Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

109/1993 DEKRETUA, apirilaren 20koa, etxebizitza sozialen finantza neurri eta erregimen juridikoari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna; Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 80
  • Hurrenkera-zk.: 1329
  • Xedapen-zk.: 109
  • Xedapen-data: 1993/04/20
  • Argitaratze-data: 1993/05/03

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, etxebizitza arloan duen eskuduntza eremuaren barruan, etxebizitza sozialak planifikatzeegitekoetanbete behar duen koordinatze eta bultzatzeegitekoariburuzko arauak eman ditu urteetan zehar, egiteko hori betetzeko beharrezkoak diren finantzaneurriakdefinitu egin dituela poliki-poliki. Euskal Autonomi Elkartean gaurregun ematen diren etxebizitzabeharrek,etxebizitza sozialak egiteari jarraitzea eta, behar bada, gehiagotzea eskatzen dute, era honetan, etxebizitza duin eta egoki bat biztanle guztiei emateari buruz Konstituzioan jasotzen den agindua betetzen dela eta baliabiderik urrien dituzten biztanleek era horretako etxebizitza izateko bideak zabaltzen direla. Egiteko horren helburua erraztu ahal izateko, arloari buruz eman diren hainbat eta hainbat arau bateratu egiten dira dekretu honen bidez. Hona hemen lehenago emandako arauen aipamena: babes ofizilapeko, sustapen publikopeko eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitzei buruzko apirilaren 12ko 90/1988 Dekretua; babes ofizialpeko, sustapen publikopeko eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitzak Lurralde Historikoetako Foru Aldundiei saltzeari buruzko ekainaren 27ko 148/1989 Dekretua eta etxebizitza sozialen finantza neurri eta erregimen juridikoari buruzko ekainaren 19ko 167/1990 Dekretua. Halaber, arau ezberdinen bateraketa honen bidez, ongi arautu gabe zeuden garrantzizko figurak garatu eta goratzen dira, adibidez, azalera-eskubidepean etxebizitza sozialez jabetzea edo horiek erabiltzea, zatikako ordainketaren prezioaren interesak birraztertzea eta etxebizitza erosteko maileguen interesen subsidiazioa. Zuzenketa teknikoak egin dira eta arau horiek aplikatzerakoan ikusi diren okerrak zuzentzeko bide emango duten hobekuntzak sartu dira. Azkenik, arlo honetan eragina duten legeak onartu dira duela gutxi eta horien ondoriozko berrikuntzak sartu dira. Hona hemen lege horien aipamena: Herri Administrazioen Lege Jaurbideari eta Guztientzako Ihardunbideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1992 Legea eta Lurraren Erregimen eta Hiri Antolaketari buruzko Legearen Bateratutako Testua onartzen deneko ekainaren 26ko 1/1992 Legegintza ErregeDekretua. Horiek horrela, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren eta Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko apirilaren 20an egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I ATALBURUA XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Xedea eta Eremua. 1.- Euskal Autonomi Elkartean egin daitezen etxebizitza sozialak sustatzeko, eraikitzeko, erosteko, erabiltzeko eta horietaz probetxatzeko eta horretarako behar den lurra erosteko, gertatzeko eta urbanizatzeko ekintzak bultzatzeko Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak artikulatu dituen finantza neurriak eta erregimen juridikoa arautzea da Dekretu honen xedea. 2.- Era berean, eskegileei etxebizitza sozialak esleitzeko prozedurari buruzko arau orokorrak finkatzen dira eta bai Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publiko ezberdinen arteko harreman bereziak ere, era honetan, biztanleek dituzten beharrei egokitutako extebizitza on bat izateko posibilitateak eskaini ahal izateko. 2. atala.- Zer da etxebizitza soziala. 1.- Honako hauek joko dira etxebizitza sozial edo erregimen berezipeko etxebizitzatzat: irabazi urriak dituzten sektore sozialeko kideentzako izan eta babes ofizialpeko etxebizitzei aplikatzen zaien erregimen orokorrean ezartzen diren salmenta neurri eta errenta beheragokoa duten babes ofizialpeko etxebizitzak hain zuzen. Ondorioz, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Elkarbizitza unitatearen urteko irabazi ponderatuek, ez dezatela gainditu 2,5 aldiz aplikagarri den profesioarteko gutxienezko soldata. Eta era honetako elkarbizitza unitateentzako gordetakoak izatea etxebizitzak. b) Etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera eskubidepean esleitu daitezenean, erabilgarri den metro karratuaren prezioa, honako hau izan dadila: Aldibaterako kalifikapena egiterakoan indarrean zegoen eta aplikagarri den Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera, salmenta moduan esleitu daitezenean; eta urteko gehienezko errenta, salmenta prezioaren 100ko 4,5koa izan dadila, etxebizitzak errentan esleitu daitezenean. c) Inorenganatzen diren trastetegi, garage eta beste eraskin batzuren prezioa, Behin-behineko kalifikazioa egiterakoan indarrean egon eta aplikagarria zen Modulu (M) ponderatua, 0,90 eta 0,53 koefizienteez biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera. d) Honetan agintea duen organuak emandako Behin-behineko kalifikapenean, espreski zehaztu dadila etxebizitza sozialak direla eta Dekretu honetan ezartzen den erregimen juridikoaren pean daudela. e) Dekretu honetan ezartzen diren finantza neurriez baliatzeko posibilitatea, onartuta izan dezatela. 2.- Etxebizitza sozialen sustapena, sustatzaile publikoek egin dezatela gehienbat, sustatzaile pribatuek burutu dezatenaren kaltetan gabe Dekretu honetan ezartzen denaren arabera. Honako hauek hartuko dira sustatzaile publikotzat: Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako Izaiki publikoa eta Euskal Autonomi Elkarteko sektore publikokoak izan eta Zuzenbide Publiko edo Pribatupeko pertsona juridikoak alegia. Ondorio hauetarako, honako hau joko da sektore publikoko zuzenbide pribatupeko pertsona juridikotzat, hau da, pertsona juridiko horren kapitalean, Administrazio Publiko baten edo batzuren artezko edo zeharkako partaidetza, gehiengo mailakoa izan dadila alegia. 3.- Babes ofizialpeko etxebizitza bat, etxebizitza sozial gisa behin-betiko kalifikatua izan dadinean, ezin kendu ahal izango zaio sekula kalifikazio hori. 4.- Salbuespen gisa eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren akordio espresuz, 90 metro baliagarrizko edo gutxiagoko luzezabaleko etxebizitzak erosteko eta sustatzeko egiketei aplikatu ahal izango zaie etxebizitza sozialen erregimen juridikoa behar hori justifika dezaten udalerrietan, horrek dakartzan finantza neurriak bete daitezenean: urteko irabazi ponderatuek, aplikagarri den profesioarteko gutxienezko soldata ez dezatela gainditu 3,5 aldiz erabilgarri den metro kuadroaren salmenta prezioa; indarrean erabili beharreko eta aldi baterako kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 1,10 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera prezio hori. Trastetegi, garage eta gainontzeko eraskinen metro karratu erabakilgarriaren esleipen-prezioak ezin gainditu ahal izango du, aipatu den modulu ponderatu hori 0,53 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza. 3. atala.- Plangintza eta programazioa. 1.- Eusko Jaurlaritzak ezarriko ditu Euskal Autonomi Elkarteko etxebizitza sozialen sustapenerako urteko plan eta programak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez eta Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako izaiki publikoek egin ditzaten eskabideek sor ditzaten beharrak hartuko direla kontutan horretarako. 2.- Izaiki publikoek egin ditzaten eskabideek, honako alde hauek jaso beherko dituzte gutxienez sustapen bakoitzeko: - Sustatzailearen identifikazioa. - Sustapenaren gai izan diren lurrak, salmenta kontratuz, erosketarako aukeraz, lurraren gaineko eskubidea izanez edo beste edozein eratako agiriz, eskuratzea posible dela aditzera emango duten agiriak. - Lurraren kalifikazioa, klasifikazioa eta planeamenduaren egoera. - Egitasmoaren gai den ekintzaren lurralde mailako mugapena, horretan interesa duten udalak zehaztuz. - Ekintzaren deskribapena, edifikabilitatea, etxebizitza kopurua eta oin kopurua zehaztuko direla. - Finantza erregimena. - Erabilpen erregimena. - Kostea eta urtean ordaindu beharrekoak. 3.- Ekintzari ekitea nahi deneko aurreko urteko maiatzaren 30rarte hartuko ditu eskabideak Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak lurralde mailako Izaki publikoengandik, aurrikusita dauden ekintzen biabilitatea aztertu ahal izateko eskuratutako agiri horietaz baliatuz. Halaber, hirugarren adinekoentzako egin behar diren etxebizitza sozialen berri jasoko du Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzak Foru Aldundien bidez, dekretu honetako VI. atalburuan ezarritako ondorioetarako. 4.- Honako erizpide hauek izango dute lehentasuna urteko programak lantzerakoan: a) Etxebizitza-urrutasun mailako arazoak izan ditzala udalerriak. b) Egokitutako eta birraztertutako hiriplaneamendua izan dezala udalerriak. c) Etxebizitza sozialak sustatzeko gai bilaka ditzala lur eta urbanizazio kosten egiturak. d) Udalak Etxebizitza sozialak sustatzeko jarriko duen zenbatekoa, zehaztu dadila eskabidea egiterakoan. e) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eska dezakeen beste edozein baldintza. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak onartuko du Etxebizitza sozialen sustapenari buruzko ekintzetarako urteko programa, eskabideak eskuratu direneko urteko irailaren 30a baino lehen. 5.- Salbuespenez, aurrekontuetan dirua egon eta Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzaren proposamenez, lagundu ahal izango zaie etxebizitza sozialen sustapen ekintzei, atal honetako 3. zenbakian zehaztu den eguna baino geroago eskabidea egin baldin bada ere. 6.- Urteko ekintzen programaren gauzaketa, hitzarmenak formalizatuz burutuko da, programan espreski hala jaso dadinean eta dekretu honetan ezartzen diren baldintzen barruan. 7.- Ekintza publikoen programa behin-betiko landu baino lehen, udalerri jakin bati buruzko ekintzamultzoa izan daiteke hitzarmen-marko baten gai, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak eta horretan interesa duen udalak izenpetuko dutela hori eta bi Administrazioek elkarren artean lortutako akordioak jasoko direla hitzarmen horretan. Udalerriak izan ditzan beharrak kontutan hartuz, lantzebidean dagoen programan, geroan sartu ahal izango diren ekintzei buruzko akordioak jaso ahal izango dira hitzarmen-marko horretan. 4. atala.- Etxebizitza sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finantzaketa. 1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egingo du etxebizitza sozialen sustapen, eraikuntza, erosketa, probetxamendu eta horietaz baliatzearen finatzaketa, dekretu honetan ezartzen direnen arabera eta ekintzetan parte hartzen duten beste izaiki publiko edo pribatu batzuk jarri ditzaketen finantzabideen kaltetan gabe. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorraz besteko izaiki publikoek jarri dezaketen finantza mailako laguntzaren zenbatekoa, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetuko den hitzarmenean zehaztu ahal izango da, dekretu honetan ezartzen diren neurrien barruan emango duena. Bakoitzak dituen dirubideen pentzutan egingo den finantzaketaz aparte, babes ofizialpeko etxebizitzen sustapenari buruz indarrean dauden arauetan aipatzen diren mailegu kualifikatuen sistemaz eta dekretu honetan garatzen den hitzarmen-bidezko erregimen pribatuaz baliatu ahal izango da. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emango dituen finantza laguntzak, honako era honetakoak izan daitezke: a) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak jarritako artezko mailegu kualifikatuak, izaiki publikoekin izenpetu daitezkeen hitzarmenetan jaso daitezen baldintza berezien pean. b) Kreditu erakundeek emandako maileguak, finantzalankidetzariburuzko hitzarmenean finkatu dadin interesaren arabera. c) Artezko laguntza ekonomikoak: - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak emandako itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, nahiz dirutan, nahiz espezietan, lurra jarriz, egitasmoa eratuz edo zehaztu dadin beste edozein modutan. Dohan lurra ematea, nahiz jabetzapean, nahiz lurraren gaineko eskubidea eratuz, etxebizitza sozialen sustatzaile publikoen alde bakarrik egin ahal izango da. - Kreditu erakundeek emandako mailegu kualifikatuen interesak, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak zati batetan bereganatzea. d) Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, Agindu bidez ezar lezakeen beste edozein modu, dekretu honetan ezartzen denaren garapena eta gauzaketa kontutan hartu beharko dela horretarako. 3.- Lurraren aldeko laguntzarik egon ez dadin kasuetan, etxebizitza sozialen sustapenean interesa izan dezan edozein izaiki publiko edo pribatuk egin ahal izango du lurraren emanketa sustatzailearen alde diruzama eta guzti, nahiz jabetzapean, nahiz lurrarekiko eskubidea ezarriz legeetan finkatzen den goreneko epealdiz. Honako era honetara egin daiteke kontraprestazioa: dirutan eta sustapenak ekar ditzan etxebizitzetan eta tegietan, izenpetu dadin hitzarmenean ezar dadinaren arabera. 4.- Kreditu erakundeek eman ditzaketen mailegu kualifikatuak lortu ahal izateko eta interesen subsidiazioari izapideak egin ahal izateko, finantzaketa lankidetzarako hitzarmena izenpetuko da urtero Eusko Jaurlaritzaren eta kreditu erakundeen artean. 5.- Erregimen publikopean sustatu diren etxebizitza sozialen eta zatika ordaintzeko prezioaren interesak eta etxebizitza sozialak erosteko mailegu kualifikatuen interesetarako laguntzek, 5 urtetako indarraldia izango dute. Epez luzatu edo aldatu ahal izango dira gorantz eta bai interesetarako laguntzak kendu ere; horretan agintea duen organuak eman beharko du erabaki administratibo espresua horretarako, hau da, indarraldi berdineko beste hiru alditarako. Aldi bakoitzaren bosgarren urtearen barruan, aztertu egingo dira esleipendunen zirkunstantzia subjetiboak. Zatika ordainduko diren prezioen edo subsidiazioen interesak birraztertu ahal izateko, urteko irabazi ponderatuak finkatzeak, pertsona fisikoen azken bi urteko errentaren gaineko zergaren deklarazioak, birrazterketaren pean jartzen den epealdiaren barruan, aurkeztea eskatzen du. Esleipendunak aurkeztu beharko ditu agiri horiek, azken deklarazioari jarraitzen dion lehenengo hiruhilabetekoaren barruan. Zatika ordainduko den prezioaren interesa eta interesetarako subsidiazioa epez luzatu ahal izateko mailegu kualifikatuen kasuan, honako hau hartuko da kontutan: birrazterketa aurreko azken bi urteetan, onuradunak izandako irabazi ponderatuen batazbestekoa. Urte horiei dagozkien profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa ezin gainditu ahal izango du 3,5 aldiz. Muga hori gainditzeak, zatika ordainduko den prezioaren interesa edo interesen subsidiazioa gorantz aldatzea ekarriko du mailegu kualifikatuei dagozkienetan, diru-sarreren batazbestekoak profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 6 aldiz gainditu ez dazanaren baldintzapean. Hona hemen baldintzak: a) Birrazterketa egin behar deneko urtearen aurreko bi urteei dagozkien profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 4 aldiz gainditzen ez duten eta diru-sarrera ponderatuak dituzten onuradunak: 100eko 7,5ko benetako interesa urtean. b) Birrazterketa egin behar deneko urtearen aurreko bi urteei dagozkien profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 5 aldiz gainditzen ez duten eta diru-sarrera ponderatuak dituzten onuradunak: 100eko 9,5ko benetako interesa urtean. c) Birrazterketa egin behar deneko urtearen aurreko bi urteei dagozkien profesioarteko gutxienezko soldaten batazbestekoa 5 aldiz gainditzen ez duten eta diru-sarrera ponderatuak dituzten onuradunak: 100eko 11ko benetako interesa urtean. Birrazterketaren ondorioz, azken muga hau gainditu egin dela ikusiz gero, zatikako prezioaren eta mailegu kualifikatuaren interesa, kreditu-erakundeekin izenpetu eta etxebizitzaren transmisio-eskritura egite unean eta maileguaren baimen administratiboa emate unean indarrean egon dadin hitzarmenekoa, berdinak izango dira. Birrazterketaren gai izan den interes hori, aplikagarria izango zaio maileguaren eta prezioaren atzerakizunaren gainontzeko indarraldiari. 6.- Finantzaketaren zertarakoa eta dekretu honetan ezartzen diren baldintzetakoren bat ez betetzeak, maileguak kentzea, eskuratutako dirulaguntzak eta legez ezarritako interesak itzuli beharra ekarriko ditu. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren pentzutan emandako dirulaguntzen berme eta itzulpenei buruzko erregimen orokorra arautzen duen abenduaren 17ko 681/1991 Dekretuan finkatzen den prozeduraren arabera egingo da hori. 7.- Dekretu honetan ezartzen denaren aurka, sustatzaileek edo erosleek finantzaketa kualifikatua erabiltzea, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. ataleko azkenaurreko parrafoan ezartzen den legehauste larria izango da. 5. atala.- Etxebizitza sozialen sustapen erregimenak, finantzaketa iturrien izakeraren arabera. Etxebizitza sozialen sustapenak, honako era hauek hartuko ditu, sustatzailea horietaz balia daitekeeneko finantzaketa iturrien izakeraren arabera: a) Izaiki publikoen baliabidezko finantzaketaz bakarrik sustatutako Etxebizitza sozialak (sustapen moeta honek, horiek bakarrik har baititzake); kasu honetan, erregimen publikopeko etxebizitza sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira. b) Kreditu erakundeek emandako mailegu kualifikatuz osatutako baliabide pribatuz, erabat edo zati batetan, finantzatutako etxebizitza sozialen sustapena; kasu honetan, erregimen pribatupeko etxebizitza sozialen sustapen izenaz ezagutuko dira.II ATALBURUA ETXEBIZITZA SOZIALEN FINANTZAKETA ERREGIMENA. 1. Sekzioa.- Izaiki publikoen baliabideez bakarrik sustatutako etxebizitza sozialak: erregimen publikopekoak. 6. atala.- Sailkapena. 1.- Honako modu honetan egin ahal izango da izaiki publikoen baliabideez bakarrik burututako etxebizitza sozialen sustapena: a) Sustapenaren titularra izango denak eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak edo Euskal Autonomi Elkarteko beste izaiki publikoren batek, artez burututako sustapena. b) Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta horretan interesa izan dezan izaiki publikoaren arteko hitzarmenaz (horretarako sortutako Baltzu Publikoak barne) burututako sustapena. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, etxebizitzen presazko beharren arrazoiak kredita daitezenean eta sustapenerako ohizko bidez horiek asetzea ezinezkoa izan dadinean, beste batzuk eginak izan, egitasmo, egite edo amaiera aldian dauden, beste batzuk sustatutako etxebizitzak eta atxuikitako eraskinak erosi ahal izango ditu, artezko kontratazioz eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren Aginduz. Euskal Autonomi Elkartearen ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen diren baldintzak bete beharko dira horretan eta honako hauek ere bai: Babes ofizialpeko etxebizitzei ezartzen zaizkienak bete daitezela, azalerari, taiuketari eta kalitateari dagozkienetan; eta erabilgarri den metro karratuaren erosketa prezioa, aplika daitekeen eta obrak amaitzean edo erosketa egiterakoan (amaitu ondoren egiten bada erosketa) indarrean zegoen Modulo (M) ponderatuaren 100ko 90koa edo beheragokoa izan dadila. Atxikitako eraskinaren metro karratu erabilgarriaren eroste-prezioa, lehen aipatu den zenbateko hori, 0,53 koefizientez biderkatuz kalkulatuko da. Era honetan erositako etxebizitzak, etxebizitza sozial gisa kalifikatu beharko ditu dagokion organu administratiboak. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko beste edozein izaiki publikok egin ahal izango du etxebizitzen erosketa, atal honetako aurreko zenbakian ezarri diren baldintzak betez eta dekretu honetan ezartzen diren finantzaketa moetez baliatu ahal izango dela Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin dagokion Hitzarmena izenpetuz. Honako hauek jaso beharko dira hitzarmen horretan: - Erosketa operaziorako zergatiak. - Erosten diren etxebizitzen deskribapena, karga guztietatik iare daudela zehaztu beharko dela. - Etxebizitzen taiuketa, kalitate eta bizi izateko baldintzen deskribapena, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzako zerbitzu teknikoen txostena aurkeztu beharko dela. - Etxebizitzez jabetzeko eta horietaz baliatzeko erregimena. - Erosi ondoren, etxebizitzen hartzaileek bete beharko dituzten baldintzak. - Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ematen duen diru kopurua. 7. atala.- Artezko sustapenak. 1.- Erregimen publikopeko etxebizitza sozialen sustapena, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak artez burutu dezanean, horri dagokio sustapenaren kudeaketa osoa eta bai obrak egitearen finantzaketa ere. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari dagozkio baita ere, eraikuntzaegitasmoak gainbegiratzea eta onartzea, obren gintza zaintzea, ikuskatzea eta obrak behin-betiko bereganatzea. 2.- Udal bat edo izaiki publiko bat sustapenaren titular izan dadinean, dagokion Izaikiari dagozkio aurreko zenbakian Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari eman zaizkion betebehar eta egiteko guztiak. 3.- Etxebizitza sozialak sustatu dituzten izaiki publikoek, beste izaiki publiko batzuren esku, izaiki publikoak barne, hitzarmen bidez utzi ahal izango dute horiek eraikitzea eta bai helburu horiek lortzeko beharrezkoa izan dadin egite-egitasmoa idaztea ere. Gisa honetako egitasmo batek bete behar dituen datu eta berri tekniko guztiak eta koste eta gastu guztiak jasoko dituen aurrekontu orokorra hartu beharko dituen oinarrizko egitasmoarekin batera egingo da hitzarmena. Hitzarmenaren gai diren obrak zuzenki kontratatzea edo burutzea, horien ardura hartzen duen izaiki publikoari aplika dakizkiokeen arauei atxikiko zaie. Obra horiek, sustapenaren titularitatea duen izaiki publikoarenbaimena eta gainbegirapena beharko dituzte. Obren kontratazioa egiteko unean, obra horien aurrekontu orokorraren zenbatekoak, hau da, lurraren kosteek, urbanizazioarenek, egitasmoa egite eta obrak zuzentze lan-sariek, tasek eta gainontzeko gastuek, aplikarria den eta hitzarmena egite unean indarrean dagoen Modelu (M) ponderatua 0,90 koefizienteaz biderkatzeak eman dezan emaitza ezin gainditu ahal izango dute sekula ere. Etxebizitzak sustatzen dituen izaiki publikoak bere gain hartzen duen finantzaketa finkatuko da izenpetu dadin hitzarmenean. Finantzaketak eta obrak burutzeko egitasmoari buruzko aurrekontu orokorrak, bat etorri beharko dute. Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak egitasmoan onar ditzan aldaketei ere aplikatu ahal izan zaie finantzaketa hori eta bai indarrean dauden arauen arabera gauzatu daitezen prezioen birrazketazebatekoeiere. Zerbitzu, erantzukizun eta kudeaketa-gastu mailan enkarguak sor ditzakeen gastuak konpentsatu ahal izateko, egitasmoaren aurrekontu orokorraren guztirako kostearen 100eko 5era artekoa eskuratu ahal izango du obrak gauzatu ditzan izaiki edo elkarte publikoak. Hitzarmena izenpetu dadin unean eskuratu ahal izango da hori, hitzarmenean finkatu daitezen baldintzen arabera. 8. atala.- Hitzarmen bidezko sustapena. 1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, erregimen publikopeko etxebizitza sozialen sustapenerako hitzarmenak izenpetu ahal izango ditu honako hauekin ere, egokitzat jo dezanean: Etxebizitza arloan lan egiten duen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorreko Baltzu Publikoaz aparte, Euskal Autonomi Elkarteko lurralde mailako izaikiekin, horien pean dauden izaiki publikoekin eta Baltzu Publikoekin, interesa dela medio edo presazko beharrak sustapen moeta honetaz baliatzea hala eska dezanean. 2.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak izaiki publiko batekin izenpetu dezan hitzarmen bakoitzean, honako zehaztasun hauek jaso beharko dira gutxienez: a) Sustapenaren titularrari buruzko zehaztasunak. b) Eraikinak bertan egingo direneko lurrari buruzko zehaztasunak, urbanizaketarako dituen zernolakoak eta lurra uzteko erregimena, hori ematen baldin bada. c) Etxebizitzen zernolako, moeta eta sustapen publikoaren gai izango diren ekipamendu eta urbanizaketari buruzko zehaztasunak. d) Ekintzen egutegia. e) Sustapena izenpetu duen izaiki publiko bakoitzak emango duenari buruzko zehaztasunak. f) Etxebizitzak erabiltzeko erregimenari eta esleitzeko prozedurari buruzko zehaztasunak. g) Sustapena egiteko finantzaneurriak. 3.- Honako hauek dagozkio sustapenaren titularrari: Obrak kontratatzeko, egiteko eta horien zuzendaritzalanakkontratatzeko beharrezkoak direnak tramitatzea, kontratistari ordaintzea, sor daitezkeen lansariak ordaintzea eta beste ordainketa batzuk egitea. Izaiki publiko horri aplika dakizkiokeen arauen arabera burutuko da hori dena. 4.- Lurrarekiko dirulaguntzarik ez egotea gerta dadinean eta sustapenaren titularra ez den izaiki publiko batek, etxebizitzak sustatzeko berea den lurra ematea gerta dadinean, Dekretu honetako 4. atalean aipatzen den erara burutuko da emanketa hori. 9. atala.- Finantzaketa, hitzarmen bidezko sustapenetan. 1.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, hitzarmen-bidezko etxebizitza sozialak sustatzeari buruz erabaki dezanak, honako forma hauetakoren bat hartu ahal izango du: a) Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren zuzeneko maileguak. b) Zuzeneko dirulaguntzak. 2.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak emandako zuzeneko laguntzek, honako ezaugarri hauek izango dituzte: a) Sustapenaren gai izan diren etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera-eskubidepean ematen badira etxebizitzaren eta atxikitako eraskinaren metro karratu erabilgarri bakoitzaren gehienezko zenbatekoa, esleipenaren edo salmenta-neurriaren ehuneko 50ekoa izango da eta, errentamendupean ematen badira, esleipenaren edo salmentaren teoriazko prezioaren 100eko 70ekoa izango da. b) Urteko korritu moeta, urteko benetako 100eko 5ekoa izango da maileguak iraun dezan bitartean eta sustapenak sortu dituen etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera-eskubidepean esleitu daitezenean. Eta urteko benetako 100eko 4koa, errentamendupean esleitu daitezenean. Hala ere, gabezia aldia amaitu eta bidezkoa den esleipen-kontratua egingabe egotea gertatuz gero, interesa aldatu egingo da, babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileari MaileguErakundeek emandako mailegu kualifikatuentzako gabeziaaldia amaitu dadineko urteroko Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmenean ezarritakoa izango dela. c) Amortizaziorako gehienezko epea, hogei urtetakoa izango da, hiru urteko gabezia-aldia gehituko zaiola epe horri. d) Urtekakoak izango dira ordainketak, amortizazio epe iraunkorrez. e) Sustapenaren gain egingo den hipotekaz bermatuko da maileguaren ordainketa edo, hala behar izan dadinean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak eska ditzan bermeez. Ildo honetan, honako era honetan egin daiteke Euskal Autonomi Elkartearen aldeko lehenengo hipoteka, hau da, zorrek (gastuak eta kosteak barne) har dezaketen zenbatekoaren baliokideko direla kredita dezaten eta hipotekagarri diren udal-ondasun ezigikorren gaineko hipoteka egin eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak baimena eman dezaneko ondasunen gain ere bai. Zorrak har dezakeen zenbatekoa itzuliko denaren eta eman den maileguaren zertarakoa beteko denaren bermabide gisa, honako hau ere egin daiteke, hots, sustatzaile publikoak egokitzat jo eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak zor horiek ordaintzeko nahikotzatjo ditzan irabaziak hartu eta konprometatu. Izenpetu dadin hitzarmen bakoitzean, maileguen izapideketa, emanketa, formalizaketa eta erabilketa moduak zehaztuko dira, mailegu osoa hartzerainokoa izan daitekeela erabilketa. 3.- Honako dirulaguntza hauek eman ahal izango ditu Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiuro Sailak: a) Lurren erosketa eta hirigintza-kosteen 100etik 100, kontzeptu horiek direla medio, sustatzaileak egindako gastuen konpentsaziotarako eta babes ofizialeko etxebizitzei buruz indarrean dauden legeetan ezartzen diren mugen barruan. Dena dela diru-laguntza hau, babes ofizialeko etxebizitzen sustapena lehenhelburu izanezko lurrei buruz, arau autonomikoetan eta foraletan ezarri daitezen dirulaguntzekin bateragarri izango da dirulaguntza hau; hala ere, arau honetan finkatzen denaren arabera emandako mailegu kualifikatuaren heinean, gutxituko da diruzenbatekoa. b) Sorospen teknikoaren goste osoaren 100eko 50ekorainoko dirulaguntza. Honako hau hartzen da sorospen teknikotzat: eraikuntza-egitasmoa idaztea eta obren zuzendaritza. c) Publizitate, abal, finantzaketa gastu eta sustapen gastuen koste osoaren 100ko 5era artekoa, kooperatibaren kudeaketaren gastuak barne, horiek egotea gerta dadinean. Espeziezko laguntzez ordezkatu ahal izango dira dirulaguntzak, adibidez, dohan lurra emanez, Dekretu honetan eta izenpetu dadin hitzarmenean ezar dadinaren arabera. 4.- Honako era honetan jasoko ditu dirulaguntzak sustatzaileak: a) Izaiki publiko sustatzaileak lurraren titularitatea erasota utziko dueneko erregistro-egiaztagiria aurkeztu ondoren ordainduko da lurrari dagokion diru-laguntza. b) Obra burutu denaren egiaztagiria Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean aurkeztu ondoren egingo da urbanizaketa kosteari dagokion dirulaguntzaren ordainketa. c) Arkitektura eta urbanizaketa egitasmoaren finantzaketari dagokion dirulaguntzaren ordainketa, egin den gastua minuta bidez kreditatu ondoren egingo du Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak. Minuta aurkeztu ondoren egingo da obraren zuzendaritzaren ordainketa, obra amaitu dela azken egiaztagiriz kredita dadinaren baldintzapean. d) Sustatzaile publikoak hala eska dezanean egingo da sustapen gastuei dagokien dirulaguntzaren ordainketa, sustapenaren aldibaterako kalifikapena lortu ondoren. 5.- Atal honetan ezartzen diren epeak bete baino lehen eskuratu ahal izango dituzte dirulaguntzak sustatzaileek, honako baldintza honen pean baldintzetakoren bat ez betetzea gerta dadinean, hau da, eskuratu direnak eta horiei legez dagozkien interesak itzuliko direla abal edo aseguru-kontratu bidez behar bezala bermatu ondoren alegia. Sustapenaren guztirako gastuaz kalkulatutako dirulaguntza guztien zenbatekoa, gutxiagotu egingo da, obraren azken kostea, txikiagoa izan dadin kasuetan; eta horretaz aparte, sustapenaren zuzendariak obrari buruzko azken egiaztagiria aurkeztu beharko du Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailean. Sustapenaren guztirako kostea jaso beharko da egiaztagiri horretan. 6.- Maileguaren guztirako zenbatekoak ez du gainditu sekula sustapenaren guztirako kostearen eta sustatzaileari eman dakizkiokeen dirulaguntzen arteko aldea. 10. atala.- Hitzarmen bidezko finantzaketa, izaiki publikoek etxebizitzak erosteko eta etzebizitza sozial gisa sailkatu ahal izateko. 1.- Etxebizitzak erosteko, mailegua eskuratu ahal izango du izaiki publikoak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailarengandik, aurreko atalean ezarri diren baldintzen arabera; hala ere zera adierazten da, esleitutako etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera-eskubidepean uzten badira, horien zenbatekoak ez duela gaindituko etxebizitzen eta atxikitako eraskinen salmenta-prezioaren 100eko 50ekoa eta, errentan uztea gerta dadinean, salmenta-prezio teorikoaren 100eko 70ekoa izango da. 2.- Burutu dadin operazio bakoitzerako erabili ahal izango dute izaiki publikoek eta egin den gastuaren ziurtagiria aurkeztu ondoren egingo da ordainketa. Salmentaren eskritura publikoan jasotzen den prezioa, sortzen diren zergak eta behar bezala justifikatu eta ordaindu diren beste gastu batzuk hainbatekoa izango da maileguaren zenbatekoa. 3.- Erosi diren etxebizitzei buruzko teknikoek egin dezaten baloraketaren ondorioz, zahaberritzeekintzak burutu beharra baldin badago eta erosketazaharberriketa ekintzak, indarrean dauden legeek ezartzen dutenaren arabera, bebestekoak baldin badira, eroslea den izaiki publikoak erabili ahal izango duen finantzaketa kualifikatua, aipatu diren lege horiek finkatu dezatena hainbatekoa izango da. Zaharberriketa ekintza, babespekoa ez baldin bada, babespeko zaharberriketaekintzetarako lehendik ezarrita zeuden laguntzez baliatu ahal izango dira erosleak diren izaiki publikoak, hemen finkatzen diren finantzabideen osabide gisa. 4.- Laguntzen baldintzak, zenbatekoak eta eskuratzeko moduak, eroslea den izaiki publikoak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetu dezan hitzarmenean finkatuko dira kasuzkasu. 11. atala.- Erregimen publikopean sustatutako etxebizitza sozialak erosi ditzatenentzako finantzabideak. 1.- Dekretu hau garatuz eman daitezkeen xedapenetan finkatu daitezen finantza-neurrien kaltetan gabe, lehenengo aldiz hartzen diren etxebizitza hauen salmenta, erosten den etxebizitzaren prezioaren ordainketa oso-osoan atzeratuz egingo da. 2.- Zatikako ordainketa hori, interesdun mailegutzathartuko da, 100ko 6,5ekoa izango da urteko benetako interesa, hogei urtetarakoa eta kuota iraunkorrezkoa izango dela gehienezko amortizazio epea. 3.- Honako era honetan bermatuko da zatikako prezioa: onartutako epemuga bukatu eta zatikako zenbatekoren bat bete ez delako, ebazpena emanez; hipoteka eginez edo sustapena egin duen izaiki publiko titularrak aukera dezan beste edozein bermebidez. 4.- Hitzarmen bidez sustapena egin denean eta sustatzaileak Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrarengandik artezko mailegua eskuratu izan duenean, kendu egingo da mailegua, erosleak, etxebizitzen salmenta egin baino lehen, mailegu hori bereganatzeko gai izan daitezenean izan ezik. Horretarako, Plangintza eta Finantza-Kudeaketarako Zuzendaritzaren baimena beharko da eta, kasu honetan, ez da beharrezko izango lehen aipatu den zatikako ordainketa egitea. 12. atala.- Erregimen publikopean sustatutako etxebizitza sozialak errentan hartzeko dirulaguntzak. 1.- Etxebizitza sozialen sustapenerako finkatzen diren dirulaguntzez aparte, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, dirulaguntzak eman ahal izango dizkie izaiki publikoek sustatutako etxebizitza sozialetako maizterrei. Hileko errenta beheratzea ekarriko duen dirulaguntza horren kalkulua, ondoren aipatzen diren portzentaiak hileko errentari aplikatuz egingo da, arrendatarien urteko diru-sarreren arabera: a) 100ko 10a, gutxienezko soldata porfesioartekoaren 1,5 eta 1,8ren arteko diru-sarrera ponderatuak dituzten elkarbizitza unitateentzako. b) 100ko 20a, gutxienezko soldata profesioartekoaren 1 eta 1,5en arteko diru-sarrera ponderatuak dituzten elkarbizitza unitateentzako. c) 100ko 35a, urteko diru-sarrera ponderatuak, gutxienezko soldata profesioartekoa baino, txikiagoak dituzten elkarbizitza unitateentzako. 2.- Etxebizitza sozialak errentan hartzeko dirulaguntzen ordainketa, urtean-urtean egingo da, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariaren erabaki bidez eta etxebizitzen sustatzaile den izaiki publikoak hala eskatuta. 3.- Erabaki horretan zehaztu egin beharko da laguntzaren zenbatekoa. urtean-urtean birraztertu ahal izango da, hartzailearen egoera pertsonal eta familiarra kontutan hartuz; eta horretarako, horren justifikabide izango diren agiriak eskatuko zaizkie izaiki publiko sustatzaileei, urte bakoitzeko azken hiruhilabetekoaren barruan. 4.- Hiru hilabetetik hiru hilabetera egingo da dirulaguntzei dagokienaren ordainketa. Dirulaguntzetarako eskubidea duten arrendatari guztiei dagokien zenbateko osoa emango zaio izaiki publiko sustatzaileari. 2. Sekzioa.- Baliabide pribatuez sustatutako etxebizitza sozialak: erregimen pribatua. 13. atala.- Sailkapena. 1.- Sustatzaile publikoek eta pribatuek burutu ahal izango dute, oso osoan edo zati batean baliabide pribatuz finantzatutako etxebizitza sozialen sustapena, kredituerakundeekemandako mailegu kualifikatuez bereziki. Era berean, Dekretu honetako 6.2 eta 3. ataletan ezarritako neurri eta modutan, etxebizitzaerosketarako eragiketek ere eskuratu ahal izango dute finantzaketa modu hori, gero etxebizitza sozial gisa kalifikatu ahal izateko. 2.- Etxebizitza sozialak baliabide pribatuz finantzatuz sustatzea, sustatzaile prublikoak edo pribatuak artez egin ahal izango du edo Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren eta sustatzaile interesdunaren arteko hitzarmen bidez ere bai. Etxebizitza sozialak sustatzeko aldibaterako kalifikapena emateak, babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzeari buruz indarrean dauden arauetan aurrikusten den bezala, ohizko finantzaketa erregimenaz baliatzeko bideak zabalduko dizkio sustapenaren titularrari eta, bereziki, Eusko Jaurlaritzarekin finantzaketa lankidetzarako hitzarmena izenpetuta duten kreditu erakundeek ematen dituzten mailegu kualfikatuez baliatzeko. 3.- Sustatzaile eta erosleentzako izan, sekzio honetan finkatzen diren kreditu-erakundeen mailegu kualifikatuez eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak artez ematen dituen dirulaguntzez baliatu ahal izango dira etxebizitza sozialen sustatzaileak; horretarako, dagokion hitzarmena izenpetu beharko dute. 4.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin hitzarmena izenpetu gabe egotea gerta dadinean, sustatzailearen ardurapeko izango da, dekretu honetako 19, 20 eta 21. ataletan finkatzen diren hainbateko dirulaguntzak, erosle guztiek izan ditzaten edo, hala badagokio, erregimen publikopeko etxebizitza sozialak sustatzeko finkatuta dauden zatikako prezioen baldintzak bermatu beharko ditu. 14. atala.- hitzarmen-bidezko sustapena. 1.- Honako ekintza hauei emango zaie erregimen pribatupeko eta hitzarmen bidezko etxebizitza sozialen sustapenerako izena: Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingugiro Sailarekin lankidetzahitzarmena izenpetu ondoren, kreditu-erakundeek emandako mailegu kualifikatuez eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak artez emandako dirulaguntzen bidez, finantzaketa pribatuaz baliatzeko aukera izan dezaten ekintzei alegia. 2.- Etxebizitza sozialak hitzarmen-bidez erregimen pribatupean sustatzen dituenak, sustapenaren gai den lurren titularitatea kreditatu beharko du, hori justifikatuko duen agiribidez. Hala ere, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, sustatzailearekin izenpetu behar duen hitzarmenaren barruan, nahiz, kobratuz, nahiz doan, 75 urtetarako lurren jabetza uztearen edo azalera-eskubidea eratzearen akordioa hartu ahal izango du. Emanketa hori egitea gertatuz gero, ez zaio emango dirulaguntzarik sustatzaileari. Ebazpen-baldintzapean egingo da emanketa. Ondorioz, beteko dela bermatuko duena, hitzarmenean jasotako betebeharren bat ez betetzea izango da. 15. atala.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustatzailearentzako finantzaketa kualifikatua. 1.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko etxebizitzak sustatzeko, finantzaketa kualifikatua eman ahal izango dute kreditu-erakundeek. Honako zernolako hauek izango ditu finantzaketa horrek: a) Metro karratu erabilgarriaren goreneko zenbatekoa, etxebizitzaren esleipen-prezioaren 100eko 80koa izango da; atxikitako eraskinen esleipenprezioaren 100eko 60koa; eta atxiki gabeko eraskinen esleipenprezioaren 100eko 30ekoa. Gehienezko zenbatekoa, etxebizitzena hainbatekoa izango da. b) Eusko Jaurlaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailaren eta Hirigintza,Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren proposamenez, Dekretuz finkatu dezana izango da interesa. c) Amortizazio epea, hogei urtetakoa izango da, hiru urtetako gabezia-aldia gehituko zaiola horri. d) Kreditu Erakundeari ordaindu behar zaizkion kapitalaren eta interesen amortizazio mugak, iraunkorrak izango dira. e) Hipoteka bidez bermatuko dira maileguak eta, hala behar izan dadinean, Kreditu Erakundeek hartzaileei eskatu dakizkieten bermez. 2.- Sustapenaren koste osoaren eta sustatzaileak erregimen honetan eskura lezakeen laguntzaren arteko aldeak, ez du sekula gaindituko maileguaren guztirako zenbatekoa. 3.- Kreditu erakundeek emango dituzte maileguak, hauek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin eta Ekonomi eta Ogasun Sailarekin izenpetutako hitzarmenetan jaso dadinaren arabera. Honako hau erantsi beharko zaio gutxienez kreditu eskabideari: Behin-behineko kalifikapenaren kopia, honako hauek jasoko direla bertan beste batzurekin batera, hots, hitzarmenbidezkoerregimen pribatupeko sustapenaren finantzaketa eta etxebizitza sozialen sustatzailea horretaz balia daitekeeneko maileguaren zenbatekoa. 4.- Eman den mailegu oso-osoa erabili ahal izango dute sustatzaileek, inbertsioaren garapenaren eta obrak burutze erritmoaren arabera. Maileguaren lehenengo erabilketa, mailegua formalizatu zenetik hasi eta sei hilabeteko epea amaitu baino lehen egin beharko da eta, hurrengoak, lau hilabeteko epeak gainditu baino lehen bata eta bestearen artean, arrazoizkoa den kausaren bat eman dadinean izan ezik. Bestela, eskubidea galduko da. 16. atala.- hitzarmen-bidezko sustatzailearentzako dirulaguntzak. 1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, dekretu honetako 9. atalean arautzen diren laguntza berdinak eman ahal izango dizkie etxebizitza sozialak hitzarmenbidezerregimen pribatupean sustatzen dituztenei dirulaguntza horiek duten erregimen juridiko berdinez, parte hartzen dutenek izenpetuko duten Hitzarmenean finkatuko direla laguntza horien zenbatekoak. 2.- Etxebizitzak errentan ematekoak baldin badira, gehienezko esleipen-prezioaren 100ko 9ko zenbatekoa emango dio hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustatzaileari Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, gainontzeko dirulaguntzekin batera egingo direla horien tramitapenak eta, sustatzaileak hala eskatuta, egingo dela denboraz aurreko eskuraketa, sustapenaren Behin-behineko kalifikapena lortu ondoren. 3.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatuari buruz Dekretu honetan ezartzen dena eta, agian, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin izenpetutako hitzarmeneko zehaztasunak, hau da, epe, erabilpen erregimen, familia zirkunstantzia, hartzaileen diru-iturri maila edo hitzarmen horretan jaso daitezen beste erabakiren batzuk sustatzaileak ez betetzea gertatuko balitz, maileguak kentzeari eta artezko laguntzak itzultzeari buruz Dekretu honetako 4.6 ataleanezartzen dena aplikatuko litzateke. 17. atala.- Hitzarmen bidezko sustatzailearentzako subsidiazioak. 1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, hitzarmenbidezkoerregimen pribatupeko sustatzailearen maileguak subsidiatuko ditu gabezia-aldian eta honako honetan datzala subsidiazio hori, hots, maileguen interesen eta hitzarmenpeko interesen arteko aldea eta subsidiatutako honako interes hauei legokiena, beti efektibotzat joko direla bestalde: a) Urteko benetako interesaren 100eko 5a, etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azaleraeskubidepean utzi behar direnean. b) Urteko benetako interesaren 100ko 4koa, etxebizitzak errentan eman daitezenean. Salmenta-kontratua, esleipen-agiria edo errentamendukontratuaizenpetu barik, gabezia-aldia igarotzea gertatuz gero, bukatu egingo da subsidiazioa. 2.- Arrendamendu eran egiten baldin bada emanketa, maileguen interesen eta hitzarmenaren gai izan den interes moetaren arteko aldea eta 100ko 4ko urteko interes moetari legozkiokeenak ordainduz egingo da subsidiazioa. 3.- kreditu-erakundeekin izenpetu daitezen finantzaketa lankidetzarako hitzarmenetan finkatu dadinaren arabera egingo da interesen subsidiazioa. 18. atala.- hitzarmen-bidezko sustatzaileentzako finantza neurriei izapideak eginaraztea. 1.- Erregimen pribatupean etxebizitza sozialak sustatzeko izenpetu dadin hitzarmenean, dekretu honetako 8. atalean aipatzen direnak jaso beharko dira. Hitzarmena izenpetu ondoren, etxebizitzen behinbehineko kalifikapena egiteko eskabidea aurkeztu beharko du sustatzaileak hiru hilabeteko epearen barruan. Honako hauek jaso beharko dira bertan: Eraikintzaren funtsezko egitasmoa eta aipatu den hitzarmenean zehazten diren dirulaguntzekiko eskabidea. 2.- Behin-behineko kalifikapena izateak bide emango du kreditu-erakundeek ematen dituzten mailegu kualifikatuak eskuratu ahal izateko, honako hauek zehaztu beharko direla kalifikapen horretan: finantzaketa erregimen modu honen arabera sustatzaileak eskura lezakeen zenbatekoa eta finantzaketaren baldintza zehatzak. 19. atala.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean erosketa egiten duenarentzako finantzaketa kualifikatua. 1.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean sustatutako etxebizitza soziala berritan erosi dezanaren finantzaketa kualifikatua, bi eratara eman daiteke, nahiz maileguaren hipotekaren ordainketa sustatzailearen esku utziz edo artez. 2.- Aurreko zenbakian aipatzen den subrogazioa dela eta, erosleak eskura lezakeen mailegua, honako era honetan bideratuko da, hau da, eraikintza bukatu eta, salmenta edo esleipenaren eskritura publikoa eginez, erosketa formalizatuz. gabezia-aldia geldiaraztea ekarriko du horrek. Salmenta edo esleipen eskritura publikoa eginez gero, etxebizitzaren jabetza-titularitatea beregenatuko du erosleak, hipotekaren erantzukizunez eta, eskritura egin zen egunetik hasita, hipoteka-mailegua amortizatzeari ekin beharko dio, gabezia aldia geldiaraziz. Horretarako, salmentaren eskrituraren berri emango zaio kreditu erakundeari lehenengo kopia bidaliko zaiola eta sustatzaileak ordaindu beharko duela horri dagokiona. 3.- Etxebizitza sozialen erosleentzako edo esleipendunentzako mailegu kualifikatuak artez emateak, honako hauek eskatzen ditu: salmenta kontratua edo esleipen dokumentua formalizatzea, behar bezala bisatuz eta eskritura publiko bidez eta bai sustatzaileak eskatutako mailegua aurrez kentzea ere. 4.- Azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzagatik emango den maileguaren gehienezko zenbatekoa, etxebizitzaren esleipen-prezioaren 100eko 80koa izango da, atxikitako eraskinen esleipenprezioaren 100eko 60koa eta atxiki gabeko eraskinen esleipenprezioaren 100eko 30ekoa. Gehienezko zenbatekoa, etxebizitzena hainbatekoa izango da. 20. atala.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean erosketa egiten duenarentzako dirulaguntzak. 1.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean sustatutako etxebizitza soziala berritan erosi dezanari dirulaguntza emango dio Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, erosle horren urte irabazi ponderatuek indarrean dagoen lanbidearteko gutxienezko soldata 2,5 aldiz gainditu ez dezatenaren baldintzapean. Honako portzentaia hauek aplikatuko zaizkie, salerosketa kontratuan edo esleipen dokumentuan azaltzen diren etxebizitza-esleipen prezioei dagozkienetan: a) Erosle indibiualei eta gutxienez bi kide dituzten elkarbizitza unitateei: 100eko 5a. b) Hiru-bost kide dituzten elkarbizitza unitateei: 100eko 7a. c) Bost kidetik gora dituzten elkarbizitza unitateei: 100eko 8a. Dirulaguntza murriztu ahal izango da, era honetan, dirulaguntzaren guztirakoak eta mailegu kualifikatuak etxebizitzaren esleipen-prezioa gainditu ez dezaten. 2.- Eusko Jaurlaritzarekin finantzaketa lankidetzarako hitzarmena izenpetuta izan dezaten kreditu erakundeen bidezeskuratuko dituzte sustatzaileek atal honetan ezartzen direndirulaguntzak, salmentaren edo esleipen dokumentuaren eskrituraformalizatu ondoren. Maileguak betetzen ez duen zatia ordaintzeko erosleek eman behar dutena, gutxiagotzea da dirulaguntza hauen xedea. Erosleari dagokion dirulaguntza, sustatzaileari aurrez eman ahal izango zaio, obrei ekin zaienaren egiaztagiria eta salmenta kontratua edo esleipenaren dokumentua aurkeztu beharko dela aurrez horretarako eta erosleak ordaindu beharreko salmenta prezioa ordaintzeko dirulaguntzaren zenbatekoa kenduko dela. Horretaz aparte eta baldintzaren bat ez betetzea gertatu dadin kasurako, etxebizitza entregatu eta salmenta edo esleipenaren eskritura formalizatu arte, jasotakoa eta horri dagozkion interesak ordainduko dituela bermatu beharko du sustatzaileak, behar bezalako abalez edo aseguru kontratuz. 21. atala.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean erosketa egiten duenarentzako subsidiazioa. hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko erregimenpean sustatu eta etxebizitza sozialak eta eraskinak berri-berritan erosten dituenari, mailegu kualifikatuaren interesetarako subsidiazioa emango dio Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren bidez. Era honetan 100eko 5ekoa izango da urteko egiazko interesa, subsidiazioaren gai izan denarena alegia. Atxikitako eta atxiki gabeko eraskinak ere hartuko ditu interes-subsidiazioak, erosleak, sustapenaldi berdineko etxebizitza erosi dezanaren baldintzapean azken kasuan. 22. atala.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean erosketak egin ditzatenek, finantza-neurriez baliatu ahal izateko bete behar dituzten baldintzak. 1.- Etxebizitza sozialak erosi dituztenek, hitzarmenbidezko erregimen pribatupean finkatuta dauden finantzaneurriezbaliatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Urteko irabazi ponderatuek ez dezatela gainditu 2,5 aldiz aplikagarri den profesioarteko gutxienezko soldata. b) Etxebizitza sozial gisa sailkatuta dagoen eta hitzarmenbidezkoerregimen pribatupean sustatutako etxebizitza baten esleipendun izatea. c) Salmentaren edo esleipen dokumentuaren kontratua izenpetuta izatea, honako hau jaso beharko dela kontratuaren klausulen artean, hots, aipatutako kontratuaren edo dokumentuaren eskritura publikoa egin dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan esleipenaren gai izan den etxebizitza okupatuko dela alegia. d) Etxebizitzaren metro karratu erabilgarriaren prezioak ez du gaindituko, aplikagarri den eta kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) kualifikatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Trasteleku, autoleku eta etxebizitzari atxikitako beste tegi batzuren metro karratu erabilgarriaren prezioak ez du gaindituko, lehen aipatu den zenbatekoa 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, dekretu honetako 26.2 atalean ezarritakoa izan ezik. 2.- hitzarmen-bidezko erregimen pribatupean etxebizitzak sustatu dituenak, honako agiri hauek aurkeztu beharko ditu dagokion Lurralde Ordezkaritzan etxebizitza bakoitzeko: Salmenta edo esleipen dokumentuaren kontratua bisatu ahal izateko, onuradunak izenpetutako finantzaketa-eskabidea eta hartzaile bakoitzaren egoera pertsonala eta familiarra egiaztatzeko beharrezkoak diren agiriak. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak, bidezko izan dadin administrazio erabakia emango du, hartzaile bakoitzak eskura ditzakeen laguntzak zehaztuko direla bertan. 3.- Sustatzailearen maileguaren subrogazioa eman dadin kasuetan, honek gauzatu beharko du bidezko den tramitazioa kreditu-erakundearen aurrean, salmentaren edo esleipen agiriaren kontratua eta finantzaketa onartzen deneko administrazio-erabakia aurkeztu beharko dituela. Mailegua, artezkoa baldin bada, hartzaileak egin beharko du horren tramitapena. 23. atala.- Erregimen pribatupean sustatutako etxebizitza sozialak errentan hartzeko dirulaguntzak. 1.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, erregimen pribatupean sustatutako etxebizitza soizaletako maizterrei, dirulaguntzak emango dizkie, dekretu honetako 12. atalean finkatzen diren zenbatekotan eta erregipenpean. 2.- Sustatzaileak egingo du etxebizitzak errentan hartzeko dirulaguntzaren eskabidea. Horrekin batera, errentamendu kontratua eta etxebizitzak esleitzeko espedientean jasota egon daitezen beste zirkunstantzia pertsonal eta familiarrak ere aurkeztu beharko ditu.III ATALBURUA ETXEBIZITZA SOZIALEN ERREGIMEN JURIDIKOA 1. Sekzioa.- Xedapen orokorrak. 24. atala.- Etxebizitzez jabetzeko eta horiek erabiltzeko erregimena. Etxebizitzaz jabetzeko eta horiek erabiltzeko erregimena, honako era honetakoa izan daiteke: a) Jabetzapean b) Gozamenpean c) Azalera eskubidepean d) Errentapean Salbuespenez, aldi batez okupatzeko alojamenduak eratu ahal izango dira eta prekarioan bakarrik emango dira, uztekotan hartzen duenak bere gain hartuko dituelarik gozatutako zarbitzuak kontsumitu eta erabiltzeagatik sortutako gastuak. Dekretu honetan arautzen ez direnetan, gozamenegoerari aplikagarri izango zaizkio Zuzenbide ZibilekoII. Liburuko VI. idazburuko lehenengo atalburuan jasotzen diren xedapenak eta bai honekin bat datozen eta osagarriak diren gainontzeko agiriak ere. 25. atala.- Azalera eskubidea. 1.- Bi modutara egin daiteke azalera eskubidea: eraikinik ez duen lur baten gainean, superfiziariak izango du eraikitzeko eskubidea eta, bigarren modua, egon dagoen eraikin baten gainean. 2.- Bi kasuetan, superfiziariak, eraikinaren superfiziejabetzaizango du edo eutsiko dio berea ez den lurrean eta funtsezko eskubide gisa. Eraikinaren jabetzaeskubideak dakartzan eskubide guztiak dagozkio Dekretu honetan aipatzen diren eta azaleraeskubideak ezartzen dituen mugen barruan. Superfiziariak beretzat gordeko du lurraren gaineko eskubidea. 3.- Horretan agintea duen organuak formalizatuko du azalera-eskubidearen eraketa eskritura publiko bidez eta dagokion jabetza-erregistroan inskribatuko da. 4.- azalera-eskubidearen iraupenaldia, legeetan ezartzen denaren luzeena izango da eta sortzeeskritura publikoa jabetza-erregistroan inskriba zeneko egunetik hasita kontatuko da epealdia. 5.- Eraikinaren konserbazioa bermatu ahal izateko, honako hauek bete beharko ditu eratu dadin jabekomunitateak: a) Urteko aurrekontua idazterakoan, mantenimendufondobat sortu eraikina behar den bezala konserbatu ahal izateko. Zenbateko horrek ez du izan behar etxebizitzaren m. 2 erabilgarri bakoitzaren eta indarrean dagoen eraikuntza-moduluaren 100eko 1a baino txikiagoa. b) azalera-eskubidea eman zenetik 40 urte bete daitezenean, une horretan indarrean egon dadin eraikuntzamoduluaren10eko 0,5a baino txikiagoa izango ez den diru-zenbatekoa inbertitzea urtero, eraikinaren oinarrizko azpiegiturak konpontzeko. 6.- azalera-eskubidearen iraupenaldia amaitzean, eraikinaren gai izan dena beretzat hartuko du superfiziariak inolako kalteordainik eman gabe eta amaitu den azalera-eskubidearen gain egon daitezkeen eskubide pertsonal edo errealak ezabatuta geldituko dira. Epe horrek iraun dezan bitartean, superfiziariak saldu ahal izango die lurra superfiziearen jabeei, elkarren artean onar dezaten era eta moduan. Lehenengo parrafoan finkatzen dena ezartzen bada ere, superfizianteak baimena eman ahal izango dio superfiziariari errentamendu edo beste antzeko erregimenpean bertan egon ahal izateko, etxebizitzak erabiltzeko moduan egon daitezenaren eta hirigintzaantolamenduak lurraren zertarakoa aldatuta izan ez dezanaren baldintzapean. 26. atala.- Esleipen edo salmenta prezioa. 1.- Etxebizitza sozialetako metro karratu erabilgarriaren lehenengo transmisioko gehienezko esleipen edo salmenta prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta Behin-behineko kalifikapena egin zeneko egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 2.- Sustapen bereko etxebizitzen erosleei saltzen zaizkien trasteleku, garage eta beste eraskin batzuren (atxikitakoak izan edo ez) eta metro karratu erabilgarri bakoitzaren goreneko prezioak ez du gaindituko lehen aipatu den zenbatekoa 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Atxikitakoak ez diren eraskinen kasuan eta etxebizitzarik erosten ez dutenei saltze kasuan, hitzarmen-bidezko erregimen pribatupeko sustapenetan eta finantzaketa kualifikatua eskuratzeko modukoak izan daitezenean, erabilgarria den metro karratu bakoitzaren prezioak, ez du gaindituko indarrean dagoen modulu (M) ponderatu aplikagarria 0,81 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 3.- Hirugarren batzuri etxebizitza erostea gerta dadinean, erosketarena izango da salmenta edo esleipen prezioa, bereoneratze, eskriturak egite, obra berria deklaratze eta banaketa horizontalari dagozkienak gehituko zaizkiola horri; baina metro karratu erabilgarriaren prezioak ezin gainditu ahal izango du, aplikagarri den eta salmenta kontratua egin zen egunean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. Trasteleku eta atxikitako beste eraskinen metro karratu erabilgarriaren prezioa, lehen aipatu den zenbatekoa, 0,53 koefientez biderkatzeak eman dezan emaitzarena izango da. 27. atala.- Errenta. 1.- Errentamendu kontratua egiterakoan indarrean egon dadin etxebizitzen eta eraskinen salmentaprezioaren 100eko 4,5a ezin gainditu ahal izango du etxebizitza sozialen urteko gehienezko errentak. Eta kontratua egin zeneko urte bakoitza amaitzean birraztertu ahal izango da errenta hori, kontsumo-prezioen indizeen sistemaren nazio mailako indize orokorrak izan ditzan aldaketa portzentualen arabera. Kontratua egin zeneko egunean argitaratu zen azken indizearena hartuko da hil erreferentzigarritzat. 2.- Subrogazioei dagozkienetan, indarrean dagoen eta Arrendamendu Urbanoei buruzko Legean ezartzen dena bete beharko da eta, horretaz aparte, etxebizitza sozialen hartzaileei eskatzen zaizkien baldintzak eman beharko dira subrogazio horietan. 28. atala.- Onuradunak. Dekretu honetako 24. atalean ezartzen diren erregimenen batez baliatuz etxebizitza sozial baten jabe egin ahal izateko, honako hauek kreditatu beharko dituzte kide batez edo gehiagoz osatutako elkarbizitza unitateek: etxebizitzaren beharra, ponderatutako urteko irabaziak eta bizi deneko lekua. Honako era honetan egin beharko da hori: a) Eskegileen ponderatutako urteko irabaziak lanbide arteko gutxienezko soldata baino 2,5 aldiz handiagoak ez izatea. Edonola ere, urteko ponderatutako irabaziek ezin izango dute lanbide arteko gutxienezko soldata baino 1,8 aldiz txikiagoak izan, etxebizitzak, jabetzapean, gozamenpean edo azalera-eskubidepean uzten badira edo 0,65 aldiz lanbide arteko gutxienezko soldata, errenta-erregimenpean uzten badira etxebizitzak. Gutxienezko irabazien egiaztagiririk ez da aurkeztu beharko errentan utzitako etxebizitzen kasuan, eskegileek beren ohizko etxebizitzaren errenta-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak eskuratzen dituztela ziurtatzen badute, Eusko Jaurlaritzaren gizarte larrialditarako dirulaguntzei buruzko otsailaren 9ko 26/1993 Dekretuan eta osagarrizko arauetan ezartzen denaren arabera. Salbuespenez, irabaziak gehienez lanbide arteko gutxienezko soldata baino 3,5 aldiz handiagoak izan daitezke, dekretu honetako 2. atalean aurrikusitako moduan. b) Etxebizitza sozialen eskegileek Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren 1988ko maiatzaren 6ko Aginduak edo bere ordez egon daitekeen beste arauren batek etxebizitzaren ezari buruz ezarritako baldintzetako bat betetzea. Eskegileek, beste etxebizitza baten titularrak diren kasuetan, berau Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo sustapena han egiten deneko udalerriko Udalaren esku jarri beharko dute etxebizitza sozial bat erosi aurretik. Horretarako, horretan interesa duen Administrazioak salmentaren eskaintza-prezioa finkatuko duen administraziobaloraketaegin beharko du. Etxebizitzaren titular-eskegileari emango zaio eskaintza horren berri, eskaintzarekiko adostasuna edo ezadostasuna aditzera eman dezan eskaintzan finkatzen den epealdiaren barruan. Finkatu zen epealdia, interesdunak inolako erantzunik eman gabe, igarotzea gertatuz gero edo bi aldeen artean adostasunik ez lortzea gerta dadinean, etxebizitza sozialak esleitze-prozeduratik kanpo utziko da eskegilea. Haren titularra deneko etxebizitza erosteeskaintza eskegileak onartzea gertatuz gero, formalizatu egingo da salerosketa, nahiz horretan interesa duen Administrazioarekin, nahiz honek izenda dezan pertsonarekin eta, horretarako, erosi behar duen etxebizitzagatik eskegileak ordaindu beharreko preziotik, etxebizitza honen salmenta-prezioaren zenbatekoa kendu egingo da. Dena dela, eskegileak lehendik haren titularitatea zueneko etxebizitza eskuz aldatu dadinaren balditzapean gelditzen da, etxebizitza sozialaren entrega. Administrazioak erosi duen etxebizitzak, habitabilitatebaldintzakezin baditu bete edo, erosketaren prezioa, baldintza horiek betetzeko egin behar diren zaharberritzeobrenaurrekontuari gehituz, indarrean dagoen eta aplikagarria den Modulu (M) ponderatua, 0,9 koefizientez biderkatuz eman dezan emaitza baino handiago izatea gertatuz gero, bota egingo da etxebizitza hori posiblea baldin bada edo, bestela, itxi egingo da. Etxebizitza eroste-prezioa eta zaharberriketaobren aurrekontua, aplikagarri den eta indarrean dagoen Modulu (M) ponderatua 0,9 koefizienteaz biderkatzearen emaitza baino txikiagoa izatea gertatuz gero, habitagarritasun baldintzak etxebizitzek betetzeko beharrezkoak diren zaharberriketa-obrak egingo ditu dagokion Administrazioak, era honetan, etxebizitza sozial gisa kalifikatu ondoren, 26.3 atalean finkatzen den prezioan saldu ahal izateko. Dekretu honetako 39. atalean ezartzen den prozedura erabiliko da horretarako. c) Arlo honetan sartuta dauden udalerrietakoren batetan, etxebizitzen esleipen-prozedurari hasiera eman eta urtebeteko gutxienezko antzinatasunez beren egoitza izan dezatela eskegileek, ezkontideak edo bizilagunak. Halaber, lan-arrazoiak direla medio egindako emigrazio-egoerak eta sustapena kokatzen deneko udalerrian ohizko lana izatea kontutan hartuko dira, dekretu hau garatzeko emango diren arauetan jaso dadinaren arabera. 29. atala.- Dirusarrerak. 1.- Etxebizitza sozial batez jabetu ahal izatea erabakiko duten irabaziak, urteko irabazi ponderatuak izango dira. Honako era honetan finkatuko dira irabazi horiek: - Irabazi gordinak hartuko dira kontuan, gutxienezko soldata interprofesionalaren maila zenbat aldiz gainditzen den adieraziz; bizikideen unitateari dagokion Pertsona Fisikoen Irabaziekiko Zergaren aitorpena edo aitorpenak egiteko epea gainditu ondoren, etxebizitza sozialen esleipen ihardunbidea hasteko Aginduaren aurre-aurreko zergaldikoak izan behar dira edo, bestela, eskabidea aurkeztu aurreko urtekoak, araubide pribatuko etxebizitza sozialen kasuan. Salbuespenez eta urtarrilaren batetik Norbanako Fisikoen Irabaziekiko Zergaren aitorpena aurkezteko azken eguna bitartean aurkeztutako eskabideen kasuan, aurreko lerroaldian aipatutako zerga aitorpenaren arabera Dekretu honen 28.a) atalean finkatutako gutxiengo irabaziak gainditzen ez dituzten eskegileak badira, eskabidea aurkeztu aurre-aurreko urtean lortutako irabazi gordinak balioetsiko dira, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko 1988ko maiatzaren 6ko Aginduaren 6. atalean edo horren ordezko arauetan finkatutako agiriak aurkeztuz egin ere. - Elkarbizitza unitateko kide kopurua. Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalari dagokionez Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. atalean finkatutakoarekin bat etorriz, ekonomi unitate bakarra osatuz etxebizitza berean bizi diren bi pertsona edo gahiagokoa ulertuko da elkarbizitza unitatetzat. Familia unitatea osatzen dutenen kide kopurua, kide bat baino gehiago dituzten familiaunitateentzakoNornbanako Fisikoen Irabaziekiko Errentari buruzko arauterian ematen den definizioa aplikatuko dela. - Etxebizitza kokatuta dagoeneko lekua. 2.- Honako formula honen arabera egingo da aurreko zenbakian aipatzen den familia-irabazi gordinen zenbaketa: DP = DG x Z x A x M. Hona hemen formularen azalpena: DP: irabazien zenbateko ponderatuak, dagokion urteko gutxienezko profesioarteko soldata zenbat bider gainditzen duen. DG: kide bakarreko edo gehiagoko elkarbizitza unitateak lortutako irabazi gordinen zenbatekoa, dagokion urteko profesioarteko gutxinezko soldatez biderkatuz. Z: koefiziente ponderatzailea, kualifikatutako finantzaketa eskatzeko unean elkarbizitza unitateak izan ditzan kide kopuruaren arabera. A: koefiziente ponderatzailea, elkarbizitza unitatean irabazi gordinen gutxienez 100eko 20a jartzen duten kide kopuruaren arabera. M: koefiziente ponderatzailea, Estatuan Modulurik gutxien duen Lur Eremu Homogeneoari dagokion modulua eta, Euskal Autonomi Elkarteko araudiaren arabera, iharduketa babesgarriaren gai den etxebizitza kokatuko deneko herriari aplika dakiokeen indarreango Modulua zatitzetik ateratzen denaren araberakoa.» 2. Sekzioa.- Bermeak. 30. atala.- Etxebizitza sozialen bigarren eta hurrengo eskualdaketak. 1.- Etxebizitza sozialak, bigarrenez edo ondorengo aldietan inorenganatzeko, esleipena erabat burutu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren baino ezingo dira transmititu inter vivos. Salbuespenez eta behar bezala justifikatutako arrazoi bereziak eman daitezenean, epealdi hori bete baino lehen inorenganatu ahal izango dira, Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzaren arauzko baimena lortu dadinaren baldintzapean. 2.- Era orokorrean, transmitituriko etxebizitza amortizatzeko ordaintzeke dauden kopuru guztiak ordaindu egin beharko dira. Oraindik oso-osorik ordaindu gabe dagoen etxebizitza sozial bat trasmititzeagatik hirugarren pertsona bat zordun egoeran subrogatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren baimena beharko da beti, eta bestela honelako kasuren bat gertatu behar da: zorra aurrez eta berez eta besterik gabe kitatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa denean hartzekoduna, edo hipotekako maileguaren korriturako emandako subsidiazioa kitatzea, beste etxebizitza sozial guztien kasurako. 3.- Bigarren edo geroagoko transmisioen bidez etxebizitzak erosi ditzatenek, Dekretu honetako 28. atalean ezartzen diren baldintzak bete ditzatenean, orduan jabetu ahal izango dira etxebizitza sozialez; hala ere, urteko irabazi ponderatuei dagozkienetan, horiek 3,5 aldiz gainditu ahal izango dute aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala. Ondorio horietarako, etxebizitza sozialen saltzaileek, salmenta kontratuaz aparte, etxebizitza horietaz jabetzeko bete behar diren baldintzak erosleak betetzen dituela kredita dezatenagiriak aurkeztu beharko dituzte, dagokien administrazio organuak bisatu ditzan. 4.- Bigarren edo geroagoko transmisioen bidez etxebizitza sozialak erosi ditzatenak, erabilitako etxebizitza erosteari buruz indarrean dauden arauez erregulatzen den finantzaketa-sistemaz baliatu ahal izango dira. 5.- Esleipena erabat bukatu dadin egunetik hasi eta hamar urte igaro ondoren eta amortizatzeke zeuden zenbatekoak ordaindu daitezenean, etxebizitza sozial baten titularrak errentan utzi ahal izango du etxebizitza eta behar bezalako arrazoiak eman daitezenean, dagokion organu administratiboak horretarako baimena aurrez ematen badio. Organu horrek bisatuko du errentamendu kontratua eta maizter berriak etxebizitza sozial bat erosteko baldintzak betetzen dituen ala ez ziurtatu beharko du. Urteko gehienezko errentak ez du gaindituko errentamendu kontratua egiten denean aplikagarri izan dadin salmenta prezioaren 100ko 4,5a. 31. atala.- Eroslehentasuna eta atzeraeskuratzea. 1.- Etxebizitza sozialen sustatzaileek, honako hau utzi beharko dute erasota espreski salmentarako kontratuetan edo etxebizitzak esleitzeko agirietan: etxebizitzen transmisioei apirilaren 15eko 7/1988 Legean ezartzen dena zaiela aplikagarri, hots, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak babes ofizialeko etxebizitzen transmisioetan horiek erosteko lehentasun eskubidea duela alegia. 2.- Era berean, etxebizitza sozialen sustatzaileek espreski erasota utzi ahal izango dituzte aukerabidezko eta lehentasunezko erosketa-eskubideak bai salmenta kontratuetan zein esleipenerako agirietan; Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusia ez da horretan sartzen. Honako era honetan egingo da hori: a) Hamar urtetarako eroslehentasun eskubidea, etxebizitzen salmenta kontratua edo esleipenarenerako agiria egin zen egunetik hasita. Eskubide hori hirurogei eguneko epez erabili ahal izango du sustatzaileak eta saltzaileak, saltzeko erabakia hartu duela, era sinesgarrian adierazten dion egunaren biharamunetik hasita kontatuko da epe hori. Adierazpen horretan, honako hauek jaso beharko ditu saltzaileak: etxebizitzen salmenta kontratuaren edo esleipenerako agiriaren kopia, eskainitako prezioa, transmisioaren funtsezko baldintzak eta etxebizitza erosi nahi duenaren izena, egoitza eta zernolakoak. b) Hamar eguneko epearen barruan atzeraeskuratzeko eskubidea, Kode Zibilaren 1507. eta hurrengo ataletan ezartzen denaren arabera.Atal honetako 1. zenbakian Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Naguiaren alde aipatzen diren eskubideek lehentasuna izango dute etxebizitzen salmenta kontratuetan edo esleipenerako agirietan ezar daitezen aukerabidezko eroslehentasun eta atzeraeskuratze eskubideei dagozkienetan. 32. atala.- Azalera eskubideari dagozkion betebeharrak bete gabe uztea. 1.- Azalera eskubidea eratzerakoan zehaztutako betebeharrak bete gabe uzteak eskubidea galtzea ekarriko du, azaleraren eskubidedunari horiek betetzeko aurrez galdakizuna egin bazaio eta zegokiona burutu gabe igarotzen bada finkatutako epea. Ondorioz, lurraren jabeak zamarik gabe eskuratuko du onibarraren jabetza osoa eta erregistroan inskribatu ahal izango du bere izenean, bere kabuz eta beste inoren partaidetzarik gabe; hala ere, hurrengo idazatian ohartemandako kasua salbuespen izango da. Burututako erabakia erregistroan jasoko da eta ondorioz galdu den azalera eskubidea eta azalera eskubidedunak ezarritako zamak galtzea, biok, eskribau-agirian jasoko dira. 2.- Maileguak lortzeko, azalera eskubidedunak kargaz edo hipotekaz zamatu badu azalera eskubidea, erreboka ezinik jarraituko du azalera eskubideak harik eta karga edo hipoteka askatu edo kitatzen ez den bitartean behintzat; orduan, lurraren jabeari dagokio honako ihardunbideren bat erabakitzea, azaleraren eskubidedunaren aurka kalte ordainen jazarketa egitearen kaltetan izan gabe: a) etxebizitzaren jabetza osoaren titularitatea dohainik eta zuzen eskuratzea, karga edo hipotekari subrogazio pasiboa eginez horren hartzekodunaren aurrean. b) Hirugarren erakunde edo norbanakoak subrogazio pasibo bidez zurgatzea, baldin eta horiei uzten bazaie azalera eskubidea egokitzat jotako «inter partes» eran; zamaren edo hipotekaren erregimena salbuetsiko dira horretatik, horien iraupena eta baldintzak beti ikuskatu ahal izango direla. IV ATALBURUA ESLEIPEN PROZEDURA. 1. Sekzioa.- Etxebizitza sozialen esleipena. Erregimen orokorra. 33. atala.- Esleipen prozedura 1.- Onuradunak aukeratzeko eta etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura, sustatzaileak ezarri dezana izango da, dekretu honetako 28. atalean ezartzen diren baldintzak bete beharko dituela beti. 2.- Sustatzailearen eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean hitzarmena izenpetuta egon dadinean, hitzarmen horretan jaso beharko da onuradunak aukeratzeko eta etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura; bertan finkatzen denez, prozedurarik ezean eta bateragarri izan dadin heinean, Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorraren jabetzapekoak diren etxebizitzei dekretu honetan ezartzen den prozedura aplikatuko zaie. Esan denaren kaltetan gabe, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekiko lankidetza formulak sartuko dira, esleipen prozedura burutu ahal izateko. 3.- Etxebizitza sozialen sustapenak hartu ditzan etxebizitzen guztirako kopuruan sartzen diren etxebizitza batzuk, esleipen prozeduratik edo esleipenerako gutxienezko baldintzetatik kanpo utzi ahal izango ditu sustatzaileak. Honako hauek sartuko dira salbuespen horren barruan: behar bereziei erantzuteko direnak, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak horretarako baimena eman dezanaren baldintzapean. Dena dela, kanpo uzte horrek dekretu honetako 2.4 atalean finkatutako bere onuradunen gehienezko prezioaren eta irabazien baldintzak bete beharko ditu; alderantzizkoan, etxebizitza sozialen berarizko erregimen juridikotik kendu egingo dira etxebizitzak, hortik aurrera, ondorio guztitarako, erregimen juridiko orokorpeko babes ofizialeko etxebizitzetan sartuko direla. Halaber, kentze horrek, kentze horren gai izandako etxebizitzegatik jasotako dirulaguntza guztiak atzera itzuli behar izatea ekarriko du. 2. Sekzioa.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzea. 34. atala.- Iharduketen erakunde titularra. Euskal Autonomi Elkarteko administrazioarenak diren etxebizitza sozialen esleipendunak aukeratzea eta izendatzea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko lurralde ordezkaritzei dagokie. 35. atala.- Esleipen prozedurari hasiera ematea. 1.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurigiro Sailburuaren aginduz emango zaio hasiera esleipen prozedurari, honako zernolako hauek jasoko direla bertan: a) Etxebizitzen sustapenen batetan arduraturik dauden udalak. b) Esleigarriak diren etxebizitzak, gutxi gora beherako azalera eta zein herritan eraikiko diren. c) Etxebizitzak esleitzeko erregimena eta hori arautuko duten baldintza orokorrak, ekonomiari buruzkoak alegia. d) Eskabideak aurkezteko epea eta noiztik emango zaion hasiera. e) Egoera berezietako taldeentzat gordetako etxebizitzak edo Udalari zein Foru Aldundiari eskuratzekoak, baldin eta etxebizitzen sustepena horien lurretan gauzatuko bada. 2.- Espedienteari hasiera ematen zaiola dioen aginduaren berri, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzari, eta ekintza horretan arduraturik dauden udalari edo udalei emango zaie, udaletxeko iragarki oholtzean ikusgai jar dezaten eta argitalpena errazteko bidezkotzat jotzen dituen neurriak har ditzan udalak. Agindu horren berri, halaber, etxebizitzak eraikiko direneko lurralde historikoko Foru Aldundiari ere emango zaio. Agindu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta gai honetan nahastuta dauden udaletan gehien irakurtzen den egunkari batetan argitaratu beharko da beti. 36. atala.- Eskabideak. 1.- Etxebizitza sozialak eraikiko diren udalerriko udaletxean aurkeztu beharko dirak eskabideak, ezar dadin epearen barruan. 2.- Interesaturik dagoen udala arduratuko da eskabideekin batera behar diren agiriak aurkezteaz, eskabideetan jasotzen diren xehetasunak egiazkoak direnentz ziurtatzeaz eta, aplikagarriak diren baremo eta koefiziente egokitzaileen arabera, garaiz eta eraz aurkeztutakoak puntuatzeaz. Baremo eta koefiziente egokitzaileak zintzaotasunez eta zuzentasunez erabiliko dira. Beti emango zaie lehentasuna etxebizitzarik ez dutenei, urtean zehar gutxien irabazten dutenei eta familiaren egoerari zama handia dakarkioten zernolako pertsonalak jasatzen dituztenei. 3.- Betetako espedientea, gainerako informeak eta etxebizitzen sustapena egingo deneko udalak egindako gordetze-eskabidea Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion lurralde ordezkaritzari bidaliko zaio. 37. atala.- Aukeratutakoen, zai daudenen eta baztertu direnen zerrendak. 1.- Espedientea aztertu ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkariak hiru zerrenda aterako ditu. Batean, aukeratutakoak agertuko dira; beste batetan, eskatzen ziren baldintza guztiak bete arren, aukeratutakoen zerrendan sartu ez direnak; eta hirugarrenean, prozeduratik kanpo gelditu direnak. 2.- Zerrenda hauek doazkienei jakinaraziko zaizkie; horretarako, udaletxeetako eta dagokion Lurralde Ordezkaritzako iragarki oholtzetan jarriko dira ikusgai. 3.- Zerrenda horietan agertzen direnek, zerrenda horien aurkako errekurtsoa sar diezaiokete Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuari. 4.- Aurkeztutako errekurtsoak ebatzi ondoren, aukeratutakoen, zai daudenen eta prozeduratik kanpo gelditu direnen behin-betiko zerrendak gertatuko ditu. Administrazio bidean behin-betikoak izango dira eta ezinezkoa izango da horien aurkako administrazio errekurtsorik sartzea.Atal honetako 2. idazatian ezarritako eran emango da zerrenda horien berri. 5.- Zai daudenen zerrendak, honako egoera hauetan erabiliko dira: sustapen berean esleitzeke dauden etxebizitzak esleitzerakoan, baldin eta hasieran aukeratuak izan zirenek esleipendun egoerari uko egin edo egoera hori galtzen badute; eta bai, dagokion udalerrian esleitzeke geldi daitezkeen etxebizitza sozialen edozein sustapeneko etxebizitzak esleitzerakoan. 6.- Zai daudenen zerrendakoek, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuaren aginduz, sustapen berriko etxebizitzen esleipendunak izan daitezke udalerri berean, baina honako baldintza hauek bete beharko dituzte: a) Zai daudenen zerrendako aukeratuak, sustapen berrian esleituko diren etxebizitzak hainbat edo gehiago izan daitezela. b) Zai daudenen zerrenda egin edo eguneratu zenetik sei hilabete baino gehiago ez daitezela igaro. 38. atala.- Esleipena eta sendespena. 1.- Aukeratutakoen zerrenda behin-betirakoa izan dadinean administrazio bidean, esleitu egingo dizkie etxebizitzak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Lurralde Ordezkaritzak. 2.- Onuradunek esleipena onartu ondoren, administrazio agiri bat emango die Lurralde Ordezkaritzak horietariko bakoitzari; agiri horretan, zein etxebizitza egokitu zaien adieraziko da. Esleipena jabetzan, gozamenean edo lur azalerako eskubidean egin bada, dagozkien diruzenbatekoak zehaztuko den epearen barruan eta kontuan sar ditzatela eskatuko zaie; eta errentan hartzen badute, fidantzari dagokiona ordain dezaten. 3.- Obrak behin-behinekoz eskuratu eta etxebizitzak okupatu daitezkeen horietakoak badira, esleipena egingo da, bidezkoak diren salerosketa, esleipena edo errenta kontratuak emanez; etxebizitzen salerosketa edo esleipen kontratuak, zuzenean egin daitezke eskritura publiko bidez. 39. atala.- Bigarren eta hurrengo esleipenak. Bigarren eta hurrengo esleipenak Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak berak egingo ditu; honek, eskatzen diren baldintzak betetzen dituztelako etxebizitzak eskuratzeko egoeran daudenen proposamen arrazoitua eskatuko die doakien udalei.V ATALBURUA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIO ARENAK DIREN ETXEBIZITZA SOZIALAK TOKI KORPORAZIOEI INORENGANATZEA. 40. atala.- Zertarakoa. Etxebizitza sozialak eta horien eraskinak, sustapena egingo deneko udalerriko udalei inorenganatu dakizkieke, errentan esleitzeko. Egoera berezietan, onuradunik ez dagoela edo bestelako eta antzeko berebiziko zernolakoak behar-bezala egiazta daitezenean, eta atzeratutako diruzenbatekoak ordainduta badaude, inorenganatutako etxebizitzak eskualdatzeko baimena eman diezaioke Finantza Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendariak udalari. 41. atala.- Inorenganatze baldintzak. Honako baldintza hauetan inorenganatuko zaizkie etxebizitza sozialak dagozkien udalei: a) Salmenta prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko, Behin-behineko kalifikapena egiteko egunean indarrean legokeen Modulu (M) ponderatuaren 100eko 20koa da. Atxikitako eraskinen salmenta prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratuko, aurreko diruzenbatekoa 0,53 koefizienteaz biderkatzetik aterako da. b) Prezioaren ordainketa, hipoteka bidez, ebazpen baldintza bidez edo bestelako berme bidez bermatuko da eta bata bestearen ondorengo hogei urtealdi berdinetan ordaindu beharko da urteko lehenengo hiruhilabetekoaren barne. Lehenengo epemuga, salerosketako eskritura publikoa ematen denekoa ez, baizik eta horren hurrengo urteko lehen hiruhilabeteko azken egunean izango da. c) Dagokion udalak aukeratutako onuradunek okupatu beharko dituzte errentamenduan inorenganatzearen gai diren etxebizitzak. 42. atala.- Onuradunak edo maizterrak. Udalei inorenganatutako etxebizitza sozialak eskatu eta horien maizterrak izan ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte norbanakoek: a) Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, etxebizitza sozialak esleitzeko era orokorrean ezarritako zernolakoren bat egiaztatzea, etxebizitzarik ez izatea hain zuzen ere. b) Aplikagarria den profesioarteko gutxienezko soldata 1,8 bider edo gutxiagoko dirusarrera ponderatuak izatea urteko. Dekretu honetako 29. atalean finkatuko dira ponderazio koefizienteak. c) Inorenganatutako etxebizitza sozialak eraikiko direneko udalerrian bizitzea. 43. atala.- Maizterrak aukeratzeko prozedura. Inorenganatutako etxebizitza sozialetako onuradunak edo maizterrak aukeratzeko eta izendatzeko prozedura Korporazio erosleak finkatuko du horretarako gertatuko duen araudian; edo, horren ezean eta bidezkoa balitz, dekretu honetan eta beronen garapen arauetan finkatutakoa. 44. atala.- Errenta. Udalari inorenganatutako etxebizitza sozialen eta horiei atxikitako eraskinen urteko hasierako gehienezko errenta, azalera erabilgarriaren metro karratuko, errentamendu kontratua egiterakoan indarrean legokeen salmenta prezioaren 100eko 4,5ekoa izango da. Hasierako errenta horiek urtero eguneratuko dira, dekretu honetako 27. atalean ezarritako irizpideen arabera. 45. atala.- Etxebizitzak udalei inorenganatzeko prozedura. 1.- Etxebizitza sozialak esleitzeko prozedura orokorrari hasiera emateari buruzko aginduan, gordetze aukera egingo da bere udalerrian sustapena egingo deneko udalaren alde; sustapenak hartzen dituen etxebizitzen ehuneko hogeita hamabosta hartuko du gehienera aukera horrek. Foru Aldundiak ez badu erabiltzen berari dagokin gordetze aukera, gehitu egin daiteke aurreko idazatian aditzera eman den portzentaia, dekretu honetako 53. atalean adierazten deneantxe. 2.- Udalak, aurkeztutako eskabideak ikusi ondoren eta aukeraketa espediente osoarekin batera, hainbat etxebizitza erosteari buruzko eskabide arrazoitua bidali beharko du dagokion Lurralde Ordezkaritzara, Korporazioak hartutako akordioaren ziurtagiria ere erantsiko zaiola. 3.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak, aurkeztutako eskabidea eta agiri arrazoituak ikusi ondoren, agindua emango du, inorenganatu beharreko etxebizitzak zeintzuk diren, horien salmenta prezioa zein den eta inorenganatze baldintzak zeintzuk diren adieraziz. Dagokion Lurralde Ordezkaritzak, salmenta kontratuak edo eskritura publikoak emango ditu. VI ATALBURUA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ADMINISTRAZIO ARENAK DIREN ETXEBIZITZA SOZIALAK LURRAL DE HISTORIKOETAKO FORU ALDUNDIEI INORENGANATZEA. 46. atala.- Zertarako. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren atxikitako etxebizitza sozialak eta eraskinak, horiek eraikiko direneko Lurralde Historikoko Foru Aldundiei inorengana dakizkieke; bai batzuk zein besteak, errentamendu erregimenpean okupatu eta erabiltzeko izango dira. 47. atala.- Inorenganatzeko baldintzak. Etxebizitza sozialak honako baldintza hauetan inorenganatuko zaizkie Foru Aldundiei: a) Salmenta prezioa, azalera erabilgarriaren metro karratu bakoitzeko, Behin-behineko kalifikapena egiteko egunean indarrean legokeen Modulu (M) ponderatuaren 0,75ekoa izango da. Atxikitako eraskinen salmenta prezioa, metro karratuko, aurreko diruzenbatekoa 0,53 koefizienteaz biderkatzetik aterako da. b) Prezioaren ordainketa, hipoteka bidez, ebazpen baldintza bidez edo bestelako berme bidez bermatuko da eta bata bestearen ondorengo hogei urtealdi berdinetan ordaindu beharko dira urteko lehenengo hiruhilabetekoan. Lehenengo epemuga, salerosketako eskritura publikoa ematen denekoa ez, baizik eta horren hurrengo urteko lehen hiruhilabeteko azken egunean izango da. c) Era horretan inorenganatutako etxebizitzak errentamenduan edo prekarioan bakarrik okupatu ahal izango dituzte onuradunek, hauek, dekretu honetan adierazitako gutxienezko baldintzak bete beharko dituzte eta Foru Aldundiak aukeratuko ditu. 48. atala.- Maizterrak. Ondoren aditzera ematen diren eskakizunak betetzen dituzten lagunek eskatu ahal izango dituzte, maizter lez, etxebizitza sozialak: a) Esleitu behar diren etxebizitzak eraikiko diren udalerrian izatea egoitza. b) Jubilatua izatea eta gutxienez 60 urte edukitzea. c) Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, etxebizitza sozialak esleitzeko era orokorrean ezarritako zernolakoren bat betetzen dutela egiaztatzea. d) Etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldata baino 1,8 bider gehiagoko irazbaziak izatea gehienera edo kopuru horretatik beherakoak. Era orokorrean etxebizitza sozialak esleitzeko ezarritakoak izango dira ponderazio koefiziente aplikagarriak. e) Gizarte sorospenean eskuduntza duen foru ihardutesailakfinka dezan beste edozein zernolako. 49. atala.- Prekaristak. Aurreko ataleko a), b), c) eta e) eskakizunak betetzen dituztenek eska ditzakete etxebizitza sozialak eta horien preskaristak izan; horrez gain, etxebizitza eskatzeko arrazoi den elkarbizitza unitateari dagokionez, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldataren hainbatekoak edo txikiagoak diren irabazi ponderatuak urteko. 50. atala.- Onuradunak aukeratzeko prozedura. Onuradunak aukeratzeko eta izendatzeko prozedura, Foru Aldundiek euren araudietan ezarritakoa izango da edo, horren ezean eta elkargarria balitz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitza sozialak esleitzeko dekretu honetan era orokorrean xedatutakoa. 51. atala.- Errenta. Etxebizitzen eta atxekitako eraskinen hasierako gehienezko errenta, urteko eta azalera erabilgarriaren metro karratuko, errentamendu kontratua egiterakoan indarrean legokeen salmenta prezioaren 100eko 4,5ekoa izango da. Kontratua luzatzen bada, urtero birraztertu beharko da errenta, dekretu honetako 27. atalean ezarritako irizpideen arabera. 52. atala.- Prekariotasuna. Inorenganatutako etxebizitzak prekarioan uzteak iraun egingo du, baldin eta esleipenaren arrazoi izan daitezen baldintza pertsonalak, sozialak eta ekonomikoak irauten badute. Gizarte sorospenean eskuduntza duen foru ihardutesailakurtero egiaztatuko ditu zernolako horiek. Prekarioko egoera desagertu eta dekretu honetako 48. atalean adierazitako baldintzak betetzen badira, errentamenduan esleituko zaio etxebizitza prekaristari. 53. atala.- Etxebizitzak Foru Aldundiei inorenganatzeko prozedura. 1.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, etxebizitza sozialak esleitzeari buruzko prozedura orokorrari hasiera emateko aginduetan, sustapena egingo deneko lurralde historikoko Foru Aldundiaren aldeko gordetze aukera adieraz dezake; eta hori, gehienez ere, sustapenaren gai diren etxebizitzen ehuneko hamabostekoa izango da. Agindu horretan jasotakoaren berri dagokion Forun Aldundiari emango dio. 2.- Agindu hori eskuratzen duenetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan, dekretu honetan xedatutakoaren babesean, hainbat etxebizitza sozial inorenganatzea eskatzen duen akordioaren berri emango dio Foru Aldundiak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari. Epe horrek igaro eta ez bada egin eskabidea edo gehienezkotzat adierazitako etxebizitzak baino gutxiago eskatu badira, udal gordekina gehituko dute gainerakoek. 3.- Aurkeztutako eskabidea eta agiriak ikusi ondoren, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburuak agindua eman lezake, inorenganatu beharreko etxebizitzak zeintzuk diren, zein salmenta prezioa duten eta inorenganatzeko baldintzak zeintzuk diren esanez. 4.- Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkariak, salerosketako kontratuak edo eskritura publikoak emango ditu. Foru Aldundiei inorenganatutako etxebizitzen zertarako soziala bermatzeko, bi erakunde horien artean tajutu dadin salerosketako eskritura publikoetan iraungitzebaldintzajasoko da, baldin eta tituluren batetan etxebizitza horiek errentamenduan edo prekarioan ez badira esleitzen. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen 29. atalak aipatzen dituenN eta A ponderazio koefizienteak, urteko ponderazio irabaziak zehazteko ezargarri direnak, honako hauek izango dira: N - Kide bakarreko edo biko elkarbizitza unitateak ................................................... 1,00 - 3 edo 4 kidez osatutako elkarbizitza unitateak ................................................... 0,95 - 5 edo 6 kidez osatutako elkarbizitza unitateak. .................................................. 0,90 - 6 baino kide gehiagoz osatutako elkarbizitza unitateak ................................................... 0,80 A - Kide bakarrararen irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak .............................. 1,00 - Bi kideren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ................................................... 0,95 - Hiru kide edo gehiagoren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ............................... 0,90 Bigarrena.- 1.- Etxebizitza sozialak sustatu xedez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, dekretu honetan ezartzen direnez baliatuz, sustatzaile publiko batzuren alde (etxebizitza eremuan lan egin eta horiei atxikita dauden baltzu publikoak barne), nahiz kobratuz, nahiz salmenta moduan, nahiz lurraren gaineko eskubidea sortuz, emanketaren bat egin dezanean, Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legean ezartzen denaren arabera, lehiaketa publiko bidez egingo da emanketa hori; edo horren ordez, zuzeneko inorenganaketa bidez, zenbatekoaren arabera eskuduntza duen ihardute-sailaren aldezaurretiko baimena izan ondoren. Era berean, emanketa, dohangoa ere izan daiteke, dirulaguntza era hartuko duela dekretu honetan ezartzen denaren arabera eta etxebizitza sozialen izaiki publiko sustatzaileen alde bakarrik egin ahal izango dela. Eusko Legebiltzarrak eman beharko du baimena horretarako. 2.- Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuz arautzen diren itunepeko sustapenen onurak, sustatzaile publikoaren eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren artean izenpetuko den hitzarmenean finkatu ahal izango dira, sustatzaileak, publikoak izan daitezenean. Emanketa, kobratuz egin ahal izateko baldintzei dagozkienetan, dekretu honetako aurreko zenbakiko lehenengo lerroaldian ezartzen dena izango da aplikagarri. Hirugarrena.- 1.- Babes ofizialpeko etxebizitzen sustapen espediente batetan, etxebizitza sozialen izakera eman ahal izango zaio etxebizitza kopuru jakin bati; eta hori, Behin-behineko kalifikapenaren tramitapena sustatzaileak egiterakoan, hala eska dezanean. Kopuru hori ez da sekula izango, sustapen osoaren 100ko 30etik beherakoa. 2.- Etxebizitza sozialak era honetan sustatzea nahi izan dezaten sustatzaileak, kreditu erakundeek ematen dituzten finantzaketa kualifikatuaz baliatu ahal izango dira, finantzaketa lankidetzarako hitzarmenean ezarri dadinaren arabera eta erregimen pribatuko sustapenerako dekretu honetan finkatzen diren zernolakoak kontutan hartuz. Etxebizitza sozialen sustatzaileek, halaber, finantzaketa pribatupeko erregimenean araututako dirulaguntza zuzenez baliatu ahal izango dira itune bidez; diruzenbatekoak, etxebizitza sozialen kopuruaren araberako finkatuko dira. 3.- Etxebizitza sozialen sustatzaileek, halaber, hitzarmen bidezko finantzaketa pribatuko erregimenean araututako dirulaguntza zuzenak eskura ditzakete, baina zenbatekoak etxebizitza sozialen kopuruaren arabera finkatuko dira. 4.- Halaber, sustatzaileak, etxebizitza sozialen izakera izan dezaten etxebizitzak saldu ahal izango dizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrari edo beste izaiki publiko bati obra berriaren deklarazioa egin baino lehen, etxebizitzen esleipena egin dezan. Eraikitakoaren transmisioaren kontraprestazioa finkatu ahal izateko, erabilgarri den metro karratu bakoitzaren gehienezko zenbatekoak ez du gaindituko, aplikagarri den eta Behin-behineko kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua 0,90 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza, etxebizitzak izan daitezenean. Etxebizitzei atxikitako eraskinetako metro karratu erabilgarriaren zenbatekoak, berriz, ez du gaindituko lehen aipatu den zenbatekoa 0,53 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza. 5.- Sustapenaren titularra izaiki publiko bat izan dadinean, erregimen publikopean etxebizitzak sustatzeko dekretu honetan ezartzen den erregimenaz baliatzeko bidea ezarri ahal izango da, etxebizitza sozialei dagokienean. 6.- Era berean, Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuan ezartzen den erregimenaren arabera sustatu daitezen itunepeko sustapenei dagozkienetan, etxebizitza guztien portzentaia bati, etxebizitza sozialen izakera ezarri ahal izango zaio. Era honetan, sustatzaileak modalitate honetako etxebizitzentzat ezarri ditzan artezko laguntza ekonomikoak, eta itunepeko sustapenen erregimenekoentzat ezarritako onuraerregimen orokorra, bateragarri izango dira. Laugarrena.- 1.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazio orokorrak, ekintzei buruzko urteko programan hitza ematen dueneko maileguen eta dirulaguntzen guztirako bolumenak ezin gainditu ahal izango ditu Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren Legean finkatu daitezen kredituen zenbatekoak eta ez horiek gaurkotzeak sortu ditzan kredituak ere, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Jaurbideari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legean ezartzen denaren arabera, kreditu transferentziak egitea gerta dadinean. 2.- Eusko Jaurlaritzako Ekonomi eta Ogasun Sailak eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, batera, finkatuko dute urtero, kreditu erakundeekin izenpetuko den dirubaliabide bolumena, dekretu honetan zehazten den finantzaketa pribatupeko erregimenari dagozkionetan. Bosgarrena.- Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 37/1992 Legearen 91.2.1.11 atalean xedatutakoaren ondorioetarako, erregimen berezipeko babespen ofizialeko etxebizitza lez joko dira, Euskal Autonomi Elkarteko lurraldearen barruan, bai dekretu honen edo ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren arabera etxebizitza sozial lez kalifikatuak zein apirilaren 12ko 90/1988 Dekretuaren eta aurreko araudiaren arabera sustapen publikoko babespen ofizialekotzat kalifikatutakoak ere. Seigarrena.- 1.- Lurraren araubide eta hiriantolaketari buruzko Legearen Testu Bateratuko laugarren gehigarrizko xedapenean ezarritako birralojatze eskubideaEuskal Autonomi Elkarteko administrazioak burututako iharduketetan gauzatuko da; eragindako legezko okupatzaileen eskura, etxebizitza premiak, irabaziak eta familikideak kontutan izanik, etxebizitza sozialak edo babespen ofizialekoak jarriz salmentan edo errentan. Irabazien zenbaketa, dekretu honetako 29. atalean ezarritakoaren arabera burutuko da. Dena dela, erreferentziako zerga-aldia, dagokion administrazioak konpentsazio egitasmoa edo lursailkatze egitasmoa okupatzeko edo behin-betiko onartzeko akta izenpetzeko egunaren aurre-aurrekoari dagokiona da. Eskuragarri dagoen beste edozein etxebizitaren titular izan eta eragindako legezko okupatzaile direnek, errentan lortu ahal izango dute babespen ofizialeko etxebizitza bat. 2.- Hirigintza iharduketek eragindakoak izan eta birralojatzea behar duten eraikinen legezko okupatzaileek, birralojamentutarako administrazioak eskeinitako etxebizitzak jabetzan eskuratu ahal izateko, nahitaezko izango dute, bai bakarka edo elkarbizitza-unitateka jakineko irabazia lortzea, indarrean dagoen profesioarteko gutxienezko soldata 1,8 bider edo etxebizitzaren prezioaren seigarren zatia; azken kasu honetan, desjabetze egoerarik gertatzen bada, justiprezioaren zenbatekoa kenduko da. Legezko okupatzaileen irabazi ponderatuek ez badituzte gainditzen aurretik adierazitako mugak, dekretu honetan etxebizitza sozialentzat jarritako akuratzebaldintzak beteko dituen etxebizitza bat eskeiniko zaie okupatzaileoi; etxebizitza horri dagokionez, hirigintza iharduketa egingo deneko udalerriko udalak izango du lehentasuna kudeaketa gauzatzeko, dekretu honetakoV. atalburuan adierazitakoari jarraiki. 3.- A) Euren irabazi ponderatuak xedapen honetako bigarren puntuan aipatutako gutxienezkoaren eta profesioarteko gutxienezko soldata 3,5az biderkatzetik ateratzen denaren artean dituztenei dagokienez, birralojatzea jabetzan egingo da etxebizitza sozialetan, honako arau hauek betez: - Eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 2,5 bider gainditzen ez duten okupatzaileak: Etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, 0,9 bider indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua. - Eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 3,5 bider gainditzen ez duten okupatzaileak: Etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, 1,1 bider indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua. Birralojatze eragiketa hauei dekretu honetako 11. atalean ezarritako finantzaketa aplika dakieke. B) Euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 3,5 bider gainditzen duten eragindakoek, babespen ofizialeko etxebizitzei dagokienez, jabetzan egingo da birralojatzea, honako arau hauek betez: - eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 5,5 bider gainditzen ez duten okupatzaileak: Etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, 1,2 bider indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua; modulu hori 1,3 bider Bilbao Handiko udaletan; eta modulu hori 1,4 bider Donostia Aldeko udaletan. - Eragindakoak izan eta euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 5,5 bider gainditzen duten okupatzaileak: Etxebizitzaren prezioak ez du gaindituko, metro karratu bakoitzeko, 1,4 bider indarrean dagoen eta aplikagarria den modulu ponderatua; modulu hori 1,4 bider Vitoria-Gasteizen; 1,6 bider Bilbao Handiko udaletan; eta modulu hori 1,7 bider Donostia Aldeko udaletan. Bai kasu batean zein bestean, salerosketako kontratua izenpetze egunean indarrean egon daitezen arauetan babespen ofizialeko etxebizitzak erosteko ezarritako finantza neurriak eskura ditzakete okupatzaileek. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioarenak diren sustapen publikoko etxebizitzen edo etxebizitza sozialen titulurik ez duten okupatzaile edo bezeroei, baldin eta egoera horretan badihardute dekretu honek indarra hartzen duenetik aurrera eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko dagokion Lurralde Ordezkaritzan eskatzen badute, okupatzen duten etxebizitza esleitu ahal izango zaie aipatu ihardute-saileko titularraren erabakiz; horretarako, dekretu honetako 24. atalean adierazitako edozein erregimen erabiliz, gehigarrizko xedapen honetan finkatutako irizpide eta baldintzei jarraiki. Etxebizitza okupatu ahal izateko, legezko titularraren edo administrazioaren beraren baimena egiaztatzen ez duten bezeroek baztertu egingo dira prozedura berezi honetatik. Zazpigarrena.- Babespen ofizialeko etxebizitzak finantzatzeko, ondoren aipatzen diren eskakizunak betetzen dituztenak joko dira dintsitate gutxiko etxebizitza lez: a) Hurrengo lerroaldietan adierazten diren eraikuntzamoeteidagozkien eraikinetan kokatuta egotea: 1.- Isolaturik dauden edo lerroan jarrita dagoen familia bakarreko edo bi familiako etxea: Familia bakarrerako etxe lez edo bi familiarako etxe lez, etxebizitza bakarra edo bi etxebizitza dituztenak hartuko dira, habitagarria den azalera guztia okupatu beharko dutela; salbuetsiko diren bakarrak atxekitako eraskinak dira, babespen ofizialeko etxebizitzei buruzko legeek zilegizkotzat jotakoak hain zuzen ere; etxebizitza horietara iristeko era bakarra, eraikinean bertan ez dagoen gune publiko edo pribatu bidez izango da. 2.- Isolatutako hainbat etxebizitzako etxea edo medianera artean dagoena: Bi etxebizitza edo gehiago dituen eraikina jotzen da hainbat etxebizitzako etxe lez; etxebizitza horiek bata bestearen gainean daude; horien soluziobide arkitektonikoek bi bide eskeintzen dituzte: komunikazio bertikala mailen artean eta kanpoarekiko guztientzat diren elementuen bidez, edo maila bakoitzak kanpoarekiko duen komunikazioa bere aldetik egitea bideratuko du. b) Adierazitako eraikinok ezingo dute euki lau solairu baino gehiago, sotoa eta babespekoa barne; horietako bi gutxienez egoitzatarako erabiliko dira; mailetariko batean dauden etxebizitzak bertikalki bi altueratan kokatuta badaude, salbuetsi egingo dira. c) Lurren balioak etxebizitza bakoitzeko duen eraginak, gehi urbanizaketa obren kostuak ez du, egundo, etxebizitzen eta eraskinen gehienezko salmenta prezioaren 100eko 25a gaindituko. d) Espediente bakoitzeko etxebizitzetatik gutxienez 100eko 65ak, eraikitako azalerekin zuzenki lotutako jardin edo baratz pribatua izan beharko dute, horien azalera ez dela izango 20 metro karratu baina gutxiagokoa. Zortzigarrena.- Babespen ofizialeko etxebizitzen itunepeko sustapenei buruzko Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuaren 1. ataleko 2 eta 3 zenbakiak aldatu egiten dira; hona hemen aurrerantzean izango duten erredakzioa: «2.- Dekretu honen aplikaziorako, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioak suspertu eta ekimen pribatuak susta ditzanak joko dira itunepeko sustapen lez, baldin eta horien helburua babespen ofizialeko etxebizitzak eraikitzea bada, euren irabazi ponderatuak profesioarteko gutxienezko soldata 6,5 bider edo txikiagoak dituztenentzat izango direla. Etxebizitzen erosleek egiaztatu behar dituzten irabazi ponderatuen gehienezko muga zehaztu beharko da deialdi bakoitzean. 3.- Babespen ofizialeko etxebizitzak eroste alorrean indarrean dauden arauak aplikatzetik ateratzen direnak joko dira ponderatutako urteko irabazi lez. Itunepeko sustapenaren deialdiaren oinarri-arauetan, egoera berezietan, ponderazio koefiziente berri bat sar daiteke sustapenaren kokapenagatik, gutxienez 0,833koa izan daitekeena». Bederatzigarrena.- 1.- Etxebizitza alorrean finantza neurriei buruzko apirilaren 19ko 103/1992 Dekretuaren 3. ataleko 3 eta 4 zenbakiak aldatzen dira, aurrerantzean honako erredakzioa izango dutela: «3.- Erosleek zuzenki jasotzeko eta, halaber, mailegu kualifikatuak eskuratzeko dirulaguntzak zehazteko balio izango duten irabaziak, norbanakoaren edo elkarbizitza unitatearen urteko irabazi ponderatuei dagozkienak dira, honako hauen arabera zehaztuko direnak: - Irabazi gordinetan profesioarteko zenbat gutxienezko soldata sartzen diren; horretarako zergaldi lez, elkarbizitza unitateari dagozkion aitorpena edo aitorpenak, Norbanako Fisikoen Errentaren Gaineko zergari buruzkoak alegia, aurkezteko epea amaitu eta kualifikatutako finantzaketa eta zuzeneko dirulaguntzak eskatu aurre-aurretikoa hartuko da. Egoera berezietan, hasi urtarrilaren batean eta Norbanako Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga aitortzeko eguna amaitu arte, dekretu honetako 7. atalean ezarritako gutxienezko dirusarerarik (aurreko lerroaldian adierazitako errenta aitorpenaren arabera) ez dutela egiaztatzen duten eskatzaileek aurkeztutako eskabideei dagokienez, eskabidea aurkeztu aurreko azken urtean lortutako irabazi gordinak baloratuko dira; horretarako, dekretu honetako 17. atalaren 3, 4, 5, 6 eta e) lerroaldietan eta d) idazatian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira. - Euren egoitza babespenaren gai den etxebizitzan izango duten elkarbizitza unitateko kideen kopurua. Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. atalak eta Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalak ezartzen dutenaren arabera, unitate ekonomiko bat osatu eta etxebizitza berean bizi diren bi lagunek edo gehiagok osatuko dute elkarbizitza unitatea. Lagun bat, bi edo gehiago etengabe bizi direneko esparru fisikoa joko da etxebizitza aske lez; euren arteko harremana, ezkontza bidezkoa edo ezkontzaren antzekoa den etengabeko harreman bidezkoa izango da, hots, urikoa izatea eta 4. edo 2. mailararteko odolkidetasuna edo ahaidetasuna izatea. Adiskidetasunez batera bizi izatea ez da elkarbizitza lez joko. - Irabazien iturri diren elkarbizitza unitateko kideen kopurua; dirusarreron gutxienez 100eko 20a jarri beharko dute. - Etxebizitza kokatuta dagoeneko lekua. 4.- Honako formula honen arabera egingo da aurreko zenbakian aipatzen den irabazi gordinen ponderazioa: DP= DG x Z x A x M. Hau da formularen azalpena: DP: irabazien zenbateko ponderatuak, dagokion urteko gutxienezko profesioarteko soldata zenbat bider gainditzen duen. DG: kide bakarreko edo gehiagoko elkarbizitza unitateak lortutako irabazi gordinen zenbatekoa, dagokion urteko profesioarteko gutxinezko soldatez biderkatuz. Z: koefiziente ponderatzailea, kualifikatutako finantzaketa eskatzeko unean elkarbizitza unitateak izan ditzan kide kopuruaren arabera. A: koefiziente ponderatzailea, elkarbizitza unitatean irabazi gordinen gutxienez 100eko 20a jartzen duten kide kopuruaren arabera. M: koefiziente ponderatzailea, Estatuan Modulurik gutxien duen Lur Eremu Homogeneoari dagokion modulua eta, Euskal Autonomi Elkarteko araudiaren arabera, iharduketa babesgarriaren gai den etxebizitza kokatuko deneko herriari aplika dakiokeen indarreango Modulua zatitzetik ateratzen denaren araberakoa». 2.- Etxebizitza alorreko finantzaketa neurriei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren 7. ataleko 1 zenbakiaren hizkia aldatu behar da, honako era honetan geldituko dela: - «b) Laguntza hartuko duten norbanakoek, bai bakarka zein elkarbizitza unitateetan elkarkaturik, ezin izango dute profesioarteko gutxienezko soldata baino 5,5 bider handiagoko irabazi ponderaturik izan. Zahartegiaren, garajearen eta bestelako eraskinen prezioa sartu gabe, erosten duten etxebizitzaren prezioaren seigarrenera iristen ez diren irabazi ponderatuak dituzten eskatzaileek ezin izango dute zuzeneko dirulaguntzarik eskuratu. Egoera berezietan, ondare mugikaitzaren jabe, urtebete lehenagotik epekako ezarpenen jabe edo azken urtean egunetik egunerako bataz-besteko saldoa duten ageriko ezarpenen jabe diren eskatzaileek, baldin eta horien zenbatekoa etxebizitzak duen prezioaren 100eko 20tik gorakoa bada (zahartegia, garajea eta eraskinak barne), zuzeneko dirulaguntza eskura dezakete, finantzakea erakundeek eskatutako bermeen kaltetan gabe». 3.- Etxebizitza alorreko finantzaketa neurriei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren 7. ataleko 1 zenbakiaren g) hizkiko 2 puntua aldatu behar da, honako era honetan geldituko dela: «2.- Behintzat lau urtetarako izango diren errentamendu kontratuak izenpetzea». 4.- Etxebizitza alorreko finantzaketa neurriei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren 7. ataleko 2 puntuko bigarren lerroaldia aldatu behar da, honako era honetan geldituko dela: «Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko maileguak subsidiatzeari dagokionez, zuzeneko dirulaguntzen eta sortarazitako interesen itzulketa, erabilpenaldaketabehin-betiko kalifikazioa onar dadinetik zortzi urte igaro baino lehen gertatzen denean egingo da. 5.- Etxebizitza alorreko finantzaketa neurriei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik lehenengoa aldatu behar da, honako era honetan geldituko dela: «Lehenengoa.- Dekretu honen 3.4 atalak aipatzen dituen N eta A ponderazio koefizienteak, ponderatutako urteko irabaziak zehazteko ezargarri direnak, honako hauek izango dira: N - Kide bakarreko edo biko elkarbizitza unitateak. ................................................. 1,00 - 3 edo 4 kidez osatutako elkarbizitza unitateak .................................................. 0,95 - 5 edo 6 kidez osatutako elkarbizitza unitateak .................................................. 0,90 - 6 baino kide gehiagoz osatutako elkarbizitza unitateak............................... 0,80 A - Kide bakarrararen irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ......................... 1,00 - Bi kideren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ............................................ 0,95 - Hiru kide edo gehiagoren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ........... 0,90» Hamargarrena.- 1.- Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 26. ataleko 2 zenbakiaren azken lerroaldia aldatzen da, honako era honetan geldituko dela: «Euren urteko irabazi ponderatu lez, merkataritzarako den etxebizitza edo lokalari dagokien aurrekontu babestuaren seigarren zatia lor ez dezaten titularrek, zaharberritze obretakoek, ezingo dute egundo dirulaguntzarik jaso». 2.- Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 50. ataleko 1 eta 2 zenbakiak aldatzen dira, honako era honetan geldituko direla: «1.- Erosketa eta zaharberritze ihardueretaro diren zuzeneko dirulaguntzak eta, halaber, mailegu kualifikatuak zehazteko balio izango duten irabaziak, urteko irabazi ponderatuei dagozkienak dira, honako hauen arabera zehaztuko direnak: - Irabazi gordinetan profesioarteko zenbat gutxienezko soldata sartzen diren; horretarako zergaldi lez, elkarbizitza unitateari dagozkion aitorpena edo aitorpenak, Norbanako Fisikoen Errentaren Gaineko zergari buruzkoak alegia, aurkezteko epea amaitu eta kualifikatutako finantzaketa eta zuzeneko dirulaguntzak eskatu aurre-aurretikoa hartuko da. Egoera berezietan, hasi urtarrilaren batean eta Norbanako Fisikoen Errentaren Gaineko Zerga aitortzeko eguna amaitu arte, dekretu honetako 26. atalean ezarritako gutxienezko dirusarerarik (aurreko lerroaldian adierazitako errenta aitorpenaren arabera) ez dutela egiaztatzen duten eskatzaileek aurkeztutako eskabideei dagokienez, eskabidea aurkeztu aurreko azken urtean lortutako irabazi gordinak baloratuko dira; horretarako, dekretu honetako 48. atalaren bat zenbakiko 3, 4, 5, 6 eta f) lerroaldietan eta d) idazatian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dira. - Elkarbizitza unitateko kideen kopurua. Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuaren 3. atalak eta Eusko Legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalak ezartzen dutenaren arabera, unitate ekonomiko bat osatu eta etxebizitza berean bizi diren bi lagunek edo gehiagok osatuko dute elkarbizitza unitatea. Lagun bat, bi edo gehiago etengabe bizi direneko esparru fisikoa joko da etxebizitza aske lez; euren arteko harremana, ezkontza bidezkoa edo ezkontzaren antzekoa den etengabeko harreman bidezkoa izango da, hots, urikoa izatea eta 4. edo 2. mailararteko odolkidetasuna edo ahaidetasuna izatea. Adiskidetasunez batera bizi izatea ez da elkarbizitza lez joko. - Irabazien iturri diren elkarbizitza unitateko kideen kopurua; dirusarreron gutxienez 100eko 20a jarri beharko dute. - Etxebizitza kokatuta dagoeneko lekua. 2.- Honako formula honen arabera egingo da aurreko zenbakian aipatzen den irabazi gordinen ponderazioa: DP= DG x Z x A x M. Hau da formularen azalpena: DP: irabazien zenbateko ponderatuak, dagokion urteko gutxienezko profesioarteko soldata zenbat bider gainditzen duen. DG: kide bakarreko edo gehiagoko elkarbizitza unitateak lortutako irabazi gordinen zenbatekoa, dagokion urteko profesioarteko gutxinezko soldatez biderkatuz. Z: koefiziente ponderatzailea, kualifikatutako finantzaketa eskatzeko unean elkarbizitza unitateak izan ditzan kide kopuruaren arabera. A: koefiziente ponderatzailea, elkarbizitza unitatean irabazi gordinen gutxienez 100eko 20a jartzen duten kide kopuruaren arabera. M: koefiziente ponderatzailea, Estatuan Modulurik gutxien duen Lur Eremu Homogeneoari dagokion modulua eta, Euskal Autonomi Elkarteko araudiaren arabera, iharduketa babesgarriaren gai den etxebizitza kokatuko deneko herriari aplika dakiokeen indarreango Modulua zatitzetik ateratzen denaren araberakoa». 3.- Hiritartu eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren bosgarren gehigarrizko xedapena aldatzen da, honako era honetan geldituko dela: «Bosgarrena.- Dekretu honen 50.2 atalak aipatzen dituen N eta A ponderazio koefizienteak, ponderatutako urteko irabaziak zehazteko ezargarri direnak, honako hauek izango dira: N - Kide bakarreko edo biko elkarbizitza unitateak............................... 1,00 - 3 edo 4 kidez osatutako elkarbizitza unitateak............................... 0,95 - 5 edo 6 kidez osatutako elkarbizitza unitateak............................... 0,90 - 6 baino kide gehiagoz osatutako elkarbizitza unitateak............................... 0,80 A - Kide bakarrararen irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak .............................. 1,00 - Bi kideren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak ................................................. 0,95 - Hiru kide edo gehiagoren irabaziak dituzten elkarbizitza unitateak. ............... 0,90» ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Indarra hartzerakoan etxebizitza sozial lez edo sustapen publikoko babespen ofizialeko lez kalifikaturik dauden etxebizitza guztiei aplikatu ahal izango zaie dekretu honetan xedatutakoa. Salbuetsi egingo da 20. atalean xedatutakoa, izan ere, dekretu honek indarra hartu ondoren behin-behinekotasunez kalifikatutakoei bakarrik aplikatu ahal izango zaie atal hori; 29. atala, ordea, indar hartze horren ondoren hasten diren etxebizitzen esleipenetan izango da aplikagarri. Bigarrena.- Babespen ofizialeko etxebizitzen itunepeko sustapenei buruz zortzigarren gehigarrizko xedapenean ezarritakoa, onurak esleitzezko deialdi publikoa, dekretu honek indarra hartu ondoren, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko sustapenei aplikatu ahal izango zaie. Era orokorrean, babespen ofizialeko etxebizitzen itunepeko sustapenak eta lankidetza itunearen eraginez gainerako administrazio publikoekin hitzarmendutako sustapenak, esleipenerako deialdi publikoa argitaratzen denean edo lankidetza itunea izenpetzen denean indarrean egon dadin araudian xedatutakoari jarraiki arautuko dira; arauketa horrek, baita ere, etxebizitza erosleek finantza neurriak eskuratu ahal izateko aplikagarriak diren eskakizunetarako balioko du. Baina bada salbuespenik, baldin eta, administrazio mailako baimen bidez, araudi horren ordezkoa izan dadin eta geroago emango den araudi batetan jasotako xedapen egokiagoak aplikatzea bidezkotzat jo arren. Dekretu hau, halaber, ekainaren 19ko 166/1990 Dekretuari, uztailaren 16ko 433/1991 Dekretuari eta apirilaren 29ko 103/1992 Dekretuari aplikatu ahal izango zaie. Hirugarrena.- Dekretu honek indarra hartu ondoren egin daitezen finantza neurriei buruzko eskabideei aplikatu ahal izango zaie bederatzigarren gehigarrizko xedapenean ezarritakoa. Dekretu horretako 3 eta 4 zenbakietan adierazitakoa, indar hartze horren ondoren egindako Behin-behineko kalifikapen eskabideei aplikatuko zaie. Laugarrena.- Dekretu honek indarra hartu ondoren egin daitezen finantza neurriei buruzko eskabideei aplikatu ahal izango zaie hamargaren gehigarrizko xedapenean ezarritakoa. INDARGABETZE XEDAPEN BAKARRA Honako arau hauek indargabetzen dira: babes ofizialpeko eta sustapen publikokoak izan eta Euskal Herriko Autonomia Elkarteko Administrazioarenak diren etxebizitzei buruzko apirilaren 12ko 90/1988 Dekretua; Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetzapekoak diren suztapen publikoko babespen ofizialeko etxebizitzak lurralde historikoetako foru diputazioei eskuratzeari buruzko ekainaren 27ko 148/1989 Dekretua; etxebizitza sozialen finantzaketa neurri eta erregimen juridikoari buruzko ekainaren 19ko 167/1990 Dekretua; eta biztanle gutxiko eta agintaritzababespekoetxebizitzen eraikintza suztatzeari buruzko ekainaren 24ko 163/1986 Dekretua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak izan, horrekiko kontraesanik izan edo bateragarriak ez diren maila bereko edo apalagoko xedapenak ez dira izango aplikagarriak Euskal Autonomi Elkartearen eremuan. Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak, bere eskuduntzen barne, dekretu hau burutzeko eta garatzeko beharrezkoa izan daitezen xedapenak eman ahal izango ditu. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1993ko apirilak 20. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.