Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

79/1993 DEKRETUA, martxoaren 30ekoa, Ekonomi eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia eta Ogasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 67
  • Hurrenkera-zk.: 1099
  • Xedapen-zk.: 79
  • Xedapen-data: 1993/03/30
  • Argitaratze-data: 1993/04/13

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeko eta berorien egitekoak eta iharduketa-eremuak erabakitzeko zen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuz, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailen egituraren berrantolaketa eta bertako Sailen arteko eskuduntza-izendapen berria egin ziren. Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertarazi eta bere egitekoak eta ekintza-eremua banatzen dituen otsailaren 23ko 30/1993 Dekretuz aldatu egin zen aurreko idazatian aipatzen den Dekretu hori; ondorioz, ordurarteko Ogasun eta Finantza Sailaren egiturak egokiketa izan zuen. Bi iritzi horiek kontutan izanik, beharrezkoa da egokiketa horiei ekitea. 30/1993 Dekretuko Azken Xedapenetako Lehenengoak agintzen duenarekin bat etorriz, irailaren 24ko 505/1991 Dekretuan jasotzen ziren xedapenen arabera eta 30/1993 Dekretuak egozten dizkionak gehituz, Ekonomi eta Ogasun Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen ditu oraingo dekretu honek. Egitura eta egiteko horiek hiru sailordetzatan gauzatzen dira eta sailordetza horiek hartzen dute Saileko alor nagusien ardura. Eusko Jaurlaritzaren ekonomi plangintzaren bai epe laburrera zein epe erdira eta ekonomi abagaduneari, azterlanei eta metodoei buruzko jokabideen zuzendaritzaz eta eraketaz arduratuko da Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetza. Halaber, beraren bitartez, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusien prestaketa, kudeaketa orokorra, jarraipena eta ikuskaketa gauzatzen direneko ihardute-saila da Aurrekontu eta Programazio Sailordetza eta beraren bitartez gauzatzen da edozein Administraziorentzat hain seinalatuak diren eskuduntzen iharduna, hau da, ekomiazko barne ikuskaketeri, auditoriari, kontabilitateari eta erantzukizun kontableei buruzkoa. Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren ejekutiboak finkatutako egiturazko politikei jarraituz, Sailordetza horren baitan sartzen dira aurrekontu eta gastu publikoaren gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren programaziorako ahalbideak ere. Finantza politikarekin eta finantza entitateekiko harremanekin, halaber, zorpetzearekin, garantiak ematearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintzaren erregimen orokorrekin loturik dauden iharduketaalorrei darizkien sail-eskuduntzen ardura dauka Finantza Sailordetzak xederik nagusiena bezala. Halaber, ihardutesail horrek zuzentzen ditu eta gainbegiratzen Ondare eta Kontratazio gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskuduntzei darizkien erregimen orokorrak. Azkenik, Ekonomi Itunei, Estatuarentzako Kupoei eta Lurralde Historikoei dagozkienetan, Administrazio honentzat doazen eskuduntza eta egitekoak bere baitan biltzen dituen ihardute-saila da Ogasun Sailordetza eta, aldi berean, Administrazio honen eta besteen artean eman daitezen eskuduntzen transferentzien eta/edo zerbitzuen -bai aktiboen zein pasiboen- balorapenerakozehaztapen, diktamen eta proposamenari buruzko eskuduntzadun ihardute-saila bezala eratzen da. Esan behar da, amaitzeko, lurraldekako politikaren eta EEEko fondoen alorrean Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak dituen iharduketak eratzen eta zuzentzen dituela. Sailaren egitura organikoa, gai zehatz batzutan Sailburuari laguntzeko Aholkularitza Teknikoaz eta Zerbitzu Zuzendaritzaz osatzen da eta, zerbitzu hori, Saileko beste alorrak bezala langilegoaren, aurrekontu kudeaketaren eta abarren gaietan eskuduntzadun sailbarneko ihardute-saila izateaz gain, Ekonomi Batzordearen idazkaritzari dagozkion egitekoak ere betetzen ditu. Hori dela bide, Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren proposamenez, Lehendkariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko martxoaren 30eko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: LEHENENGO ATALBURUA: SAILAREN EGITURA 1. SEKZIOA: ANTOLAERA OROKORRA 1. atala.- Egitekoak, eskuduntzak eta iharduketa alorrak. 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeko eta berorien egitekoak eta iharduketa-eremuak erabakitze zituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuko 10. atalean eta Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertarazi eta bere egitekoak eta ekintza-eremua banatzen duen otsailaren 23ko 30/1993 Dekretuko 3. atalean xedatutakoarekin bat eginik, ondorengo egitekoetan, eskuduntzetan eta iharduketa alorretan ihardutea dagokion Eusko Jaurlaritzaren ihardute-saila, Ekonomi eta Ogasun Saila da: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren zuzendaritza, prestakuntza, kudeaketa orokorra, jarraipena eta ikuskapena eramatea. b) Kontuhartzea, auditoria eta kontabilitatea eta kontabilitateerantzukizunak. c) Finantza politika eta finantza entitateekiko harremanak. d) Diruzaintza, zorpetzea eta bermeak egitea. e) Ondare eta Kontratazioa. f) Ekonomi Itunea, Estatuarentzako Kupoak eta Lurralde Historikoen Ekarpenak. g) Eskuduntzen eta/edo eskualdaketen xede diren zerbitzuen balorapena. h) Zerga Administrazioa eta ekonomi eta administrazio murtziloak. i) Ekonomi plagintza. j) Ekonomi-azterlanak eta -metodoak. Ekonomiabagadunea eta aurrehartzea. k) Estatistika. l) Erakunde Autonomoak, Zuzenbide pribatuko ErakundePublikoak eta Sailari adskribaturiko Elkarte Publikoak legeen eta arautegien esanera zuzentzea. ll) Legeek eta arautegiek ematen dizkioten gainerako ahalmenak. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren beste ihardute-sail edo Enteren bati espreski eman ez zaion eta aurreko 1 idazatian adierazitako gaiekin zerikusirik baduten gaietako beste edozein eskuduntza ere bere gain hartuko du Ekonomi eta Ogasun Sailak. 3.- Aurreko 1 eta 2 idazatietan adierazitako eskuduntzaren xede diren gaiak, aurkakoa berariz adierazten denean salbu, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokor eta Instituzionalari dagozkionak izango dira. 4.- Honako hauek ere Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkio: a) Estatuaren Administrazio Nagusi eta Instituzionalarekin, beste Autonomi Elkarteekin, Lurralde Historikoekin eta Toki Korporazioekin, halaber, beste entitate eta pertsona publiko eta pribatuekin, atal honetako aurreko idazatietan aipatu diren gaietan edo lege xedapenek edo Jaurlaritzak ematen dizkion bestetan, indarrean dagoen legeriak horrela ezartzen duenean, hitzarmenak eta elkarlanerako eta kooperaziorako akordioak gauzatzea eta harremanak edukitzea. b) Jaurlaritzako Sailei izaera orokorrez ematen zaizkien eskuduntza orokorrak. 5.- Atal honek aipatzen dituen gaiei buruz, administrazio ihardunbiderako aldi guztiak Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkio eta, orokorrean, gobernu funtzioa gauzatuko du, dekretu honen edukietik edo modu berdinean bete behar diren beste xedapenenatik beste zerbait erabakitzen denean salbu. 2. atala.- Ekonomi eta Ogasun Sailaren Antolaera Orokorra. 1.- Aurreko atalean adierazitako gaiei buruzko eskuduntzak erabiltzeko, Sailburuaren zuzendaritzapean, Ekonomi eta Ogasun Saila, ondorengo ihardutesail hauetan egituratzen da: 1.- Zerbitzu Zuzendaritza. 2.- Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetza. a) Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza. b) Kontuhartze Zuzendaritza. c) Aurrekontu Zuzendaritza. 3.- Finantza Sailordetza. a) Finantza Zuzendaritza. b) Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. - Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragilea. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren Kontratazio Batzorde Nagusia. - Arriskuen Aseguraketarako Kontratazio Mahaia. 4.- Ogasun Sailordetza. - Euskadiko Ekonomi eta Administrazio Auzitegia. a) Zerga Administrazioko Zuzendaritza. b) Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza. 2.- Apirilaren 23ko 4/1986 Legez sortutako Euskal Estatistika Erakunde Autonomoa, Ekonomi eta Ogasun Sailari atxikita gelditzen da. 3.- Aurreko zenbakian adierazitako goimailako ihardutesailenazpiko Administrazio Unitateak, Sailburuaren aginduz gauzatuko dira. 4.- Ekonomi eta Ogasun Sailburua buru deneko eta Sailaren politika lantzen hari lagunduko dion Zuzendaritza Kontseilu bat badago, honako hauek direla bertako kide, hau da, Ekonomi eta Ogasun Saileko Sailburuorde guztiak eta bertako Zerbitzu Zuzendaria. Ekonomi eta Ogasun Sailburuak egokitzat jotako Saileko Goikargu edo konfidantzazko langilego edo aldibaterakoren batek parte hartu ahal izango du Zuzendaritza Kontseilu horretan. 2. SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIKARGUAK 2. atala.- Ekonomi eta Ogasun Sailburua. 1.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. ataletan ezarritako eskuduntzak eta urriaren 2ko 525/1991 eta otsailaren 23ko 30/1993 Dekretuen indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta iharduketarako alorren eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak Ekonomi eta Ogasun Sailburuari dagozkio. 2.- Honako hauek ere badagozkio Ekonomi eta Ogasun Sailburuari: a) Autonomi Elkarteen eta Estatuaren Haziendaren finantza-ihardunen arteko koordinakuntza egokia lortzeko sor daitezen ihardute-sailetan parte hartzea eta Euskal Autonomi Elkartearen ordezkotza egitea hala behar izan dadinean. b) Euskal Autonomi Elkarteko administrazioen koordinakuntza, beste administrazio publikoen aurrean aztertu beharreko zerga- eta finantza-aldeei dagozkienetan eta bai Ekonomia-Ituneak dakartzan baliabideak banatzeko sistemako guztiekiko aldeei dagozkienetan ere; eta, hori, Finantza Publikoetako Euskal Kontseiluari dagozkion egitekoen kaltetan gabe. c) Saileko ihardute-sail eta ihardun guztien programaketa, sustapen lanak, zuzendaritza, koordinakuntza eta zainketa eramatea. d) Indarrean dauden arauek Sailari izendatuak izan eta sail horretako beste ihardute-sail bati edo horren peko beste izaiki bati eman ez zaizkion egitekoak; dekretu honetako 1. atalean aipatzen diren arloekin lotura duten eskuduntzak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoko beste ihardute-sail batzuri eman ez zaizkienak. 3.- Zuzenean Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren pean, Sailburuaren Teknika Aholkularitza sortzen da eta horrek, Teknika Aholkulari Titularraren zuzendaritzapean, Jaurlaritzari buruzko 7/1981 Legearen 28. atalean adierazitako erregimenaren arauera egingo delarik kargu horren izendapena, ondorengo egiteko hauek garatu eta beteko ditu: a) Hala behar izanez gero, arau-egitasmoa eta dagozkien informeak prestatuz, Sailari izendatutako alorrekin zuzenean loturik dauden araugintza atalei dagozkienetan Ekonomi eta Ogasun Sailburuari eta bere pean dauden Sailburuordeei laguntza teknikoa ematea. b) Ekonomi eta Ogasun Sailak eskatuta Jaurlaritzako beste Sailek Jaurlaritzaren Kontseilura edo beste Batzordeetara kontutan hartzeko bidal ditzaten gai guztiei buruz informazioa ematea Ekonomi eta Ogasun Sailburuari eta, halaber, Ekonomi eta Ogasun Sailaren lege-egitasmoei edo bere araugintza orokorrari buruzko emendamenduei ere edo legebiltzarreko gainerako ekimenei buruz ere eta kasu horretan interesaturik dauden Saileko ihardute-sailekin komeni diren harremanak edukiz. c) Sailburuak zuzenean izendatzen dizkion iharduketen arabera, Sailari dagozkion gaiei buruzko aholkuak ematea Sailburuari. 4. atala.- Ekonomi eta Ogasun Saileko Sailburuordeak. Era orokorrean, Ekonomi eta Ogasun Saileko sailburuordeei, honako hauek dagozkie: a) Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza edukitzea. b) Sailordetzako eta beraren pean dauden zuzendaritzetako ihardute-sail guztien eta iharduketa guztien zuzendaritza, koordinazioa, sustapena, programazioa eta gainikuskaketa, halaber, bere pean dauden zerbitzu eta ihardute-sailen antolaketa eta ihardunari buruzko ohartarauak eta zerbitzu-aginduak ematea. c) Iharduketarako politikak prestatzea eta Sailburuari proposatzea, halaber, aginduta dauzkaten egitekoen eremuan, berari laguntza ematea. d) Ezarrita dagoen iharduketa politikaren arabera, xedapenetarako egitasmoak proposatzea. e) Sailordetzaren pean dauden zuzendaritza zentru eta erakundeen iharduna ikuskatzea eta egiaztatzea. f) Indarrean dagoen araugintzan adierazitako kasuetan errekurtsoen ebazpena ematea. g) Indarrean dagoen legeriak ematen dizkien egiteko guztiak. 5. atala.- Ekonomi eta Ogasun Saileko Zuzendariak. Ekonomi eta Ogasun Saileko Zuzendariei, oro har, hauek dagozkie: a) Sailaren ordezkotza Sailburuaren delegazioz. b) Zuzendaritzako ihardute-sail eta ihardun guztien programazioa, sustapen lanak, zuzendaritza, koordinakuntza eta arta eramatea. c) Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea eskuduntzadun ihardute-sailek ezarritako arauekin bat eginik eta bereziki, espedienteen sarreren, irteeren eta artxiboen erregistroak. d) Indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan Errekurtsoei ebazpena ematea. e) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak berariaz ematen dizkienak. 3. SEKZIOA: ZERBITZU ZUZENDARITZA 6. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. Zerbitzu Zuzendaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailburuarenganako zuzeneko eta hierarkiazko menpekotasunez, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Sailaren Aurrekontuaren Aurregitasmoa prestatzea ete bere jarraipena egitea, halaber, dagozkion informazio eta etengabeko ebaluazioaren sistemak ezarriz eta irauneraziz, Sailaren ekonomi kudeaketarena ere. b) Sailari atxikitako langilegoari buruzko gaiak administratzea eta kudeatzea, aldibaterako kontratuak formalizatzeko agintedun ihardute-saila izango dela; zigor-erregimenari buruzko arauak aplikatzea; bateraezintasunei buruzko arauak erabiltzeko bidezko izan daitezen erabakien proposamena egitea eta, langile arloan, Sailaren aurrean tartejar daitezen errekurtsoen ebazpenak izapidetzea eta horiei buruzko proposamenak egitea; eta hori, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko agintedun ihardutesaileidagozkien ahalmenen kaltetan gabe. c) Langile-beharrei buruz Sailak egin ditzan aurrikuspenak ebaluatzea eta gauzatzea eta Saileko plantilak eta Lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea, horretarako, bertako langilegoarekiko politika proposatuz, Euskal Autonomi Elkarteko Administraziorako ezarrita dauden arauekin bat etorriz. d) Langilegoa gaitzeko eta hobetzeko planak eta egitarauak prestatzea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion ahalmenen kaltetan gabe. e) Agintea duten ihardute-sailek langilegoari buruz har ditzaten akordio eta erabakien berri Saileko zerbitzuei behar den bezala ematea eta betetzen diren ala ez zaintzea. f) Lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduekin eta birmoldaketa eta hobekuntza obrekin lotura duten Saileko unitate ezberdinetako ekintzak gidatzea, gai horretan Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari izendatu zaizkion eskuduntzen kaltetan izan gabe. Eta Saileko tegietako barne-erregimena, berari atxikitako ondarearen eta ekipamenduaren administrazioa eramatea eta hori zaintzea. g) Saileko Erregistro Nagusia, Agiritegia, Liburutegia eta gainontzeko agiritegiak antolatzea eta gidatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko ihardute-sailei dagozkien ahalmenen kaltetan gabe. h) Jaurlaritzaren Ekonomi Batzordeko bilerak egiteko beharrezko diren gaizerrenda eta horrekin batera joan beharreko agiriak, aurrikinak eta zehaztasunak prestatzea eta banatzea eginaz, bera gauzatzeko beharrezko gertaketa-iharduketa eta administrazio izapideketak egitea eta, batzorde horrek geroan aztertu beharko dituen onartutako gaiak ezagutzeko beharrezko diren aktak eta egiaztagiriak gertatzea eta gordetzea, eta oro har, Delegatutako Batzorde horren idazkaritzari dagozkion egitekoak, batzorde horrek behinbetirako ezagutu eta/edo onartu beharko dituen gaiei dagozkienetan. i) Saileko zerbitzuen eta lan-sistema eta metodoen barne-antolaketa, razionalizaketa eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, Saileko gainontzeko ihardute-sailekin eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko agintedun ihardute-sailekin koordinatuz. j) Dagozkion ihardute-sailek onartu aurretik, Sailari dagozkion gaietan, araugintzazko xedapen orokorren egitasmoak eta erabakiak izapidetzea beti eta, agintzen zaizkionean, gertatzea eta gauzatzea; halaber, horiei darizkien administrazio espedienteak gordetzea. k) Kontratazioari, aurrekontuei, kontuhartzeari, kontabilitateari, diruzaintzari, estatistikari, antolaketari eta informatikari dagozkienetan, sail guztiei emandakoak direnez orokortzat jotzen direlako, Ekonomi eta Ogasun sailari dagozkionak eta, orokorrean, gainerako ihardute-sailek bere gain hartu gabeko alorretan, Sailarentzako aholkularitza juridikoa. BIGARREN ATALBURUA: SAILORDETZAK 1. SEKZIOA: EKONOMI ETA AURREKONTU SAILORDETZA 7. atala.- Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetza. 1.- Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetzak, Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean, honako egiteko hauek beteko ditu Dekretu honetako 4. atalean zehazten diren egitekoez gain: a) Ekonomi azterlan eta metodoei baita ere ekonomi abagadune eta aurrehartzeari dagozkien iharduketa alorren zuzendaritza eta koordinazioa. b) Ekonomi plangintza zuzentzea eta koordinatzea, ekonomi gaietan zerikusirik gehien duten gizarte eta ekonomi mailako agenteek parte hartzeko bideak sustatuz. Bene-benetako plangintza hitzartua lortu nahi da horrekin, gai horretan urriaren 2ko 529/1991 Dekretuko 2.b) atalak Ekonomi Gaietarako Lehen Lehendakariordeari eta Industri eta Energi Sailburuari egozten dizkion eskuduntzen kaltetan gabe. c) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Jaurbideari buruzko Legearen 60. atalarekin bat eginik, urteko aurrekontuak prestatzeko norabideak zein esparrutan garatuko diren definitzea eta proposamena egitea eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Orokorren Aurregitasmoa eta horiei buruzko Legearen Aurregitasmoa gertatzea, aipatutako lege bildumaren 62. atalaren esanera. d) Aurrekontuarentzako diru-zama bat izatea dakarten lege-egitasmo guztiei erantsi behar zaien finantzaeraskina gertatzea; eta bai, aurrekontu-kredituak, Euskal Autonomi Elkarteari edo honek gainerako Administrazio Publikoei eskuduntzak edo/eta zerbitzuak eskualdatzearen ondoriozkoak alegia, sartzeari eta ateratzeari buruzko egitasmoak gertatzea. e) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian eta Instituzionalean zerbitzuak egin behar dituztenen auditoria-izenpeak homologatzea eta kontratatzea eta bai, zerbitzu horiek egiterakoan, horiek bete beharreko oinarrizko arauak onartzea ere. Egiteko hori betetzean, kontratazio ihardute-sail gisa ihardungo du. f) Hainbat urtetarako den aurrekontuprogramazioa zuzentzea, tajutzea eta ihardunean jartzea; horretarako, Sailak eta gainerako Erakundeak eta Izaiki Publikoak koordinatuko ditu. g) Diru-ekitaldi bakoitzeko programa eta aurrekontuetan, Euskal Autonomi Elkarte osoarentzako interesgarri izan daitekeen gastu publiko arloari buruzko ekimenen zehazketa-lanak koordinatzea; halaber, Sailaren ekintzak koordinatzea, ekonomiari eta gastu publikoari dagozkienetan. 2.- Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetzaren agindupean daude zuzenean eta hierarkikoki Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza, Kontuhartze Zuzendaritza eta Aurrekontu Zuzendaritza. 8. atala.- Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritza. Ekonomi eta Plangintza Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Ekonomi plagintzari eta programazioari dagozkionetan. 1.- Epe ertainerako Ekonomi Plana agertzea, garatzea eta lantzea, helburuak arian-arian eta eraturik emanez eta horiek lortzeko burutu behar diren ekintzak finkatuz; horietaz gain, plan hori betetzeko, garatzeko eta burutzeko behar den lehentasun eta denboraren araberako prebisio-sistema finkatu beharko da. Euskal Autonomi Elkartearen gastu publikoaren banaketa funtzionala garatuko beharko du epe ertainera; aipatu ekonomi planarekin bat etorriz egin beharko da hori, eskenario horiek izan ditzaketen ekonomi eta finantza mailetan izan ditzaketen ondorioak aztertuz. 2.- Ekonomi plangintza egiteko baliabideak gidaritu, eratu eta lantzea eta plangintza horretan jasotzen diren prebisioen jarraipena egiteko eta betetzen diren ala ez jakiteko ekintzak koordinatzea. Halaber, Euskal Autonomi Elkartea horien partaide deneko gainerako erakunde publikoen iharduketetan parte hartzea, Jaurlaritzak finkatzen duen eran. 3.- Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarri eta lurralde mailako antolaketa egiteko diren baliabideen eraketa-prozesuan parte hartzea, ekonomi mailako eragina izan eta eskualde mailako plangintzan indarra duten erabakiei dagozkienetan. 4.- Hainbat urterako aurrekontu programazioak jaso beharko dituen edukiak zehaztea eta prestatzea, Jaurlaritzak hartutakoak izan eta urteko aurrekontu esparrua gaindi dezaten ezohizko neurrien finantzaegokitzapena lortzen saiatuz. Horrez gain, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren inbertsio iharduketak koordinatzea horretarako ezar daitezen bideez baliatuz eta Inbertsio Publikoei buruzko programak gertatuz, inbertsio egitasmoak programatu asmoz eta horien jarraipena egin asmoz, helburuak eta emaitzak kontutan izanik. 5.- Euskal Sektore Publikoaren, Administrazio Publikoen eta Enpresa mailako Sektore Publikoaren multzoaren ekonomi eta finantza iharduketaren jarraipena eta azterketa, Euskal Autonomi Elkartearen hainbat urterako programazioaren birregokitzapena eta eguneratzea erraztuko duena. Euskal Estatistika ErakundeaInstituto Vasco de Estadística delakoaren eskuduntzen kaltetan izan gabe, Euskal Estatistikaren Planean sartzen diren Euskal Sektore Publikoko multzoaren aurrekontu gauzaketaren estatistika burutzea eta zabalaraztea. b) Ekonomi azterlan eta metodoei dagokienez. 1.- Izaera orokorrekoak edo alorkakoak diren azterlan, txosten eta argitalpen ekonomikoak burutzea, ekonomi politika ahal den eraginkorrena eta baterakorrena izan dadin. 2.- Ekonomi iharduketan eragina duten azterlan guztien koordinaketa eta gainbegiraketa, baldin eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiak sortzen baditu; eta, Jaurlaritzak edo Ekonomi Batzordeak ezarritako eran, ekonomi alorrean diharduten ihardute-sailei laguntza teknikoa eskeintzea. 3.- Ekonomi ikerketei buruzko metodoak eta, bereziki, euskal ekonomiari eta horren sektore eta/edo alorrei buruzko ereduak garatzea. c) Ekonomi abagadune eta prebisioari dagokionez. 1.- Euskal Autonomi Elkartearen ekonomi egoerari buruzko txostenak, Euskadiko Aurrekontu Jaurbideari buruzko 31/1983 Legearen 63. atalean eta Euskadiko Ekonomia eta Gizarte-Arazoetarako 4/1984 Legearen 3.2 atalean jasotakoak alegia, gertatzea. 2.- Euskal Autonomi Elkartearen ekonomi egoera, bilakaera eta politikaren jarraipena eta hor eragina izan dezakeenarena, eta bai Estatu zein nazioarte mailako ekonomi egoeraren jarraipena ere. 3.- Ekonomi abagaduneari buruzko analisiak, txostenak eta argitalpenak prestatzea; horretarako, prebisio teknikak gertatu eta erabiliko dira, euskal ekonomiaren bilakaera orokorraren eta alorkakoaren nondiknorakoak igerri ahal izateko. 9. atala.- Kontuhartze Zuzendaritza. 1.- Kontuhartze Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazten diren egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Kontuhartze-egitekoei dagozkienetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari dagozkion egiteko guztiak betetzea eta kontuhartze kontrolaren izaera duen beste edozein ere bai, eta, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusien Antolarauei buruzko eta indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen deneko maiatzaren 17ko 1/1988 LegegintzaDekretuan eta Erakunde Autonomoetan kontuhartzea araupetzen duen martxoaren 5eko 80/1984 Dekretuan ezartzen denaren arabera, eta oro har, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien gauzaketaren kontrola. Autonomia osoa izango du egiteko hauek betetzeko. b) Kontaduritza kontrolaren gaietan ondorengo eskuduntza hauek izango ditu: 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoko hainbat izaikiren kontabilitatea antolatzea, ikuskatzea, egiaztatzea eta sustatzea. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa osatzen duten Izaiki ezberdinen kontabilitate publikoaren planak lantzea eta horiek egokitzea. 3.- Araugintza ahalmenaren erabilkera sustatzea, kontuen egitura, justifikazioa, izapideketa eta kontuemanketa zehazteari eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko kontabilitateari buruzko gainontzeko agiriei dagozkienetan, egoki izan daitezen zirkular eta argibideak eman ahal izango dituela. 4.- Aurrekontuak erabiltze operazioen eta aurrekontuetanazaltzen ez diren gainontzeko operazioen eta Diruzaintzari dagozkionen erasoketa kontablea egitea, operazio horiek, Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Autonomoetako Administrazioarekikoak izan behar dutela eta jasotako ohar horiek eman dezaten kontaduritza eta estatistika informazioa lantzearekikoak ere bai. 5.- Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Autonomoetako Administrazioaren ondarekontabilitatea. 6.- Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Autonomoetako Administrazioaren kontabilitate analitikoa egitea zerbitzu publikoen kudeaketaren erantzukizuna duten ihardute-sailekin batera, horiek ezarri ahal izateko. 7.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten Izaikien kontabilitateak eman dezan informazioaren zentralizaketa eta banaketa. 8.- Informatika tratamendua zein kontaduritza lanek eduki behar dutena erabakitzea, kontabilitate publikoaren gaietan informatika garapenak onartzea eta informatizatutako kontaduritza informaziora sartzeko eta hori erabiltzeko baimen ematea. 9.- Aurrekontu Nagusien likidazioa eta Euskal Autonomi Elkarteko Kontu Nagusia eta Legebiltzarrera edo Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoarenak ez diren beste ihardute-sail batzutara bidali behar diren agiriak, kontuak eta txosten kontableak prestatzea. 10.- Euskal Sektore Publikoko Kontu Ekonomikoak lantzea Kontu Nazionalen beharrei so eginez. 11.- Oro har, Euskal Autonomi Elkartearen kontabilitatearen zuzendaritza eta kudeaketa zentrua izateak ekar ditzanak eta bai kontabilitate horrekin lotura duten guztiak ere, Ekonomi eta Aurrekontu Sailordetzari eta Ekonomi eta Ogasun Saileko beste ihardutesailei izendatuta daudenak izan ezik. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusia eta Instituzionala osatzen duten Izaikien eta horietan partaide izan daitezen enpresen ihardunarekin lotura izan eta, beren egitekoak betetzekoan, Jaurlaritzaren eta Batzorde Ekonomikoaren esku utzi behar diren informeak prestatzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian eta Instituzionalean zerbitzuak egiten dituzten auditoriataldeekbete beharreko arauak eta instrukzioak prestatzea eta horiek burututako lanen kalitatea berrikustea eta kontrolatzea. e) Deribatuak izan eta Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiaren Antolaketari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuan eta Euskadiko Ekonomia eta Administrazioko Auzitegia sortzeari eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24ko 14/1983 Dekretuan kontuhartze ihardute-sailari ematen zaizkionak. f) Herri Kontuen Euskal Epaitegiarekin eta, hala gertatuz gero, kanpo-kontroleko beste ihardutesailekin koordinazioa eta elkarlana, halaber, koordinazio lanak beste administrazio publikoetako barne kontrolerako ihardute-sail kontuhartzaileekin ere. 2.- Kontuhartze Zuzendaritzaren pean dago funtzionalkiOsakidetzako Kontuhartzea. 10. atala.- Aurrekontu Zuzendaritza. 1.- Aurrekontu Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko ihardute-sail eta izaikiei buruzko aurrekontu-egitura prestatzea eta dagokionihardutesailarionar dezan proposatzea. b) Aurrekontu-beharren definizioa egin ahal izateko beharrezko diren ikerketak eta informeak egitea eta urteko Aurrekontu Nagusietako eskuarte-izendapenei buruzko proposamenak egitea. c) Jaurlaritzako Sailek beren gastuen egoerari buruzko aurregitasmoak eta horietako Izaiki Instituzionalek beren diru-sarrerak eta gastuak erasota uzteko teknika mailako aholkuak, formatoak eta inprimakinak lantzea. d) Aurrikusi diren helburuak betetzera bideratutako neurriak eta, hala behar izanez gero, aurrekontuetako diru-sarrera eta gastu publikoaren optimizazioa ekarriko duen baliabideak berrizendatzera proposatuz, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuetan dauden xedeak betetzeko ekintzen gauzaketa begiratzea eta bultzatzea. e) Urte askotarako gastuei eta mota guztietako aurrekontu aldaketei buruz legeek Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari eman diezazkioten ahalmenak, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeari edo beste ihardute-sail batzuri eman zaizkienak izan ezik. f) Jaurlaritzak, aurrekontu arloan, Legebiltzarrarekin izan ditzan harremanetarako laguntza teknikoa ematea. g) Aurrekontu arloari buruzko prozedura guztiak izapidetzea eta horien proposamena, ebazpena ematea ez dagokionean, baina ahalmena Ekonomi eta Ogasun Sailarena izan dadinean. Nolanahi ere, hasierako baimenaren eta kudeaketa orokorraren eskuduntza ematen zaio, hala gertatuz gero, Sail zehatz batzuri dagozkionak izan ez eta Administrazio Nagusiaren Aurrekontuen barruan daudenean. h) Anitzurtetarako aurrekontu ahalmena, lortu beharreko helburuen identifikazio egokia, helburulorpena neurtzeko adierazle eraginkorrak, gastu programen emaitzen ebaluazioa eta, aurrekontuak programaka egiteko ikuspegi berriarekin ados dagoen ekonomi eta administrazio berrantolaketa erraztuko duten diagnosiak lortu ahal izateko, aurrekontuak prestatzeko teknika modernoak Jaurlaritzaren ihardute-sailetan hedatzea eta sustatzea. Horretarako, egin behar diren aukerak eta eskeini behar diren baliabide orokorrak aztertuz eta mugatuz. i) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Jaurbideari buruzko 31/1983 Legean eta indarrean dagoen legerian Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusiak prestatzearen, kudeatzearen eta zaintzearen gaietan beste edozein egiteko, beste ihardute-sail bati eman gabea bada. 2. SEKZIOA: FINANTZA SAILORDETZA 11. atala.- Finantza Sailordetza 1.- Finantza Sailordetzak, Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren goizuzendaritzapean, Dekretu honetako 4. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Berez Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatibenak izan eta, indarrean dagoen legeriaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari dagozkion antolaketari, menpekotasun erregimenari eta erregimen juridikoari buruzkoetan, baimen-emate, onartze eta berarizko kontzesioak dakartzaten guztiak. Beti ere, indarrean dagoen legeriaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen Kontrol Batzordea osatzen dutenei gehitzeko ordezkaria izendatzea dagokio. b) Aurrezki Kutxek eta Kreditu Kooperatibek, lege hausteak egiteagatik, indarrean dagoen legeriaren arabera, har ditzaketen zigorrak proposatzea eskuduntzadun ihardute-sailari, halaber, dagozkien espedienteak izapidetzea ere bai. c) Euskal Autonomi Elkarteko Elkarrenganako Bermedun Sozietateen atxikimendu erregimenari buruzko urriaren 26ko 199/1982 Dekretuko 2.2 atalean aipatzen den Likidazio-Batzordeko kidea izendatzea. d) Euskal Autonomi Elkartearen Diruzaintza Nagusiaren Antolaketari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuari dagokionari buruz, ondorengo eskuduntza hauek izango ditu: 1.- Aipatutako Dekretu horretako 12-3 atalean xedatutakoari egokituz, Euskal Autonomi Elkartearen Altxorren Kontu Nagusia, banku, finantza edo kreditu etxe batetik beste batetara aldatzea. 2.- Aipatutako Dekretuko 20-1 atalean xedatutakoari egokituz, dirubiltze prozeduran edozein zorraren ordainketa atzeratzea eta zatitzea. 3.- Aipatutako Dekretuko 27-1 atalean xedatutakoari egokituz, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren Ordainketetarako Antolakunde Nagusiari dagozkion egitekoak gainikuskatzea. e) Dirubiltze gaietan, baliabideen Erregimen Organikoari buruzko urtarrilaren 24eko 13/1983 Dekretuko 4. atalari darizkionak. f) Jaurlaritzak abalatzea erabaki ditzan eragiketen gauzaketa, gauzaketa hori Ekonomi eta Ogasun Sailari eskuraturik badago. g) Euskal Autonomi Elkartearen ondasun higikaitzak eta jabetza publiko eta pribatupeko beste ondasun eta eskubide batzuk adskribatzea, desaskribatzea eta zertarakoz aldatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko Legean ezartzen denaren arabera. h) Euskal Autonomi Elkarteari egotzitako harremanak, finantza alorrekoak, koordinatzea; eta Elkarte horren ordezkaritza bere gain izatea gai horretan eskuduntzadunak diren ihardute-sailekin, eta bereziki, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalarekin eta Estatu eta EEE mailako finantza erakundeekin. i) Eta, oro har, finantza politikaren eta finantza entitateekiko harremanen, diruzaintzaren, zortzearen eta bermeak ematearen gaietan legeria betearaztea eta indarreandagoen araugintzak ematen dion beste edozein egiteko egitaratzea, horretarako beharrezko diren neurriak hartuaz edo, hala behar izanez gero, proposatuz. 2.- Finantza Sailordetzaren pean daude zuzenki Finantza Zuzendaritza eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. 12. atala.- Finantza Zuzendaritza Finantza Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben antolaketari, menpekotasun erregimenari eta beraiena den erregimen politikari buruzkoetan, egitea Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari dagozkionak izan eta Dekretu honetako 11. ataleko a) idazatiaren baitan ez dauden guztiak. Bereziki, erakunde horiek Ekonomi eta Ogasun Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainikuskaketa. Nolanahi ere, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Entitateen Erregistroen kudeaketa, zaingoa eta iharduna, Zuzendaritza horri dagokio eta, hala behar denean, beren zuzentza ihardutesailetako Goikarguena. b) Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten Aurrezki Kutxen fondo publikoen koefizientean errenta finkoko tituluen konputagarritasuna deklaratzeko erregimenari buruzko ekainaren 21eko 131/1982 Dekretuari dagokionean, aipatutako dekretu horretako 6, 8, 9 eta 10. atalei darizkienak izan eta Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkionak. c) Elkarrenganako Bermedun Sozietateen menpekotasun erregimenari buruzko urriaren 26ko 199/1982 Dekretuko 3.1, 4.2, 12, 14 eta 15. atalei buruzkoetan, horietan ihardutea Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkionak. d) Euskal Autonomi Elkartearen Diruzaintza Nagusia antolatzeari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuari dagokionean, Ekonomi eta Ogasun Sailak dituen eskuduntza guztiak erabiliko ditu, 99/1982 Dekretu horretan Sailburuari eta kontuhartze ihardutesailari modu adierazian emandakoak salbu eta Dekretu honetako 11-d) atalean Finantza Sailburuordearentzat gordetakoak. Ondorio horietarako, 99/1982 Dekretuan Finantza Sailordetzari eta Sailburuordeari buruz egiten diren aipamenak, Finantza Zuzendaritzari eta Zuzendariari egindakotzat hartuko dira, dekretu honetako 11-d) atalean jasotakoak salbu. e) Dirubilketa gaietan baliabideen Erregimen Organikoari buruzko urtarrilaren 24eko 13/1983 Dekretuko 1, 2 eta 3. atalei darizkienak. Ondorio horietarako, aipatutako atal horietan Finantza Sailburuordeari buruz egiten diren aipamenak, Finantza Zuzendariari egindakotzat ulertu beharko dira. f) Euskal Autonomi Elkartearen Zor Publikoaren osoko kudeaketa, dena dela ere dokumentatzen ari deneko edo egin zeneko era. g) Kontuko Ohartarazpen eta Bilboko BalioBurtsako Konpentsazio eta Likidazio Zerbitzua arautzen duen abenduaren 9ko 329/1992 Dekretuaren arabera Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkion guztiak. h) Finantzen, finantza entitateekiko harremanen eta Diruzaintza gaietan, erabakitzea berari ez dagokiona izan eta Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkion prozedimendu guztien izapideketa; indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein egiteko ere bai. 13. atala.- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza 1.- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Ondarearen gaietan: 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen jabetzaaginteakerabiltzea, horien ordezkotza eta defentsa egitea epaiketetatik kanpo, Euskal Autonomi Elkarteko Ondare-Legeak espreski bestelakoren bat ezarri dezanean izan ezik eta, beste ihardute-sail edo Izaiki batzuk izan ditzaten egiteko eta erantzukizunen kaltetan gabe, horiei atxiki edo eman zaizkien jabetza publiko edo pribatupeko ondasunei dagozkienetan. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko jabetza pribatupeko ondasun eta eskubideen kudeaketa eta administrazioa eramatea, beste ihardute-sail edo pertsona batzuri horien erabilpena eta ustiaketa eman ez zaienean. 3.- Ondasun higiezinen zertarakoa finkatzea, iare uztea eta errentamenduak egitea, Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko Legean ezartzen denaren arabera. 4.- Euskal Autonomi Elkarteari, edozein eratako enpresa eta baltzuetan partaide denez, dagozkion eskubideak erabiltzea, beste ihardute-sail bati espreski izendatu zaizkion kasuan izan ezik. 5.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondareko agian parte direla uste deneko ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein titulu dela medio, bere erabilpenerako baimena emanik duen edozein pertsona edo enteren erabilpenaren ikerketa; banatzea eta mugak zehaztea; babestea, defendatzea, horien reibindikapena egitea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea. 6.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondarearen aurkakoak izan eta delitu edo falta izan daitezkeen ekintzen berri, jurisdikzio penalari ematea. 7.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Errolda Nagusia egitea, gaurkotzea, horien baloraketa egitea, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Errejistro Publikoetan inskribatzea. 8.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondareari buruz, Jaurlaritzak hartu ditzakeen Akordioak eta Ekonomi eta Finantza Sailak har ditzakeen erabakiak betetzea, Euskadiko Ondareari buruzko Legeak bestelakoren bat ezarri dezanean izan ezik. 9.- Ekonomi eta Ogasun Sailaren agintepekoak izan eta Ondareari buruzkoak diren prozedura guztiak izapidetzea eta dagozkien agiriak formalizatzea, halaber, Euskal Autonomi Elkartearen Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo materializatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak edukitzea eta zaintzea. 10.- Bahitutako Ondasun eta Eskubideen BirreskuraketarakoBatzorde Eragilearen agintepekoak diren espediente guztiak izapidetzea. 11.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetza publiko edo pribatupeko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein ahalmen. b) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio barruan kontratazio erregimena garatu eta koordinatzen duen zentru zuzentzaile denez, izaera orokorrez, Ekonomi eta Ogasun Sailari dagozkionak izan eta egiteko horri dagozkion eskuduntzak izango ditu, Estatuaren Kontratuetarako Legearen 23. atalean daudenak barne, eta indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein. Halaber, hauek ere badagozkio: 1.- Kontratazio Batzorde Nagusiaren agintepekoak izan eta, adierazpen gisa, Ekonomi eta Ogasun Sailaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren egitura eta eskuduntzei buruzko otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuaren 3.2.b) atalean ezartzen diren kontratazio espedienteak izapidetzea. 2.- «Sail batzurentzako Gastuak» delako aurrekontu Sekzioaren pentzutan finantzatu beharrekoak izan eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko ihardutesailkonkretu bati espreski ematen ez zaizkion kontratuen kudeaketa, halaber, Ekonomi eta Ogasun Sailaren 2.000.000 PTAtik gorako horniketa espedienteen izapideketa. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, kontratazio erregimenari darizkion gaietan, abalisten ahalmenak askiestea. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremu barruan, Kontratazio Batzorde Nagusiaren pean eratuta dauden edo eratuko diren KontratazioMahai guztietan parte hartzea, kontratazioen erregimen organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko Gehigarrizko Xedapenean edo horren ordezkoa izan dadin edozein arauetan ezartzen direnetan oinarri hartuz. 5.- Euskal Autonomi Elkarteko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak arautzen dituen urriaren 14ko 223/1986 Dekretuari darizkion eskuduntzak erabiltzea. 6.- Kontratazio Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa ematea, bere egitekoak betetzerakoan eta aholkularitza eta koordinakuntza lanak, administrazio kontratapenen eta kontratazio pribatuen arloan. 7.- Administrazio-Kontratazioen Batzorde Aholkulariak, bere Lehendariaren bidez, hala eska diezaionean, txostenak, rekomendazioak eta memoriak lantzea Batzordeak emandako argibideen arabera. Aipatutako Batzordearen agintepekoak diren inkestak burutzea, gero, Batzordeak aztertuko dituela eta onarpena eman. 8.- Administrazio Kontrataziotarako Aholku Batzordearen erizpean jartzea, kontratapenen izapideketek ekar ditzaten arazoak, Batzorde horren baiespean jarri beharrekoak izan eta duten garrantzia kontutan hartuz. c) Arrisku eta Aseguru Kudeaketari dagozkioenetan: Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko langile, ondare eta ihardunaren gain eragina duten arriskuen analisi, baloraketa, kudeaketa eta bermeari buruzko urriaren 22ko 346/1985 Dekretuan, Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari oro har ematen zaizkionak emango zaizkio eta bereziki, otsailaren 16ko aurrean aipatutako 39/1988 Dekretuaren 3.3 a) eta h) letretan (biak barne) azaldutakoak. d) Ondare, kontratazio eta Arriskuen eta Aseguruen Kudeaketaren gaietan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion beste edozein eskuduntza. 2.- Halaber, otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuan finkatutako egitura eta eskuduntzak ematen zaizkio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari. 2.- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bidez ondorengo hauek Ekonomi eta Ogasun Sailari adskribaturik daude: - Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragileaorea. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren Kontratazio Batzorde Nagusia. - Arriskuen Aseguraketarako Kontratazio Mahaia. 3. SEKZIOA: OGASUN SAILORDETZA 14. atala.- Ogasun Sailordetza. 1.- Ogasun Sailordetzak, Ekonomi eta Ogasun Sailburuaren gidaritzapean, Dekretu honen 4. atalean zehaztutako eskuduntzez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Ekonomia-Itunearen kudeaketak sor ditzakeen baliabideei eta berari darizkion finantzaketaren alorrei buruzko banaketa-sistemari dagozkionetan, legeek Euskal Autonomi Elkarteari ematen dizkioten ahalmen guztiak, Eusko Jaurlaritzari edo beste ihardutesailen bati izendatuta daudenean izan ezik. b) Euskal Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionean, Estatuko Administrazioarekin ezarri beharko diren finantza joan-etorriak erabakitzea. c) Euskal Autonomi Elkartearen, Estatuko Administrazioaren eta beste Lurralde Izaiki batzuren arteko transferentzien gai izan daitezkeen konpetentzia eta/edo zerbitzuak definitzea, horri buruzko erabakiak ematea eta horien baloraketari buruzko proposamenak egitea, eten gabeko koordinaketa bat egon dadin. d) Legeek diotenaren arabera, zerga mailan, Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion eta Lurralde Historikoen arteko koordinakuntza, zerga-armonizaketa eta lankidetzari buruzko ahalmenak. e) Ekonomia-Itunearen ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarenak diren zerga alorreko eta zerga-erregimeneko ahalmenak, Jaurlaritzari izendatuak egon daitezenean izan ezik. f) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko edo Erakunde Autonomoetako ihardute-sailek burututako zerga-ekintza guztiak ofizioz birraztertzeari buruzko espedienteei ebazpena ematea. g) Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiarenak diren zergak eta jabetza publikopeko eta pribatupekoeta finantzabidezkoak ez diren dirubideak arautzeari buruzko Lege-aurregitasmoak lantzea. h) Euskal Autonomi Elkarteak lurralde mailako politikan dituen iharduketak gidatzea eta koordinatzea, Europako ekonomi politikaren bilakaerari eta garapenari buruz Jaurlaritza informatuz eta Europako Elkartetik datorren finantzaketari dagozkion iharduketa guztiak koordinatzea eta ihardunean jartzea. 2.- Euskadiko Ekonomi eta Administrazio Auzitegia, bereziki bere jurisdikziopekoak diren gaiei buruzko murtziloei ebazpena emateko duen iaretasun funtzionalaren kaltetan gabe, Ogasun Sailordetzaren bitartez, Ekonomi eta Ogasun Sailari adskribaturik dago. 3.- Zerga Administrazioko Zuzendaritza eta Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza artez eta hierarkikoki Ogasun Sailordetzaren pean daude. 15. atala.- Zerga Administrazioko Zuzendaritza. 1.- Zerga Administrazioko Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Legeek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiari edo Instituzionalari, zergen administrazioarloaneman diezazkioten ahalmen guztiak, tasen eta ordainketa berezien kudeaketarako administrazio-ekintzak izan ezik eta, horiek ezartzea, Ekonomi eta Ogasun Sailaren agintepekoa izan ez dadinean, zergabilketa eta ekonomia eta administrazio mailako jazarpenak ez direla sartzen. Erakunde Autonomoek, beren ekonomia-eskubideen administrazio, kudeaketa eta emankortasunarekiko dituzten ahalmenen kaltetan gabe ulertuko da idazati honetan ezartzen dena eta indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera. b) Euskal Autonomi Elkarteari, ordaintzaile edo ordezko gisa, dagozkion zerga-eginbehar guztiak betetzea, Administrazioko ihardute-sail guztiekin elkarlana eginez eta, Sailak, oro har edo kasu zehatz bakoitzerako ezar dezanaren arabera. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionaleko Erakunde Autonomoei, Zuzenbide Pribatupeko Erakunde Publikoei, Baltzu Publikoei eta gainontzeko Izaikiei, ordaintzaile edo ordezko direnez, zergabetebeharretan aholkuak ematea eta arta eramatea. d) Euskal Autonomi Elkarteko edo bere Erakunde Autonomoetako ihardute-sailek emandako zergaekintza guztiak ofizioz birraztertzeari buruzko espedienteei legebideak eginaraztea. e) Maiatzaren 30eko Zerga Armonizaziorako, Koordinaziorako eta Elkarlanerako 3/1989 Legez sortutako Zerga Koordinaziorako Organoari laguntza tekniko eta administratiboa ematea. f) Lege ordenamenduan xedatutakoarekin bat eginik, zerga gaietan Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion armonizazioari, koordinazioari eta kolaborazio fiskalari buruzko analisiak, azterlanak eta informeak, hala behar bada, egitea. g) Ordaintzaile edo ordezko gisa eta zerga harremanakdirela eta, Administrazioak parte har dezanean, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egitea beste edozein eratako Baltzu Publikoren aurrean. 16. atala.- Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritza. 1.- Kupo eta Finantza Ekarpenen Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean aipatzen diren ahalmenez aparte, honako egiteko hauek izango ditu: a) Ekonomia Itunearen edo finantzaketarako beste tresna juridikoen ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Estatuko Administrazioarekin eta, beren elkarrenganako harremanen indarrez Foru Aldundiekin izan ditzan eskubide eta betebeharrak kudeatzea eta izapidetzea. b) Euskal Autonomi Elkartearen, Estatuaren Administrazioaren eta beste Lurralde Izaikien arteko tranferentzien gai izan diren konpetentzia eta/edo zerbitzuen baloraketari buruzko txostenak egitea eta bai haiek onartzea dagokien Elkarte Autonomo horietako ihardute-sailen laguntzarako egitekoak ere. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, indarrean dauden arauen ondorioz eta horiek betez, Estatuaren Administrazioarekin, Euskal Autonomi Elkarteko beste Administrazio batzurekin eta beste Administrazio Publiko batzurekin izan ditzan ekonomia mailako edukindun eskubide eta eginbeharrak izapidetzea, zerga edo finantza mailakoak direnak izan ezik. d) Horretan parte hartzen duten Erakundeekin batera, Kupoaren osakaien kalkulo eta baloraketari, horretarako metodologia eta urtean-urtekoa finkatzeari, beharrezko diren arauak egiteko metodologia eta artikulaketari eta horretarako aurrikusita dauden ihardutesailenbarruan hartu behar diren akordioei buruzko analisiak eta ikerketak egitea. e) Ekonomia-Itunetik datozen eskuarteak Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioen artean banatzesistemari buruzko analisiak eta ikerketak egitea, arauak sortzeari eta horretarako aurrikusita dauden ihardute-sailen barruan horiek etengabe interpretatzeari dagozkienetan, halaber, baliabideen banaketa sistemen informe eta jarraipena ere eta bereziki, agintedun ihardutesailen akordioetan eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoa bete ahal izateko, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiari egindako ekarpenei buruzkoetan. f) Ekonomia Itunean eta finantzaketarako beste sistema orokorretan jasotzen diren zerga-arauek finantza arloan duten eraginari buruzko analisi eta ikerketak eta, beste Administrazio Publikoekin konparatuz, bere finantzaketa sistemaren jarraipena ekarriko duten Euskal Autonomi Elkartean bildutako zerga izaera duten baliabideei buruzkoak ere egitea. g) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko instituzioetatik datozen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlanak, analisiak eta txostenak gertatzea eta Euskal Autonomi Elkarteak, Elkartez kanpoko edozein lekutatik lor ditzakeen finantzabideei ondoriorik oparoenak lortzeari buruzkoak eta beste ihardute-sail batzuk, beren ahalmenak erabiltzerakoan, eman ditzaketen xedapenen kaltetan gabe. h) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio ezberdinen (Udalen finantza-eremua barne, eta, oro har, Erakundeen finantza-sisteman eragina izan dezan EuskalAutonomi Elkarteko Administrazioetako beste edozein ekonomia eremu barne) ahalmen mailen kalkulo eta baloraketari buruzko analisiak eta ikerketak egitea. i) Barne mailako eskualde politikarako eta eskualde jakin batzutan parte hartzeko Planen kudeaketa agertzea, garatzea eta ikuskatzea. j) Europako Ekonomi Elkartearen Kontuhartze Egitarauak, Euskal Autonomi Elkarteari dagozkionak, gertatzea, horien jarraipena, formazio-ikuskaketa eta ejekuzioa. k) Eskualde eta Gizarte mailako Birrantolaketa Planaren proposamena gidatzea, formatzea eta prestatzea Euskal Autonomi Elkartearen eremuan, Lan eta Gizarte Segurantza Sailean eskuduntzadunak diren ihardutesailekin elkarlanean. Halaber, aplikagarriak diren Arautegiek ezarritako esparruaren barruan, Euskal Autonomi Elkartearentzat den Elkartearen Laguntza Esparrua formulatzen parte hartzea. l) Administrazio Zentralarekiko koordinazio eta elkarlan harremanak, lurralde mailako politikari dagozkionetan. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Eskuduntzen delegazioa. Beren agintepean dauden Zuzendariei eta zuzenki beren agintepekoak diren ihardute-sailei delegatu ahal izango diete Sailburuordeek beren eskuduntzen erabilpena. Dekretu honek ematen dizkien eskuduntzen erabilpena, dagokion Zuzendaritzaren barne dauden administrazio unitateetako titularrei delagatu ahal izango diete Zuzendariek. Bigarrena.- Ordezkaketen Erregimena Ekonomi eta Ogasun Saileko ihardute-sailetako titularren lanpostuak bete gabe egotea, titularrak ez egotea edo gaisorik egotea gerta dadinean, honako hauek beteko dituzte horien egitekoak: egoera hori eman baino lehen delegatu ez baziren eta egoera horrek iraun dezan bitartean, goragoko gertueneko agintari hierarkikoak eta, lanpostua bete gabe dagoenean, titularra gaisorik edo ez egotea gerta dadinean, hurrengo agintari hierarkikoak eta horrela jarraian, erabaki espresuren batek edo lege-xedapenen batek kontrakoa agintzen ez baldin badu. Hirugarrena.- Egokiketa Teknikoak Dekretu honetako 7. eta 8. ataletan ezartzen denaren indarrez eta Ekonomia-Plangintzako talde funtzionalak sortzeari buruzko azaroaren 10eko 352/1987 Dekretuko 6. ataleko 1. idazatian, Aurrekontu eta Kontuhartze Sailburuordeari eta Aurrekontu Zuzendariari buruz egiten diren aipamenak, hurrenez-hurren, Ekonomi eta Aurrekontu Sailburuordeari buruz eta Ekonomi eta Plangintza Zuzendariari buruz egindakotzat jobehar dira hurrenezhurren. INDARGABETZE XEDAPENA Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta eginkizunak ezartzeari buruzko irailaren 24ko 505/1991 Dekretua eta dekretu honetan ezarritakoaren aurka egon daitezkeen gainontzeko xedapen guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Arautegi Garapena Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko esku ematen zaio Ekonomi eta Ogasun Sailburuari. Bigarrena.- Indarra hartzea Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1993ko martxoak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomi eta Ogasun Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.