Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

200/1994 DEKRETUA, ekainaren 7koa, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak finkatzeko den dekretua aldatzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Herrizaingoa; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 135
  • Hurrenkera-zk.: 2551
  • Xedapen-zk.: 200
  • Xedapen-data: 1994/06/07
  • Argitaratze-data: 1994/07/15

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legearen 143. atalean xedatzen denez, Euskal Autonomi Elkartean prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzak dekretubidez finkatuko dira, Ekonomi eta Ogasun Sailak eta zerbitzu horiek ematen dituen edota kasuan kasuko organu nahiz erakundea menpe dagoeneko sailak elkarrekin egindako proposamenaren arabera. 143. ataleko agindua abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren bidez bete da. Dekretuan, Euskal Autonomi Elkarteko prezio publikoz ordain daitezkeen ondasun, zerbitzu eta ekintzen barruan, beste batzuen artean, sailek eta erakunde autonomiadunek antolatutako mintegi, kongresu eta ikastaroetako matrikulak aipatzen dira. Hala ere, ez da jasotzen Herrizaingo Sailaren horietarako aukera eta poliziaren arloko agiriak ugaritzearen ondorioz eta sail horren gaien inguruan sortzen den jakinminaren ondorioz, mota horietako gertakizunak ugaritu egin direla kontutan hartuta, beharrezkoa da sail horri aukera hori ematea. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen bidez Euskal Herriko PoliziIkastegia sortu zen Herrizaingo Sailari atxikitako erakunde autonomiadun legez. 7. atalean bere eginbeharrak finkatu ziren, Euskal Autonomi Elkartean poliziak hautatze eta prestatzearen ingurukoak. Hori dela eta, beharrezkoa da 337/1990 Dekretuaren eraskinean Euskal Herriko PoliziIkastegia sartzea. Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko egitura ezartzeko den abuztuaren 30eko 461/1991 Dekretuaren 17. atalean aipatzen den Ikasketa eta Argitalpen Zerbitzuaren mintegi eta ikastaroen matrikulak eta erakunde horrek pribatuki parte hartzen duen hautaketaprozesuetako zerbitzuak ere 337/1990 Dekretuaren eraskinean sartzea beharrezkotzat jo da. Azkenik, 337/1990 Dekretuaren eraskina egokitu egingo zaio, Itsas Administrazioko Eskolaren erregimenari buruzko eta Garraio eta Herrilan Sailari atxikitzeari buruzko azaroaren 5eko 616/1991 Dekretuari, Itsas Administrazioko Eskolaren irakasketa zerbitzuei dagokienez. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren, Herrizaingo sailburuaren, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren eta Garraio eta Herrilan sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko ekainaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Abenduaren 28ko 337/1990 Dekretuaren eraskina aldatu egiten da, idazati berriak sartuz (9 eta 45) eta 11 eta 43 idazatiak aldatuz. Hona hemen testuak: «9.- HERRIZAINGO SAILA. - Mintegi, kongresu eta ikastaroen matrikulak 11.- GARRAIO ETA HERRILAN SAILA - Reinetako Funikularraren bidaiarien eta merkatalgaien garraio zerbitzuak. - Jabetza publikopeko portuguneak erabiltzeagatiko kanonak. - Zerbitzu publikoa kudeatzeko emakidagatiko kanona. - Itsas Administrazioko Eskolaren irakaskuntza zerbitzuak. 43.- HERRI ARDURALARITZAREN EUSKAL ERAKUNDEA (HAEE). - Argitalpenak saltzea. - Funtzionari publikoei euskara irakasteko zerbitzuak. - Funtzionari publikoak gaitu eta prestatzeko zerbitzuak. - Lege eta Administrazio Arloko Itzultzaile Eskolako irakaskuntza zerbitzuak. - Lurralde eta Hirigintza Ikerketetarako Euskal Eskolako irakaskuntza zerbitzuak. - Ikasketa eta Argitalpen Zerbitzuko mintegi, ihardunaldi eta ikastaroen matrikulak. - Itzulpen eta interpretazio zerbitzuak. - Hautaketa prozesuetako zerbitzuak. 45.- EUSKAL HERRIKO POLIZIAREN IKASTEGIA, ERAKUNDE ADMINISTRATIBO AUTONOMIADUNA. - Mintegi, ihardunaldi eta ikastaroen matrikulak. - Ostatu eta mantenu gastuak. - Argitalpenak eta materiale didaktikoa erostea. - Hautaketa zerbitzuak. - Jarraipen zerbitzua.» AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1994ko ekainak 7. Lehendakaria, JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO. Herrizaingo sailburua, JUAN M.ª ATUTXA MENDIOLA. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSÉ LUIS LARREA JIMÉNEZ DE VICUÑA. Garraio eta Herrilan sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.