Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

250/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan aplika daitezkeen Hauteskunde-Arauak garatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 179
  • Hurrenkera-zk.: 3008
  • Xedapen-zk.: 250
  • Xedapen-data: 1993/08/03
  • Argitaratze-data: 1993/09/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Herrizaingoa

Testu legala

Eusko Legebiltzarra Autonomi Estatutuko 10.3 atalean Euskal Autonomi Elkarteari ematen zaion eskuduntzetariko batez baliatu zen Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea onartu zuenean. Eusko Jaurlaritzak garatu egin zuen lege hori arau-bidez eta Eusko Legebiltzarrerako 1990ko urriaren 28an egin ziren azken hauteskundeetarako arauteria baliagarria izan zen. Geroago, «Hauteskundeen Erregimen Orokorra» aldatzeari buruzko 8/1991 Lege Organikoa onartu zuten Gorte Nagusiek 1991ko martxoaren 13an. Lege horretako xedapen batzuk, orokorrak direnez, Autonomi Elkarteetako Legebiltzarretarako hauteskunde guztietan derrigor aplikatu beharrekoak dira eta, ondorioz, lehen aipatu den 5/1990 Euskal Legean artikulatzen diren xedapen batzuk bere gain hartzen ditu eta, gainera, hauteskundeei buruzko euskal lege horretan ezartzenez direnak arautzen dira bertan. Horiek horrela, bi legeetako xedapenek arautuko dituzte Lege Biltzarrerako hurrengo hauteskundeak; ondorioz, beharrezkoa da, hainbat alde argitzea. Hauteskunde arauak aplikatzerakoan erizpide homogeneoak ezartzeak, arauak alferrik ez ugaritze eta sailen arteko koordinakuntza mailako arrazoiek, aholkagarri bilakatzen dute, hauteskunde prozesua arautzeari batasuna eta finkotasuna emango dizkioten arauak finkatzea. Eta egiteko hori, indarrean dauden eta lege maila duten arauak behar den bezala garatuz bete behar da. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei aplika dakizkiekeen hauteskunde-arauen alde jakin batzuk garatzen dira dekretu honen bidez, adibidez, hauteskundeadministrazioa,hauteskunde-prozedura eta hauteskundeetako gastu eta dirulaguntzak. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 18 c) atalean ezartzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzak, Eusko Legebiltzarrak onartutako legeak araubidez garatzeko eskuduntza duenez, Euskal Autonomi Elkarteko hauteskunde-prozesuko alde zehatz batzuk garatzen dira dekretu honen bidez. Ondorioz, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko abuztuaren 3an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:1. atala.- Aplikazio eremua. Dekretu honetan jasotzen diren arauak, Eusko Legebiltzarrerako egin daitezen hauteskudedeialdietan izango dira aplikagarri.2. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde Batzordearen eskuduntzak. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legeko 13. eta 29. ataletan ezartzen denaren arabera, honako hauek egin ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde Batzordeak: a) Ofizioz edo interesdunak ahal eskatuta, Lurralde Historikoko Hauteskunde-Batzordeen erabakiak indargabetzea, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legeko 134. atalean ezartzen diren epeen barruan eta hauteskundeetarako arauei buruz Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak egin dezan interpretazioaren kontrakoak izan daitezenean. b) Hauteskunde arauak aplikatzeari dagozkionetan Lurralde Historikoko Hauteskunde-Batzordeek dituzten interpretazio-erizpideak bateratzea. c) Hauteskunde Mahaiak eta Lurralde Historikoko Hauteskunde-Batzordeak eratze, boto-kontaketa eta sesio-akten ereduak onartzea Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailaren proposamenez eta bai hautaketaren gai izan diren hautagaien aldarrikapen-akta ere. Eredu horiek, akten kopiak berehalaxe egiteko bide eman beharko dute, nahiz autokopiagarriak diren agiri bidez, nahiz antzeko beste prozedura batzuez baliatuz. Eredu horiek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, onarpena jaso ondoren. d) Hauteskunde Mahaietako kideentzako argibidemanuala gainbegiratzea.3. atala.- Boto kontaketa orokorrean egon daitezkeen akatsak zuzentzea. Horretan agintea izan dezan Lurralde Historikoko Hauteskunde-Batzordeak, hauteskunde-mahaien sesioaktetan edo, horiek ezean, aktei buruzko egiaztagirietan egon daitezkeen akats materialak edo ekintzazkoak eta aritmetikoak zuzendu ahal izango ditu botokontaketako ekintza orokorrean bertan. 4. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko HauteskundeBatzordearenaurrean, boto-kontaketa orokorreko erabakien aurka egiteko erabili behar den prozedura. 1.- Boto kontaketa orokorraren aurkako reklamazio eta protestei Lurralde Historikoko HauteskundeBatzordeak eman diezazkien ebazpenen aurka aurkeztu daitezkeen errekurtsoei Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeak ebazpena eman diezaien arte, ez da egingo hautaketaren gai izan diren izangaien proklamazioa, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko 5/1990 Legeko 134. atalean ezartzen denaren arabera. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko HauteskundeBatzordeak errekurtsoei ebazpena eman ondoren, honek, Lurralde Historikoko Hauteskunde-Batzordeetara bidali beharko ditu erabakiak, batzorde hauek, hautatuak izan diren euskal parlamentariak proklamatu ditzaten. 5. atala.- Hauteskunde gastuak. Alderdi politikoek, federazioek, koalizioek edo agrupazioek, botaketarako kartazalak eta papeletak, propaganda eta hauteskunde-publizitatea hautesleei bidaltzea, hauteskunde-gastutzat joko da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 5/1990 Legeko 146. atalean ezartzen denaren arabera. Gastuen mugei buruz lege horretako 147. atalean ezartzen dena bete beharko da. 6. atala.- Zein epealdiren barruan egindako gastuak joko diren hauteskunde gastutzat. 1.- Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko 5/1990 Legeko 146. atalean ezartzen denaren arabera, honako hauek joko dira hauteskunde-gastutzat: hauteskundeetarako deialdia egin dadin egunetik hasi eta botaketa egunera arte alderdi politikoek egin ditzatenak hain zuzen. 2.- Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko Lege Organikoko 130. atalean ezartzen denaren arabera, honako hauek ere hauteskunde-gastutzat hartuko dira: Botaketa egunetik hautatuen proklamazioa egin dadin egunera arte alderdi politikoek egin ditzatenak hain zuzen. 7. atala.- Hauteskundeetarako dirulaguntzen bigarren diruaurrerakina. Ekonomi eta Ogasun Sailak, Euskal Autonomi Elkarteko Hauteskunde-Batzordeari hauteskundekontabilitatea aurkezteko epea amaitu eta 15 eguneko epearen barruan, hauteskundeetan lortutako emaitzen arabera hautagai-zerrendari dagokion diruaurrerakinaren 100eko 45a ordainduko die administrari orokorrei. Emaitzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren egingo da hori. Ordainketa honek eta ekainaren 15eko 5/1990 Legeko 144.1 atalean aipatzen denak, biak batera, ez dute gaindituko oraingo hauteskunde-prozesuan alderdi politiko bakoitzari dagokion diru-laguntza. Administrari orokorrek Ekonomi eta Ogasun Sailari egin beharko diote aurrerakinaren eskabidea eta alderdi politiko, federazio, koalizio edo hauteskundeagrupazio bakoitzari prozesua amaitu ondoren dagokion hauteskundedirulaguntzarenzenbatekoari kenduko zaio diru-zenbateko hori. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Erabateko dedikazio erregimena, bokal ez-judizialak izendatzeko titulu profesionalak eta Lurralde Historikoko eta Eskualdeko HauteskundeBatzordeen eskuduntzak. Lurralde Historikoko HauteskundeBatzordeetako Lehendakaria erabat dedikatzeko erregimena, Lurralde Historikoko eta Eskualdeko HauteskundeBatzordeetako bokal ez-judizialak izendatzeko eskatu beharreko titulu profesionalak eta hauen eskuduntzak, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruz indarrean dauden legeetan finkatzen direnak izango dira. Bigarrena.- Hauteskundeei buruzko kontabilitatea. Hauteskundeetan parte hartu duten hautagaizerrenden kontabilitatea, indarrean dagoen eta Estatuaren Kontabilitate Plan Orokorrean jasotzen diren printzipio orokorrei atxikiko zaie beti. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretua arauz garatzeko habilitazioa. Hauteskunde prozesuan parte hartzeko eskubidea duten Eusko Jaurlaritzako Sailburuei esku ematen zaie, dekretu honetan ezartzen dena betetzeko, gauzatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren arauak emateko. Bigarrena.- Indargabetzea eta dekretu hau indarrean sartzea. Dekretu honetan ezartzen denaren aurkakoak izan daitezkeen maila berdineko edo beheragoko xedapenak indargabetuta gelditzen dira. Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abuztuak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.