Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

304/1993 DEKRETUA, azaroaren 23koa, Euskal Autonomi Elkartean jokokasinoak jartzea eratzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 10
  • Hurrenkera-zk.: 136
  • Xedapen-zk.: 304
  • Xedapen-data: 1993/11/23
  • Argitaratze-data: 1994/01/17

Gaikako eremua

  • Gaia: Ekonomi Jarduerak; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Industria; Herrizaingoa

Testu legala

Joko arautzeari buruzko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 4 eta 11.4 ataletan ezartzen denez, jokoen eraketa onartzea, iharduera monopolistikoak eta oligopolistikoak eragotziko dituen irizpideei jarraiki, Jaurlaritzaren Kontseiluari dagokio; kontutan hartuko dira jokoaren iharduerari darizkion ekonomi eta zerga alorretako eraginak. Aginpide horietaz baliatuz ematen da, eman ere, dekretu hau, Euskal Autonomi Elkartean jarriko diren joko kasinoak eratzeari buruzkoa alegia. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Jokoaren Euskal Kontseiluak bere txostena aurkeztu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko azaroaren 23an egindako bilkuran eztabaidatu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Joko kasinoak Euskal Autonomi Elkartean eratzea da dekretu honen xedea, azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 4. eta 11.4 ataletan xedatutakoaren arabera. 2.- Dekretu honetan araututako eraketaren iraupenaldia hamar urtetakoa da. 2. atala.- Euskal Autonomi Elkartean, dekretu honetako 1.2 atalean ezarritako eraketaren indarraldiak dirauen bitartean, gehienez ere, hiru kasino jarri ahal izango dira. 3. atala.- 1.- Joko makinekin diharduten enpresen eta bingo lekuen titularrek edo enpresa horiek osatzen dituzten baltzuko edo baltzuetako akzioen edo partaidetzen ehuneko berrogeita hamarra baino gehiago dituzten norbanako fisiko edo juridikoek ezingo dute izan, ez joko kasinoak ustiatzeko baimena duten enpresetako titular eta ez bazkide edo partaide ere. 2.- Joko kasinoak ustiatzeko baimena duen enpresaren titularra den norbanakoak edo norbanako juridikoak, edo enpresa horien bazkide partaide direnek, ezingo dute, baimena duten gainerako bi baltzu ustiatzaileetako ehuneko berrogeita hamarra baino gehiagoko akzioen edo partaidetzen jabe edo titular izan. 3.- Aurreko zenbakietan adierazitako mugak ere, bere izenean edo beste baten izenean diharduen bitartekariari buruzkoak izango dira. Horrelakoetan, muga horiek dituzten ondorioetarako, bere interesarako gauzatzen direneko akzioak edo partaidetzak zenbatuko dira. 4. atala.- 1.- Baimena jasoko duten establezimenduak, honako era honetan banatuko dira: joko kasino bana Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetan. Guzti hori, ondorio horretarako baimen deialdirako arauak adierazten duen kokatze geografikoarekin bat etorriz. 2.- Eraketa honen ondorioetarako, «Nuevo Gran Casino del Kursaal de San Sebastián» kasinoa jarri eta ihardunean ezartzeko baimenak indarrean dirau eta 1 zenbakian azaltzen den lurraldekako banaketan sartuta, emandako baimen erabakian begiz jotako eskubideak eta betebeharrak kontutan hartuz. 5. atala.- 1.- Kasinoak jartzeko baimenan esleitzea, eraketan esaten denari jarraiki, lehiaketa publiko bidez egingo da. 2.- Lehiaketa publikorako deialdia Herrizaingo sailburuaren aginduz egingo da; agindu horretan, lehiaketarenesleipena eraenduko duten oinarri-arauak finkatuko dira. 3.- Joko arautzeari buruzko azaroaren 8ko 4/1991 Legean, deialdiaren oinarri-arauetan eta, orohar, aplikagarriak diren gainerako xedapenetan agindutakoari jarraituko zaio baimenak emateko orduan. 4.- Baimenak emateko, honako irizpide hauek hartuko dira kontutan: a.- Sustatzaileek, bai profesional lez bai finantzari dagokionez, duten kaudimena. b.- Inbertsio egitaraua. c.- Lanpostuak sortzea. d.- Egitasmoak merkataritza alorrean duen eraginkortasuna. e.- Begiz jotzen diren instalazio eta zerbitzu osagarrien kalitatea. f.- Lokaletarako asmatu diren zaingo eta segurtasun neurriak. 6. atala.- Eraketa honek dirauen bitartean, jartzeko baimenetarikoren bat, edozein arrazoi dela-eta, instalatzeko emandako baimenen bat indarrik gabe geldituko balitz, dagokion lehiaketa publikorako deia egin daiteke, joko kasino berri bat jartzeko. 7. atala.- 1.- Baimena jaso dezaten joko kasinoek behintzat hirurehun lagunentzako lekua izango dute, eta gehienez seiehun lagunentzat, baimenaren gai diren joko guztiak hartuko beharko direla kontutan. 2.- Azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 11.1 atalean begiz jotako jokoak praktikatu ahal izango dira joko kasinoetan; horien barne sartzen dira, horretarako berariazko baimena izan ondoren, bingo lekuei, joko aretoei eta «C» moetako makinak jartzeari buruzkoak ere. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango ditu ondorioak. Vitoria-Gasteizen, 1993ko azaroak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.