Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

93/1994 DEKRETUA, otsailaren 15ekoa, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren osaketa aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 52
  • Hurrenkera-zk.: 917
  • Xedapen-zk.: 93
  • Xedapen-data: 1994/02/15
  • Argitaratze-data: 1994/03/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Ingurumena; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

275/1989 Dekretuaren 9. atalak Urkiolako Parke Naturaleko Patronatua eratzen du, kudeaketarako organo laguntzaile eta Aholku-Emaile gisa. Urkiola aldea Parke Naturaltzat jo zenetik igaro den denbora dela medio, alde horretako gizarte eta ekonomi interes batzuk ordezkatzen dituzten beste talde batzuk ere Patronatuan sartzea komenigarria dela ikusi ahal izan da, horri esker, azken finean, iratxiki zaizkion eginkizunak hobeto bete ahal izango baititu Patronatuak. Beraz, bidezko da Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuaren osaketa doitzea, eta 275/1989 Dekretuaren 9. ataleko 4. lerroaldia beste era batera idaztea. Ondorioz, Urkiolako Parke Naturaleko Patronatuak 275/1989 Dekretuaren 9.5.a) atalean aipaturiko txostena emanda eta Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko otsailaren 15ean egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxeXEDATU DUT:Atal bakarra.- Urkiola aldea Parke Naturaltzat jotzen duen abenduaren 29ko 275/1989 Dekretuaren 9.4. atala aldatzen da eta aurrerantzean ondoko era honetara geratuko da idatzirik: «9.4. atala.- Patronatua osatuko dutenak, lehendakariaz gain, honako hauek izango dira: a) Nekazaritza eta Arrantza Saileko ordezkari bat, sailburuak izendaturik; b) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko ordezkari bat; c) Bizkaiko Foru Aldundiaren barruan Urkiolako Parke Naturalaren kudeaketaz arduratzen den organoaren ordezkari bat; d) Arabako Foru Aldundiaren barruan Urkiolako Parke Naturalaren kudeaketaz arduratzen den organoaren ordezkari bat; e) Urkiolako Parke Naturalean integraturiko udalerrietako ordezkari bana; f) Natur ingurunearen azterketa, defentsa eta babespenean benetakoturiko ibilbidea egina duten Euskal Herriko zientzi elkarteen ordezkari bat; g) Urkiolako Parke Naturalaren lurralde eremuan iharduten duten elkarte ekologista eta artatzaileen ordezkari bat; h) Urkiolako Parke Naturalean entzute handikoak diren kultur elkarte edo taldeen ordezkari bat; i) Euskal Herriko Mendiko Federakundearen ordezkari bat; j) Euskal Herriko Basogintza Konfederakundearen ordezkari bat; k) Euskal Herriko nekazaritzako lanbide erakundeen ordezkari bat; l) Euskal Herriko Mendiko Nekazaritzaren Federakundeko ordezkari bat; ll) Euskal Herriko Unibertsitateko ordezkari bat; m) Aldeko finken jabeen elkarte edo taldeetako bi ordezkari; n) Parkearen eraginaldean kokaturik dauden ehiza eta arrantza klub eta elkarteen ordezkari bat; ñ) Urkiolako Parke Naturaleko Zuzendariartatzailea. o) Lehendakariak izendaturiko idazkaria, hizpidea bai baina hautespiderik izango ez duena. Aurreko b), c), d), e), i) j), l), ll) letretan aipaturiko patronatukideak, ordezkari direneko organo edo erakundeek izendatuko dituzte. Aurreko f), g), h), k), m), eta n) letretan aipaturiko patronatukideak, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza eta Arrantza sailburuak izendatuko ditu, kasuan kasuko erakunde edo taldeek proposamena egin ondoren. Patronatuko kideak, zuzendariartatzailea salbu, lau urteko epealdi berriztagarrietarako izendatuko dira eta epe horren buruan utziko dute kargua, berriro izendatuak izan ezik, edota karguari uko egin edo izendapena eragiten duten baldintzetarik edozein galdu ezik. AZKEN XEDAPENA Honako dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1994ko otsailak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.