Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

170/1993 DEKRETUA, ekainaren 15ekoa, Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea eratzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 120
  • Hurrenkera-zk.: 2053
  • Xedapen-zk.: 170
  • Xedapen-data: 1993/06/15
  • Argitaratze-data: 1993/06/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Sistema Vasco de Salud-Osasuna Zainduz delakoaren Plan Estrategikoan ikus daitekeenez, tumorretatik datozen gaisotasunak benetako arazo larriak dira gaur egun gure Autonomi Elkartean, dauden hilkortasun eta gaisotze tasa handiak eta ondorioz, horrek dakarren giza eta osasun mailako gastuak kontutan hartuz gero. Hori dela eta, gaisotasun honek dakarren osasun mailako arazoan eragin eraginkorra lortzeko xedez, behar-beharrezkoa da, koordinatuki neurriak hartzea, hain zuzen ere, gaitzari aurrea hartzeko neurriak eta hezkuntza, informazio, sorospen eta errehabilitazio mailako neurriak. Zorionez, gure Elkarte Autonomoan badira Baltzu Zientifikoak, Entitateak eta Elkarteak, patologia horren aurka aritzea xedetzat dutenak. Ondorioz, baltzu, entitate eta elkarte horien ahaleginak batzeko eta sustatzeko elkarlankidetza bat antolatu, lehentasuna duten neurriak eta egitekoak definitu, guztientzako interesekoak diren informazioak hedatu eta osasun mailako baliabideak hobetzen eta probetxatzen lagundu nahi da. Hori horrela, Osasun Sailburuaren proposamenez, Medikuen Kolegio Ofizialei eta Euskal Autonomi Elkarteko Osasun Laguntzaile Teknikoen eta Erizaintzako Diplomatuen Elkarte Ofizialei, Asociación Española de la Lucha contra el Cáncer delakoari eta arazo honekin zerikusirik duten elkarte zientifikoei hitza eman ondoren, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko ekainaren 15ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea sortzea, Osasun Sailari atxikita egongo dena eta minbiziari aurrea hartzeko eta minbizia kontrolatzeko laguntza teknikoa emango duena. 2. atala.- 1.- Kontseilu Aholkuemaile honek Euskal Elkarte Autonomoan minbiziari aurrea hartzeko eta minbizia kontrolatzeko Osoko Plan bat eratzea du xede nagusitzat, gero, Osasun Saileko organu kudeatzaileek onartu beharko dutena. 2.- Minbiziari aurrea hartzeko eta minbizia kontrolatzeko Osoko Plana onartu ondoren, Kontseilu Aholkuemaileak planaren jarraipenari eta ebaluaketari buruzko egitekoak hartuko ditu bere gain. 3.- Zeregin hauek ere izango ditu: a) Minbiziari buruzko oinarrizko aurrehartzea eta osasun mailako hezkuntza gaietan lehentasuna duten planen norabide eta ekintzei buruz informazioa eman eta laguntzea. b) Maila guztietan (oinarrizko sorospena, hospitalizazio mailan, paliatibo mailan) gaisorik dauden pertsonen diagnostiko goiztarrari buruz eta osasun sorospenarekin zerikusia duten alderdi guztiei buruz informazioa ematea eta laguntzea. c) Gaisotasun honen ondorioengatik eraginpean daudenen artean ahaleginak, laguntzak eta esperientziak batzea eta elkartzea bultzarazteko iharduketetan proposamenak egitea, laguntzea eta lankidetzan aritzea. d) Osasun arloko profesionalak onkologian prestakuntza egokia izan dezaten laguntzea eta lankidetzan aritzea. e) Minbiziari aurrea hartzeko eta minbizia kontrolatzeko osasun mailako programak eta zerbitzuak benetakoak eta eraginkorrak diren ikertzeko eta ebaluatzeko proiektuetan proposamenak egin, laguntza eman eta, behar izanez gero, lankidetzan aritzea. 3. atala.- 1.- Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea, Lehendakari batek, Koordinatzaile batek eta, gehienez ere, 18 bokalek, osatuko dute, eta Osasun Sailburuak izendatuko ditu bi urterako eta berriz ere aukeratu ahal izango dira. 2.- Minbiziari aurrea hartzeko eta minbizia kontrolatzeko eremuan, ekintzak egiten dituzten eraginpekoen, profesionalen elkarte eta entitate publiko eta pribatuen artean, bokalak banatzea eta kide kopurua zehaztea Osasun Sailburuaren ardura izango da. 3.- Kontseilu Aholkuemaileak hala eritzita, estatu edo nazioarte mailan gai horretan gaitasun ezaguna duten pertsonek, bileretara joan ahal izango dute eta ekintzak egiterakoan lankidetzan aritu ahal izango dute. 4. atala.- Minbiziari buruzko Euskadiko Kontseilu Aholkuemailea, gutxienez, bi urtean behin bildu beharko da, eta urtero txosten bat egin beharko du ekintzak eta Euskadin minbiziari buruzko ebaluaketa jasoko dituena. 5. atala.- 1.- Koordinatzaileak, Idazkariaren egitekoez gain, Kontseiluaren akordioak bultzatu eta burutu beharko ditu, bai eta sor daitezen komisio nahiz lantaldeak koordinatu ere. 2.- Ekintzak egiterakoan, Koordinatzaileak Osakidetzako eta Osasun Saileko teknikari baten eta administrazioaren laguntza izango du. 6. atala.- 1.- Lanak burutzea errezagoa izan dadin, Kontseiluak Idazkaritza Tekniko bat sortuko du bere barnean, planak, programak eta proposamenak egin eta idatz ditzan. Gero, Kontseilu Aholkuemailearen osoko bilkurak onartu beharko ditu. 2.- Idazkaritza Teknikoa, koordinatzaileak eta, gehienez ere, hiru kidek osatuko dute, eta Batzorde Aholkuemaileak izendatuko ditu. 7. atala.- 1.- Egitekoak betetzeko, Idazkaritza Teknikoak egokitzat jotzen dituen adina lantalde sortu ahal izango ditu, ekintzak egingo direneko lehentasunezko eremuak, Osasun Sailak zehaztutakoak, kontutan hartuz. 2.- Kontseilu Aholkuemailearen kideez gain, kasuan kasuko gaiean gaitasun ezaguna duten pertsonek ere laguntzerik izango dute lantaldeetan, haien laguntza eta lanak interesgarritzat jotzen badira. 3.- Laguntzailearen izendapena Kontseilu Aholkuemailearen Lehendakariak egingo du, Idazkaritza Teknikoak proposatuta. 8. atala.- Kontseilu Aholkuemailearen kideek nahiz laguntzaileek ez dute ezelako soldatarik jasoko, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuaren indarrez, Batzorde Aholkuemaileko, Idazkaritza Teknikoko eta lantaldeetako kideek eta laguntzaileek izan ditzaketen dieta zein diru laguntzen kaltetan gabe. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Kontseilu Aholkuemailea sortzen denetik hasita sei hilabeteko epean, Kontseiluak minbiziari aurrea hartzeko eta hura kontrolatzeko osoko plana aurkeztuko die Osasun Saileko organo kudeatzaileei. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan aurreikusten ez den guztirako, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta guztientzako administrazio ihardunbideari buruz azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoa izango da aplikagarri. Bigarrena.- Osasun Sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu honetan xedatutakoa garatu eta burutzeko behar diren neurriak hartzeko. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteizen, 1993ko ekainak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.