Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

235/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari EUSKAL MEDIA S.A. Elkarte Anonimo Publikorako akzio berriak eskuratzeko harpidetza eta ordainketa egiteko baimena eman eta Eraketa Estatutuak aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Kultura
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 154
  • Hurrenkera-zk.: 2707
  • Xedapen-zk.: 235
  • Xedapen-data: 1993/07/27
  • Argitaratze-data: 1993/08/16

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun; Ekonomia

Testu legala

EUSKAL MEDIA S.A. Elkarte Anonimo Publikoaren Batzorde Nagusiak 1993ko uztailaren 27an egindako bileran, baltzuaren ondasuna handitzea erabaki zuen. Hasierakoa, ehun eta hogeitabost milioi (125.000.000) pezetakoa zen, harpidetza eta ordainketa Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak erabat egina izanik eta, aurrerantzean, ehun eta laurogei milioi eta bostehun mila (180.500.000) pezetatan handitzea nahi da, horretarako, hamarna mila (10.000) pezetako hamazortzi mila eta berrogeita hamar (18.050) akzio jaulkiz, serie bakar batean, 12.501etik 30.550era numeratuta, biak barnean daudela, benetako balioa aipatutako bera izanik eta inolako jaulkipen-zergarik gabe. Euskadiko Kultura Ondareari buruz uztailaren 27an onartutako 14/1983 Legeak, bere 44. atalean, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak Elkarte Publikoetako hartukizunak erosi ahal izateko, Jaurlaritzak dekretuz emandako baimena behar dela ezartzen du, horretarako proposamen bateratua egin behar dutelarik, bai Ekonomi eta Ogasun Sailburuak, bai administratiboki Elkarteari dagokion Saileko Sailburuak ere. Ondorioz, Ekonomi eta Ogasun Sailburuak eta Kultura Sailburuak batera egindako proposamena ikusita, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko uztailaren 27an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari, bazkide bakarra izanik dituen eskubideak erabiliz, EUSKAL MEDIA S.A. Elkarte Anonimo Publikoak jaulkitako hamarna mila (10.000) pezetako hamazortzi mila eta berrogeita hamar (18.050) akzioak, 12.501etik 30.550era jarraian numeraturik eta biak barnean daudela, bereganatzeko baimena eman, baita beren balioaren %100, hau da, ehun eta laurogei milioi eta bostehun mila (180.500.000,-) pezeta ordaintzekoa ere, aipatutako Elkarte horren Akziodunen Bilera Nagusian hartutako Erabakia errespetatuz. 2. atala.- Eraketa Estatutuen 6. ataleko 1. lerroaldia aldatzen da, aurrerantzean, ondoren adierazitako eran idatzita geratuko delarik: «6. atala.- Baltzuaren Ondasuna. 1. Baltzuaren Ondasuna hirurehun eta bost milioi eta bostehun mila (305.500.000) pezetakoa da, hogeita hamar mila bostehun eta berrogeita hamar (30.550) akzio izendunez osatua, horietako bakoitzak hamar mila (10.000) pezetako balioa duela, 1etik 30.550era jarraian numeraturik, biak barnean daudela eta harpidetza eta ordainketa erabat eginak direla. AZKEN XEDAPENA Honako Dekretu hau onartzen den egunean bertan jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Kultura Sailburua, JOSEBA ARREGI ARANBURU.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.