Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

97/1993 DEKRETUA, apirilaren 6koa, Euskal Autonomi Elkarteko emakumezkoentzako ekintza positiboko planaren gauzatzea koordinatzeko Sailarteko Batzorde bat sortzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 88
  • Hurrenkera-zk.: 1494
  • Xedapen-zk.: 97
  • Xedapen-data: 1993/04/06
  • Argitaratze-data: 1993/05/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Gizarte gaiak eta emplegua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Gizarte Gaiak

Testu legala

Instituto Vasco de la Mujer/Emakumearen Euskal Erakundea sortzeko otsailaren 5ean eman zen 2/1988 Legearen 2. atalean ezarritakoarekin bat etorriz, Euskal Herriko politika, ekonomia, kultura eta gizartebizitzako alor guztietan gizonezkoen eta emakumezkoen arteko benetako eta egiazko berdintasuna lortzea da erakundearen oinarrizko xedea. Horretarako, lege bereko 3. atalak xedatzen duenez, hauek dira, besteak beste, erakundearen zereginak: helburu hori lortzeko xedezko artezpideak antolatzea, eta AutonomiaElkarteko herri-agintariek horiek erabil ditzaten indar egitea; Autonomia Elkarteko herri-agintaritza bereziek burutu behar eta emakumearen egoeran eragina duten ihardunerako egitarauen artean beharrezko lankidetzaneurriak hartzea; eta Eusko Jaurlaritzako Sailei aholkuak eta laguntza ematea, eta emakumearen aldeko zerbitzugintza sustatzea. Lege horretako 4. atalaren arabera, erakundearen egitekoa da halaber, batetik, legegintzaldi bakoitzaren hasieran, bi seksuen arteko benetako eta egiazko berdintasuna eragozten edo zailtzen duten oztopoak kentzeko xedezko neurriak, indarra Autonomi Elkarte osoan izango dutenak, hartzea; eta bestetik, Egutegiurte bakoitzaren hasieran, emakumea Euskadin zein egoeratan dagoen ebaluatzeko txostena eta arlo horretan herri-agintaritzek izan duten jokaerari buruzko txostena egitea. Horietan, egitamuko helburuak zenbateraino bete diren esan beharko da. Adierazitakoa garatzeko, Erakundeak, Euskal Autonomi Elkarteko emakumezkoentzako ekintza positiboko Plan bat egin zuen 1991-1994rako eta Jaurlaritzari aurkeztu zion, eta 1991ko maiatzaren 7an Jaurlaritzaren onarpena jaso zuen. Plan horretan zenbait neurri ezarri ziren eta horiek garatzea eta gauzatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari dagokionez eta planak hartzen duen iharduketa-eremuen arabera, Euso Jaurlaritzako Sailei dagokie, bai eta, sail horiei atxikirik dauden erakundeei ere. Emakumearen Euskal Erakundeari berriz, hori bultzatzea, horren segimendua eta ebaluazioa egitea dagozkio. Plan hori benetan gauzatzeko eta Administrazioaren iharduketa sakontzeko, beharrezkoa da beste aldi batekin hastea. Horretarako Sailek eta horiei atxikitako erakundeek, aukeretarako berdintasuneko politikan gehiago egin dezaten, arlo honetako iharduketak hobetzeko eta koordinatzeko, hain zuzen ere. Izan ere, lortu nahi diren helburuak, nahi gabe, oztopatuko lituzkeen kasuan kasuko gorabeherei itzuri egingo litzaieke. Hori dela eta, beharrezkotzat jo da, Emakumearen Euskal Erakundea eta plan hori gauzatzeko parte hartzen duten Eusko Jaurlaritzako Sailen artean koordinazio eta elkarkomunikaziorako bide bat ezartzea. Hori dela eta, Lehendakaritzak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko apirilaren 6an aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzea koordinatzeko, Sailarteko Batzorde bat sortzea. Sail hori, Emakumearen Euskal Erakundera atxikirik egongo da eta hurrengo ataletan datozen osaera, aginpideak eta iharduerarako araubidea izango ditu. 2. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Plana gauzatzea koordinatzeko Sailarteko Batzordea osatuko dutenak hauek izango dira: a) Batzordeburua: Lehendakaria. b) Batzordeburuordea: Lehendakaritzako Idazkaria. c) Bokalak: Emakumearen Euskal Erakundeko Zuzendaria. Aipatzen diren Sail bakoitzak izendatutako ordezkari bat, Sailburuorde mailarekin: - Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila. - Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saila. - Herrizaingo Saila. - Ekonomi eta Ogasun Saila. - Zuzentza Saila. - Osasun Saila. - Lan eta Gizarte Segurantza Saila. - Kultura Saila. - Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila. - Nekazaritza eta Arrantza Saila. Horiek, ordezko bana ere izendatu beharko dute, eta ordezkatzen dueneko pertsonaren maila bera eduki beharko du. d) Idazkaria: Emakumearen Euskal Erakundeko Idazkaritza Nagusiko titularra. Idazkaria etortzen ez denean edo gaisorik dagoenean, bokalik gazteenak ordezkatuko du. 3. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzea koordinatzeko, Sailarteko Batzordeak egiteko hauek izango ditu: a) Urte hasiera bakoitzean, zenbait ekintza konkreturen proposamena egitea, dagokion sailak, Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzeko garapen estrategikoan, urtealdi horretan gauzatu ditzan. Proposamenok, Emakumearen Euskal Erakundearekin koordinatuz egingo dira. b) Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzean parte hartuko duen Sail bakoitzak hartu beharko dituen neurriak koordinatzea. c) Eusko Jaurlaritzari eta parte hartzen duten sailei, plana garatzeko eta gauzatzeko egokitzat jotzen diren ekintzak proposatzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzean parte hartuko duten Sailen eta Emakumearen Euskal Erakundearen artean, elkarkomunikaziorako organu iraunkor gisa aritzea. e) Geroko arauren batean eman dakizkiokeen beste zenbaitzuk. 4. atala.- Aurreko atalean adierazitako egitekoez gain, Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Planaren gauzatzeko Sailarteko Batzordekideen ardura izango da, datozen Saileko edota, plana garatzeko eta gauzatzeko atxiki zaien beste ente nahiz erakundeetako gainerako karguekiko lankidetzaetabultzatze-lanak egitea, saileko beste organo batzuei dagozkien koordinatze-lanen kaltetan gabe. 5. atala.- Batzordeak osoko bilkuratan ihardun ahal izango du, eta azpibatzordeetan ere bai, gai espezifikoak aztertzeko. Osoko bilkuran aukeratuko dira kideak, eta azpibatzordeak osatuko dituzte. Aurreko parrafoan adierazitakoa gorabehera, aukeretarako berdintasunen arloan, lanbidea dela edo norberaren lana dela, luze eta sakon aritu diren pertsonak ere, hitzarekin baina boturako ahalmenik gabe, sartu ahal izango dituzte azpibatzordeek. 6. atala.- 1.- Batzordeak hiru osoko bilkura arrunt egin beharko ditu gutxienez urtean, urtealdia hasterakoan, lehenego sei hilabeteak pasatzean eta urtealdia amaitzerakoan. 2.- Batzodeak kasu hauetan egin ahal izango ditu ezohizko osoko bilkurak: a) Batzordeburuaren ekimenez b) Batzordeko kideen bi herenak eskatuta. 3.- b) apartadu horretan zehazten den kasuetarako, eskabidea idatziz aurkeztu beharko da, eta aztergai izango diren gaien proposamena eta zergatia adierazi beharko dira. Eskabidea jaso eta hortik hamabost egunetanegin beharko du batzordeburuak ezohizko osoko bilkurarako deia. Gai zerrendak, eskatu diren puntuak izan beharko ditu nahitaez eta batzordeburuak beste batzuk ere sartu ahal izango ditu. 7. atala.- Batzordeko lehendakariordeak, hori denez gero, batzordeburua ez dagoenean, haren egiteko guztietan ordezkatuko du. 8. atala.- Dekretu honetan ohartematen ez denerako, Herri Administrazioen Lege-Jaurbideari eta guztientzako administrazio ihardunbideari buruz azaroaren 26an eman zen 30/1992 Legearen II. AtalburukoII. Idazpuruan, organo kolegiatuentzat xedatutakoa izango da oinarri. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Plana gauzatzeko aurrekontua ebaluatzeko, Sailek, Erakundeek eta beraiei atxikitakoek, legez ezarritako ihardunbideari jarraituz, bakoitzak daukan aurrekontuen barruan, ebaluaketa horrek uzten dizkien baliabideak zehaztu eta identifikatzeari ekingo diote. Bigarrena.- Eusko Jaurlaritzako Sailek, Euskal Autonomi Elkarteko Emakumezkoentzako Ekintza Positiboko Plana gauzatzeko sailarteko batzordean ez daudenak, bertako kide izan ahal izango dira, Dekretu honetan jasotzen diren egitekoak bere gain hartu ondoren, eta beharrezko izaten diren araualdaketak egin ondoren. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartzen den egunaren biharamunetik hasi eta hamar astegunetako epean, bokalak, berez bokalak ez direnak, izendatu beharko dira, dekretu honetako 2. ataleko c) apartaduan adierazten direnak, hain zuzen. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1993ko apirilak 6. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO.