Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

180/1994 DEKRETUA, maiatzaren 17koa, osasun alorreko kupoko langileak Osakidetzako osasun erakundeetako zerbitzu hierarkizatuetan sartzeko eskaintzaren baldintzak arautzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 115
  • Hurrenkera-zk.: 2216
  • Xedapen-zk.: 180
  • Xedapen-data: 1994/05/17
  • Argitaratze-data: 1994/06/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak; Funtzio publikoa

Testu legala

Osakidetza Erakunde Autonomoa sortzezko Legearen 3.2. atalean xedatutakoaren arabera, Osasun Sailari egotzi zaio sendabide, sustapen, prebentzio eta errehabilitazio zerbitzuak antolatzea. Eskuduntza hori izateak,bada, gizarteak eskatzen duen sorospena zelakoa den jakin beharra dakar; eta eskakizun hori, hain zuzen, eragile soziodemografikoen arabera mailakatutakoa izango da eta biztanle gune bakoitzaren premia berezientzako beharrezko baliabideak egokituz landuko da. Dekretu honen bidez, osasun alorreko eskakizunei erantzun nahi zaie, eta egoki erantzun ere, OsasunZonaldez Zonalde, Erakundeak dituen giza baliabideez baliatuz. Horretarako, osasun alorreko kupoko edo zonaldeko langileak Lehen Mailako Laguntza lantaldeetara edo Sorospen Espezialduko zerbitzuetara adskribatuko dira eta, ondorioz, beren lan orduak gehitu egingo dira. Hori lortzeko, pausoz pauso ezarriko den mekanismo bat erabaki da, hain zuzen, goian aipatutako sorospen eskakizuna gauzatzen den ezarri ahal izateko. Hala ere, kupo edo zonaldeko lanpostuetako titular direnentzat mekanismoak ez du inola ere derrigorrez ezarri beharrik izango. Langile horiei, ordea, Lehen Mailako Laguntza Lantaldean edo Sorospen Espezialduko Taldean sartzeko aukera eskainiko litzaieke, kasuan kasuaren arabera, osasunaren ikuspegitik gomendagarria den heinean. Adskripzio edo integrazio prozeduraren ondorioz, destinoko egiturari ezar dakizkion lan baldintzetara lotuko dira langile horiek; eta zehatz esanda, iharduera hierarkikoa, taldeko lana eta ordutegi osoko ihardunaldia dira egitura horren funtsfuntsezko ezaugarriak. 1993ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartu zituen abenduaren 23ko 8/1992 Legearen azken xedapenetatik lehenengoan agintzen denez, Euskal Autonomi Elkarteko arauen eremuan, Eusko Jaurlaritzari ematen zaio osasun alorreko kupoko langileei beren ordutegiko ihardueraren jaurbidea zabaltzeko egin dakizkiekeen eskaintzen baldintzak arautzeko baimena; eta, ondorioz, sorospenaren antolaketatik sortutako zerbitzu taldeetara adskriba daitezke, bai egiturari zein egitekoei dagozkienetan. Kupoko fakultatibo espezialduen kasuan, zerbitzu hierarkizuetan integratzeko arauak finkatzeko baimena ere ematen zaio Jaurlaritzari, fakultatibo espezialdu mailarekin integratzeko. Ondorioz, azaldutako guztia kontuan hartuta, uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 5.a) atalaren eta azken xedapenetatik lehenengoaren babespean, batetik, eta Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen 3.2.a) atalaren babespean, bestetik, Mediku eta OLTen lanbide elkarteei, Erizaintzako Uinbertsitateko diplomatuei eta osasun alorreko sindikatuei entzun ondoren, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 8 b) atalean agintukoa betetzeko, Funtzio Publikorako Euskal Kontseiluaren irizpena jaso eta gero, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko maiatzaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Kupo eta zonaldeko langileak, hau da, medikuen kidegoetakoak, Medikuntza Orokorrekoak, PediatriaPuerikulturakoak, praktikanteak, emaginak, OLT/EUDak eta fakultatibo espezialduak direnak, Lehen Mailako Laguntza lantaldeetan edo Sorospen Espezialduko zerbitzuetan, kasuan kasuaren arabera integratzeko, dekretu honetan araututako ihardunbideari lotuta egingo da, orokorrean. 2. atala.- 1.- Lehenengo atalean aipatutako langileei, bakoitzari dagokion Lehen Mailako Laguntza Lantaldean edo Sorospen Espezialduko Zerbitzuan bere borondatez sartzeko aukera eskainiko dio Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak, hain zuzen bakoitza titularra den lanpostuan. 2.- Integratzeko eskaintza hori pausoz pauso egingo da, araudi hau indarrean sartzen denetik aurrera hasita, osasunzonaldeko sorospen eskakizunei erantzunez; eta Osakidetzako zuzendari nagusiak emango ditu horretarako erabakiak. 3.- Barrutiko fakultatibo espezialdu mailarekin integratuko dira kupoko fakultatibo espezialduak zerbitzu hierarkizatuetan. 3. atala.- Dekretu honetan aipatutako langileak Lehen Mailako Laguntza Lantaldean edo Sorospen Espezialduko Zerbitzuan integratzeak, beraz, langileok betetzen duten lanpostuaren izaera aldatu egiten dela esan nahi du; aurrerantzean eta ondorio guztietarako, aipatutako edozein egituretako lanpostutzat hartuko da lanpostu hori, kasu bakoitzean dagokion moduan. 4. atala.- 1.- Borondatez integratzearen ondorioz, Lehen Mailako Laguntza lantaldeetan edo, kasua beste hau bada, Sorospen Espezialduko zerbitzuetan indarrean dauden lan baldintzak ezarriko zaizkie integratzen diren langileei. 2.- Arau hauekin bat etorriz integratzen diren langileek, bestalde, sartzen diren egitura horretan hitzartuta egon eta ezargarri diren soldatak jasotzeko eskubidea izango dute, aldibaterako xedapenetatik lehenengoan araututakoaren kaltetan jokatu gabe. 5. atala.- Dekretu hau indarrean jartzerakoan hutsik dauden kupoko lanpostuak eta gerora, batetik, lekualdaketak direlaeta, bestetik, titularra jubilatu edo hiltzeagatik edo, azken batean, indarrean dagoen legedian ohartemandako beste edozein arrazoi dela medio hutsik gera daitezen lanpostuak aldatu egin ahal izango dira; eta ondorio guztietarako, aipatutako edozein egituretako lanpostutzat hartu ahal izango dira, kasu bakoitzari dagokion moduan; Erakundeko zuzendari nagusiaren erabakiz eta Osasun Administrazioaren goragoko irizpide haien arabera egingo da hori. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Langile horiek Lehen Mailako Laguntza Lantalderen bateko edo Sorospen Espezialduko Talderen bateko egituran eta lege araubidean integratzen direlako, azken hamabi hilabeteetan jasotako ordainketen bataz besteko osoarekin konparatuz, ordainketak gutxitzen bazaizkie langileoi, diferentzia horren osagarria jasotzeko eskubidea izango dute guztiek. Osagarri horretan ez da sartuko bakoitzaren lanpostuari metatutako beste lanpostu batzuetako lana betetzeagatik zordundutako kopururik, halakorik izan arren; bestalde, osagarri hori xurgatzerik bada ere, une bakoitzean indarrean dauden xedapenak edo akordioak ezartzearen ondorioz sortutako irizpideen arabera baino ezingo da xurgatu. Bigarrena.- Goragoko 5. atalean ezarritakoaren ondorioz, Lehen Mailako Laguntza Lantaldean edo Sorospen Espezialduko Taldean zerbitzuak betetzen hasten diren osasun alorreko bitarteko enpleguko kupoko langileek, ordea, bitarteko araubidean lehendik betetzen ari diren lanpostua betetzen jarraituko dute, harik eta lanpostuok arauetan ezarritako moduan bete arte, baldin eta legearauetan finkatutako eskakizunak betetzen badituzte langileok. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan ohartemandakoa betetzeko, bidezko diren arauak emateko baimena aitortzen zaio Osasun sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau. Vitoria-Gasteizen, 1994ko maiatzak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.