuak kokatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Prozesu nahiz agerpen geografikoetan ikus daitezkeen ingurunearen eta gizakien ekintzen arteko elkarreraginak aztertzea, hala nola, paisaia jakin bat sortzea, zenbait gertakari geografikoren kokagunea eta banaketa behatzea eta ingurugiroa nola kutsatu edo hondatzen den ikustea. 4. Komunikazioa: - Azterketa geografikoak direla eta, ondorioen errepresentazio grafikoak eta kartografikoak aurkeztea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Mota desberdinetako lurralde eta paisaiak ezagutzeko jakinmina izatea eta aniztasuna zaindu beharreko aberastasun natural eta kultural gisa baloratzea. - Elementu fisikoen eta antolaketa ekonomikoko moduen arteko elkarreraginen agerpen denez, lurraldea kritikoki aztertzeko joera eta interesa izatea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Baliabide naturalak arrazionalki erabiltzeak duen garrantziaz ohartzea, ezinbestekoak baitira gizarteek aurrera egin dezaten. Hortaz, Lurreko baliabideak zaindu eta gordetzearen aldeko jarrera bultzatzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Norberaren herrialdeko ingurugiroarazoen aurrean, taldeko nahiz banakako ekintzetan parte hartzea, ingurua zaintzeko eta babesteko bere esku dagoena eginez. 2. MULTZOA: ESPAZIOAREN OKUPAZIOA: DEMOGRAFIA, HABITATA ETA HIRIGINTZA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Populazioa eta baliabideak: - Demografiari buruzko oinarrizko kontzeptuak. - Populazioaren hazkundearen eta baliabidebanaketaren arteko orekaeza. - Egun ingurune soziogeografiko desberdinetan dauden arazo eta joera demografiko nagusiak: Euskal Herria, Autonomi Elkarteak, Espainia, Europako Elkartea eta hirugarren munduko herriak. 2. Nekazal espazioa eta espazio hiritarra: - Lurraldearen antolaketa, espazio hiritarra eta egitura sozioekonomikoa. - Nekazal aldeen eta hiriaren arteko harremanak. - Biztanlepilaketa handia duten munduko hiri nagusiak. Hiriak garatutako eta azpigaratutako munduan. - Euskal Herriko eta Espainiako espazioak eta hirisareak. 3. Etxebizitza ezinbesteko ezarpengune gisa. Etxebizitza bat eskuratzeko arazoak. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Demografi eta hirigintza arazoak konpontzeko hipotesiak formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Ezaugarri eta eskala desberdinetako hirigintzaplano nahiz krokisak irakurtzea, interpretatzea eta egitea. - Informazio garrantzitsua eskuratu eta erregistratzea, informazioiturri desberdinez eta landalanez baliatuz. - Mota desberdinetako grafiko, diagrama eta mapak irakurtzea eta interpretatzea, eta taulak, taula koadro estatistikoak nahiz demografiari buruzko bestelako funtsezko dokumentuak oinarri gisa hartuta, grafiko, diagrama eta mapak egitea. 3. Azalpenprozedurak: - Hiri bateko nahiz arlo sozioekonomiko desberdinetako hirietako lurrak era desberdinetan erabiltzeko dauden arrazoiak aztertzea. - Egun hirietan dauden arazo batzuk aztertzea ( jendepilaketa,nekazal exodoa, satsudura,...). - Herriko, eskualdeko edo eta Autonomi Elkarteko joera demografikoen ezaugarriei buruzko laburpen gisakoak, azterlanak edo ikerlan sinpleak egitea eta, horretarako, informazio kartografikoa erabiltzea. 4. Komunikazioa: - Demografi eta hirigintza alorreko fenomenoei dagozkien ondorioak bateratzea eta laburbiltzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Gure garaiko demografiaren joera eta arazo nagusiak eta horiek sortarazten dituzten joerak ezagutzeko interesa piztea. - Espazio hiritar desberdinak ezagutzeko gogoa izatea eta aniztasuna baloratzea, mota bakoitza berezitasun sozioekonomiko eta kulturalen isla baita. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Baliabideak munduko herrien artean banatzeko orduan nabari den orekaeza salatzea eta gehiegizko populazioa eta baliabide nahiz elikagai urritasuna pairatzen duten herrialdeekiko elkartasuna erakustea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Elkartean burutuko diren lurralde ordenaziorako proeiktua lantzerakoan parte hartzeko eta horri buruzko iritzia emateko interesa izatea. - Nekazal inguruneak eta ingurune hiritarrak babestu eta zaintzeko ekintza nahiz ihardueretan parte hartzea.II. ARDATZA: ANTOLAKETA EKONOMIKOA, ESPAZIOAREN ERABILERA ETA ERALDAKETA 3. MULTZOA: BALIABIDEAK ETA USTIAPENA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Nekazal iharduerak: - Munduko nekazal ustiapenerako espazio eta sistema nagusiak. - Euskal Herriko eta Espainiako nekazal espazioak eta nekazaritzak bizi dituen arazoak. 2. Arrantzak Euskal Herrian eta Espainian dituen baldintzak, arazoak eta perspektibak. 3. Lehengaien eta energi iturrien ustiapena eta kontsumoa. 4. Baliabideeraldaketa: industria. - Munduko industrigune nagusiak. Euskal Herriko, Espainiako eta Europako Herrietako industriguneak eta alorraren perspektibak. 5. Hirugarren alorreko iharduerek Euskal Herrian, Espainian eta garatutako herrialdeetan izan duten garapena eta aniztasuna. - Hirugarren alorreko iharduerak non kokatzen diren eta nola banatzen diren ikustea. Lurraldearen antolaketan duten zeregina aztertzea. - Munduan dauden garapen ekonomikoko mailak eta hirugarren alorreko iharduerak. 6. Europako aniztasun geografikoa eta herrialdeen arteko orekaeza. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Planetako baliabide guztiak erabili eta agortzearen ondorioz sortuko liratekeen arazoen berri ematea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Iharduera ekonomiko desberdinei buruzko informazioa eskuratzeko bideak erabiltzea. - Oro har, grafiko diagrama eta bestelako ikusizko dokumentuetan ageri den informazioa zuzena eta objektiboa ote den ebaluatzea eta egiaztatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Zenbait dokumentu abiapuntutzat hartuta, elkarteen arteko harreman ekonomikoei eragiten dizkieten alderdiak identifikatzea eta aztertzea. - Baliabideak herrialdeen artean banatzeko orduan gertatu ohi diren orekaezak aztertzea eta horiek eragiten dituzten alderdiak kontuan hartzea. - Iharduera ekonomikoen kokapenari buruzko proposamen erreal edo asmaturen bat aztertzea eta ebaluatzea. 4. Komunikazioa: - Bertako edo eta beste edozein herrialdeko iharduera ekonomiko nahiz baliabide naturalen erabilerari buruzko txostenak, grafikoak, eskemak, mapak, dossierrak, horma-irudiak, e.a. aurkeztea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Prozesu ekonomikoei buruz gogoeta egitea, lehengaiak eskuratu, ekoizteari ekin eta produktuak banatzen direnetik hasita, kontsumitzen direnerarte. - Ekoizpensistemek gizartean, ekonomian eta ingurugiroan eragiten dituzten arazoei buruzko hausnarketa bultzatzea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Baliabiderik ez duten eta, beraz, oinarrizko bizikalitatea izateko modurik ez duten pertsona eta taldekin elkartasunez jokatzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak - Gure herrialdean nahiz beste herrialdeetan kaltetuen dauden gizarteko taldeekiko lankidetza eta elkartasuna bultzatzeko proiektu eta kanpainetan parte hartzea. 4. MULTZOA: ANTOLAKETA EKONOMIKOA ETA LANMUNDUA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Merkatuekonomiaren kontzeptuak eta oinarrizko erakundeak: a. ondasun eta zerbitzuen ekoizpena: - Alderdi eta agente ekonomikoak b. ondasun eta zerbitzuen banaketa eta erabilera: - Errentaren, kontsumoaren eta inbertsioaren banaketa. 2. Ekonomi antolaketa eta erregulazioa: - Merkatua, dirua, finantzaerakundeak eta erregulazio ekonomikorako organismoak - Kanpozorra, langabezia eta inflazioa. - Sistema ekonomiko desberdinak eta elkarren arteko elkarreragina. 3. Ekonomi antolaketa eta funtzionamendu modu desberdinen ondorioak: - Garapen ekonomikoko mailak eta orekarik gabeko elkartrukeak. Munduko eremu geoekonomiko nagusiak. - Espazioan izandako orekarik gabeko garapenak. Elkarpendentzia eta neokolonialismoa (IparraldeaHegoaldea). - Lanaren banaketa tekniko eta soziala; gizartearen egitura. Sindikatuak, enpresaerakundeak,... B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Ingurune hurbileko edo munduko beste inguruneetako arazo sozioekonomikoak azaltzea eta horien iturburu eta ondorioei buruzko hipotesiak formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Lanmunduaren nahiz famili eremuaren inguruko zenbat arazo ekonomikori buruzko grafikoak, diagramak, eskemak, mapak, txostenak, e.a. biltzea, interpretatzea eta egitea. 3. Azalpenprozedurak: - Ekonomia eta lanarekin zerikusia duten gai bati buruzko mota nahiz izaera desberdinetako informazioak erkatzea eta laburtzea. - Iharduera ekonomiko jakin batean parte hartzen duten alderdiak aztertzea eta ebaluatzea. - Pertsonei lan-munduan eta alor ekonomikoan planteatzen zaizkigun arazoei buruzko eztabaidak, roljokoak, antzezpenak, e.a. egitea. 4. Komunikazioa: - Taldean inkestak, lanak eta lanmunduarekin zerikusia duen zenbait bisita egin eta gero, bertatik ateratako ondorioak aurkeztea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Gizarteko taldeek ekoizpenprozesuetan dituzten zereginak ezagutzeko interesa izatea, hori azaltzen duten arrazoiak eta lanarazoen erantzunak bilatuz. - Planetako baliabideen kokapena, banaketa eta erabilera dela eta sortutako desberdintasunegoeren iturburu eta arrazoien aurrean jarrera kritikoa izatea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Pertsonak eta giza taldeak esplotatzearen aurka dauden gizarteko taldeek bultzatutako ekintzetan elkartasunez eta enpatiaz jokatzea eta ahal den neurrian laguntzea. - Ekoizpen-sistemak marginatzen dituen gizarteko taldeekiko elkartasuna eta etorkinekiko enpatiazko jarrera izatea. - Emakumeek Ekoizpen-prozesuan duten partaidetza ekonomikoa baloratzea, eta arlo horretan egun dagoen bereizkeriaren aurkako jarrerak bultzatzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Kaltetuen dauden taldeen lan-baldintzak babestu eta hobetzeko proposamen nahiz ekintza soziolaboraletan parte hartzea. - Pertsona edo eta herrialdeen ondasun ekonomikoen arteko orekaeza dela eta, bertatik sor daitezkeen bidegabekeriazko egoerak arbuiatzea.III. ARDATZA: GIZARTE ERAKUNDEAK ESPAZIOAN ETA DENBORAN 5. MULTZOA: HISTORIARI BURUZKO EZAGUTZEN HASTAPENAK. ALDAKETAK ETA JARRAIKORTASUNA.A) Kontzeptuzko edukinak 1. Lanerako informazioiturriak erabiltzea. Iturrimotak: dokumentalak eta ezdokumentalak, lehen mailakoak eta bigarren mailakoak. Informazio iturriak aztertzea eta kritikoki ebaluatzea. 2. Historia Arloan azalpenek zertarako balio duten ulertzea: kausalitate anitza, azalpen intentzionalak, enpatia historikoa, printzipio globaltzailea -gizarte bat osatzen duten elementuen arteko elkardependentzia eta baterabiltzea- denbora historikoa -kronologiari buruzko nozioak, aldaketak eta jarraikortasuna. 3. Historian zehar zenbait gizarteri eragin dion ekonomi, gizarte, politika edo eta kultur alorreko elementu edo fenomenoren bati buruzko azterketa diakronikoa burutzea. 4. Artearen historian izandako estilo nagusien berri ematea, artelan garrantzitsu gutxi batzuk aztertuz. 5. Gizakientzat bereziki garrantzitsuak izan diren iraultzaprozesuetarikoren bat sakon aztertzea, esate baterako, neolitikoa, industri iraultza... B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipoetsien formulazioa: - Ingurunean aurkitzen diren arteaztarnei buruzko galderak formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Historian erabili ohi diren informazioiturriak ezagutzea, ahozko nahiz idatzizko iturriak eta iturri materialak, alegia. - Informazioiturriak aztertzen, baloratzen eta erabiltzen ikasteko, inguruneko gai bati buruzko ariketak eta lan praktikoak egitea. - Denborasekuentziak eta aldaketaprozesuak diagrama, taula eta mapa kronologikoen bidez interpretatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Iraupen luze nahiz laburreko egoera orokorrak (teknikoak, ekonomikoak,...) identifikatzea eta bereiztea, eta gertakari historikoetan parte hartzen duten motibo pertsonalak aztertzea. - Historian zehar gertatuko iraupen eta erritmo desberdineko bilakaera nahiz aldaketa prozesuak identifikatzea, aztertzea eta alderatzea. - Garai desberdinetako artelan batzuk aztertzea eta erkatzea, horien arteko berdintasunak eta aldeak bilatuz eta batak bestean duten eraginak antzematen saiatuz. 4. Komunikazioa: - Fenomeno historikoren bateko aldaketaprozesuaren berri ematea, diagramak, denboraardatzak, taula kronologikoak, mapak, horma-irudiak, e.a. erabiliz. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Informazioiturri historikoak edo gaur egungoak erabiltzerakoan eta interpretatzerakoan zorrotz eta objektibotasunez jokatzeko ardura bultzatzea. - Gaur egun, bertan nahiz beste herrialderen batean, oraindik esanguratasun berezia duen gertakariren baten bilakaera ezagutzeko gogoa eta jakinmina izatea. - Aldaketa historikoak direla eta, ekintza pertsonalen zergatia, testuinguru orokorra eta arrazoi nagusiak ezagutzeko interesa izatea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Gizarteen adierazpen kulturalak eta artistikoak baloratzea eta errespetatzea, eta halaber, prestakuntzan duten garrantzia onartzea. - «Aurrerapena» kontzeptua eta gizakiek historian zehar erdietsitako lorpenak jarrera kritikoz baloratzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Gure ondoare historiko eta artistikoak dituen aberastasun eta aniztasuna baloratzea, errespetatzea eta gozatzea, eta hori babesteko eta zaintzeko jarrera hartzea. 6. MULTZOA: INDUSTRIAURREKO GIZARTE HISTORIKOAK A) Kontzeptuzko edukinak 1. Gizarte hondakariak eta gizarte biltzaileak. Estraineko nekazal gizarteak, abeltzainak eta hiritarrak. - Euskal Herria Historiaurrean. - Historiaurreak Penintsula Iberikoan izandako ezaugarri nagusiak. - Ondoko zibilizaioetariko bat edo bi aztertzea: Egipto, Mesopotamia, Asiako Hegoekialdea, kolonaurreko Amerika, Afrika. 2. Gizarte esklabistak. - Greziako hiriestatuak. Inperio Erromatarraren garaia. Kultura eta arte klasikoak. Kristautasunaren hastapenak eta garapena. - Aipatutakoen ondorengo gizarteetako fenomeno esklabistaren bat aztertzea. - Aintzinaroak penintsulan izandako ezaugarri nagusiak. Euskal Herriaren erromatarkuntza. 3. Joputasunean oinarritutako gizarteak. - Sistema esklabistatik sistema feudalera: Feudalismoaren hastapenak. - Sistema feudala. - AlAndalus eta Espainiako erresuma kristauak. AlAndaluseko kultura. Espainian erdi aroan zeuden hiru tradizio erlijiosoen arteko lotura: kristautasuna, islamismoa eta judaismoa. - Nafarroako erresuma eta Euskal Herriak erdi aroan zuen egitura. Gizarte, politika eta ekonomi alorreko ezaugarri garrantzitsuenak. - Erdi aroko artea. - Egitura feudalaren zenbait elementu egundaino gorde dituzten gizarteak aztertzea. 4. Erregimen Zaharreko gizarteak aro modernoan. - Espainiako monarkia: kanpoan eta barruan izandako lorpenak eta garapena; Ameriketako kolonizazioa eta batak bestearengan izandako eraginak. - Euskal foruen sorrera eta kontsolidazioa eta aro modernoan Espainiako monarkiarekin izandako harremanak. Euskal forusistemaren garapena. - XVXVIII. mendeko Europako erlijioarazoak, artea eta kultura. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Ditugun aztarnak kontuan hartuta, aintzinateko nahiz gure garaiko gizarte ez industrialetako bizimoldeari buruzko galderak formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Konbentzio kronologikoak kontuan hartuta, ardatz edo taula kronologikoak irakurtzea, interpretatzea eta egitea. - Iturrimota desberdinak erabiliz, informazio esplizitu nahiz inplizitua eskuratzea, hautatzea eta interpretatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Zenbait gizarte historikoren arteko berdintasunak eta aldeak identifikatzea eta aztertzea. - Artelanak eta objektu artistikoak interpretatzea, egin ziren gaiaraiaren testuinguru orokorra eta egilearen, jendearen eta abarren inguruko alderdiak kontuan hartuta. - Zenbait gizarte historikoren arteko berdintasunak eta aldeak identifikatzea eta bertako alderdi batzuk elkarren artean erlazionatzea. 4. Komunikazioa: - Lehen mailako edo bigarren mailako informazioiturri desberdinak erabili eta laburpenak nahiz azterlan sinpleak aurkeztea. - Historiako pertsonaia, egoera nahiz gizarteei buruzko antzezlan modukoak edo simulaziojokoak egitea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Gure gizarteak aintzinako edo eta gaur egungo industrializatu gabeko beste gizarte batzuekin dituen harremanen berri izateko jakinmina bultzatzea eta elkarren artean dauden berdintasunak eta aldeak azaltzea. - Iragana egun bizi dugun egoera azaltzeko iturria dela ulertzea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Gurea ez bezalako bizimoldeak dituzten pertsona eta gizarteekiko enpatiazko jarrera bultzatzea eta aniztasuna gizakiok dugun aberastasun gisa baloratzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Ondare historikoa eta artistikoaren aberastasun eta aniztasuna baloratzea, errespetatzea eta gozatzea, eta halaber, hori babesteko gure esku dagoena egitea. 7. MULTZOA: GURE GARAIKO GIZARTE HISTORIKOAK A) Kontzeptuzko edukinak 1. Iraultza burgesak. Politikan, ekonomian eta gizartean izandako aldaketak. Industri iraultza, kapitalismoa eta inperialismoa. Industri iraultza Euskal Herrian. Karlismoa eta liberalismoa. - Foruen abolizioa eta nazionalismoaren sorrera. 2. XX. mendeko aldeketa eta gatazkak sozial handiak. - Errusiako iraultza. - Deskolonizatzeprozesua. - Nazioarteko harremanetan izandako aldaketak eta tentsioak: blokesistemaren krisia. - Munduko ordena ekonomikopolitiko berria. 3. Espainia eta Euskal Herria XX. mendean: Monarkiaren krisia, bigarren errepublika, gerrate zibila, diktadura, demokraziarako bidea. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Gaur egungo gertakari historikoren baten bilakaerari buruzko hipotesiak formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Gaur egungo gizarteei buruzko informazioiturri historikoak bilatzea eta erkatzea, bertan ikusitako hutsuneak, hutsegiteak eta kontraesanak aipatuz. - Historia Garaikideko fenomenoren bati buruzko informazio kontrastatu eta desberdina erabiltzea. 3. Azalpenprozedurak: - Gaur egungo gizarteren batean gertatutako iraultzen zergatia azaltzen duten arrazoiak identifikatzea eta aztertzea. - Aldaketaprozesuen analisiak burutzerakoan, aldaketa estrukturalak eta koiunturalak identifikatzea eta bereiztea. 4. Komunikazioa: - Gaur egun puripurian dauden gaiei buruzko simulaziojokoak, antzezpenak eta eztabaidak egitea eta lanak aurkeztea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Industri iraultzak, iraultza burgesak, iraultza sozialistak edo edozein kolonizazioprozesuk ekarritako aldaketak ezagutzeko jakinmina izatea. - Euskal Herrian industrializazioak, iraultza burgesak eta sozialismo nahiz nazionalismoaren sorrerak eragindako ondorio eta inplikazioak. - Munduko bigarren gerratearen ondorioz sortutako blokesistemaren ondorioak eta hori desagertutakoan munduan dagoen ordena berria. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Jadanik munduko gerrate bi, beste zenbait guda eta armamentuen norgehiagoka piztu dituen joera belizista arbuiatzea. - Herri, nazio eta estatuek burujabe izateko eta beren kultura bultzatzeko duten eskubidea baloratzea eta errespetatzea, gainontzeko herri, nazio nahiz estatuen eskubideen eta askatasunaren kalterik gabe. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Norberaren herrian bertan edo eta Autonomi Elkartean dauden arazoetan parte hartzea eta arazo horiek konpontzeko proposamen nahiz aukeren erro historikoak ezagutzen saiatzea. IV. ARDATZA: ANTOLAKETA SOZIOPOLITIKOA 8. MULTZOA: ESPAZIO ETA BOTERE POLITIKOA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Botere politikoa. Agintea eta horren legitimazioa. - XX. mendeko erregimen politiko nagusiak: demokraziak, sistema autoritarioak, diktadurak,... - Erregimen demokratikoetako oinarrizko printzipioak eta erakundeak. 2. Espainiako eta Euskal Autonomi Elkarteko erakunde politikoak. - 1978. urteko Konstituzioa: printzipio orokorrak eta erakundeak. Autonomi Elkarteak. - Lurralde historikoek egun dituzten antolaketa politiko desberdinak. Gernikako Estatutua: printzipio orokorrak. - Probintzi eta herri mailako antolaketa politikoa. 3. Europako batasunprozesua. - Europako antolaketa politikoadministratiboa. - Europako Elkartea. 4. Nazioak, estatuak, herriak eta mugak. - Herri, nazio, estatuek eta mugek XX. mendean izan dituzten aldaketa politikoak. - Bakea lortzeko dauden arazoak eta perspektibak. - Espainia eta Hego Amerika. 5. Tentsio eta gatazka politikoak eta horien konponbideak. - Nazioarteko krisi edo eta gatazka esanguratsuren bat aztertzea. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Herri, nazio, estatu edo eta nazioarteko antolaketa politikoari buruzko problemaren bat formulatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Izaera politikoko dokumentu programatiko eta konstituzionalak irakurtzen hasteko iturriak bilatzea eta lantzea. - Gai politiko edo eta geopolitikoei buruzko mapak irakurtzea, aztertzea eta interpretatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Sistema politiko desberdinen artean dauden berdintasunak eta aldeak konparatzea. - Gertakeri geopolitikoren bat dela eta, ikuspegi desberdinak aditzera ematen dituzten informazioak aztertzea eta kritikoki jokatzea. - Gatazka geopolitikoren bat dela eta, komunikabideetatik jasotako informazioak abiapuntu gisa hartuta edo gatazka geopolitikoren bati buruzko inkestak eta elkarrizketak erabiliz, puntako arazoei buruzko laburpenak edo ikerlan txikiak egitea. 4. Komunikazioa: - Banaka nahiz taldean egindako lanak aurkeztea, panelak, horma-irudiak, argazkiak eta ikusentzunezkoak erabiliz, edo eta arazo politiko bati buruzko eztabaidak eta mahai-inguruak egitea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Iharduera politikoa gizartean planteaturiko arazoei erantzuteko tresna kolektiboa denez, arlo horretan nolabaiteko prestakuntza izatea eta bertan parte hartzea. - Eskala desberdinetan botere politikoa antolatzeko eredu desberdinak ezagutzeko jakinmina izatea eta jarrera kritikoa hartzea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Besteek pentsatzen edo sisnisten dutenarekiko tolerantzia izatea, eta printzipio eta erakunde demokratikoak baloratzea eta errespetatzea. - Zenbait botere polikotan gertatu ohi diren bereizkeriazko egoerez eta bidegabekeriez ohartzea. - Beste herri eta luraldeekiko elkartasunezko jarrerak bultzatzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Giza baliabideak benetako lorpen historiko gisa baloratzea eta eskubide horiek zapaltzen dituzten ekintza guztiak nahiz adin, sexu, arraza, nazionalitate, erlijio eta abarren ondorioz sortutako bereizkeriak arbuiatzea. 9. MULTZOA: GATAZKAK ETA HERRITARREN PARTAIDETZA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Gizartearen estratifikazioa: lehen mailako eta bigarren mailako talde sozialak. - Bizitza pribatuaren eta gizakien arteko harremanen eremuan izandako aldaketak. Gizonemakumeen roletan eta elkarren arteko harremanetan gertatutako aldaketak. - Industriosteko gizarteetako tentsioguneak eta balio berriak, eta gizakien bizikalitatean eta osasunean duten eragina. 2. Erakunde politikoen eta herritarren partaidetza. - Erakundeen partaidetza: alderdi politikoak, erakunde sozialak,... - Herritarrek osatutako talde eta mugimendu alternatiboak. - Gizarte arloko desberdintasunak eta gatazkak. 3. Gure garaiko arazo sozial nagusiak: bidegabekeria, biolentzia soziala, elkartasuneza, bereizkeria, kontsumismoa, bazterkeria,... 4. Gaur egungo zenbait proiektu etiko: giza eskubideak, bakezaletasuna, feminismoa, ekologismoa, garapena, kulturartekotasuna, osasuna, kontsumoa,... B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Ikasleek ezagutzen duten arazo soziopolitikoren bat mugatzea eta konponbideak planteatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Komunikabide desberdinetatik jasotako informazioak kontuan hartuta, gertakari politikosozialak aztertzea eta jarrera kritikoz baloratzea. - Gure garaiko gertakari soziopolitiko nahiz arazo sozialei buruzko informazioak bilatzea eta kritikoki aztertzea. 3. Azalpenprozedurak: - Gizarteko talde desberdinek hurbileko eta urrutiko gatazkak konpontzerakoan hartzen dituzten jarrerak identifikatzea eta aztertzea. - Egun puntakoak diren gertakari esanguratsuak aztertzea, aurrerakin historikoak eta baldintzatzen dituzten egoerak bilatuz. - Munduak gaur egun dituen arazoak konpondu asmoz hartutako erakunde mailako nahiz banakako edo taldeko neurriak indentifikatzea eta baloratzea. 4. Komunikazioa: - Bide desberdinak erabilita, banaka nahiz taldeka egindako lanak aurkeztea. - Puntako arazoei buruzko eztabaidak, simulaturiko negoziazioak, e.a. antolatzea eta egitea, argudio eta iritziak datuetan oinarrituz. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Familia osatzen duten kide guztiak baloratzea eta errespetatzea eta bertako erantzukizunbanaketa onartzea, sexua dela eta bereizkeriatan ibili gabe. - Bakea lortzeko eta mehatxu nuklearra uxatzeko erantzukizuna guztiona dela konturatzea. - Drogek eragiten dituzten ondorio kaltegarrien berri izatea eta kontsumo horrekin zerikusia duten eritasunak dituztenekin elkartasunez jokatzea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Aniztasuna, eztabaida eta gatazkak gizartearen garapena bultzatzen duten elementu gisa baloratzea. - Elkarrizketa eta komunikazioa gizarte arloko arazoak konpontzeko bide nagusi gisa baloratzea eta intolerantzia, biolentzia eta indarkeraia arbuiatzea. - Gure aztura eta tradizioetan hain nabarmenak diren aurriritzi sexisten aurrean jarrera kritikoa izatea, eta emakumeen ekarpenak berreskuratzea eta kultur ondarean integratzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Guztioi eragiten dizkiguten arazoetan parte hartzea, bakea, justizia eta elkartasunaren aldeko programak bultzatuz.V. ARDATZA: KULTUR ANTOLAKETA 10. MULTZOA: KULTUR SISTEMA ETA KULTURAK A) Kontzeptuzko edukinak 1. Sistema soziokultural bateko funtsezko elementuak: inguruneari moldatzea, elementu materialak, egitura soziala, zientzia, teknologia, generosistema, komunikabide sinbolikoak -hizkuntza, artea, folklorea, erlijioa, mitoak,.... 2. Kulturen elkarreraginak: kultur aniztasuna eta erlatibismoa; kultura menperatzaileak eta menperatuak. 3. Mendebaldekoak ez diren egungo kulturak. Horietariko bat luze-zabal aztertzea. 4. Beste zenbait hurbileko talde edo eta kultura: gutxiengoak eta migrariak. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Kultura menperatzaile eta menperatuaren arteko arazoak mugatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Kultura desberdinei buruzko informazio biltzea, aztertzea eta interpretatzea, informazioiturri eta komunikabide desberdinak erabiliz. - Banaka nahiz taldeka, hurbileko edo urrutiko kultura bati buruzko lan bat egitea. 3. Azalpenprozedurak: - Gizarte jakin bat osatzen duten elementuak aztertzea. - Gure kulturaren eta beste kulturen arteko aldeak konparatzea eta baloratzea, eta kultura menperatzaile eta menperatuen arteko harremanak azaltzea. 4. Komunikazioa: - Kulturen elkarreraginen arazoren bat hartu eta, eztabaidak, mahai-inguruak eta antzezlan gisakoak egitea. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Beste kultura batzuk ezagutzeko interesa izatea eta kultura horiek osatzen dituzten sistema soziokulturaleko elementuak ezagutzea. - Mendebaldeko kulturaren lorpenak eta kontraesanak onartzeko gai izatea eta kritikoki baloratzea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Gureaz besteko gizarte nahiz kulturetan nagusi diren bizimolde, sinismen, eta jarrereriko tolerantzia, enpatia eta errespetuz jokatzea eta horiek kritikoki baloratzea. - Giza komunitateek eraikitako kultur sistemen erlatibotasunaz jabetzea eta baloratzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Gure inguruneko kultura guztiak aberasgarriak direla onartzea eta horiek zaintzen eta bultzatzen laguntzea. - Talde baztertu, etorkin eta gutxiengoen aldeko ekintzetan parte hartzea, haien eskubide eta askatasunak errespetatuz. 11. MULTZOA: KULTUR HIZKUNTZAK ETA KOMUNIKAZIOA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Mintzaira artistikoa: arte plastikoak eta ikusizko arte berriak. 2. Egungo komunikabideak -prentsa, irratia, telebista,...etainformazioteknologia berriak. Masen gizartean iritziak sortu eta hedatzeko duten zeregina. 3. Zientziak eta teknologiak XX. mendeko gizartean duten eragina. 4. Arte garaikidea, impresionismotik aurrera: arte plastikoetako nahiz ikusizko arteetako mugimendu nagusiak, pintura, eskultura, arkitektura, zinemagintza,... 5. Euskal Herriko artea eta kultura: XX. mendeko euskal mugimendu artistikoak. B) Prozedurazko edukinak 1. Arazo eta hipotesien formulazioa: - Komunikabide desberdinek gertakari jakin bat azaltzerakoan izan ohi dituzten ikuspuntuen gaineko hipotesiak planteatzea. 2. informazio-bilketa eta trataera: - Ikasleen inguruneko informazioiturri eta komunikabide arruntenak bilatzea, identifikatzea eta horien ezaugarriak aditzera ematea. - Komunikabide desberdinek (hala nola, prentsak, irratiak, telebistak,...) puntako gertakari edo arazoren bati buruz emandako informazioak jarrera kritikoz aztertzea eta ebaluatzea. 3. Azalpenprozedurak: - Ikusentzunezko dokumentuak aztertzea eta interpretatzea, bertan erabilitako adierazpenelementuak identifikatuz, mezuaren objektibotasuna ebaluatuz eta informazioa eta iritzia bereiziz. - Garai eta egile desberdinen adierazpen artistikoko elementu funtsezkoak aztertzea. 4. Komunikazioa: - Banakako nahiz taldekako lanen bat egitea eta ondorioak aurkeztea, ahoz, idatziz edo eta beste komunikatzeko bideren bat medio. C) Jarrerazko edukinak 1. Ezagutzaren gaineko balio eta jarrerak: - Masakomunikabideek erabili ohi dituzten mintzamolde eta teknikak ezagutzeko interesa izatea. - Ongi informatuta egoteko interesa eta komunikabideek emandako informazioaren aurrean jarrera kritikoa izatea. 2. Tolerantziazko, enpatiazko eta elkartasunezko balio eta jarrerak: - Zientzia, berrikuntza teknikoak eta garapen teknologikoa kritikoki baloratzea. - Joera artistiko berriak direla eta, jarrera irekia izatea eta zentzu kritikoz baloratzeko moduko iritzi pertsonalak izateko interesa bultzatzea. 3. Partaidetzazko balio eta jarrerak: - Giza komunikabide berrien mintzamolde desberdinak erabiliz, gauzak adieraztea. - Iraganeko arteaztarnak eta gaur egungo kultur ondarea jarrera irekiz baloratzea, eta, ahal den neurrian, horiek zaintzen eta osatzen saiatzea. BIZITZA MORALA ETA HAUSNARKETA ETIKOA Ikastetxeak nahi izanez gero, «Bizitza morala eta hausnarketa etikoa» izena duen alor honetan bildutako edukinak berezko entitate duen jakintzagai gisa sar daitezke etaparen azken kurtsoan. Horregatik, hain zuzen, multzo independente gisa aurkezten dira hemen, bertako puntu ugari Gizarte Zientziak, Geografia eta Historia Arloko multzoen barruan ageri diren arren. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Balio moralen hastapenak: balio moralen historikotasun eta unibertsaltasuna. 2. Autonomia eta heteronimia morala. 3. Teoria etiko nagusiak. 4. Gure garaiko arazo moral nagusiak (biolentzia, kontsumismoa, bazterkeria eta bereizkeria,...). 5. Gaur egungo zenbait puntu etiko (giza eskubideak, bakezaletasuna, feminismoa, ekologismoa,...). 6. Agintea eta horren legitimazioa. Legeak: legeak bete beharra eta desobedentzia legitimoa. 7. Erlijioa gertakari indibidual eta sozial gisa. B) Prozedurazko edukinak 1. Dilema moralak aztertzea eta ebaztea. 2. Gure garaiko arazo moralei buruzko informazio desberdinak bilatzea eta jarrera kritikoz aztertzea. 3. Erakunde, talde edo eta norbanakoek egun daudenarazo etikoak konpontzeko proposatu dituzten neurriak identifikatzea eta aztertzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Gizakion alderdi etikoa baloratzea. 2. Norberak hartutako aukera etikoak errespetatzea. 3. Teoria etiko desberdinen ekarpenak baloratzea. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK 1. Euskal Herriko, Espainiako eta mundu osoko ingurune natulral nagusiak osatzen dituzten ezaugarri fisiko nabarmenenak (klima, erliebea, landaretza, ura) identifikatzea eta kokatzea, giza iharduerak eremu horietan eragindako paisaia geografikoen adibide batzuk aztertuz (nekazal ustiaketa, turismoaren garapena, komunikabidesareen trazadura...). Irizpide horren bidez, ikasleak Euskal Herriko, Espainiako eta munduko ingurune natural nagusiak ezagutzen dituzten eta kokatzeko gai ote diren ikusi nahi da (Euskal Herrian eta Espainian: ozeanikoa, mediterranearra -dituen aldagai eta guzti-, eta mendikoa; munduan: intertropikalak, epelak, polarrak eta mendikoak). Horretaz gain, ingurune horien ezaugarrien berri ote duten eta gizakien eraginarekin etengabe elkarreraginean daudela dakiten behatu nahi da. Horretarako, alde batetik, inguruneak gizakioi eskaintzen dizkigun baldintza eta ahalbideen adibideak aztertu beharko dira, eta bestetik, giza iharduerek ingurune fisikoan eragiten dituzten aldaketak behatu. Are sakonago ikusi beharko dira Euskal Herriko eta Espainiako kasuak, bide batez, bertako paisaia ugariak aztertzeko modua izango baita horrela. 2. Planetako hainbat aldetan giza ihardueren ondorioz ingurugiroan sortutako eta arazo larrienak aztertzea (baliabideen gehiegizko ustiapena, hirietako eta industrietako hondakinak, obra publikoak,...) eta horiek dakartzaten arriskuak ebaluatzea. Irizpide hori medio, ikasleak gizakiok, zuzenean nahiz zeharka eta epe laburrera nahiz luzera, ingurune fisikoan eragiten ditugun ondorioak identifikatzeko gauza ote diren argitu nahi da. Horretaz gain, inplikaturiko talde sozialen artean gatazkak eta interesak aztertzeko eta eztabaidatzeko gaitasuna ebaluatu nahi da, eta baita ere ingurugiroalorreko orekaezak saihestu edo konpontzeko proposatutako neurriak egokiak diren ala ez. 3. Euskal Autonomi Elkarteko, Espainiako eta munduko hazkuntza demografikoaren eta populaziobanaketaren ereduak erabiltzea migraziojoeren zenbait adibide esanguratsu aztertzeko eta munduko alde batzuetan dagoen gehigizko populazioa edo beste zenbaitetan nabari den zahartze-joera direla eta sortutako arazoak ikertzeko. Irizpide horren bitartez, ikasleek populazioa eremu desberdinetan nola banatzen den ote dakiten eta hazkuntzademografikoaren ereduak ezagutzen ote dituzten ikusi nahi da, eta, halaber, ezagutza horiek egun dagoen zenbait arazo, kontraste eta perspektiba azaltzeko erabiltzeko gai ote diren argitu. 4. Alde batetik, hiri jakin bateko eta horren inguruko lurzoruek izan ohi dituzten erabilera desberdinak identifikatzea, espazioaren bereizketa funtzionalaren eta hierarkizazio sozialaren ondorio gisa aztertuz. Bestetik, Garatutako eta azpigaratutako lurraldeetako hirietako egoerak erkatzea. Irizpide horren bidez, ikasleek, mota guztietako informazio egokiak hartuta, hirietako auzo edo zona jakin batzuek duten funtzioespezializazioa (finantzaguneak, zerbitzuguneak, industriguneak,...), hirien morfologia eta historian zehar izandako aldaketak eta hiri lurzoruaren hierarkizazio edo banaketa (gizartemaila desberdinetako herritarrentzako egoitzazonak) identifikatzen ote dituzten ebaluatu nahi da. 5. Euskal Herriko hirihierarkia eta komunikazio nahiz garraio ardatz nagusiak non kokatzen diren ikustea, espazioaren antolaketa ekonomiko eta politikoa burutzeko tresna eta eskualdeen arteko kontrasteen erakusgarri direla kontuan hartuz. Irizpide horren bidez, ikasleek hiriaren egituraren berri ote duten eta Euskal Herriko eta Espainiako garraiosare nagusiak ezagutzen dituzten ebaluatu nahi da, eta baita bertan zeregin eta garrantzia aldetik oso desberdinak diren eskualdeak daudela ote dakiten ere. 6. Munduan dauden nekazal ustiapenerako sistema nagusiak bereiztea, horien adibideak jartzea eta non kokatzen diren adieraztea, eta, gainera, informazio hori azpigaratutako herrietako elikagaiurritasuna edo Euskal Herriko, Espainiako eta Europako nekazaritzaren arazo batzuk aztertzeko erabiltzea. Irizpide horren bidez, ikasleek nekazal sistema berrien ezagurriak eta nekazaritzan aplikatutako industri teknika berriak ezagutzen ote diztuzten ebaluatu nahi da. Era berean, egun nekazaritzak bizi duen egoera eta Euskal Herriko nahiz Espainiako nekazaritzak Europako Elkarteak jarritako baldintzetara moldatzeko dituzten arazoak azaltzeko kontzeptu horiek erabiltzen dituzten ala ez ikusi nahi da. 7. Euskal Herriko, Espainiako eta munduko industrigune, lehen gaien ekoizpengune eta energigune nagusiak kokatzea eta hirugarren alorreko iharduerek hartzen ari diren indarra azaltzea, garatutako eta azpigaratutako herrialdeen artean produktu horiek direla eta dauden salerosketaharremak aztertuz. Irizpide horren bitartez, ikasleek industri iharduerak eta hirugarren alorreko iharduerak bereizten ote dituzten ikusi nahi da. Horretaz gain, Euskal Herriko, Espainiako eta munduko industrigune, lehengaien ekoizpengune eta energigune garrantzitsuenak non dauden dakiten ala ez argitu nahi da, eta baita horrek garatutako eta azpigaratutako herrialdeen elkartrukeharremanetan duen eraginarekin erlazionatzeko gai ote diren ere. 8. Euskal Herria osatzen duten eskualde desberdinak, Espainako Autonomi Elkarteak eta Europako estatuak ezagutzea eta kokatzea, eta halaber, mundu osoko herrialde eta eremu geoekonomiko nagusiak zeintzuk diren erakustea, lurralde horietako garapenmailen artean dauden desberdinatsunei buruzko adibideak azalduz. Irizpide horren bidez, mapetan Euskal Herriko eskualdeak, Espainiako Autonomi Elkarteak, Europako estatuak eta munduko herrialde nahiz eremu geoekonomiko nagusiak kokatzeko gai ote diren ebaluatu nahi da. Era berean, Euskal Herria, Espainiako beste Autonomi Elkarteak eta Europako estatuak elkarren artean bereizten dituzten ezaugarriak (batez ere demografiari eta ekonomiari dagozkionak) aztertzeko eta garatutako haerrialdeen eta azpigaratutakoen artean dauden aldeak azaltzeko gai ote diren argitu nahi da. 9. Ekonomian eragina duten agente, erakunde eta sistema nagusiak eta elkarren artean gero eta menpekotasunmailahandiagoa eskatzen duen nazioarteko ekonomiaren barruan betetzen dituzten funtzioak identifikatzea, ezagutza horiek egungo gizarteak jasaten dituen arazo eta errealitate batzuen azterketan eta balorazioan erabili ahal izateko ondoren. Irizpide horren bitartez, ikasleek ekonomiaren funtzioamenduaren berri ote duten ebaluatu nahi da; horretarako, ekonomiari eragiten dioten agente (ekoizpen eta kontsumo unitateak, alor publikoa) eta erakundeek (merkatua, dirua, erregulazio eta kontrol organismoak) duten zereginaren berri dakiten ala ez behatzen da; izan ere, zuzenean eragiten dieten arazo ekonomiko batzuk, hala nola, inflazioa, bizitzaren kostua, lanmerkatua, langabezia, kontsumoa edo publizitatea, besteak beste, aztertzeko gai ote diren ikus daiteke horrela. 10. Gure gizartean lanbanaketa handia dagoela konturatzea, aztertzea eta baloratzea, teknikaren eta gizartearen ikuspegia kontuan hartuta, eta, gainera, egun agertzen zaizkigun arazo sozioekonomikoak aztertzeko eta baloratzeko orduan ezagutza horiek erabiltzea. Irizpide hori medio, ikasleek lanaren banaketa tekniko eta sozialak gizartearen egituran duten garrantziaz jabetzen ote diren ikusi nahi da. Horretaz gain, ezagutza horrek inguruko arazo eta gatazka sozioekonomikoak ulertzeko modua ematen ote dien ebaluatu nahi da. 11. Historiako aro desberdinetan zehar giza bizitzaren ezaugarriren batek (eguneroko bizitzaren ezaugarriek, bizitza materialaren baldintzak, antolaketa politikoak, ohitura eta sinismenek,...) jasan duen bilakera grafikoen bidez sailkatzea eta azaltzea, bilakaera horretan gertatu izan diren aldaketaune nagusien berri emanez. Irizpide horren bidez, ikasleek bilakaeraprozesu luze bat grafiko, ardatz, taula, friso kronologiko eta abarren bidez irudikatzeko gai ote diren ebaluatu nahi da, eta prozesu horren barruan iraupen laburreko epe edo gertakariak bereizteko gai ote diren, beharrezko proportzioak gordetzen dituzten eta Kristo aurreko eta osteko periodoak ongi azaltzen dituzten argitu. 12. Aro Modernoaren aurreko garai historikoek eman dituzten zibilizazio eta gizarte aipagarrienak kronologikoki identifikatzea, eta horiei buruzko oinarrizko ezagutza erabiltzea gizarte horietako aztarna material nahiz ikusizkoak ulertzeko. Era berean, Euskal Herrian eta Espainian garai hartan izandako gizarte eta kulturak identifikatzea eta kokatzea, ondare historikoan utzi dizkiguten ekarpen anitz aberatsetariko batzuk aztertuz. Irizpide horren bidez zenbait gauza ebaluatu nahi da, hala nola, ikasleek munduan, Espainian eta Euskal Herrian izan diren gizarte eta kultura nagusiak kronologikoki ongi kokatzeko gai ote diren, eta halaber, gizarte eta kultura horien oinarrizko ezaugarriak identifikatzeko, bat edo bat sakon aztertzeko eta Euskal Herriko eta Espainiako herrietako ondare historiko, artistiko, linguistiko eta instituzionalaren aniztasuna onartzeko gai ote diren ere. 13. Erregimen Zaharreko gizarteak zituen ezaugarri nagusiak identifikatzea, testuinguru horretan Euskal Herriko eta Espainiako historiak izan dituen gertakari aipagarrrienetarikoak (Ameriketako kolonizazioa, Espainiako monarkiak, Europan izan zuen presentzia, Estatu zentralista bat eraikitzeak sortu zituen arazoak, e.a.) azalduz. Irizpide horren bitartez, ikasleek Euskal Herriko eta Espainiako historiako zati hori ongi ezagutzen dutela bermatu nahi da, orduko ezaugarri nagusiak azalduz bermatu ere. Horretaz gain, kasu horiek aztertuta, garai hartako Europako gizartea nolakoa zen erakutsi nahi zaie. 14. Industri iraultzaren eta iraultza liberalburgesaren ezaugarri nagusiak identifikatzea eta, adibide egokien bitartez, gizarteak orokorrean azken bi mende hauetan ezagutu dituen aldaketa handiak aipatzea. Irizpide horren bitartez, ikasleek industri iraultzak eta iraultza liberalburgesak gizartean eta pertsonen bizibaldintzetan eragin zituzten aldaketa handien ezaugarri nagusiak ezagutzen ote dituzten ebaluatu nahi da. Zenbait kasu konkretu aztertua, aurrerapena kritikoki juzkatzen hasi ote diren eta lorpen diskutigarri batzuk ekarritako ondorio negatiboak ulertzen ote dituzten baloratuko da. 15. II. Errepublikatik gaurko egunera bitartean Euskal Herriko eta Espainiako gizarteak ezagutu dituen aldaketa nagusiak (demografi, gizarte, ekonomi, politika eta ideiologi alorrekoak) deskribatzea, elkarren arteko eraginak azalduz. Irizpide horren bitartez, ikasleek Euskal Herriko eta Espainiako gizarteetan azken hirurogei urtetan izandako aldaketak ulertzen ote dituzten ebaluatu nahi da. Horretarako, bertako historiako lau aldi nagusiak aztertuko dira, II. Errepublika, Gerrate zibila, Frankismoa, eta Demokrazia, alegia. Era berean, irizpide horrek aldaketa soziopolitikoak aztertzeko modua ematen du, demokraziarako transizioa ikertuz hain zuzen ere. 16. Mende honetan mundu osoan zehar gertatutako aldaketa eta gatazka nagusiak bereiztea eta noiz eta non izan diren kokatzen jakitea eta, halaber, ezagutza horiek nazioartean egun dauden arazo nagusienetariko batzuk ulertzeko aplikatzea. Irizpide horren bidez, ikasleek XX. mendean izandako nazioarteko gertakari nagusiak globalki ezagutzea nahi da (hala nola, iraultza sozialistak, munduko gerrateak eta kolonien independentzia, besteak beste), egungo egoera hobe ulertu ahal izateko. Alde horretatik, interesgarria da ikasleak, goian aipatutako gertakariak kontuan hartuta, gaur egun nazioartean dauden arazo batzuk interpretatzeko gai ote diren aztertzea. 17. Historiako gizarte eta garai nagusietan egindako artelanak, ezaugarri berdintsuak dituztenak, kronologikoki kokatzea eta alderatzea, elkarren artean duden antzekotasunak eta aldeak azalduz. Irizpide horren bidez, artearen historiako garai nagusiak kronologikoki kokatzeko gauza ote diren eta orduko artelanen ezaugarri nagusiak ezagutzen ote dituzten ebaluatu nahi da. 18. Espainiako Konstituzioan eta Gernikako Estatutuan jasota dauden oinarrizko printzipio eta erakunde demokartikoak ezagutzea eta ezagutza hori eguneroko bizitzako gertakariak edo indar publikoen zenbait iharduerei buruzko iritzia eman eta eztabaidatzeko erabiltzea. Irizpide horren bitartez, gizarte demokratikoen oinarri diren printzipioak zenbaiteraino ezagutzen dituzten ebaluatu nahi da, estatutu nahiz konstituzioan azaltzen diren aginduak aztertuz ebaluatu ere. Lortu nahi dena ez da ikasleek teoria ezagutzea, baizik eta eskuratutako ezagutzak errealitateari aplikatzea, hau da, ikuspegi hori kontuan hartu eta gure eguneroko portaerak aztertzen saiatzea. 19. Euskal Herriak eta Espainiak Europako Elkartearen barruan eta Iberoamerikako Herrialdeen Elkartean duten zeregina aztertzea eta bertako oinarrizko erakundeak identifikatzea, egun kalean dagoen zenbait gertakari ulertu ahal izateko. Ebaluaziorako irizpide horren bitartez, ikasleek lotura estuena duten nazioarteko harremanen esparruak, Europa eta Iberoamerika, alegia, ezagutzen dituztela bermatu nahi da. Nazioarteko erakunde horiek eta Euskal Autonomi Elkarteak edo eta Espainiak bertan duten egitekoaren jakinaren gainean egonda, arlo horretako egungo gertakariak aztertzeko gauza izatea lortu nahi da azken batean. 20. Komunikabideek luzatutako informazio desberdinei buruzko analisi, erkaketa eta integrazioprozesu bat medio, gaur egun nazioartean garrantzi handia duten potentzien arteko interesak eta egoera politiko, ekonomiko zein ideologikoak identifikatzea (IparraldeHegoalde harremanak, nazioestatuen gatazkak). Irizpide hori medio, ikasleek, komunikabide nagusiekluzatutako informazioa kritikoki erabiliz, nazioarteko politikan gertatu ohi diren gertakari esanguratsuak baldintzatzen dituzten interes konplexuak (politikoak, ekonomikoak, ideologikoak eta geoestrategikoak) aztertzeko gai ote diren ebaluatu nahi da. 21. Gaur egun bizitzan ikusten diren arazoei ( bazterkeriaegoerak,indarkeria, gazteen arazoak, e.a.) buruzko txostenak egitea, gai horiei buruzko eztabaidetan parte hartzea eta irtenbideren bat topatzeko aukera desberdinak ikustea, komunikabideek ematen dituzten informazioak erabiliz eta iritziak ematerakoan elkartasunez eta tolerantziaz jokatuz. Irizpide horrek helburu nagusi bat du, hots, ikasleek egunero ikusten dituzten gizartearazoez, hala nola, kaltetuta dagoen zenbait talde dagoela, sexua, arraza edo eta gizartemaila dela eta bereizkeriaz jokatu ohi dela, eta zenbait gaztek arazo larriak bizi dituela konturatzen ote diren ikustea. Bestalde, arazo horien aurrean, elkartasun eta tolerantziazko jarrerak hartzen dituzten edo eskuratutako informazioa dela eta kritikoak ote diren ere behatu nahi da. 22. Gurearekin zerikusirik ez duen industriaurreko gizarte historiko nahiz gaur egungo bat hartu eta bertako gizarteantolaketan ikusten diren alderdi batzuk, ahaidesistema, teknikaren garapen-maila eta nagusi diren sinismenak, adibidez, aditzera ematea, gizarte horietan ere balio handiko lorpen ugari erdietsi dela onartuz. Irizpide horren bitartez, ikasleek hurbileko nahiz urrutiko kultura jakin bat aztertzeko eta ulertzeko gai ote diren ebaluatu nahi da, horretarako, elkarren arteko lotura handia duten elementu batzuk aintzat hartu eta, kultura hori aztertzeko gauza diren ala ez behatuko delarik. 23. Gure gizartean eguneroko garapen zientifikoak eta teknikoak duten eragina identifikatzea, aztertzea eta baloratzea -batik bat, informazioaren munduan ikusten dena- politika, ekonomi eta kultur eremuan, besteak beste, sortzen dituzten ondorioak aztertuz eta baloratuz. Irizpide horren bitartez, ikasleak aldaketa eta aurrerapen zientifiko eta treknologikoek politikan, ekonomian, kulturan, ideologian eta osasungintzan izan duten eragina aztertzeko eta baloratzeko gai ote diren ebaluatu nahi da. Alde horretatik, garrantzi izugarria ematen zaio ikasleek informazio nahiz komunikazio teknologia berriak kontuan hartzeari. 24. Mende honetan zehar artemunduan izandako joera eta abangoardien ezaugarriak antzematea eta deskribatzea. Irizpide horren bidez, XX. mendean artean izandako aldaketa izugarrien zergatiak ulertu ote dituzten jakin nahi da. Era berean, izandako joera eta esplorazio ugariak mende honen ezaugarritzat jotzen ote dituzten eta, gustu kontuak alde batera utzita, joera nahiz abangoardia desberdinek egindako ekarpenak baloratzen ote dituzten ikusi nahi da. 25. Aurretik aztertu gabeko arazoren bat hartu eta, mota desberdinetako informazioiturrietatik (idatzizko dokumentuetatik, objektu materialetatik, irudietatik, artelanetatik, mapetatik eta abarretatik) informazio esplizitu eta inplizitua ateratzea, eta bertan azaltzen diren datuak eta aburuak bereiztea. Irizpide horren bitartez, ikasleek informazioiturriak aztertzeko trebetasuna eskuratu ote duten ebaluatu nahi da, eta baita informazioa kritikoki analizatzeko gauza ote diren ere, informatzaileak emandako datuak eta iritzi pertsonalak bereizteko gai ote diren, alegia. gaitasun horiek eskuratu dituzten ebaluatu ahal izateko, ordea, aztertu beharreko gaia aurretik ikusi gabeko bat izan beharko da, aurretiazko ezagutzen erruz okerrak sortuko baitira bestela. 26. Mapa topografikoak lurraldeari buruzko informazioa eskuratzeko azterketatresna gisa erabiltzea, eta grafikomota desberdinak (linealak, barragrafikoak, sektoregrafikoak, e.a.) nahiz gai desberdinei buruzko mapak interpretatzea eta lantzea, informazioak adierazteko bide gisa erabiliz. Ebaluaziorako irizpide hori medio, ikasleek tresna grafiko eta kartografikoak ongi erabiltzen dituztenentz ikusi nahi da; hau da, informazioa lortzeko eta lurralde jakin baten ezaugarriak aztertzeko, mapa topografikoak irakurri eta erabiltzeko gauza ote diren eta, oro har, komunikabideetan azaltzen direnen antzeko grafiko nahiz gai jakinei buruzko mapak irakurtzeko eta egiteko gai ote diren. 27. Alde batetik, irakaslearen laguntzaz, ikerlan errazen batean herriko gertakari edo gairen bat deskribatzea, miaketa zuzeneko lanak (landalanak, inkestak, elkarrizketak, prentsako informazioak bilatzea eta kontsultatzea, lehen mailako iturriak bilatzea, e.a.) eta informazio osagarria erabiliz. Eta bestetik, ikerlanarenemaitzak modu egokian azaltzea. Irizpide horren bitartez, ikasleak ikerlan txiki bat planteatzeko eta ongi burutzeko gai ote diren ebaluatu nahi da. Kasu honetan garrantzitsuena zera da, ikerketalaneansakon eta zorrotz ibiltzea, ez gai bereziki interesgarria hartzea. Lana burutzeko, miaketa zuzenean oinarritu beharko dute ikasleek, ez da nahikoa izango bibliografia kontsultatzea, urrats hori ere aski garrantzitsua den arren. 28. Gizakiok egungo munduak planteatzen dizkigun dilema moralen aurrean bizitzan hartu ohi ditugun eredu eta portaeren elementuak antzematea. Irizpide hori medio, ikasleek zenbait doktrina moralek -esaterako, erlijiosoek eta filosofikoek, besteak besteproposatutakobizimodu ereduak edo eta bertako elementu batzuk gure garaiko aniztasun ideologiko eta axiologikoan daudela ote dakiten ikusi nahi da eta, halaber, eredu horiek bizitza publiko zein probatuan, arazo moralei buruzko aurkako jarreretan ere agertzen direla konturatzen ote diren ebaluatu. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA GORPUTZ HEZKUNTZA 1. SARRERA Etapa honetan, Gorputz Hezkuntza Arloan, gorputzarekin eta haren mugimenezko iharduerekin zerikusia duten iharduerak medio, garapen pertsonala bultzatu eta bizimaila hobea lortzeko modua emango dien gaitasunak erantsi nahi zaizkio gaztetxoen kulturari eta oinarrizko hezkuntzari. Bestalde, gorputza eta osasuna zaintzeko, norberaren irudia hobetzeko eta sasoian egoteko nolabaiteko hezkuntza premia nabari da gaur egun, halaber, aisia modu konstruktiboan erabiltzeko joera dago, hots, astialdia betetzeko, mugimenezko iharduerak burutzen ditu gero eta jende gehiagok. Gorputz Hezkuntza Arloan, ikasleek mugimenezko jokabideak hobeto ezagutzeko aukerak bultzatu eta areagotuko dituzten kontzeptuzko nahiz prozedurazko gaitasunak garatu nahi dira, aipatu jokabideak gizakion portaeraren adierazgarri baitira azken finean. Horretaz gain, gorputza eta mugimenezko jokabidea direla eta, ikasleek zenbait jarrera, balio eta arau eskuratzea nahi da. Arlo hau irakasterakoan bi helburu nagusi izan behar dira kontuan, alde batetik, ekintzaahalmenak hobetu behar direla eta, bestetik, ekintzaren beraren xede, zentzu eta ondorioei buruzko hausnarketa eragin behar dela. Mugimenezko jokabidearen nondik norakoak ulertzeko, alabaina, gorputza bera ulertu beharra dago aurrena, pertsonen esperientzia eta bizipenetan erabat integraturik dagoen elementu gisa ulertu ere. Aldi berean, Gorputz Hezkuntzan ezin dira hautematemugimenezko, koordinaziozko alderdiak edo eta alderdi fisikoak soilik landu, horiek ez ezik, adierazpenari, komunikazioari, afektibotasunari eta ezagutzei dagozkien alderdiak ere jorratu behar dira. Gorputza eta mugimendua dira arlo honetako hezkuntzaihardunarenardatz nagusiak. Hori dela eta, norberak bere gorputza eta ahalmenak ezagutzeak duen garrantzia azpimarratu nahi da honakoan, nork bere burua eta gorputza onartu behar dituela eta hobetu nahiz modu eraginkorrean erabili behar dituela adierazi nahi da, alegia. Esanak esan, ezin ahantz daiteke mugimenduak ere balio funtzionala baduela, hots, besteek elkarreraginezko egoeretan ematen dioten adierazpen eta esanahi propietateetatik eratortzen den gizarteizaera era baduela. Gorputzak, mugitzen ari delarik, funtzio ugari betetzen du. Funtzio desberdin horiek pisu desberdina izan dute Gorputz Hezkuntzaren curriculumean, nagusitzat jotako hezkuntzaasmoen arabera. Hona hemen lehentasuna duten funtzioen berri: - Ezagutzafuntzioa: mugimendua pertsonek dugun oinarrizko ezagutzatresnetariko bat da, nork bere burua ezagutzeko eta ingurune hurbila arakatu edo egituratzeko modua ematen diguna. Sentimen eta mugimenezko hautemateen bidez, gure gorputzaz eta inguratzen gaituen munduaz jabetzen gara. - Funtzio anatomikofuntzionala: mugimendua medio, norberaren mugimenezko gaitasuna areagotu egin daiteke, egoera desberdinetan gaudenean edo eta xede nahiz iharduera desberdinak burutzen ari garela. - Funtzio estetiko eta adierazlea: Mugimenduaren bizipenak esanahia hartzen du. Mugitzen ari den gorputz batek ideiak eta sentimenduak adierazten ditu batik bat, baina, horretaz gain, gorputz adierazpenaren eta beste zenbait teknikaren bitartez, mugimenezko adierazpenak askoz egituratuagoak izan daitezke estetikoki. - Komunikazio eta harreman funtzioa: Gorputza eta mugimendua besteekin harremanak izateko erabili ohi ditugu pertsonek, mugimenezko iharduera orotan eta bizitzako egoera guztietan erabili ere. - Higienefuntzioa: Osasuna zaindu nahiz hobetzeari eta sasoian egoteari dagokiona eta, halaber, eritasun nahiz disfuntzio jakin batzuk saihesteko zeregina duena. - Funtzio agonistikoa: Gorputzaren mugimenduaren bidez, ditugun ahalmenak erakutsi, lehiatu eta eragozpenak gainditzeko modua baitugu gizakiek. - Funtzio katartiko eta hedonista: Iharduera fisikoa medio, tentsioak kanporatzen ditugu, oreka psikikoa lortzen dugu, aisialdiko iharduerak burutzen ditugu, eta, gainera, gure gorputzaren mugimendu eta ahalbideez gozatzen dugu. - Konpentsaziofuntzioa: Mugimenduari esker, egungo gizartearen sedentarismoak ezarritako murrizketak nolabait orekatzeko modua dugu. Gorputz Hezkuntza Arloan funtzio horiek guztiak hartu behar dira kontuan, derrigorrezko hezkuntzak finkatutako helburu orokorrak lortu eta ikasleen gaitsunak bultzatzeko baliagarriak diren gorputzpraktika guztiak bildu behar direlarik. Etapa honetan, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak bere gorputza (mugimenezko iharduerak horrenganduen eraginaren ikuspuntutik, alegia) eta dituen ahalmenak ulertzeko bidea eman behar dio ikasle bakoitzari, iharduera fisiko batzuk sakonago ezagutzeko eta, zenbaitetan, menperatzeko aukera eskaini behar diolarik. Horrela, garapen pertsonalerako komenigarrienak direnak hautatzeko modua izango du etorkizunean, bizi eta osasun baldintza hobeak izateko aukera emango dioten eta mugimendua norbere burua aberasteko eta besteekin harreman hobeak izateko modua dela erakutsiko dioten ezagutzak, prozedurak, jarrerak eta azturak eskuratzen lagunduz gero. Aztura horiek eskuratzea izan beharko litzateke Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren lehentasun nagusienetariko bat. Hori lortzeko, ordea, ez da nahikoa ikasleek iharduera fisikoak burutzeko ohitura hartzea, aitzitik, praktika hori jarrera, balio, arauei eta iharduera hori ez burutzeak organismoan eragingo dituen ondorioak ezagutzeari lotu behar zaio ezinbestez. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek nerabezaroaren eboluzioaldeketetan murgilduta daude erabat,beren gorputzean gertatzen ari diren aldaketen jakitun dira, itxura aldatzen ari zaiela badakite, eta, ezagutzazko ahalbideek bultzaturik, beren gorputzek jasaten ari diren aldaketatetan eragin dezaketela pentsatzen dute. Gorputz Hezkuntzak gorputzirudia egituratzen, osasuna zaintzen eta hobetzen, eta beren autoestimazioa sustatu nahiz kideekiko edo ingurunearekiko integrazioa bultzatuko duten iharduera fisikoko lorpenak eskuratzen lagundu behar die adin horretako ikasleei. Ikasleek dituzten ezagutzaahalbideei esker, iharduera horiek zergatik burutu behar diren eta zertarako diren irakas dakieke; hori horrela, beren lanprogramazioak egiten hasteko aukera izango dute, dituzten gaitasun, interes eta premien arabera, eta izandako aurrerapenak ebaluatzeko gai izango dira. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan dabiltzan ikasleen nortasunaren ezaugarriak direla eta, etapan zehar arian-arian definitzen dira horien interesak. Hori dela eta, bi zati ageri beharko dira curruculumean: bata amankomunagoa eta barietate handiagokoa bestea, interesmailak kontuan hartuko dituena. Zati amankomunean guztientzako funtzionalak eta gizartebizitzara moldatzeko ezinbestekoak diren alderdiak sartuko lirateke. Zati horretan osasunari buruzko edukinak, ariketa eta iharduera fisikoak burutzeko azturak, e.a aztertzen dira, gizarteratzeko eta aisialdia prestakuntzarako egokiak diren iharduerak burutzen erabiltzeko modu ezin hobea baitira azkenak. Aniztasun handiagoa duen zatian, berriz, interesen, gaitasunen eta ahalbideen araberakoa baita, zenbait trebetasunetan espezializatzeko aukera izan dezakete ikasleek, etorkizunean beren ezaugarrietara hobe moldatzen direnak hautatu ahal izateko. Etapa honetan balio handi samarra izan ohi du kirolak ikasleentzat, gure ingurune soziokulturalean iharduera fisikoa eta kirola identifikatzeko ohitura dago eta. Kontzeptu horri dagokionez, gauza bat argitu beharra dago, hots, jolasa eta kirola esanahi desberdinak adierazten dituzten termino gisa erabili ditugula, kirola norgehiagoka ibiltzearekin lotuta dagoen instituzionalizaturiko praktika espezialitua baita nolabait, mugimenezko ihardueren multzoko azpimultzo bat, alegia. Kirolak, hezkuntzaren esparruan, irekia eta ezbereizgarria izan behar du eta, gainerako iharduerak bezalaxe, etapako helburu orokorrak lortzen lagundu behar digu. Norgehiagoka, dagoenean, norberaren ahaleginak erregulatzeko mekanismo gisa ulertu behar da, norbere burua gainditzeko iharduera gisa, beti ere jolasaren azpian egongo delarik. 2. HELBURU OROKORRAK Gorputz Hezkuntzak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleengan ondoko gaitasun hauek garatzen lagundu behar du: 1. Iharduera fisikoak egiteak norberaren garapenean eta bizikalitate eta osasunaren hobekuntzan dituen eraginak ezagutu eta baloratzea. Mugimenezko ihardueramotadesberdinetak burutzeko ohitura eta zaletasuna hartzea. 2. Bere gorputzaren irudia doitzeko bidea emango dioten iharduerak planifikatu eta burutzea, aldez aurretik, bere oinarrizko zein berariazko gorputz ahalmen eta mugimenezko trebetasunen egoera ebaluatuz, hala bere ohizko ingurunean nola beste edozein ingurunetan ere. 3. Praktika fisikoko testinguru desberdinetan bere mugimenezko errendimenduaren ahalbideak gehitzea, bere gorputza doitu, menperatu eta kontrolatzeko funtzioak egokitu eta hobetuz, autoesijentzia eta gainditze jarrerak garatuz. 4. Gorputzaren eta honen premien ezagutzarekin zentzudun izatea, norberaren eta besteen osasunean eragin negatiboa duten praktiken aurrean jarrera kritikoa hartuz, ingurugiroa errespetatuz eta horren iraunerazpenaren alde lan eginez. 5. Lortutako trebetasunmaila edozein delarik ere, iharduera fisiko nahiz kirol ihardueretan parte hartzea, elkarlan eta errespetu jarrerak garatzea, ahalbidetzen dituzten harremanalderdiak baloratuz eta bere komunitatearekin lotzen duten mugimenezko iharduera autoktonoak kultur baliotzat hartuz. 6. Gorputzaren adierazpen aberastasuna eta mugimendua komunikabide eta adierazpide sortzaile gisa ezagutzea, baloratzea eta erabiltzea, kultur eta arte iharduera eta adierazpen desberdinetan. 7. Kultura fisikoari buruz lortutako informazioa kritikoki eta autonomiaz tratatzea, adin hauetan oso erabilgarria eta eragin handikoa baita. 3. EDUKINAK Honakoan proposatzen diren edukinek Gorputz Hezkuntzaren ezagutzak oinarritzen diren ardatz nagusien barruan egon behar dute, Lehen Hezkuntzan landukoekiko nolabait jarraipena izan eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen ezaugarriei moldatu behar zaizkielarik. Horretaz gain, modu koherente eta hierarkikoan gauzatu behar dira. Jakintzagaiak eskatzen duen logika funtzionaletik begiratuta, arloko edukinak bi ardatz nagusiren inguruan egituratzen dira, hona hemen: - Norberaren gorputzaren kualitate eta gaitasunen garapena: gaitasun fisikoak eta koordinaziogaitasunak. - Berariazko trebetasunen prestakuntza. Gaitasun fisikoak eta koordinaziogaitasunak garatuz gero, mugimenezko kualitateak indartuko dira eta, aldi berean, horiei esker, berariazko trebetasunak burutu ahal izango dira. Berariazko trebetasunei heltzeko orduan, ondokoak indartu beharko dira batik bat: - Autoerregulaziorako trebetasunak eta kanpoko erregulaziorako trebetasunak. - Asmo desberdinak gogoan, mugimenezko elkarkomunikaziokodeenerabilpena inplikatzen duten trebetasun soziomotrizeak (lankidetza, oposizioa) eta bakarka burutu ohi diren berariazko trebetasunak. - Kirol, jolas eta dierazpen trebetasunak. Arestian aipatutakoak kontuan izanda, irakasleei derrigorrezko bigarren hezkuntzan landu beharreko edukinak azaltzeko proposamen honetan, elkarren artean eragin ugari duten multzo handi batzuk ageri dira. 1. MULTZOA: EGOERA FISIKOA Multzo hau etapa osoan zehar landuko da. Hasieran bederen, Lehen Hezkuntzan ikusitako ahalmen eta trebetasun multzoaren jarraipena da, proposatutako trataera antzekoa da eta. Hau da, modu globalean eta lan praktikoa ahalbidetzen duen intentsitate mailatik hasita, bigarren zikloan lan egiteko modu analitikoagoetara igarotzen dira ikasleak bigarren zikloan. Multzo honek hezkuntzaasmo bikoitza du: alde batetik, osasun hezkuntzarekin eta pertsonaren garapen armonikoa eskuratzearekin lotuta dago, beste aldetik, berriz, errendimendua eta eraginkortasuna areagotu nahi ditu. Batak ez du bestea kanpoan uzten, izan ere, trataera egokia izateko, irakaskuntza-ikaskuntza ihardueretan nahikoa ageri ote diren hausnartu behar da. 2. MULTZOA: MUGIMENEZKO KUALITATEAK ETA BAKARKAKO JOLAS ETA KIROLAK Multzo honetan Lehen Hezkuntzako multzo bat, «Gorputza: oinarrizko ahalmenak eta trebetasunak» izenekoa, hain zuzen, garatzen da. Funtzio bikoitza du honek ere: Alde batetik, autoerregulaziorako oinarrizko eta jatorrizko trebetasunak atzera jorratzea, inongo berariazko mugimenezko trebetasunetan inplikatuta ez dauden eta hobekuntza fisikoarekin zerikusirik ez duten koordinazio eta hautematezko alderdiak landuz; hau da, berez fisikoak ez diren kualitateak bultzatuz, arintasuna, esate baterako. Beste aldetik, propio autoerregulaziozereginei zuzenean lotutako gaitasunak bultzatzeko trataerabide berarizkoagoa eta analitikoa eskaintzea. Izan ere, gaitasun horiek banaka burutu beharreko iharduera eta kirolen bidez lantzen dira eta horiei esker, egindako aukeraren arabera, ikasleen berariazko gaitasun-maila areagotu egiten da. Multzo honetako edukinak, berariazko trebetasunak jorratzeko pentsatuta daudelarik (koordinazioalderdiak eta jezarrerak kontrolatzeko moduak), beste zenbait multzotan ere landu daitezke. Hortaz, multzoaren berariazkotasuna bakarkako iharduera eta kirolek norberak bere kabuz burutu beharrekoek- izan ohi duten mugimenezko komunikazioezan datza alde batetik, eta bestetik, gorputza hobeto kontrolatzea eskatzen duten trebetasunak menperatzeko bidea izatean. 3. MULTZOA: TALDEKO JOLAS ETA KIROLAK. Multzo honek Lehen Hezkuntzako «Jolasa» multzoan ikusitakoa garatzen du, kasu honetan arautua da taldeko praktika eta jolaserako estrategiak finkatzen dira. Horretaz gain, Lehen Hezkuntzako «Ahalmen eta trebetasunak» multzoa ere garatzen da etapa honetan, elementu mugikorrak erabiltzea eskatzen duten berariazko trebetasunak lantzen direlarik oraingoan. Hori horrela, multzoaren berariazkotasuna bi alderditan oinarritzen da; alde batetik, nolabaiteko norgehiagoka ezartzen duten taldeko kirolek ahalbidetzen duten mugimenezko komunikazioaren presentzian, eta bestetik, gorputza kontrolatzeaz gain, ingurune aldakor bati moldatzea eskatzen duten kanpo erregulaziorako trebetasunak menperatzeko aukera ematean. 4. MULTZOA: GORPUTZ ADIERAZPENA. Lehen Hezkuntzako «Adierazpena eta komunikazioa» multzoaren jarraipena da honakoa eta Bigarren Hezkuntzako bi zikloetan landu beharko litzateke. Multzoari jarritako izena dela eta, ez da pentsatu behar edukinak gorputz adierazpenaren teknikari soilik dagozkionik, aitzitik, gorputzaren adierazpenelementuei dagozkie, hots, kenuei eta mugimenduei, elkarren arteko harremanei eta mugimenezko adierazpenetan sortzen dituzten adierazpen eta komunikazio ahalbideei. Bestera esanda, gorputza, keinuak eta mugimendua komunikazioiturri bilakatzen dituzten edukinak biltzen dira multzo honetan. 5. MULTZOA: INGURUNEARI EGOKITZEKO IHARDUERAK. Multzo hau ez da aurrekoak bezain lineala, alabaina jakintzagaiartekotasun ahalbide izugarriak ditu. Batik bat, ikasleek ohizkoak ez diren inguruneetan iharduerak burutu ahal izateko oinarrizko teknikak ezagutzea eta trebatzea du helburu. Bertan landuko diren edukinak, ikusiko diren ihardueren berezko mugimenezko gaitasunak garatzeko erabat garrantzitsuak izan ez ezik, gizartetrebetasunen ikaskuntza bultzatzeko ere egokiak dira -eta hori oso garrantzitsua da adin hauetako haurren eboluzio psikologikoan. Une eta testuinguru ezezagun horiek ahalbidetzen dituzten elkarrerlazioek ikasleentzat ohizkoak ez diren doikuntza batzuk eskatzen dituzte, hala nola, ingurugiroaren balorazioari dagozkionak edo eta astialdia betetzeko elkartu nahiz antolatzeari dagozkionak. ZEHARLERROAK Arestian aipatutako multzoetan proposatukoez gain, ezin ahantz daiteke elkarren artean zeharka gurutzatzen diren beste edukin batzuk ere badaudela: bakerako hezkuntza, ingurugirohezkuntza, kontsumoa, hezkidetza eta osasuna. Azkenekoak dira arloko multzoekin zerikusi handiena dutenak eta prozesu osoan zehar landu beharrekoak. Bestalde, aurreko etapan ikusitako edukineidagokienez, kontzeptuzko eta jarrerazkoak dira gehienbat bultzatu behar direnak. Hona hemen edukin horien berri: - Iharduera fisikoak osasunean eragiten dituen oinarrizko ondorioak. - Prebentzio eta mantenimendu azturak. - Higiene eta jezarrera azturak. - Mugimenezko praktika dela eta, segurtasunneurriak eta istripuen prebentzioa. - Arriskua aintzat hartzea eta iharduera fisikoak kontrolatzea. - Mugimenezko iharduera, elikadura eta osasuna. - Mugimenezko iharduera eta emakumeak. - Iharduerak sexuaren arabera esleitzeko estereotipo eta irizpideak apurtzea. Hezkidetzari dagokionez, Gorputz Hezkuntza Arloan, curriculumean azaldu gabe ere sexuari buruzko igurikapen eta jarrera desberdinak transmititzen dituzten elementuak aztertzen saiatu beharra dago bereziki, sexu berdintasunaren lan egin ahal izateko, hain zuzen. Osasunaren trataerari dagokionez, bestalde, gauza bat argitu beharra dago, kontzeptu hori ez dela oinarrizko egoera fisikoaren ezaugarriei mugatzen. Horretaz gain, askoz zabalagoak diren bestelako gizarte nahiz kultur alderdi batzuk ere barne biltzen ditu. 1. MULTZOA: EGOERA FISIKOA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Egoera fisikoa: - Oinarrizko printzipioak. - Baldintzatzen duten alderdiak: adina, sexua, beste batzuk. - Egoera fisikoaren garapenean eragiten duten alderdiak: intentsitatea, iraupena, errepikaketak, beste batzuk. 2. Kualitate fisikoak: - Eboluzioprozesua. - Ezaugarri desberdinen garapena. - Egoera fisikoa garatzeko orduan kontuan izan beharreko alderdiak. 3. Iharduera fisikoa eta osasuna. - Prestaketa eta prebentzioa. - Lehen sorospenak. - Elikadura, nutrizioa eta iharduera fisikoa. 4. Saioan zehar, une desberdinetan burutu beharreko iharduera edo eta egitekoak. B) Prozedurazko edukinak 1. Beroketa: prestaketa orokorretik berariazko prestaketara. 2. Gertaketa fisikoa: - Zeregin generikoak erabiltzea sistema organikoak martxan jartzeko, hala nola, bihotz eta arnas sistema, artikulazio eta muskulu sistema, sistema neuromotorea eta energi sistema. 3. Kualitate fisikoak: - Berariazko lasistemak erabiltzea. - Gaitasunak eboluzioprozesuaren arabera estimulatu eta garatzea. 4. Arnasketa eta erlajazio teknikak: - Arnasketa eta erlajazio teknikak erabiltzea. 5. Egoera fisikoa mantentzeko eta garatzeko plangintzak: - Trebetasun baten mugimenduzko exekuzioari buruzkoak. - Oreka organikoari (osasuna) buruzkoak. C) Jarrerazko edukinak a) Gizarteeremua: 1. Mugimenezko ahalbidemaila desberdinak errespetatzea, ahalmenak eskuratzeko orduan aniztasunak eta lankidetzak duten balioa kontuan hartuz. 2. Mugimenezko ihardueretan parte hartzeko aztura baloratzea. 3. Garbitasun, higiene, ordena, instalazio eta materialei buruzko arauak errespetatzea, onartzea eta kontrolatzea. b) Eremu pertsonala: 4. Mugimenezko praktikak eskatutako ahalegin eta auotoesijentzia beharra baloratzea, norberaren gorputzaren mugak errespetatuz, noski. Norbere egoera fisikoa garatzeko orduan erantzukizunez jokatzea. 5. Iharduera fisikoarekiko zaletasuna, osasuna eta bizi-kalitatea hobetzeko modua baita. 6. Zenbait praktika eta azturek egoera fisiko eta osasunean dituen eraginak baloratzea. 2. MULTZOA: MUGIMENEZKO KUALITATEAK. BAKARKAKO JOLAS ETA KIROLAK A) Kontzeptuzko edukinak 1. Mugimendu koordinatua eta arintasuna. 2. Autoerregulaziorako zereginak eta eskurapenmekanismoak. 3. Bakarkako jolas eta kirolen teknika, taktika eta erregelamendua. 4. Bakarkako jolas eta kirolak kultur eta gizarte fenomeno gisa. 5. Kirolak egiteko instalazio eta baliabideak. B) Prozedurazko edukinak 1. Arintasuna berariazko exekuzioereduei lotuta ez dauden egoerak konpontzeko erabiltzea. 2. Autoerregulazioegoeretan nagusiki, objektuak eta tresnak trebeziaz erabiltzea. 3. Berez autoerregulazioiharduerei dagozkien teknikak erabiltzea mugimenezko eraginkortasunmaila areagotzeko. 4. Bakarkako herri jolas eta kiroletan parte hartzea. 5. Bakarkako jolas edo kiroletako lehiaketetan parte hartzea. 6. Bakarkako jolaspraktikari dagozkion eredu berriak esploratzea eta lantzea. C) Jarrerazko edukinak a) Gizarteeremua: 1. Mugimenduzko ahalbidemaila desberdinak errespetatzea, ahalmenak eskuratzeko orduan aniztasunak eta lankidetzak duten balioa kontuan hartuz. 2. Bakarkako jolas eta kiroletan parte hartzeko ohitura hartzea eta bertan kontrakoekiko errespetuz, elkartasunez eta tolerantziaz jokatzea. b) Eremu pertsonala: 3. Nolabaiteko autonomia eskatzen duten egitekoak burutzeko eta antolatzeko jarrera positiboa izatea. 4. Mugimendua dela eta, beldurrak eta inhibizioak alde batera uztea. 5. Jolas eta kirolak kulturaren zati gisa onartzea eta horiek ezagutu beharra baloratzea; ildo horretan herri jolas eta kirolak euskal kulturan integratzeko prozedura gisa hartzea. 6. Norberak duen berezko arintasunmaila bere burua gainditzeko abiapuntu gisa hartzea. 3. MULTZOA: TALDEKO JOLAS ETA KIROLAK. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Kanpo erregulaziorako zereginak; eskurapenmekanismoak. 2. Taldeko jolas eta kiroletako teknika, taktika eta erregelamendua. 3. Taldeko jolas eta kirolak kultur eta gizarte fenomeno gisa. 4. Kirolak egiteko instalazio eta baliabideak. B) Prozedurazko edukinak 1. Moldatutako egoeretan nahiz egoera errealetan, jolasen bakarkako teknika (funtsezko oinarri teknikoak) erabiltzea. 2. Moldatutako egoeretan nahiz egoera errealetan, jolasen oinarrizko estrategiak erabiltzea. 3. Kirol espezialitate desberdinei dagozkien entrenamendusistemakerabiltzea teknika eta taktika hobetzeko (defentsa, erasoa). 4. Taldeko jolasen praktikari dagozkion eredu berriak esploratzea eta lantzea. 5. Lehiaketetan parte hartzea. 6. Euskal Herriko kirol eta jolasetan parte hartzea. C) Jarrerazko edukinak a) Gizarteeremua: 1. talde-lanean bakoitzak dituen funtzioak onartzea eta taldeko gainerako kideei laguntzea. 2. Mugimenduzko ahalbidemaila desberdinak errespetatzea, ahalmenak eskuratzeko orduan aniztasunak eta lankidetzak duten balioa kontuan hartuz. b) Eremu pertsonala: 3. Taldeko jolas eta kirolek eskatzen duten ahalegin eta autoesijentzia beharra baloratzea, norberaren gorputzaren mugak errespetatuz. 4. Eskuratutako trebetasunmaila edozein izanik ere, taldeko jolas eta kiroletan parte hartzeko zaletasunaizatea eta kontrakoekiko tolerantziaz jokatzea. 5. Herri jolas eta kirolak ezagutzea eta praktikatzea, bertako kultur ondarearen zati gisa baloratuz. 4. MULTZOA: GORPUTZ ADIERAZPENA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Gorputz adierazpena mintzaira gisa. Beste adierazpen edo komunikazio modu batzuekiko harremanak. 2. Zenbait parametro erabiltzeko teknika eta horien esanahia: intentsitatea, espazioa eta denbora. 3. Gorputz adierazlea: adierazpen eta komunikazio ahalbideak mugimenduetan. B) Prozedurazko edukinak 1. Gorputzaren elementuak espazio eta denbora pertsonal nahiz kolektiboan esploratzea eta erabiltzea. Sentipen eta emozioak aztertzea. - Espazio partziala eta guztizko espazioa. - Norabidetasuna eta mugimendua. - Erritmo desberdinak. Erritmoegiturak. 2. Adierazpentrebetasunak esperimentatzea eta eskuratzea, eta, ondoren, adierazpen edo eta komunikazio ihardueretan erabiltzea, hala nola, dantza, gorputz adierazpen, mimo, pantomima eta antzezlanetan. 3. Erlajazioariketak burutzea. Teknika desberdinak. C) Jarrerazko edukinak a) Gizarteeremua: 1. Gorputzaren adierazpen eta komunikazio praktiketan parte hartzea, beti ere norbere gorputzaren mugak errespetatuz. b) Eremu pertsonala: 2. Gorputzaren adierazpen eta komunikazio ahalbideak baloratzea; keinuak eta mugimendua mintzaira eta kulturadierazpen gisa. 3. Gorputz adierazpena dela eta, sormengaitasuna, adierazkortasuna eta plastizitatea baloratzea. 4. Norbere buruarekiko eta besteekiko inolako inhibiziorik gabe aritzea eta jarrera irekia izatea, adierazpen eta komunikazio kode desberdinak erabiliz besteek diotena ulertuz eta norberak nahi duena adieraziz. 5. Euskal Herriko artelanetako adierazpen eta komunikazio balioak ezagutzea eta praktikan jartzea. 6. Norbere burua gorputzaren irudiarekin identifikatzea,adierazpen nahiz plastika ahalbideak baloratuz. 5. MULTZOA: INGURUNEARI MOLDATZEKO IHARDUERAK. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Ingurune naturalaren ezaugarriak. Ingurune naturalera nola egokitu. 2. Ingurune naturalean iharduerak antolatzea: - Egokitzapeniharduerak burutzeko arau, neurri eta erregelamenduak. Premiak aztertu eta baloratzea. - Babeserako eta segurtasunerako oinarrizko arauak. - Iharduerak burutzeko baliabideak, lekuak eta instalazioak. B) Prozedurazko edukinak 1. Ingurunean normalean beharrezkoak ez diren oinarrizko trebetasunak erabiltzea. 2. Ingurune naturaleko elementuak erabiltzea. 3. Ingurunera moldatzeko iharduerak burutu ahal izateko oinarrizko teknikak erabiltzea. 4. Inguruneari moldatzeko iharduerak planifikatzea eta burutzea. C) Jarrerazko edukinak a) Gizarteeremua: 1. Astialdia erabiltzeko modu berriak eta ohizkoak ez diren ingurune naturalak ezagutzeako interesa izatea. 2. Ondare naturala baliabide-iturri gisa baloratzea. 3. Ingurune naturala zaindu eta hobetzeko arauak onartzea eta errespetatzea. b) Eremu pertsonala: 4. Ohizkoak ez diren inguruneetan konfidantza osoz ibiltzeko autonomia izatea eta beharrezko segurtasun eta babeserako neurriak hartzea. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK 1. Autoebaluazioprozedurak aplikatzerakoan, sistema organiko desberdinei eta oinarrizko kualitate fisiko nahiz mugimenezko ereduen garapen eta kontrolari buruzko ezagutzak erabiltzea, horrela eskuratutako garapen-maila zein den jakiteko modua izango dute eta. Irizpide horren bidez, ikasleek oinarrizko gaitasun fisikoen nahiz mugimenezko ereduen garapenaren eta iharduera taktikorako printzipioen berri eskuratu ote duten ebaluatu nahi da; eta autoebaluatzeko fitxak edo bestelako kontrolprozedurak autonomiaz egin eta erabili ez ezik, ebaluatzeko gaitasunaren kontrolprozedura esanguratsuenen berri jasotzen duten adierazleei buruzko txosten pertsonalak egiteko gauza direnentz ere argitu nahi da. 2. Eritasunei aurrea hartzea eta osasuna zaintzea, praktika fisiko koherentea -jarraikorra, segurua eta autoerregulatua- bultzatuz, eta kualitate fisikoen garapen nahiz kontrol prozesuen gaineko ezagutzak aplikatuz, taupaden eta arnasketaren frekuentziaren kontrolari dagozkionetatik hasita, organismoa ahaleginari egokitzen ari zaion ala ez jakiteko. Irizpide hori medio, ikasleek, sistema organikoei buruz dituzten ezagutzak abiapuntu gisa hartuta, kualitate fisikoen garapenaren gaineko ezagutzak osasunaren hobekuntzarekin erlazionatzen ote dituzten eta, ongizate pertsonala bultzatu asmoz, iharduera fisikoak burutzen dituzten ala ez ikusi nahi da. Era berean, ariketa fisikoak burutuz gero, modu koherente eta arrazoituan egiten ote dituzten argitu nahi da, taupaden eta arnasketaren maiztasunaldaketak beren ihardueraren oinarrizko adierazle gisa erabiliz eta aldaketa horiek organismoa ahaleginari moldatzen ari zaiola erakusten duten prozesu naturalekin erlazionatuz. Horretaz gain, ahalegin fisikoren bat egin ostean edo eguneroko bizitzak eragindako beste edozein asaldatzeren ondorioz, oreka psikofisikoa berreskuratzeko, arnasketa eta erlajazio teknikaren bat erabiltzeko ohitura ote duten ikertu nahi da. 3. Modu autonomoan, gorputz hezkuntzako eskola baten plan bat egitea eta praktikan jartzea, saioak izango dituen egitura eta uneak deskribatuz eta bakoitzaren ezaugarri nagusiak errespetatuz. Ikasleak, kontuan izan beharreko funtsezko printzipioak errespetatuz, beren kasa lan pratiko baten oinarrizko programazio unitate edo eskema bat egiteko eta praktikan jartzeko gai ote diren ebaluatu nahi da aipatu irizpidearen bidez. Lehentasuna emango zaio lasaitasuna berreskuratzeko zereginak burutzeko autonomi gaitasuna izateari, azken finean, saio bakoitzean burutu beharreko iharduera nagusia -dela generikoa, dela berariazkoaaztertzekoezin hobeak baitira zeregin horiek. 4. Autonomi maila areagotzeko, kualitate fisikoen garapenari buruzko ezagutzak edo eta kirol desberdinei dagozkien entrenamendusistemak nahiz eskolen berariazko egituraereduak erabiltzea, oinarrizko eta epe laburreko nahiz luzeko programazioak diseinatuz. Irizpide horren bitartez, dituen gaitasun eta baliabideak oinarritzat hartuta, ikaslea, berari zuzendutako ihardueren hartzaile denez, erdietsi nahi dituen helburuak aukeratzeko gai ote den ikusi nahi da eta helburuak lortzeko iharduerak plangintzatzeko gauza ote den argitu (beroketak, gaitasun fisikoa hobetzeko programak, trebetasunak bultzatzeko proiektuak...). Alabaina kontuan izan behar da horretarako entranemendu sistemen eta saioaren egituraren berri jakin behar duela aurrena. 5. Gaitasun fisikoak areagotzea, antzeko ezaugarri ebolutiboak dituzten inguruneko pertsonen mugimenezko garapenaren arabera areagotu ere, lan horretan iraunkortasunez eta autoesijentziaz jokatuz. Irizpide horrek bi urrats eskatzen ditu: lehenik eta behin ikasleek zikloaren hasieran zituzten gaitasunak ebaluatu behar dira, eta gero, beren praktika modu autonomoan kontrolatzeko trebetasuna eskuratu ote duten behatu; hori baita beren gaitasun fisikoak antzeko ezaugarri ebolutiboak dituzten inguruneko pertsonen mugimenezko garapenaren arabera landu eta bultzatu dituzten jakiteko modu bakarra. 6. Eskuratutako mugimenezko gaitasunak modu autonomoan eta burutsuki erabiltzea, eredu tekniko jakinei lotuta ez dauden erantzun zuzenak hautatu ahal izateko . Ikasleek ebazpeneredu teknikoei lotuta ez dauden mugimenezko zereginak ebazteko gaitasuna ote duten ebaluatu nahi da irizpide horren bidez. Horretarako, aurkezten zaizkien estimulu esanguratsuak hautemateko eta hautatzeko gai ote diren eta, behin hautemanez gero, exekuziomaila egokia lortzen ote duten baloratu behar da. 7. Eskuratutako trebetasun hori kirol praktikari nahiz praktika fisikoari buruzko egoera errealak edo moldatutakoak era egokian konpontzeko erabiltzea, batik bat exekuzio aldetik bereziki zailak direnak landuz. Lehen unean oinarrizko trebetasun generikoak lantzen diren arren, etapa honetan zehar iharduera espazializatu eta kodifikatuagoekin lotutako berariazko trebetasunak jorratzen dira batik bat. Hori horrela, goiko irizpidearen bitartez, ikasleek garatutako berariazko iharduerak burutzeko orduan nolabaiteko kalitatea eskuratu ote duten ikusi nahi da, iharduera horietan erabakiak hartzeko mekanismoa ia ez baita esistitzen, molde eragingarrienak errepikatzea delarik kontua. 8. Mugimenezko zereginak burutzearen ondorioz sortutako erabakiarazoak konpontzea, berariazko trebetasunez baliatuz eta aurrikusitako helburuari egokitzen ote diren ebaluatuz. Usu gertatu ohi diren ingurunearen aldaketek eragindako mugimenezko arazoak proposatzen zaizkie ikasleei. Irizpide horren espektro nagusia zera da, bakoitzak duen pentsamolde taktikoaren garapena behatzea. 9. Norberaren ekintzak eta taldearen ekintzak koordinatu beharra eskatzen duten iharduera fisikoak ebazterakoan, mugimenezko logika (estrategia) aplikatzea, mugimenezko elkarkomunikaziorako kodeak eraginkortasunez interpretatuz. Irizpide horren bitartez, ikasleek taldeko jolas eta kirolen estrategiak ulertzen dituzten ala ez baloratu nahi da, ulermen hori oinarri gisa hartuta, beren ekintzak kideenekin koordinatzeko gai ote diren jakiteko, taktikari buruzko oinarrizko printzipioak berariazko printzipioetan integratuz ete taldeko jolas eta kiroletan lankidetzazko jarreraz parte hartuz. 10. Eraginkor izateari horrenbesteko garrantzia eman gabe, partaide gisa edo ikusle gisa ari direnean, tolerantziazko, errespetuzko eta zintzotasunezko jarrera izatea. Ikasleek, banaka nahiz taldean lortuko dituzten emaitzak alde batera utzi eta, beren nahiz kideen ahalmenetanoinarritutako errespetuzko eta tolerantziazko jarrera ote duten ikusi nahi da. Era berean, arauak onartu eta errespetatzen ote dituzten ebaluatu nahi da, zintzotasunez jokatzea kosta ala kosta irabaztea baino garrantzitsuagoa dela ba al dakiten argitu, azken batean. 11. Mugimenezko iharduerak antolatu eta burutzeko orduan parte hartzea, beren iharduna dituzten ahalbideen ezagutza eta ebaluazioari doituz, eta taldeko ihardueretako balio nagusitzat lankidetza eta elkarlaguntza hartuz. Etapa osoan zehar, jolasek, kirolek, dantzek eta mota horretako gainerako iharduerek garrantzia berezia dute;hori horrela, taldeko iharduerek duten gizarteratzebalioa kontuan hartuta, ihardueramota hori sustatzen da nagusiki, ikasleek aisia edo astialdia betezeko orduan erabiltzeko ohitura har dezaten. Izan ere, mugimenezko iharduera autoktonoak erabiltzen dira sarri asko, ikasleei kultura aberasteko eta ingurunean nolabait integratzeko bidea eman asmoz. Hori dela eta, ikasleek proposatutako iharduera guztietan parte hartzen duten ala ez ebaluatu behar da eta baita iharduera horiek antolatzekoan laguntzen dutenenetz ere. Horretaz gain, eskuratutako trebetasunmaila ere behatu behar da. 12. Iharduera fisikoak burutzeko dauden baliabideei etekin hobeak atera asmoz, ingurune naturala eta kirol instalazioak erabiltzea, praktika horiek zaindu eta hobetzeko konpromisua hartuz. Bi gauza ebaluatu nahi dira irizpide horren bidez: alde batetik inguruneak iharduera fisikoak burutzeko eskaintzen dizkien aukerak baloratzen ote dituzten eta ingurune naturala iharduera fisikoak burutzeko erabiltzen ote duten ebaluatu nahi da; beste aldetik, giza baliabideak eta baliabide naturalak zaintzeko eta hobetzeko behar adina kontuz ote dabiltzan argitu nahi da. 13. Egoera emotiboak eta ideiak adieraztea eta komunikatzea eta, oinarrizko teknikak aplikatuz, artelan sinpleak egitea, banaka nahiz taldeka, lankidetzazko jarrerak hartuz. Zenbait gauza ebaluatu nahi da irizpide horren bidez, hala nola, gorputzak, mugitzen ari dela, adierazteko eta komunikatzeko gaitasuna duela ulertu ote duten; ideiak eta sentimenduak jakinarazteko adierazpentrebetasunakerabiltzeko gai ote diren, espazioa eta denbora erabilita burutzen dituzten ekintzei nolabaiteko esanahia emateko gauza ote diren, eta eskuratutako adierazpenteknikak nahiz ezagutzak artelan sinpleak sortzeko erabiltzen ote dituzten, besteak beste. Horretaz gain, inhibiziorik gabe parte hartu eta horrek beren gorputzaren irudiarekin gehiago identifikatzeko modua ematen dien ala ez ebaluatu nahi da. 14. Era arrazoituan, ezagutzen dituzten kultur eta arte adierazpenak baloratzea, bertan dauden elementuak beren esperientzia edo eta gustuekin erlazionatuz. Irizpide horren bidez, ikasleek gorputzaren eta mugimenduaren berariazko adierazpenmoduek zenbait kultur edo arte adierazpen desberdinetan (jolas, kirol, dantza, antzezlan, eta abarretan) eragindako ezaugarri bereziak bereizten ote dituzten baloratu nahi da. Era berean, iharduera batzuek beste batzuen aldean balio eskasagoa izatea eragin duten aurriritzi eta estereotipoak gainditu ote dituzten argitu nahi da. Irizpide hori erabat betetzeko, bestalde, ikasleek iharduera fisiko autoktonoek dituzten adierazpen eta komunikazio ezaugarriak ezagutzen eta baloratzen ote dituzten ebaluatu beharko da. 15. Iharduera fisikoa dela eta, lortzen den informazioaren aurrean jarrera pertsonal eta kritikoa hartzea, bertan ageri diren balio ekonomiko, politiko eta sozialak aztertuz eta juzkatuz. Gaur egun iharduera fisikoari buruzko informazio ugari heltzen da adin hauetako ikasleen eskura, eta informazio horrek eragin izugarria du haurrengan. Hori horrela, goian aipatutako irizpidea medio, datu pilo horren aurrean beren iritziak dituzten ala, aitzitik, besteen aburuak ontzat jo eta jarraitzen dituzten ebaluatu nahi da. Horretaz gain, gizartea hobetu asmoz, dituzten jarrerak azaltzeko gai izan daitezen bultzatu nahi da. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA PLASTIKA ETA IKUSHEZKUNTZA 1. SARRERA Ikusinformazio gehiegi jasotzen dugun kultura honetan, Plastika eta IkusHezkuntza arloa ez da menpekotasuna eta pertzepzio pasiboa gainditzen bakarrik saiatzen baizik baita, inguruan dugun ikusinformazioaz hobeto jabetuz eta hau analizatuz, pertzepzioa eta adierazpena errazagoak egingo dituen pentsamendu arin nahiz produktibo, razional eta irudimenduna eragiten. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan duten garapen ebolutiboari esker, analisi partikular eta espezifikoagoak egiteko nahiz ezagutzaren esparru desberdinetan sakontasun eta espezializazio handiago batera iristeko gai dira ikasleak maila honetan. Horregatik, Plastika eta IkusHezkuntza, Musikarekiko banandua dagoen arlo batean antolatzen da etapa honetan, Lehen Hezkuntzan biak arlo berean garatzen baziren ere. Ikaslearengandik hain hurbil dagoen eta gure kultura modernoan biltzen gaituen irudi eta formen eguneroko unibertsoak, interes eta erakarpen gune bat osatzeaz gain, Plastika eta IkusHezkuntzaren garapenerako abiapuntu izan behar du. Honek errealitate horretara hurbildu eta bertan gehiago sakontzea ahalmenduko du eta era berean berarekiko urruntasun kritikorako gaitasuna ematen du, pertsona eta honen inguruaren arteko elkarreragina bultzatuz eta ikasleek ingurunearekin harreman hobea izan dezaten ahalbidetuz. Forma eta irudien eguneroko unibertsoak, ingurunearenak nahiz soziokulturalak, gizakiaren sormenprozesua baldintzatzen du zalantzarik gabe eta ondorioz ingurunearekiko jarrera kritikoa sustatzea premiazkoa bihurtzen da. Prosezu hau arteari dagokiona bakarrik ez baizik pentsamenduari, sentimenduari eta pertzepzioari dagokiona ere badela kontuan izan behar da. Honela, bizitzari buruzko sentiberatasun handiagoaren arduradun denez hezkuntzaren helburu zabalenetako bat bihurtu da. Ikasleak ingurunearekin finkatzen duen erlazioa mezuen harrerazkoa eta igorpenezkoa da aldi berean, hau da, inguruneak eskaintzen dizkion esperientziak hautemateaz gain honen gain burutzen dituen ekintzen bidez zerbait adierazten du; Plastika eta IkusHezkuntza, komunikatzeko erabil daitekeen Mintzaira bat izanik norabide bikoiztasun hau areagotu egiten da. Mintzaira honek ondorengo egitura du: - Nagusiki ikusmenezkoa den pertzepzioa, ongi egituratutako kate baten antzekoa. Bertan prozesu batek bestea eragiten du objektuaren ulermen osora iritsi arte. Bornu, masa edo kolorea bezalako kualitateak agerian dituen irudi baten gisa erregistratzen dira garunean. - Hautemandakoaren barneraketa; pertsonak bere barnean duen munduari dagokio, honek sentitzen duena eta pertsonalki bizi duena: tentsioa, ezerosotasuna, emozioak, esperientziak, ... Aurreko pertzepzioak berriro bizitzeko gai izateak hautemandako objektuaren kontzientzia edo ezagutza osoa ahalmentzen du. Beraz aurkezten dena ez dira objektuaren, gertaeraren, sentimenduaren edo ideiaren azaleko ezaugarriak soilik, analisi eta interpretazio pertsonalaren ondorioz subjektua ezartzeko gai den erlazio sakonak baizik. - Oraina eta errealitatea gainditzen duena: fantasiak, ametsak, oroitzapenak, suposizioak ... hauek ere pertsepzio prozesuan eragina dute eta bertan islatzen dira. - Faktore estetikoa, hau da, estimuloaren aurreko sentimenerreakzioa eta sistema afektiboaren estimulu honen aurreko erantzuna, gizakiak objektuen aurrean bere interesen arabera erreakzionatzen duelarik. - Adierazpena pertsonaren barnean sortzen da beraz inguratzen gaituzten gauzetatik jasotako esperientzia eta sentsazioen bidez bakarrik garatu daiteke. Plastika eta ikusmenaren arloan eman daitekeen edozein adierazpenek elementu batzuen erabilketa eskatzen du (puntua, lerroa, planoa, kolorea, e.a. bezalako kontzeptuak espazio bidimentsional, tridimentsional edo laudimentsionaletan) eta hauen garapena arlo honetan aztertuko da. Artearen esparruan bere elementuak bezain garrantzitsua da hauen konposizio aukera guztien adierazpena. Bestalde, komunikatzeko beharrezko diren teknika nahiz material egokiak erabiltzen ez badira eta azken hauen zaintza eta artapena ezagutzen ez badira errepresentazio formalik egongo ez dela kontuan izan beharra dago. Teknikak oso garrantzitsuak badira ere, helburu bat lortzeko bide gisa ulertu behar dira eta ez helburu soil gisa. Material desberdinen arteko diferentziak eta tekniken garapena ezagutzea bakarrik ez da erabilgarria izango adierazpen beharra sentitzen ez bada. Plastika eta IkusMintzairak, adierazpen behar horri irtenbide bat emateaz gain sormen potentziala garatzeko bide bat izan behar du. Potentzial hau, gai zientifikoak zehazki eta ongi ulertzeko oinarrizkoa eta ahaltasunak osoki garatzeko ezinbesteko betebeharra da. Beraz, bakoitzaren ahaltasunak dinamizatuz nahiz originalatasuna, berri denaren onespena, asmamena, banakako adierazpena, arazoen aurrean jakinmina eta sentsibilitatea, ideia berriekiko harmena, pertzepzioa eta autonomia bultzatuz, batez ere sormenjarreren sustapena eragingo duen sormenhezkuntzaren garrantzia azpimarratu behar da. Sormena curriculumaren arlo guztien ondare bada ere bereziki garatzen eta indartzen da arlo honen bidez. Ikus eta plastikaerrepresentazio formen sormenezko erabilpenak lanketa artistiko zehatzean ematen diren Mintzairaren elementu osagarriak modu pertsonal eta berritzaile batean erabiltzea dakar; beste batzuek eman dioten erabilpena gainditzea esan nahi du, jadanik ezarritako soluzio eta bideak gainditzea alegia. Zentzu honetan artelanen sormenprozesua eta ikerketaprozesuaren artean nolabaiteko paralelotasuna ematen da. Ezarritako bideak gainditzea, lanketa artistikoan sortuko zaizkien arazoei soluzio berriak bilatzea, lanketa pertsonalaren maila handiagoa suposatzen duten emaitzetara iristea, e.a. ahalmenduko dien prozesu berritzaile jakin bat jarraitzeko hezi daitezke ikasleak. Esfortzurik gabe lortu ezin diren lan pertsonalak burutzeagatiko, materialen menperatze progresiboan oinarrituriko forma berrien aurkikuntzagatiko nahiz plastika eta IkusMintzairaren teknika eta elementuengatiko zaletasuna piztu behar du eskolako hezkuntzak. Plastika eta IkusHezkuntzaren arloa ez da derrigorrezkoa laugarren kurtsoan. Azken kurtso honetan arloak duen antolaketa, edukinen atalaren bukaeran azaltzen da. Aukeratzen duten ikasleek aurreko kurtsoetan landutako edukinak sakondu ahal izango dituzte finkaturiko bi norabideetan: pertzepzioa eta adierazpena. 2. HELBURU OROKORRAK Plastika eta IkusHezkuntzak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan duen helburua, irakaskuntzaikaskuntza prozesuen bitartez ondoren zerrendatzen diren gaitasunak ikasleengak garatu daitezen laguntzea da: 1. Bere inguruneko irudiak eta formak kritikoki hauteman eta interpretatzea, beren kualitate plastiko, estetiko eta funtzionalekiko sentibera izanik. 2. Arte gertakaria gozamen estetikorako iturri gisa eta kultur ondarea osatzen duen zati gisa ikustea, hau errespetatu, artatu eta hobetzen aktiboki lagunduz. 3. Sormenjarrerarekin adieraztea, bere komunikatzeko aukerak aberasteko helburuarekin plastika eta ikusmintzairaren kodeak, terminologia eta prozedurak erabiliz. 4. Plastika eta IkusMintzairak beste Mintzairekin dituen erlazioak ulertzea, bere komunikazio beharren arabera adierazpen formula egokiena dena aukeratuz. 5. Estereotipoak eta konbentzionaltasunak gaindituz, norberarenarekiko eta ingurunean nagusi diren moduekiko desberdinak diren plastika eta ikusadierazpenak errespetatu eta preziatzea nahiz autonomia eta ekimenez ihardutea ahalmentzen dioten iritzi eta irizpide pertsonalak lantzea. 6. Beste pertsonekin harremana izan eta malgutasun, elkartasun, interes eta tolerantzia jarrerak azalduz, inhibizioak eta aurreiritziak gaindituz eta ezaugarri pertsonal edo sozialek eragindako diskriminazioak gaitzetsiz talde ihardueretan parte hartzea. 7. Plastika eta IkusMintzairak bizipen, sentimendu eta ideien adierazpide gisa duen garrantzia baloratu, inhibizioak gainditu eta norberaren oreka eta ongizaterako lagungarri dela konturatzea. 8. Plastika eta ikusteknika desberdinekin ikertzeak eskaintzen dituen adierazpen aukerez jabetzea, sormenprozesuak suposatzen duen hobetze ahalegina baloratuz. 9. Obra baten burutzapen prozesuaren faseak indibidualki edo elkarlanean planifikatzea, lortu nahi diren helburuei egokitzeko bere osagaiak aztertzea eta, amaitzerakoan fase bakoitza berrikustea. 3.EDUKINAK 1. MULTZOA: BEHAKETA ETA PERTZEPZIOA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Gertakari artistikoa eta irudia orokorrean. 2. Irudiaerrealitatea. 3. Irudiaadierazpena. 4. Pertzepzio elementuak (pertzepzioari laguntzen dioten elementuak). 5. Ingurunetik jasotakoaren ikusmemoria: natura, irudiak, gertakari artistikoa ... 6. Ikusmintzairaren kodeak: ikonologikoa, sinbolikoa, estetikoa ... 7. Irudiaren ezaugarriak: ikonotasuna/abstrakzioa, anbiguotasuna/agerikotasuna, sinpletasuna/konplexutasuna ... 8. Ehundura, kolore eta forma grafiko zein materiazkoen sailkapena. B) Prozedurazko edukinak 1. Ingurunearen behaketa gogoetatsua, honen alderdi plastiko eta estetikoei dagokionez. 2. Ingurunearen behaketa medio fisiko gisa, zuzenean nahiz bere errepresentazioetan, honen elementu osagarrien nahiz pertzepziozkoen bidez. 3. Adierazpen eta errepresentazio modu desberdinen behaketa eta analisia. 4. Hurbileko ingurunearen eta gertakari artistikoaren sentimenpertzepziozko deskribapena. 5. Forma baten irudia eta forma beraren artean finkatu daitezkeen desberdintasunak atzematea. 6. Pentsamendu sortzailea lagunduko duten baliabide desberdinak (elkarrizketa, behaketa, ...) irudi mentalak barneratu eta lantzeko forma gisa erabiltzea. 7. Edozein motako materialen bilaketa, ikerketa eta erabilpena hauen ezaugarriak atzeman eta ondoren errepresentazio grafikozko iharduerak burutzeko. 8. Ingurune hurbilera (natura, museoak, ...) bisitaldiak eta txangoak planifikatu eta antolatzea. C) Jarrerazko edukinak 1. Norbere sentipenen aurrean gogoetazko jarrerak. 2. Gogoan hartzea edo ikusmemoria pertzepzioa sustatzeko elementu gisa baloratzea. 3. Norbere adierazpen artistikoak nahiz besteenak, banakakoak nahiz kolektiboak, oraingoak nahiz beste garaietakoak analizatu eta baloratzeko interesa. 4. Ingurunean ematen diren aldaketekiko sentiberatasuna. 2. MULTZOA: PLASTIKA ETA IKUSMINTZAIRA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Irudiaren elementu osagarriak: forma, kolorea,ehundura, errepresentaziobaliabideak ... 2. Irudiaren elementu egituratzaileak: konposizioa eta bere elementuen arteko elkarrerlazioak. 3. Mota desberdinetako adierazpen plastikoen elementu osagarri eta egituratzaileak: estiloak. 4. Sormenprozesuak: motibazioa, proiektuen lanketa,sormena eta honen burutzapena. 5. Komunikazioprozesua obra plastiko guztietan eta batez ere ikusentzunezko nahiz komunikazio medioetan: igorleamezuahartzailea. 6. Sormena prozesu artistikoaren oinarri gisa. 7. Irudiaren munduan ohiz erabiltzen diren zeinu eta ikurrak: seinaleak, kodeak, anagramak, logotipoak, piktogramak, ... B) Prozedurazko edukinak 1. Irudia bere plastika eta ikusingurunean osatzen eta egituratzen duten elementuen behaketa eta erabilketa adierazkorra. 2. Lerroaren erabilpena bere dimentsio deskribatzailean. 3. Trazatu geometrikoen erabilpena formak eraikitzerakoan. 4. Bidimentsionaltasunetik tridimentsionaltasunera igaro beharra dagoen esperientzien burutzapena. 5. Espazio errealean barneratzeko ihardueren burutzapena. 6. Bi dimentsioko espazio batean tridimentsionaltasunaren simulazioa (forma lauetatik bolumena duten formetara). 7. Kolorearekin esperimentatzeko zenbait materialen erabilpena. 8. Kolorea eta argia bolumena emateko eta formak sortzeko erabiltzen dituzten konposizioen burutzapena. 9. Garai desberdinetako obra plastikoen konposizioaren behaketa eta analisia. 10. Forma baten zati desberdinen artean dauden erlazioen deskribapen eta analisia. 11. Gizarteko arazo funtzional desberdinentzako formazko soluzioen bilaketa, nagusiki sormenean oinarrituz. C) Jarrerazko edukinak 1. Errepresentazio grafikoei ekiterakoan soluzio originalak bilatzeko jarrera positiboa. 2. Ikusmemoria prozesu artistikoak errazten dituen elementu gisa baloratzea. 3. Naturako, obra grafikoko, artelaneko eta inguruneko elementu formalen aurrean harmen eta sentiberatasuna. 4. Errepresentazio grafikoetan nahiz kolorearen erabilpenean estereotipoak gainditzea. 5. Izaera artistikoko obretan nahiz naturan barne antolaketa ezagutzeagatiko interesa. 6. Hurbileko plastika eta ikusinguruneari buruzko jakinmina, begirunea eta artapena. 7. Lankideen iritzi eta lanei buruzko begirunea eta interesa. 8. Lan prozesuko etapa desberdinak zuzen erabiltzeko interesa eta disposizio aktiboa. 9. Ondare historiko eta kulturalaren balorazioa, begirunea eta gozamena. 3. MULTZOA: ADIERAZPEN ETA KOMUNIKAZIORAKO BIDE ETA TEKNIKAK A) Kontzepuzko edukinak 1. Euskarriak, materialak eta tresnak. 2. Adierazpideen teknikak. 3. Tekniken adierazpen zentzua. 4. Irudi finkoaren zenbait adierazpide: marrazkia, pintura, modelazioa, fofotografia, ... 5. Sekuentziaturiko irudiaren zenbait adierazpide: komikia, diaporamak, fotonobelak, ... 6. Irudi mugikorraren zenbait adierazpide: zinea, bideoa, telebista, eskultura zinetikoa, mugikorrak, ... B) Prozedurazko edukinak 1. Teknika desberdinen aplikazioa eta esperimentazioa, adierazpen plastikorako baliabideek eskaintzen dituzten adierazpen eta estetika aukerak menperatzea lortzeko (ikusentzunezko baliabideak eta teknologia berriak barne). 2. Materialaren analisi eta euskarri mota desberdinen ezaguera eta erabilpena, hauek eskaintzen dituzten adierazpen eta plastikaaukeren nahiz lan proiektu batekiko egokitzapenaren arabera. 3. Ohizko eta ezohizko materialen bilaketa eta hauek eskaintzen dituzten aukera bidimentsional nahiz tridimentsionalen ikerketa. 4. Teknika bakoitzaren arabera beharrezkoak diren tresnen erabilpena, hauek erabiltzeko modua menperatu eta beraien ezaugarri nahiz erabilerak ikertzeko. 5. Teknika, prozesu eta emaitza desberdinen arteko praktika konparatiboak eta analisia. 6. Irudi plastiko desberdinen nahiz industri diseinurako objektuen behaketa: erremintak, altzariak, makineria, ... hauen lanketaprozesua eta beraien forma, ehundura eta materialen arrazoiak asmatzen saiatuz. 7. Arazoak banaka edo taldean konpontzeko teknika eta prozedura egokienen hautespena. C) Jarrerazko edukinak 1. Obra bakoitzaren ezaugarrien arabera teknika egokiena hautatzeak dakarren ahalegin aurrezkiarenbalorazioa. 2. Tresna, material eta euskarriak maneiatu eta erabiltzeagatiko jakinmina eta interesa. 3. Materialak ongi erabiltzeagatiko interesa eta honen balorazioa, hauek egokiro, txukuntasunez eta garbitasunez erabiltzen saiatuz eta lantokia zainduz: gela, tailerra edo laborategia. 4. Plastikaren arloan ohizkoak ez diren materialak balizko adierazpen elementu gisa kontuan izan eta erabiltzea. 5. Norbere lana eta besteen lanarekiko begirunea, jarrera kritikoa eta honen balorazioa. 6. Gehiengoaren erabakiak onartu eta hauei begiruneaizanez taldeko iharduera eta lanetan parte hartzeko predisposizioa. 7. Norbere gusto eta aukeretatik urrun dauden kultur adierazpenekiko tolerantzia eta begirunea. 8. Komunikazio aukerak gehitzeko ikusbaliabide eta mintzairek duten balioa kontuan izatea. 9. Ideia original eta sortzaileak sustatuz material eta teknikak maneiatzeko ekimen espontaneoa aprobetxatzeko disposizio aktiboa. LAUGARREN KURTSORAKO ZEHAZTAPENAK Laugarren kurtsoan arlo hau hautagarria da eta bere programazioak ondorengo edukinak sakontzeko irakaskuntzak barne hartuko ditu: 1. Plastika eta ikusmintzairaren elementu eta prozesuak. Edukin konplexuagoak proposatzean datza, hau da, mintzaira desberdinen sintaxiaren ezagutzan eta, adierazpen eta deskribapen helburuekin, hauen integrazioan sakontzen dutenak. Ondorioz konposizio orekatuak burutzea eta sistema proiektagarrien aplikazioaren bidez formen errepresentazioa lor daiteke, hauetako bakoitzaren egitura berezia ulertuz nahiz errepresentaturiko irudiak ulergarriak izateko moduan eta formak eta ikuseremuaren arteko proportzio erlazioak finkatuz. Kontuan izan beharreko beste edukin garrantzitsuak berariazko ikusmintzairen sintaxiko elemetu konplexuagoen analisiarekin zerikusia dutenak izango dira. 2. Gertakari artistikoaren eta orokorrean irudiaren analisi kritikoa eta onespena. Ez da eguneroko forma eta irudien alderdi formal eta estetikoak baloratzea bakarrik baizik baita hauek ingurunearekin lotzen dituzten erlazioak finkatzea ere. Beraz, ingurunea ikuspuntu kritiko batetik ikusiz eta irizpide pertsonalen bidez beste aukerak proposatuz ingurunearen alderdi emozional eta funtzionalen azterketan sakontzea beharrezkoa bihurtzen da. Bestalde garrantzitsua da gure kulturaren barnean gizakiaren adirazpen diren kultur ondarearen azalpenen balio estetiko nahiz kulturala kontuan izatea. 3. Adierazpen eta komunikazio teknika eta bideen ezagutza eta erabilpena. Ikasleen heldutasun gehiago eskatzen duten teknika eta materialetan sakontzean datza, burutzapen prozesuaren planifikazioan lortu nahi diren helburuetarako egokiena den adierazpen prozedura aukeratzen delarik. Aurreko kurtsoetan baino teknika grafikoplastiko konplexuagoak proposatu daitezke, adibidez, serigrafia, grabatua, akuarela, e.a. eta mota guztietako material bolumetriko guztiak erabil daitezke adierazpen helburu garbi batekin. Teknologia baliabide berrien eta fotografiaren teknikan errebelatuaren erabilpenaren bitartez irudiak maneiatzea ere garrantzitsua da (ordenagailua, bideoa, fotokopiagailua). 4. EBALUAZIO IRIZPIDEAK 1. Grafikoki eta plastikoki bere ingurune hurbileko objektuak eta alderdiak deskribatu, hauen elementu osagarri eta egituratzaileak identifikatuz eta behargabeko informazioa alde batera utziz. Irizpide honekin ikaslea errealitateko alderdi izkutuenak somatzeko nahiz errealitatean dauden proportzioak eta forma, kolore, ehundura eta erritmo erlazioak baliabide plastikoen bitartez deskribatuz hau objetiboki eta subjetiboki interpretatzeko gai den egiaztatu nahi da. Orokorrean alderdi funtzionalekiko eta adierazpenezkoekiko nahiz ehunduren, formaren, bolumenaren, ñabardura kromatikoen eta egoera espazialaren atzipenarekiko azaltzen den interesa izango dira kontuan. 2. Naturan eta inguruan ditugun objektuetan kolore ñabardurak desberdintzea, bere dimentsioak kontuan izanik eta ñabardura desberdinak erreproduzituz. Irizpide honekin zirkulu kromatikoaren erabilera ulertzen den ala ez eta, nahasketak eginez ingurunean ikusitako kolorearen ñabardura desberdinak erreproduzitzeko gai diren ebaluatu nahi da. 3. Hainbat material eta teknika landuz sor daitezkeen ikusmenezko eta ukimenezko ehunkerak desberdintzea, forma bat osoki edo partzialki errepresentatzerakoan norbere adierazpenari hobe doakion ehundura hautatuz. Irizpide honekin egin nahi dena ikasleek, azalerak sentikortzerakoan ehundurak duen garrantzia ulertzen duten eta bornu berdineko azaleretan sor daitezkeen ikusmenezko esanahi desberdinak material derberdinekin esperimentatzeko gai diren egiaztatzea da. Proposaturiko mezuan ikasleek sortu eta atzeman ditzaketen ehundura artifizialen aniztasuna ere kontuan izatea garrantzitsua da. 4. Inguruneko objektuen eta espazioen dimentsioak egokiro erlazionatzea, errealitatearen edozein errepresentaziotan eskalen aplikazioa eta proportzio erlazioak kontuan izanik. Errealitateak errepresentatzerakoan, egunero erabiltzen diren objektuen arteko erlazio egokiak nahiz bere konposizioetan zabalketa eta murrizketa eskalak finkatuz ikasleak proportzio kontzeptua aplikatzeko gai diren ebaluatzea da irizpide honen helburua. 5. Inguruneko edo norberak sortutako plastika eta ikusmintzairaren ikur konbentzionalak banaka edo multzoan interpretatzea, aipatzen dituzten objektu edo egoerekin erlazionatuz eta, testuinguru honetan, hauen egitura nahiz kualitate materialak analizatuz, bide batez adierazpide gisa duten garrantzia baloratzen delarik. Okerrik gabe interpretatu daitezkeen ikurrak erabiltzea beharrezko egiten den egoera derberdinak ezagutuz (arriskua, norabide debekatua) ikaslea objektua eta hau identifikatzeko erabiltzen den ikurraren arteko erlazioa finkatzeko gai den egiaztatu nahi da. Honen egitura, kualitate materialak (ehundura, kolorea, ...) eta objektuarekiko erlazioa ikonikoa edo sinbolikoa den (piktogramak, markak, anagramak, logotipoak) bereiztenere jakin beharko du. 6. Teknika desberdinei egokitzen zaizkien euskarri, material eta tresnak ezagutzea, sortzerakoan egokiro maneiatzen jakinez. Ikasleek zenbait euskarri bidimentsional ezagutzen dituzten, materia desberdinak erabiltzen dituzten eta hondakin materialek eskaintzen dituzten adierazpen aukerak ezagutzen dituzten egiaztatu nahi da irizpide honetan. Tresnen hautaketa eta erabilpen zuzenaren ebaluaketa ere alderdi garrantzitsu bat da. 7. Ingurunean ematen den ikusmezu bati esanahi desberdinak bilatzea, beste testuinguru batean barneratuz, bere elementu esanguratsuetako batean aldaketak eginez eta beste adierazpen mintzaira batzuk erabiliz. Irizpide honetan, konponbide desberdinak aurkitzeko esperientziak emandako datuen arteko erlazio berriak finkatzen laguntzen duten eta bat ez datozen pentsakera moten garapena ebaluatzen da. 8. Ikusmenaren arlo jakin baten formak antolatzerakoan aukera desberdinak bilatzea eta konposizio desberdinak lortzea, estereotipoak gaindituz, interes gunea, ikusibilbidea, erritmoa pisua, tamaina, oreka, ... bezalako kontzeptuak kontuan izanik eta emaitza eskema, zirriborro eta maketen bidez bistaratuz. Irizpide hau, ikaslea espazioan nahiz planoan konposizio arazoak konpontzeko gai den ebaluatzen saiatzen da, multzoaukerak proposatuz eta aipatu kontzeptuak zuzen aplikatuz. 9. Oinarrizko modulu sinple batetik hasita planoan sareska lauangeluar edo triangeluar gainean ordenazko kontzeptuak erabiliz eta argifoku baten norabidea definitzeko argiluna gaineratuz erritmosekuentziak marraztea. Ikasleak modulu bidimentsionala ezagutzen duen eta neurketa unitate gisa erabiltzen nahiz konbinatzen duen ala ez eta naturako edo gizonak egindako lanetan (ornamentazioa, diseinua, arkitektura, ...) identifikatzen duen egiaztatu nahi da irizpide honekin. Hauen disposizioak, irudi beraren sekuentzia desberdinak nahiz konposizio modular lauak burutzerakoan trazatuaren zuzenketa eta konplexutasuna nahiz modulu eta sekuentzien kopuru handiagoak erabiliz erritmoirudiak sortzen dituela ulertzen duen, eta azkenik argia bolumenak definitzeko elementu gisa gaineratzen badakien egiaztatu nahi da. 10. Medio desberdinen artean ikasleak dituen adierazpen eta komunikazio beharretara gehien egokitzen dena hautatzea, beharrezkoa bada sortzelanean bi medio edo gehiago erabiliz. Ikasleak gehien erabiltzen diren adierazpen medioen (komikia, fotografia, zinea, telebista, ...) ezaugarri partikular eta amankomunak nahiz gizartedimentsioa ezagutzen dituen eta bere ideiak edo beste batenak adierazteko hautatzeko gaitasuna jaso duen egiaztatu nahi du irizpide honek. 11. Forma geometriko sinpleekin eta perspektiba baliabide grafiko gisa erabiliz, plano batean espazioaren sentsazioa errepresentatzea. Ikasleak errealitatea ikusten duen bezala euskarri bidimentsional batean eta trazatuari dagokionez eragiketa zailak eskatzen ez dituzten adierazpenen bidez errepresentatzeko gai den ebaluatzen da irizpide honekin. Honen arabera, erabilitako elementuen trazatu geometriko zuzena, honen erlazio egokia eta espazioan duen disposizioa ebaluatuko dira. 12. Inguruneak (naturalak eta artifizialak) nahiz eguneroko bizitzako objektu eta irudiak analizatzea, hauen kualitate plastikoak eta ingurunearekiko egokitasuna baloratuz. Ikaslea, ongi diseinatuta dagoen eta funtzionaltasun faktoreen eragina bakarri ez duen objektu sinple batean, bere balio plastikoak (honen zatien arteko proportzioa, kolorea, ehundura, forma, ...). bereizteko gai den egiaztatu nahi da. Naturak eta artelanek duten dimentsio plastikoa ere nabaritzeko gai den eta hau, inolako imitazio asmorik gabe, elemetu plastikoak nahiz ikusmenezkoak analizatzeko erreferentzi gisa hartzen duen ere egiaztatu nahi da. 13. Plastika eta ikusmintzairako elementu desberdinak biltzen dituen eta lan faseen planifikazioa eskatzen duten artelanak burutzera zuzenduriko taldeko iharduerak burutzea. Taldeko integrazioa, solidaritate jarrerak, malgutasuna eta arauekiko begirunea ebaluatzen dira. Artelan bat burutzerakoan etapak logikaz antolatzeko duen gaitasuna ere baloratuko da. 14. Norberarenarekiko desberdinak diren beste adierazpen motak kritikoki komentatu eta analizatzea, hauek onetsiz eta bide batez jarrera kritikoak nahiz autonomia pertsonala sustatuz. Ikasleak norberarenarekiko desberdinak diren beste adierazpenekiko tolerantzia eta begirunezko jarrerak hartzen dituen egiaztatu nahi da. Diskriminazioen menperaketa eta irizpide pertsonalen garapena ere kontuan izango dira. 15. Plastika eta ikusmintzairaren oinarrizko elementuen bidez inguruneko adierazpen artistikoak analizatzea, kultur ondarearen elementu integratzaile gisa baloratuz eta hauei begirunea izanez. Ikasleak, ingurunean ematen den gertakari artistikoa ezagutzen duen egiaztatu nahi da; era berean, errealitatea behatzeko gaitasuna duen eta bertan parte hartzen duten adierazpen eta komunikazio elementuak atzematen dituen ere egiaztatu nahi da. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA GAZTELANIA, EUSKARA ETA LITERATURA 1. SARRERA Euskararen eta gaztelaniaren irakaskuntzaikaskuntza HIZKUNTZA deritzon curriculum proposamen bakar batean barneratzen da, hizkuntza guztiak beren erabiltzaileen arteko trukeen bitartez eskuratzen direlako, esnahiaren negoziazio prozesu batean, eta H1 (ama hizkuntza) hizkuntzaren eskurapen estrategiek eta horren ikaskuntzak H2ren (bigarren hizkuntza) eta atzerriko hizkuntzaen eskurapen eta ikaskuntza bideetan eragina dute. Gainera hizkuntzari buruzko gogoeta eremuak, morfosintaktikoak, testualak, pragmatikoak, etab., amankomunak dituzte elkarrekiko, nahiz eta bakoitzak eremu horien berariazko gauzatzeak izan. Aurrez esandakotik ateratzen da hizkuntza arloaren ikusmoldeak integratzailea izan behar duela, eta horrela aurresuposamendu amankomun eta metodologia antzekoetatik abiatu behar da hizkuntza batean ikasitakoa beste edozeinetara aldatzeko, eta errentabilitate didaktiko eraginkorra izateko, H1ean egindako ikaskuntzak H2an aprobatxatzeko eta alderantziz. Ikuspegi funtzionaletik, lengoaia komunikazio eta irudikapenerako oinarrizko bi funtzio ziurtatzen dituen giza gaitasun konplexua da, hizkuntza natural guztietan eta bakoitzean agertzen dena. Hizkuntzaren oinarrizko bi funtzio hauek iharduera berbalean elkarrerlazionatuta daude. Esan daiteke, komunikazioa, gizarte trukea, lengoaiaren lehen funtzioa dela, eta funtzio hau bere izaera irudikatzaileari esker burutzen dela, hau da, errealitatea ordezkatu eta sinbolizatzeko duen gaitasunari esker. Lengoaia, bere funtzio irudikatzailean, kontzeptualizazioa, kontzeptuen arteko erlazioa, eta munduaren irudikapena ahalbidetzen ditu, eta horrela pentsamenduaren garapenari laguntzen dio. Eragiketa kognitiboen bitartez gure buruekin komunikatu, arazoak aztertu, eskura dugun informazioa antolatu, planak egin... azken finean, gure iharduera arautu eta orientatzen dugu. Lengoaiaren funtzio komunikatzailea iharduera berbalean adierazten da, horren eroalea lengoaia izanik eta bere osagai materialek, edasle bat, aldian aldiko solaskideak, leku bat eta ariketaren une fisiko bat eskatuz, hau da, hizkuntz ekoizpenaren egoera materiala definitzen duten parametro fisikoen multzo bat. Gainera, iharduera berbala, ahozkoa nahiz idatzia, berez errealitate bat osatzen duten gertaerei edo pentsamenduzko edukinei dagokie. Funtzio irudikatzaileari esker, solaskideek horren gainean eragiten duten gizarte praktikek zabalki egituraturiko errealitatera hurbiltzen dira. Hizkuntzaz kanpoko errealitatearen eta testuaren arteko erlazioa, portaera berbalaren azken emaitza, hiru eragiketa psikolinguistikoren bitartez finkatzen da: kontestualizazioa, egituraketa eta testualizazioa. Kontestualizazioan, igorleak testuingurua eratzen duten ezaugarri sozial eta materialak antzematen ditu (solaskideak, ete beren gizarte rola, ekoizpenaren espazioa eta denbora, testuaren harrera eta funtzioa, etab.) bai eta testuan islatuko diren edukinak ere. Egituraketa eragiketa edukinak testuinguruaren ezaugarrien arabera antolatzen dira, plan orokor bat laduz. Testualizazio eragiketa testua gauzatzean datza, eta bere baitan hartzen ditu testuaren parteen artean lotura segurtatzen duten prozedurak, kohesioa -testuaren batasun tematikoari eta informazioaren aurrerakadari eutsiz- eta modalizazioa, enuntziatzaileak testuarekiko duen posizioa islatzen duena. Azkenik, iharduera berbal ororen azken emaitza testu bat da, eta berorren ezaugarriak neurri handi batean hizkuntzaz kanpoko errealitatearen menpe daude. Bai hizkuntzaz kanpoko errealitatea eta bai eragiketa psikolinguistikoak testuan lanketa prozesua berreraikitzeko aukera ematen diguten hizkuntz unitate batzuen bitartez bakarrik dira behagarriak. Komunikazioa ahozko eta idatzizko testuak sortzen dituzten berbaldien bitartez eratzen denez gero, horren ekoizpen eta ulermenean trebatzea ezinbestekoa da ikasleak hizkuntza menperatzeko gai izan daitezen. Entrenamendu hau enuntziatuzko egoera argien inguruan gertatu beharko da, bertan ikasleak helburua, ezaugarriak eta solaskideen gizarte zeregina, bai eta espazioa eta denbora ere kontrolatu ahal izateko. Ekoizpen berbala eta hizkuntzaz kanpoko errealitatea erlazionatzen dituen lan batek bakarrik bultzatuko du erabileraren hobekuntza. Erabilera hauei buruzko gogoeta sistematikoak komunikazio trebetasunak hobetzeko beharrezko osagarriak ekarriko ditu. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan Hizkuntza eta Literaturaren azken helburua ikasleek hizkuntzaren oinarrizko ondoko lau trebetasunen menderapen pertsonalean aurrera egitea da: entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea. Ekintza pedagogikoa gaitasun hauek finkatzera zuzenduta egongo da eta sakontasunean hedatzera, hizkuntzaren erabilera funtzionala bultzatuz, ahozkoa nahiz idatzizkoa, hau da, hizkuntza komunikazio eta irudikapen tresna eraginkor gisa erabiltzera. Arestian esan bezala, hizkuntza kulturaren eroaletzat hartu behar da, eta ondorioz, hizkuntza bat besteekin elkarreraginean ikastea, hizkuntza horren hiztunek errealitatea ulertu eta interpretatzen duten modua eskuratzea bada, aurreiritzi sexista, klasista edo arrazistak adierazten dituzten hizkuntza formen ezabaketa sustatu behar da. 2. HELBURU OROKORRAK Gaztelania eta Euskararen irakaskuntzak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ikasleengan ondoko gaitasun hauek garatzen laguntzeko helburua izango du. Bi hizkuntza hauetan helburu honen lorpen maila, ikasle bakoitzaren hasierako hizkuntza egoera eta Ikastetxe bakoitzaren hizkuntza aukeren araberakoa izango da. 1. Ahozko eta idatzizko berbaldiak ulertzea, beren helburu desberdinak eta ekoizten diren komunikazio egoerak antzemanez. 2. Ahoz zein idatziz koherentziaz eta zuzentasunez adieraztea, komunikazio helburu eta egoera desberdinekin bat eta berezko adierazpen estiloa bultzatuz. 3. Espainiako zein gizarteko errealitate eleaniztuna eta hizkuntza bakoitzaren barianteak ezagutu eta baloratzea,estereotipo soziolinguistikoak gaindituz eta elkar ukitzen diren hizkuntzek sortarazten dituzten arazoak kontuan hartuz. 4. Bere adierazpen errekurtsoak erabiltzea, bai linguistikoak bai ezlinguistikoak, beste pertsonekin harreman zuzenak izatean sortzen diren komunikazio erlazioetan. 5. Komunikabideen elementu eta ezaugarriak ezagutu eta aztertzea, berbaldirako trebetasunak zabaltzeko eta beren mezuen aurrean jarrera kritikoak garatzeko, beren adierazpenek kultura garaikidean duten garrantzia baloratuz. 6. Irakurketa eta idazkeraz era autonomo batean onura hartu eta gozatzea, komunikazio era eta kultur aberaste eta gozamen pertsonaleko iturri gisa. 7. Literatur testuak eta asmo literarioa duten ahozko nahiz idatzizko testuak interpretatu eta ekoiztea, jarrera pertsonal kritiko eta sortzaileetatik abiatuz, literatur tradizioko obra nabarmenak baloratuz kultur ondasunaren erakusgarri bezala. 8. Hizkuntzaren elementu formal eta mekanismoei buruz hausnartzea, bere maila fonologiko, morfosintaktiko, lexikosemantiko eta testualetan, eta mezuen ekoizpen eta harrera baldintzei buruz, komunikazioko gizarte testuingurutan, berezko hizkuntza ekoizpenak arautzeko gaitasuna garatzeko helburuz. 9. Hizkuntzen gizarte erabilera desberdinak aztertu eta kritikoki epaitzea, hizkuntzaren edukin ideologikoaren onarpenaren bitartez balio iritzi eta aurriritziak dakartzaten hizkuntza estereotipoak saihetsiz (klasistak, arrazistak, sexistak, etab.). 10. Hizkuntza ikaskuntza berriak eskuratzeko tresna gisa erabiltzea, errealitatea ulertu eta aztertzeko, pentsamendua finkatu eta garatzeko, eta norberaren iharduera arautzeko. 3. EDUKINAK Arestiko atalean zerrendatutako helburu orokorrak Euskal Herriko Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialetarako berak dira, hau da, bertan jasotako gaitasunak H1 zein H2an garatu beharko dira, Autonomi Elkarteko errealitate soziolinguistikoak, egoera diglosiko bat islatzen duela ahaztu gabe, euskara eta gazteleraren ezarpen gradu desberdinekin, azken hau, oro har, gehiengoaren hizkuntza izanik. Era berean, arloa hizkuntzaren erabilera eremu gisa definitutako edukin multzoetan antolatzea, eta prozedurazko, kontzeptuzko eta jarrerazko edukinen banaketa, berdina izango da euskara nahiz gaztelaniarako. Hizkuntza arloko funtsezko helburua ikasleen komunikazio gaitasuna garatzea da, euskaran zein gazteleran, komunikazio gaitasuna Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzako ikasleak maizen diharduen hizkuntza erabilera eremuetan sortutako eta edukinmultzoekin identifikatutako ahalik eta testu gehienak ulertu eta sortarazteko abilezia izanik. Gaitasun hau gehitzeko modu bakarra, elkarloturik doazen bi ardatzi eustea da: hizkuntzaren ERABILERA eta horri buruzko GOGOETA. Beharrezkoa da beti, erabileratik abiatzea, eta hau hobetzea, zuzentzen duten mekanismoak ezagutuz, hau da, gogoeta bat eginez, baina ez isolaturik edo era abstraktu batean, baizik eta erabilera konkretutik sortu eta bertara itzuliz, berau aldatu eta aberasteko. Erabilera eta gogoeta ardatzak BERBALDIA eta TESTUAREN inguruan artikulatzen dira. Ahozko zein idatzizko testuei buruzko gogoeta hizkuntzaren erabailerak daraman errealitate soziolinguistikoa eta eragiketa psikolinguistikoak barnebil ditzaten lau bidetan antolatzea proposatu da. Gogoeta bide hauek kontzeptuzko edukinen sailkapena sortzen dute: hizkuntzen arteko erlazioa eta hiztunen eta hizkuntzen arteko erlazioa, testuingurua eta hiztunak, testuaren antolamendua etamorfosintaxia. Bide hauen bitartez egindako gogoeta erabileraetik abiatuko da eta bertara itzuliko da. Bestalde, erabilera, funtsean, bi iharduera mota osagarritan adierazten da, ulermena eta ekoizpena, hertsiki lotuta daudenak, eta bataren garapena bestearen garapenarengan eragin positiboa du. Ulermena eta ekoizpena ahozko nahiz idatzizko testuei dagozkie, eta hizkuntza beraren adierazpen desberdinak dira. Beraien arteko desberdintasuna iharduketa arauak agintzen dituzten faktore soziokulturaletan eta beraien berezko ezaugarrietan oinarritzen dira . Erabilerak, hizkuntzari buruzko lanaren abiapuntu eta helmuga gisa, arlo honen ardatzak prozedurak izatea galdatzen du. Horiek antolatzerakoan iharduera berbala agintzen duten eragiketa psikolinguistikoak hartu dira kontuan. Kontzeptuzko edukinak, ikasleek beren komunikazio gaitasuna zabal dezaten, gelan garatu beharreko gogoetaren oinarrian dauden eta irakasleak menperatutako kontzeptu, egintza eta printzipioak bezala ulertu behar dira. Jarrerazko edukinek hizkuntzei, hiztunei eta beren burutzapenei zein hizkuntzen ikaskuntzari buruz jarrera positiboak sustatzeko garaian garrantzi berezia hartzen dute. Prozedurak, kontzeptuak edo jarrerak ezin zaizkio multzo edo testu mota jakin bati adskribatu. Izan ere, edukin gehienak edozein testu edo eremuan aurki daitezke. Hautatutako tipologia izango da testu mota bakoitzean landu beharreko edukinik egokienak aukeratzen lagunduko duena. EDUKIN MULTZOAK 1. MULTZOA: HIZKUNTZEN ARTEKO ERLAZIOAK. HIZTUNAK ETA HIZKUNTZAK. Edukinmultzo honek hizkuntzen historia, horien aldaketa, erlazio, etabarrei buruz lan egitea proposatzen du, komunikazio praktikan bizirik dagoen zerbait bezala kontsideratzearekin lotutako prozesuak, hain zuzen ere, eta, ondorioz, etengabeko bilakaeran daudenak. Egitate errealei buruzko gogoetaren bitartez, hizkuntza desberdin, hizkuntza baten baitako bariante, arau eta, bereziki, hizkuntzaren normalizazio prozesuaren aurrean jarrera positiboen garapena ekar dezan jarrerazko aldaketa sustatzean datza. 2. MULTZOA: HIZKUNTZA LITERATURAN. Multzo honen oinarrizko helburua, garai eta toki guztietako literatur testuen irakuketan oinarritutako ulermena da, ikasleen testuinguru soziokulturalean gaurkotasuna izan dezaten neurrian hautatuak izango direnak eta gai zahar eta berrirekiko hurbilketa eta horiei buruzko ikuspuntu desberdinak izatea ahalbide dezatenak, horrela bizi direneko mundu aldakorra hobeto ulertzeko baliabideak edukiz. Testu klasikoekiko hurbilketa, egungo irakurlearentzat interesgarriak izan daitezkeen neurrian prestatu behar da, sortuak izan ziren unea gainditzeko gai direlako. Literatur testuekiko erlazioak zentzu estetikoa garatzeko aukera eskaintzen du, bai eta sormena zein ideia eta formen aurreko gaitasun kritikoa ere, eta irakurtzeko ohitura garatzeko maizen erabilitako euskarria da, gelan nahiz kanpoan, funtsezkoa izango den ohitura bat, hain zuzen ere. Irakurketa gozamenerako sustatzeak ulermena eta adierazpenaren garapena dakar, eta irakurketa dokumentazio eta azterketarako urratsa izatea ahalbidetzen du. 3. MULTZOA: HIZKUNTZA GIZARTE KOMUNIKABIDEETAN. Multzo honen helburua komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoak garatzean datza, eta horretarako beharrezkoa izango da beren funtzionamendua ezagutzea eta, ondorioz, testu hauen ekoizpen baldintzak. Komunikabideek hizkuntza mota asko eskaintzen dituzte. Bertan erabilitako hizkuntza, irakurtzeko edo entzuteko idatzi den hizkuntza da, idatzizko nahiz ahozko erregistro formalen araua izatera iritsi delarik. Hauetako komunikabide bakoitzak dituen sekzio anitzek testu mota desberdin asko eskaintzen dituzte xede desberdinetarako ( atsedenerako, informaziorako, eragina izateko, eztabaidatzeko, konbenzitzeko...) eta esparrurik egokiena dira testu egiturak eta plangintza sistematikoki lantzeko. Era berean, gizarte komunikabideek, eta bereziki, publizitateak, errekurtso estetiko ugari erabiltzen dituzte, estetikoa ez den xede baterako, irudia eta musika bezalako beste errekurtso erabiltzeaz gain, horien interpretazioak ezaguera bereziak behar dituelarik. 4. MULTZOA: HIZKUNTZA ERAKUNDE ERLAZIOETAN. Multzo hau barneratu izana justifikatzeko, esan beharra dago Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek, hezkuntza, kultur, kirol, eta administrazio Erakundeekin, bai eta lan, merkataritza, eta gizarte munduarekin ere dituzten erlazioak gero eta garrantzitsuagoakdirela, eta horien hizkuntzaerabileren menderapenak gizarte bizitzan hobeto parte hartzea ahalbidetzen dietela. Multzo hau ez da lan eremu hertsi bat, anitza baizik, mundu desberdinak (politika, lana, administrazioa...) eta komunitate desberdinak eragiten dituelako (eskola, auzoa...) Aniztasun hau izaera formal nabarmeneko berbaldi eta testu desberdinetan eta ohiz zurrunak diren egituretan bilakatzen da, oso zehatzak diren lexiko eta espresioak sortuz, bertan azalpen, jarraipide edo argudiozko testuek lehentasuna dutelarik. 5. MULTZOA: HIZKUNTZA, PERTSONARTEKO ERLAZIOETAN. Pertsonarteko erlazioen eremua, giza esperientziaren lehena da, eta maizen murgiltzen garenekoa. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan lehen hizkuntzako pertsonarteko erlazioen erregistrorik formalenen ahozko erabilera landu behar da, eta erregistro hauek zein kolokialagoak diren beste zenbait bigarrenean, eta honek horiek agintzen dituzten arau soziopragmatikoei buruzko gogoeta egitea dakar. Garrantzitsua da eremu honen baitan ahozko hizkuntzak duen berariazko pisua azpimarratzea, berehalakotasuna, testuaren lanketa bateratua, esanahien negoziazioa, igorlehartzaileen funtzioen alternantzia, testuinguruarekiko erreferentzia sistematikoak, hizkuntzazkoak ez diren adierazpen baliabideen erabilera, deiktikoen presentzia, etab. dakartzalako. Era berean, garrantzitsua da solaskideek duten munduaren ezagupena eta konpartitutako informazioa nabarmentzea, bertan sortzen diren testuen ezaugarriak eta esanahi batzuk ulerkorrak bihurtzen dituztenak. 6. MULTZOA: HIZKUNTZA IKASKUNTZAN. Multzo honen garrantzia arloko muga guztiak gainditzen ditu, hizkuntza ia curriculum osoan irakatsitako irakaskuntza guztien euskarri delako, eta eskolako irakaskuntzaikaskuntzaprozesuak, neurri handi batean, hizkuntza gaitasunaren garapenaren menpe daudelako. Eremu honetatik, ikasleentzako ikasketa gai diren edozein zientziako berezko testuak menperatzea eta beren gaitasunen garapena aldarrikatzen da ahozko nahiz idatzizko berbaldi eta testuen ezaguera praktikoan, informazioa bilatu, hautatu eta manipulatzeko, gaitasun honek irakurtzeko ohitura sendoa dakarrelarik. Horretarako liburutegi, agiritegi eta datu-baseak bezalako iturri eta dokumentaziozentroetarako hurbilerraztasuna ahalbide dezaten trebetasunak eskuratzea beharrezkoa da. Multzo hau, halaber, eguneroko bizitzan proiektatzen da, menperatu beharreko hainbat eta hainbat testuetan bilakatuz: medizina prospektuak, gidak, katalogoak... Testu anitzen erabilera eta dokumentazio iturrien menderapena, ez dira multzo honen xede bakarrak. Bertan, ezaguera antolatu eta iharduera planifikatzea ahalbidetzen duten pentsamendu eskemen garapenak garrantzi handia hartzen du. Hizkuntza eskolan ez da ikaskuntza gai soila, eskolaz kanpoko munduan bezala, irakaskuntzaikaskuntza ihardueren oinarrizko euskarria da. Horrenbestez, irakasle guztiek beren arloko testuen ulerpenak eta ekoizpenak ikasleentzat dakartzaten zailtasunez jabetu behar dute. Gainera, hizkuntza eskola ihardueraren euskarri denez gero, ERABILERAREN hobekuntzak ikasleari errealitatearen irudikapen prozesuetan, gero eta konplexuagoa den pentsamendu abstraktuaren garapenean, eta bere ezagupenaren eraikuntzan aurrera joatea ahalbidetuko dio, Bestalde, hizkuntzan zehar ikasleak irakaspenean egindako aurrerakadak adierazten ditu, ahozko nahiz idatzizko testuetan islatuz. Honen arabera, ulertzekoa da, beraz, hizkuntzaren menderapena -H1 zein H2- ezaguerarako sarbide gisa, eta eskola arrakasta edo porrotaren arteko erlazioa. Testuen aniztasuna infinitua denez gero, horien ikaspena sistematiko eta antolatua ikasleentzat esanguratsuak diren testuetatik abiatu behar da, irakasleak hautatu eta sailkatu beharrekoak eta testu mota bakoitzaren oinarrizko ezaugarriak ulertzea ahalbidetuko dutenak, horien ulerpena eta ekoizpena hobetzeko xedez. Testu tipologiak, antolamendu eta sailkapen bide gisa, testuen inguruan lan egiteko esparru egokia eskaintzen du, testuen azpegia identifikatzen laguntzen duelako, irakasleak nolabaiteko intuizioz orain arte burutu duen zeregin didaktikoa erraztuz. Lengoaiaren zientzietatik antolamenduzko irizpide desberdinei dagozkien tipologia desberdinetara jo daiteke. Hala ere, sailkatzen zailak diren testuak badaude, berbaldi egoera bakoitzak eta emaitzazko testu bakoitzak bakarrak direlako beren desberdintasunean; horietako gehienen izaera mistoak horietako edozeinetan mota desberdinetako azpegiak aurkitzera darama. Bere mugak edozein izanik ere, edozein tipologia, edukin multzoetan islatutako erabilera eremuekin konbinatuz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat beharrezko diren testu moten inguruan lana antolatzeko gai da. Beharrezkoa da azpimarratzea irakaslearen hizkuntzak ikaslegoarentzat duen eredu izaera, eta ondorioz, horren erabilera arretaz zaindu behar du, ez bakarrik gelako ahozko adierazpenean eta ikasleei aurkezten dizkien idazkietan, baizik hizkuntzen aurreko jarrera eta gelan lana antolatu eta aurkezteko moduan ere. PROZEDURAZKO EDUKINAK A) Ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko prozedurak. 1. Joera linguistikoen analisia gizarte bizitzan. 2. Hizkuntzen arteko kontaktutik datozen fenomenoen ezagupena. 3. Estatuko hizkuntzak identifikatu eta beraien arteko erlazioak ezagutzea. 4. Irakurketa autonomoa atsegin eta aberaste kulturalaren iturri bezala. 5. Prosa eta poesiazko testuen irakurketa espresiboa. 6. Igorlearen asmoa eta esanahiak testuinguruarekiko duten menpekotasuna ezagutzea. 7. Testua enuntziatzerakoan igorlearen jarrera islatzen duten elementu linguistiko eta ezlinguistikoak (tonu, keinu...) ezagutzea. 8. Testua ekoizpen baldintza materialen eta laguntzen duten elementu ezlinguistikoen arabera interpretatzea. 9. Norberaren eta besteen testuen analisia, ideiak kokatuz, lehen eta bigarren mailakoak bereiziz eta testuarekiko egokitasuna kokatuz. 10. Testuaren zatiak eta beraien arteko erlazioak (espaziodenborazkoak eta logikoak) ezagutu, unitate linguistikoak eta batasuna ziurtatzen duten prozedurak lokalizatuz. 11. Testuetan estilozko errekurtsoak identifikatu eta analizatzea. 12. Testu baten elementuen erlazioak eta ordenazio hierarkikoa bisualizatzea ahalbide dezaten eskemak lantzea. 13. Testuen gaia identifikatzea. 14. Testu mota desberdinen interpretazio antzeztua. 15. Testuen konparazio kritikoa ikuspuntu desberdinetatik eta alderdi desberdinak aztertuz. 16. Ahozko edo/eta idatzizko testuen laburpenak lantzea. 17. Idazkera pentsamendua antolatzeko modu bezala erabiltzea. 18. Idatzizko eta ahozko informazio iturriak erabiltzea zeregin zehatzak egiteko. B) Ahozko eta idatzizko testuak ekoizteko prozedurak 1. Testu bat sortuko den enuntziazio egoeraren ezaugarriak identifikatzea (xedea, solaskideak, kanala...) 2. Ahozko eta idatzizko hizkuntza erabiltzea komunkazio modu eta adierazpen pertsonalaren bide gisa. 3. Ahozko edo idatzizko testu batean eskemak edo gidoiak eginez garatu behar den edukinaren plangintza. 4. Xede eta forma desberdineko asmo literario eta ezliterarioz idatzitako testuen ekoizpena, planifikatu ondoren, eta honako alderdi hauek kontuan hartuz: koherentzia, erregistroa egoera komunikatzailera egokitzea, zuzentasun gramatikala, kanpo aurkezpen argi eta antolatua, eta arau ortografikoak betetzea. 5. Helburu desberdinak dituzten ahozko testuak ekoiztea, planifikatu ondoren, eta honako alderdi hauek kontuan hartuz: koherentzia, erregistroa egokitzea, tonua, keinua eta gorputzaren jarrera komunikazio egoeran, zuzentasun gramatikala, etorria eta ahoskuntza argia. 6. Elementu ezlinguistikoak erabiltzea ahozko eta idatzizko testuetan. 7. Testuak, perpausa sekuentziak, perpausak, talde sintaktikoak eta hitzak ekoiztea, eskema jakinetatik abiatuz. 8. Irakaskuntza zereginetan, eguneroko arazoak konpontzerakoan, eta norberaren iharduera antolatzerakoan hizkuntza idatzia erabiltzea. 9. Norberaren ekoizpenen berrikuspen, ebaluazio eta zuzenketa sistematikoa. 10. Testu idatzien ekoizpen eta manipulazioa, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuz. C) Ulerpen eta ekoizpenean eragina duten prozedurak 1. Testuak hizkuntzen, kanale, xedeen, eta testu mota aldaketen arabera eraldatzea. 2. Testuak, perpausa sekuentziak, perpausak, talde sintaktikoak eta hitzak eraldatzea (zabaldu, aldatu, kendu, lekualdatu), eraldaketa hauek esanahiarekiko dituzten ondorioak analizatuz. 3. Testuak, perpausa sekuentziak, perpausak, talde sintaktikoak eta hitzak konparatu eta sailkatzea, baliokidetasunak eta elementu amankomunak identifikatuz. 4. H1 eta H2ren arteko interferentzia ortografiko, morfologiko eta sintaktikoak identifikatu eta analizatzea. 5. Unitate linguistikoak, beren funtzioak eta erlazio sintaktikoak identifikatzea. 6. Dokumentazio iturri desberdinak erabiltzea. 7. Informazioa hautatu eta tratatzea, lortzeko asmo diren xedeen arabera, teknologia berriek eskainitako aukerak aprobetxatuz. KONTZEPTUZKO EDUKINAK A) Hizkuntzen arteko erlazioak. Hiztunak eta hizkuntzak. 1. Kontaktuan dauden hizkuntzen arteko erlazioak. 2. Erlazio diakroniko eta sinkronikoak. Maileguak, interferentziak. 3. Elebakartasuna. Elebitasuna. Eleaniztasuna. Diglosia. 4. Hizkuntzen arteko kontaktutik datozen fenomenoak. 5. Hizkuntz normalkuntza. 6. Euskal Herriko eta Estatuko mapa linguistikoa. Estatuko hizkuntzen nazioarteko erabilera eta zabalkundea. 7. Aniztasuna hizkuntza baten barnean. 8. Hizkuntza. Dialektoa. Araua. 9. Barietate soziokulturalak. 10. Hiztunen eskubide eta eginbeharrak. B) Testuingurua eta hiztunak. 1. Solaskideak: edaslea, solaskidea. Beren arteko erlazioa: ezagupen bera duten ala ez. Beren irudiak. Igorlearen eta hartzailearen zeregin soziala. Horrek guztiak ahozko zein idatzizko testuan duen isla. 2. Espazioa solaskideek konpartitutako leku gisa, eta komunikazioa garatzen den eremu soziala. Ahozko eta idatzizko testuetan duen isla. 3. Enuntziazio denbora, enuntziatu denbora eta harrera denbora. Ahozko nahiz idatzizko testuetan duen isla. 4. Enuntziatzaileak lortu nahi duen eta testuei itxura ematen dien helburua. Hartzailearengan izandako eragina. 5. Aurresuposamendua (mundu konpartitua / inplikazioa). 6. Modalizazioa. Enuntziatzailearen posizioa enuntziatu eta hartzailearen aurrean. 7. Testu azpiko arau soziokomunikatiboak. 8. Prosodia eta keinuzko elementuak. 9. Erregistroa eta testuinguruko elementuekiko menpekotasuna. 10. Testua egoerara egokitzea. Elementu deiktikoak. C) Testuaren antolamendua 1. Testu mota desberdinak eta testuinguruzko parametroekiko duten erlazioa. 2. Testu plana testuaren egitura globala bezala. 3. Kohesio prozedurak. 4. Testuaren ortografia: paragrafoko banaketa. 5. Elementu grafiko, ikoniko eta espazialak: testuaren antolakera grafikoespaziala, diagramak, mapak, marrazkiak. D) Morfosintaxia 1. Perpaus bakun eta konposatua. Bere osagaiak. 2. Kategoria logiko eta sintaktikoen arteko erlazioa. 3. Talde sintaktikoak. Mota eta funtzioak. Beren osagaiak. Kategoria gramatikalak. 4. Hitzaren egitura. Lexema eta morfema. Aditz Morfemak. 5. Konkordantzia talde sintaktikoan, perpausan eta perpausen artean. 6. Deklinabidea eta preposizioa indize funtzional bezala. 7. Konposaketa eta eratorpena. 8. Esaldiaren ortografia. 9. Hitzaren irudikapen ozen eta grafikoa. JARRERAZKO EDUKINAK A) Hizkuntza eta hizkuntzen balorazioa 1. Hizkuntza irudikapen eta komunikazio bide pribilegiatu bezala baloratzea. 2. Hizkuntza adierazpen soziokultural eta kultura transmisio nahiz sorpenaren tresna bezala baloratzea. 3. Gizartearen errealitate eleaniztuna positiboki baloratzea. 4. Hizkuntza eta bariante desberdinen erabilera errespetatu eta positiboki baloratzea. 5. Gaztelania eta euskararen eremu guztietan erabiltzeari buruzko jarrera positibo eta eraginkorrak izatea. B) Norberarenak eta besteen ekoizpenen aurreko jarrerak 1. Besteen ideien aurrean jarrera irekia eta begirunezkoa izatea. 2. Minusbalioek eragindako komunikazio bide zehatzen aurreko sentsibilizazioa. 3. Gizarte komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoa garatzea, batez ere publizitatearen aurrean. 4. Testu baten aurrean komunikazioaren elementuen arabera eman daitezkeen interpretazio desberdinez jabetzea. 5. Arraza, klase eta sexuzko aurreiritziak daramatzaten erabilera linguistikoen aurrean jarrera kritikoa garatzea. 6. Hizkuntzari buruzko gogoetak norberaren ekoizpen linguistikoak arautzeko duen garrantzia baloratzea. 7. Norberak idatzitako testuak koherentzia, egokitasuna eta zuzentasunari dagokienez, gainbegiraketak duen garrantzia baloratzea. 8. Testu idatzia menperatzeak duen garrantzi soziala eta pertsonalaz jabetzea. 9. Komunikazio egintzen helburuari buruz jabetzea. 10. Norberaren ekoizpenak lantzeak dakarren interesa eta ahalegina, hutsegitea ikaskuntza prozesuaren osagarri gisa onartuz. 11. Norberaren eta besteen testuen koherentziarik ezaren aurrean sentsibilitate kritikoa izatea. 12. Testu idatzietan arau morfosintaktiko, ortografiko eta testu aurkezpeneko arauak baloratzea. 13. Ahozko komunikazio egoera desberdinetan keinu, gorputz eta tonuzko jarrera arauak errespetatu eta baloratzea. 14. Irakurketarako interesa eta jakinmina, kultur aberastasun eta gozamen pertsonal iturri bezala. 15. Literatur tradizioaren lanak kultur ondasunaren ezaugarri bezala baloratzea. 16. Literatur lanen aurrean irizpide propioak eta sentsibilitate estetiko nahiz kritikoa garatzea. 17. Dokumentazio iturri desberdinak helburu desberdinekin erabiltzeak duen garrantzia onartzea. 18. Komunikabideen teknologia berrien aurrean interesa eta beren erabileraren aurrean jarrera kritikoa izatea. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK Honako ebaluazio irizpide hauek Euskara zein Gaztelaniako helburu orokorrei dagokienez lortutako maila ebaluatzeko erabiliko dira. Honela, «testu» terminoa agertzen denean euskara edo/eta gaztelaniako testuei dagokie beti, horrelakorik ez bada zehazten ere. Argi dagoenez, helburuen lorpen maila zein ondoko ebaluaziorako irizpideek erreferentziatu duten testuen zailtasun maila Ikastetxe bakoitzaren aukera linguistikoen arabera aldatuko da. 1. Mota desberdineko ahozko testuen ideia nagusiak eta helburua zeintzuk diren antzematea, beren edukina ahoz edo idatziz adieraziz. Irizpide honen helburua ikasleek hartzen duten ahozko mezuaren funtsezko edukina ulertzen dutela egiaztatzea da, lagungarri diren edukinetatik bereiziz. Horretarako komenigarria da erabilera eremu desberdinetatik datozen testu errealak erabiltzea. Gazteek testua ekoiztu den komunikazio egoeraren ezaugarriak ezagutu beharko dituzte. Ahozko ulermen maila edukina errepikatuz erakutsiko da. Froga hau idatziz egiten bada, ebaluazioak adierazitako edukinean zentratu behar du. 2. Gai zehatz eta ezagun bati buruzko azalpen edo ahozko eztabaida baten laburpena egitea, parte hartzaileen argudio eta ikuspuntu nagusiak jasoz. Irizpide honen helburua ikasleak eztabaidan azaldutako arrazonamenduen edukin eta asmoaz jabetzen diren ala ez jakitea da. Diskurtsoa inguratzen duen testuinguruaren elementuak identifikatu behar dituzte, eta argudioen barnekoherentzia nahiz hauen erabilera egokia behatu. Ulermen gaitasuna erakusteko ikasleak ahozko edo idatzizko lan bat egin beharko du, laburpen teknikak erabiliz, horretarako eztabaida edo azalpenean azaldutako oharrez baliatuz. 3. Mota desberdinetako eta edozein edukin multzoko testu idatzien zentzu globala ahoz edo idatiz laburtzea, beren helburua identifikatuz, ideia nagusiak eta lagungarriak bereiziz, edukinean agian aurki daitezkeen inkoherentziak edo anbiguitateak ezagutuz eta testuari buruzko iritzi propioa emanez. Ikasleak ulermen prozesuan zehar erakusten duen aukeratzeko, lotzeko eta sintesia egiteko gaitasuna ebaluatu nahi da. Prozesu honetan beharrezkoa da ikasleak testuaren zatiak, beren garrantzia eta esanahia bereiztea, ideia nagusiak eta laguntzaileak desberdintzea, eta testuan esplizituki agertzen ez diren datuak inferitzea. Hau guztia egiterakoan testua testuinguru jakin batean ematen den iharduera linguistiko baten emaitza bezala hartu behar da. Prozesu honen garapenean, ikaslea, testuaren edukinari buruz bere iritzia arian-arian itxuratuko du eta ahozko nahiz idatzizko sintesian azalduko du. 4. Gai bati buruz testu desberdinetatik datozen informazioak integratu, sintesi testu bat egiteko asmoz. Testu horretan, informazio nagusia eta elkarren aurka dauden ikuspegiak zein norberarenak islatuko dira. Irizpide honen asmoa ikasleak iturri desberdinetatik datozen informazio idatziak integratzeko duen gaitasuna egiaztatzea da, konplexuak diren gaiak hobeki ulertzea lortzearren. Bere ulermen gaitasunak informazio kontrastatuetan eta bere ezagumendu propioetan oinarrituriko edukina duen testu bat idaztea ahalbidetu behar dio. 5. Gai bat ahoskuntza garbiz eta era antolatu batean azaldu, aldez aurretik eginiko plan edo gidoi bat jarraituz, informazio eta argudioen aurkezpenean ordena logiko bat errespetatuz, erabilitako erregistroa komunikazio egoerari egokituz eta hartzailearen arretari eusten saiatuz. Ikaslea, gai bati buruz berak dituen ideien azalpena antolatzeko eta aldez aurretik eginiko plan bati jarraituz, eskuratu dezakeen informazioa bere ideia eta espeientziekin integratuz azalpen hori adierazteko gai den ala ez jakin nahi da. Horrekin batera ikasleak hartzailearen arreta bilatu eta eusteko duen trebetasuna behatu nahi da. 6. Gai bati buruzko informazioa bilatu eta aukeratu ondoren, gai horri buruz eztabaidatu, argudiolerro propio bat ezarriz eta eztabaida zuzentzen duten arau soziokomunikatibo nahiz pragmatikoak errespetatuz. Irizpide honen helburua ikasleak informazioa bilatu eta sailkatzeko, bere ideiak antolatzeko, eta solaskidearen argudioak era kritiko batean aztertzeko duen gaitasuna nolakoa den jakitea da; bai eta besteen ekarpenekiko eta komunikazio elkartrukearen arauekiko begirunezko jarrera baloratzea ere. 7. Edozein erabilera eremuko eta mota desberdinetako testu idatziak ekoiztea (narrazioak, deskripzioak, azalpenezkoak, argudiozkoak...), aldez aurretik ezarritako komunikazio egoera bati egokituz, beren edukinak egituratuz eta zuzenketa irizpideak errespetatuz. Irizpide honen asmoa ikasleak komunikazio errealeko egoera bati egokituriko narraziozko, deskripziozko, azalpenezko eta argudiozko testuak ekoizteko gai diren ala ez jakitea da, beren edukinaren banaketa testu mota horien antolaketa ezaugrrien arabera planifikatuz. Honela, erregistro egokia erabili beharko dute, bai eta konplexutasun maila desberdinak dituzten kohesio prozedura, lotura elementuen eta eraikuntza sintaktikoen erabilera egokia erakutsi ere. Azkenik, testuen identifikazio eta irakurketa errazten dituzten itxuraketa konbentzioak nahiz ortografiazko arauak errespetatu behar dituzte. 8. Ikerketa lanetan, bakarka edo taldean, informazio iturri desberdinen kontsulta planifikatu eta burutzea, aurkibide, fitxa eta informazioa sailkatzeko bere sistemak erabiliz. Irizpide honen arreta ikasleak bere adinari eta prestakuntzaridagozkien ikerketak burutzeko duen gaitasunean zentratzen da, bai bakarka eta bai taldean. Honek zenbait gauza galdatzen du: garatu behar duen iharduera planifikatzea, behar den informazioa antolatzea, kontrastatzea eta helburua lortzeko lagungarri diren ondorio objektiboak ateratzea. Ikasleak, bere inguruko dokumentazio zentroetan erabiltzen diren eta informazio iturrietara iristea ahalbidetzen dioten sailkapen sistemak ezagutu eta erabili beharko ditu (fitxero, datu-baseak, aurkibideak, etab.). Gaitasun hau baloratzerakoan batez ere ikerketa lanaren elaborazioanjarraitutako prozesua hartu beharko da kontuan. 9. Ikasleari interesatzen zaion literatur testu bat bere osotasunean irakurri ondoren, zein testu motakoa den identifikatzea, oinarrizko egitura elementu nahiz estilozko errekurtsoak ezagutuz eta gehien edo gutxien preziatzen diren alderdiei buruz iritzi pertsonal bat emanez. Irizpide hau ikasleak aukeratutako testu osoen irakurketan oinarritzen da, eta aukeraketa hori ikasleak eskainitako liburuen artean egingo da, helburu nagusia irakurketa atsegina lortzea dela ahaztu gabe. Irizpidearen xedea ikasleak literatur lanaren identitatea markatzen duten egitura elementuak ohartzen dituen ala ez jakitea da, hau da, argudioa, pertsonaiak, ekintzak, espazioak, denborak, erregistro barietatea, etab. 10. Norberaren ideia eta esperientziak asmo literarioa duten testuak ekoizteko erabiltzea, gelan landutako literatur lanak eredutzat hartuz. Irizpide honek ikaslea bere ezagumendu, esperientzia eta emozioez, nahiz literaturak eskaintzen dizkion adibideez baliatuz asmo literarioa duen testu baten ekoizte prozesua hasteko gai den ala ez frogatu nahi du. Nolabaiteko erraztasuna erakutsiko du genero bakoitzari dagozkion egituren erabileran, eta gelan landu diren adierazpen errekurtsoak erabiliko ditu. 11. Alde batetik, literatur historian garrantzitsuak diren lan, egile eta mugimenduak, eta bestetik, horiek inguratzen dituen testuinguru kulturala, soziala eta historikoaren elementuak hartu, eta horien artean harremanak ezartzea. Irizpide hau honetan saiatzen da: ikasleak fenomeno literarioa balio estetikoa duen komunikazio iharduera gisa eta aldi berean testuinguru jakin batean kokaturik dagoen ekoizpen sozial eta kultural gisa ulertzen duen ala ez egiaztatzen. Horretarako beharrezkoa da alde batetik gelan landutako literatur egile, lan eta gertakariak eta bestetik beren ekoizpenaren testuinguruan ematen diren gertakizun kultural nahiz sozialak elkarrekin erlazionatzea. 12. Hizkuntzaren mekanismo eta bere elementu formalei buruz (egokitzapen markak, testu egiturak, kohesio prozedurak, perpausaren egitura, hitzen eraketa etab.) hausnartzea, besteen testuak ulertzeko eta norberarenak gainbegiratu eta hobetzeko gai izatearren. Irizpide honen helburua ikasleak elementu linguistikoek plano desberdinetan (testuingurukoan, testu antolamendukoaneta morfosintaktikoan) duten funtzionamendua kontuan hartzen duen ala ez jakitea da, bai testuak interpretatu, ekoiztu eta gainbegiratzean ere. 13. Euskal Herrian eta Espainian hizkuntza desberdinen eta beren dialektoen arteko ukipen fenomenoak identifikatu, lokalizatu eta deskribatzea, errealitate eleaniztuna adierazpen soziokultural gisa errespetatuz. Irizpidearen asmoa ikasleak Euskal Herrian eta Espainiako Estatuan hitz egiten diren hizkuntzak, beren hedapena, beren artean nahiz kanpoko hizkuntzekin dituzten harremanak, eta azkenik dialektoak eta hauek arau hizkuntzarekiko duten tokia identifikatzen dituen ala ez egiaztatzea da, eta aldi berean ikasleak hizkuntzen arteko kontaktu egoerak azaltzen dituzten eragileak ezagutzen dituen ala ez. Irizpide hau lantzerakoan ikaslea inguratzen duen errealitate hurbilenari arreta berezia eskaini behar zaio. 14. Hizkuntzaren barietate sozial desberdinen ezaugarri linguistiko propioak identifikatzea, behaketa zuzena eta ekoizpen desberdinen konparaketaren bitartez. Ikaslegoak hizkuntzaren barietate sozial desberdinak ezagutzeko duen gaitasuna aztertzen saiatzen da irizpide hau. Elkarrizketa, tertulia, egoera familiarrak eta antzeko komunikazio egoera errealak, eta gizarte komunikabideak, elkarrizketa familiarrak, etab. behatuz gizarte eragileek mugatutako hizketa barietateen erabilera ohartuko du. 15. Erabilera eremu eta mota desberdineko ahozko eta idatzizko testuetan diskriminazio motaren bat (gizarte, arraza, sexu, etab.) adierazten duten irudi eta esamoldeak identifikatu, horien erabilera saihesteko moduak bilatu, eta norberaren ekoizpenetan aukera berri horiek erabiltzea. Irizpide honen asmoa ikasleak edozein erabilera eremutako testuetan hizkuntzaren erabilera diskriminatzaileak lokalizatu, gizartearen nahiz pertsonaren praktikari buruz hausnartzen, eta diskriminatuko ez duten irtenbideak proposatu eta erabiltzen dituen ala ez ikustea da. 16. Ikasleentzat interesgarri diren eta aktualitatearekin zerikusirik duen ahozko nahiz idatzizko testu bat komunikabideetatik hartu eta ahoz edo idatziz aztertzea, aipatutako komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritikoa erakutsiz. Irizpide honen helburu nagusia ikasleek komunikabideen mezuen aurrean jarrera kritiko bat izateko gaitasuna lortzea da. Irizpide honen asmoa ikaslea, testuetatik eta hauekin batera datozen elementu ezlinguistikoetatik abiatuz (ikono, musika, espazio antolakera, berri banaketa, letra mota, etab.) edukina eta formari buruz iritzi pertsonal bat eraikitzeko gai den ala ez jakiten saiatzea da. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ATZERRIKO HIZKUNTZAK 1. SARRERA Atzerriko hizkuntzaren presentzia derrigorrezko bigarren hezkuntzan Lehen Mailako Hezkuntzatik aurrera, egungo gizartean oso epe laburrean planteatuko diren zenbait komunikazio behar erreal betetzera dator, atzerriko hizkuntza bat edo batzuk ezagutzea gero eta beharrezkoago bihurtzen ari delako. Hezkuntza sistemak egoera hau bere gain hartu behar du eta eskari berri hauek sortarazitako behar hauei aurre egin behar die. Atzerriko hizkuntzak ezagutzeak ikaslegoari nazioarteko komunitatean hobeto integratzeko aukera eskainiko dio, teknologia eta komunikabidezko garapenak medio, atzerriko hizkuntzak menperatzea derrogorrezkotzat jo baitaiteke. Beraz, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan bigarren hizkuntzak barneratzea, lehena derrigorrezko izaeraz, eta bigarrena, hautazko gai gisa, guztiz justifikatuta dago horren funtzio sozialaren arabera. Hizkuntza guztiek dute funtzio prestatzaile edo hezitzaile bat, eta horren bitartez, atzerriko hizkuntza baten ezaguerak norberaren hizkuntza edo hizkuntzak hobeto ulertu eta menperatzen laguntzen du; gainera, funtzio hau hizkuntzakoak ez diren bestelako abilezia eta gaitasunak eskuratu eta garatzearekin lotuta dago, ikaslearen hezkuntzan biziki garrantzitsuak direnak. Ingurune elebidun batean atzerriko hizkuntza bat barneratzean, kontuan hartu beharko dira elebitasunak eskaintzen dituen alderdi positiboak. Hizkuntza guztiak eskuratzen dira testuinguru sozial jakin batean, gainerakoekin elkarreraginean eta beraien komunikazio eta irudikapen xedeetatik abiatuz. Ama hizkuntzaren eta bigarren hizkuntzaren eskurapen eta ikaskuntza estrategiek gainerako hizkuntzen irakaspenean eragina dute eta alderantziz. Ikasleen errealitatearen ezagupena ez da zatika eskuratzen, globalki baizik; hau da, hizkuntza desberdinez integratutako prozesu baten baitan: ama hizkuntza, bigarren hizkuntza eta atzerriko hizkuntzak. Beraz, lengoaiaren didaktika orokorraz mintzatuko gara, berariazko sistema linguistikoak eta beraien bereizgarri propioak kontuan hartuz. Atzerriko hizkuntza baten ikaskuntzak aipatu hizkuntza ulertu eta ulertarazteko xede du. Azken xedea ikasleek, gradualki, atzerriko hizkuntzan beren hizkuntzan egiten dakitena egiten ikastea da, eguneroko bizitzako egoera komunikatzaile desberdinetan moldatzeko beharrezko diren gaitasun komunikatzaileak eskuratuz. Gaitasun komunikatzaile hau lortzeko, ahozko zein idatzizko ihardukera dakarrena, hizkuntza kode berria erabili beharko dute, azpisistema fonologiko, morfologiko, sintaktiko eta semantikoa barne, testuinguru soziokultural baten barruan. Aldi berean, lehen eta bigarren hizkuntzan erabilitako ikaskuntza eta komunikazio estrategiak transferitu eta garatu beharko dira. Atzerriko hizkuntza baten irakaskuntzaikaskuntza eraikuntza sortzaileko prozesu bat da, bertan, estrategia naturalen bitartez, sistema linguistiko berriaren barneirudikapena konfiguratzen duten arauak lantzeko hipotesiak formulatzen direlarik. Prozesu honek hizkuntza modu ulergarriz eta esanguratsu batez antolatzea ahalbidetzen du, beti ere, informazio berria ikaslearengandik gertu badago, eta bere ulermen mailatik piska bat aurrerago kokatzen bada. Ikaskuntzako aurrerapena ikaslegoa komunikazio egoera batean murgildurik dagoenean aktibatzen diren mekanismo kontziente nahiz inkontzienteen emaitza gisa gauzatzen da. Kontzientziapeko eskurapen honek iharduera anitz galdatzen ditu, ikasleek hizkuntzan bertan zentratu ez daitezen ihardueran zeharreko informazioaren eskualdaketan baizik. Ikaskuntzako aurrerakada ez da era lineal batean gauzatzen, globalean baizik, eta honek, derrigorrez, funtsezkotzat hartu ez diren berezitasunak sinpleagotu eta ezabatzea dakar. Aurrerakada komunikazio sistema berriaren eskurapen globala arian-arian osatu, ñabartu, eta aberastean datza. Ikaskuntza prozesu hau arrakastaz burutu dadin, zenbait faktore hartu behar da kontuan: lehen hizkuntzaren zeregina, egoerak, inputa, pertsonarteko diferentziak, ikasleen estrategia desberdinak eta ekoizpena. Lau trebetasun linguistikoen garapena (entzutea, hitz egitea, irakurtzea eta idaztea) zereginik garrantzitsuena izango da. Trebetasunak prozedurazko edukinen muina osatuko dute, eta ondorioz, irakaskuntzaikaskuntza prozesuaren erdigunea, sistema linguistikoaren ikaspena zein alderdi soziokulturalena, dedukzioaren bitartez landuko da eta horietatik abiatuz. Hizkuntza bat ikasteak bere alderdi soziokulturalak ikastea ere esan nahi du. Hizkuntzak munduaren ikuspegi bat islatu eta itxuratzen du, ezagupenaren alderdi isolatu bat balitz bezala planteatu behar ez den errealitate soziokulturala, hizkuntzari zuzenean loturiko multzo bat bezala baizik, horren garapenak bere irakaskuntzaikaskuntzabultza dezakeelearik. Hutsegiteak zeregin garrantzitsua dauka ikaskuntzan gero eta landuagoak diren hipotesiak formulatzeko prozesu gisa. Fase horretatik abiatuz, planteamendu berriak sortzen dira hizkuntzaren funtzionamendu eta eraginkortasun komunikatzaileari buruz. Irakaslearen jarrera tolerantea izango da, hutsegitea prozesuaren osagai gisa onartuz, eta honela, ikasleen berezko adierazpen aukerak gehituz. Hutsegitearen zuzenketa komunikazio prozedurarako oztopo edo etendura den neurrian bakarrik zuzenduko da. Lortu behar den helburua etorriaren eta zuzentasunaren arteko oreka da. Atzerriko hizkuntza eta kultura ezagutzeko interesa, trebetasunak lortzeko estrategien erabilpen bizkorra, inputaren aukeraketa -egokia eta ulergarria izango dena-, eta ikasketa gai den hizkuntzaren herrialdeko alderdi soziokulturalekiko trebakuntzaren menpe egongo da. Horrela, derrigorrezko hezkuntzako atzerriko hizkuntzaren funtzio hezitzaileak zentzu osoa hartuko du, ikasleari errealitatea ulertzeko aukerak emanez, beren mundu kulturala zabalduz eta errespetu eta tolerantziazko jarrerak garatzea ahalbidetuz. Aurreko etapan bezala, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako atzerriko hizkuntzak fokapen komunikatzaile batetik abiatzen dira, bertan, ulertu eta adierazteko gaitasuna, gelako elkarreragin prozesuko oinarrizko ardatza izanik. Atzerriko hizkuntzak lau trebetasunak elkarrekin erabiliz ikasi, aberastu eta hobetzen dira. Adin honetako ikasleak (12-16 urtekoak), eskuratutako ikaskuntza eta komunikazioko estrategiak finkatu eta hizkuntza gero eta konplexuagoak diren komunikazio egoeratan erabiltzen duten bitartean, hizkuntzari buruzko gogoeta sistematikoari ekiten diote. Gogoeta honek zentzu teorikoegia saihetsi behar du, eta bere baitan helburutzat hartu baino gehiago, gaitasun komunikatzailea lortzeko bidetzat hartuko da. Trebetasun hartzaileak, atzerriko hizkuntza baten ikaskuntzari ekiterakoan funtsezkoak direnak, komunikabideek zabaldutako interes orokorreko benetako testuetara hedatzen dira, bai eta erabilera praktikoa izan dezaketen teknikazabalkunde motako azalpenetara ere. Era berean, ekoizpen gaitasunetan sakonduko da (hitz egin, idatzi), ahalmen komunikatzaile handiko zeregin eta iharduerak sustatuz. Kasu honetan, garrantzitsua da kontuan hartzea ikasleak irakaskuntza/ikaskuntza prozesuaren erdigunea direla, eta, ondorioz, beraien interesak aintzat hartu behar direla. Ezinbestekoa gertatzen da sozializazio iharduerak sustatu eta talde.lana bultzatzen jarraitzea, arianarian ikasleek informazioa erauzi eta kontsultatu ahal izateko. Derrigorrezko Bigarren Hizkuntzaren osotasunean, atzerriko hizkuntzek ikaslea Europako hiritar bat bihur dadin prestatzeko xede dute, aldi berean, lanbizitzarako zein Goi-Mailako ikasketei ekiteko prestatuz. 2. HELBURU OROKORRAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan atzerriko hizkuntzen irakaspenak ikasleei honako gaitasun hauek garatzen laguntzeko helburua izango du. 1. Atzerriko hizkuntzan ahozko eta idatzizko mezuen informazio globala eta zehatza ulertzea, hiztunek edo komunikabideek ohizko komunikazio egoera desberdinei buruz zuzenean igorritakoak. 2. Atzerriko hizkuntzan ahozko eta idatzizko mezuak sortzea, baliabide linguistiko eta ezlinguistikoakerabiliz, komunikazio jariakorra eta bikaina lortzearren, ulertu eta ulertarazteko errespetua eta interesa erakutsiz. 3. Era ulerkor eta autonomoan irakurtzea, informazio global eta berariazkoak ateraz, ikasleen gaitasun eta interesetara egokitutako mailako testu idatziak, eskolako eta eskolaz kanpoko komunikazioegoerekin erlazionatuak. 4. Testuen irakurketa helburu desberdinekin erabiltzea, beren garrantzia baloratuz, informazio, gozamen eta aisiaren iturri gisa, eta norbere kultura eta bizimoduez bestelakoetara iristeko bitarteko bezala. 5. Ikaskuntza prozesuan sistema linguistikoak norberaren ekoizpenak hobetzeko tresna gisa komunikazioan duen funtzionamenduaz gogoeta egitea. 6. Atzerriko hizkuntzak ezagutzeak ematen duen laguntza baloratzea, kultura desberdinetako pertsonekin komunikatzeko eta nazioarteko harremanetan eta giza ihardueraren beste eremu batzuetan parte hartzeko. 7. Hizkuntza eta kultura desberdinek eskaintzen duten aberastasuna balioztatzea, esperientzia kodetzeko eta pertsonarteko harremanak antolatzeko. 8. Beste pertsona batzuekin harremanetan sartzea komunikazio trukearen berezko arauak kontuan hartuz, eta lankidetza eta tolerantziazko jarrerak hartuz. 9. Atzerriko hizkuntzek transmititzen duten kulturatik eratorritako informazioaren aurrean jarrera hartzaile eta kritikoa izatea, berezko errealitateari buruzko gogoeta egiteko eta hura eraldatzeko. 10. Atzerriko hizkuntzaren ikaskuntzari beste hizkuntzetan aurretik lortu den esperientzia aplikatzea, eta ikaskuntza prozesuei buruzko gogoeta egitea ikaskuntza autonomoak berez dituen estrategiak garatuz. 3. EDUKINAK EDUKINMULTOZOAK Lehen Mailako Hezkuntzan bezala, edukinak multzoetan antolatzea bi berbaldi edo testu barietate mota oinarri gisa hartzuz egiten da, bere erabilgarritasuna eta etapa honetako ikasleen interesak kontuan hartuz. 1. MULTZOA: HIZKUNTZA HARREMAN PERTSONALETAN Harreman pertsonaletan atzerriko hizkuntzako komunikazio beharren zati handia estaliko du hizkuntzak,eta hala islatu da gaitasunen xehekapenetan, bertan hartzaile zein ekoiztaileak barne hartu direlarik. Multzo hau .giza esperientziaren lehenengoa da, eta maizen murgiltzen garen eremua; hiztun orok bere ama hizkuntzan menperatzen duen berbaldia da, eta, ondorioz, gelan aurkeztu beharreko input linguistikoa antolatzerakoan eredutzat hartuko dena. Hizkuntz barietate honen trataerak, Lehen Mailako Hezkuntzan landutako bakarra, bigarren etapan jarraipena eta aurrerakada dakar. Ulerpen eta ekoizpen prozesuak funtsean berdinak badira ere, ereduak gero eta konplexuagoak dira, eta ondorioz, ikasleek etorria eta zuzentasun handiagoa izatea espero da. Bereziki, erregistro formala/informala bereizteko duten gaitasuna. 2. MULTZOA: ATZERRIKO HIZKUNTZA KOMUNIKABIDEETAN Komunikabideen garrantzia gero eta handiagoa da eta curriculumaren osagai eta gelan material eta baliabide desberdinekin loturik egiten diren ihardueren osagarri dira. Komunikabideak benetako materialen iturri dira, ikasketa gai den hizkuntzaren ingurune soziokulturala ezagutzeko ezinbesteko elementua izanik. Atzerriko telebista kritikoki interpretatzeko beharrak, laister, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzak erantzun beharreko gizarte eskari berri bat sortaraziko du. Ezinbestekoa da, aldi berean, atzerriko aldizkako argitalpenak irakasleen dossier pedagogikoetan egotea. Horrenbestez, beharrezkoa izango da material hori hautatu eta ikasleen ikaskuntza lingusitikoko mailarik zein interes tematikoei egokitzea. 3. MULTZOA: HIZKUNTZA IKASKUNTZAN Etapa honen helburuko izaera eta izaera propedeutikoa kontuan harturik, ezinbestekoa da atzerriko hizkuntzak ezaguerak lortzeko bitarteko bezala duen funtzio eroalea kontsideratzea. Hizkuntza edukinez betetako sistema bat da, eta bere funtzio semantikoa azpimarratzen da, formala baino gehiago. Multzo honen asmoa iharduera bateratuko jakintzagaiarteko koordinazioa sustatzea da, bertan ikasleek atzerriko hizkuntzan beste arlotako gaiei ekiten has daitezkeelarik. Argi dagoenez, atzerriko hizkuntzetatik abiatuz, multzo honen helburuak soilak dira derrigorrez eta funtsean, trebetasun hartzaileen ikaskuntzan zentratuak, eta horien barruan, irakurtzeko gaitasunaren garapenean. Ikaskuntza subjektua hamasei urterekin lan munduan sartu nahi duen ikaslea zein LH edo BBBko Heziketa Zikloetan bere ikasketak jarraituko dituen ikaslea izango da. Edukin tekniko edo akademikoko testuak sartzea erabilera zehatzetarako hizkuntzaren ikasketara bultzatuko ditu ikasleak, ondorengo hezkuntzan zabaldu beharko dituelarik. A) Prozedurazko edukinak Hizkuntzarako sarrerako lehen urteetan bezala, lau hizkuntz trebetasunen garapena (ahozko ulermena, ahozko ekoizpena, idatzizko ulermena, eta idatzizko ekoizpena) izango da irakasleen eta ikasleen eginkizunik garrantzitsuena. Hizkuntz trebetasunek prozedurazko edukinen muina osatuko dute, ondoko hiru multzoetan:«hizkuntza harreman pertsonaletan», «hizkuntza komunikabideetan» eta «hizkuntza ikaskuntzan». Irakasleek beroien piskanakako lorpena irakaskuntza/ ikaskuntza prozesuaren helburu gisa hartuko dute eta hizkuntzari buruzko gogoeta iharduera tradizionalen xede. Ohiz, ulermena zein ekoizpena berbaldian integraturik agertzen badira ere, ahaztezina da izaera desberdineko gaitasun fisikoak direnez gero, ez direla beti batera eskuratzen. Hortik dator lau kategoritan banatzeko interes metodologikoa. Curriculum proposamen honetan prozedurazko edukinak ardatza izango dira, eta horietatik abiatuz, kontzeptuzko zein jarrerazko edukinak garatu beharko dira, hirurak elkarrekin lotuta landuz. a) Ahozko ulermena 1. Gelan ohiz erabilitako ahozko ekoizpenak ulertzea. 2. Jatorri desberdineko ahozko mezu erreal edo egokituak globalki ulertzea, kasu bakoitzean informazio garrantzitsua ateraz eta intonaziokurba, azentua edo euskarri grafiko eta paralinguistikoez baliatuz esnanahiak deduzitzea. 3. Ahozko truke edo azalpen baten berariazko informazioa biltzeko estrategia egokiak erabiltzea, hiztunaren asmoa bereiztuz (datuak, iritziak, umore azpegiak...) b) Idatzizko ulermena 1. Ikasleen esperientzia eta ezagutza kulturalekin loturiko eta interes orokorreko gaiei buruz idatzitako testuetatik ateratako ideia nagusiak eta informazio bereziak globalki ulertu eta ateratzea (literarioak, teknikazabalkundezkoak,zientifikoak...) 2. Beren interesekin loturiko informazio bereziak hautatzeko edo behar zehatz bat betetzeko baliagarri izan daitezen estrategiak erabiltzea. 3. Gelako iharduerekin loturiko testuak ulertzea eta testuingurua, analogia etimologikoa edo hitzeraketaz baliatuz esanahia deduzitzeko gai izatea. 4. Idatzizko testuak ulertu eta aberasteko kontsultako materiala erabiltzea. c) Ahozko ekoizpena 1. H3ri bi lehenengo hizkuntzetan erabilitako komunikazio estrategiak transferitzea informazioa adierazi eta eskatzeko edo iritziak trukatzeko. 2. Formula komunikatzaileak eta eguneroko espresioak buruz eta modu ulerkorrez ikastea, norberaren berbaldira gaineratuz. 3. Gero eta zabalagoa izango den egoera komunikatzailea ekar dezaten ahozko hizkuntz trukaketetan eraginkorki parte hartzea. 4. Ahozko mezu ulergarriak ekoiztea, hizkuntza sistema berriari buruz lortutako ezagupenak kontrolerako eta autozuzenketarako tresna gisa erabiliz, eraginkortasuna hobetu eta norberaren ekoizpenen etorria ziurtatzeko. d) Idatzizko ekoizpena 1. Egitura logiko egokia duten testu erraz eta anitzak ekoiztea, behar eta asmo desberdinak kontuan hartuz (narrazioak, deskripzioak...) gelako gainerako ihardueren euskarri eta laguntza gisa. 2. Etekin komunikatzaile altuko testu errazak ekoiztea: mezuak, postalak, eskutitzak... eta formulario, inkesta, galdesorta, etab. betetzea. 3. Zorrroztasun logikoa eta zuzentasun formala erabiltzea, eta erabilera konbentzioak errespetatzea, idatzizko testuak ekoizterakoan. B) Kontzeptuzko edukinak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken urteetan, ikasleek hizkuntzari buruzko ezaguera hausnartzaileari ekiteko behar bezalako abstrakzio gradua dute. Atzerriko hizkuntza ikasleen lehen hizkuntzen zeinu sistema desberdin gisa aurkezteak, mundua antolatzeko era desberdinaren isla dena, erreferentzia esparru zabalagoa eskainiko die, beraienak bezalakoak ez diren kultura desberdinak errespetatu eta balioesten lagunduz. 1. Ohizko erabilerako ahozko eta idatzizko testuak ikasleen behar eta interesei egokituak. 2. Atzerriko hizkuntzaren oinarrizko hizkuntza sistema: - nozioak eta funtzioak - elementu morfosintaktiko, lexiko eta fonologikoak - H3ren berezko konbentzioak 3. Atzerriko hizkuntza mintzatzen den herrialdeen kultur eta gizartearen alderdi esanguratsuak. C) Iharduerazko edukinak 1. Ulertzeko eta ulertarazteko errespetua eta interesa, atzerriko hizkuntza eta kultura positiboki baloratuz, aberaste prozesu pertsonalaren osagai gisa. 2. Irakurketaren garrantzia informazio iturri eta kultura eta bizimodu desberdinetarako sarbide gisa baloratzea. 3. Atzerriko hizkuntza bat ikasteko gaitasuna ezagutzea, gaitasun komunikatzaileen garapenean eta ikaskuntza prozesuan sor daitezkeen arazoak gainditzerakoan zeregin eraginkor eta gero eta autonomoagoa bere gain hartuz. 4. Atzerriko hizkuntzetatik eratorritako informazioaren aurrean jarrera hartzaile eta kritikoa izatea, ikuspegi ireki eta tolerantea erakutsiz. 5. Atzerriko hizkuntza lan mundurako eta nazioarteko harremanetako partaidetzarako sarbide gisa baloratzea. 6. Hutsegitea ikaskuntza prozesuaren osagai gisa onartzea, eta, hizkuntz baliabiderik ezak eragindako ahozko komunikazioan sortzen diren zailtasunak gainditzeko joera izatea. 7. Ahozko zein idatzizko testuak interpretatu eta ekoizterakoan zorrroztasuna izatea. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK 1. Pertsonarteko izaerako edo komunikabide desberdinetatik etorritako ahozko testuen ideia global edo zehatz garrantzitsuenak atzematea. Ohizko komunikazioko egoeratan edo komunikabideren baten bitartez atzemandako erantzun berbal zein ezberbalen bitartez, ahozko mezuak ulertzean datza, ikasleari ezagunak zaizkion edo atzerriko hizkuntza mintzatzen den herrialdeetako kultura eta gizarteko ohizko alderdiekin loturiko gaiei buruz, ikasleen interesa suspertu eta ulermen globalerako lagungarriak izango direnak. 2. Ahozko zein idatzizko ohizko truke komunikatzaileetan parte hartzea, horiek agintzen dituzten arau inplizitoak kontuan hartuz (egoera, erregistroa, asmoa, koherentzia eta kohesioa, ordena logikoa...), solaskidearen iritziak eta ezaugarri kulturalak errespetatuz. Irizpide honek ikasleak ahoz nahiz idatziz solaskidearekin komunikazioa ziurta dezaten, arau, estrategia eta baliabide egokienak erabiliz moldatzeko gai diren ala ez egiaztatzeko helburu du, behar desberdinak bete (iritziak adierazi, informazioa eman eta bildu, esperientziak kontatu...). Formaltasun maila desberdineko testu idatzi errealen ekoizpenean adierazpen idatzia atzerriko hizkuntzaren kode linguistiko eta estilistikoari egokitzen zaiola egiaztatuko da, nahiz eta mezuaren funtsa uki ez dezaten hutsegite morfosintaktikoak agertu. 3. Benetako testu eta testu egokituak era autonomoz irakurtzea, kontsultako materiala barne, informazio globala zein zehatza lortzearren, irakurketa gizarte eta kultura desberdinen kontaktu bide gisa duen garrantzia baloratuz. Irizpide honekin, gai anitzeko eta ikasleen interesetarako egoki diren testu anitzak bere kabuz irakurtzeko gaitasuna baloratu nahi da (aldizkari artikuluak, egunkariak, liburuak...), bai eta kontsultako material anitz autonomoki erabiltzeko gaitasuna ere (hiztegi, gramatika, enziklopediak...). Bestalde, beren iritzi eta iruzkinen bitartez bizimodu eta kultura berrien aurrean aintzatespen eta balorazioko jarrera positiborik agertzen ote duten frogatu nahi da. 4. Ohizko erabilerako ahozko zein idatzizko testuetan, hizkuntza sistemaren oinarrizko elementuak identifikatzea eta kontrol zein autozuzenketa tresna gisakontzienteki erabiltzea. Irizpide honek ahozko nahiz idatzizko testu errazetan oinarrizko hizkuntza elementuak ezagutzeko ikasleen gaitasuna ebaluatzen du, bai eta beren ekoizpenetanestrategia eta arau egokiak aplikatzeko eta besteenak ulertzeko gaitasuna ere, etorria eta zuzentasunaren artean oreka lortzeko asmoz. 5. Ulertzeko eta ulertarazteko interesa erakustea, elkarren artean sor daitezkeen ulermen zailtasunak gainditzeko komunikazio estrategia eta adierazmen baliabide egokiak erabiliz, atzerriko hizkuntzen komunikazio eta kultur balioak onartuz. Irizpide honek ikasleak truke komunikatzailea agintzen duten arauak ezagutzen ote dituen egiaztatzeko helburu du, bere erregistroa solaskidearenari eta egoerari egokituz, eta esnanahien negoziazioan laguntzazko jarrera izanik, berezko hizkuntza gabeziak ulertu eta ulertaratzeko oztopo gaindiezina izan ez daitezen. 6. Gako linguistiko eta ezlinguistikoetan oinarrituz, testuan ager daitezen alderdi kultural inplizituak identifikatu eta interpretatzea, eta ulermen hoberako erabiltzea, beren hiztunen aurrean interesa eta errespetua agertuz. Irizpide honen xedea ikasketa gai den atzerriko hizkuntza mintzatzen den herrialdeen testuinguru soziokulturalaren alderdi nabarmenenak ezagutzen ote dituen forgatzea da. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA MATEMATIKA 1. SARRERA Matemarika izenaren atzean honen alderdi asko izkutatzen dira; ariketak, problemak, ikerketak, zorroztasuna, abstrakzioa, algoritmoak, aritmetika, geometria, ... Bilbadura konplexua da baina konexio indartsuak eta lotura sendoak dituena, jarraipide eta prozedura desberdinen multzo zabala. Matematika etengabe hedatzen ari den zientzia bat denez oso konplexua ere bada; zoritxarrez etengabeko eboluzio hau ez da irakaskuntzan islatu. Eredu zientifiko gehienen oinarrizko egitura da matematika. Beste arlo batzuekin loturik dauden problema jakin batzuk ebazteko premia izan da aurrerapen jarrai honen funtsezko eragileetako bat. Gizartean duen ospea, neurri handi batean, zehaztasunaren kualitateari ia nagusitasun osoa emanez zenbatespena, hurbilketa, e.a. bezalako alderdiak bigarren maila batean utzi dituen ezaugarri honi sor dio. Errealitatea aurkakoak baina era berean osagarriak diren ikuspuntuetatik begiratzea ahalmentzen digu matematikak; ziurra/probablea, zehatza/gutxi gorabeherakoa, diskretua/jarraia, finitua/infinitua, ... Eskolan irakatsitako matematikak ikuspegi hauetako bat indartu du bereziki, ziurra, zehatza, diskretua, e.a. dena jasotzen duen ikuspegia alegia, eta osagarria berriz neurri txikian eta gaizki egituratuta aztertu izan da. Neurria, zenbatespena edo zoria bezalako arloak barneratzeak ikuspegi bikoitz hau orekatzeko aukera ematen du. Matematikaren egituraren eraikuntzari dagokionez prozesu induktiboari lerro batzuk eskaintzea beharrezkoa dela dirudi. Orain arte matematika ia arrazonamendu deduktiboetan eta demostrazio formaletan bakarrik oinarrituriko bukatutako produkto gisa aurkeztu izan da ikasgeletan. Hala ere arrazonamendu induktiboak zeregin aktiboagoa izan du, egoera zehatzetatik kontzeptu egokiak ateratzea, jeneralizazioa edo jarraipideen bilaketa alegia. Adibide intuitiboak pentsamenduaren modu matematikoak dira. Are gehiago, fase induktiboak berebiziko garrantzia du; aipaturiko pentsamenduprozesuetan esperientziarik ematen ez bada gerta daiteke, derrigorrezko hezkuntzaren ondoko etapen ezaugarri diren demostrazio zorrotz eta formalen egiazko zeregina ikasleek ez ulertzea. Formalizazioak, zorroztasunak, zehaztasunak, arrazonamendu deduktiboek ez dute derrigorrezko epealdi honetan abiapuntu izan behar, errealitatera hurbiltzeko prozesu luze baten helmuga baizik. Matematikaren irakaskuntzak izaera bikoitza du, prestakuntzazkoa eta instrumentala. Lehenengoak adimengaitasundesberdinen garapena jasotzen du: arrazonamendu logikoa, gogoeta, jeneralizazioa, analisia, antolamendua, intuizio espaziala, analogia bidezko arrazonamenduak, e.a. Norabide honetan zuzen lan egiteak adimenaren egiturak eta lanazturak sortzen laguntzen du, hauen erabilpen eta garrantzia matematikaren esparrua gaindituz beste arloetara zabaltzen delarik. Prestakuntzako osagai hau problemen ebazpenarekin indartzen da. Problema bat hasiera batean algoritmo edo ebazpen eskemarik ez duen egoera da; honi konponbide bat emateko bide bakar batera ez mugatzeak edo egokiena aurkitzeko ahaleginak suposatzen duen malgutasunak sormena eta originaltasuna gehitzen ditu eta honela bide berriak arakatzen eta blokeoak gainditzen laguntzen du. Zientziaren beste arlo batzuk nahiz matematika bera tratatu eta garatzeko gutxienezko erreminta batzuk behar dira; zentzu honetan ulertzen da matematikaren dimentsio instrumentala. Erreminta matematikoen aurkezpenak hauek egoera desberdinetan erabiltzeko moduaren azalpenarekin batera joan behar du, zenbait ihardueretan aplikatzeko beharra edo komenigarritasunari buruzko erabakia hartu behar izaten baita. Ezaguera matematikoak aplikatzeko gaitasuna ez da trataturiko edukinen araberakoa bakarrik, batez ere eskolan nola eraiki eta erabili direnaren araberakoa baizik. irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak esanguratsua izan behar du eta honek ikasleak behaketak, esperimentazioak, galderak, aieruak, e.a. egitea eskatzen du. Irakasleen iharduera prozesu hauek erraztera zuzendua egongo da, bere eginbeharra ez baita ezagutzak transmititzea soilik, ikasleek jasotako adimeneskemak orekatzeko arazo kognitiboak eragiteko eran aurkeztea baizik. Garbi dagoena zera da; matematika, disziplina zientifiko gehienak bezala, batez ere zeharkakoa da. Hala ere, kontzeptu bat planteatzeko edo propietate bat egiaztatzeko forma desberdinak daudela esatea komeni da. Ez dago bide optimo garbi bat, beraz edozein egoeratan matematikaren barneegiturak ez du oinarri pedagogiko baten aurrean nagusitu behar. Matematikaren bilbadura, bere zati desberdinen arteko konexiotan bereziki aberatsa da. Geometria, aritmetika, estatistika, e.a. ez dira lekugune itxiak. Ezaugarri honek garrantzi handia du curriculumari dagokionez, erabilitako prozedura eta estrategien arteko berdintasuna atzemateaz gain ikasleek matematikaren arlo guztien arteko batasuna sentitu behar baitute. Honela adibidez: kontaketa, antolaketa, sailkapena, sinbolizazioa, analisia, e.a. honen gaitasun edo alderdiak izanik ere gainerako arloetan erabilgarriak dira. Gure gizartean maila ertaineko hiritar batek behar lituzkeen gaitasun matematikoei buruzko adostasunik ez dago.Gizartean eta teknologian ematen diren aldaketen abiadurak aldakorrak eta iragarriezinezkoak egiten ditu gaitasun hauek. Hala ere, bada eskolasistemak eman behar duen matematikahezkuntza definitzerakoan kontuan izan beharreko zenbait faktore: - Ikasleak, jasotzen dituen matematikaezagupenak, asko nahiz gutxi, eraginkorki erabiltzeko adina segurtasun izatera iritsi behar du. - hezkuntza-sis-temak eta batez ere eskolamatematikak ezin diete teknologi berrikuntzei bizkarra eman. Kalkulagailua bezalako baliabideei arreta gehiago jarri behar litzaieke, matematikaren zenbait kontzeptu eta prozeduren ikaskuntzan laguntza handikoak izan baitaitezke. - Hiritar batek problemak ebazteko gai izan behar du. Problema hauek jatorri desberdinekoak izan daitezke eta ikasleek beraien pentsamenduarengan eta matematikaazturengankonfidantza izan dezaten ahalmenduko dute, «matematikoki pentsatzeko» gai izan arte. Azken finean, ikasleek duten matematikapotentziala garatu dezaten lortu nahi da eta termino honetan matematikoki komunikatu, arrazonatzen ikasi, arakatu, hipotesiak formulatu, e.a. bezalako gaitasunak barne hartzen dira. Aurreko etapan matematikaren ikaskuntza eraikuntzaprozesugisa ikusten zen. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzaren amaieran maila garrantzitsura iritsi den prozesu hori jarraitzen dute ikasleek. Edukin askoren trataeran sakontzen da eta aldi berean arlo berriak hartzen dira kontuan: honela, adibidez, zenbaki arruntak, osoak, zatikizkoak eta hamartarrak berriro ikusten dira, hauei ikuspuntu berriak bilatuz eta beraien planteamenduetan sakonduz; zenbaki irrazionalak zenbaki errealen sarrera gisa aurkezten dira; Geometria berriro ikusten da, gorputz eta irudi geometrikoak zehazkiago aztertuz; Algebra ikusten hasten da, mintzaira zehatz eta indartsu bat izateaz gain zeharkako neurketak egiteko baliabide erabilgarriaeta egoera problematiko asko ebazteko bereziki interesgarria den elementu gisa. Lehen Hezkuntzatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzara igarotzeko beharrezkoa da kontzeptuzko eta prozedurazko edukin berrien sarrera egitea. Horregatik barneratzen dira trebetasun eta algoritmo berriak, ekuazioen ebazpenetik angeluen neurketa edo eskalako maketen burutzapenara eta kalkulagailuen erabilpen zentzudun eta egokiraino. Era berean matematikamintzaira desberdinak ulertu eta erabiltzeko gaitasunak garatuko dira; zenbakizko mintzaira, grafikoa, algebraikoa, estatistikoa, ...Estrategia heuristikoen erabilpena oso garrantzitsua da etapa honetan. Atal honek toki berezia du prozeduren esparruan, aieruak formulatzea, jeneralizatzea, jarraipideak aurkitzea, partikularizatzea, analizatzea, hipotesiak onartu edo ezeztea, e.a. bezalako estrategiak barneratzen baititu. Eta azkenik, aipamen berezia merezi dute jarrerazko edukinek; hauekin egoera problematikoak ikertu eta ebazteko interesa, balorazioa eta onespena nahiz lanazturak kontuan izan nahi dira. Adin honetan ikasleek izaten duten garapen kognitiboak matematikaezagueraren eraikuntzaprozesuan aurrera egiteko bide berriak zabaltzen ditu. Abstrakziora, jeneralizaziora, dedukziora, ... eramaten duen bideak oraindik zehatza denaren munduan oinarritu behar du, abstraktoa denak gero eta indar gehiagorekin agertzen hasi behar badu ere. Hala ere, edukin konplexuak, formalak eta dedukzio maila handia eskatzen dutenak askotan ikasle gehienen eskura ez daudela ez da ahaztu behar. Etapa honetan ikasleen interesak, motibazioak eta jarrerak anitzak dira eta hauen arteko diferentziak aurreko etapan baino nabariagoak dira. Beraz irakasleak ikasle multzo oso heterogeneoarekin aurkituko da ikasgelan, eta hauek matematikarekiko izan duten esperientzia ez da beti ona izango. Irakasleak ikaskuntzaerritmo desberdinak jarraitu behar dituenez aniztasun honen trataera konplexua izango da eta eskolaerakundeak ikasleetara egokitu beharko du konponbideak bilatzeko. Etapa honen laugarren kurtsoan ikasleen arteko diferentziak nahiz matematika arloarekiko dituzten motibazio eta interes desberdinak oraindik nabariagoak izango dira. Ikastetxeak desberdintasun honi irteerak eskaini behar dizkio, ikasgelan lan desberdindua burutuz. Matematikaren arloan bi aukera eskaintzea ere planteatu daiteke baina hauek Curriculum Proiektuan garbi definituta geratu beharko dute. Honi dagokionez jarraipide batzuk aipatuko dira. Matematikaren arloak, ikasle guztiekin lana modu desberdindu baina integratuan burutzen bada nahiz honez gain bi aukera proposatzen badira, planteamendu bera izan behar du eta gainera informazio desberdinak komunikatzeko, interpretatzeko eta argumentatzeko nahiz inguruan ematen diren egoera problematikoak analizatu eta ebazteko erabilgarria izatearen helburu orokorra jarraitu behar du. Ondorioz ikasle guztiek etapahonen curriculumarentzat aurrikusitako edukin guztiak landu behar dituzte, batzuetan helburu berak ahaltasun gehiagorekin lortzea ahalbidetuko duen mintzaira formalizatuago batekin landu ahal izateko. Arlo honen trataera desberdindua etaparen muinbakarreko izaerarekin koherentea izateaz gain Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari berezko zaion ikasketa eta lanbide orientabideprozesuaren baliabide gisa ere ulertu behar da. Ikasle guztiek amaierazko zentzu batekin landu beharko dituzte matematikaikasketak. Ikasle batzuentzat hau nahikoa izango da aukeratu nahi duten Batxilergoaren modalitatea edo lanbideadarrerako eta beste batzuek berriz matematikamintzaira formalizatuago baten erabilpena eskatzen duten Batxilergoaren modalitate edo lanbide-adar jakin batzuetan jarraitzeko aukera hobeto pentsatu eta ikasketa edo lanbideaukera horretarako zuzenkiago prestatu beharko dute. Orokorrean, Ikasleen gaitasunak garatzea eta hauek ingurunean barneratzea ahalmentzeko nahiko zabala eta desberdindua den egoeramultzoa lantzeko beharrezkoa den konplexutasunez garatu beharko dira matematikamintzaira eta tresnak. Hala ere, zenbait ikaslek alderdi formalen trataeran maila handiagoa eta sakontasun gehiago behar izan dezaketela eta ondorioz mintzaira sinbolikoaren eta errepresentazio formalen erabilpena nahiz kontzeptuen erabilpenean zehaztasun gehiago izateko joera sakonago aztertu beharra egon daitekela ere kontuan izan beharra dago. Era berean, mintzaira algebraikoarekin zerikusia duten algoritmoen erabilpenak zenbait egoera problematiko ia automatikoki ebaztea ahalmenduko du eta ondorioz ikasleek egoera konplexuagoak arrakastaz ebazteko aukera gehiago izango dituzte. Adierazpen algebraikoak maneiatzeko gaitasunak funtzioen azterketaren eremua zentzu guztietan zabaltzen du (zenbakizkoa, grafikoa, hitzezkoa eta algebraikoa); «neurriaren» multzoan irudi eta gorputzen azalera, bolumena, distantzia, altuera eta abarren zeharkako neurketarako kalkulu aukerak zabaltzen dira. 2. HELBURU OROKORRAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan matematikaren irakaskuntzak duen helburua ikasleengan ondorengo gaitasunak garatzen laguntzea da: 1. Ohizko mintzaira eta argumentazio moduei matematikaadierazpenarenforma desbedinak (zenbakizkoa, grafikoa, geometrikoa, logikoa, algebraikoa, probabilistika) gaineratzea norbere pentsamenduak modu zehatz eta zorrotzagoan komunikatzeko. 2. Pentsamendu logikoaren formak, aieruak egiaztatu, inferentziak eta dedukzioak egin eta eguneroko bizitzan eta problemen ebazpenari buruzko informazioa erlazionatu eta antolatzeko erabiltzea.3. Neurketak eginez, informazioa jaso eta tratatzeko zenbaki mota desberdinak erabiliz eta egoera bakoitzerako algoritmo egokiaren bidez kalkuluak burutuz, errealitatea hobeto interpretatzea ahalmentzen duten bere alderdiak kuantifikatzea. 4. Matematikazko problema errazak eta eguneroko problemak ebazteko estrategia pertsonalak lantzea, emaitzen analisiaren arabera estrategien komenigarritasuna baloratuz. 5. Fenomeno eta egoera desberdinei buruzko informazioa lortu, grafikoki eta zenbaki bidez adierazi eta hauei buruzko irizpide bat osatzeko datubilketarako teknika sinpleak erabiltzea. 6. Errealitatean ematen diren forma eta erlazio espazialak identifikatzea, bertan inplikaturiko propietate eta erlazio geometrikoak analizatuz eta eragiten duten edertasunaz gozatuz. 7. Errealitatea desberdindua dela eta aurkakoak nahiz osogarriak diren ikuspuntuetatik (determinista/ aleatorioa, finitua/infinitua, zehatza/gutxi gorabeherako, e.a.) esplika daitekeen zerbait dela onestea. 8. Berrietan, iritzietan, publizitatean, e.a. ematen diren elementu matematikoak (datu estatistikoak, grafikoak, planoak, kalkuluak, e.a.) identifikatzea, garatzen dituzten funtzioak eta, errealitatea ezagutzeko nahiz mezuak hobeto ulertzeko tresna edo eredu gisa hauek eginiko ekarpenak kritikoki analizatuz. 9. Eguneroko egoeretan eta problemak ebazterakoan matematikaiharduerak bereak dituen formen arabera ihardutea, hala nola aukera desberdinen araketa sistematikoa, mintzaira zehaztearen premia, ikuspuntua aldatzeko malgutasuna edo konponbideak bilatzerakoan iraunkortasuna. 10. Norbere matematikatrebetasunen erabilpena eskatzen duten egoerak inhibiziorik gabe gainditu ahal izateko hauek ezagutu eta baloratzea, matematikaren adierazpenezko, manipulaziozko, estatistikazko edo erabilpenezko alderdiekin gozatuz. 3. EDUKINAK 1. MULTZOA: ZENBAKIAK ETA ERAGIKETAK: ESANAHIA, ESTRATEGIAK ETA SINBOLIZAZIOA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Zenbaki arruntak, osoak, hamartarrak, zatikizkoak eta irrazionalak: - Zenbaki mota desberdinen esanahia eta erabilera honako zereginetan: kontaketa, neurketa, antolaketa, kodifikazioa eta kopuruen, zatiketen edo magnitudeen arteko erlazioen adierazpena. 2. Eragiketak: - Batuketa, kenketa, biderkaketa eta zatiketak, zenbaki arrunt, oso, hamartar eta zatikizkoekin testuinguru desberdinetan duten esanahia eta erabilpena. 3. Zenbakien arteko erlazioak: - Zenbakien ordena eta errepresentazioa zuzen batean. 4. Magnitude proportzionalak: - Magnitudeen proportzionaltasunen esanahia testuinguru desberdinetan. - Portzentzaiak. 5. Hurbilketa eta kopuruen zenbatespena. 6. Oinarrizko algoritmoak eta kalkulutresnak. - Eregiketen hierarkia. Parentesien esanahia eta erabilpena. 7. Mintzaira algebraikoa. - Zenbakiak errepresentatzeko letren erabilpena eta hauen esanahia (zenbaki ezezagun finkoa, edozein zenbaki, zenbakimultzoen arteko erlazioa, ...). - Lehen eta bigarren mailako ekuazioak eta sistemak. - Formulak: zenbakizko balioa eta baliokidetasunak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Testuinguru desberdinetan zenbaki, eragiketa eta mintzaira algebraikoen interpretazio eta erabilpena, kasu bakoitzean egokiena den idazkera aukeratuz. 2. Diagrama eta irudi bidez edo zuzen baten gainean zenbaki oso, zatizko edo hamartarren nahiz zenbakizko problema sinpleen errepresentazioa. 3. Zenbakizko edo algebrazko problemen, planteamendu terminoen eta ebazteko erabilitako prozesu edo kalkuluen ahozko formulazioa, balizko beste batzuekin konparatuz. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 4. Zenbaki oso nahiz hamartarren eta zatiki sinpleen arteko konparazioa, ordenamenduaren, errepresentazio grafikoaren eta portzentaien kalkuluaren bidez. 5. Zenbaki baten beste sinpleago batetiko ordezkaketa, bere erabilpenak eskatzen duen zehaztasunaren arabera. 6. Zenbaki sinpleekin buruzko kalkuluestrategia pertsonalen lanketa eta hauen erabilpena testuinguru desberdinetan. 7. Idatzizko kalkuluetan eta algebraadierazpen sinpleen sinplifikazioan parentesiaren erabilpenerako arauen nahiz eragiketen hierarkia eta propietateen erabilpena. 8. Batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa deituriko ohizko algoritmoen erabilpena zenbaki oso, hamartar eta zatiki sinpleekin. 9. Kalkuluak modu sinpleagoan egiteko prozedura desberdinen erabilpena (hamarrena zatiki bihurtuz edo alderantziz, datuak beste unitate egokiagoetan adieraziz, ...). 10. Proportzionaltasun kalkuluak burutzeko prozedura desberdinen erabilpena (bihurketa faktorea, hiruko erregela, zenbateko proportzioak, taula eta grafikoen erabilera, ...). 11. Kalkulagailuaren nahiz zenbakizko kalkuluak egiteko beste edozein tresnaren erabilpena, kalkuluen konplexutasunaren eta emaitzen zehaztasun beharraren arabera hau erabiltzea komeni den ala ez erabakiz. 12. Algoritmoen erabilpena (algebraikoak, zenbakizkoak, grafikoak, ...) lehen eta bigarren mailako ekuazioak nahiz bi ezezagun dituzten bi ekuazioko sistema sinpleak ebazteko. c) Estrategia orokorrak. 13. Zenbatekoak kontatu edo zenbatesteko estrategia desberdinen erabilpena, egoera jakin batek eskatzen duen zehaztasuna kontuan izanik. 14. Zenbaki multzoen propietate, erlazio eta erregulartasunen bilaketa eta adierazpena. 15. Zenbakizko problemen detekzioa, ezagutzen diren eta ezagutu nahi diren elementuen nahiz muntazko eta muntagabekoen artean desberdinduz. 16. Eguneroko bizitzako magnitude desberdinen arteko proportzionaltasunaren eta hauetako batzuen berariazko terminologiaren identifikazioa (interesa, nahasketak, tasak, indizeak, ratioak, e.a.). 17. Zenbakizko arazo konplexuak sinpleagoetaen bihurtzea (datuak beste sinpleago batzuez ordezkatu, elementu askoko egoera batekin gutxiagoko batera edo kasu partikular batetik orokorrago batera nahiz orokor batetik partikularrago batera igaro, e.a.) honela hauen ulermena eta ebazpena errazagoa egiteko. 18. Zenbakizko egoera eta problemei buruzko aieruen formulazioa nahiz adibide eta kontradibideak, entseiua eta errorearen metodoa, e.a erabiliz honen egiaztapena. 19. «Atzerakako» arrazonamendu aritmetikoaren erabilpena zenbakizko problemak ebazteko. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari buruzkoak 1. Zenbakizko mintzaira, kalkulua eta kopuruen zenbatespena, eguneroko bizitzan iharduteko moduei gaineratzea. 2. Kalkulagailuak eta bestelako tresnek kalkuluak nahiz bestelako zenbakizko ikerketak burutzerakoan duten erabilgarritasunaren onespena eta balorazio kritikoa. 3. Problemak ebazteko eta zenbakizko kalkulu nahiz zenbatespenak burutuzeko norbere gaitasunetan konfidantza izatea. b) Antolaketa eta lanazturei buruzkoak. 4. Zenbakizko problemei konponbide bat bilatzerakoan eta aurkitutakoak hobetzerakoan euskortasuna eta iraunkortasuna. 5. Edozein kontaketa, kalkulu edo zenbakizko problemaren emaitza sistematikoki berrikusteko disposizio ona. 6. Zenbakizko problema eta kalkuluetan jarraitutako prozesua eta lortutako emaitzak ordenean eta txukun aurkezteko sentiberatasun eta gustua. 7. Eguneroko bizitzako egoera desberdinak errepresentatu, komunikatu edo ebazteko zenbakizko mintzairarennahiz algebraikoaren erabilgarritasun, zehaztazun eta sinpletasunaren balorazioa. 2. MULTZOA: MAGNITUDEEN NEURKETA, ZENBATESPENA ETA KALKULUA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Magnitudeen neurketa. Neurketa unitateak. 2. Neurketa sistemak. Sistema metriko hamartarra. 3. Angeluen neurketa. Sistema hirurogeitarra. 4. Gutxi gorabeherako neurriak. Neurrien zenbatespena. Erroremargina. 5. Zeharkako neurketak: - Irudi eta gorputz geometrikoen perimetroak, azalerak eta bolumenak kalkulatzeko formulak. - Pitagorasen teorema. - Triangelu zuzenaren arrazoi trigonometrikoak (sinua, kosinua, tangentea) eta hauen arteko erlazioak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Objektuen tamaianari buruzko informazioa interpretatu eta transmititzeko hiztegi egokiaren erabilpena. 2. Burututako neurketen adierazpena kasu bakoitzean eskatutako zehaztasunez eta erabilitako tresnaren arabera. 3. Gorputz geometrikoen luzera, azalera eta bolumenaren formulen erabilpena magnitudeak neurtzeko. b) Algoritmoak eta trebetasunak 4. Sinpleagoen osaketa, pisua, e.a. bezalako teknika desberdinak erabiliz gorputz eta irudien azalera edo bolumenaren neurketa. 5. Neurketak egiteko arrazoi trigonometrikoen erabilpena. 6. Problema trigonometrikoak ebazteko kalkulagailuaren erabilpena. 7. Magnitude baten zenbatespena, neurketa edo hurbilketa burutzerakoan egindako erroreen onarpena. c) Estrategia orokorrak. 8. Objektuen neurriaren, denboraren eta distantzien zenbatespena. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari buruzkoak. 1. Objektuak, espazioak eta iraupenak deskribatzeko eguneroko mintzairari neurriak gaineratzea. 2. Egoerak gomendatzen duenean objektu, espazio eta denboren neurketak burutu edo hauen zenbatespena egiteko disposizio ona. b) Antolaketa eta lanazturei buruzkoak. 3. Neurketa zuzenen edo zeharkakoen emaitzen berrikusketa sistematikoa, itxaro ziren balioetara egokitzen diren edo ez direnaren arabera onartuz edo gaitzetsiz. 4. Neurketen zenbakizko emaitzak, erabilitako neurketa unitateak aipatuz adierazteko ohitura. 5. Neurketa tresna desberdinak erabili eta neurketak egiterakoan kontuz eta zehazki iharduteagatiko sentiberatasuna eta gustua. 3. MULTZOA:. ESPAZIOAREN ERREPRESENTAZIOA ETA ANTOLAKETA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Elementu geometrikoak planoan eta espazioan. 2. Erreferentzi sistemak: - Koordenatu cartesiarrak planoan eta espazioan. 3. Irudiak eta gorputzak: - Zenbait irizpideren araberako irudi eta gorputzen sailkapena. - Poligonoen, poliedroen eta gorputz borobilen elementu ezaugarriak. - Erregulartasun eta simetriak irudi, gorputz eta konposizio geometrikoetan.4. Antzeko irudiak; eskalako errepresentazioa. - Antzeko bi irudiren ezaugarriak: angeluen berdintasuna eta magnitudeen proportzionaltasuna. - Talesen teorema 5. Transformazio geometrikoak; translazioak, biraketak eta simetriak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Posizioa, egoera formalak, propietateak eta itxurapen geometrikoak deskribatzeko sinboloen eta hiztegi geometrikoen erabilpena. 2. Objektu baten espazioko egoera eta posizioa deskribatzeko erreferentzi sistemak eta ohar egokien erabilpena. 3. Problema geometrikoen eta hauek ebazteko jarraituriko prozesuen hitzezko deskribapena, balizko beste batzuekin konparatuz. b) Algoritmoak eta trebetasunak, 4. Kasu bakoitzean egokienak diren eskala, tresnak, materialak eta teknikak erabiliz espazioan nahiz planoan eredu geometriko, eskema, plano eta maketen eraketa. 5. Irudi eta gorputz geometrikoen arteko antzekotasunaren identifikazioa, erabili den eskalafaktorea ahal denean lortuz. c) Estrategia orokorrak 6. Propietate, erregulartasun eta erlazioen bilaketa gorputz, irudi eta itxurapen geometrikoetan. 7. Problema geometrikoen detekzioa, ezagutzen diren eta ezagutu nahi diren elementuen nahiz muntazko eta muntagabekoen artean desberdinduz. 8. Irudi, gorputz eta itxurapen geometrikoen konposizioa, deskonposizioa, intersekzioa, mugimenduak, deformazioa eta garapenaren erabilpena, beste batzuk analizatu edo lortzeko. 9. Problema geometriko konplexuak sinpleagoetan bihurtzea (espaziotik planora, irudi konplexu batetik sinpleago batera, elemetu askoko itxurapen batetik gutxiagoko batera, kasu partikularretik orokor batera nahiz orokorretik partikular batera, e.a. igaroz) honela bere ulermena eta ebazpena errazteko. 10. Gorputz eta irudien propietate geometrikoei eta orokorrean problema geometrikoen ebazpenari buruzko aieruen formulazio eta egiaztapena. 11. «Atzerakako» metodoa edo «ebatzitako problema suposatzea» metodoaren erabilpena problema geometrikoak garatzeko. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari buruzkoak. 1. Ingurune fisikoan ematen diren zenbait egoera erlatibo ezagutu eta ebazteko Geometriaren erabilgarritasuna onetsi eta baloratzea. 2. Zenbait itxurapen geometrikoen edertasunaren onespena, hauek naturan, artean eta teknikan duten presentzia onartuz. 3. Mintzaira geometriko egokia erabiliz egoera, orientazio, forma eta erlazio espazialak hitzez zehazki deskribatzeagatiko interes eta gustua. 4. Forma, itxurapen eta erlazio geometrikoak ikertzeagatiko interesa eta jakinmina. b) Antolaketa eta lanazturei buruzkoak. 5. Problema geometrikoei konponbidea bilatzerakoan eta aurkitutakoak hobetzerakoan euskortasuna eta iraunkortasuna. 6. Egoera geometrikoei ikuspuntu desberdinetatik aurre egiteko malgutasuna. 7. Norberarenekiko desberdinak diren problema geometrikoen ebazpen eta estrategiekiko interesa eta begirunea. 4. MULTZOA: FUNTZIOEN ETA GRAFIKOEN MINTZAIRA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Funtzioa, simultaneoki aldatzen diren bi magnituderen arteko erlazio gisa. 2. Funtzio bat errepresentatzeko moduak: hitzez, grafikoki, taulen bidez eta algebraren bidez. 3. Grafikoen ezaugarri globalak. 4. Funtzio motak: funtzio lineala, koadratikoa. Alderantzizko funtzioak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Mintzaira grafikoaren erabilpena eta interpretazioa, errepresentatzen duen egoera kontuan izanik eta hiztegi eta sinbolo egokiak erabiliz. 2. Kasu sinpleetan funtzio eta grafikoak desbribatzeko adierazpen algebraikoen erabilpena. 3. Funtzioei dagozkien taulen interpretazioa. b) Algoritmoak eta trebetasunak. 4. Egoera baten hitzezko deskripzio, balio taula edo formula sinple batetik grafikoaren eraketa. 5. Funtzio baten hitzezko enuntziatutik edo adierazpen algebraikotik balio-taulen eraketa. 6. Kasu sinpleetan funtzio baten adierazpen algebraikoaren lorpena. c) Estrategia orokorrak. 7. Grafiko baten ezaugarri globalen analisia. 8. Zenbait grafikoren artean enuntziatuari, taula bati edo formula sinple bati hobeto erantzuten dionaren identifikazioa. 9. Grafiko baten portaerari buruzko aieruak formulatzea, honek adierazten duen fenomenoa edo adierazpen algebraikoa kontuan izanik. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari dagozkionak. 1. Eguneroko bizitzako eta zientziezaguerako problemak errepresentatu eta ebazteko mintzaira grafikoaren erabilgarritasunaren onespena eta balorazioa. 2. Magnitude eta fenomenoen arteko erlazioak ikertzeagatiko jakinmina b) Antolaketa eta lanazturei buruzkoak. 3. Egoera desberdinetan taldeko lana grafikoei buruzko ikerketak burutzeko modu eraginkor gisa onetsi eta baloratzea. 5. MULTZOA: INFORMAZIO ESTATISTIKOAREN INTERPRETAZIOA, ERREPRESENTAZIOA ETA TRATAERA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Fenomeno estatiskoei buruzko datuen informazioa eta bilketa. 2. Grafiko estatistikoak: piktogramak, sektorediagramak, barradiagramak, histogramak, maiztasunpoligonoak. 3. Estatistikaparametroak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Mintzaira grafiko eta estatistikoen erabilpena eta interpretazioa gizartean, ekonomian, zientzietan, ... ematen diren fenomenoak deskribatzeko, hiztegi eta sinbolo egokiak erabiliz. b) Algoritmoak eta trebetasunak 2. Datuen testuingurua eta izaera nahiz hauen lorketaren arabera eta ohizko algoritmoak nahiz kalkulurako elementu desberdinak erabiliz, banaketa bat egokiro deskribatzeko parametroen aukeraketa. 3. Mintzaira estatistikoa erabiltzen duten proposamenak formulatzerakoan gezurrak detektatzea. c) Estrategia orokorrak 4. Inkesta, laginketa, kontaketa eta estatistikazko taula eta grafikoen eraketa burutzeko teknikak erabiliz, datu kualitatibo nahiz kuantitatiboen banakako nahiz taldeko bilketaren planifikazioa eta burutzapena. 5. Hiritar multzo bati buruzko laginen emaitzen arabera, honen portaerari buruzko aieruen formulazioa. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari dagozkionak 1. Eguneroko bizitzako eta zientziezaguerako problemak errepresentatu eta ebazteko mintzaira estatistikoaren nahiz grafikoaren erabilgarritasunaren onespena eta balorazioa. 2. Magnitude eta fenomenoen arteko erlazioak ikertzeagatiko jakinmina. 3. Gizarte, politika eta ekonomiako informazio eta argumentazioetan mintzaira grafikoa eta estatistikoarekiko sentiberatasuna, interesa eta balorazio kritikoa. b) Antolaketa eta lanazturei buruzkoak 4. Egoera desberdinetan taldeko lana estatistikaikerketak burutzeko modu eraginkor gisa onetsi eta baloratzea. 6. MULTZOA:ZORIAREN TRATAERA. A) Kontzeptuzko edukinak 1. Fenomeno aleatorioak eta hauek deskribatzeko terminologia. 2. Probabilitateen esleipena gertakariei: - Gertakariaren maiztasuna eta probabilitatea. - Laplaceren Erregela. 3. Probabilitateen esleipena esperimentu konposatuetan: - Esperimentu dependente eta independenteak. B) Prozedurazko edukinak a) Mintzaira desberdinen erabilpena. 1. Zorizko egoera eta esperientziak deskribatzeko hiztegi egokiaren erabilpena. 2. Gertakari bat modu desberdinetan emateko probabilitatearen adierazpen kualitatibo eta kuantitatiboa. b) Algoritmoak eta trebetasunak 3. Informazio desberdinen erabilpena (maiztasunak, simetriak, usteak, aurretiazko oharrak) gertakizunei probabilitateak asignatzeko. 4. Laplaceren erregelaren erabilpena kasu sinpleei probabilitateak esleitzeko. 5. Prozedura desberdinen erabilpena (kontaketa, zuhaitzdiagramak, kontingentzi taulak, e.a.) gertakari konposatuen probabilitatea kalkulatzeko. 6. Zoria interpretatzerakoan ohizkoak diren erroreen detekzioa. 7. Zenbaki aleatorioen lorketa teknika desberdinen bidez (taulak, kalkulagailua, e.a.). c) Estrategia orokorrak 8. Fenomeno aleatorio sinpleen portaerari buruzko aieruen formulazioa eta egiaztapena. 9. Probabilitatearen erabilpena testuinguru desberdinetan funtsezkoak diren erabakiak hartzeko. C) Jarrerazko edukinak a) Matematikaren onespenari dagozkionak 1. Matematikaren onespen eta balorazioa zalantzazko egoerak interpretatu, deskribatu eta aurrikusteko. 2. Fenomeno aleatorioei buruzko erabakiak hartzerakoan probabilitatezko informazioa kontuan izateko disposizio ona. 3. Eguneroko bizitzan zorizko fenomenoak ikertzeko interesa eta jakinmina. 4. Komunikabideetan probabilitatezko informazioari ematen zaion erabilpenaren balorazio kritikoa eta honen gehiegizko erabilpen nahiz erabilpen desegokien gaitzespena. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK 1. Zenbaki eta eragiketa mota desberdinak testuinguru anitzetan eta bereziki eguneroko bizitzan ematen diren problema eta egoerak ukitzen dituztenetan erabiltzea. Irizpide honekin ikasleak zenbaki mota desberdinak eroso erabiltzeko eta beraiekin eragiketak burutzeko gai ote diren egiaztatu nahi da. Bertan zenbaki horien arteko konparaketak, hamartarren arteko baliokidetasunak, portzentaiak, e.a. sartzen dira eta baita azkenekoen erabilpena testuinguru praktikoetan. Erabilera hau nagusiki eguneroko bizitzari dagozkion egoeretan gauzatzea nahi da, beraz zatiki konplexuegiak sartzea edo adirazpen irrazional korapilatsuak erabiltzea ez dirudi gomendagarria denik. 2. Zenbaki eta eragiketa mota desberdinak erabiltzen diren problemak ebaztea, estrategia desberdinak erabiliz eta kalkulu mota egokiak aukeratuz. Zenbaki desberdinen erabilpeneremua hedatzeko gaitasuna baloratu nahi da, zenbaki horiei esanahi berriak emanez eta emaitzak interpretatuz. Ikasleak egoera bakoitzari hobe doakion kalkulu mota zein den erabaki beharko du, gutxi gorabeherako kalkulua nahikoa den ala kalkulu zehatza beharrezkoa den erabaki eta bigarren kasuan zailtasunaren arabera metodorik egokiena (buruzkoa, idatzizkoa, kalkulagailu bidezkoa) aukeratu beharko du. 3. Kasu sinpleetan, mintzaira algebraikoa erabiltzeko premia duten problemak planteatu eta ebaztea. Ikaslea, eguneroko bizitzako sinbolizazioprozesuari (ezezagunen esanahia, ...), ekuazio ordezkarien metodo fidagarri baten bidezko (eta ez derrigorrez adierazpen algebraikoen erabilera standardaren bidezko) ebazpenari eta emaitzen interpretazioari arreta berezia eskainiz mintzaira algebraikoa erabiltzeko gai den egiaztatu nahi da. Mintzaira algebraikoaren konplexutasuna kontuan izanik, arreta berezia jarri behar zaio irizpide honen mailaketari, bigarren mailako ekuazioen edo ekuaziosistemen ebazpena eskatzen duten problemak etaparen amaierarako utziz. 4. Zenbatespen eta neurketarako zuzeneko nahiz zeharkako estrategia desberdinez baliatzea, neurri egokiak eta baliokideak erabiliz eta egindako erroreak baloratuz. Irizpide honekin distantziak, azalerak eta bolumenak, egoera bakoitzari dagokion zehaztasunez zenbatetsi eta neurtzeko gaitasuna ebaluatu nahi da. Bertan, metodo zuzenen nahiz eskalako adierazpenen edo formulen erabilpena barneratzen da. Zeharkako prozedura hauen garrantziak gehitzen joan behar du etapan zehar eta bukaeran batez ere ingurune hurbilarekin erlazionaturiko zenbait neurketa problema gainditzeko arrazoi trigonometriko nagusien erabilpena barneratuko da. 5. Inguruneko forma eta itxurapen geometrikoak analizatu eta deskribatzeko oinarrizko sinbolo, mintzaira eta kontzeptu geometrikoak erabiltzea. Irizpide honen bidez ikasleak angelua, paralelotasuna, perpendikulartasuna, intzidentzia, biraketak, simetria, antzekotasuna, e.a. bezalako oinarrizko kontzeptu geometrikoak jaso ote dituen eta inguruan duen mundua interpretatzeko hauek erabiltzeko gai ote den egiaztatu nahi da. Era berean antolaketa eta bizualizazio espazialerako gaitasunen garapena nahiz egoera bakoitzari dagokion mintzaira geometrikoaren erabilpen egokia ebaluatu behar da. 6. Marrazketa teknika eta tresna egokiak erabiliz bi eta hiru dimentsioko gorputz eta itxurapenen errepresentazio lauak burutu eta interpretatzea. Irizpide honen bidez, kasu bakoitzean egokiena den teknika (perspektiba, eskala, ...) eta beharrezko tresnak erabiliz zenbait itxurapen lau eta espazial planoan errepresentatuz deskribatzeko gaitasuna garatu den egiaztatu nahi da. Gainera, errepresentazio horien bitartez ikaslea honen ezaugarri geometrikoei buruzko informazioa lortzeko gai den egiaztatu nahi da (elementu nabarmenak, neurriak, posizioak, orientazioak, ...). 7. Zenbakizko zein geometriazko proportzionaltasun erlazioak identifikatzea eta erlazio hauek testuinguru desberdinetan problemak ebazteko erabiltzea. Ikaslea, eguneroko bizitzako zenbait egoeretan proportzionaltasun zuzeneko nahiz alderantzizko erlazioak ezagutzeko eta erlazio horiek testuinguru desberdinetan, eta zenbakizko metodoak (hiruko erregela, portzentaiak, ...), geometrikoak (antzekotasuna), grafikoak (zuzenak) edo algebraikoak (ekuazio linealak) erabiliz, problemak ebazten erabiltzeko gai den egiaztatu nahi da. Aipaturiko azken bi metodoak batez ere etaparen bigarren zikloan ematen dira. 8. Zenbakizko multzoetan eta itxurapen geometriko desberdinetan erregulartasun eta jarraipideak identifikatzea. Ikasleak, irudimultzo edo segida batean barne logikaezagutzeko, hauen osaketaerregela aurkitzea ahalmentzen duten jarraipideak identifikatzeko eta seriea elementu berriekin luzatzeko gai den egiaztatu nahi da. Garrantzitsua dena ez da hainbeste formula orokorra aurkitzea (hau beti ere etaparen bukaerarako utzi behar litzateke), jarraipide eta erregulartasunak identifikatu eta hitzez deskribatzea baizik. Irizpide honetan mosaikoa eta teselatua bezalako itxurapen geometriko batzuen azterketa eta eraketa ere barne hartzen da. 9. Modu desberdinetan adierazitako erlazio funtzionalak identifikatu eta interpretatzea (hitzez, taulen bidez, grafikoki eta algebraren bidez), adierazpenforma hauen artean beharrezko transferentziak eginez. Ikaslea, bere inguruko erlazio funtzionalak ezagutu (berdin hauek hitzezko enuntziatu bidez, taula bidez, grafikoki edo formula bidez eman badira) eta, egoera bakoitzean egokiena den adirazpenforma erabiliz, informazioa lortzeko gai den ebaluatu nahi da. Lehenengo zikloan mintzaira grafikoaren irakurketa eta interpretazioari (puntuen zehaztapena, ezaugarri globalen azterketa; hazkundea, maximoak, minimoak, ...) garrantzi gehiago ematea komeni da eta mintzaira algebraikoa berriz amaierarako utziko da. 10. Taula grafikoak eta parametro egokiak erabiliz nahiz portaerari buruzko ondorioak ateraz estatistikazko datu eta informazioak bildu, sailkatu, aurkeztu eta interpretatzea. Irizpide honekin, ikaslea informazioa bildu eta interpretatzeko estatistika- erremintak kritikoki erabiltzeko gai den ebaluatu nahi da. Erreminta hauen artean laginketa, kontaketa, eta errepresentazio teknikak nahiz parametroen erabilpena barne hartuko dira. Era berean, ikasleak, laginaren adierazgarritasuna eta adierazpengrafikoen egokitzapena baloratzeko, ondorioak ateratzeko, mintzaira estatistikoaren erabilpen okerrean oinarrituriko errore edo gezurrak detektatzeko eta halakoetarako jarrera kritikoa garatu duen egiaztatuko da. 11. Probabilitatea esleitzeko estrategia desberdinak erabiliz fenomeno aleatorioak identifikatu eta hauekin erlazionaturiko problemak ebaztea. Irizpide honekin zoriari buruzko intuizio sendoak garatu diren ebaluatzeaz gain eta estrategia desberdinak erabiliz, adibidez, aieruen formulazio eta egiaztapen esperimentala, maiztasuntaulak, zuhaitzdiagramak, e.a., ikaslea zorizko zenbait fenomeno aleatorioren probabilitatea ezagutu eta finkatzeko gai den egiaztatu nahi da. Probabilitateen esleipena bereziki azpimarratzea komeni da, bateko hainbestea ez diren bestelako probabilitateadierazpenak onartuz eta metodo formalagoak (Laplaceren erregela, ...) bigarren ziklorako utziz. 12. Kasu sinpleagoen azterketa, informazioaren berrantolaketa, diagramen erabilpena, adibideen bilaketa eta aurkadibideak, entseiuaerrorea, e.a. bezalako problemak ebazteko estrategia desberdinak erabiltzea, konponbideak bilatzerakoan euskortasuna eta iraunkortasuna azalduz. Irizpide hau ikasleak problemen ebazpenaren aurrean erabiltzen dituen estrategia eta jarrerei buruzkoa da. Edukin multzo guztieti badagokio ere, zenbakizko eta geometriazko testuinguruak bereziki lagungarriak gertatzen diren ebaluatzerakoan. 13. Laneko testuinguruaren arabera, lortutako emaitzen baliozkotasuna eta koherentzia sistematikoki egiaztatu eta emaitza horiek argi eta ordenatuta aurkeztea. Irizpide hau edukin multzo guztietan ebaluagarria da eta ikasleak, lortutako emaitzekiko jarrera kritikoa duen eta hauen baliozkotasuna eta koherentzia kontrastatzeko sistematikoki estrategia desberdinak erabiltzen dituen jasotzen du (ekuazio bateko ezazaguna lortutako balioaz ordezkatu eta emaitzazko berdintasuna egiaztatu). Era berean bestei emaitzak ahoz nahiz idatziz komunikatzerakoan, hauek adierazteko erabiltzen duen modua baloratu nahi du. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA MUSIKA 1. SARRERA Musika, etapa honetan, arlo independente bezala aurkezten da eta ez Lehen Mailako Hezkuntzan barneratuta zegoen Hezkuntza Artistikoaren barruan. Denboraldi honetako ikasleen garapen psikoebolutiboa dela eta, abstrakziorako gaitasunak bilakaera nabarmena nozitzen duelarik, musika, plastika eta antzertikitik at agertzen da, artera modu analitiko eta zehatzagoz hurbilduz. Adierazpen artistiko gisa, musikak pertzepziozko eta adierazpenezko alde bikoitza du, elkarren artean aberastu, sustatu eta garatzen diren dimentsioak, hain zuzen ere. Pertzeptziozko eremuaren baitan eskaintzen diren gehiegizko estimulu sentsorialak medio, partzialki eta gaizki pertzibitzen dugu eta inpresio gehienak islatu eta horien aurrean eraginkorki erreakzionatu beharrean, ezabatu besterik ez dugu egiten. Inpresioen sentikortasuna lortzeko pertzeptziozko zenbait gaitasun garatu beharko da: - Entzute aktiboa, egitate musikalaren aurrean sentikortasun edo pertzeptziozko jarrera nagusi batean oinarritua, hura osatzen duten elementuak antzemateko eta kualitate musikalak bereizteko gai izanik. - Musikaren esanahia arretaz entzutea, musika lana zentzu propioa duen multzo osatu bat dela ohartuz eta entzuten dena eta aurreko ezagupen musikalen arteko erlazioa igerriz, bai eta obra osatzen duten elementuen arteko erlazioa ere. - Guztizko memoria, elementu batzuk besteekin elkartzeko eta soinu esperientziak zein gero eta konplexuagoak izango diren musilkaldiak gogoratu eta oroitarazteko. Gaitasun hauen garapena ikasleen esperientzia musikalen aberastasunez baldintzatuta dago eta entzuteko eta gogoratzeko gaitasunean gauzatzen da, musika atzeman,asimilatu eta horretaz gozatzeko ezinbesteko elementuak izanik. Bizipen horien intentsifikazioaz gain, musika hezkuntzak pertzeptzio guztien gogoeta kritikorako irekidura ekarri behar du. Bestalde, musika hezkuntzak etapa honetako ikasleei ahots zein instrumentuzko soinuen bitartez beren sentimenduak adieraztea ahalbide diezaieten adierazpen gaitasunen garapena sustatu behar du. Ahotsa, kantuaren iharduera musikalera eramaten gaituen berezko tresna da; musika tresnakonbentzional nahiz ezkonbentzionalen ezaguerak ideia musikalak zehazten lagundu dezakete, eta mugimenduek, berezko pertzeptzio, irudi, sentsazio, formak, etab. adieraztera. Musika heziketan adierazpen gaitasunak garatzeko oinarrizko elementuak dira. Inprobisazioak elementu garrantzitsua izan beharko du ahots, gorputzezko edo instrumentuzko soinuen mundua libreki esploratzeko baliabide gisa, eta ezinhobeki konbinaturiko ideiak adierazteko, musika adierazpenari zentzu globala emanez eta ikasleari, adierazteko, sortzeko, bere sentikortasuna garatzeko eta bere nortasuna aberasteko gaitasuna eskainiz. Adierazpen artistiko orok kode edo adierazpen lengoaia bat behar du. Hemendik dator zeinu edo grafiaren mundua arte mundu bihurtzeko mekanismo egokia ahalik eta modu fidagarri eta egiazkoenean jasoko duten sistemak ezartzeko behar konbentzionala. Musikaren errealitatean sartzeko beharrezkoa izango da kode hau ezagutzea. Musika hezkuntza kontziente bat lortzeko elementu egokiak eskainiko zaizkie ikasleei. Musika soinuen konbinazioaren bitartez adierazten da, eta honela, modu ordenatuz aurkeztutako soinuek erritmoa osatuko dute, eta soinuen altuera desberdineko segidak, melodia, eta soinu jarraikorren aldean, aldibereko entzutea izango dugu, harmonia, hain zuzen ere. Horrek guztiak, musika forma, genero eta estiloekin batera, azterlan xehekatu bat behar du. Lengoaia honen sakontasun eta eskurapenak ikasleei musika obraren estetika ulertzea ahalbidetuko die. Entzunaldi musikalak etapa honetako ikasleei musika lana, garai bateko estiloa eta sortzen deneko ingurunea deskubritzeko aukera emango die. Etapa honetako irakasleek ez dute entzunaldi musikala musikaren historiarekin nahastuko; ondorioz, iharduera guztiak musikaren garapenaren garai bakoitzari dagozkion bereiztasunen ezaguera bizi eta praktikoan bateratuko dira. Gaur egun, nerabea, musika soinuetan murgildurik bizi da. Garai bateko eta gaurko musika, eta gure gizartean elkarbizi diren kultura desberdinetakoa entzuten du. Garrantzitsua da etapa honetako irakasleek, ikasleen musika zaletasun eta interesetatik abiatuz, musikaren aurrean errespetua, ezaguera, harreratasuna eta hautazko arreta bultzatzea, honela, musika egitatea hobeto uler dezaten. Bigarren Hezkuntzako musika hezkuntzak musikaren egitatearen aurrean jarrera ireki eta errespetuzkoak sortzeko zeregina bere gain hartu beharko du, baina, era berean, horren ezagueran oinarrituriko iritziak sortzekoa ere, eta gustu musikal onean oinarritutako lehenespenak, esperientzia eta kulturaren ondorio direnak. Musika hezkuntzak nerabeen gizarteratze eta gizarte elkarreragin prozesuan musikak duen zeregin garrantzitsua onartu eta hezitzaileki aprobetxatuko du, zirkunstantzia hau musika ikaspen esanguratsuak lortzen laguntzeko oinarrizko elementu gisa jasoz. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren curriculum antolamendu malguak azken kurtsoan arloetariko batzuk bakarrik egitea ahalbidetzen du, Musika dagoen multzo baten barruan. Laugarren urte honetan arlo honek izan beharreko zentzua edukinen atalaren amaieran adierazi da. 2. HELBURU OROKORRAK 1. Ahotsa, instrumentuak eta mugimendua erabiliz eta era originalez bere ideiak eta sentimenduak adieraztea, interpretazio eta inprobisazio egoeretan, komunikazio aukerak aberasteko eta bestelako adierazpideak errespetatuz. 2. Musika entzuteaz gozatzea, bai komunikazio modu bezala, bai aberaste kultural eta atsegin iturri bezala ere, bere gustu musikalak zabaltzen saiatuz. 3. Musika lanak sorkuntza artistiko eta ondare kulturaleko adibide bezala aztertzea, beraien asmo eta funtzioak ezagutuz, horiek preziatu eta beren gustu eta balorazioekin erlazionatzeko asmoz. 4. Musika ezagutzeko eta hartaz gozatzeko Informazioko iturri desberdinak - partiturak, ikusentzuteko baliabideak eta beste errekurtso grafikoak- autonomia eta sormenez erabiltzea, eta terminologia egokia aplikatzea norberaren ideiak jakinarazi eta musika prozesuak azaltzeko. 5. Iharduera musikaletan parte hartzea, eskolan nahiz kanpoan, jarrera ireki, interesatu eta errespetuzkoa izanik, eta talde bateko kide denez, besteen ekarpenez sortutako aberastasunaz jabetzea. 6. Musikari ematen zaizkion erabilpen sozial desberdinen azterketa kritiko baten bitartez iritzi pertsonalak sortzea, eta autonomia eta ekimenez eguneroko egoeratan aplikatzea. 7. Isiltasunak duen garrantzia baloratzea, bai musikaren esistentziaren aldez aurretiko baldintza bezala, eta baita norberarekiko eta besteekiko harmoniazko elementu bezala ere, soinuak bereizgabe erabiltzeak suposatzenduen erasoaz jabetuz. 8. Mugimendua eta dantza erabiltzea eta horiez gozatzea, irudiak, sentsazioak eta ideiak adierazteko modu bezala; bakarkako eta taldeko adierazpen eta komunikazio bide bezala hartzea, ongizate pertsonalari eta norberaren ezaguerari ematen dien laguntza baloratuz. 3. EDUKINAK 1. MULTZOA: MUSIKA LENGOAIA A) Kontzeptuzko edukinak 1. Soinua, fenomeno fisiko bezala: soinuaren hedapena. Soinuaren kualitatea: altuera, intentsitatea, tinbrea eta iraupena. 2. Isiltasuna entzumenezko arreta suspertzeko baliabide gisa. 3. Musika osatzen duten elementuak: erritmoa, melodia, harmonia eta testura. - Forma erritmiko, melodiko edo/eta hamoniko txikiak: analisia eta inprobisazioa. - Testura desberdinak: monodikoa, polifonikoa eta harmonikoa. Testura, soinu materiaren kualitate gisa, eta ez materia melodikoarena. 4. Grafia musikalaren garapena historian zehar. B) Prozedurazko edukinak 1. Soinuaren uhin joeraren analisia. 2. Isiltasun egoerak praktikatzea inprobisaziorako esparru gisa, soinuaren kualitate desberdinak barneratuz: altuera, intentsitatea, tinbrea, iraupena. 3. Erritmo, melodia, akorde eta kadentzia sinpleen irakurketa, idazketa eta memorizazioa erabiltzea, musika interpretatu, inprobisatu eta entzuteko. 4. Grafia desberdineko testuak erabiltzea musika lengoaiaren eralatibotasun eta garapena aztertzeko. C) Jarrerazko edukinak 1. Soinua eta isiltasuna musikaren oinarrizko elementu bezala hartzen ikastea. 2. Musika lengoaia adierazpen eta komunikazio bide gisa ezagutzeko interesa. 3. Musika pertsonaren hezkuntza integralaren alderdi garrantzitsua bezala baloratzea. 4. Taldeko interpretazioa agintzen duten arauak onartu eta betetzea. 2. MULTZOA: ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA A) Kontzeptuzko edukinak a) Ahots adierazpena eta kantua. 1. Mintza eta kantu ahotsaren teknika. - Aparatu fonatzailearen anatomia eta fisiologia. - Mintzatu eta kantatuzko soinu fonetikoen aurrepartitura. - Ahotsen sailkapena. 2. Abestia. - Osatzen duten alderdi desberdinak: erritmikoa, melodikoa, harmonikoa, formala, literarioa eta interpretaziozkoa. - Abesti motak eta ezaugarriak. Tradiziozko euskal kanta. Errepertorioa. 3. Ahots estiloak eta kanta motak historian zehar. b) Musika adierazpena. 4. Eskolako instrumentu desberdinen oinarrizko teknika instrumentala: xirula, instrumentarium Orff, bertako instrumentuak. - Instrumentutaldekatze sailkapena eta formak. 5. Pieza instrumentala: osatzen duten elementuen analisia. - Instrumentu pieza motak eta ezaugarriak. Errepertorioa. 6. Musika instrumentu eta instrumentutaldeen garapena historian zehar. c) Mugimendua eta dantza 7. Dantzako elementuak: pausoak, irudiak, taldekatzeak eta musika akonpainamendua. 8. Dantza. Lantzen dituen alderdi musikal garrantzitsuenen analisia. Dantza motak. Euskal dantza. Errepertorioa. 9. Dantzaren bilakaera historian zehar. B) Prozedurazko edukinak 1. Praktika: - Erlajazioa, arnasketa, artikulazioa, erresonantzia eta intonazioa, gorputzaren jabetza handiagoz ulertuak eta eginak. - Instrumentuek behar dituzten trebetasun teknikoak. - Lokomoziorako oinarrizko mugimenduak, oreka eta koordinazio abileziak. Bariazioak, konbinazioak eta inprobisazioak. 2. Identifikazioa eta sailkapena: - Giza ahotsak beren tinbrearen arabera. Ahots taldeak. - Instrumentu desberdinen alderdi tinbrikoak. Instrumentu familiak. - Zenbait herri dantza eta areto dantzetako pausoak. 3. Ondokoen erabilera: - Errima, atsotitz, ahokorapilo eta testuak. - Ahotsa, mugimendua eta dantzari akonpainatzeko instrumentuak. - Ahots, instrumentu eta dantzazko errepertorio anitza. 4. Inprobisazioa: - Melodikoa, testu eta eskema erritmokoen gainean, eta alderantziz. - Melodikoa, eskema harmonikoen gainean. - Instrumentala, erritmikomelodikoharmonikoa, fragmentu edo melodia jakinen gainean. - Pauso eta mugimenduzkoa, erritmo, aho eta instrumentu formulen gainean. 5. Honako hauen interpretazioa: - Abestiak, horien eskema formalaren aldez aurreko analisiaz: esaldiak, koplaleloa, errepikapenak. - Norberaren konposizioak edo/eta besterenak instrumentu desberdinez, aukera tinbrikoak esperimentatuz. - Dantza formak, norberaren gorputzaren mugimenduzko aukera eta mugak esploratuz. - Garai zein estilo desberdineko eta folkloreko abesti, instrumentu eta dantza piezak. C) Jarrerazko edukinak 1. Ahots teknikaren balorazioa norberaren mintza nahiz kantu ahotsa menperatzeko oinarri gisa. 2. Instrumentuen zaintza eta artapenerako ohitura hartzea. 3. Dantza forma espontaneoko formen sorkuntza eta exekuzioa errespetatzea. 4. Banakako zein taldeko inprobisazioak balioetsi eta horietaz gozatzea: ahoz, instrumentuz eta gorputz mugimenduz inprobisatuz. 5. Kantua, dantza, eta instrumentu interpretazioa ezagutu eta baloratzea, ideia eta sentimenduak adierazteko bide ezinhobe bezala, eta besteen aurrean irekia izatea eta beraiekin erlazionatzea sustatuz. 6. Taldean interesez eta gustora parte hartzea, ideia musikalak aurkeztuz eta taldeko zereginen hobekuntza bultzatuz. 7. Interpretazioa eta ondo egindako lana atseginak direla adieraztea. 8. Banakako zein taldeko interpretazioen aurrean sentikortasuna eta jarrera kritikoa agertzea. 9. Musikaren bilakaera historikoa onartzea eta horren aldeko jarrera izatea. 10. Euskal Herriko eta beste Autonomi Elkarte eta nazioetako folkloreko abesti eta dantzak errespetatu eta baloratzea. 3. MULTZOA: MUSIKA ENTZUNALDIA A) Kontzeptuzko Edukinak 1. Musikaren historiako denboraldi nagusiak: forma, genero eta estiloak. Autore nabarmenenak. 2. XX. medeko musika. Joera berriak. 3. Euskal konpositore nagusienen musika. 4. Musika komunikabideetan, eta baliabide elektroniko eta informatikoetan zehar. Musikaren kontsumoa gaur egungo gizartean. B) Prozedurazko edukinak. 1. Egindako entzunaldietatik abiatuz: - Denboraldi desberdinetako forma, genero, estilo, eta autore esanguratsuenak bereiztea. - Musika garaikidearen joera desberdinak konparatzea. - Zenbait euskal obra eta konpositore identifikatzea. 2. Musika entzunaldi aktiboak egitea, gorputzaren mugimendu, instrumentuez eta ahotsaz baliatuz. 3. Musika egitatearen joeran egungo komunikabideek eta baliabide informatiko eta elektronikoek duten eragina aztertzea. 4. Zuzeneko musika prestatu, entzun eta eztabaidatzea: kontzertua eta bestelako musika jokaldiak. 5. Ikusentzun baliabideak helburu sortzailetzat erabiltzea, aukeraketaren kalitatea eta hura erreproduzitzeko baldintzarik onenak bilatuz. C) Jarrerazko edukinak 1. Musikaren ikuspegi historikokritikoa lortzeko baliabide ezinhobe gisa musika entzunaldiak baloratzea. 2. Euskal musika berezko ondasun kulturalaren adierazpen gisa baloratzea. 3. Genero musikal desberdinak eta beren adierazpen funtzioak ezagutzeko interesa, gaur egungo jarreren elementu sortzaile eta berritzaileak baloratuz. 4. Musikak komunikabide desberdinetan duen zeregina ezagutu eta baloratzea. 5. Soinu kutsaduraren fenomenoen aurrean sentikortasuna agertzea. LAUGARREN MAILARAKO BEREIZTASUNAK Laugarren mailan hautazko den arlo honek honako edukinetan barneratuko ditu sakontze irakaspenak: 1. Intsrumentu, ahots eta gorputzezko exekuzioa. Praktika musikalari errepertorioaren hautaketa egoki batetik abiatuz ekin behar zaio, exekuzioaren alderdi teknikoak zainduz, ikasleei gehien gustatzen zaizkien alderdiez baliatuz eta horiek bultzatuz, eta baita adierazpen eremu honetan erabakiorrak diren jarrerazko edukinak azpimarratuz ere: instrumentuak zaindu eta artatuz, norberaren ahots gaitasunak hobetzeko joera eta gorputz kontzientziaren sentikortasuna izatea, etab. 2. Ekoizpen musikalen entzunaldiak. Musika prozesuen barneentzutean sakontzeko baliabide gisa, prozesu horien ezaugarriak, musikagintzako prozedurak, etab. ezagutu ahal izateko. Musika berriekiko errespetuak eta jarrera irekiak oso toki garrantzitsua izan behar dute. 3. Mintzaira musikalaren posibilitateei buruzko ikerketa. Soinuaren erabilpen eta ikerketaren bitartez sorkuntza musikalarekin loturiko alderdiei ekinez; inprobisazio, instrumentuen fabrikazio eta interpretazio prozesuei buruz hausnartuz, etab. Era beran, banakako edo talde mailan sorkuntza prozesuaren baliabide musikalak ezagutzearekiko interesa sustatzea. Eta guzti hori etapan zehar landu eta soinu materialari estilo berezia ematen dion isiltasunezko markoa kontuan hartuz, honela, musikaren aurrean sentikortasun handiagoa izaten lagunduz. 4. Musikak egungo gizartean duen tokia eta bere historia aztertzea. Musikaren kontsumoari buruzko gaiei arreta berezia emanez, kontsumozko zirkulu handietan sortzen diren ekoizpen musikalen azterketa kritikotik abiatuz; musikak maila sozial desberdinetan, egungo gizartean eta bere historian duen zereginaren azterketa kritikotik; beste kulturen musikatik; eguneroko bizitzaren egoera musikaletik. Azterketa honek oinarri sendozko erantzunak eman behar ditu musikaren arretagabeko kontsumoaren aurrean. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK Ebaluazio irizpide hauek era moldakor batean erabili beharko dira, laugarren maila hau osatzen duten edukinen arabera, eta ikasleek azkenengo urtean arlo hau landuko duten ala ez kontuan izanik. 1. Egitura polifoniko batean ihardun bitartean, bertan dauden aldibereko soinu planoetariko bat ezagutzea. Irizpide honekin norberari eta besteei entzuteko gaitasuna behatzen da, elementu bat interpretatzen ari den bitartean piezaren egitura polifonikoan aldiberean azaltzen den beste elementu bat ohartzea eskatzen baitzaio ikasleari. 2. Taldeko kantu ihardueretan parte hartzea, norberaren adierazpen eta intonazioa taldearen soinu mailari egokituz. Irizpide honek ikasleak talde kantuetan aktiboki parte hartzen ote duen ebaluatu nahi du. Kontua ez da ondo abesten duen ala ez jakitea, ondo edo gaizki afinatzen duen ala ez jakitea, kantu ihardueren aurrean azaltzen duen jarrera ebaluatzea baizik, ahots adierazpen eta intonazioa taldeari egokitzeko duen gogoa ikusiz. 3. Irizpide honen asmoa proposaturiko erritmomelodiazko ereduaren iharduketa esparrua errespetatzeko gaitasuna neurtzea da, inprobisazioan zehar erraztasun eta naturaltasunez eskuhartzeko duen gaitasun musikala behatuz, eta ideia originalak ekartzen ote dituen, eta gauzak konplikatzen hasten direnean garaiz isiltzen dakien ala ez behatuz. 4. Taldeko mugimenduak kontrolatzea, erritmozko estimulu binario eta ternarioei erantzuterakoan espaziodenbora erlazioa kontuan hartuz. Irizpide honen asmoa, ikasleek gorputzarekin denboran eta espazioan moldatzeko duten gaitasuna, taldearekin koordinatuz, integratzen ote dakiten ebaluatzea da. Honek, norberaren kontrolaren bitartez, bestearen espazioa errespetatzea dakar. 5. Gelako musika ihardueren testuinguruan musika irakurtzea, interpretatzio eta entzute zereginen euskarri gisa. Irizpide honek musika irakurketaren erabilera funtzionala ebaluatzen du. Ez da solfeozko ikuspuntutik ebaluatuko; aitzitik, gelako musika ihardueretan aurrera joatearren, partituran oinarritzeko beharra sortu ondoren, ikaslea irakurketan moldatzen den trebetasuna behatuko da. 6. Musika aztertzea, horren ekoizpenerako beharrezko jarreraren bat identifikatuz: isiltasun esparrua, zuzendari eta kideekiko arreta, norberari eta besteei entzutea, bidezko unean ihardutea, etab. Irizpide honek talde musika agintzen duten arauei buruz ikasleak duen ezaguera ebaluatzen du, bai berak interpretatzen duenean, bai eta entzule denean ere. 7. Esanguratsuak diren piezei buruzko iritzi pertsonalak besteei jakinarazteko musika terminologia egokia erabiltzea. Irizpide honek testuinguru zehatzetan musika juzgatzean hizkuntz musikala erabiltzeko gaitasuna ebaluatzen du: musika faboritoa, atsegin ez zaiona, etab.; «musikaz hitz egiteak» oinarrizko kontzeptu eta printzipio musikalak asimilatzea dakarrelako. 8. Taldeko interpretazio ihardueretan parte hartzea, musika beharretatik eratorritako rolen trukea bere gain hartuz. Irizpide honek egoera musikal batek galdatzen duen edozein zeregin bere gain hartzeko ikasleak duen moldaera ebaluatzen du. Edozein instrumenturekin, kantuz, zuzendari gisa edo solista gisa iharduteak taldeko interpretazioan maiz gertatzen diren jarrera estereotipikoak gainditu direla esan nahiko du. 9. Ahoz edo instrumentuz abesti sinple eta melodia laburrak akonpainatzea, tonika, dominante eta subdominante graduak behar bezala erabiliz. Irizpide honek ikaslearen entzumenezko memoria ebaluatzeko helburu du, aurre-hartzeko gaitasunari ekinez. Akonpainamendu bat inprobisatzeko, oso sinplea bada ere, melodia eta horren akonpainamenduaren egitura erritmikohamonikoa oroimenenean gordetzea beharrezko da. 10. Musika entzunaldien bitartez historian zeharreko musika garai eta estilo desberdinak ezagutzea. Irizpide honek ikasleek musika testuinguru soziokulturalean bereiztu eta baloratzeko gai ote diren ebaluatzeko helburu du, entzunaldiak beren interesa sustatzeko biderik egokiena direla kontsideratuz. 11. Soinu egitate eta musikalan garaikideen izaera baloratzea. Irizpide honek, musika entzunalditan parte hartuz, ikasleak XX. mendeko musikaren joera desberdinen alderdi estetikoak nabarmentzeko gai ote diren ebaluatzeko xede du. Honela, egungo musikarekiko interesa suspertzen da eta pertsonengan duen eragina egiaztatzen da. 12. Isiltasuna soinuaren elementu egituratzaile gisa pertzibitzea, ikasleak egiten dituen zein entzuten dituen musika ekoizpenen analisian barneratuz. Irizpide honekin barneesperientzia batetik abiatzen den musikaren aurrean duen gaitasun kritikoa behatu nahi da. Musika isiltasunaren esparruan doan soinujoko bat bezala ulertzeak ikasleari oso analisitresna erabilgarria edukitzeko aukera ematen dio hura ikuspegi global batetik baloratzeko. 13. Bertako zein Espainiako herri eta kultura desberdineko musika adierazpenak bere testuinguruan ezagutzea eta kokatzea. Irizpide honek aho, instrumentu eta dantzazko formetan euskal musikako ezaugarri melodiko, erritmiko, tonuzko eta tematikoak identifikatzeko gai ote diren ebaluatzeko helburu du; bai eta eskualde edo kultura baten berezko musika bere testuinguruan kokatzea ahalbidetzen duten musikazko zein musikaz kanpoko ezaugarriak ere. 14. Idazketan zehar musikaren bilakaera eta bere eremu desberdinak ezagutzea: ahots, instrumentu eta dantzazkoak. Irizpide honen helburua, musika sorkuntza artistikoko eremuan, ikasleak musikaren bilakaera prozesua aztertzeko gai ote diren egiaztatzea da, hura hobeto ulertu eta bertan sakontzeko, aukeraketa irizpide propioak eskuratzea ahalbidetuz. 15. Ikusentzun, elektronika, informatika etabarreko baliabide desberdinak erabiltzea norberaren sorkuntza musikalak lantzerakoan. Irizpide honen helburua instrumentu elektroniko eta musika grabaketa eta erreprodukzio ekipoak manipulatzeko gai ote diren behatzea da, entzumen hezkuntza eta soinu ikerketa sustatuz. Ordenagailuaren bitartez edukin musikaleko programak erabiltzen ditu eta komunikabideen eragina sorkuntza musikaleko eremura zuzentzen du. 16. Eguneroko eremuan soinuaren erabilera indiskriminatua erabiltzen deneko egoerak identifikatzea, horren kausak aztertuz eta irtenbide posibleak proposatuz. Irizpide honen helburua gehiegizko musika ekoizten den egoeren aurrean ikasleek duten autonomia ebaluatzea da. Etapan lortutako sentikortasun musikala zenbat eta gehiago izan, handiagoa izango da inguruaren soinu erasoen aurrean eragiteko gaitasuna. 17. Beste arlo artistikoen analisiatik ateratako ideiak musikalki adieraztea ahalbide dezaten zenbait inprobisazio eredu ezartzea. Irizpide honen xedea beste arlo artistikoetan adierazitako ideiak musikalki adierazteko gai ote diren ziurtatzea da. Honek beraien euskarri den egitura aztertzea dakar, gero, horiekin ihardutea ahalbide dezaten musika konbentzio egokiak ezartzeko. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA TEKNOLOGIA ARLOA 1. SARRERA Historian zehar iharduera zehatz batzuk burutzen aritu da gizakia, bere beharrei erantzun ahal izateko era askotako tresna, aparatu eta objektuak asmatueraikitzeko asmoz, gizabanakoaren eta elkartearen nahiak betez. Denboraren poderioz arintzen ari den ingurunearekiko elkarrekintzazko prozesu teknologiko honetan, gaur egungo gizartearen legatu kulturala osatzen duten eta neurri handi batean gizartean izan diren aldaketetan eragina izan duten baliabide ugari bildu da. Gaur egun, gure ingurune sozialaren eremu guztietan dago murgilduta (ikerkuntza, lana, etxea, jokoak, ikasketak, zerbitzuak...), gure eguneroko errealitatearen parte izanik. Herritarrak, elementu teknikoak erabili, kontsumitu eta ekoizten dituenez gero, bere oinarrizko kulturaren parte izango diren ezaguera teknologiko batzuk beharrezkoak ditu. Ezaguera horiek, hain zuzen, ingurune horretan bere buruaz seguru eta eraginkortasunez, hau da, konfidantzaz, beldurrik eta mitifikaziorik gabe moldatzeko irizpideak eskainiko dizkiote, erabili edo kontsumitzeko egoeretan, bai eta ekoiztekoetan ere. Gaur egun birmoldaketazko eta Europako Elkarteko egiturei bereak egokitzeko prozesuan murgilduta eta oso teknifikatuta dagoen eta oso lehiakorra den garapenerako espazio batera igarotzen ari den Euskal Autonomi Elkarte honek behar hori aintzat hartu eta hezkuntza teknologikoa derrigorrezko irakaskuntzaren etapa desberdinetan sartu du, gaur egungo gizartearen beharretara egokitu baitu bere hezkuntza egitura. Lehen Hezkuntzan, «Ingurunearen Ezaguera» arloan sartzen da teknologia, haurrek beren ingurunea adierazi eta interpretatzeko garaian garrantzizko elementu gisa. Ingurunea itxuratzen duten hainbat eta hainbat alderdi eta dimentsio elkarren artean desberdindu eta horietan sakontzeko prozesu orokorrak gero eta analitikoagoa eta zatikatuagoa den hurbilketa egitea behartzen gaitu, ezagueraeskema zehatzagoak eta egokituagoak eraikitzea ahalbidetuko duena, hain zuzen. Hezkuntzako etapa honetan, Teknologia arloa prestakuntzazko eta prozesuzko izaera nabarmena du. Ikasleek gertuen duten ingurunearekiko etengabeko elkarrekintzan dago arlo hau eta arazoren bati irtenbide emateko edota nahi edo beharren bat betetzeko sortuko diren objektuak asmatu, eraiki eta erabiltzeko prozesuek zehazten dute bere garapena. Sexu, jatorri, gaitasun eta interesen arteko desberdintasunak ahaztu gabe, ikasle guztiei trebetasun, ezaguera eta jarrera balioaniztunetan prestakuntza eskaintzeko sortua, arlo honen asmoa norbere autonomia areagotzea eta gazteriari ate berriak zabaltzeko behar den substratua bermatzea da, sexuaren arabera etorkizuneko aukera profesionalen tradiziozko bereizketa zuzenduz eta alde horretatik jarrerak eta estereotipoak aldatzen lagunduz. Arazo edo beharretik irtenbideraino doan prozesu horretan, jakintzaren hainbat eremutako ezaguera ugarik egiten dute topo, helburu zehatz bat lortzeko zirkunstantzialki elkarri lotuz. Dena dela, bada iraunkorrakdiren eta, berariazko edozein eremu teknologikotan amankomunak izateagatik hezkuntza teknologikoaren jakintzagai erreferentea osatzen dutenez kontuan hartu beharreko zenbait osagai : - Osagai soziala eta historikoa. Objektu teknologikoak gizartearen arazoren bati edo beharren bati irtenbide emateko sortzen dira historian zehar. Direnak direla, eragin erabakiorra izan dute gizartearen garapenean eta historiaren elementu aktibo gisa barnegokitu dira. Iharduera teknologikoak eragin erabakiorra du gizartea antolatzeko moduetan, herrien menpekotasun ekonomiko, politiko eta kulturalaren maila zehaztuz. Elkarri eraginez, gizartearen balioek, sinesmenek eta arauek ere baldintzatzen dute eta kontrolatu behar dute garapen teknologikoa. Osagai hau hobeto ezagutzeak ahalbidetuko digu teknologiaren eta gizartearen arteko elkarreragin horrek talde sozialen garapen eraginkorra erraztea. - Adierazpenaren eta errepresentazio grafikoaren eta hitzezkoaren osagaia. Jakintzaren beste zenbait eremuk bezalaxe, teknologiak ideiak aztertu, jakinarazi eta errepresentatzeko berezko moduak ditu, hots, hitzezkoa edo grafikoa. Modu horiek estuestu daude lotuta azterketa, asmaketa, eraikuntza eta ebaluazio prozesuekin; erabilitako material, operadore, burututako funtzio, etabarren berariazko lexikoaren jabe ere bada. Osagai honek eskaintzen dizkigun baliabiderik ezean, iharduera teknologikoa mugatu eta oztopatu egingo luke neurri handi batean. - Osagai zientifikoa. Bere iharduera garatzean, teknikaria ezaguera zientifikoaren jabe egin eta ñabardura eta dimentsio berriak erasten dizkio lortu nahi duen helburura aplikatuz. Zientziaren eta teknologiaren arteko elkarreraginean, elkar osatu egiten dira biak, bata bestearen jatorri eta ondorio izanik. Arlo honetan osagai zientifikoa barneratzeak lortu nahi dugun kultura teknologikoa aberastu eta osatu egiten du. - Osagai teknikoa: «egiten jakitea». Trebetasun eta teknika multzoa eta tresnen eta materialen erabilera biltzen dira bertan. Hezkuntzako etapa honetarako jakintza horiek arretaz hautatu eta egokitzeak praktikotasuna eta funtzionaltasuna eskaintzen dio ezaguera teknologikoari. Gainera, jakintza horiek duten balio antropologikoarekin ezaguera hori aberastu eta ondoren aipatzen diren iharduera konstruktiboekin lotutako balioak jokoan jartzen ditu ikasleengan: eginbeharrak banatzea, erantzukizunak norbere gain hartzea, lana egituratzea, arazoei erronka egitea, arriskuak ohartematea, ondo egindako lanak ematen duen atsegintasuna, zerbait egiteko gauza izatearen poza... - Osagai metodologikoa, egoera zehatzetan arazo errealei irtenbide emateko, eta iharduera teknikoaren ezaugarriak, funtzionamendua eta funtzioak ulertzeko beharrezkoak diren prozedura arrazionalek eta sorkuntzazko estrategiek osatua. Planteamendu didaktiko batetik abiatuta, gaur egungo teoria konstruktibistek ikaskuntza egoerak azaltzeko beharra adierazten dute. Egoera horietan, ikasleak, gertu dituen egoera gatazkatsuekin aurrez-aurre, ikaskuntzak barneratzea da helburua, izaera funtzionala eskainiz eta testuinguru desberdinetan aplikatuz. Teknologia arloan, osagai metodologikoaez da planteamendu didaktiko soiletik kontuan hartzen, arloaren berezko izaeragatik gainerako osagaiak baldintzatzen dituen eta berariazko ikaskuntzaren helburu den oinarrizko osagai gisa aintzat hartzen baita. Teknologiak berezkoak dituen aurreko osagaiei arloaren hezkuntzazko izaera ekarriz, ikasleek hainbat fenomeno eta iharduera sozial behar bezala ulertzeko, eta hurbileko etorkizunean lan munduan sartu ahal izateko edota, hala dagokionean, normaltasunez goimailako ikasketak jarraitu ahal izateko gutxienezko prestakuntza teknologikoa lortuko dutela bermatu behar du oinarrizko Teknologiak. lldo horretatik, arlo honi dagozkion iharduerak progresiboki garatuko dira: - Honako hauek bermatuko dituzten ezaguera gaitasunak: arazoei irtenbidea emateko prozesuak ezagutu, gaitasun konplexuak garatu, norbereganatutako jakintzen funtzionaltasuna areagotu, horiek progresiboki barneratu, sorkuntzazko iharduera baloratu, egoera jakin batek dituen aukeren eta mugen artean erabakitzeko gaitasuna garatu, eta arlo honetako osagaien arteko loturak hobeto ulertzea. - Oreka pertsonalaren eta pertsonarteko harremanen gaitasunak, norbere trebetasunez eta gaitasunez duen ezaguera, konfiantza eta segurtasuna, eta taldearekikoelkarrekintzaren eragin positiboa areagotuko dutenak. - Bizitza aktiboan sartzeko gaitasunak, eskulanaren aurrean jarrera positiboa zuzpertzen dutenak, lan intelektualaren eta eskulanaren arteko tradiziozko dikotomia gaindituz, eta egoera berrietara egokitzeko mekanismoak garatuko dituztenak. Beraz, arlo honetako planteamendu curricularrak oinarrizko prestakuntza teknologiko balioaniztuna du helburutzat, ez ordea prestakuntza espezializatzailea; ikasle guztientzat orokorra izango dena, euren arteko sexu, gaitasun eta interesen aniztasuna kontuan hartuz; berau aplikatzerakoan bere garapen ebolutiboaren mailara egokituko dena; erreferentzia abiapuntu nagusitzat metodoak eta prozedurak hartuko dituena, ingurune errealetik ateratako arazoak antzeman eta aztertzetik irtenbidea emateko gai izango den objektu, makina edo sistema landu eta ebaluatzeraino doan prozesu bati atxikitako gaitasunen eta ezagueren garapena prestakuntza nukleotzat hartuz. Etapa honen helburuko izaera aintzat hartuz, lan munduan nahiz hurrengo etapan jarraituz gero ere, ondoren sortuko zaizkien prestakuntzarako aukerak ahalbidetuko duten beharrezko gaitasun intelektualak eta eskulanerako gaitasunak garatu behar ditu planteamendu honek . 2. HELBURU OROKORRAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaitzean, Teknologia arloan burututako ikaskuntzen ondorio gisa honako gaitasun hauek garatuta edukiko dituzte ikasleek: 1. Beren interesekin bat datozen arazo teknologiko sinpleak autonomiaz eta irudimenarekin lantzea; arazoa aztertzeko era antolatu eta metodikoan lan egitea; dokumentazio egokia sailkatu eta lantzea; arazoari irtenbidea emateko objektuak eta mekanismoak eratzea eta erabilgarritasuna neurtzea hainbat ikuspegi kontuan hartuta. 2. Objektu eta sistema tekniko ezagunak aztertzea, horien funtzionamendua, erabilpen egokiena eta kontrola, hala nola beren diseinuan eta eraikuntzan hartutako erabakien arrazoiak ulertzeko. 3. Proiektu teknologiko sinpleak antolatzea, eta horiek burutzeko beharrezkoak diren materialak eta giza baliabideak aurrikustea; horien garapenerako dokumentazioa antolatzeko eta kudeatzeko beharrezko dokumentazioa hautatu eta kudeatzea. 4. Proiektu teknologiko sinpleak burutzeko garaian azaldutako ideiak eta hartutako erabakiak adieraztea eta, halaber, horien erabilgarritasuna eta hedadura ikertzea, baliabide grafiko, sinboliko, diskurtsu mota eta hizkuntza egokien bidez. 5. Proiektu teknologiko sinpleak burutzean beste arlo batzutan ezagututako kontzeptuak, trebetasunak eta esperientziak erabiltzea; horien erabilgarritasuna eta aniztasuna, eta giza beharrak asetzeko bat egiten duten ikuspegien eta ezagueren aniztasuna baloratzea. 6. Arazo teknologikoekiko ikerketarako jarrera eta jakinmina erakustea; bizi kalitatean eta indarrean dauden balio moral eta kulturaletan Zientzia eta Teknologia aplikatzeak duen eragin positiboa eta negatiboa aztertu eta baloratzea. 7. Arazo teknologikoak konpontzea helburutzat duen talde bateko partaide izatearen garrantzia azpimarratzea, agindutako betebeharren erantzukizuna nork bere gain hartuta eta elkarlanerako, tolerantziarako eta elkartasunerako jarrerak kontuan izanik. 8. Zientziaren eta teknologiaren bilakaerak lanaren garapen sozial eta teknologikoarekiko, bai eta astialdia antolatzeko moduan eta aisialdiko ihardueretan duen eragina aztertzea eta horren kritika egitea. 9. Gizabanakoaren edo elkartearen osasun eta segurtasunean segurtasun eta higiene arauak aintzat hartzeak eta betetzeak duten eragina aztertu eta baloratzea, eta norbere ingurunean giro atsegina lortzearen alde lan egitea. 10. Arazoei irtenbideak ematen jakiteak dakarren atsegintasunaz eta gozamenaz jabetzea, ahalegin horretan jarraitzeko kemena ematen baitu, eta prozesuaren zailtasunak gainditzen eta gizabanakoaren zein elkartearen ongizatea lortzen laguntzen baitu horrek. 3. EDUKINAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, ezaguera zientifikoen eta teknikoen garapen azkarrak eta gaur egungo bizitzan moldatzeko ezaguera teknologiko ugari eta hainbat egoeretan diberjente- kontrolatzeko beharrak baldintzatzen dute Teknologiari dagozkion edukinen hautaketa. Baldintza horiek kontuan izanik, aukera orokorragoetara, konberjenteagoetara eta sistematikoagoetara jotzea -ikaslearentzat oso motibagarriak diren ingurune ezagunetatik abiatuta- eta gertakari sozial, ekonomiko, zientifiko, ekologikoei, garapen historikoan izandako gertakariei etab. lotzea komeni da, herritar guztiok gaur egun beharrezkoa dugun kultura teknologiko zabal baten ikuspegia eskainiz. Arlo honek malgua behar du izan, irakaskuntzak ikasleen eguneroko bizitzako berrikuntza teknologikoetatik sortutako edukinak barneratzeko bai eta beren behar eta interesetan arreta jartzeko ere. Horrek ez du esan nahi edukin iraunkorrik ez dagoenik. Bada multzo bat, gure oinarrizko kultura teknikoaren osagai nagusi izateagatik bermatu beharreko edukina duena. Beraz, edukinak hautatzerakoan aldaketekiko ardura kontuan hartu behar da eta hautaketa horretan aukerak eta erantzunak malguak, erabilitako ezaguerak gaurkotuak eta testuinguru batean sartuta behar dute izan. Hau da, bizitzako egoera aldakorretara egokitzeko gaitasuna garatzen, ikaskuntza autonomo batetik abiatuta bere ezaguerak gaurkotzeko baliabideak eskuratzen, iritzi arrazoituak eta kritikoak jaulkitzen, erabakiak hartzen, bere lana antolatzen, etab. lagundu behar dio ikasleari, bere buruarekiko oniritzia garatuko duten arrakasta egoerak sortaraziz. Arlo honetako edukinak multzoetan antolatuta agertzen dira. Multzo horiek multzo bat osatu baino, osagai edo ikuspegi teknologiko desberdinei (metodologiko, adierazpenezko, zientifiko, tekniko eta soziohistorikoari) dagozkie, edozein objektu teknologikoren ikaskuntzarako erreferente amankomunak izanik. Edukin horiek, halaber, arloaren helburu orokorrek eta hezkuntzako etapa honetako helburuek mugarriztatzen dituzte, eta helburu horiek lortzera bideratuta daude. Arlo honetan, ikaskuntza egoera ingurune ezaguneko arazoei irtenbidea ematea dela kontuan izanik, prozedurekin eta estrategiekin lotutako edukinak azpimarratu behar dira, zeinek arazo teknikoa antzeman eta formulatzetik bere irtenbide konstruktiboa aurkitu eta aztertzeraino eta objektuen barne logikaren analisian aurrera egitea ahalbidetzen baitute. Edukin horiek bi multzotan biltzen dira, «ARAZOEN IRTENBIDE TEKNIKORAKO PROZESU METODOLOGIKOAK» (1. Objektuen diseinua eta eraikuntza/ 2. Objektuen eta sistemen azterketa). Hain zuzen ere, multzo horiek oinarritu eta gidatzen dute ikaskuntza prozesu osoa etapa honetan. Gainerako multzoak (3. Ideien ikerketa eta errepresentazio grafikoa/ 4. Tresnak, teknikak eta eraikuntza prozesuak/ 5. Material eta operadore teknologikoak/ 6. Antolaketa eta kudeaketa teknikak/ 7. Teknologia, zientzia eta gizartea). «MULTZO INFORMATZAILEAK» dira. Prozesuan zehar, multzo horiei informazioa eskatzen zaie, eta ikasleen garapen mailak eta prozesuakberak mugatuko dute arazoaren irtenbidea aberasteko eta prozesuari dagozkion fase desberdinen garapena areagotzeko beharrezko informazioaren zailtasuna eta hedadura. Multzo informatzaile horiei gehiegizko garrantzia emateak ikaskuntza prozesua baldintzatu eta baliogabetu dezake. EDUKIN MULTZOAK:I.- ARAZOEN IRTENBIDE TEKNIKORAKO PROZESU METODOLOGIKOAK 1. MULTZOA: OBJEKTUEN DISEINUA ETA ERAIKUNTZA A) Prozedurazko edukinak 1. Arlo honetako ihardueraz baliatuz konpon litezkeen arazoak antzeman eta aztertzea. 2. Arazo teknologiko errazak konpontzeko egokiak diren diseinuari buruzko zehaztapenak eratzea, alderdi tekniko, funtzional, ekonomiko, estetiko eta sozialak kontuan hartuta. 3. Arazo teknologiko errazak konpontzeko garrantzizko informazioa bildu, antolatu, sistematizatu eta baloratzea. 4. Talde lanaren dinamikak eskatzen dituen eginkizunak antolatu eta banatzea. 5. Arazo teknologiko errazak konpontzeko diseinuak eratzea, arazo horietarako eman daitezkeen irtenbideak hautatuz eta baloratuz, aurretiko zehaztapenak eta beharrezko baliabide erabilgarriak (ezaguerak, trebetasunak, baliabideak, denbora) kontuan hartuta. 6. Arazo teknologiko errazentzako irtenbideak moldatzea, diseinuaren eta antolaketaren arabera. Horretarako, tresna, material eta teknika egokiak erabiltzea. 7. Arazo teknologiko errazen irtenbidea eta horiek moldatzeko erabilitako prozesua ebaluatzea, aurrez zehaztutakoak kontuan hartuta. 8. Proiektuei buruzko informe zehatzak, hitzezkoak nahiz idatzizkoak, eratu eta aurkeztea. Baliabide eta euskarri desberdinak eta komunikazio teknika egokiak erabil daitezke horretarako. B) Jarrerazko edukinak 1. Posibilitateak eta zalantzak kontuan hartzerakoan jarrera malgua eta irekia hartzea eta norbere intuizioetan fidatzea. 2. Beste batzuek arazo teknologikoei emandako irtenbideak, balioak eta ideiak ezagutzeko jakinmina eta horiekiko begirunea izatea. 3. Erabakiak hartzerakoan ekimen gaitasuna eta konfiantza izatea. Horretarako, antolaketa zehatz, kontrajarri eta dokumentatutik abiatzea. 4. Lanaren garapena antolatzeko aldez aurretiko jarrera hartzea, berau burutzeko beharrezkoak diren baliabideei eta bete beharreko epeei dagokienez eta sor litezkeen zailtasunei eta oztopoei aurrea hartzearren. 5. Eginbeharrekiko arreta eta interesa azaltzea eta sor litezkeen zailtasunei eta oztopoei aurre egitea. 6. Talde lanaren alde azaltzea eta proiektuak burutzeko ohizko bide gisa lan egiteko era hori baloratzea. 7. Objektuak eta proiektuak diseinatu eta antolatzean alderdi tekniko, funtzional, ekonomiko, estetiko eta sozialen balorazio orekatua egitea. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Arazo teknologikoa, proiektua eta eredua. 2. Proiektuaren faseak: arazoa antzeman eta aztertzea; informazioa biltzea; irtenbide posibleak diseinatzea; irtenbide egokiena lantzea, eta irtenbidea eta jarraitutako prozesua ebaluatzea. 2. MULTZOA: OBJEKTUEN ETA SISTEMEN AZTERKETA A) Prozedurazko edukinak 1. Objektu eta sistema teknolgikoak aztertzea eta horien analisia egitea, ikuspegi orokorra oinarritzat hartuz (zertarako erabiltzen diren, erabilkera, itxura, neurriak, materialak, aurretikoak). 2. Objektu edo sistema teknologiko baten osagai diren atalak antzeman eta aztertzea, eta horretarako beharrezko teknikak baliatzea ( atalak bakandu, neurtu, irudikatu, pisatu...). 3. Objektu edo sistema teknologiko baten ezaugarri diren atalen arteko erlazioa eta atal horiek objektu edo sistemari nola eragiten dioten aztertzea. 4. Arazoei irrtenbidea emateko prozesuan zehar, objektu eta sistemen azterketa informazioa lortzeko baliabide gisa erabiltzea. B) Jarrerazko edukinak 1. Arazo tekniko bakar bati emandako irtenbide ezberdinak ezagutzeko nahia azaltzea. 2. Objektu teknologikoa baloratzea, giza talde baten kultura teknikoaren erakusgarri eta balio multzo baten ondoriotzat hartuta. 3. Objektu teknologikoa eta giza beharren arteko erlazioez jabetu eta horiek baloratzea. 4. Arazo teknologiko bati emandako irtenbideekiko jarrera kritikoa hartzea. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Objektu eta sistema teknologikoak aztertzerakoan kontuan hartu beharreko alderdiak: - Anatomikoa, funtzionala, teknikoa, ekonomikoa eta soziala.II.- MULTZO INFORMATZAILEAK 3. MULTZOA: IDEIEN IKERKETA ETA ERREPRESENTAZIO GRAFIKOA A) Prozedurazko edukinak 1. Ideien ikerketarako eta errepresentazio grafikorako oinarrizko tresnak eta materialak erabiltzea. 2. Ikasgelatailerreko testuinguruan erabiliko diren arau zehatzak diseinatzea. 3. Standardarizatutako araudia erabiltzea, formato, eskala, sinbologia, marra edo akotazio motei dagokienez batez ere, lanaren prozesuak eta ikaslegoaren heldutasunak hala eskatzen duenean. 4. Marrazki tekniko errazak irakurri eta ulertzea. 5. Ideiak, objektuak edo makinak aztertzea eta grafikoen bidez errepresentatu eta aztertzea, horretarako teknika egokienak aukeratuz (bozetoa, krokisa, eskema funtzionala, proiekzioak, perspektibak, software informatikoak...). B) Jarrerazko edukinak 1. Lan grafikoak burutu eta aurkezterakoan ordena eta garbitasuna kontuan hartzea. 2. Arte baliabideak errepresentazio grafikoetara hedatzearen aldeko interesa erakustea. 3. Errepresentazio grafikoak objektu teknologikoak diseinatzeko eta burutzeko duen erabilgarritasuna baloratzea. 4. Errepresentazio grafikoa gogoetarako eta sortze teknikorako bide gisa erabiltzea. 5. Normalizazioa adierazpena eta komunikazioa zabaldu eta hobetzeko bide gisa hartzea. 6. Ikusentzunezkoen eta erreprografia baliabideen aukerak kontuan izatea komunikatzeko bide diren aldetik. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Ideiak aztertzerakoan eta grafikoen bidez adierazterakoan oinarrizko tresnak eta materialak erabiltzea. 2. Bozeto, krokis, eskema funtzional, delineatu, proiekzio diedriko, eta perspektiba. 4. MULTZOA: TRESNAK, TEKNIKAK ETA ERAIKUNTZA PROZESUAK A) Prozedurazko edukinak 1. Objektuak, tresnak edo instalazioak moldatzeko oinarrizko tresnak eta teknikak erabiltzea: neurketa, marrazketa, mozketa edo banaketa, konformazioa, elkarketa, akabera... 2. Lan baterako prozesua antolatzea, eta lan hori burutzeko beharrezko eragiketa, denbora eta baliabideen sekuentzia logikoa ezartzea. 3. Erabilitako teknikak eta eraikuntza fasean jarraitutako prozesuak egiaztatzea eta lortutako emaitzak aztertzea. B) Jarrerazko edukinak 1. Ikasgelatailerreko segurtasun neurriak betetzea eta tresnak erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuez jabetzea. 2. Ikasgelatailerreko tresna eta materialak erabili, artatu eta zaintzeko arauak betetzea. 3. Objektuak eta gailuak diseinatzerakoan eta gauzatzerakoan estimazioek eta neurketek duten garrantzia ezagutzea eta zehaztasuna bilatzea. 4. Objektuak, tresnak eta instalazioak burutu aurretiko lana antolatzearen aldeko izatea. 5. Diseinu eta eraikuntza prozesuetan sortutako arazoen aurrean jarrera sortzailea eta irudimena lantzea, baliabideak kontuan hartuta. 6. Informatika, ikusentzunezkoen eta erreprografia baliabide berriak erabiltzearekiko jarrera irekia azaltzea, arazoei irtenbidea emateko prozesurako lagungarri baitira. 7. Lan giroa orekatua eta osasungarria izateak duen garrantzia ezagutzea. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Tresna, makina erreminta, eragiketa, prozedura, antolaketa, prozesu orria. 2. Objektu teknologikoak eraiki eta gauzatzean izaten diren ohizko prozedurak: a) Neurketa, marrazketa eta egiaztatze teknikak. b) Eraikuntza eta akabera teknika ezagunenak (elkarketa, banaketa, eraketa, konformazioa, estalketa, inprimaketa). 3. Ikasgelatailerraren oinarrizko segurtasun eta higiene arau nagusiak. 5. MULTZOA: MATERIAL ETA OPERADORE TEKNOLOGIKOAK A) Prozedurazko edukinak 1. Proiektu teknikoak diseinatzeko eta burutzeko operadore eta material egokienak hautatzea, beren ezaugarri eta funtzioen arabera. 2. Objektuak aztertzeko ihardueren testuinguruan erabilitako materialen eta operadoreen egokitasuna ebaluatzea eta horiek antzematea.3. Proiektu teknikoak diseinatzeko eta burutzeko oinarrizko materialen bidez operadoreak eraikitzea. 4. Hainbat testuingurutan operadore ezagunak erabili eta horiek eragindako efektuak aztertzea. 5. Materialen ezaugarri teknikoak eta operadore desberdinek banaka hartuta eta elkarri lotuta betetzen dituzten funtzioak ikertzeko esperientzia errazak antolatu eta burutzea. B) Jarrerazko edukinak 1. Prozesu teknikoetan lehengaiak edonola erabiliz gero agortu egin daitezkeela ikasgelatailerrean jabetzea. 2. Materialak hautatzean alderdi estetikoak kontuan hartzeko joera hartzea. 3. Operadoreei dagokienez azpian datzaten printzipio zientifikoak eta teknikoak ezagutzeko interesa erakustea eta beren ezaugarriak eta funtzioak azaltzea. 4. Aparatuen eta makinen osagai diren oinarrizko operadoreak aztertzearen alde azaltzea, beren funtzionamendua ulertu eta desmitifikatzearren. 5. Ikasgelatailerrean dauden operadore eta materialak erabili, artatu eta zaintzeko arauak betetzea. 6. Zenbait material eta operadore erabiltzeak berarekin dakarren arriskuaz jabetzea eta neurriak hartzea. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Oinarrizko materialak elaborazio teknikoaren prozesuan. Materialen ezaugarriak. Nolakotasun estetikoak, materialen eta beroiek lantzeko tresna egokien arteko erlazioa, beroiek erabiltzean hartu beharreko neurriak, merkatura nola aurkezten diren, eta material ezagunenen aplikazio nagusiak. 2. Lorpen, eraldaketa, berrerabilera eta birziklatze prozesuak. Ingurugiroan, ekonomian eta gizartean duten eragina. 3. Material berriak eta beren aplikazioak. 4. Ahaleginak, ahalegin motak. Arlo horretako operadore nagusiak. Elementuen oinarrizko kokapena. 5. Piezen loturari, ahaleginen eta higiduraren transmisioari eta eraldaketari, energiaren metaketari eta eraldaketari, detektatzeari, araupetzeari eta kontrolari dagozkien operadore nagusien ezaugarriak eta funtzioak. 6. MULTZOA: ANTOLAKETA ETA KUDEAKETA TEKNIKAK A) Prozedurazko jarrerak 1. Administrazio agiri arruntenak testuinguru zehatzetan eratzea eta erabiltzea, proiektu teknologikoak diseinatu eta burutzean sortutako beharrei erantzuteko. 2. Proiektuak antolatu eta diseinatzeko aurrekontu sinpleak egitea. 3. Norbere lana antolatu eta kontrolatzeko eta ikasgelatailerreandauden liburuak, tresnak, materialak... erabiltzeko teknika errazak eta arinak eratu eta erabiltzea, horien funtzioari buruzko gogoetatik abiatuta. 4. Ikasgelatailerreko ihardueretan taldearen antolaketa eta iharduerak hobetzeko teknikak erabiltzea, beren beharren arabera antolaketa teknika berriak aztertu eta barneratzeko bide gisa. 5. Arazo teknologikoak lantzeko beharrezko baliabideak antolatzerakoan eta kudeatzerakoan lagungarri izango zaizkien informatikako baliabide berriak erabiltzea. B) Jarrerazko edukinak 1. Ikasgelatailerreko eta inguruko baliabide erabilgarriak antolatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko tekniken eta sistemen beharra eta garrantzia ezagutu eta baloratzea. 2. Ikasgelatailerreko liburuak, tresnak, materialak, etab. erabiltzeko eta kontrolatzeko arauak eta irizpideak errespetatzea. 3. Talde lanaren balorazio positiboa egitea, lanaren banaketan begirunezko, esku hartzeko, arduretaz jabetzeko... jarrerak indartuz. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Administrazioziurtagiri arruntenak eta oinarrizkoenak (gutuna, eskaera agiria, albarana, faktura, txekea, ganbio letra, kontu egoera, ordain agiria, soldata nomina, etab.). 2. Aurrekontuak. 3. Gizabanakoaren zein taldearen informazioa, materialak eta tresnak biltzekoa irizpide eta teknikak (fitxategiak, katalogoak, erregistroak, etab.). 7. MULTZOA: TEKNOLOGIA ETA GIZARTEA A) Prozedurazko edukinak 1. Egungo objektu eta irtenbide teknikoei buruzko informazioa bilatu, bildu eta laburtzea, eta gerta izan diren aldaketak aztertzea. 2. Gizartearen eta historiaren garai desberdinetan gauzatutako irtenbide teknikoak aztertzea, erabilitako material, energia iturri, baliabide tekniko erabilgarri eta bizimoduen arteko harremanak ezartzeko. 3. Gaur egungo bilakaera teknologikoaren alderdi desberdinen gizarte ekarpen, arrisku eta ordainei buruz norbere irizpideak moldatzeko beharrezko informazioa bildu eta aztertzea. 4. Hainbat ekoizpen prozesutan, horien antolaketa tekniko eta sozialean eta lanaren konplexutasunean eta eskatutako trebetasun mailan teknologiak duen zerikusia aztertzea. 5. Ingurune ezaguneko testuinguru ekoizle eta profesionala eta bere garapena aztertzea eta horretarako informazio egokia baliatzea. B) Jarrerazko edukinak 1. Egungo makinen eta tresnen aztarrenak ezagutzeko jakinmina eta nahia erakustea, eta izaera teknikoa duen gertakari batengan zerikusia duten alderdien aniztasuna baloratzea. 2. Aurrerakuntza zientifikoteknikoak eta beren ekarpen, arrisku eta gizarte kostuak baita berrikuntza teknologikoari dagozkion prozesuen eta lan antolaketaren artean dauden harremanak ere ezagutu eta baloratzea. 3. Teknologiaren kontrolik gabeko erabileren aurrean jarrera kritikoa azaltzea eta erabilera horiek osasunean, bizi kalitatean eta ekologiaren orekan izaten dituzten ondorioetaz arduratzea. 4. Teknologia ezagutzeak hainbat lan eta lanbidetan betetzen duen eginkizuna ezagutzea. C) Kontzeptuzko edukinak 1. Aurrerakuntza zientifikoaren eta garapen teknologikoaren arteko harremana. - Aurrerakuntza zientifiko eta teknologiko nagusiek objektuen eta tresnen garapenean duten eragina. - Eskulanei eta lan intelektualei buruzko ezagueraren bilakaera historian zehar. - Zientziaren eta teknologiaren arteko harremana gaur egungo gizartean. 2. Garapen teknologikoak bizimoduan duen eragina (ingurunea, lana, aisia, kultura). 3. Garapen teknologikoaren azken aldiko ezaugarriak. - Teknologia berriek materialen, informazioaren trataeraren, elikaduraren, medikuntzaren, lanaren, aisiaren, ondasun eta zerbitzu ekoizpenaren... eremuan duten eragina. - Garapen teknologikoak oreka ekologikoarengan eta bizi baldintzengan duen eragina, eta alderdi sozial eta politikoekin duen harremana (langabezia, aisia, gizabanakoen eta herrien autonomia eta burujabetasuna, etab.) LAUGARREN KURTSORAKO ZEHAZTAPENAK DBHko laugarren kurtsoan Teknologia arloa aukerakoa denez, beharrezkoa da aipatzea arlo honen ondorengo zehaztasun eta sekuentziazioekin bat datozen zenbait puntu: - Teknologia arloa prozesuzko izaera nabarmena duen arlotzat definitu dugu, eta ikaslegoaren bilakaera mailak zehaztuko du arazoei irtenbide emateko prozesuaren urrats desberdinen zehaztasuna. Horrek pentsarazten digu aurretik izandako ikaskuntza egoerek laugarren kurtso honetan jarraituko dutela, taldearen mailari eta igurikapenei egokituz. - Orientabideak garrantzi handia hartzen du kurtso honetan, ikaslegoa motibatuko duten egoerak oso anitzak izan baitaitezke arloa hautatzeko garaian. Beraz, sortzen diren prestakuntzazko iharduerak etorkizuneko igurikapenekin lotutakoak izango dira, arlo honek duen helburuko izaera ahaztu gabe. - Arlo honetako prozedura, trebetasun, ohitura, jarrera eta kontzeptu eta printzipioen ikaskuntzak ez dira linealak, ziklikoak baizik. Horrek, hain zuzen, laugarren kurtsoa prozesuaren jarraipen gisa hartzea ahalbidetzen du, non aurreko kurtsoetako ikaskuntzei berriro ere ekiten zaien eta ikaslegoaren heldutasunaren arabera sakontzen diren. - Aurreko puntuak kontuan hartuz, azken kurtso honetan zehaztasun maila handiagoz jokatzeko ondoko alderdiok proposatzen dira: - Irtenbideak autonomiaz diseinatu eta eraikitzea. - Objektuak eta sistemak aztertu, diseinatu eta eraikitzeko sistematizazio maila. - Baliabideak planifikatu, antolatu eta kudeatzea. - Arlo honetan erabilitako ideiak adierazi eta komunikatzeko teknikak zehatzak izatea. - Lanak egiterakoan zehaztasuna kontuan izatea (neurketak, kalkuluak, akabera, txostenen aurkezpena...). - Informazioa biltzerakoan eta norbere irizpideak lantzean zehatzak izatea. - Talde lanaren jarrerak (elkarlana, tolerantzia, laguntasuna eta eraginkortasuna). - Gizabanakoaren eta taldearen segurtasun arauak aplikatzea. 4. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK Ebaluaziorako irizpide hauek malguki interpretatu beharko dira, ikasleek azken urtean arlo hau ikasten duten ala ez kontuan hartuta. 1.- Autonomiaz eta era antolatu eta metodiko batean, ezaguna den inguruneko arazo sinple bati konponbide gisa emandako irtenbidea diseinatu eta eraikitzea, eta ondoren, irtenbide horren eta jarraitutako prozesuaren egokitasuna baloratzea. Irizpide honen hedadura definizioan zehazten da, ikasleek planteatutako arazoari zein modutan aurre egin behar dioten deskribatzen baita bertan. Nolabaiteko autonomiaz aurre egingo diotela aipatzen da; era antolatu eta metodiko batean; irtenbidea diseinatzen lagungarri izango zaien informazioa eta/edo dokumentazioa hautatu eta landuz, objektu, instalazio edo zerbitzu bat esaterako; irtenbide hori eraikitzeko eta, azkenik, ebaluatzeko gai izan daitezela. Hau da, ikasleek, antzeko ikaskuntza egoeren aurrean behin eta berriz jarriz, etaparen amaieran ingurune teknologikoaren arazoei irtenbide emateko prozesuen globaltasunera autonomiaz hurbiltzea ahalbidetuko dieten prozesuak eta jarrerak garatu izango dituzte. 2.- Ingurune ezaguneko objektu eta sistema tekniko errazak aztertzea, nola funtzionatu eta erabiltzen diren jakiteko eta, aldi berean, arazoei irtenbidea emateko helburu duten ihardueretan zehar informazioa biltzea. Etaparen hasieran oso sinplea, intuiziozkoa eta ia sistematizatu gabea izango da azterketa. Etapa aurrera doala ordea, garapen formalagoetara eta nolabait sistematizatuetara joko da. Irizpide honen helburua objektuaren eta bere osagai garrantzitsuenen ezaugarri nagusiak (forma, dimentsioak, materialak) eta funtzionamendua antzeman eta deskribatzerakoan etapan zehar ikasleek garatzen duten prozesua ebaluatzea da. Hori guztia, inguruneko objektu sinpleak hobeto erabili eta ezagutzea eta diseinuaren prozesurako garrantzizkoinformazioa biltzea helburu dela. 3.- Arazoari irtenbidea emateko burutu behar den lana antolatzea; horretarako baliabideak eskuratzeko eta antolatzeko kudeaketak burutzea eta agiriak moldatzea. Irizpide honen helburua ikasleek lana zein neurritaraino planifikatzen duten ebaluatzea da; hau da, arazoari irtenbidea emateko behar den guztia aurrikusi, egituratu, antolatu eta kuantifikatzen ote duten ikustea; beharrezko dokumentu grafiko, tekniko eta antolaketarakoak lantzen ote dituzten; lana antolatzeko teknikak eta katalogoak, gidak, etab. erabiltzen ote dituzten baliabideak kudeatzeko. Bigarren Hizkuntzaren etapa honetan, hasieran arazoa planteatzetik lana burutzera joko da zuzenean, lana kasik antolatu gabe eginez. Fase honetan, arazoari irtenbidea eman ondoren, baliabide, material, tresna, hartutako denbora, jarraitutako prozesu, etabarri buruzko gogoeta egin beharko litzateke. Gogoeta hori hortik aurrera burutzen den lanerako sistemaren hobekuntzarako abiapuntua eta lana antolatzeko beharrezko baliabideak barneratzeko bidea litzateke. 4.- Errepresentazio grafikoa, sinbologia, eta terminologia egokia erabiliz, ideiak adierazteko eta beren balioa ikertzeko gaitasuna neurtzea. Etapa honen hasieran, bere ideiak marrazkien bidez adieraziko ditu ikasleak, marrazki horietan arazoari irtenbidea bilatzeko jadanik eraikita dauden objektu edo sistemak agertuz. Marrazki horiek egiteko marrazkigintza teknikoaren teknika eta tresnez gainera, errepresentazio grafikorako beste hainbat teknika erabiliko ditu, hala nola fotokonposaketa, ikusentzunezkoen arlokoak, etab. Etapa bere amaierara iristen denean, bere ideien egokitasuna ikertzeko eta arlo honetako baliabideak erabiliz (paperean egindako marrazkiak, proportziozko neurriak kontuan hartuta egindakoak, proiekzio diedrikoaz edo perspektibaz baliatuta edo koloreaz lagunduta burututakoak) ideia horiek adierazteko duen erraztasuna neurtuko da. Baliabide grafikoez baliatuz adierazpenerako erraztasuna eta gaitasuna lortzea izango da helburua. 5.- Jakintzaren beste zenbait arlotan eskuratutako ezaguerak aplikatzeko aukera baloratzea. Arazoei irtenbide konstruktiboa bilatzerakoan ikus daiteke ondoen eskuratutako ezaguerak ikasleak zein neurritan aplikatzen dituen, eta ezaguera horien funtzionaltasuna eta esanahia antzematen ote duen. Eta horixe da, hain zuzen, honako irizpidean neurtu nahi den alderdia. Curriculumaren arlo bateko edo beste bateko edukinak aplikatzen ote dituen soilik kontuan hartu beharrean, hain zuzen ere, etaparen hasieran bereziki, ikasleak bere ikaskuntza sozialean barneratu dituen «beste» ezaguera batzuk aplikatzeari garrantzi handia eman beharko zaio. Azken finean, ikasleak dakiena, eskolan eta eskolatik kanpo ikasitakoa, aplikatzen ote duen ikusi beharko da. 6.- Teknologiak honako arlotan duen eragina aztertu eta baloratzea: bizi kalitatean, balio moral eta kulturaletan, lanaren bilakaera sozial eta teknikoan, astialdian eta aisiako ihardueretan, osasunean eta gizabanakoaren zein gizartearen segurtasunean. Irizpide honen bidez, bizi kalitatean, balio moral eta kulturaletan, lanaren bilakaera sozial eta teknikoan, astialdian eta aisiako ihardueretan teknologiak duen eraginaz norbere irizpideak eratzeko, adierazteko eta horien alde egiteko gaitasunean ikasleak izan duen garapena eta norbere irizpideen arabera eta egoera jakin batean jarrera bat hartzeko eta guztion onerako beren irizpideak malgutzeko duen gaitasuna neurtu nahi da. 7.- Gizabanakoaren eta taldearen segurtasunari eta osasun eta higieneari buruzko arauak eratu eta aplikatzea, lan giro atsegina eta arriskurik gabea lortzeko asmoz. Irizpide honekin honako ezaguera hauek zein neurritaraino aplikatzen diren jakin nahi da: tresnak erabili eta maneiatzeko arauak; dauden baliabideen antolaketa eta kudeaketa; eta lan giro atsegina eta arriskurik gabea ahalbidetuko duten segurtasun, orden eta higiene arauak. Ikasleak ikasgelatailerreko antolaketa eta kudeaketa planean zein neurritaraino parte hartzen duen jakin nahi da ere irizpide honen bidez. 8.- Arazoaren irtenbidea diseinatzean eta eraikitzean sortutako lanetan parte hartzea; ideiak eta ahaleginak lan horretan jartzea; eta gainerakoen iritzi eta usteekin jarrera eskuzabala eta tolerantea erakustea. Etapa honen hasieran, taldearen funtzionamendurako gutxienezko arauak eskuratu daitezen saiatu behar da; taldearen funtzionamendua, hitzegiteko txanda gordetzea, lana antolatu eta ardurak banatzea, gizabanakoak eskainitako materialak eta ideiak elkartzea, etab. Etapak aurrera egiten duenean, talde lanaren eraginkortasuna lortzera bideratuko da lana. Hau da, nola sortu dinamika, informazioak artxibatzeko eta aldatzeko sistema arinak, materialak, lana antolatzeko estrategia baliagarriak, materialen eta denboraren kontrola, etab. 9.- Prozesuan sortutakoa oztopoei aurre eginez banaka zein taldean arazo praktikoak konpontzeak dakarren atsegina baloratzea. Irizpide honen helburua lortutako emaitzen aurrean egoera atsegina lortzea eta oztopoak irudimenez gainditzea litzateke. Ez da ahaztu behar proposatzen diren egoeren zailtasun mailak ikaslegoaren garapen psikoebolutiboaren araberakoa behar duela izan, horrela norbere buruarekiko oniritzia indartuz eta lana alde batera uztea eragotziz. DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA ZEHARLERROAK 1.SARRERA Pertsonaren hezkuntza integralagatiko kezka planteamendu pedagokiko guztietan ematen da helburu nagusi gisa. Hala ere, praktikan, hezkuntzasistema alderdi akademiko nahiz disziplinazkoetaz gehiago kezkatu izan da sarritan, ikaslearen esperientzia eta honek inguruan, komunikabideetan eta eguneroko bizitzan aurki dezakeenarekin zerikusi zuzena duten proposamen eta perspektiba globalak ahaztuz. Edukinak zientzien inguruan egituratuz curriculuma arlotan antolatzeko erabakia, ondorengo irizpide honetan oinarritzen da; zientziek eta hauen berariazko edukinek, egokiro gizarteratu eta bizitzeko beharrezkoakdiren kultur ezagutzak egitura logiko eta antolatuarekin eratzea ahalmentzen duten prozesu, lanmetodo eta teknikak eskaintzen dituzte. Hala ere, erabaki hau hartzean, kolektiboen sentiberatasunean gero eta biziago dauden beste ikuspuntu batzuen esistentzia ez da ukatu edo ahazten. Hauen abiapuntua ondokoa da; gizaelkartea pertsonaz osatua dago eta hauen arteko desberdintasunek aniztasuna eta aberastasuna ekarri behar dute -eta ez hierarkia-. Pertsona hauek ingurugiro orekatu batean osasuntsu bizi nahi dute, beraien gaitasun afektiboak garatuz, lanerako eta aisirako duten denbora erregulatuz eta, sexuari, arrazari, erlijioari, egoera fisiko nahiz sozialari edo jatorrizko herriari dagokionez pertsonen eskubideberdintasunean oinarrituriko gizarte batean gizarteratuz. Dituen kontsumoondasunak gizakiaren banakako eta taldeko beharren arabera arrazionalki planifikatzen dituen, gatazka pertsonal eta sozialak konpontzeko tresna gisa biolentzia baztertzen duen, justizian, tolerantzian eta solidaritatean oinarrituriko gizaelkarbizitza sustatzen duen eta komunikaziorako formula eta bide desberdinen bidez pentsamenduaren adierazpen librea bultzatzen duen gizartean alegia. Ikastetxea, gizartehezkuntzaren eragile denez (eta bakarra ez bada ere bai garrantzitsua) arazo hauei eta beraei loturiko balioei buruzko gogoeta egiteko leku egokia dela uste da, beraz bere zeregina izango da topatu duen erronka jaso eta modu sistematiko, jarrai eta koherentean honi aurre egitea. Pertsona bakoitzaren hezkuntza integralean eragina duen irizpide honetatik sortzen da eskolacurriculumaren planteamendu teorikoa berrikusi eta zeharlerro berriak curriculumeko edozein elementuri buruzko erabaki bat hartzerakoan kontuan izan beharreko dimentsio berri gisa mahai gainean jartzeko beharra; dimentsio hauek, gaur egun gure gizartearen iritziz onartu eta sustatu behar diren balio eta jarrerekiko sentiberatasuna ekartzen dute bereziki. Zeharlerroek ez dituzte arlo desberdinetan proposatzen diren hezkuntza edukinak esanguratsuki zabaltzen baina arlo desberdinetan banaturik dauden edukinak erlazionaturik aztertzea ahalmentzen dute, honela multzoaren barnean hauek berariazko pisu desberdin bat hartzen dutelarik. Perspektiba hau dela eta, arloen eta curriculumaren antolaketaren ikuspegi pedagogikoa aldatu egin da, honek helburuetan, edukinetan, metodologian eta ebaluaketan eragina izateaz gain azaro eta balio hauek tangentziala besterik ez den zerbait bezala ikustea saihesten baitu. Zeharlerroen gaitasunetako bat ikasleek azaltzen dituzten, eskola-elkar-teak transmititu nahi dituen eta, bestalde, gizarteak esplizitu edo inplizituki bultzatzen dituen jarrera eta balioei buruzko eskolaelkarte osoaren gogoeta eragitea da. Gogoeta honen bidez, ikastetxeetan curriculum izkutu mailan garatzen den eta askotan egitan irakasten den hezkuntza mota baldintzatu duen zerbait hori maila kontzientera kanporatu araziko da eta ikastetxearen curriculumean jasota geratuko da. Era berean, arlo desberdinetan irakasten diren edukin jakin batzuei ikuspegi globalagoa emateko bideak izan daitezke zehar-lerroak, honela hezkuntzaiharduerari irizpidebatasun handiagoa ematen zaiolarik. Zeharlerro desberdinak curriculumean zein unetan, zein edukin motaren arabera eta, Dekreto honetan jasotzen diren zeharlerro guztiei amankomunak zaizkien helburu orokorrak lortu eta garatzeko modua eta forma espezifikoki adieraziz, zein inplikaziorekin barneratzen diren Ikastetxe bakoitzaren curriculumean erabakiko da. Dekretu honen 6.6. artikuluaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan arlo desberdinetako edukinen antolaketa eta trataerarako nahiz disziplinarteko planteamendurako erreferentzi gisa hartu ahal izango diren zehalerroak beste batzuen artean ondorengoak dira: giza eskubide eta bakerako hezkuntza, osasunerako, garapenerako, sexu berdintasunerako, kulturartekotasunerako hezkuntza, ingurugirohezkuntza, kontsumohezkuntza,Bide-hezkuntza eta, azkenik, komunikabidehezkuntza.hezkuntza. Perspektiba guzti hauek bateragarriak eta osagarriak dira, antzeko balioak planteatzen dituzte eta pertsonaren garapen integral harmoniko, oso eta orekatua lagundu nahi dute. Gure kontsumo edo osasun ereduen arteko erlazioa eta hauek ingurugiroarekin dituzten elkarrerlazioak asmatzea ez da zaila; hezkidetzak, bakerako edo garapenerako hezkuntzak edo kulturartekotasunak beste batzuen artean eskaintzen dizkigun balioetatik pertsonarteko harremanak edo taldeko partaidetasunaren ulermen globalagoa; gainerako zeharlerroek eskainitako balio eta irizpideek komunikabideen irakurketa eta erabilpen kritikorako ematen dizkiguten tresnak, ... Azken finean, perspektiba hauek ez dira curriculumeko jakintzagai berrien eraskin gisa bereizita ulertu behar, honen irakurketa osoagoa ahalmentzendiguten perspektiba multzo gisa baizik. Dena den, zehar-lerroak hiru maila desberdinetan aztertu beharko dira: errealitatea eta bere elementuak ezagutzea ahalmenduko digun maila teorikoa nahiz, aztertutako auziarekiko pertsona eta gizataldeek dituzten konpromisu eta balioen araberako portaera eta jarreren analisi kritikoa eraginez gizarteko arazo desberdinen aurrean jarrera jakinak hartzera bultzatuko duten maila pertsonala eta soziala. Zeharlerro desberdinen trataerak eta garapenak eskola-elkartearen posibilitate eta konpromisuetara egokitu beharko du; kasu batzuetan, planteamendu globalizatzaile batetik ikusiz, curriculumaren hautaketa eta antolaketarako ardatz bihur daitezke; beste batzuetan, disziplinarteko planteamenduek arlo desberdinetako edukinak erlazionatzea ahalmenduko dute, ikuspegi zabalago bat emanez; beste batzuetan, lanean ihardunez arloen helburu eta edukin jakinek zeharkakoek eskaintzen dituzten balio eta jarrera desberdinen eragina jasoko dute. Edozein kasutan, irakasle taldea izango da, errealitatea eta honen beharrak nahiz ikasleenak analizatu ondoren helburu orokor hauek lantzeko modu koherente eta orekatuena aukeratuko duena. Ezin ahaztu eskolatestuinguruak hezkuntzan duen garrantzia, medio honetan ezagutzera ematen baita neurri handi batean izkutuko curriculuma. Ondorioz, gizaharreman positibo, tolerante eta solidarioen sorrera bultzatu behar da; erlazioa eta komunikazioaren hobekuntza ezinbestekoa da zeharlerro desberdinek bultzatzen dutena garatu ahal izateko. Aurkeztuko diren proposamen pedagogikoak, ikasleak bizi dituen errealitate eta egoeretatik hurbilen eta balizko edozein aldaketa pertsonal oztopatuko duen ikuspegi abstraktoetatik urrutien daudenak izango dira, lehendabizi ikasleek ezagutzen dutena ordenatu eta sistematizatzeko eta ondoren, bizipen eta informazio berrien adierazpenak sustatuz, eskema berri batekin bizipen eta informazio berri horiek gaineratzeko bidean aurrera joatea lortzeko. Ondoren aurkezten diren helburu orokorrak eta ebaluaziorako irizpideak malgutasun eta irekiera nahikorekin interpretatu behar dira, beti ere hauek eskatzen duten inplikazio pertsonala eta hauen garapenean aurrerapen azkarrak lortzeko zailtasuna kontuan izanik. Edozein kasutan, guztiek dute etaparen helburu orokorrekin nahiz arlo desberdinen helburu eta irizpideekin lotura zuzena. 2. ZEHARLERROEN HELBURUAK Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapan zeharlerroek izango duten helburua ikasleetan ondorengo gaitasunak garatzen laguntzea izango da: 1. Egungo taldearazoak analizatzea, parte hartzen duten faktoreak, pertsona nahiz gizataldeek hauen aurrean hartzen dituzten jarrera desberdinak nahiz oinarrizko balioak ezagutzeko moduan arlo desberdinetan jaso diren ezagutzak erabiliz, aipatu arazoei eta hauek izan ditzaketen konponbideei buruzko iritzi kritiko batera iritzi ahal izateko. 2. Taldearen aspirazioak eta hauek eguneroko ekintzetan dituzten inplikazioak ezagutu, hauen lorpenean gizakiak duen ardura eta gaitasunaren kontzientzia izan eta hauen bilaketa eta gozamenari dagokionez aukera pertsonalak eta jarrera solidarioak hartzea. 3. Gizarte integradorea eta ez ain diskriminatzailea lortzen lagunduko duten iharduerak burutzen dituzten taldeetako partaidetza baloratzea, honelako gizarte bat lortzerakoan laguntza edo zailtasuna suposatzen duten taldeegoerak eta jarrera pertsonalak onetsiz. 4. Pertsonaren, gizartearen eta ingurugiroaren desoreka eragiten duten egoerak nahiz pertsona eta herrien arteko erlazioak nahiz hauen eta naturaren artekoak orekatuagoak eta osasuntsuagoak, begirune eta tolerantzia gehiagokoak izan daitezen lortzeko aldaketa egokiak errazten dituzten baldintzak identifikatzea. 5. Pertsonen eta gizartearen iritzietan nahiz ihardueretan eragina duten edo hauek sortzeko erabiltzen diren forma eta bideak ezagutzea, komunikabideen eta kontsumoondasunenerabilpen kritiko eta arduratsua lortu nahian. 6. Eskolalana eta arlo desberdinetako ikaskuntza, norbere burua eta inguruan duen mundua ezagutzeko bide izan daitekeela ulertzea, bere ikasle egoera, gogoetaren eta bizi dituen errealitate berriekiko irekieraren bidez garapen pertsonala sakontzeko erabiliko duen etapa gisa ikus dezan. 3. EBALUAZIORAKO IRIZPIDEAK 1. Gizarteko arazo baten ezagutza eta analisiari curriculumaren arlo desberdinetan jasotako ikaskuntzak aplikatzea, bertan parte hartzen duten faktoreak ezagutu eta pertsonek nahiz hauen pentsaerek (mentalitateak, balioek, sineskizunek) arazoa konpontzen edo okertzen duten eragina asmatu ahal izateko. Irizpide honekin, arlo desberdinetan ikasitako ezagutza eta prozedurak erabiliz, ikaslea, taldeari ukitzen dioten arazoak (ekologiazkoak, kontsumozkoak, talde eta herrien arteko gizartegatazka, desoreka eta diferentziak, zirkulazio istripuak, drogamenpekotasuna, gaztedelinkuentzia, ...) ikasteko gai izatea eta honek, balio indibidual eta sozialekin kontrastatuz literatur, matematika, zientzi, gizarte eta teknologia gaien analisiaren bitartez arazoaren muina ezagutzea, interes batzuen arabera konponbide desberdinak aurkitzea eta konponbide jakin bat zein helburutara zuzenduta dagoen jakitea posible dela ones dezan lortu nahi da. 2. Jokabide sexista edo arrazistak eta orokorrean, historiaren, zientziaren edo garapen teknologiko, ekonomiko edo sozialaren ikuspuntutik, eguneroko mintzairaren nahiz komunikabideetako edo publizitateko mintzairaren erabilpenari dagokionez pertsona edo taldeekiko diskriminatzaile edo intoleranteak diren jokabideak identifikatzea, jokabide mota hau familigiroan, eskolagiroan nahiz gizartean ematen diren behatuz nahiz hauen oinarriak onartuz, eta desberdintasunarekiko jokabidezko jarraipide integratzaile eta begirunezkoak bereganatzea. Ikaslea, arlo desberdinetan lan egiten ari denean, dagozkion zientzietatik ateratako irizpideekin batera izaera sozial nahiz etikoko irizpideak eta batez ere gizadiaren egintza eta jakintza eremu guztietan ematen diren diskriminazio forma ugariei dagozkienak erabiliz prozesu historiko bat edo ikuspuntu zientifiko edo teknologikobat analizatzeko gai izatea lortu nahi da. Era berean, norbere jokabideak eta kolektiboak kritikoki identifikatu eta analizatzeko behaketa gaitasunari eta eguneroko mintzaira, mezu publizitarioetakoa edo komunikabideetakoaren erabilpenari dagokionez ikasleek garapen egokia eta nolabaiteko metodoa duten egiaztatu nahi da. Honela, aurkikuntza edo onespen horren emaitza gisa errol estereotipatuak edo pertsona edo taldeekiko intolerantziazko jarrerak gainditzen dituzten jokabidezko jarraipideak beregain hartzen dituen ikusiko da. 3. Mintzaira desberdinak bere adierazpen anitzetan, eta bereziki elkarrizketa, bizipen pertsonalak adierazi eta komunikatzeko, norbere iritziak azaldu eta arrazoitu eta besteen arrazoiak entzun eta ulertzeko erabiltzen jakitea, berdintzat ematen direnen nahiz, kultur, etnia, egoera sozial, e.a. bezalako arrazoiengatik desberdintzat ematen direnen artean elkarbizitza edo taldeekintza ahalmenduko duten akordioetara iristeko gai izanik. Gizarteko edozein arazo edo aspiraziok mintzairan adierazpen propio bat duenez irizpide honekin ikasle batek mintzaira bere formetako edozein batean (ahozkoa, idatzia, grafikoa, plastikoa, musikala, ...) adierazteko eta komunikatzeko, hau da, garapen pertsonal eta sozialerako forma gisa zein neurritan erabiltzera iristen den ikusi nahi da. Mintzairaren forma desberdinen barruan garrantzi gehiago ematen zaio elkarrizketari, hau gatazkak gainditu eta solidaritate loturak sortzeko oinarrizko komunikabide bat baita. Ikasleak pertsonarteko harremanetan eta, «berdinen» artean bakarrik ez baizik edozein arrazoi edo egoeragatik (sexua, etnia, egoera soziala, minusbalioa) desberdin direnen artean ere elkarrizketa lantzen eta ulertzen ote duen eta, are gehiago, elkarrizketa honek talde zabalagoak barne hartu ditzakeela (herrien, kulturen, Iparraren eta Hegoaren, eta abarren arteko elkarrizketak) eta dauden arazoak konpontzeko bide demokratiko bat izan daitekeela ikusten ote duen ere egiaztatu nahi da. 4. Bizitza osasuntsua nahiz ingurunearen, ondasunen eta tekniken erabilpen orekatua ahalmentzen duten baldintzak nahiz osasunean, ingurugiroan eta kontsumoan eragin txarra duten bakoitzaren eta taldeen bizimodu eta eguneroko praktikak ezagutzea eta hauen babes eta artapenerako nahiz eremu hauen aurrerapenerako jarrerak azaltzea. Irizpide honen bitartez, ikasleek, arlo desberdinetan (osasuna, ingurugiroa, kontsumoa, ...) taldean edo indibidualki burutu ditzaketen praktiken eta hauek beraien bizitzan eta ingurugiroan dituzten ondorioen arteko erlazioak finkatzen dituzten egiaztatu nahi da; azken finean, arlo guztietan babes, artapen eta aurrerapenaren aldeko iharduera forma batzuk burutzeak modu eraginkor eta osoago batean bizitza osasuntzua izatea eta inguruaren erabilpen egokiago eta orekatuagoa egitea ahalbidetzen duela konturatzen ote den egiaztatu nahi da. 5. Besteekiko lankidetzazko nahiz onarpen eta begirunezko jarrerekin ekipo lanetan ihardun eta talde ihardueretan parte hartzea, nahiz parte hartzen duen edo inplikatzen den banakako nahiz taldeko iharduketen ardura beregain hartzea. Irizpide honekin, taldean egindako lanaren bidez eta taldeko ihardueretan parte hartuz, lanprozesuaren aurrerapena eta honen emaitzen kalitatea, indibidualki hartzen dituen besteekiko lankidetza eta begirune jarreren nahiz hartutako arduren betetze efektiboaren eta onarpen ondoriotsuaren araberakoa dela ikasleek atzematen ote duten ikusi nahi da.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.