Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

155/1994 DEKRETUA, martxoaren 29koa, HABEren egitura organikoa onartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 72
  • Hurrenkera-zk.: 1346
  • Xedapen-zk.: 155
  • Xedapen-data: 1994/03/29
  • Argitaratze-data: 1994/04/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Ondoren aipatzen diren sorospenegituretan antolatuko dira Premiabidezko Sorospenak: a) Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeak. Etengabeko, ospitalez kanpoko, presako, presarik gabeko, kontsulta mailako eta etxeetatiko abisu mailako sorospenak beteko dituzte hogeita lau ordutan zehar. b) Premiabidezko Unitatea Zentrotik kanpo, hau da, Osasun Barruti bakoitzean garatuko ditu bere egitekoak. Honako zerbitzu hauek izango dituzten Premiabidezko Unitateak sortuko dira barrutietan: - Zentro Koordinatzaileak - Premiabidezko Ekipoak - Osasun Garraioa, presako eta programatutako garraioak egin behar ditu, nahiz errekurtso propioez baliatuz, nahiz itunepekoez. 2. atala.- Premiabidezko SorospenZerbitzuei gaurregun adskribatuta dauden baliabide material eta pertsonalak, aurreko atalean aipatu diren egiturei atxikiko zaizkie, agindu honetako I. eta II. eraskinetan jasotzen diren zerrenden arabera. 3. atala.- Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeei bakoitzak hartzen duen lurraldeeremuaren arabera atxiki dakizkien baliabide pertsonalak, eskualde horiei adskribatuta geldituko dira I. eraskinean eskaintzen den banaketaren arabera. Lehenengo mailako Sorospenetarako Eskualdeko zuzendariaren pean geldituko dira bai organikoki eta bai funtzionalki ere. Etengabeko, ospitalez kanpoko, presako eta presarik gabeko sorospenen ardura bereganatuko du Zuzendaritza horrek, hogeita lau ordutan zehar. Adskribapen honek ez du ekarriko aldaketarik, ez lan baldintzei dagokienetan eta ez erregimen juridikoari dagokionetan ere. Honek eragina dueneko langilegoak gaurregun dituen baldintzak izango ditu aurrerantzean. 4. atala.- Premiabidezko Unitateko zuzendaria izango da Premiabidezko Unitatearen arduraduna. G1 Eskualdeko zuzendariak duen maila izango du. Unitate honek dituen egitekoak bete ahal izateko, Premiabidezko Lurralde Unitateen laguntza izango du unitateak Osasun Barruti bakoitzean. Arduradun bat izango da unitateko buru, Zerbitzuburuaren kategoria izango duela. Arabako Osasun Barrutia ez da horretan sartzen eta honen zuzendaritza eta kudeaketa Premiabidezko Unitateko zuzendariak bereganatuko ditu artez. Honako sorospen zerbitzu hauek egongo dira Premiabidezko Lurralde Unitateen pean: - Zentro Koordinatzailea - Premiabidezko Ekipoa - Osasun Garraioa 5. atala.- Sistemara telefonoz egiten diren osasuneskabide guztien kudeaketa dagokio Zentru Koordinatzaileari eta honako egiteko hauek beteko ditu: a) Erabili behar duen sorospenerrekurtsoaren berri eman bezeroari (Ospitalea, Osasun Zentroa, etab.). b) Sorospen eskabideari irtenbidea eman sendagilearen aholkubidez. c) Bidezkoak diren sorospenerrekurtsoak higitu eta koordinatu, hara nola: - Premietarako ekipoak - Premiabidezko OsasunGarraiorako Sarea (POGS) - Etxetatiko Abisuak, bai sendagile mailakoak, bai enfermeritza mailakoak. d) Itunepeko eta presarik gabeko osasun garraioaren kudeaketa. e) Premietarako planak. Horiek lantzea eta koordinatzea. f) Etengabeko sorospena behar duten etxeetatiko abisuen koordinazioa egitea, Eskualdeetako Zentroen pean dauden Zentroekiko bateraketa funtzionala eratuz. g) Izenda dakiokeen beste edozein egiteko, izan dezan izakeraren arabera. 6. atala.- Premiabidezko Ekipoen egitekoak, honako hauek dira: Bapateko eta espezializatutako osasunsorospena «in situ» eskaintzea bizitza arriskuan dagoeneko larrialdiegoeretan, behar den bezalako langilez eta medioez hornitutako garraioa egitea eta bai Zentro Koordinatzaileak izenda dakizkiokeen beste egiteko zehatz batzuk ere. 7. atala.- Bi eratakoa izango da osasun garraioa: Presazkoa eta Programatua. Premiabidezko OsasunGarraiorako Sareak (POGS) egingo du osasun garraioa eta Premietarako Ekipoek osagarrilana burutuko dute. Zentro Koordinatzaileak garraioaren koordinaketa eta kontrol lanak beteko ditu. Itunebidez arautuko da programatutako osasungarraioa eta Zentro Koordinatzaileak eramango du horren kontrola. ALDIBATERAKO XEDAPENA Premiabidezko SorospenZerbitzuetako gaurregungo arduradunek eta administrariek, agindu honetan aipatzen diren Premiabidezko Lurralde Unitateetan lan egiten jarraitu dezaten bitartean, gaurregun eskuratzen dituzten soldatei eutsiko diete, lanpostu horien aldaketa, indarrean dauden legeetan xedatzen diren prozeduren arabera, egin dadin arte. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Osakidetzako zuzendari nagusiari esku ematen zaio, agindu hau garatzeko eta betetzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Agindu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1994ko martxoak 29. Osasun sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea sortzeko eta Euskaltegiak arautzeko Azaroaren 25eko 29/1983 Legeak, Erakundearen oinarrizko organizazioegituraeta Euskaltegiek gutxienez izan behar dituzten gobernu-organoak ezartzen ditu. Era berean, beste hau ere adierazten du bere hamaikagarren artikuluan: HABEren arau organikoek erabakiko dituztela, legeak berak dioenaren arabera HABE Erakundearen unitate organikoen eta bere menpeko Euskaltegiren eraketa eta funtzionamendua (hau da, helduak euskalduntze eta alfabetatzeko zentruena); arau organiko horiek Zuzendaritza Batzordeak proposatuko dituela HABEren Lehendakariaren bidez eta dekretuz onetsiko direla. Ekainaren 12ko 188/1984 Dekretuak HABEren lehen arau organikoak onartzen ditu. Irailaren 3ko 270/1985 Dekretuz aldaketa batzuk egin zitzaizkion. HABEren egituraketak ez du ondorenean bestelako aldaketarik izan dekretu mailan. Geroztik Dekretu mailako aldaketarik eman ez bada ere, beste maila batzuetan eman dira. HABEren baitango errealitatean eragin zuzena izan dute, bai administrazioak bere egituratze prozesuan eragin dituen aldaketek, Euskal Funtzio Publikoaren Legearekin itxiak, baita azken urteotan HABEk bere ahaleginak bideratu dituen errealitatean gertatutako aldaketek ere: euskaltegien sarearen hedatzea eta finkatzea, irakaslegoaren profesionalizazioa, konpetentzia akademikoaren eskari hazkorra, euskalduntzearen eta euskararen erabileraren eskariaren dibertsifikazioa (lan mundua, administrazioa, aisialdia, gaztedia, eta abar). Batzuek eta besteek HABEk bere barnekohesioa eraberri dezan eskatzen dute, administrazioak urte hauetan garatutako prozesuekin bat egin dezan, eta aldi berean, gure gizartean euskararen ezagutza eta erabilera behar izanei egokiago erantzun diezaien, bere egitura gaurkotu dezan. Horrela, Dekretu honek HABEren egitura argiagotu egiten du, errealitateak baieztatu eta berbideratuz, eta HABEren proiektuaren lorpenerako funtsezkoak diren Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuen inguruan egituratzen ditu. Halaber, kanpolankidetza eta barnedisziplinartekotasun irizpideak azpimarratzen ditu, heziketa, ikerketa eta esperimentazio eginkizunak indartzen ditu, eta bere konpetentzia arloan eratorritako aldaketekin loturiko funtzioak argitzen ditu. Gaurkotze hau, ondorengoetan oinarritzen da; alde batetik, 29/1983 Legearen 11. atala, HABEren arau organikoak Zuzendaritza Batzordeak proposatuko dituela HABEren Lehendakariaren bidez, eta Dekretuz onetsiko direla arautzen duena, eta bestetik Euskal Herriko Ogasun Orokorraren Oinarri Ordenatzaileen Legearen 13 atala, maiatzaren 17ko 1/1988 LegeDekretua, Jaurlaritza Erakunde Autonomoen berregituraketak arauz egitera baimentzen duena, horien arten, beharko dituzten baliabide material eta pertsonalekin loturiko konpetentzien ezabaketak eta aldaketak eta funtzionamendu erregimenaren aldaketak, beti ere haien kalifikazioa eta izaeraren funtsa aldatu gabe. Azkenik, HABEren egitura Organikoaren beharrezko gaurkotzearekin bat, bidezkoa da Dekretu bakar batean biltzea egitura organiko horri dagozkion arau guztiak. Orain arte esandakoaren arabera, HABEren berezko Lehendakaria den Kulturako sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko martxoaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. IDAZPURUA HABEREN IZAERA ETA EGITEKOAK 1. atala.- Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundea -HABE- Kultura Sailari atxikitako izaera administratiboko Erakunde Autonomiadunaren egitura du. 2. atala.- Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzerako Erakundearen -HABE- helburuak 29/1983 Legearen bigarren atalak zehaztutakoak dira, beste legezko arauetan ezarritakoak bezalaxe.II. IDAZPURUA HABEREN GOBERNUORGANOAK 3. atala.- Honako hauek dira HABEren Gobernuorganoak: a) ZuzendaritzaBatzordea b) Batzorde Akademikoa c) Lehendakaria d) Zuzendari Orokorra 4. atala.- 1.- Honako hauek izango dira HABErenZuzendaritza Batzordearen partaideak: a) Lehendakaria: Kultura Sailburua edo honek bere ordezkotza emandakoa izango da, honetarako eman dakizkion agintepideekin. b) Batzordekideak: 1) Hizkuntza Politikarako Idazkari Nagusia 2) Autonomia Elkarteko Lurralde Historikoetako Foru Diputazioen ordezkari bana. 3) Gutxienez Zuzendari maila izan eta Sailburuak izendatutako Kultura Sailaren bi ordezkari. 4) Euskaltzaindiaren ordezkari bat. 5) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen Zuzendaria. 6) Euskaltegi Publikoetako irakasleen artetik hautatutako bi ordezkari. 7) HABEren Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuetako pertsonalaren artetik hautatutako ordezkari bat. 8) HABEren Zuzendari Orokorra, hitz egiteko eskubidez eta botorik gabe, idazkari gisa ihardungo duena. 2.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak azaroaren 25eko 29/1983 Legearen boskarren atalean ezartzen zaizkion zereginak beteko ditu. 3.- HABEren Zuzendaritza-Batzordeak bere funtzionamenduan eta erabakiak hartzerakoan, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoa eta Prozedura Administratibo arruntaren azaroaren 26ko 30/1992 Legearen II Idazpuruaren II. Atalburuan jasotako arauei loturik aritu beharko du. 5. atala.- 1.- Honako hauek izango dira Batzorde Akademikoaren partaideak: a) HABEren Zuzendari Orokorra, Lehendakaria izango delarik. b) Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuetako arduradunak. c) Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuak egituratuko dituzten Sailetako arduradunak. d) Lurralde Historiko bakoitzeko Euskaltegi Publikoetako Zuzendari bana; hauek HABEren Zuzendari Orokorrak proposatuko ditu eta ZuzendaritzaBatzordeak izendatuko. e) Lurralde Historiko bakoitzeko Euskaltegi Pribatu Homologatuetako Zuzendari bana; hauek HABEren Zuzendari Orokorrak proposatuko ditu eta ZuzendaritzaBatzordeakizendatuko. 2.- Honako hauek izango dira Batzorde Akademikoaren zereginak: a) HABEren proiektu pedagogikodidaktikoarekin bat datozen norabide akademikopedagogikoak tajutu eta proposatzea, eta aipatu proiektua hobetzeko proposamenak luzatzea. b) HABEk araututako ikastaroak gainditzen dituzten ikasleei dagozkien agiriak eman dakizkien HABEren Zuzendaritza-Batzordeari proposatzea. c) Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuen eta Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuetako Zuzendarien Batzordeen iharduera akademiko, pedagogiko eta organizatiboak koordinatzea. d) Euskaltegietan eman beharreko ikasketa programa eta planei buruzko iritziak ematea, dagozkien agiriak luza daitezen. e) Euskaltegietako irakaslegoaren iritzia jaso ondoren, ikastaro bakoitzeko ekintzen programazioa eratu eta aurkeztea, eta beraien ebaluaketa egitea. f) Euskaltegi Publiko eta Pribatu Homologatuen laguntza eta pedagogi eta antolaketa kontrolerako oinarrizko irizpideak proposatzea. g) Euskararen irakaskutza eta erabilera areagotzearekin zerikusirik duten arazoei buruz eskatzen zaizkion iritziak ematea. h) HABEren gobernu-organoek agindu diezaioketen beste edozein. 3.- Batzorde Akademikoa hiruhilabetean behin bilduko da gutxienez, eta Lehendakariak, bere kabuz edo batzordekideen erdiek eskatuta, dei dezanean. 4.- Batzorde Akademikoak prestatu eta onartuko ditu, Dekretu honetan araututakoari jarraiki, bere barnefuntzionamendurakoarauak, egoki ikus ditzan batzordeak sor ditzakeelarik. 6. atala.- Kultura Sailburua izango da HABEren berezko Lehendakaria. Honi dagozkio Erakundearen zerbitzuen gainbegiraketa eta koordinazio gorena, ZuzendaritzaBatzordearen erabakiak bete eta aurrera eraman daitezen zaintzea, HABEren beste organu bati espreski atxiki gabeko zereginak eta baita indarreango ordenamenduan izenda dakiokeen beste edozein ere. 7. atala.- HABEren Zuzendari Orokorra izendatzea Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz egingo da, ZuzendaritzaBatzordeaentzun ondoren Kultura Sailburuaren proposamenez, eta Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioko Zuzendari maila izango du. 8. atala.- HABEren Zuzendari Orokorrak, azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 10. atalean ezartzen zaizkion zereginez gain beste hauek beteko ditu: a) Erakundeko kontratazio organo izatea, dagokion araudiaren arabera. b) Erakundearen zerbitzu eta egoitzen zuzendaritza, HABEri atxikitako pertsonalaren buruzagitza, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.1 atalak ematen dizkion konpetentzia guztiak. c) Erakunde Autonomiaduneko gastuak baimendu eta ordainketak agintzea. d) Baimendutako kontuen zabaltzea eta ixtea, beraien aldian aldiko funtzionalitatea erabakitzea eta dituzten fondoak erabiltzea; guzti hau Euskal Herriko Diruzaintza Orokorraren Eraketari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuak eta Aldezaurreko Agizko Dirubaltzen Jaurbideari buruzko otsailaren 2ko 17/1993 Dekretuak diotenaren arabera. e) HABEko dirubiltze zerbitzuen buruzagitza izatea. f) Era guztietako Erakunde eta pertsona juridikoekiko hitzarmenak sinatzeko Erakundearen ordezkaritza izatea. g) Gai akademiko eta pedagogikoetan erabakiak hartzea, Batzorde Akademikoa entzun ondoren. h) HABEren Zuzendaritza-Batzordeak edo/eta Lehendakariak gomendatutako beste edozein zeregin.III. IDAZPURUA HABEREN ANTOLAKETA ATALAK 9. atala.- 1.- HABEren Zuzendari Orokorraren azpian, eta bere zereginak burutzeko eta helburuak lortzeko, honako ataletan egituratzen da: - Glotodidaktika Zerbitzua - Ikuskatzailetza Zerbitzua - Zerbitzu Orokorrak 2.- Zerbitzu bakoitzak, eta horiek antolatzeko sor daitezkeen Sailatal bakoitzak, arduradun bana izango dute. 10. atala.- Glotodidaktika Zerbitzuak, azaroaren 25eko 29/1983 Legearen 12. atalak ezarritako zereginez gain, honakoak izango ditu. a) Ikasketei dagozkien agiriak lortzearren euskaltegietan jarraituko diren IKASKETA-PLANAK eta programak eratzea. Kultura Sailburuak Aginduz onetsiko ditu plan eta programa horiek, Batzorde Akademikoak onartu ondoren. b) Helduen alfabetatze eta euskalduntzen eta euskararen erabilera sustatzen diharduten zerbitzu edo erakundeekin, nahiz publiko nahiz pribatuekin, ekarlanean aritzea, bai aurkeztuko zaizkion gaiei buruzko txostenak eginez, bai horretarako proiektuak proposatuz, bai proiektuak sortzen eta burutzen ekarlanean arituz. c) Euskararen irakaskuntza eta erabilera eragiteko material pedagogikodidaktikoak programatu, sortu eta argitaratzea, edozein euskarritan direla ere, eta hala dagokionean, erabiltzailea horietan trebatu. d) Bai dauden material pedagogikodidaktikoak erabiltzeko eta bai uneoro material berriak sor ditzaten irizpideak finkatu eta sektoreko profesionalen artean zabaltzea. e) Helduen alfabetatze eta euskalduntzeko eta euskararen erabilera normaltzeko sektoreak bere helburuak lor ditzan behar dituen kuadroak eta irakaslegoa prestatzea eta trebatzea, IKASKETA-PLANAK proposatuz, argitalpenak erabiliz, etab. f) Antzeko erakundeekin, nazional zein nazioartekoekin, harremanak izan eta esperientziak trukatzea. g) Erakundearen argitalpen eta idatzietako hizkuntzaren zuzentasuna eta kalitatea zaintzea, sektorean diharduen pertsonalari begira ere gai beraren inguruko iradokizunak eginez. h) HABEren aginte organuek emandako beste edozein. 11. atala.- Glotodidaktika Zerbitzuari atxikitutako teknikariak sor daitezkeen Sailatal ezberdinen pean egon daitezke funtzionalki, agindu dakizkiekeen proeiktuen arabera. Halaber, eta funtzionalki, Ikuskatzailetza Zerbitzuaren eta horretako Sailatalen pean ere egon daitezke. 12. atala.- 1.- Honako zereginak izango ditu Ikuskatzailetza Zerbitzuak: a) Euskaltegien plangintza egitea, dagokien erakunde eta organuei proposatzea, eta euskaltegi publikoak sortzean, pribatuen sailkapenean, homologazio eskarietan, titularitatealdaketetan, eta euskaltegien zeregina uztean edo antzekoetan aldez aurretiko txostena egitea. b) Subentziopeko euskaltegiei eskatzen zaizkien baldintzak eta di-rulaguntzak HABEren Zuzendari Orokorrari proposatzea, eta lehenengoak bete eta bigarrenak egoki erabil daitezen zaintzea, horrela ez denetan, zuzendu daitezen neurriak hartzeko edo dagokion espediente disziplinarioa hasteko proposatzea HABEren Zuzendari Orokorrari edo/eta euskaltegiaren titularrari. c) Euskararen irakaskuntza eta erabilerarako HABEk ezarritako programa eta planak gauzatzeko euskaltegi bakoitzari beharrezko laguntza ematea, eta horren jarraipena eta ebaluazioa egitea. d) Euskaltegien eta Erakundearen funtzionamendu egokirako behar diren datubildumak sortzea eta mantentzea. Baita eskatzen zaizkion ikerketa soziolinguistikoak egitea ere. e) Lurralde bakoitzeko euskaltegi publikoetako Zuzendarien Batzordea eta pribatu homologatuetakoa deitzea, egoki denetan. Aipatu batzordeetan Glotodidaktika Zerbitzuak eskuhartu ahal izango du. f) Erakundeak bere kabuz edo bestek eskatuta, aurrera daramatzan ebaluaketa prozesuak antolatu, koordinatu eta ebaluatzea. g) Euskararen erabilera normalizatzeko helburuz HABEk berak edo gai horretan ardura duen beste Erakundek sustatutako plan eta ekintzak bultzatu, eskuhartu, ebaluatu, eta hala dagokionetan, aurrera eramatea. h) Sor daitezkeen ekintza esperimentalak, eta horretan ari daitezkeen bekadun eta teknikarien lana planifikatu, proposatu, aurrera eraman eta ebaluatzea. i) Erakundea ordezkatzea, bai euskaltegi publikoetako zuzendaritza organuetan, eta bai Lurralde Historiko bakoitzeko erakunde publiko edo pribatuen aurrean. j) Erakundeak Lurralde Historiko bakoitzerako dituen aurrekontu eta programak eta bere eskumenari dagozkion xedapenak bete daitezen zaintzea. k) Lurralde Historiko bakoitzean Erakundeak dituen administrazio zerbitzuen zuzendaritza gorena. l) HABEren aginte organuek emandako beste edozein. 2.- i,j,k letretan zehaztutako funtzioak Lurralde Ikuskatzailetzen bidez garatuko dira, Ikuskatzailetza Zerbitzuaren Arduradunaren jerarkiapean. 3.- Honako hauek izango dira 1.e) atalean aipatutako Zuzendari Batzordeen egitekoak, besteak beste: 1) Euskaltegi bakoitzaren proiektuak aztertu, eta dagokionean Batzorde Akademikoaren onarpenerako aurkeztea. 2) Euskaltegi bakoitzaren egoera akademikoadministratiboa aztertu eta egoki derizkion ekimenak proposatzea. 3) Euskaltegi bakoitzaren inguruko egoera soziolinguistikoa aztertu eta euskararen ezagutza eta erabilera sustatzeko ekimen egokiak proposatzea. 4) Euskaltegi bakoitzaren inguruko antolaketaegoera aztertu eta euskararen erabilera areagotzeko ekintzetan eskuhartzen duten Erakunde, Zerbitzu eta elkarteekin lankidetza sustatzeko ekimen egokiak bultzatzea. 5) Orohar, euskaltegi bakoitzak bere inguruan euskararen ezagutza eta erabilera sendotzeko eta garatzeko aurrera eraman behar duen lana indartuko duen edozer aztertu, bultzatu, antolatu eta ebaluatzea. 13. atala.- Ikuskatzaileak, Lurralde Ikuskatzaile baten pean egongo dira. Ikuskatzailetza Zerbitzuari atxikitako Ikuskatzaile eta teknikariak sor daitezkeen Sailatalen pean egon daitezke funtzionalki, agindu dakizkien proiektuen arabera, eta baita Glotodidaktika Zerbitzuaren eta honen Sailatalen pean. 14. atala.- 1.- Zerbitzu Orokorrak Glotodidaktika eta Ikuskatzailetza Zerbitzuen, eta orohar Erakundearen, laguntzarako organu bezala aurrikusten dira, euren zereginak zuzen bete ditzaten eta bereziki HABEren proiektu pedagogikodidaktikoa burutzeko. Zerbitzu Orokorrek honako zereginak izango dituzte: a) Erakundea, funtzionamendu egokirako behar duen ondasun kontsumagarriz eta ez kontsumagarriz hornitzea. b) Erakundearen kontratazio, subentzio eta abarretarako espedienteak bideratzea, zerikusirik duten Zerbitzuekin lankidetzan eta dagokion araudiari jarraiki. c) Aurrekontuen aurreproiektuaren burutzapena koordinatzea. d) Erakundearen onartutako aurrekontuaren edo Erakundeak burututako produktoen kudeaketa ekonomikontablearen jarraipena, edo kudeaketa bera, dagokionean. e) Nomina, ordainketa eta pertsonalaren administrazioarekin zerikusia duten gainontzekoen kudeaketa administratiboa garatzea. f) Erakundearen aholkularitza juridikoa betetzea, HABEren Zuzendari Orokorrari beste Sailen bati ez dagokion administrazio- eta legelanetan lagunduz. g) HABEren Zuzendari Orokorrak hasitako espediente disziplinarioak mamitzea. h) HABEren Euskaltegien Erregistroan dauden euskaltegien inskribatzeaz, ezabatzeaz, aldatzeaz edo bestelako gorabeherez Ikuskatzailetza Zerbitzuak egindako proposamenei buruz aldez aurrretikako txostenak egitea. i) HABEren gobernu-organoek agindutako beste edozein. 15. atala.- HABEren proiektu pedagogikodozentearen koordinazioa, burutzapena eta disziplinartekotasuna bultzatu asmoz, eta HABEren Zuzendari Orokorra aholkatzeko, ZuzendaritzaKontseilua egongo da, partaideak Zuzendari Orokorrak HABE Erakunde AutonomoAdministratiboarenpertsonalaren artetik aukeratuko dituelarik. IV. IDAZPURUA IKERKETA ETA ESPERIMENTAZIOA 16. atala.- 1.- azaroaren 25eko 29/1983 Legeak HABEri emandako konpetentzien barruan, ikerketa eta esperimentazio proiektuak burutuko ditu Erakunde Autonomo Administratiboak arlo didaktikopedagogikoan. 2.- Proiektu hauen garapen eta aplikaziorako HABEk hitzarmenak burutu ahal izango ditu euskaltegi publiko, homologatu edo beste erakunderekin, indarrean dagoen araudiaren arabera. Halaber, euskalduntzearekin eta esperimentazio gaiekin zerikusia duten mintegi, hitzaldi edo bestelako ekintzak antolatzeko pertsona kualifikatuen lankidetza eman eta eska dezake HABEk. 3.- Euskararen erabilerarekin eta helduen alfabetatze eta euskalduntzearekin zerikusia duten plan eta proiektu berrien ikerketa eta ezarpena erraztera bideratutako bekak eskaini ahal izango ditu. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honek, bere edukinaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabe uzten ditu. Espreski geratzen dira indargabetuta HABEren arau organikoak ezartzen dituen Ekainaren 12ko 188/1984 Dekretua eta HABEren egitura organikoa zati batean aldatzen duen irailaren 3ko 270/1985 Dekretua. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehena.- Ikuskatzailetza arduradunaren eta Lurralde Ikuskatzaien arduradun lanpostuak, izendapenez beteko dira. Bigarrena.- Dekretu hau indarrean jarri eta gehienez hilabeteko epean, egitura organiko berria indarrean jartzearen ondorioz HABE Erakunde Autonomoaren lanpostuen erlazioan gerta daitezkeen aldaketak onartu4408EHAA - 1994ko apirilak 18, astelehena ko ditu Jaurlaritzak. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Dekretu honetan esandakoa garatu eta indarrean jartzeko baimena ematen zaio HABEren Lehendakariari. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Kultura sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.