Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

238/1993 DEKRETUA, abuztuaren 3koa, euskal administrazio publikoetan euskararen erabilpenaren normalkuntzarako prozesua ezartzeko zenbait neurri ezartzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 165
  • Hurrenkera-zk.: 2830
  • Xedapen-zk.: 238
  • Xedapen-data: 1993/08/03
  • Argitaratze-data: 1993/08/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Azaroaren 24ko 10/1982 Legearen 14. atalean, Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Oinarrizko Legea bera, finkatuta uzten da, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuan kokatutako aginte publikoek zehaztu beharrekoa dela, administrazio publikoetako zein lanpostutarako den derrigorrezkoa bi hizkuntza ofizialak jakitea eta, ondorioz, beste lanpostuetarako, euskara jakitea, merezimendu lez hartuko dela. Gerora, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeak, hizkuntzaren normalkuntzari buruzkoa den V. idazpuruan, zehaztuta uzten ditu Lege hartan jasotako oharpenak. Euskal Autonomi Elkarteko bi hizkuntza ofizialak jakitea zein lanpostutarako den derrigorrezkoa zehazten duenean, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak bi alderdi zehatzetan garatzen ditu Euskeraren Erabilpena Arauzkotzezko Legearen 14. atalean egindako oharpenak: batetik, lanpostuetako hautaketa prozesuetan eta lanpostuak betetzeko orduan euskara merezimendu lez baliostatzea eta, bestetik, dena delako lanpostua betetzeko baldintzen artean euskara jakin behar dela sartzeko, euskal administrazio publikoek errespetatu behar dituzten baldintza eta mekanismoak zehazten ditu. Jakina denez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen V. idazpuru hori zehaztu eta garatu egin da urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkarteko HerriAdministrazioetan Euskararen erabilera normaltzeko plangintza arautzeko den horretan. Dekretu horren 10.1. atalean, hizkuntzaren normalkuntza prozesuan administrazio publikoek izan beharreko arta eta jarraipen tresna bat ohartematen da. Era honetakoa da tresna hori: gutxienez bi urtetik behin, aipatutako prozesuaren ibilia ebaluatuko duen txostena bidaliko dio Hizkuntza Politikarako Idazakaritza Nagusiak Eusko Jaurlaritzari eta, kasua bada, Administrazio Publiko bakoitzarentzat finkatutako helburuak betetzea ziurtatzeko beharrezko iritzi ditzan neurri zuzentzaileak proposatuko dizkio. Administrazio publikoen Hizkuntza Normalkuntzarako Plana martxan jarri zenetik lehenengo bi urteko aldia igaro denez gero, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak Jaurlaritzari bidali dio iadanik bere balioespen txostena; eta azterlan, analisi eta konparaketa horren ondorio, Dekretu hau ateratzen da. Euskal administrazio publikoetan euskararen erabilera normaltzeko prozesua arauzkotzezko arauterian planerako ohartemandako ezarpen eremua zabaldu eta administrazio publiko guztiei hedatzekoa dela xedatzen da Dekretuan. Neurri hori hartzeko, bi arrazoi daude: batetik, aipatutako arauteriak Legearen manuak garatzen dituenez, bere ezarpen eremua Legearentzako ohartemandakoari egokitu behar zaiolako, eta, bestetik, euskal administrazio publikoek, orohar eta ia salbuespenik gabe, iadanik hedatuta duten praktikari arauzko babesa eman behar zaiolako, bakoitzak bere lanpostuen zerrendak egiterakoan jartzen dituen baldintzen artean hizkuntza eskakizuna sartzen duenez gero.Hala ere, eremu horretan Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak sartzen dira bakarrik, eta ez Hezkuntza Administrazioa, Osasun Administrazioa eta Ertzaintza, hau da, Autonomi Elkarteko Administrazioa sartzen da bakarrik, horiek bereziak direlako; bestalde, hezkuntzaren eremuan oraindik oraintsu finkatu da bere arauteri desberdin eta propio zehatza, osasunarenean, ostera, ez da oraindik garatu Osasuna arautzeko Legea eta hortik aurrera finkatutako da bere arautegia, eta Ertzaintzak, azkenik, arau berezien bidez antolatuta dagoenez, bere arauteri propioa beharko luke. Xedapen honetan ohartemandako neurriak, urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan jasotako xedapenen osagarri izatea nahi denez, nahiz eta desberdinak izan, administrazio publikoek duten helburu amankomuna lortzeko antolatzen dira, hau da, dekretu horretan finkatutako helburuak lortzeko. Administrazio publikoetan hizkuntzaren normalkuntza lortzeko, Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legean eta horren garapenerako arauetan atalkatutako plana martxan jartzerakoan, zenbait arazo praktiko agerian azaldu dira -eta ez zen gutxiagorako ere, autonomia osoz eta ex novotik taiututako plana izanik, bere ezarpen prozesuan era guztietako erresistentziak gainditu beharrean aurkitu delako, eta, edozein aldaketak sortzen duen beldurraren ikuspuntutik begiratuta, horietako batzuk ulertzeko modukoak dira-, eta hemen arazo horiek konpontzeko neurriak hartu nahi dira. Dekretu honetan jasotako neurririk aipagarrienetarikoak hauek dira: - Kasu batzuetan luzatu egiten da hizkuntza eskakizuna derrigorrezko bihurtzeko ohartemandako epea. Hizkuntza eskakizuna lortzeko ahaleginen bat egin duten enplegatu publikoek hori lortzeko erraztasuna izan dezaten egiten da. Ildo horretatik, hizkuntza eskakizunentzako aldibaterako salbuespenen jaurbidea jasotzen da. - Salbuespenen zerrenda zabaldu egiten da; oinarrizko prestakuntza nahikorik ez dutelako, beren lanpostuari izendatutako euskara maila lortzeko gaitasunik ez duten enplegatu publikoak zerrenda horretan sartzen dira. - 1. eta 2. hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko saioetan, egun dauden euskalki guztiak hartuko dira kontuan, Euskaltzaindiaren txostena jaso ondoren Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak egindako gomendioen arabera. - Iadanik indarrean dagoen Hizkuntza Eskakizunak arauzkotzeko Dekretua (17. atala) hobeto betetzeko, Dekretu honek indarra hartzen duenetik urtebeteko epean, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak, hamar mila biztanle baino gutxiagoko lurralde eremuetako administrazioei, hizkuntza normalkuntzarako planaren berariazko tratua emateko txostena bidaliko diela finkatzen da hemen; egin ere, erakunde bakoitzak dituen neurri eta lurraldearen araberako berezitasunak kontuan izanik egingo da. - Aurreko lerroaldian aipatutako Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiaren txostenaren indarrez laguntza teknikoa behar duten administrazio publikoei eta, nolanahi ere, bost mila biztanle baino gutxiagoko udalerriei, bertoko euskaldunen kopurua biztanleen %10a baino handiagoa ez bada, laguntza hori HAEEk emango diela xedatzen da. - Hizkuntzaren erabileraren normalkuntzarako politikaren plangintzarako tresna lez, hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko Erregistro bakar bat sortzen da. Era berean, edozein hizkuntza eskakizun egiaztatzen dela ere, egiaztapena unibertsala izan behar dela pentsatzen da (administrazio guztientzat balio duena) eta denbora mugapenik gabekoa (betiko balio duena). Ondorioz, Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak egindako txostena eta proposamena ikusita, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko abuztuaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:I. Atalburua Erabilpen eremua 1. atala.- 1.- Dekretu honen ezarpen eremua eta euskal administrazio publikoetan euskararen erabileraren normalkuntza prozesua arauzkotzeko beste arauteri guztiena hauxe izango da: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorra eta bere erakunde autonomoak; b) Herri-Kontuen Euskal Epaitegia; c) Lan Harremanen Kontseilua; d) Foru eta Toki Administrazioak eta beren erakunde autonomoak; e) Lurralde historikoetako Batzar Nagusiak. 2.- Aurreko zenbakian esandako arauetan euskal administrazio publikoei buruz egindako aipamenetan, atal honetako lehenengo idazatian jasotako administrazioei bakarrik egindakoak direla ulertuko da.II. atalburua Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko erak 2. atala.- 1.- Euskal administrazio publikoen zerbitzuan diharduten karrerako funtzionariak eta lanitunepeko langile finkoak hizkuntza eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko, era honetara jokatuko da: a) administrazioan sartzeko edo barne promozioz lanpostuak betetzeko hautaketa prozesuetan horretarako egin daitezen saioen bidez; b) Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak edo edozein euskal administrazio publikok, berariaz helburu horretarako eta hurrengo atalean xedatutakoaren arabera, egindako aldian aldiko deialdien bidez. 2.- Kasu bakoitzean beharrezkoa den euskara maila balioestatzeko jarritako saioak, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak horretarako zehaztutako edukin eta moduetara egokitu behar dira; saioak epaitzeko ardura izango duten epaimahai edo kalifikazio batzordeen osakeran, Erakunde horri dagokion ordezkaritza bete beharko da. 3.- Aldi berean, lehenengo eta bigarren hizkuntza eskakizunei dagokienez, saio horietarako, egun bizirik dauden euskalki guztiak hartuko dira kontuan, Euskaltzaindiaren txostena jaso ondoren Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak horri buruz emandako erabakiaren arabera. 3. atala.- Hizkuntza eskakizunak egiaztatzeko berariazko prozesuak (lanpostuetarako hautatu eta horiek betetzeko direnak salbuespen direla), era honetan garatuko dira: 1.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, aldian aldian, Autonomi Elkarteko Administrazioaren zerbitzuan diharduten karrerako funtzionariek eta lanitunepeko langile finkoek hizkuntza eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko berariazko saioetarako deialdiak egingo ditu. Saioak sei hilabetetik behin egingo dira gutxienez. 2.- Era berean, beste euskal administrazio publiko batzuek horrela eskatzen dioetenean, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak burutuko ditu haien deialdietako saioak. 3.- Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundearen deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira. Administrazioaren edo lanituneen ikuspuntuko egoera dena delakoa izanda ere, edozein euskal administrazio publikoren zerbitzuan diharduten karrerako funtzionariek eta lan-itunepeko langile finkoek parte hartu ahal izango dute haietan, administrazio publiko horrek beretzat ere saio horiek egitea HAEEri eskatzen badio. Besteen deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, bakoitzaren Lurralde Historikoko aldizkarian egingo dira, foru aldundien, Batzar Nagusien edo udalen deialdiak baldin badira. Deialdia egiten duen administrazioaren zerbitzuan diharduten karrerako funtzionariak eta lan-itunepeko langile finkoak baino ezingo dira aurkeztu haietara, beren administrazio edo lan-ituneen ikuspuntuko egoera edozein dela ere. 4.- Atal honetan aipatutako prozesuetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea inola ere ez da hamar egun natural baino laburragoa izango. Hori amaituta, onartutako izangaien Behin-behineko zerrenda argitaratuko du deialdia egiten duen administrazioak eta arrazoibideak aurkezteko epea zabalduko du; epe hori ez da zazpi egun natural baino txikiagoa izango. Esandako epea amaitu eta aurkeztutako arrazoibideak erabaki ondoren, onartutako izangaien behin-betiko zerrenda argitaratuko da. 5.- Argitalpena egiteko beste eraren bat deialdian bertan zehazten ez bada, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, bakoitzaren Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratuko dira onartu eta bazter utzitako izangaien zerrendak. 6.- Epaitu behar dituzten saioen edukinari egokitzen zaiona izango da epaimahai kalifikatzaileen osakera. Kideak, gehien bat, 4. edo T.G. hizkuntza eskakizuna egiaztatu duten karrerako funtzionariak edo lanitunepeko langile finkoak izango dira. Izendapena, bestalde, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, kasua bada, bakoitzaren Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratuko da. Nolanahi ere, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak berak egin gabeko deialdien kasuan, bere ordezkari bat egongo da epaimahai horietan. 7.- Deialdietan, edozein administrazio publikok egindakoak izanda ere, beste bigarren saio edo konparaziozko azterketa batzuk egingo direla jasoko da. Lehenengoak egin eta sei hilabete igaro baino lehen burutuko dira bigarrenak eta lehenengoetara aurkeztu arren gainditzerik lortu ez duten izangaiak baino ezingo dira saiatu. 8.- Deialdietako saioen emaitzak, izangaiek egiaztaturiko hizkuntza eskakizunen azalpena eginez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo, bestela, bakoitzaren Lurralde Historikoko aldizkarian argitaratuko dira. 9.- Saioen emaitzak edo aurreko 7. eta 8. idazatietan aipatutako konparaziozko azterketen emaitzak argitaratzen direnean hasita izango dituzte ondorioak hizkuntza eskakizunen egiaztapenek. 4. atala.- 1.- Dekretu honetan ohartemandako eretara egiaztaturiko hizkuntza eskakizunek balio osoa izango dute indarrean dagoen arauterian ohartemandako ondorioetarako eta euskal administrazio publiko guztien aurrean; helburu horretarako beste saiorik egin beharrik ez dute izango, hizkuntza eskakizuna betetzen dutela horrela egiaztatzen dutenek. Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak, ofizioz edo norberak eskatuta, bakoitzak bere hizkuntza eskakizuna betetzen duela egiaztatzeko ziurtagiriak igorriko ditu. 2.- Aurreko idazatian ohartemandako ondorioetarako, abuztuaren 30eko 461/1991 Dekretuaren 15.2 c) atalean aipatutako erregistroa eratzen da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundean. Plangintza tresna lez eratzen da, bertan informazioa erasota utziaz, hizkuntzaren normalkuntzarako neurriak administrazioek zein mailatan betetzen dituzten jasotzeko; Dekretu honetan ohartemandako edozein eratara egiaztaturiko hizkuntza eskakizunak erregistro horretan inskribatuko dira. Bakoitzak betetzen duen hizkuntza eskakizuna, Erregistroko oharpenek eta igorriko diren oharpenen ziurtagiriek egiaztatuko diote interesatuari berari eta edozein euskal administrazio publikori. 3.- Erregistroko oharpenak ofizioz egingo ditu Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak. Ondorio horietarako, erakunde horrek epaimahaietan edo batzorde kalifikatzaileetan izango dituen ordezkariak, HAEEri saioaldi bakoitzean egiaztaturiko hizkuntza eskakizunen berri ematera behartuta daude. 4.- Hizkuntza eskakizunen egiaztapenak jasoko dituen erregistroan eraskin bat ere egongo da honako agiango kasuok jasotzeko: batetik, hautaketa prozesuren batean zehar hizkuntza eskakizun zehatzen bati dagokion maila erakutsi bai, baina prozesu horren baitako hautaketa ikastaroa edo proba aldia gainditzeke daudenak, eta, bestetik, deialdiko oinarriarauetan horrela oharteman delako, beharretsitako hizkuntza eskakizuna baino bi maila beheragokoa egiaztuta izan eta praktika aldia amaitu ordurako bere lanpostuari dagokion maila gaindetu behar dutenak. Hala ere, agiango kasu horietakoak dituzten administrazio guztien betebeharra da, agiango kasuoi buruz gertaturiko edozein gorabeheraren berri Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeari ematea.III. atalaburua Hizkuntza eskakizunak betetzeko salbuespenak 5. atala.- Adina dela-eta hizkuntza eskakizunak betetzetik salbuesteko, bata zein bestea berdin dela, bakoitzaren administrazioko langilegoaren erregistroaren ziurtagiriaz edo Nortasun Agiri Nazionalaren kopia kautotuaren bidez egiaztatuko da jaioteguna. 6. atala.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legearen 97.3 atalean xedatutakoaren arabera, urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren 26. atalean aipatzen diren pertsonez gain, Oinarrizko Batxilerra edo Oinarrizko Hezkuntza Orokorra lortzeko besteko ikasketarik egin ez dutenak ere, betetzen duten lanpostuari dagokionez, hizkuntza eskakizunetarako derrigortasun jaurbide orokorra bete beharretik salbu egongo dira; eskolaziurtagiriari buruz ordenamendu juridikoan beste helburu batzuetarako denean jasotako baliokidetasunak eta konbalidazioak ez dira kontuan hartuko hemen. Salbuespenerako espedientea interesatuak eskatuta edo «ofizioz» hasi ahal izango da, baina bigarren kasu horretan haren adostasuna jaso behar da. 7. atala.- Urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren 26. b) atalean ikusten den salbuespenaren egiaztagiria lortzeko, bere lanpostuari izendatutako hizkuntza eskakizuna lortzeko gaitasunik eza berariaz konstarazi behar da, Dekretu honetako gehigarrizko xedapenetatik zazpigarrenean aipaturiko irizpideen arabera. Interesatuaren eskariz edo «ofizioz» has daiteke ihardunbidea. IV. atalburua Hizkuntza eskakizunak betetzea 8. atala.- Euskal administrazio publikoen zerbitzuan diharduten karrerako funtzionariek eta lanitunepeko langile finkoek hizkuntza eskakizunak betetzeko duten beharrerako, eskakizuna izendatuta duten lanpostuen titularrak badira, aldibaterako salbuespena eman dakieke, langileok betetzen duten lanpostuaren arabera, honako kasu eta baldintzetan: a) izendatutako hizkuntza eskakizuna bia bada eta langileak lehenengo hizkuntza eskakizuna egiaztatu badu, urtebeterako salbuespena emango zaio, derrigorrezko azken eguna heltzen denetik kontatzen hasita; b) izendatutako hizkuntza eskakizuna hirua bada eta langileak bigarren hizkuntza eskakizuna egiaztatu badu, bi urterako salbuespena emango zaio, derrigorrezko azken eguna heltzen denetik kontatzen hasita; c) derrigorrezko azken eguna heltzen denean, langilea, zerbitzuan edo lan harremanak etenda barik, bere lanpostua gordetzeko eskubidea eman dion beste edozein egoera administratiboren batean aurkitzen bada, hamazortzi hilabeteko salbuespena emango zaio, berriro zerbitzura itzultzen denetik edo lan harremanak hasten direnetik kontatuta, hizkuntza eskakizuna lehenengoa edo bigarrena denean; ostera, hiru urtekoa emango zaio hirugarren edo laugarren hizkuntza eskakizunaren kasuan; salbuespen aldi hori amaitzen denean ezingo zaio besterik eman, nahiz eta aurreko a) eta b) idazatietan xedatutakoaz baliatu nahi izan. 9. atala.- 1.- Derrigorrezko eguna jarrita, laugarren hizkuntza eskakizuna izendatuta duten lanpostuetako titularrentzat, salbuespena egingo da plangintzako lehenengo aldian. Aldi horretan, lanpostu horien titularrek hirugarren hizkuntza eskakizuna betetzen dutela egiaztatu beharko dute bakarrik, derrigorrezko azken eguna heltzen denean. 2.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 97.4 atalean ezarritakoarekin bat etorriz, derrigorrezko eguna duten 4. hizkuntza eskakizuneko lanpostuetarako hautaketetan eta horiek betetzeko prozesuetan izangai batek ere egiaztatzen ez badu, lanpostu horri 3. hizkuntza eskakizuna ezarriko zaio, baina deialdi horretako lanpostua betetzeko baino ez da. 10. atala.- Derrigorrezko hizkuntza eskakizuna egiaztatu ez delako lanpostutik kentzeko espedientea hasi eta gero, izapideak egiten ari diren garaian lortzen badu eskakizun hori lanpostuaren titularrak, espedientea ofizioz gordeko da artxibategian. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal administrazio publikoek enplegurako egindako deialdietako baldintzen artean sartuko dute lanpostu bakoitzari dagokion hizkuntza eskakizuna, eta izango balu, derrigorrezko eguna ere bai. Bigarrena.- Euskal administrazio publikoek, beren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza gaitasuna lortzeko, lehentasunezko tratua eskainiko dute, horretarako beharrezko izan daitezen lizentzia eta haizugoak emanez eta horien gozamena lortzeko eragozpen edo kaltegarri izan daitezen trabak kenduaz. Hirugarrena.- Karrerako funtzionari edo lanitunepeko langile finko izaeraz sartzeko deialdietan eta lanpostuak betetzeko prozesuetan, lanpostu horietarako tekniko gaituaren hizkuntza eskakizuna betetzea eskatzen bada, prozesua osatzen duten saio bereziak gainditzeaz egiaztatuko dira lanpostu mota bakoitzaren hizkuntza eskakizunak osatzeko diren berariazko ezaguerak, eta ez da beste saio gehigarrirrik beharko helburu zehatz horretarako. Laugarrena.- Karrerako funtzionari edo lanitunepeko langile finko izatera heltzeko hautaketa prozesuetan, nahiz eta egoera horietara heltzerik lortu ez, hizkuntza eskakizunak egiaztatzen dituzten izangaiek ez dute berriz egiaztatu beharrik izango, prozesu berdinetan parte hartzen dutenean. Egiaztaturiko eskakizuna lehenengoa edo bigarrena bada, salbuespena urtebeterako izango da, eskakizuna hirugarrena bada, aldiz, bi urterako, eta, laugarrena bada, betiko. Aurreko lerroaldian ohartemandako salbuespena ezarri ahal izateko, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak emandako ziurtagiria beharko da, egiaztaturiko hizkuntza eskakizuna eta bere balio aldia bertan azalduz. Bostgarrena.- Dekretu honen lehenengo atalean aipatutako arauteria Eusko Legebiltzarrean eta Arartekoan ezarriko da, Legebiltzarreko Mahaiak aurrez ontzat eman eta, kasua bada, beretzat onartzen baldin badu. Seigarrena.- Ehuneko hirurogeitik gorako euskaldun kopurua dagoen eskualdeetan, euskaraz prestatzeko berariazko ikastaroak egiteko bultzatzaile izango da Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundea. Zazpigarrena.- Ikasteko gaitasun-trebeziak nabari falta dituztelako, salbuespenaren bila egindako eskabideak sailkatzeko balio izango duten irizpideak proposatuko dizkio Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeak Eusko Jaurlaritzari, Dekretu honek indarra hartzen duenetik sei hilabeteko epean. Zortzigarrena.- 1995eko uztailaren 30a baino lehen lortutako Euskararen Ezagutza Agiria, EGA, HizkuntzaEskolaOfizialeko gaitasun agiria, Labayru Ikastegiak emandako ziurtagiria, hiru horiek eta 3. hizkuntza eskakizuna baliokidetzat hartzen dira. Horretarako, interesa dutenek beharrezko agiriak aurkeztuko dizkiote bakoitzak bere administrazioari. Bederatzigarrena.- Irakaskuntza eta Osasun alorren eta Ertzaintzaren izaera eta egiteko bereziak diren modukoak direlako, urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren Gehigarrizko Xedapenetatik Lehenengoan ohartemandakoaren arabera, alor horietan hizkuntzaren normalkuntzarako prozesua arautuko duten berariazko arauak izango dira horientzako gidari. Hamargarrena.- Plangintzaren lehenengo aldia amaitu eta gero, hurrengo aldietan egin daitezen plangintzetako zehaztasunetan, salbuespenen jaurbideari dagozkionak sartu beharko dira. Harik eta zehaztasun horiek finkatzen ez diren artean, Dekretu honetako 9.1. atalean ohartemandako salbuespenak izango dira indarrean. Beste salbuespen guztiak, salbuespenok emateko agirian ohartemandako epe zehatzean amaituko dira. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Bigarren eta hirugarren hizkuntza eskakizunen kasuan, Dekretu honek indarra hartzen duenean iragana bada horien derrigorrezko azken eguna, hasi Dekretuak indarra hartu duen egunean eta 8. atalean ohartemandako aldietarako salbuespena berez eta besterik gabe ematen dela ulertu behar da, baldin eta salbuespen hori emateko beharrezko hizkuntza eskakizuna lanpostuaren titularrak iadanik egiaztatu badu edo aldibaterako xedapenetatik bigarrenean aipatutako saioen indarrez egiaztatzen badu. Bigarrena.- Herri-Arduralitzaren Euskal Erakundeak eta beste euskal administrazio publikoek, beren zerbitzuan diharduten langileek hizkuntza eskakizunak betetzen dituztela egiaztatzeko zuzendutako prozesuak Dekretu honek indarra hartu aurretik egin badituzte, beste behin eta egun hartatik kontatzen hasita hiru hilabetekoa baino laburragoa ez den epean, beste saio batzuk egingo dituzte helburu horretarako. Beren lanpostuei derrigorrezko egunez izendatutako hizkuntza eskakizuna betetzen dutela egiaztatu ez dutenak baino ezingo dira aurkeztu saio horietara; lehen aipatutako eskakizuna lortzeko aldibaterako salbuespenerako hizkuntza eskakizun mailarik ez dutenak ere kasu berean aurkitzen dira, Dekretu honetan xedatutakoaren arabera. Xedapen honetan ohartemandako langileentzat, Dekretu honetan ohartemandako salbuespenak, saioa egiten den egunean hasiko dira kontatzen. Hirugarren edo laugarren hizkuntza eskakizuna izendatuta duten lanpostuen titularrek, halaber, lanpostuon derrigorrezko eguna iragana bada eta beheragoko hizkuntza eskakizunen bat betetzen dutela saio horietan egiaztatzen badute, bi urteko salbuespena izan dezakete, baina ezingo dute metatu Dekretu honetan ohartemandako beste batzuekin. Hirugarrena.- Dekretu honek indarra hartu aurretik egiaztaturiko hizkuntza eskakizunak, berton ohartemandako edozein erara lortutakoak direla ere, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundean eratutako erregistroan inskribatuko dira. Inskripzioa erakundeak berak egingo du, ofizioz edo bakoitzak berak eskatuta. Hizkuntza eskakizun horien balioa eta eragina, Dekretu honek indarra hartzen duen egunetik aurrera egiaztaturikoentzat 4. atalean xedatutakoen modumodukoak izango dira. Laugarrena.- Dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera, hizkuntzaren normalkuntzari buruzko arauteria ezar dakiekeen erakundeek plangitzarako lehenengo aldiari dagokion hizkuntza normalkuntzarako plana taiutuko dute, orokorrean beste erakunde guztientzako finkatutako azken eguna beretzat ere bera izan dutela, hau da, 1995eko uztailaren 30a. Erakunde horiek prozesura berandu lotzeagatik gerta daitezkeen zailtasunak kontuan izanik, Hizkuntza Politikarako Idazkaritzak arazo horren eraginpean dauden erakundeekin batera aztertuko ditu bidezko diren neurriak, eta Jaurlaritzaren Kontseiluari proposatuko dizkio derrigorrezko epeen aldaketak eta beharrezko beste egokitzapenak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak erabakitzeko ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. Bigarrena.- Urriaren 17ko 224/1989 Dekretuaren 17. atalean agindutakoa betetzeko, Dekretu honek indarra hartzen duenetik urtebeteko epean, hamar mila biztanle baino gutxiagoko lurralde eremuetako administrazioei hizkuntzaren normalkuntzarako planaren barruan tratu berezia emateko txostena bidaliko die Hizkuntza Politikarako Idazkaritza Nagusiak, erakunde bakoitzaren neurrien, lurraldearen eta egoera soziolinguistikoaren berezitasunak kontuan izanda. Aurreko idazatian aipatutako txostenen indarrez laguntza teknikoa behar duten administrazio publikoei HAEEk emango die; aldiz, bost mila biztanle baino gutxiagoko udalerriei, euskaldunen kopuruak biztanlegoaren %10a gainditzen ez badu, horiei beti. Era berean, iadanik eratuta egon edo sor daitezen amankomunitateekin, beren helburuen artean hizkuntzaren alorreko zerbitzuak eskaintzea jasotzen badute, lankidetza lanak egingo ditu HAEEk laguntza teknikoa eskainiz. Hirugarrena.- Dekretu honetan ezarritakoaren aurka edo horrekin kontraesanean dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. Laugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1993ko abuztuak 3. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA Y ATXAERANDIO.