Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

218/1993 DEKRETUA, uztailaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 146
  • Hurrenkera-zk.: 2574
  • Xedapen-zk.: 218
  • Xedapen-data: 1993/07/27
  • Argitaratze-data: 1993/08/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu
XEDATU DUT : 1. atala.- «Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia» administrazio erakunde autonomiadunaren 1993. ekonomi urtealdiko aurrekontua onartzen da, Dekretu honetan ezarritako eran. 2. atala.- 1.- «Euskadiko Poliziaren Ikastegia» administrazio erakunde autonomiadunaren aurrekontu gastuak, ordaintzeko diren diru-kopuruei dagokienez, 1.216.897.592 pezetakoak izango dira guztira, I eraskinean zehazten denez. 2.- Erakunde horren aurrekontuko dirusarrerak 1.216.897.592 pezetakoak dira guztira, II eraskinean zehazten denez. AZKEN XEDAPENA Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra, ekonomi ondorioak 1993ko uztailaren 31tik aurrera izango dituen arren. Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legean eratzen da Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Herrizaingo Sailari atxikita dagoen erakunde autonomo gisa, eta bertan horren eginkizunak finkatu Euskal Herriko Poliziaren aukeraketa eta gaikuntzaren ingurukoak direnak, segurtasun pribatuko langileen heziketa egokirako burutu beharrekoen kaltetan gabeeta bidebatez, erakunde autonomoaren jaurtze eta zuzendaritzako ihardute-sailen oinarrizko eskema ezartzen du. Beste ingurune batean izendatu zaizkion eginkizunak era egokiagoan garatzeko administrazio mailako antolakuntzarako formula da. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia era eraginkorrean ezar dadin maila ezberdineko xedapen eta erabakiak hartu beharra dago, batzuk Legearen aldibaterako xedapenetan esanbidez jasota datozenak. Horien artean erakunde autonomo berriaren egitura organiko eta funtzionala araupetzekoa, hori Legean ohartemandakoa betetzera etorriko dela, eta eraginkortasun egokirako eta garai berriek eskatzen duten bitartekoen ekonomiarako ihardute-sail eta eginkizunen sistema taiutuz. Hori da, hain zuzen, Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen azken xedapenetatik bigarrenean jasotako eskumenean oinarrituta ematen den Dekretu honen helburua. Ondorioz, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartuta eta Jaurlaritza Kontseiluak 1993ko uztailaren 27an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxeXEDATU DUT:1. atala.- Xedea. Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak administrazio mailako erakunde autonomo gisa eratutako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren egitura organikoa finkatzea da Dekretu honen xedea.2. atala.- Ihardutesailak. 1.- Honako hauek dira Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko ihardutesailak: a) Kontseilu Araupetzailea. b) Zuzendaria. - Idazkaritza Nagusia. - Gaikuntza Alorra. - Hautapen Alorra. - Administrazio eta Gai Orokorretarako Alorra. 2.- Aurreko idazatian jasotako Alorrak, dituzten eginkizunetarako beharrezko izan daitezen sail eta ataletan antolatu ahal izango dira.3. atala.- Kontseilu Araupetzailea. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko jaurtzeorgano gorena den Kontseilu Araupetzaileak, 4/1992 Legearen 8. atalean jasotako osaketa eta eginkizunak izango ditu.4. atala.- Zuzendaria. 1.- Ikastegiko Zuzendaria Jaurlaritzaren dekretuz izendatuko da eta kenduko da kargutik, Herrizaingo Sailburuaren proposamenez, eta Eusko Jaurlaritzako Zuzendari maila izango du. 2.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Zuzendariak dauka Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko legezko ordezkotza, eta berari dagokio, oro har, Ikastegiko zerbitzu eta ekintza zuzentzea, suztatzea, koordinatzea eta ikuskatzea. Zuzendariari dagozkio, bereziki, honako eginkizun eta eskuduntza hauek: a) 4/1992 Legearen 7.3 atalak eskatzen duen koordinazioa eraginkorra izan dadin zaintzea. b) Aurrekontuen aurregitasmoaren proposamena eta horren urteko txostena, Ikastegiko urteko ekintzen plana eta hautaketa eta heziketarako plan orokorrak eta Ikastegiak bere eginkizunen alorrean beste erakunde publiko nahiz pribatuekin sina ditzakeen hitzarmenak. c) Kontseilu Araupetzailearen erabakiak era eraginkorrean bete daitezen zaintzea. d) Ertzaintzako eskala eta kategorietara sartzeko aukeraketa-bideetarako oinarriak onartzea, horien deia egitea eta epaimahaiak izendatzea. e) Ondare eta kontratazio arloan legeek erakunde autonomoei izenda diezaizkien eskuduntzez baliatzea. f) Ikastegira atxikitako langileei dagokienez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 10.3 atalean aurrikusitakoaren arabera, erakunde autonomoari dagozkion eskuduntzez baliatzea, Dekretu honen 8. atalean Administrazio eta Gai Orokorretarako Alorrari izendatutakoak izan ezik. g) Erakunde autonomoari izendatutako helburuak betetzeko ahalmenetatik, beste ihardute-sailei izendatzen ez zaizkien guztiez baliatzea. 3.- Ikastegiko Zuzendariaren menpe daude: - Idazkaritza Nagusia. - Gaikuntza Alorra. - Hautapen Alorra. - Administrazio eta Gai Orokorretarako Alorra.5. atala.- Idazkaritza Nagusia. Idazkaritza Nagusiari dagozkio: a) Zuzendariari bere eginkizunetan teknikazko laguntza ematea. b) Zuzendariaren ordezkari legez dagozkion eginkizunak burutzea, hala badagokio, eta haren ordezkotza bete zuzendaritza hutsik badago edo zuzendaria kanpoan edo gaixorik dagoenean. c) Administrazio eskudunaren aldetik Ikastegiaren ardurapeko irakaskuntza zentruetan ematen diren ikasketen konbalidazioa lortzeko eman beharreko urratsak ematea, Hezkuntzako Administrazioa, unibertsitatekoa, botere judiziala eta irakaskuntzarako interesgarri izan daitezen beste erakunde, zentru edo tegien arteko erakunde mailako lankidetza bultzatuz. d) Ikastegiko artxibategia kudeatu eta zaintzea. e) Ikasketa egiaztagiriak izapidetu eta ematea. f) Ikastegiko liburutegia kudeatzea.6. atala.- Gaikuntza Alorra. Gaikuntza Alorrari dagokio: a) Euskal Herriko Polizia osatzen duten Kidegoetako funtzionarien eskala eta kategorietara sartu aurreko heziketa ikastaroak programatzea, antolatzea eta burutzea. b) Euskal Herriko Polizia osatzen duten Kidegoetako funtzionarien heziketa eta trebakuntzarako beste ikastaro batzuk programatzea, antolatzea eta burutzea. c) Euskal Herriko Poliziako funtzionari guztientzat izaera orokorra eta aldizkakoa izango duten gaitasun profesional eta trebatasunen zainketa eta hobekuntzarako heziketa alorreko ekintzen egitarauak prestatzea eta udalbatzen menpeko polizia kidegoetako funtzionariei zuzendutakoak koordinatzea eta udaleei horiei plan horien egiterapenean laguntzea. d) Jatorrizkoa ez den beste polizia kidegoetan lanpostu bat betetzeko beharrezko gaikuntzarako ikastaro osagarriak antolatu eta burutzea, 4/1992 Legearen 73.3 atalean ohartemandakoa garatuz arauz ezar dadinaren arabera. e) Ertzaintzako funtzionarien hizkuntz gaitasun egokia lortzeko ikastaro eta egitarauak taiutu, antolatu eta behar izanez gero, garatzea. f) Autonomi Elkartean herritarrak babestu eta laguntzeko zereginak dituzten erakunde publiko nahiz pribatuekin lankidetzan aritzea, Ikastegiko helburuak lortzeko egokiak izan daitezkeen gaikuntza edo zabalkunde mailako ekintzak suztatu eta burutuz. g) Euskal Heriko Poliziako funtzionarientzat, hezitzeko eta informazioa emateko izango diren aldianaldiko argitalpenak gertatzea eta haien gaikuntza profesionala lortzeko beste ekintza lagungarri batzu antolatzea.7. atala.- Hautapen Alorra. Hautapen Alorraro dagozkio: a) Ertzaintzako eskala eta kategorietarako sartzeko aukeraketa-bidearen oinarriak ezarri eta Zuzendariari proposatzea. b) Ertzaintzako eskala eta kategorietarako sartzeko aukeraketa-bidea burutu ahal izateko bete beharreko eginkizun guztiak burutzea. c) Toki-Administrazioaren menpeko Polizia Kidegoetako eskala eta kategoria desberdinetan sartzeko oinarrizko arauak taiutzea eta, bereziki, guztiek nahitanahiez egin beharrekoak gerta litezkeen aukeraketasaioetako programak, edukia eta egitura prestatzea. d) Euskal Herriko Polizia osatzen duten Polizia Kidegoetako eskala eta kategorietara sartu aurretik egin beharreko praktika aldiak programatzea eta Euskal Herriko Poliziaren Kidegoetako eskala eta kategorietara sartu aurretik egin beharreko gaikuntza ikastaroetan eta praktika aldietan parte hartzen dutenen jarraipena egitea, hautaketa ondorioetarako. e) Toki-Administrazioaren menpeko Polizia Kidegoetako eskala eta kategorietara sartzeko aukeraketabideak burutzea, hala dagokionean. f) Udalbatzekin, beren Polizia Kidegoetako funtzionarien aukeraketa inguruko gaietan, lankidetzan aritzea eta laguntza ematea eta haiek deitutako aukeraketabideetan, epaimahaiei beren eginkizunak era egokian egiteratzeko beharrezko izan daitezen lankidetza materiala eta laguntza teknikoa ematea.8. atala.- Administrazio eta Gai Orokorretarako Alorra. Administrazio eta Gai Orokorretarako Alorrari dagozkio: a) Langileen ohizko kudeaketa eta administrazioa, eta bereziki: - bateragarritasun espedienteak ebaztea. - lizentzia eta baimenak ematea. - disziplinazko espedienteak ireki eta legeurratze arinegatiko eta larriegatiko zigorrak jartzea. b) Erakunde Autonomiadunaren aurrekontuen aurregitasmoa prestatzea eta bere egiterapenaren jarraipena egitea. c) Ikastegiaren ondare eta kontratazio espedienteen ekonomi-kudeaketa eta izapideketa. d) Ikastegiko lege aholkularitza. e) Ikastegiko erregistro orokorra. f) Ikastegiko egoitzaren zainketa eta ondasun higikor eta higiezinen administrazio eta zainketa.9. atala.- ihardute-sailen koordinaketa. Ikastegiko ihardute-sail guztiek gainontzekoekin elkarlanean ihardungo dute eginkizunak betetzen, Erakunde Autonomoaren helburuak lortzeko beharrezko izan daitezen elkarlan eta laguntza emanez.GEHIGARRIZKO XEDAPENAIdazkaritza Nagusiko eta aurreko idazatietan araupetutako Alorretako titularren lanpostuak poliziaren laguntzarako lan-itunepeko langileen eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko langileen arteko aukerako izendapenez beteko dira, dagokion lanpostuen zerrendan jasoko den bideari jarraituz.INDARGABETZE XEDAPENAIndargabe gelditzen da Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiaren organu eta funtzioen oinarrizko egitura onartzen duen maiatzaren 14eko 311/1991 Dekretua.AZKEN XEDAPENAKLehenengoa.- Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia Herrizaingo Sailari atxikita geldituko da, horren egitura organikoa ezartzen duen Dekretuan ohartemandakoaren arabera.Bigarrena.- Herrizaingo Sailburuak du Dekretu honetan xedatutakoa garatu eta ezartzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko ahalmena.Hirugarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra.Vitoria-Gasteizen, 1993ko uztailak 27.Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.