Ogasun eta Finantza Saila

Arautegia

Inprimatu

134/1994 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko kidekopurua eta karguak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 68
  • Hurrenkera-zk.: 1255
  • Xedapen-zk.: 134
  • Xedapen-data: 1994/03/22
  • Argitaratze-data: 1994/04/12

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- Lurraren Erregimen eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen bateratutako testua onartzen deneko Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretua, oso-osoan aplikagaria da ondoren aipatzen diren udalerri hauetan: a) Bilbaon, Donostia-San Sebastiánen eta VitoriaGasteizen. b) 25.000 biztanletik gora dituzten udalerrietan. c) Bilbao Metropolitanoak eta Donostia-San Sebastiángo Area Funtzionalak hartzen dituzten udalerrietan. d) Lurraldea Antolatzeko edo Lurralde Plan Partzialen Artezbideetan proposatzen diren estrategien arabera, Legea oso-osoan aplikatuz gauzatu behar diren egintza bereziak garatu behar direla aurrikusita dagoeneko udalerrietan. Horretarako, espreski aipatu beharko da instrumentu horietan erabaki hau eta, horrek, dekretu hau egokitu beharra ekarriko du bestegabe. 2. atala.- Honako hauek dira Bilbao Metropolitanoak eta Donostia-San Sebastiángo Area Funtzionalak hartzen dituzten udalerriak: - Usurbil 3. atala.- Azkenengo udal zentsu edo padroian sartuta dauden eskubidedun hiritarrak kontutan hartuz, bigarren atalean aipatu ez eta 7.000tik 25.000ra arteko biztanleria duten udalerrietan, oso-osoan aplikatu ahal izango da Lurraren Erregimen eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen bateratutako testua onartzen deneko Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretua. Udalbatzak egindako osoko bilkuran onartu beharko da hori. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta dagokion Lurralde Historikokoan argitaratuko da akordioa. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitzaeta Ingurugiro Sailera eta dagokion Foru Aldundiko Hirigintza Departamendura ere bidali beharko da. 4. atala.- 25.000 biztanle baino gutxiago izan eta dekretu honetako bigarren atalean sartuta dauden udalek eskatu ahal izango diote Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, Errege-Dekretu hori oso-osoan aplikatzetik kanpo geldi daitezela. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak, eskabidea aurkeztu eta bi hilabeteko epearen barruan emango dio ebazpena eskabideari, horretan agintea duen foruorganuaren iritzia entzun ondoren. Epealdi hori igaro eta gaiari buruzko erabakirik eman ez baldin bada, eskabideari onarpena eman zaiola ulertuko da. 5. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko udalerri guztietako hiri lurretan honako hau izango da, lur baten titularrak, legez finkatuta dauden eginbeharrak bete ondoren, bereganatu dezakeen probetxamendua: a) Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretua oso-osoan aplika daitekeen udalerrietan, lurra kokatuta dagoeneko banaketaareako probetxamenduaren %85a udalerri horren azalerari aplikatzeak eman dezan emaitza. Dekretu horretako xedapenetan finkatzen denari udalerriak egokitu arte, exekuziounitateko batazbesteko probetxamenduaren %85a udalerri horren azalerari aplikatzeak eman dezan emaitza izango da probetxamendua. Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretuko Xedapen Gehigarrietatik Bigarrenean agintzen denaren arabera kalkulatuko da azalera hori. b) Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretua oso-osoan aplikagarria izan ez dadineko udalerrietan, exekuziounitateko batazbesteko probetxamenduaren %85a udalerri horren azalerari aplikatzeak eman dezan emaitza. Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretuko Xedapen Gehigarrietatik Bigarrenean agintzen denaren arabera kalkulatuko da azalera hori. 2.- Hiri lur horietan, bai aipatu den Erregeren Legegintzazko Dekretua oso-osoan aplikagarria izan eta dekretu horri agokitu gabe dauden udalerrietan eta bai partzialki aplikagarria izan dadin kasuan ere, lur baten titularrak bereganatu dezakeen probetxamendua, planeamenduak hartzen duen probetxamenduaren %85a izango da, lur horiek exekuziounitatean sartuta ez egotea gerta dadinean. ALDIBATERAKO LEHENENGO XEDAPENA Dekretu honetan eta Erregeren ekainaren 26ko 1/1992 Legegintzazko Dekretuan xedatzen denaren indarrez Erregeren Dekretu horretan agintzen dena osoosoan aplikagarria zaien udalerriek, Erregeren Dekretu horretan xedatutakoari egokitu beharko diote indarrean duten planeamendua lau urteko epearen barruan. Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasita kontatuko da epealdia. ALDIBATERAKO BIGARREN XEDAPENA Udalek beren planeamendu orokorraren lehenengo egokiketa egin ez dezaten bitartean, dekretu honetako lehenengo ataletik laugarren atalera arte aipatzen diren erabateko edo zatizko aplikazioei buruzko xedapenak, ez dira aplikagarriak izango Lurraren 1976ko Legearen Bateratutako Testuari egokitutako planeamendu orokorrik izan ez dezaten udalerrietan eta, ondorioz, Aldibaterako Lehenengo Xedapenean finkatzen den egokiketa egin beharrik ez dute izango. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.Urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuz, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia sortu zen. Geroago, urriaren 10eko 227/1989 Dekretuz, epaitegi hori osatuko duten kidekopurua aldatu zen. Aurkeztu diren murtziloen izakeran eman diren aldaketek, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegia osatzen duten kidekopurua aldatzea eskatzen dute, izan ere, zerga mailako murtziloen zenbatekoek geroz eta garrantzi handiago baitute gainontzeko murtziloen gain eta Euskal Autonomi Elkarteko aurrekontuetan zergabidezko dirusarrerek eta prezio publikoek geroz eta eragin nabariagoa dutelako EkonomiAdministrazio bidetatik inpugnagarriak izan daitezkeen beste diru-sarrera batzurekin konparatuz gero. Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko martxoaren 22an egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Laugarren atala. Euskadiko EkonomiaArduralaritzakoEpaitegia sortze eta eratzeari buruzko urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan Epaitegiko kidekopuruari eta karguei buruz dioena, honako era honetan idatzita geldituko da: «Honako hauek osatuko dute Euskadiko EkonomiaArduralaritzako Epaitegia: a) Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Saileko Ogasun sailburuordea. Epaimahaiburu izango da eta, ez egotea edo gaisorik egotea gertatuz gero, Sail honetako Ekonomi eta Aurrekontu sailburuordeak egingo du haren ordezkotza. b) Sail berari atxikitako goi mailako kargudun edo funtzionari bat. Legeetan Lizentziaduna izan behar du honek eta idazkari-lanak beteko ditu. c) Ekonomi eta Ogasun Sailari atxikitako goi mailako lau kargudun edo funtzionari. Bokalak izango dira hauek.» AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta bost eguneko epearen barruan, Euskadiko Ekonomia-Arduralaritzako Epaitegiko bokalak izendatuko ditu Ekonomi eta Ogasun sailburuak agindubidez. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. HERRIZAINGO SAILA