Arautegia
Inprimatu279/1993 DEKRETUA, urriaren 7koa, Herri Babeseko Euskadiko Batzordearen osaketa aldatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Herrizaingoa
- Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 214
- Hurrenkera-zk.: 3537
- Xedapen-zk.: 279
- Xedapen-data: 1993/10/07
- Argitaratze-data: 1993/11/08
Gaikako eremua
- Gaia: Segurtasuna eta justizia; Administrazioaren antolamendua
- Azpigaia: Herrizaingoa; Gobernua eta herri administrazioa
Testu legala
Ekainaren 11ko 365/1991 Dekretuz sortu zen Herri Babeseko Euskadiko Batzordea, bere antolaera eta iharduera ere araupetuz. Uztailaren 27ko 217/1993 Dekretuak egitura berria eman dio Herrizaingo Sailari, herri babeseko zuzendaritza organuen berregituraketan eragin berezia izanik; horrek, eta Herri Babeseko Euskadiko Batzordea sortu zenetik Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinen egitekoen banaketarako dekretu berriek beharrezko egiten dute Herri Babeseko Euskadiko Batzordearen osaketa aldatzea. Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzaren aurretiko onarpenaz eta Jaurlaritza Kontseiluak 1993ko urriaren 7an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Herri Babeseko Euskadiko Batzordea sortzen duen ekainaren 11ko 365/1991 Dekretuaren 4. atala aldatzen da. Hona hemen idazkera berria: «4. atala.- Hona Batzordeko Osoko Bilkuraren osaketa: a) Lehendakari: Herrizaingo sailburuordea, Batzordeko lehendakariordeak ordezka dezakeelarik. b) Lehendakariorde: Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria. c) Batzordekideak: - Ekintzetarako Koordinazio Zentruen zerbitzuburua. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren sei ordezkari. Gutxienez zuzendari maila izango dute eta beren eginkizunek norbanakoen eta beren ondasunen babesari lotuta egon beharko dute. Herrizaingo sailburuak izendatuko ditu, bat Herrizaingo Saileko goikargudunen artean, eta gainontzeko bostak gainerako sailetako Sailburuen proposamenez: Industria eta Energia; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Osasuna; Garraio eta Herrilanak; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa. - Estatuko Administrazioaren hiru ordezkari, horien izendapenak Administrazioak berak egingo dituelarik. - Lurralde Historiko bakoitzaren ordezkari bat, dagokion Foru Aldundiko organu agintedunak izendatuko duena. - Hiru alkate Euskal Autonomi Elkarteko udalen izenean. Herrizaingo sailburuak izendatuko ditu, Euskal Autonomi Elkarteko udal-elkarte nagusiaren proposamenez. d) Idazkari: Herrizaingo Saileko A taldeko funtzionari bat, Herrizaingo sailburuak izendatuko duena. Bilkuretan hizpidea izango du baina boto emateko eskubiderik ez». 2. atala.- Herri Babeseko Euskadiko Batzordea sortzen duen ekainaren 11ko 365/1991 Dekretuaren 5. atalaren bigarren idazatia aldatzen da. Hona hemen idazkera berria: «2.- Batzorde Iraunkorrean honako hauek arituko dira: a) Lehendakari: Larrialdiei Aurregiteko zuzendaria. b) Ekintzetarako Koordinazio Zerbitzuen zerbitzuburua. c) Hiru batzordekide, Euskal Autonomi Elkarteko ordezkari, ordezkaritza horretan Osoko Bilkurako kide direnek eta euren artean izendatuta. d) Batzordekide bat Estatuko Administrazioaren ordezkari, ordezkaritza horretan Osoko Bilkurako kide direnek eta euren artean izendatuta. e) Batzordekide bat Lurralde Historikoetako jaurtzeorganoen ordezkari, ordezkaritza horretan Osoko Bilkurako kide direnek eta euren artean izendatuta. f) Batzordekide bat Euskal Autonomi Elkarteko udalen ordezkari, ordezkaritza horretan Osoko Bilkurako kide direnek eta euren artean izendatuta. g) Idazkari: Batzordearen Osoko Bilkurakoa bera izango da.» GEHIGARRIZKO XEDAPENA Herrizaingo sailburuaren 1992ko uztailaren 30eko Aginduz argitaratutako izendapenak (187 zenbakidun EHAA, irailaren 24koa) ontzat emango dira eta balioa izango dute, dekretu honetan xedatutakoaren aurka egiten ez duten neurrian eta Administrazio izendatzaileek kentzen ez badituzte. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenean eman daitezen neurriak emateko aginpidea ematen zaio Herrizaingo sailburuari. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteizen, 1993ko urriak 7. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo sailburua, JUAN M. ATUTXA MENDIOLA. ETA IKERKETA SAILA