Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

204/1994 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Euskal Herriko kostaldean zenbait arrantzatresnaren erabilera arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 123
  • Hurrenkera-zk.: 2346
  • Xedapen-zk.: 204
  • Xedapen-data: 1994/06/07
  • Argitaratze-data: 1994/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena; Nekazaritza eta arrantza

Testu legala

Batetik, azterketa teknikoen bitartez egiaztatu den legez, gure kostaldeko itsasbaliabideak gehiegi ustiatzen direla ikusita, eta, bestetik, harrapatzen diren arrainen kopurua gero eta txikiagoa dela ikusita, bidezko da Euskal Herriko arraintokietan zenbait arrantza tresnaren erabilera arautzea eta, horrela, arrainak harrapatzeko ahaleginak antolatzea. Arrantzaren arauketa beharrezkoa da, arrantzalekuen antolamendurako ezinbesteko elementua alegia, zeren tresna ezberdinak ezin baitira kontrolik gabe ugaldu, Euskal Autonomi Elkarteko arraintokietan arrantzatzeko egiten den ahaleginean zuzeneko eragina dute eta. Arrantzatresna horien neurriek guztiz zehazturik egon behar dute eta erabilera arauturik egongo da, ihardueraren garapen erazkoa bermatzeko eta arrantzalekuan parte hartzen dutenen gaitasunari buruzko gutxienezko arauak bermatzeko xedeaz. Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10. atalaren 10. idazatiak ezartzen duenez, Autonomi Elkarte honek eskumen esklusiboa du barne uretako arrantza, itsaskien harrapaketa eta akuikulturaren alorretan. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 7an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe,XEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan arrantzatresna batzuen erabilera arautzea da honako dekretu honen xedea. 2. atala.- 1.- Debekaturik dago ingurasarea erabiltzea Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan, honako hauen arteko lerro baten barruan: - Higuer lurmuturra eta San Anton irla (Getaria): 43º 23' 76 N01º 47' 60 W 43º 18' 68 N02º 12' 19 W - San Anton irlatik Matxitxako lurmuturrera: 43º 27' 44 N02º 45' 25 W - Matxitxako lurmuturretik Villano lurmuturrera: 43º 26' 45 N02º 56' 10 W - Villano lurmuturretik Punta del Pescadorrera: 43º 27' 90 N03º 26' 20 W 2.- Ingurasarearen eitea errektangeluarra da; sare horrek arrainak inguratu eta biltzen ditu eta, beheko aldetik poltsa baten antzera itxiz, harrapatu egiten ditu. Sareak hegalak ditu muturretan. 3. atala.- 1.- Aurreko atalean xedaturikoa gorabehera,Nekazaritza eta Arrantza Sailak aldibaterako baimenak eman ahal izango ditu ingurasareaz arrantzatzeko. 2.- Baimen horietarako eskabideak Autonomi Elkarteko Arrantzaleen Kofradien Federazioetan aurkeztu ahal izango dira, edo azaroaren 16ko 30/1992 Legearen 38. atalean xedaturikoaren arabera. 3.- Eskabideak aurkezteko epea egutegiko urte bakoitzeko urtarrilaren 1ean hasiko da eta urte bereko otsailaren 28an amaituko da. 4.- Baimena emateko erabakia hilabeteko epean emango da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunean zenbatzen hasita. Epe hori berariazko erabakirik hartu gabe igarotzen bada, baimena eman dela ulertuko da, baimendutako iharduera obratzean hurrengo atalean biltzen diren arauak betetzeko dagoen obligazioaren kaltetan jo gabe. 5.- Baimenaren ukapenaren aurka, errekurtso arrunta jarri ahal izango zaio Arrantza sailburuordeari. 4. atala.- 1.- Ingurasareaz arrantzatzeko aldibaterako baimena lortzen duten untziek, beti ere, honako arau hauek bete beharko dituzte: a) Mailaren neurria ez da 14 milimetro baino txikiagoa izango, diagonalean neurtuta, sarea erabilita eta bustita dagoela. b) Ingurasarearen gehienezko neurriak honako hauek izango dira: 450 metro luze, kaloiak eta hegalak kontutan hartu gabe, eta 90 metro garai. c) Astean-astean 48 orduko atsedenaldia hartu beharko da, igandearen 24 orduak atsedenaldi horren barnean daudela, eta untziek denbora horretan portura itzuli eta bertan egon beharko dute, zehaztuko diren ordutegi moten arabera. 2.- Beita bizia harrapatzen diharduten untziek ondoko arau hauek bete beharko dituzte: a) Beita bizia harrapatzeko mailaren neurria ez da hamar milimetrotik beherakoa izango, diagonalean neurtuta, sarea erabilita eta bustita dagoela. b) Harrapatzen diren beita biziak garnata gisa bakarrik erabili ahal izango dira eta, beraz, guztiz debekaturik dago beita horiek saldu edo merkaturatzea. c) Untziek, beita bizia argi artifizialaz harrapatzeko lanetan, txalupa laguntzaile bakarra erabili ahal izango dute. 5. atala.- Debekaturik dago arrantza lanbideko tresnak hondartza, itsasadar, portu eta ahoetan erabiltzea. 6. atala.- Dekretu honetan bildutako arauak urratzen dituen edozein ekintza edo alderauzketa izango da administrazio urratzea. Ondorio guztietarako, administrazio urratze horiek uztailaren 13ko 53/1982 Legean xedaturikoarekin bat etorriz zehatuko dira. 7. atala.- Martxoaren 12ko 179/1991 Dekretuaren 5.c) atalean ezarritakoaren ondorioz, Arrantza zuzendariari dagokio zehapen prozedurak hasi eta erabakitzea. Prozeduren instrukzioa Arrantza Antolamendu Zerbitzuaren eginkizuna izango da. 8. atala.- Arrantzaren ikuskapena, Euskal Autonomi Elkartearen eskumeneko uretan, matxoaren 29ko 67/1982 Dekretuaren bidez sorturiko Arrantza, Itsaski Bilketa eta Arrain Haztegien Ikuskapenerako Zerbitzuaren eginkizuna izango da. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Zehatzeko ahalmenaren erabilera arautzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Erregeren Dekretuan aurrikusitako arauek eraenduko dute zehapen prozedura. AZKEN XEDAPENAK Lehenegoa.- Ahalmena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza sailburuari dekretu hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSÉ MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.