Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

102/1994 DEKRETUA, otsailaren 22koa, Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana onesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 55
  • Hurrenkera-zk.: 1014
  • Xedapen-zk.: 102
  • Xedapen-data: 1994/02/22
  • Argitaratze-data: 1994/03/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Urkiola aldeko natur balioa babesteko araubide berezia ezartzeko zegoen presak bidezkotu zuen alde hori parke naturaltzat jotzea abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren bidez, aldez aurretik Natur Baliabideen Antolamendurako Plana egin eta onetsi gabe, guzti hori Naturguneen eta Basa-flora eta Faunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 Legearen 15.2. atalean jasotako gaitasuna erabiliz. Izapideak 275/1989 Dekretuaren 6.1. atalean eta gehigarrizko xedapenean agindutakoarekin bat etorriz hasita, eta 6.4. atalean aurrikusitako izapideak beteta, bidezko da Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana behin betiko onestea. Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko otsailaren 22an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Naturguneen eta Basa-flora eta Faunaren Artapenari buruzko martxoaren 27ko 4/1989 LegearenII. idazpuruan eta Urkiolako Parke Naturalaren adierazpenari buruzko abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuan ezarritakoarekin bat etorriz, Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana behin betiko onesten da. Horretarako, dekretu honekin batera eta I eta II. eraskin gisa, hurrenez hurren, xedapenzatia eta antolamendurako planoa argitaratzen dira. 2. atala.- Urkiolako Parke Naturaleko muga geografikoak, aurreko atalean aipatzen den antolamendurako planoan irudikaturikoak dira. ALDIBATERAKO XEDAPENA Honako dekretu hau indarrean jarri eta urtebeteko epean, Abadiño, Amorebieta-Echano, Atxondo, Dima, Izurza, Mañaria eta Aramaioko udal mugarteak ukitzen dituzten eta lurralde eta inguru fisikoa antolatzeko diren tresnak, onetsitako planean ezarritako zehaztapenei egokituko zaizkie. Egokitzapen hori gertatu bitartean, planeko zehaztapenak lurralde edo inguru fisikoaren antolamendurako tresna horiei nagusituko zaizkie eta horrela aplikatuko dira. INDARGABETZE XEDAPENA Abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren I. eraskineanirudikatu eta II. eraskinean azaltzen diren Urkiolako Parke Naturaleko muga geografikoak indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko otsailak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.I. ERASKINA URKIOLAKO PARKE NATURALEKO NATUR BALIABIDEEN ANTOLAMENDURAKO PLANA Arauteriaren egitura.I. IDAZPURUA. XEDAPEN OROKORRAK. 1. atala.- Antolamendurako Planaren izaera. 2. atala.- Antolamendurako Planaren helburu orokorrak. 3. atala.- Inguruko biztanleen integrazioa. 4. atala.- Planaren ondoreak. 5. atala.- Aplikazio eremua. 6. atala.- Indarraldia eta plana berrikusteko baldintzak. 7. atala.- Mugak eta desjabetzapena. 8. atala.- Organo kudeatzailea.II. IDAZPURUA. ANTOLAMENDUA ETA ARAUTERIAI. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO ETA BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK A SEKZIOA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK 9. atala.- Nekazaritza eta abeltzantza. 10. atala.- Basogintza. 11. atala.- Ehiza eta arrantza iharduerak. 12. atala.- Jolas iharduerak. 13. atala.- Zientzi eta ikerkuntza iharduerak. 14. atala.- Hezkuntza iharduerak. 15. atala.- Eraikuntza eta azpiegituretako iharduerak. 16. atala.- Bestelako erabilera eta iharduerak. B SEKZIOA. BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAU OROKORRAK 17. atala.- Lurzoruaren babesa. 18. atala.- Baliabide hidrologikoen babesa. 19. atala.- Flora eta faunaren babesa. 20. atala.- Paisaiaren babesa. 21. atala.- Baliabide espeleologikoen babesa.II. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ALDEKA ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK 22. atala.- Babes bereziko aldea. 23. atala.- Harrera- eta igarotzealdea. 24. atala.- Basogintza eta abeltzantzarako aldea. 25. atala.- Abeltzantza berrezartzeko aldea.III. ATALBURUA. INGURUGIROKO ERAGINAREN EBALUAZIOAREN MENPEKO IHARDUERAK 26. atala.- Ingurugiroko eraginaren ebaluazioaren menpeko iharduerak.I. IDAZPURUA. XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Antolamendurako Planaren izaera. Honako plan hau Urkiolako Parke Naturaleko natur baliabideen plangintza eta kudeaketarako tresna da, Naturguneen eta Basa-flora eta Faunaren Artapenerako 4/1989 Legean aurrikusitakoari dagokionez. 2. atala.- Antolamendurako Planaren helburu orokorrak. 1.- Natur baliabide eta ekosistemen, landainguruko arkitektura ondarearen eta biztanguneetako berezitasunen artapenegoera zehaztu eta adieraztea. 2.- Tradiziozko ekoizpeniharduerak eta erabilera berriak suspertzea, ingurune fisikoa zaindu eta babesteko bide eginkor gisa. 3.- Adierazitako beharkizunekin bateragarriak diren ekonomi eta gizarte iharduerak, publikoak zein pribatuak, arautuko dituzten sektorekako politikak orientatzeko irizpideak azaltzea. 4.- Artapenegoera dela eta ezarri behar diren mugapenak zehatea. 5.- Natur baliabideak artatu, berreskuratu eta hobetzeko neurrien aplikazioa sustatzea. 6.- Aldeaz kanpotik datozenak bideratu eta antolatzea. 3. atala.- Inguruko biztanleen integrazioa. 1.- Plan honek inguruko biztanleak integratzeko duen asmoarekin bat etorriz, Natur Baliabideen Antolamendurako Planari eta etorkizunean izango den Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileari buruzko etengabeko informazioa izateko sistema eratuko du parkeak. 2.- Inguruko biztanleak parkearen helburu eta dinamikan integratzeko ahaleginak egingo dira, inguruko sozioekonomiaren beharrak aintzat hartuz eta nekazaritzaustiategienarduradunei, parkearekiko harremanekin loturiko arazoetan eta sektoreko problematika orokorrean, aholkamendua eskaintzeko aukera emango duten informaziobideak ezarriz. 4. atala.- Planaren ondoreak. Natur Baliabideen Antolamendurako Plana behin betiko onesteak honako ondore hauek izango ditu: 1.- Publizitatea eta, berarekin batera, edozein hiritarrek dokumentazioa kontsultatzeko izango duen eskubidea, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza Sailak zehaztuko dituen lekuetan edonoren esku eta behar bezala legeztaturik egongo den inprimakian kontsultatzekoa alegia. 2.- Nahitaezkotasuna: Urkiolako Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Planak araututako gaiak, nahitaezkoak eta betearaztekoak izateaz gain, muga izango dira plan orokorretarako eta sorospidezko arauetarako eta, oro har, lurralde edo ingurune fisikoaren antolamendurako beste edozein tresnatarako, zeinen zehaztapenek ezin aldaraz baititzakete lehen adierazitako xedapenak. Edukin arauemaileari dagokionez, lurralde edo ingurune fisikoaren antolamendurako tresnak, Natur Baliabideen Antolamendurako Planarekin bat ez badatoz, plan horri egokitu beharko zaizkio. Edonola ere, egokitzapen hori gauzatu arte, planaren zehaztapenak besteen gainetik egongo dira. 3.- Antolamendurako planaren edukinak orientazio izaera du gainerako edozein sektorekako iharduketa, plan edo egitaraurekiko; beraz, antolamendurako planaren zehaztapenak ordezkotzaz aplikatuko dira. 5. atala.- Aplikazio eremua. Plan honek ukitzen duen geografi aldea, antolamendurako planoan mugatu eta irudikaturikoa da. 6. atala.- Indarraldia eta plana berrikusteko baldintzak. Natur Baliabideen Antolamendurako Plana ondoko balizko hauetan aldarazi beharko da: 1.- Irizpide eta helburu orokorren aldaketa. 2.- Lurraldeeremuaren zabalkuntza. 3.- Babestutako balioen zainketari buruzko eskakizun handiagoak. Abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren 6.4. atalean ezarritako prozedurara makurtu beharko da planaren aldarazpena. 7. atala.- Mugak eta desjabetzapena. Jabetza pribatua edo legebidezko ondare eskubide zein interesak kendu edo mugatzeko, Natur Baliabideen Antolamendurako Planean eta natur parkearen eremuko Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako murrizketak edo mugapenak indarrean jartzeko xedeaz, indarreko legerian ezarritakoaren araberako kalteordainak emango dira. 8. atala.- Organo kudeatzailea. 1.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plan honek aipatzen duen eta parkearen kudeaketaz arduratuko den organoa, Urkiolako Natur Parkearen adierazpenari buruzko abenduaren 20ko 275/1989 Dekretuko 7. atalean definiturikoa izango da. 2.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, bere eginkizunen burtzapenean, antolamendurako plan honetan eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean biltzen diren gidalerro eta arauak bete daitezen jagongo du. 3.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, dagozkion eginkizunen burutzapenean, legezkotasun printzipioaren menpean ihardungo du, administrazio iharduera oro har eraentzen duten arau eta printzipioetara makurturik. Edozein iharduketa gauzatzean, nolanahi ere, zioak agertarazi beharko ditu.II. IDAZPURUA. ANTOLAMENDUA ETA ARAUTERIAI. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO ETA BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK A SEKZIOA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK 9. atala.- Nekazaritza eta abeltzantza. A. Helburuak. 1.- Urkiolako Parke Naturaleko tradiziozko iharduerak gorde eta garatzeko behar diren neurriak sustatzea, eta era horretara kultur eta natur balioen artapena laguntzea. 2.- Egungo ekoizpensistema hobetzea, errentagarritasun ekonomiko handiagoa eta kalitate handiagoko produktuak lortzeko. B. Gidalerroak. 1.- Urkiolako Parke Naturalaren barruko larreetan arrazoizko abeltzantza suspertuko da. 2.- Parkearen aldean erregimen estentsiboko artzantzarekin zerikusia duten alderdi guztiak behar bezala antolatuko dira, artzantzarako aldeen ekoizkortasuna hobetzera jotzen duten egikera agronomikoak aplikatuz, zein oinarrituko baitira larreak sortu eta hobetzeko teknika berrietan, baita larreen aprobetxamenduan ere, bazka eta abereen erabilera egokiaren bidez. Horrek, bestetik, planteatzen diren beharrizanei eta inguruko ezaugarriei egokituriko azpiegituren zuzkidura exigituko du. 3.- Parke Naturaleko kalitate oneko produktuen ekoizpenerako pizgarriak emango dira. 4.- Baliabideen baso- eta abeltzantzaerabilera mistoa bultzatuko da, behar diren ikerketalerroak sortuz eta basoen jabeen eta abeltzainen arteko akordioak sustatuz. C. Arauak. 1.- Egonaldiak, aldeak eta abereen zama parkeko baliagarritasun eta artapenhelburuen arabera mugatuko dira. Abereen zama gutxitu behar izanez gero, bazkalarreetarakotradiziozko eskubideen jabeei emango zaie lehentasuna, eta horien artean dedikazio nagusiko abeltzainek izango dute lehentasuna. 2.- Parke naturaleko larreak erabiltzen dituzten abereek, aplikatu beharreko sanitate-arauak bete beharko dituzte. 3.- Parke naturaleko larreak erabiltzen dituzten abereen erregistroa egingo da. Bazkatzeko baimena duten abereei parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak emandako seinalea jarriko zaie, zaingoak identifika ditzan. Baimen hori ez duen aberea abandonatutzat hartuko da, idarrean dagoen legerian aurrikusitakoari dagokionez. 4.- Larre berriak sortzean, bertoko espezieetako zuhaitzen oinak errespetatuko dira, eta ibarretan edo bestelako alde ahuletan hostozabalen zuhaizti txikiak tartekatuko dira, zeinek gutxienez azaleraren %5 beteko baitute. 4.1.- Lurraldearen ezaugarrien araberako ziotxostenik eta parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimenik gabe, ezin izango da larre berririk egin %30etik gorako maldetan. 5.- Suaren erabilera estentsiboa debekatuko da. Hondakinak pilatan metatu ondoren eta organo eskudunaren beren beregiko baimena eduki ondoren bakarrik erabili ahal izango da sua, eta egun berean, hain zuzen. Nahitaezkoa izango da suteen kontrako gordeindar baten jagotza, eta suak guztiz itzalita egon beharko du ilundu baino ordubete lehenago. 6.- Abereak gobernatzearen ondoriozko hondakinen isurketa arautuko da, bereziki zoosanitatesendabideetan ekoitzirikoena. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, abeltzainekin ados, hondakinok ateratzeko behar diren neurriak sustatuko ditu. 7.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ahuntzaziendaren zaintza baimendu ahal izango du, lurren jabeekin ados jarri ondoren. Baimen horretan, abeltzainak errespetatu beharko dituen lekuak, datak eta kontrolbideak adieraziko dira. 7.1.- Aipatutako espeziekoak diren eta kontrolik gabe dauden abereak abandonatutzat hartuko dira. 7.2.- Jabe edo arduraduna abereen ondoan zaindari eta etengabe ez dagoenean, azienda kontrolik gabe dagoela ulertuko da. 10. atala.- Basogintza. A. Helburuak. 1.- Urkiolan egun dagoen zuhaitzazalerari eustea, basodietatik era guztietako onurak lortu baitaitezke. 2.- Bertoko basodien hobekuntza eta artapena sustatzea, basoen taiuera ona, ongizatea eta iraunkortasuna bermatuz. 3.- Kokapenagatik eta bestelako erabileretarako egokiak ez izateagatik, gomendagarria den aldeetan landaretza klimazikoranzko eboluzio gero eta garbiagoa sustatzea. Halaber, degradatutako aldeen berreskuraketa sustatzea. 4.- Parkearen landare-sanitatezko egoera ona jagotea. Izurriteak eta basogaisotasunak sendabide egokien bitartez kontrolatzea, eta pertsonengan edo ingurugiroan eragin kaltegarririk izan ez dezaten arduratzea. 5.- Pinukideen ekoizpenezko basoketak, iharduera hori burutzeko azalera nahikoa duten eta iharduera horrek eragin nabarmenik ez duen aldeetara mugatuko dira. Natur baliabideei babes nahikoa bermatzen dieten metodo eta teknikak erabiltzea (bereziki, higadura prozesuak ekiditea). 6.- Aurreko beharkizunak betetzen dituzten ekoizpenezko basoketen errentagarritasunaren igoera sustatzea, landaketa berrien ezarketa baino areago. 7.- Basoko suteen aurrearreta, sumaketa eta itzalketarako behar diren neurriak hartzea. B. Gidalerroak. 1.- Kudeaketa plan teknikoen burutzapena sustatzea, baso publikoetan zein norbanakoen mendietan. 2.- Urkiolako basoen jabeak elkar daitezen sustatzea. 3.- Basosektorearen barruan oreka egokia erraztea, baita sektore horren eta abeltzantzaren artekoa ere. 4.- Basoingurua hobetzeko gaiei buruzko ikerketa lerro bereziak sortuko dira: baso-izurriteen kontrako burruka biologikoa, gaisotasun eta kalte abiotikoen sumaketa eta haien kontrako burruka, basotxirpien eta mindegien sorketa, makineria arinaren erabilera, eta abar. 5.- Basabideen kopurua eta egikera, parkea jagoteko eta baso-lanak burutzeko dauden benetako beharrizanei egokituko zaizkie. Beharrezkoak ez direnak edo gaizki egindakoak ezabatuko dira eta arreta bereziaz zainduko dira gainerakoak. 6.- Bertoko landaretza errespetatuko da, batez ere ibar eta urbazterretan. Hortaz, ebakitzeko baimenak bereziki murriztuak izango dira urbazterreko basoen kasuan. 7.- Basoustiategietan, ingurunean eragin txikia duten tekniken erabilera sustatuko da, hala nola ebaketaren hondarrak mekanikoki suntsitzeko makineriaren erabilera ere. 8.- EKPEk, parkearen barruan kokatutako lurretan egin beharreko oihantzantza eta birbasoketa lanetarako dirulaguntzaerregimenaren espezialitateak arautuko ditu, jabeak mendiak birbasotzera eta egoera onean gordetzera bultzatzeko xedeaz. 9.- Basodiak oihantzantza eta artzantzarako erabil daitezen bultzatuko da, beti ere horrek zuhaitzen birsorketari kalterik ekartzen ez dionean. 10.- Hostozabalen behebasoak hostozabalen baso garai bilakatzera jo beharko da. 11.- Erretzeko arrisku handiko landaretzak betetako alde handietan tartekaturik, errekortasun urriko landareerakuntzakegon daitezen bultzatuko da. 12.- Parkearen Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak basodietan iharduteko eta basodiak hobetzeko neurriak zehaztuko ditu. 13.- Basoustiategietan paisaiarekiko ardurak suspertuko dira. 13.1.- Ebaki edo birbasotu behar diren aldeen mugetan tankera geometrikoegiak ekiditea, lerro zuzenak ahal den neurrian baztertuko direlarik. Lurraldearen egitura kontutan hartuta eta paisaiaren taiueran oinarrituta, lerro etenak bultzatu beharko dira. 13.2.- Mailakurben paraleloak edo perpendikularrak diren mugak baztertzea aholkatzen da, batez ere oso luzeak baldin badira. Mugek mailakurbak 15tik 60-ra bitarteko angeluekin ebakitzea hobetsiko da; horrez gain, ahal delarik, muga horiek angeluen zati ezberdinetarako alda daitezen hobetsiko da. 13.3.- Pinukideak besterik ez duen baso bat hostozabalen beste baten ondoan dagoenean, komenigarria izango da bien arteko mugan tarteko alde bat ezartzea, non espezieen dentsitatea txikiagoa izango baita eta jatorrizko landaretzaren zati bat gordeko baita. Horrela, birbasotutako aldetik besterako iragaite leunagoa lortuko da. Tarteko aldearen zabalera aldakorra izango da eta, gutxi gorabehera, zuhaitz helduen altuera halako 1,5 izango da. 13.4.- Bakartutako birbasoketa txikiak ekiditea, birbasoketa horiek ingurukoak ez diren beste ezpezie batzuekin egiten direnean batipat. 13.5.- Hostozabalen basoak gorde eta bultzatzea, beren egonkortasuna eta koloreen kontrastea direla eta, paisaiari ematen dizkioten kalitateezaugarriengatik. 13.6.- Errepideen inguruan birbasoketaren ertza tarteka etetea, eite naturalagoa sortzeko eta lerro zuzenen kontrastea gutxitzeko. Gertatzen diren gune irekietan, komenigarria izango da berezko landaretzaren garapena sustatzea, aniztasun itxura emateko. Beste aukera bat birbasoketen barruan argiuneak tartekatzea izan daiteke, errepideetatik ikus daitezkeen eran; argiuneotan, gomendagarria da bertoko espezieen birsorketa laguntzea. C. Arauak. 1.- Debekaturik egongo da edozein zuhaitz ebakitzea parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren baimenik gabe. 2.- Gehienbat bertoko espezieek basoturiko mendien aprobetxamenduan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak muga egokiak jarriko ditu, eta debekatu ere debekatu ahal izango du aprobetxamendu hori, Lurralde bietan indarrean dauden arauak kontutan hartuta. 2.1.- Mendi hauek kudeaketarako plan teknikoen menpean jarri ahal izango dira, zeinen helburu nagusia basoen biziraupena baita, eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak horretarako derrigorra ezarri ahal izango du. Plan horiei dagokienez, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena. 2.2.- Salbuespenetan baino ez da erabateko ebaketarik baimenduko eta, kasu horietan, bi urteko epean eta lehen zeuden espezieekin mendia birbasotzeko konpromezua hartuko du jabeak; eragozpen teknikorik egonez gero, landaresail bereko beste espezie batzuk erabili ahal izango dira. 2.3.- Salbuespenetan baino ez da erabileraaldaketarik baimenduko. 3.- Erabateko ebaketetarako, 5 ha-tik gorako azalerakoak direnean, beharrezkoa izango da kudeaketarako organo arduradunaren baimena, sustatzaileak ebaketaren ingurugiroko eragina bidezkotu ondoren. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ebaketa eta erauzketarako metodoak eta garaia mugatu ahal izango ditu. Ingurugiroan eragin handia duten aprobetxamendurik sumatuz gero, parkearen kudeaketarako organo arduradunak aprobetxamendua geldiarazi ahal izango du, aprobetxamendu hori parkearen helburuekin bat datorren eran egin arte. 5.- Edozein eratako basoaprobetxamenduak lurrean, ubideetan, azpiegitura edo bideetan eragindako kalteak, aprobetxamenduaren burutzaileak ongitu beharko ditu 6 hilabetetik gorakoa ez den epean, aprobetxamenduaren amaieratik zenbatzen hasita. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, aprobetxamenduaren emakidarako prozesuan, fidantza bat ezarriko du aipatutako berreskuraketaren berme gisa. 6.- Birbasoketa guztietarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena izatea; horretarako, tokiari egokitzeko irizpide teknikoei jarraituko zaie. 7.- Batez beste %50etik gorako malda duten lursailetan, landaketa berrietan, gutxienez 60 urteko txandak dituzten espezieak erabili beharko dira. 8.- Birbasoketak burutzeko, lurra prestatzeko edo garbiketak egiteko makineriaren erabilera araututa geratuko da. Horretarako, ondoko arau hauei jarraituko zaie: 8.1.- %50etik gorako maldetan ezin izango da inolako makina autopropultsaturik erabili. 8.2.- %30etik %50era bitarteko maldetan, zuloak, belarsastraken garbiketa eta saraketak egiteko erabili ahal izango da makineria. 8.3.- %30etik beherako maldetan baimenduta dago makinak erabiltzea, baina ez da baimenduko lurrean eta paisaian eragina duen basolanik egitea, hala nola goldehegalazegindako zorupeberriketa, mailakaketa edo ildokaketa. 8.4.- Eskumakinak edozein maldatan erabili ahal izango dira. 8.5.- %50etik beherako maldetan, eskuz egindako lanak sarituko dira. 9.- Debekaturik egongo da birsorketa prozesuan dauden lurretan abereak sartzea. 10.- Debekaturik egongo da suaren erabilera estentsiboa. Hondakinak pilatan metatu ondoren eta organo eskudunaren beren beregiko baimena eduki ondoren bakarrik erabili ahal izango da sua, eta egun berean, hain zuzen. Nahitaezkoa izango da suteen kontrako gordeindar baten jagotza, eta suak guztiz itzalita egon beharko du ilundu baino ordubete lehenago. 11.- Ateratzeko bideen trazaketa egiterakoan, %10etik gorako maldak ekidin beharko dira, baina salbuespen batzuetan muga hori gainditu ahal izango da inguruko eragin kaltegarriak ekiditeko xedeaz. Bide hauek urpasabideak eduki beharko dituzte lurraren berezko hustubideetan, bai iraunkorretan bai sasoikoetan, eta udal bide edo mendiko bide nagusiekiko lotuneak parkearen kudeaketarako organo arduradunari kontsulta egin ondoren egin beharko dira, pasabideen egikerarik onena zehazteko xedeaz. 11. atala.- Ehiza eta arrantza iharduerak. A. Helburuak. 1.- Urkiolako Parke Naturalean burutzen den ehizak ondoko helburu hauek bete beharko ditu: 1.1.- Oro har, fauna babestea, espezieen sanitateegoera eta egoera genetikoa zainduz. 1.2.- Biztanleria kopuruak kontrolatzea, biztanleria horien eta bizi direneko natur eta giza ingurunearen arteko oreka lortzeko. 1.3.- Babestutako naturgunea ekonomi eta jolas baliabideez hornitzea. 2.- Urkiolako Natur Parkeko kirol arrantzaren araupeketa jarraian adieraziko diren helburuek zuzenduko dute: 2.1.- Uren kalitatea eta ibaietako ubideen eta urbazterren egitura artatzea. 2.2.- Uretako fauna, bere aniztasuna eta edukin genetikoa babestea. 2.3.- Babestutako naturgunea didaktika eta jolas aukerez hornitzea. B. Gidalerroak. 1.- Parkearen lurralde osoa ehizaren kudeaketarako unitate bat da. Kudeaketaz arduratuko den organoak eta bere zerbitzu teknikoak ehizaespezieen aprobetxamendu eta artapen egokia burutu dadin jagongo dute, lurraren titularrekin eta ehizarako eskubideen adjudikatariekin ados jarrita. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, oro har, iharduera hau antolatzeko plan teknikoak gertatuko ditu, eta ehizak parkean burutzen diren gainerako ihardueretan eragin ditzakeen elkarnahasteak ahal den gehienean gutxitzeko neurriak proposatuko ditu. Migrariak ehizatzeko postulerroen eta bestelako jolas ihardueren artean gerta daitezkeen liskarrak gutxitzeari arreta berezia eskainiko zaio. Gainera, ondoko alderdi hauek hartuko ditu kontutan: 2.1.- ehiza-espezie bakoitzarentzat erabilera plan bat proposatuko du, zeinek, gutxienez, ondoko puntu hauek bilduko baititu: 2.1.1.- Epealdiak, lekuak, datak eta harrapatzeko erak. 2.1.2.- Biztanleria osatu ahal izango duten animalien kopurua, ingurugiroari eta bertan garatuko diren giza iharduerei dagokienez. 2.1.3.- Bizilagunen ezaugarri fisiko eta genetikoen hobekuntza lortzeko mekanismoak, ehizaren kalitatea hobetzeko xedeaz. 2.1.4.- Biztanleria kontrolatzeko mekanismoak. 2.1.5.- Kalte ekonomikoak gutxitzeko mekanismoak. 2.2.- Iharduera honek ekar ditzakeen onurak, zein beharrezkoak baitira ezkutukako ehizaren aurka eraginkortasunez borrokatzeko, banatzeko mekanismoak aurrikusiko ditu, baita ehizaanimaliek jabeei eragindako kalteengatiko konpentsazioak ere. 3.- Ezkutukako ehizaren aurka eraginkortasunez burrukatzeko eskuarteak emango zaizkio parke naturaleko zaingoari. C. Arauak. 1.- Zenbait espezie, beti ere ehizak parkeko biztanlerien biziraupenerako arriskurik ekartzen ez duenean, ehizatu ahal izango dira indarreko legeriaren arabera eta, kupo, data eta tokiei dagokienez, antolamendurako plan honen eta bera garatuko duten erabilera eta kudeaketarako planen helburuekin bat datozen mugekin. 2.- Urkiolako Parke Naturalaren barruan sartutako lurrek ehizaerregimen bereziaren menpeko lurren kalifikazioa izango dute. Hagatu gabeko lurretan, parkearen kudeaketarako organo arduradunak izango du ehizarako aukerak eskaintzeko ardura. 3.- Ehizaaprobetxamenduaren erregimena ezertan aldatu edo berriztatzeko, parkearen kudeaketarako organo arduradunak aldaketa horren aldeko txostena egin beharko du. 4.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak harrapaketen urteko plana gertatuko du, lurren adjudikatarien informazioa jaso ondoren. Plan hori Urkiolako Parke Naturalaren barruan hagatutako ehizalurren adjudikatariei igorriko zaie. 5.- Zenbait espezie harrapatzea edo beren bizilagun kopuruak gutxitzea aholkatzen duen biologi, zientzi edo teknika arloko arrazoirik dagoenean, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimen egokiak emango ditu, eta kasu bakoitzean aplika daitezkeen baldintzak ezarriko. Ezin izango da inola ere baimendu aukerabiderik gabeko harrapaketarik, espezieei kalterik egiten ez dieten harrapaketa zientifikoak salbuetsita. 6.- Gaur egun natur parkean dauden ehizaespezie egonkorren ale berriak sartzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko onespena. 6.1.- Horri dagokionez, faunaren inbentarioa egingo da, zeinek zehaztuko baitu zein espezie diren Urkiolako Natur Parkean daudenak. Inbentario hori onetsi artean, Urkiolako Natur Parkean dagoen espezietzat honako hauek hartuko dira: basurdea (Sus scrofa), orkatza (Capreolus capreolus), eper gorria (Alectoris rufa) eta erbia (Lepus capensis). 7.- Lehengo 6.1. puntuan adierazitako faunaren inbentarioan agertzen ez den ehizaespezierik sartu edo birsartzeko, beharrezkoa izango da plan tekniko egokia, zeinek, gutxienez, helburuen azalpena, sartze horrek ingurugiroan izango duen eraginaren ebaluazioa eta espeziearen jarraipen eta kontrolerako plana bilduko baititu; parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi ala gaitzetsiko du plan teknikoa. 8.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak usoetarako postuak erabiltzeko arauteria berezia gertatu beharko du, elkarnahasterik edo erabiltzaileekiko liskarrik egon ez dadin eta lortu nahi den helburutik ez urruntzeko. 9.- Kirol arrantza, oro har, gebendurik geratuko da Urkiolako Parke Naturaleko ibai eta erreketan. Beraz, arrantza askeko tarteak ezabaturik geratuko dira parke osoan. 9.1.- Urkiolako Parke Naturalaren Erabilera eta Kudeaketarako Planak ibaien tarte batzuk kirol arrantzarako erabiltzeko aukera bildu ahal izango du, bizi diren arrainen egoeraren ondoriozko mugekin eta parkearen didaktika eta jolas egitaraua laguntzeko xedeaz. D. Aldibaterako araua. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak harrapaketen urteko plana onetsi arte, Araba eta Bizkaiko Lurralde Historikoetako gebenei buruzko urteko aginduek arautuko dute ehiza. 12. atala.- Jolas iharduerak. A. Helburuak. 1.- Jolas erabilera antolatzea, jendea Urkiolako natur ingurunera hurbil dadin ahalbidetzen duen eran. 2.- Tradiziozko edo intereseko natur zein kultur balioen ezagutza bultzatzea, Urkiolako Parke Naturalean burutuko diren jolas ihardueren bidez. B. Gidalerroak. 1.- Jolasaren antolamendu orokorra egin beharko da, eta ondoko alderdi hauek hartuko dira kontutan: 1.1.- Ekipamenduak: informazio eta interpretaziorako gunea sortzea, picnicerako azpiegitura duten egonlekuak atontzea, aparkalekua, parkeko azpiegiturak lotzen dituen ibilbide sarea egitea. 1.2.- Informazioa: parkean dauden seinaleak era bateratsuan jartzea, inguruneari eta bisitariek errespetatu behar dituzten arauei buruzko informazio agiriak prestatzea. 1.3.- Jolas iharduerek ingurunean dituzten eragin iragankor eta iraunkorrak zuzendu eta ongitzea. 2.- Jolas erabilerako zerbitzuak harrera- eta iragaitealdean kontzentratzea. 3.- Anbotoko mendimultzoko bideen erabilera gutxitzea, presio hori parkearen mendebaldean kokaturiko aldeetara eramanez. 4.- Alde honetan iharduerak burutzen dituzten federakunde eta elkarteak jolasaren kudeaketan sartzea. Lehentasunezkotzat hartuko da haitzhormetako eskaladaren arauketari buruzko adostasuna lortzea. C. Arauak. 1.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak, beste iharduera batzuen burutzapen zuzena edota ekosistemen funtzionamendu zuzena funtsean aldarazten duten jolas iharduerak arautuko ditu. 1.1.- Hegazti harkaiztarrek habiak jartzen dituzten lekuen inguruetatik burutzen diren iharduerei araupeketa zehatza ezarriko zaie. 2.- Debekatuta egongo da hondakinak uztea, salbu eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak horretarako jarriko dituen ontzietan. 3.- Debekatuta egongo da sua jolas helburuetarako erabiltzea, horretarako baimendu eta atondutako lekuetan ezik. 4.- Debekatuta egongo da egurra jolas helburuetarako ebakitzea, baimendutako merkataritzaaprobetxamendurako izan ezik. 5.- Debekatuta egongo da kanpatzea, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena eduki ezik. 6.- Ezarriko diren tokietan bakarrik aparkatu ahal izango dira ibilgailuak, eta gainerako lekuetan debekatuta egongo da ibilgailua uztea, baimendutako ibilgailuak izan ezik. 7.- Debekatuta egongo da motoredun ibilgailuak jolas helburekin ibiltzea, baimendutako bide eta tokietan ezik. 8.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehaztuko ditu egun dauden mendiko aterpeak zaharberritu edo zabaltzeko baldintzak. 9.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak Urkiolako Parke Naturalean burutzen diren jolas iharduerak arautu beharko ditu; gutxienez, honako alderdi hauek hartu beharko dira kontutan: 9.1.- Aterpeei buruzko arauteria. 9.2.- Picnicaren antolamendua. D. Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi arte, aldibaterako arau hauek ezartzen dira: 1.- Azpiegitura duten aldeetan eta santutegiaren inguruan baizik ez da picnicik haizutuko. 2.- Bizikletak bideetan eta basopistetan bakarrik erabili ahal izango dira, eta ezin izango dira bide horiek utzi. 3.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, zioak agertarazita eta plan honetan ezarritako printzipio eta helburuei loturik, debekatu ahal izango ditu beste iharduera batzuen burutzapen zuzena edota ekosistemen funtzionamendu zuzena funtsean aldarazten duten jolas iharduerak. 13. atala.- Zientzi eta ikerkuntza iharduerak. A. Helburuak. 1.- Babestutako naturguneko prozesu naturalen dinamika edo eboluzioa ezagutzea. B. Gidalerroak. 1.- Urkiolako natur inguruneari eta bere berezitasunei buruzko ikerketa lanak egiteko laguntza emango da. 2.- Zientzi iharduerak natur parkean gainikusi eta arautuko dituen Zientzi Aholkamendurako Batzordea eratuko da. Batzorde horrek ikerketaren salbuespenezkotasun eta interesari buruzko erabakiak hartuko ditu. 3.- EAEko mendialdeei buruzko meteorologi datuen eskasia dela eta, meteorologi estazio iraunkor bat jartzea aztertuko da. C. Arauak. 1.- Natur parkean burutzen diren zientzi edo ikerkuntza iharduera guztietarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena. 2.- Zientzia edo ikerketa helburu izanik, parketik edozein gai hartu edo biltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena. 3.- Zientzi edo ikerkuntza iharduerak burutzeko denean, erabilera murriztuko bideetatik gaiak eta pertsonak garraiatzeko iragaitehaizugo bereziak eman ahal izango dira. Era berean, kanpalekuak edo beste azpiegitura beharrezko batzuk jartzeko baimena emanahal izango da. 4.- Ikerketaren arduradunak, lehenagoko natur baldintzak berreskuratzeko behar diren lanak egin beharko ditu. 14. atala.- Hezkuntza iharduerak. A. Helburuak. 1.- Jendea natur ingurura hurbiltzea, ingurune horri buruzko ezagutza zabaltzeko eta, batez ere hiriko biztanleen kasuan, natura artatu beharrarekiko jarrera adikorragoa lortzeko. B. Gidalerroak. 1.- Urkiolako natur eta kultur ondarearen balioak jendartera hedatzeko, horrela egitea premiazkoa baita, behar den informazio eta hezkuntza azpiegitura antolatuko da. C. Arauak. 1.- EKPEk parkearen «Hezkuntza Erabilerarako Plana» ezarri beharko du, zeinek jasoko baititu martxan jarri beharreko iharduerak eta haiei loturiko azpiegiturak. Plan hori, ihardueraren izaera dinamikoa dela eta, epe laburren ostean berriztu beharko da. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimenaren menpean jarri beharko dira hezkuntza azpiegiturako instalazio guztiak: eraikinak, panelak, seinaleak, eta abar, parkearekin zerikusirik ez duten pertsona edo organismoen menpekoak direnean. 15. atala.- Eraikuntza eta azpiegituretako iharduerak. A. Gidalerroak. 1.- Baimendutako erabileren beharrizanei egokituko zaizkie Urkiolako Parke Naturaleko azpiegiturak, paisaian duten eragina gutxitzeko behar diren konponketa lanak burutuz. 2.- Eraikuntza eta azpiegitura berriak parkearen ingurunean integratu beharko dira, ekar litzaketen eraginak gutxituz. 3.- Urkiolako Natur Parkearentzako bideazpiegituretarako egitaraua gertatuko da, eta menditaldeko bide sarerako plangintza osotasunean burutuko da, gutxienez, ondoko puntu hauek kontutan hartuta: 3.1.- Dagoen bide sarea erabilerabeharrizanei egokitzea. 3.2.- Bideetan sumatutako akatsen konponketa. Behar ez diren pistak ezabatu eta lekuak atontzea. 3.3.- Baimenik gabeko ibilgailuek pistak nahi erara erabil ez ditzaten kontrolatzeko mekanismoak. 4.- Urkiolako Parke Naturala zeharkatu behar duten bideazpiegiturak BI-623 errepidearen inguruari lotuko zaizkio, eta horretarako harrera- eta iragaitealdea eta basogintza eta abeltzantzarako aldea erabiliko dituzte, EAErako interes orokorrekoak diren azpiegitura handien kasuan xeda daitekeena salbuetsita. B. Arauak. 1.- Urkiolako bide, errepide eta pistak honako honetara sailkatuko dira: 1.1.- Iragaite askea: BI-623 errepidea eta Santutegiaren inguruko alde urbanizatua. 1.2.- Iragaite baimendua: Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean zehaz litezkeen jolas aldeetara doazen natur parkeko pistak eta bideak. Bide horiei dagokienez, parkearen kudeaketarako organo arduradunak bidezkotzat jotzen dituen mugak jarri ahal izango ditu. 1.3.- Iragaite murriztua: gainerako pista eta bideak. 2.- Debekatuta egongo da parke naturaleko iragaite murriztuko bide eta pistetatik motoredun ibilgailuak erabiltzea. Bide hauek parkeko zerbitzuetarako (jagotza, sorospena, salbamendua...), abeltzantzarako, basoerabileretarako eta mendiko aterpeentzako zerbitzuetarako bakarrik erabili ahal izango dira. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste erabilera batzuk baimendu ahal izango ditu. 2.1.- Baso edo abereen jabeak eta aterpeen arduradunak horretarako sortuko den erregistro batean inskribatu beharko dira. 2.2.- Aurreko puntuan sartuta ez dauden gainerako erabiltzaileek iragaiteko baimena eskatu beharko dute parkeko bulegoetan edo dagokien udalean. Baimen hori egun kopuru mugatu baterako emango da, gidari eta ibilgailu zehatz batentzat, eta helmuga adierazita. 2.3.- Iragaite baimenduko pistetan ezin izango da ertzetan aparkatu, ezta adierazitako bideok utzi ere, baimendutako ibilgailuen kasuan ezik. 2.4.- Oinezkoek parke naturaleko pista, bide eta bidezidorrak erabili ahal izango dituzte, eta parkearen kudeaketarako organo arduradunak bidezkotzat jotzen dituen neurriak ezarri ahal izango ditu. 3.- BI-623 errepidea garraio eta komunikaziorako sistema orokor gisa sailkatuko da. Errepide hori Bizkaiko errepideei buruzko otsailaren 18ko 2/93 Foru Arauak eraenduko du eta, hierarkiari dagokionez, oinarrizko saretzat hartuko da, bere funtzionaltasuna dela eta. Aipaturiko foru arau horretako «Errepideen erabilera eta babesa» izeneko III. atalburuan honako alde hauek definitzen dira: Herri jabariko aldea. Errepideak eta bere funtzioelementuek hartutako lurrak dira herri jabarikoak, baita bidearen alde bietako hiru metroko lurrerrenka bana ere, azken horiek horizontalean eta bidearen ardatzarekiko perpendikularki neurturik, lurberdinketaren kanpoko ertzetik. Foru Aldundiaren organo eskudunak baimena eman ondoren bakarrik egin ahal izango dira obra edo instalazioak errepidearen herri jabariko aldean, interes orokorreko zerbitzu publiko bat emateak horrela eskatzen duenean. Guzti hori, batera gerta daitezkeen gainerako eskumenen kaltetan jo gabe. Zortasun aldea. Errepidearen zortasun errenka errepidearen alde bietan dauden lurrerrenka bik osatuko dute; lurrerrenka horiek, barrualdetik, herri jabariko aldeak mugatzen ditu eta, kanpoaldetik, lurberdinketaren kanpoko ertzen paraleloak diren lerro bik, zeinek aipatu ertzetatik zortzi metrotara egon behar baitute. Zortasun aldean ezin da obrarik egin eta ez da haizutuko bidesegurtasunarekin bateragarriak direnak baino beste erabilerarik; edonola ere, beharrezkoa izango da Foru Aldundiaren organo eskudunak baimena aldez aurretik ematea, guzti hori batera gerta daitezkeen gainerako eskumenen kaltetan jo gabe. Afektazio aldea Errepidearen afektazio aldea errepidearen alde bietan dauden lurrerrenka bik osatuko dute; lurrerrenka horiek, barrualdetik, zortasun aldeak mugatzen ditu eta, kanpoaldetik, lurberdinketaren kanpoko ertzen paraleloak diren lerro bik, zeinek aipatu ertzetatik 50 metrotara egon behar baitute. Afektazio aldean edonolako obra edo behin betiko zein Behin-behineko instalazioak egiteko, edo beren erabilera edo destinoa aldatzeko, beharrezkoa izango da Foru Aldundiaren organo eskudunak aldez aurretik baimena ematea, guzti hori batera gerta daitezkeen gainerako eskumenen kaltetan jo gabe. 4.- Parke naturaleko bisitariei debekatu egingo zaie parkearen barruan aparkatzea, iragaite askeko bideetan horretarako gaituko diren aldeetan eta Kudeketa eta Erabilerarako Planean zehaztu eta baimenduko diren lekuetan ezik. Aparkalekuen diseinua jolas aldearen edukieraren arabera egingo da, eta paisaian izan lezaketen eragina ekiditeko ahaleginak egingo dira. 5.- Pista berri bat zabaltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimen eta onespena, sustatzaileak txosten bat aurkeztu ondoren; txosten horrek bide berri baten beharra bidezkotuko du, daudenek lortu nahi diren helburuak betetzen ez dituztelako, diseinu aukera batzuk aurkeztuko ditu, obraren eragina ebaluatuko du eta obrak ekar lezakeen ingurugiroko eragina gutxitzeko behar diren neurriak proposatuko ditu. Trazaketan, %10etik gorako maldak saihestuko dira; muga hori salbuespenez eta paisaiarentzako eragin kaltegarriak ekiditeko gainditu ahal izango da. Uraren pasabideak gainditzeko, hala iraunkorrak nola sasoikoak, fabrika obra egokiak egingo dira. 6.- Edozein erakunde publikoren menpeko errotuluak bateratu egin beharko dira eta pribatuak direnak Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arautu beharko ditu. 7.- Parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehazten duenearekin bat etorriz, baimendu ala gaitzetsiko du edozein kanpo publizitate, seinale, bidemarka, errotulu, oraitgarrizko plaka edo monumentu, edota mendiko buzoi. 7.1.- Merkataritzaestablezimenduen izena adierazten duten iragarkiak ez dira kanpo publizitatetzat hartuko. Iragarki hauek, dena dela, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehaztuko dituen eta parkearen estetika orokorrarekin bat etorriko diren tamainu, mota eta abarrei buruzko irizpideetara makurtu beharko dira. 8.- Urkiolako Parke Naturalaren eremu osoan ezin izango da egoitzazko erabilerarako eraikuntza berririk egin. 9.1.- Harrera- eta igarotzealdea, zein 38. planoak (aldeztaketa) definitzen baitu, plan berezi baten xede izango da; plan horrek, besteak beste, hirigintza eta eraikuntzari dagozkion alderdiak arautuko ditu erabilera intentsiboagoa jasango duen sektore horretan. Beraz, plan bereziak arauturiko aldea 9.2. arauaren aplikazioeremutik kanpo geratuko da. 9.2.- Eraikuntza berri guztietarako eta egun dauden eraikinen zabalkuntzetarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren baimena. Edonola ere, adierazitako eraikuntza eta iharduketok, antolamendurako plan honen artapenhelburuekin bateragarriak diren erabileren osagarriak izan beharko dute. Edozein kasutan ere, jarraian adieraziko diren hirigintza- eta eraikuntzaparametroak eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezar ditzakeenak gorde beharko dira: - Baimentzen diren eraikuntzaerabilerak honako hauek dira: * Abelur ustiategiei edoi basogintzakoei loturikoak, egoitzazko erabilera beren beregi salbuetsita. * Abelur edo baso transformakuntzako landaindustriei loturikoak. * Parke naturaleko ekipamendu eta erabilera publikoarekin zerikusia dutenak, ekimena parkearena zein beste inorena delarik ere, baina beti ere parkearen baimenarekin eta bere helburuekin bateragarria den eran. - Dauden baserriak konpondu, zabaldu eta hobetzeko obrek eraikinaren oinarrizko ezaugarriak eta bere balio arkitektonikoak errespetatu beharko dituzte. Obra horien ondorioz, eraikinaren azalerak ezin izango du iharduketa baino lehenagoko azalera %20an gainditu. - Baimenduriko eraikuntzaerabileretarako exigitzen den gutxienezko lursaila honako honenbestekoa izango da: * Babes bereziko aldea: 50.000 m. 2 , 25.000 m. 2 ko harreralursailarekin. * Basogintza eta abeltzantzarako aldea eta abeltzantza berrezartzekoa: 25.000 m. 2 , 10.000 m. 2 -ko harreralursailarekin. Parke naturalaren ekipamendu eta erabilera publikoarekin zerikusia duten eraikuntzek ez dute lursailari buruzko beharkizuna bete behar. - Baimenduriko eraikigarritasun koefizientea honakohau izango da: * Babes bereziko aldea: 0,01 m. 2 /m. 2 . * Basogintza eta abeltzantzarako aldea eta abeltzantza berrezartzekoa: 0,02 m. 2 /m. 2 . - Eraiki daitekeen gehienezko altuera 4 m-koa izango da solairu batean eta 8 m-koa solairu bitan. 10.- Energia edo jariogaien garraiorako, telekomunikazioko seinale edo antzekoetarako, ez da baimenduko airetiko azpiegitura berrien eraikuntza; azpiegiturok, ordea, lurpean jarri beharko dira. Debeku horretatik Behe-tentsioko linea elektrikoak eta parkearen barruko zerbitzuetarako telefono hariak salbuetsiko dira, zeinentzat beharrezkoa izango baita parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena. Eusko Jaurlaritzak EAEren ineteres orokorrekotzat jotzen dituen azpiegiturak salbuetsi ahal izango dira adierazi arauak bete beharretik. C. Aldibaterako arauak. 1.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak bideak eta pistak behin betiko sailkatu arte, iragaite murriztukoak direla ulertuko da. 2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi arte, jolas aldeetan gaituriko lekuetan aparkatu ahal izango da. 16. atala.- Bestelako erabilera eta iharduerak. A. Arauak. 1.- Debekaturik egongo da meatoki eta gainerako geologi baliabideen aprobetxamendua, prozesuaren edozein ataletan, baita baimena edo emakida indarrean dutenen zabalkuntza ere. Era berean, ezin izango da eman adierazitako meatoki eta baliabideen ustiapen eta ikerketarako baimen edo emakidarik. Lehengo debekuek ez dute eraginik izango, indarrean dagoen legeriaren arabera, batera gertatzen diren beste interes publiko batzuekiko lehentasunezkotzat hartzen diren azterkuntza eta erauzketa ihardueretan. 2.- Natur Baliabideen Antolamendurako Plana indarrean jartzean ustiatzen ari diren erauzketaaprobetxamenduek, baita miaketa edo ikerketarako emanda dauden baimenek sor ditzaketen erauzketa iharduerek ere, zehaztmehatz bete beharko dute meatzeei eta ingurugiroari buruzko legeria, hala nola Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezar ditzakeen mugapen bereziak ere. Zallobentako harrobiaren kasuan, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak harrobiaren muga jasoko du, behin afektazio azalera mugatuko duen ustiapen plana onesteko prozesua amaituz gero. 3.- Egun ustiatzen ari ez diren harrobietako ingurugiroaren berreskuraketarako lanak baimenduta geratuko dira. Atxatxiki eta Atxarteko harrobiei berreskuraketara zuzenduko den ustiapen prozesua ezarriko zaie, ingurugiroan duten eraginari doakionez adierazpen positiboa jasotzea ahalbidetzen duten inguruari buruzko irizpideak kontutan harturik. 39. planoan iharduera horren gehienezko afektazio aldea definituko da, zein ezin izango baita aldatu ingurugiroaren berreskuraketari dagozkion eta beren beregi bidezkotuko diren arrazoi teknikoengatik baizik. Ingurugiroaren berreskuraketak, osatu nahi den azken ikuspegia lortu ondoren, alde horretako meatokietako erauzketen amaiera ekarriko du. Atal honetan ezarritakoaren arabera burutzen diren erauzketaaprobetxamenduetarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena, patronatuaren plenoak txostena egin ondoren. 4.- Debekaturik egongo da parke natural osoan industri iharduera berriak ezartzea. Eskulangintzako nekazaritzaindustriazko ihardueren ezarketa salbuetsiko da, zeinentzat beharrezkoa izango baita parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena. 5.- Parkearen barruan ezin izango da hondakindegirik jarri. 6.- Debekaturik egongo da zarramarra, eskonbro, zabor edo edozein motatako isurgairik botatzea parkearen kudeaketarako organo arduradunak horretarako propio prestatu dituen lekuetatik kanpo. 7.- Edozein gai kimikoren erabilera -bere dosia eta aplikatzeko modua, landare zein abere sanitatezko helburuekin, zomorrohilkari, belarrilkari edo emangarri gisa-, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako gidalerroekin bat etorriz gauzatuko da, erabilera horri aplikatu behar zaizkion arauetan xedaturikoari lotuta, edonola ere. 8.- Debekaturik egongo da toki irekietan sua piztea, jolas-, abeltzantza- eta basoihardueretan jasotako salbuespenetan ezik. 9.- Debekaturik egongo dira erabileraaldaketa batera zuzendutako iharduera guztiak, baldin eta %30etik gorako maldetan kokaturik dauden lurren basogabeketa badakarte. 10.- Sute baten ostean, debekaturik egongo dira erabileraaldaketa guztiak, baldin eta lurra lehengo landaretzak baino gutxiago babesten duen beste landaretzarik ezartzea badakarte. 11.- Debekaturik egongo da lur eta landaretzaren egungo egoeraren aldaketa dakarren edozein obra mota burutzea, parkearen kudeaketarako organo arduradunaren gainikusketarik gabe. 12.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimendutakoez gain, guztiz debekaturik egongo dira pintaketa edota seinaleztapen guztiak. 13.- Debekaturik egongo da parkeko baretasun eta lasaitasuna urratzea, ihes libreko ibilgailu, megafono, turuta, musika tresna, irrati edo antzekoak gogaikarria den bolumenean erabiliz. 14.- Debekaturik egongo da motoreaz edozein kirol iharduera edo saio egitea, baimendu ez diren lekuetatik lur guztietarako ibilgailuekin ibiltzea barne. 15.- Debekaturik egongo da biziraupen ariketak egitea. B SEKZIOA. BALIABIDEAK BABESTEKO HELBURU, GIDALERRO E TA ARAU OROKORRAK 17. atala.- Lurzoruaren babesa. A. Gidalerroak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak lurzoruaren baliabideak arta daitezen jagongo du, galerak gutxitzeko behar diren ekintzak burutuz. 2.- %50etik gorako malda duten azalerak zuhaitzez estaltzera joko da. B. Arauak. 1.- Debekaturik egongo da lurzoruaren oraingo egoera ezertan aldatzea, baimendutako ihardueretarako -abeltzantza, nekazaritza, basogintza, eraikuntza edo azpiegiturak- beharrezkoak diren aldaketak salbuetsita. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beste eginera batzuk baimendu ahal izango ditu, interes orokorrak horrela eskatzen duenean: zundaketak, zientzi ikerketak, eta abar. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ihardueren burutzapena arautu edota debekatu ere egin ahal izango du, ezin onar daitezkeen lurzorugalerak edo lerradurak gertatzen diren lekuetan. 18. atala.- Baliabide hidrologikoen babesa. A. Gidalerroak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, Urei buruzko Legeak definitutako ibaibideen hegi, ubide eta urbazterrak arta daitezen jagongo du. Alde horien egitura edo landaretza aldatzen duten obren burutzapenak ekar litzakeen eraginak ahal den gehien gutxituko dira. 2.- Parkerako plangintza hidrologikoa egingo da, ubide edo urbazterretan egindako urekarketa eta urbideak, unean-uneko isurketa eta aldarazpenak inbentariatuz. Behin alderdi guzti horiek aztertuz gero, Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ura erabiltzea beharrezko duten edo uraren kalitatean eraginik izan dezaketen ihardueren plangintza burutuko du; horretarako, kontutan hartuko da ubideetako uretorri ekologikoen eustea. B. Arauak. 1.- Uraren kalitatea zainduko da, bai lurgainean bai lurrazpian, eta gutxienezko ur-etorri ekologikoak bermatuko dira. 2.- Debekaturik egongo da edozein isurketa egitea edota ziklo hidrologikoan edo parkeko uren kalitatean eragin txarra izan dezakeen edozein gai kimiko erabiltzea, indarrean dagoen legerian eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailean ezarritako leku, balizko eta baldintzetan izan ezik. 3.- Urak kutsa litzakeen edozein iharduketa berri burutzeko, beharrezkoa izango da isur litezkeen gaiak arazteko sistema erabiltzea; sistema hori, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimendu beharko du. 4.- Uren kalitaterako arriskugarri izan daitezkeen hondakin urak isurtzen dituzten eta parkearen barruan dauden eraikuntzetan, arazteko sistemak jarri beharko dira, baita, kasuan kasu, uretorria erregulatzeko behar diren sistemak ere, ezartzen zaien epean eta indarreko legeriaren arabera. 5.- Abereei parasitoak kentzeko bainerek, sortzen diren hondakinak bildu eta geroago ebakuatzeko ontziak eduki beharko dituzte. Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, abeltzainekin ados, hondakinak ebakuatzeko behar diren neurriak sustatuko ditu. 6.- Ibai eta errekastoen ubideen alde bietako 5 mko lurrerrenkek hartutako lurrek, ubidetik neurtzen hasita, ur ibilbideen babesaldeak osatzen dituzte. Alde horietan eta ur ibilbideen uberketan, debekaturik dago belar, sastraka, zuhaiska edo zuhaitz landaretzaren osaketa ezertan aldatzea; debekaturik dago, halaber, arrokak, hondarrak eta harriak, ibai edo errekastoaren gaitasun biogenikorako kaltegarri gerta daitekeen kopuruan, altxatu edo ubideetatik ateratzea, salbuespenezko kasuetan ezik, zeinetan beharrezkoa izango baita parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena. 19. atala.- Flora eta faunaren babesa. A. Gidalerroak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak parke naturalean egoera basatian bizi diren abere eta landareen espezieak artatuko ditu, baita beren aniztasuna eta edukin genetikoa ere. 2.- Habitat urri edota hauskorrak gordeko dira, hala behar duten espezie, biztanleria eta komunitateentzako babes-neurri zehatzak ezarriz. EKPEk parkeko elementu bereziak adieraziko ditu, baita beharrezkoak izan daitezkeen babes-neurri osagarriak ere. 3.- Biztanlerien purutasuna jagongo da, Urkiolakoa ez den geografi azpiespezie edo arrazarik sar dadin ekidinez. 4.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak arau zehatzak ezarriko ditu, biohilkari edo beste edozein gai kimikoren erabilerak parkeko fauna eta florarentzako arriskurik ekar ez dezan; plan horrek, bestetik, debekatu ere debekatu ahal izango ditu biztanleria horientzat kaltegarritzat hartzen direnak. B. Arauak. 1.- Debekaturik egongo da abereak hil, kaltetu, zirikatu edo artegatzea, baita kume, arraultze edo habiak biltzea ere, plan honetan jasotako balizkoetan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimenaz izan ezik. 2.- Debekaturik egongo da landareak erauzi, suntsitu edo kaltetzea, plan honetan jasotako balizkoetan edo parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimenaz izan ezik. 3.- Urkiolako Parke Naturalean Arriskuan dagoen Fauna eta Floraren Katalogoa sortuko da, non inskribatuko baitira artapenerako neurri bereziak behar dituzten abere edo landareen espezie, azpiespezie edo biztanleriak. Katalogo honen araubide juridiko eta antolaketa, plan hau garatuko duten arauetan zehaztuko dira. 3.1.- Indarreko legerian adierazitako kategoriak erabiliko dira, eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak Urkiolako natur ingurunearen baldintza bereziei egokitzen zaien beste edozein sailkapen proposatu ahal izango du. 3.2.- Espezie, azpiespezie edo biztanleria bat Urkiolako Parke Naturalean Arriskuan dagoen Fauna eta Floraren Katalogoan sartzeko, beharrezkoa izango da kudeaketarako plan bat idaztea. 3.3.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak ezpezie, azpiespezie edo biztanleria bat katalogatu, deskatalogatu eta kategoriaz aldatzeko prozesuari ekingo dio, horrela gomendatzen duen informazio teknikoa dagoenean. 3.4.- Legez eratu diren eta estatutuen arabera naturaren artapena eta babesa bilatzen duten elkarteek, espezie, azpiespezie edo biztalegoak katalogatu, deskatalogatu edo kategoriaz aldatzea eskatu ahal izango dute, proposatutako neurriaren aldeko zientzi argudioak erantsita. 3.5.- behin-behinean eta Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzailea onetsi arte, Urkiolako Parke Naturalean Arriskuan dagoen Fauna eta Floraren Katalogoa honako hau izango da: 4.- Parke naturalean egun ez dauden basaespezieak, edota basatzeko gaitasuna dutenak, sartu edo birsartzeko, beharrezkoa izango da plan tekniko egokia, zeinek bilduko baititu, gutxienez, zioen azalpena, sartzeak ingurugiroan duen eraginaren ebaluazioa, eta espezie horren jarraipen eta kontrolerako plana; plan teknikoa parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi beharko du. Ez da inolako sartzerik onetsiko, parkean dauden espezieengan eragin txarra izan dezakeelako usterik badago, batez ere «arriskuan dagoen espezietzat» hartzen direnengan. 5.- Espezie baten ugalketa ekosistemen egonkortasunerako, pertsonen osasun edo segurtasunerako kaltegarria denean, edota «arriskuan dauden espezieetarako» edo parkean burutzen diren ekonomi ihardueretarako kalteak aldez aurretik ekiditeko ere, parkearen kudeaketarako organo arduradunak ale batzuk harrapatu edo hiltzeko baimena eman ahal izango du. Baimenak ondoko hauek zehaztu beharko ditu: 5.1.- Ukituko dituen espezieak.5.2.- Erabiliko diren eskuarte, sistema edo metodoak. 5.3.- Arriskubaldintzak eta denbora eta lekuari buruzko inguruabarrrak. 6.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimendu eta bidezkotu ezean, debekaturik egongo dira iharduketa guztiak urbazter edo hezeguneetako basoetan. 7.- Landare edo onddoen bilketa, merkataritzahelburuekin burutzen bada, parkearen kudeaketarako organo arduradunak baimendu beharko du. 8.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak arautu ahal izango du landare edo onddoen bilketa, norberak kontsumitzeko denean. 20. atala.- Paisaiaren babesa. A. Gidalerroak. 1.- Edozein eraikuntza berri diseinatzerakoan, eraikuntzakokatuko den inguruko paisaiarekin bat datozen gai, kolore eta eiteak erabili beharko dira. 2.- Paisaiaren aldetik degradaturik dauden aldeak atontzeko lehentasunegitaraua ezarriko da, alde agerikoenei lehentasuna emanez. 3.- Paisaiako eraginari arreta berezia emango zaio oso agerikoak diren aldeetan burutzen diren iharduketetan eta azpiegitura linealetan. 4.- Parkeko kartelen diseinuak, ahalik eta neurririk handienean, inguruarekin bat etorri beharko du. 5.- Ebaki, birbasotu edo larreak jarriko diren aldeetan, eite geometrikoegiak ekiditeko ahaleginak egingo dira. 6.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak gorde behar diren paisaiaren berezitasunak, hala natur nola kultur elementuak, zehaztuko ditu, eta babesingurua mugatuko, erakusten duen ikuspegia kontutan hartuz. B. Arauak. 1.- Edozein eraikuntzaren diseinuak parkearen kudeaketaz arduratuko den organoaren onespena jaso beharko du. 2.- Paisaia eraldatzen duten erabileraaldaketetarako, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren aldez aurretiko txostena. Txosten hori manuzko eta lotaraztekoa izango da, baldin eta aldaketak 5 ha-tik gorako azalera edo Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak zehaztutako paisaiaren berezitasunetarik baten bat ukitzen badu. 21. atala.- Baliabide espeleologikoen babesa. A. Helburuak. 1.- Parkearen aberastasun espeleologikoa zaintzea, bai azaleran burutzen diren erabilera eta iharduketek bai barrunbeetan egiten direnek eragindako degradazioa ekidinez. 2.- Barrunbeetako espeleologi ikerketei laguntzea. 3.- Haitzuloak jolas helburuekin eta kontrolik gabe erabiltzeak lurpeko ekosistemetan eta bisitarien segurtasunean izan ditzakeen ondorioak aurrikustea. B. Gidalerroak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak espeleologi ondarearen elementuen artapen egoera egokia jagongo du, behar diren garbiketa iharduerak eta lanak burutu edo gainikusiz eta ondare horren integritaterako kaltegarriak diren erabilera eta iharduerak ekidinez. 2.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak espeleologi baliabideen erabilera publikoa arautuko du, baita ikerketa helburuekin barrunbeetara sartzeko aukera ere. Era berean, interes espeleologikoa duten seinaleak arautuko ditu. 3.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak, bisita gehien jasotzen dituzten haitzuloetan, jolas erabilera arineko bideak sustatuko ditu, azpiegiturarik egitea behar ez dutenak alegia. 3.1.- Haitzuloak bisitatzeko gida espezializatuak hezteko egitarauak bultzatuko dira, eta inguruko biztanleek izango dute lehentasuna. Barrunbeen baterako sarbidea mugatua izanez gero, mugapen horren kontrola ere aipatu giden zeregina izango da. 3.2.- Arlo honetan entzute handia duten erakundeen lankidetza bilatuko da. C.- Arauak. 1.- Guztiz debekaturik egongo da haitzulo, leizezulo edo beste edonolako natur barrunbeetan zaborrak, animalien gorpuak, gai kimikoak edo beste edozein hondakin utzi eta botatzea. 2.- Hezi gabeko publikoak barrunbe bat errazago bisita dezan jartzen den eta haitzuloaren barruan geratu behar den edozein euskarri (larakoak, sokak eta abar) ipintzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren beren beregiko baimena. 3.- Erabat debekaturik egongo da barrunbe bateko fauna osatzen dutenetako edozein espezie harrapatu edo hiltzea. 4.- Erabat debekaturik egongo da lurrazpiko eraketa geomorfologikoen edozein elemetu kaltetu, hartu edo erauztea: estalaktitak, estalagmitak, kristalak edo beste edozein eraketa mota. 5.- Guztiz debekaturik egongo da barrunbeetan sua egitea. 6.- Guztiz debekaturik egongo da barrunbeetan pintaketak egitea edo seinaleak jartzea.II. ATALBURUA. ERABILERAK ETA IHARDUERAK ALDEKA ANTOLATZEKO HELBURU, GIDALERRO ETA ARAUAK 22. atala.- Babes bereziko aldea. A. Definizioa. Artapenerako interes handia duten aldeak dira, landaretza, fauna, geomorfologia edota paisaiaren ezuagarriengatik eta gutxi antzaldatu diren ekosistemak daudelako. Oro har, malda pikuak dituzten alde malkartsuak dira. Bi aldetan banatzen da, eta haietarik lehenak Untzilatx - Anboto - Zabalandi - Arangio lerrokadako karegailurtzako aldeak, bertako mendibularrik malkartsuenak eta parkearen hegoekialdeko alderdia hartzen ditu bere baitan. Zonalde honek artapenerako interes handia du, natur balio handiko alde ugari baitaude elkarren segidan eta tarterik gabe; nabarmentzekoak dira Durangaldeko gailurtzak (paisaia bikaina eta flora eta fauna bereziak direla medio) eta pagadi zabalak. Bigarrena Neberazarra eta Erreiletabasoko mazeletatik luzatzen da, hegoalderantz jeisten da Iturriotzeraino eta hegomendebalderantz aurreratzen da iparmendebaldekomuturrean dagoen alde karstikoaren inguruetara, Mugarrako tontorra barne. Babes maila «altu» eta «oso altuak» txandakatzen diren lurrak dira, zeinek interes handiko landare erakuntzak baitituzte, hala naturaltasun nola ordezkaritasunari dagokionean. Halaber, nabarmentzekoak dira Mugarran egoitza duten hegaztiak, faltziformeak gehienbat. Azkenik, azpimarratzekoa da alde osoaren paisaiaren balio handia, batez ere Neberazarraren inguruetan. B. Helburuak. 1.- Ingurua artatzea eta aldeko naturaren oreka eta prozesu naturalak zaintzea, natur baliabideen osotasuna bermatuz. 2.- Aldeko naturaren balioa indartzea, degradatutako edo gehiegi antzaldatutako aldeen hobekuntza eta atonduraren bitartez. 3.- Natur baliabideen aprobetxamendua, aurreko helburu biekin bat etorriz. 4.- Naturaren interpretazio eta ikerkuntza. C. Gidalerroak. 1.- Natur balio handiko aldeak zaindu eta hobetzea. 2.- Degradatutako aldeen berreskuraketa bultzatzea, harrobien eta harrobiei loturiko azpiegituren berreskuraketari arreta berezia eskainiaz. 3.- Bertoko landaretzaren berreskuraketa eta artapena bultzatzea eta kanpoko espezieak ezabatuz joatea, berreskuraketa horri esker bertoko landareen guneak lotzerik edo gune horietako «hutsuneak» ixterik dagoen aldeetan. 4.- Administrazioak parke naturalean lurrak erosteko aplikatuko duen edozein politika, alde hau osatzen duten lurretara eta, bereziki, malda pikuak dituzten lurretara zuzenduko da. 5.- Jolasguneak Anbotoko katetik beste alde batzuetara bideratzea. D. Arauak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi beharko du lurraren erabileraren edozein aldaketa. 2.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak beren beregi baimendu beharko du basogintza, abeltzantza, ehiza, hezkuntza edo jolas iharduera ez den beste edozein. 3.- Basoketa guztiek bertoko hostozabalen %10 izan beharko dute gutxienez (azalera edo oin kopuruari dagokionez). Portzentaia hori ibar, ertz edo alde erripatsuetan batipat kokatuko da. 4.- Egun zuhaitzik ez duten aldeetan burutzen den edozein basoketatan, %25 gutxienez bertoko hostozabalekin bete beharko da. 5.- Ikerkuntza iharduera guztiak plan egokia aurkeztu ondoren bakarrik burutu ahal izango dira; plan hori parkearen kudeaketaz arduratuko den organoak onetsi beharko du. 6.- Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak haitzetako hormetatik igarotzeari, eskalatzeari, oinez ibiltzeari eta, oro har, alde hauen inguruetan burutzen den edozein iharduerari dagokion guztia arautuko du, denbora, leku eta erari doakionez. 7.- Ez da natur ingurunea nahasten duen eraikuntza, fabrikaobra, hesidura edo iharduketarik onartuko, artapen, tradiziozko erabilera edo daudenen zabalkuntzarako behar direnak salbuetsita, zein parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi ala gaitzetsiko baititu, eta aldeko tradiziozko eraikuntza motaren ohizko bolumen, eraikuntzabaldintza eta gaiei egokituko baitzaizkie. 8.- Ez da baimenik emango alde honetan energia edo jariogaiak garraiatzeko eta telekomunikazio seinale edo antzerakoetarako azpiegitura linealik jartzeko. Debeku horretatik Behe-tentsioko linea elektrikoak eta parkearen barruko zerbitzuetarako telefono hariak salbuetsiko dira, zeinentzat beharrezkoa izango baita parkearen kudeaketarako organo arduradunaren onespena. 9.- Debekaturik egongo da kanpo publizitatea, erabilera publikoko argibideen adierazgarriak salbu; edonola ere, adierazgarri horiek ez dute ikuspegian eragin kaltegarririk izango. 23. atala.- Harrera- eta igarotzealdea. A. Definizioa. Alde honek, Urkiolako Santutegia eta bere inguruak, eta Urkiolako mendatetik Erreketeganarako tartean errepidearen ondoan kokaturiko ekosistemak biltzen ditu. Oso inguru baliotsua da kultura eta paisaiaren aldetik; horrez gain, natur balio handi samarra du, ekosistema adierazgarri batzuk biltzen baititu. Bisitari ugari etorri eta bildu ohi den lekua da. B. Helburuak. 1.- Bisitariei abegi ona egitea eta parkearen natur eta kultur ezaugarriei buruzko informazioa ematea. 2.- Ibiltariei atseden guneak ematea eta denbora luzeagorako datozen bisitariei jolas aldeak eskaintzea. 3.- Interes handiko basodiak eta tradiziozko iharduera etnologiko eta erlijiosoak arautu, suspertu eta zaintzea. C. Gidalerroak. 1.- Parkeari buruzko informazioaren hedapena sustatzea. 2.- Bisitariari natura errespetatu beharraz ohartaraztea. 3.- Aldearen barruko natur esparruen hezkuntzabalioa bultzatzea. 4.- Jolaserako eta egoteko aldeen neurriak Erabilera eta Kudeaketarako Plan Eraentzaileak ezartzen dituen beharrizanei egokitzea. D. Arauak. 1.- Urkiolako Santutegiaren alderdi turistiko eta erlijiosoari eta inguruei -santutegia, aterpea, gasolindegia,ostatuak eta hurbileko basoak barne- dagokien alderako plan berezia burutuko da, zein lurzoruari buruzko legerian xedaturikoaren arabera azaldu eta izapidetuko baita. Plan horren barruan basogintza eta abeltzantzarako esparruaren alde mugakideak sartu ahal izango dira. 1.1.- Plan bereziak, gutxienez, ondoko zeregin hauek bete beharko ditu: - dauden eraikinen erabilerak eta ezaugarriak, eta eraikuntza berriak egiteko aukerak eta haien destinoa arautu eta ezartzea; - sarrera, ibilgailu eta autobusentzako aparkalekua, picnicerako guneak eta kultur ihardueretarako aldeak kontrolatu eta antolatzea. - egun dauden erabilera eta eraikuntzetarako beharrezkoak diren azpiegiturak (saneamendua, uraren banaketa, eta abar) aurrikustea. - parkeko informazioelementuen instalazioa arautzea. 2.- Inguruabar bereziak direla eta, alde honetan aparteko iharduerak burutu behar direnean (kirol saioak, jaiak edo azpiegitura behar duten aparteko obrak, eta abar), parkearen kudeaketarako organo arduradunak behin-behinean eta hiru hilabetetik beherako eperako baimendu ahal izango ditu, ingurugiroko eragina aztertu ondoren. Onuradunak, aparteko iharduera amaitu ondoren, nahitaez batu beharko du azpiegitura, eta lurra bere jatorrizko egoeran zegoen moduan utziko du. Baimenerako eskabidea lanak hasi baino hilabete lehenago egin beharko da beranduenik jota. 3.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak onetsi beharko du lurzoruaren erabileraren edozein aldaketa. 4.- Ezin izango da ibilgailurik aparkatu horretarako adierazitako lekuetatik kanpo. 5.- Megafonoak edo bolumen altuko edozein tresna erabiltzeko, beharrezkoa izango da parkearen kudeaketarako organo arduradunaren baimena. 24. atala.- Basogintza eta abeltzantzarako aldea. A. Definizioa. Alde hau MañariaOtxandio errepidearen alde bietara zabaltzen da, eta Iñunganaxpe eta Artauneko aldeetako lurrak hartzen ditu. Basogintza eta abeltzantzarako ekoizkortasun altu edo ertaina duten lurrak dira eta adierazitako erabilera horiek eraldatutako zonaldeak dira nagusi. B. Helburuak. 1.- Aldeko abeltzantza eta basogintzako ekoizmena mantendu eta hobetzea. 2.- Natur balio handiko aldeen artapen eta hobekuntza. C. Gidalerroak. 1.- Parkearen kudeaketarako organo arduradunak tartekari ihardungo du alde honetako abeltzantza eta basogintzaren lehentasunezko garapenerako beharrezkoak diren neurriei doakienean, nekazaritza, abeltzantzaeta basogintzako erabileraren gidalerroak oinarritzat hartuta eta jabe eta erabiltzaileen elkarteekin bat etorriz. D. Arauak. 1.- Erabilera eta Iharduerei buruzko Arauteria Orokorrari jarraituko zaio. 25. atala.- Abeltzantza berrezartzeko aldea. A. Definizioa. Parkearen iparmendebaldeko muturrean dago, Aramotzetik Mugarrako haitzaren inguruetaraino. Lurralde hau, batez ere, harritsu eta altua izateagatik bereizten da eta erakuntza karstiko berezi samarra dauka. Lurralde honetan dagoen landaretza larrakitua artzantzaren bidez aprobetxa daiteke eta natur baldintzek alde batzuetan orain dagoena ez den beste edozein landaretzaren garapena mugatzen dute. B. Helburuak. 1.- Alde honek abeltzantzarako duen gaitasuna hobetzea, larreen ekoizpena gehituz. 2.- Aldeen berreskuraketa eta berrezarketa, horrelako iharduketarik behar denean. 3.- Ingurugiroaren babesaren eremuan garrantzitsuak diren ekosistemen artapena. C. Gidalerroak. 1.- Abeltzantzan iharduteko egitaruak sustatzea, aldeko erabiltzaileekin eta haien elkarteekin bat etorriz. 2.- Inguruarekin oso bat ez datozen eraikuntzak eraldatu eta integratzea. 3.- Alde karstikoak biltzen duen berezitasun geomorfologikoaren hezkuntzaerabilera sustatzea. 4.- Natur ingurunea berreskuratzea, abeltzantzak ez baina ekonomi interes urria duten beste erabilera batzuek atzemandako lekuetan. 5.- Alde honetan egonik, artapenerako balio handia duten aldeak babestea. D. Araua. 1.- Erabilera eta Iharduerei buruzko Arauteria Orokorrari jarraituko zaio.III. ATALBURUA. INGURUGIROKO ERAGINAREN EBALUAZIOAREN MENPEKO IHARDUERAK 26. atala.- Ingurugiroko eraginaren ebaluazioaren menpeko iharduerak. Indarrean dauden arauetan aurrikusitakoez gain, jarraian adieraziko diren iharduera, obra edo instalazio publiko zein pribatuak ingurugiroko eragina ebaluatzeko araubidearen menpean geratuko dira. Meatzaritzako erauzketak. Parke naturalean egun ez dauden basabereen espezieak, edota basitzeko gaitasuna dutenak, sartu edo birsartzea. Jolasalde berriak egitea. 50 m-tik gorako luzeran ibaibideetako ubide, hegi eta landaretza naturalaren aldaketa dakarren edozein obra edo instalazio mota. Ibai edo erreketako uremarien erregimenaren aldaketa dakarten arauketa hidrologikoak, hala nola urbideraketak, uharkak eta adarrak, ubidearen trazaketaren aldaketa, ubidearen atzematea eta ubideari loturik dauden erkidegoekipamenduko instalazioak. Azpiegiturak, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomi Elkartearentzat interes orokorrekoak direla adierazten duenean. 500 m-tik gorako luzera duten bide eta suebakiak egin eta zabaltzea. BI-623 errepidearen zabalkuntza. Energia edo jariogaien garraiorako, telekomunikazioko seinale edo antzekoetarako diren eta parkea zeharkatzen duten lurpeko azpiegitura berrien eraikuntza, Behe-tentsioko linea elektrikoak eta parkearen barruko zerbitzuetarako telefono hariak salbuetsita. Kultur ondarea babesteko aldean lurzoruaren horizonteen aldaketarik dakarren edozein azpiegitura, eraikuntza edo luriraulketarik. Hirigintza planeamendua.