Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

56/1993 DEKRETUA, martxoaren 23koa, Industri eta Energi Sailaren antolaketa eta egitekoen egitura ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Enerjia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 64
  • Hurrenkera-zk.: 1036
  • Xedapen-zk.: 56
  • Xedapen-data: 1993/03/23
  • Argitaratze-data: 1993/04/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Eusko Legebiltzarrak «Industri Politika - Ihardute Esparru Orokorra 1991/1995» agiria onartu zuen 1992ko urtarrilaren 9an. Agiri horretan oinarritzen da ondo taiututako Industri Politikaren garapenaz Eusko Jaurlaritzak egindako hitzarmena. Ihardute Plana da hain zuzen ere Politika horren funtsezko baliabidea. Plan hori ihardunean jartzeaz arduratuko den oinarizko antolakundea ere egokituko zaiola. Horiek horrela, Industri eta Energi Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko martxoaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA: ANTOLAKETA OROKORRA 1. atala.- Industri eta Energi Sailak, horien eskuduntza urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 6. atalak egozten dizkioneko egitekoak Dekretu honetan ohartemandakoaren arabera beteko ditu. 2. atala.- Aurreko atalean aipatutako gaiei dagozkien egitekoak burutu ahal izateko, honako ihardutesailez osatutako egitura izango du Industri eta Energi Sailak: A) ihardute-sail Nagusiak: 1) Industri eta Energi Sailburua. 2) Industri eta Energi Sailordetza. 3) Industri Politikarako Sailordetza: 3.1. Giza Baliabideen Zuzendaritza. 3.2. Lehiakortasun Zuzendaritza. 3.3. Industri Egituren Zuzendaritza. 4) Administrazio eta Plangintza Sailordetza: 4.1. Industri Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritza. 4.2. Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza. 5) Teknologi eta Berrikuntza Sailordetza: 5.1. Teknologi Zuzendaritza. 5.2. Berrikuntza eta Kalitate Zuzendaritza. 5.3. Telekomunikazio Zuzendaritza. B) ihardute-sail Periferikoak: 1) Lurralde Historiko bakoitzaren Industriako Lurralde Ordezkaritzak. C) ihardute-sail kolegiatuak: 1) Otsailaren 17ko 23/1987 Dekretuz sortutako EHAK Etxebizitzetarako Batzordea. D) Industri eta Energi Sailari atxikita daude Energiaren Euskal Erakundea/Ente Vasco de la Energía (EEE/EVE) izeneko zuzenbide pribatupeko Izaiki Publikoa; Industriaren Suztapen eta Eraldaketarako Baltzua/ Sociedad de Promoción y Reconversión Industrial, S.A. (ISEB/SPRI); Euskalnet, S.A.; Socade, S.A. eta SERPINSA, S.A. izeneko Baltzu Publikoak. E) A) izenburuan jasotako Administrazio Unitate maila baino apalagoa dutenak Industri eta Energi Sailburuaren Aginduz garatuko dira. 3. atala.- Saileko Zuzendaritza Kontseilua laguntzarako ihardute-sail nagusi lez eratzen da; Saileko politikaren goi ikuskapena eta jarraipena egiten, bere ihardueraren plangintza orokorraren prestaketa burutzen eta agindutako beste arazo guztietan lagunduko dio Sailburuari. Sailburuaren goren zuzendaritzapean, Industri eta Energi Sailburuordeak, beste Sailburuorde guztiek, EEEko Lehendariorde Ejekutiboak, ISEBko Zuzendari Nagusiak, ISEBko Zuzendari Nagusiak, Euskalnetko Zuzendari Nagusiak eta SOCADEko Zuzendari Nagusiak osatuko dute Zuzendaritza Kontseilua. Era berean, Industri eta Energi Sailburuak, eta berak bakarrik, izenda ditzan beste lagun batzuk ere parte har dezakete Zuzendaritza Batzordean.II. ATALBURUA: SAILBURUAZ ETA SAILEKO GOI KARGUEZ 4. atala.- Industri eta Energi Sailburuari dagokio, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. eta 28. ataletan ezarritako eskuduntzak burutzea, eta bai urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egiteko eta ihardun-arloetan indarrean dagoen legeriak egozten dizkionak burutzea ere. 5. atala.- Sailburuaren goi agintaritzapean, honako egiteko hauek dagozkio Industri eta Energi Sailordetzari: a) Saileko ordezkaritza bere gain hartzea, Sailburua ordezkatuz. b) Dekretu honetako 1. atalean ohartemandakoaren indarrez Sailari dagozkion egitekoak eta ihardunarloak eratzea, suztatzea eta ikuskatzea, eta Sail guztirako diren zerbitzuen kudeaketa burutzea. c) Energi eta meatze gaietako politikaren plangintza eta Energiaren Euskal Erakundearen ihardutejokabidea zehaztea eta gertatzea. d) Meatokiak eta gainerako baliabide geologikoak ikertu eta ustiatu asmoz, Euskal Autonomi Elkarteko geologi aplikatua eta meatzaritza garatu asmoz eta, indarreango legeen arabera, Elkarte hau lehen meagaiez zuzkitu asmoz, Sailaren planak gertatzea. e) Industri iharduketaren eta barne garapenaren eramukako lurralde-planeamenduaren eta lurraldebanaketaren alorretan Industri eta Energi Sailari dagozkion egitekoen planeamendua zehaztea, gertatzea eta kudeatzea, ISEBkin elkarlanean. 6. atala.- Sailordetza bakoitzaren buru Sailburuorde bat izango da, Sailburuaren menpe. 5. atalean ohartemandakoaren aurka joan gabe, honako egiteko hauek dagozkie Industri eta Energi Saileko sailburuordeei: 1.- Sailordetzako ihardunen zuzendaritza, eraketa, suztapena eta goren ikuskapena egitea. 2.- Iharduera politikak prestatzea eta Sailburuari proposatzea. 3.- Sailordetzaren menpeko diren zerbitzuei zuzenduta, beharrezkoak diren zirkularrak, argipideak eta xedapenak ematea, Sailordetzak izan dezan iharduteko modua zuzena izan dadin. 4.- Aginduta dituzten egitekoen alorrean, Sailburuari sorospen teknikoa eskeintzea. 5.- Ezarrita dagoen iharduera politikoarekin bat etorriz, xedapen egitasmoak proposatzea. 6.- Sailordetzaren ihardueren egitarauak atontzea. 7.- Aginduta dituzten zerbitzuen martxa, kostu eta etekinen berri Sailburuari aldiro ematea, gai hauetan Ekonomi eta Ogasun Sailak dituen eskuduntzen kaltetan izan gabe. 8.- Sailordetzaren menpeko diren zuzendaritza zentruen eta erakundeen iharduteko moduaren ikuskapena eta zainketa egitea. 9.- Enpresa, erakunde eta korporazioekin hitzarmenak edo ituneak sinatzea, bakoitzak dituen eskuduntzen eremutik atera gabe. 10.- Iharduteko planen eta helburuen kudeaketa ikuskatzea, euren zentru eta bulegoetan ihardunak eratu eta ikuskatzea bere gain hartuz. 11.- Eta, orokorrean, indarrean dagoen lege araubideak agindutako egiteko guztiak. 7. atala.- Zuzendaritza bakoitzaren buru Zuzendari bat izango da, dagokion sailburuordearen menpe egongo dena zuzenean. Honako egitekoak aginduko zaizkie zuzendariei: a) Zuzendaritzako lan sistemak eta barne zerbitzuak antolatzea, gai horretan Zerbitzu Zuzendaritzak egotzita dituen eskuduntza orokorren kaltetan izan gabe. b) Zuzendaritzako iharduerak suztatu, zuzendu, eratu eta zaintzea, dagokion Sailordetzatik jasotako argibideen arabera. c) Euren eskuduntzapeko gaietan, gainetik dituzten ihardute-sailei planak eta egitarauak proposatzea, horiek onar ditzaten. d) Lege araubideak berariaz egozten dizkietenak edo denentzako balio dutenak, era orokorrean Jaurlaritzako zuzendariei egotzitakoak direlako. LEHENENGO SAILATALA Industri Politikarako Sailordetza. 8. atala.- 1.- Industri Politikarako Sailordetzak eratu, zuzendu eta koordinatu egingo ditu honako ihardun-alor hauek: a) Enpresen arteko lehiakortasuna eta egiturak. b) Industri egiturak eta industri enpresei finantzalaguntza eskeintzea. c) Giza baliabideak. 2.- Industri Politikarako Sailordetzari, honako egiteko hauek dagozkio: a) Lehiakortasunaren gaian Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak, Industri eta Energi Sailaren eremuan, garatu dituen iharduketen ondorio diren politika publikoak prestatzeko laguntza eskeintzea. b) Iraunkorrak izan daitezen enpresarteko elkarteak sortzea eta neurri egokia duten ekoizpen-egiturak gorpuztea suzta dezaten egitarauak garatzea. c) Giza Baliabideei buruzko zuzendaritza estrategikorako teknikak enpresetan sartzeko ahaleginak egitea. Kudeaketa-era, -metodo eta -tresnak finkatzen saiatuz, enpresa horien lehiakortasunaren alorrean abantaila gehiago lortzeko baliagarriak izan daitezen. d) Industri enpresen sorpena eta garapena suztatzea. e) Larrialdian dauden enpresa eta sekotoreetan egin daitezkeen iharduketak aztertzea eta planifikatzea. f) Euskal industriak dituen premiei egokituko zaizkien finantza-baliabideen sorpena aztertzea eta suztatzea, gai horretan Ekonomi eta Ogasun Sailak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. 3.- Industri Politikarako Sailordetzaren menpe daude zuzenean eta hierarkikoki Giza Baliabideen Zuzendaritza, Lehiakortasun Zuzendaritza eta Industri Egituren Zuzendaritza. Giza Baliabideen Zuzendaritza. 9. atala.- Era orokorrean 7. atalean ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio Giza Baliabideen Zuzendaritzari: a) Giza baliabideak kudeatzeko teknikak ekartzeko eta gaurkotzeko bideak eskeintzea, industri enpresen Estrategi Plan Orokorraren barne. b) Giza baliabideen alorrean enpresaren kudeaketa hobetzeko diren tresna berriak tajutzeko azterlanak eta iharduketa-proposamenak gertatzea eta horien erabilpena zabaltzea, eta bai horiek ezartzeko estrategiei buruzako egitarauak prestatzea ere, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin elkarlanean. c) Giza Baliabideen kudeaketa finkatzeko premiaz ohartzeko eta horren berri emateko ekintzak suztatzea, gaurregun enpresaren kudeaketa eta zuzendaritza alorretan dauden gizarte eta ekonomi mailako premiei egokituko zaiela. d) Enpresen eta Industri eta Energi Sailaren babespeko ikerketa zentruen arteko harremanak eragitea. e) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko agintedun ihardutesailekin Industri eta Energi Sailaren aldetik harremanak izango dituen ihardute-saila da. Bat etortzera iritsi nahi da, elkarlana eginez; alde batetik, gaitasun profesionalari buruzko eskaera enpresariala eta, bestetik, gaikuntza eskaintza. f) Lehiakortasun Egitarauaren barne sortu diren enpresarteko elkarteen iharduketak eratzea, berebereak diren eskuduntzen barne, eta horien ondoriozko ekintzaplanakgaratuz. g) Berari dagozkion eskuntzen barruan, prestatu diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa irizpideak finkatzea. Lehiakortasun Zuzendaritza. 10. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Lehiakortasun Zuzendaritzari: a) Lehiakortasun alorrean sortutako alorkako elkarteekin harremanak izango ditu, Industri eta Energi Sailaren ordezkotza bere gain hartuz. b) Industria-alor eta -enpresen lehiakortasuna areagotzeko diren egitarauak proposatzea eta gertatzea, Lehen Lehendakariordetza eta Ekonomi Gaietarako Lehendakariordetzako Koordinazio Idazkaritza Nagusiarekin elkarlanean. c) Enpresarteko elkarte estrategikoak sortzeari laguntzeko diren egitarauak prestatzea, burutzea eta horien zainketa egitea. d) Industri alorren lehiakortasunari eta horien funtsezko alderdiei buruzko azterlanak eta txostenak egitea eta suztatzea. e) Beste enpresa publiko batzuk industri alor eta enpresen lehiakortasunean duten eraginaren ebaluaketa. f) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa irizpideak finkatzea. Industri Egituren Zuzendaritza. 11. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Industri Egituren Zuzendaritzari: a) Enpresa ekimenak eta industri enpresak sortzeko eta gorpuzteko ekimenak suztatzeko diren iharduketaegitarauak prestatzea eta burutzea. b) Larrialdietan dauden enpresei emandako laguntzak kudeatzea, horien jarraipena egitea eta zainketa. c) Larrialdietan dauden industri enpresei buruzko iharduketa-irizpideak eta -proposamenak prestatzea eta kudeatzea. d) Industria-enpresa eta -alorren birmoldaketa eta birregituraketa prozesuak kudeatzea, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin elkarlanean. e) Industri ertainei eta txikiei laguntza eskeintzeko egitarauak prestatzea eta burutzea. f) Alorkako azterlanak, txostenak eta Iharduketaproposamenak prestatzea. g) Industri-enpresak eta -alorrak finantziatzeko diren baliabideak suztatzea, Ekonomi eta Ogasun Sailarekin elkarlanean. h) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. BIGARREN SAILATALA Administrazio eta Plangintza Sailordetza. 12. atala.- 1.- Ondoren aipatzen diren iharduketagaiak eta -alorrak zuzentzen eta eratzen ditu Administrazio eta Plangintza Sailordetzak: a) Industri administrazioa. b) Industri segurtasuna.c) Energi eta meategiak. d) Ekonomi administrazioaren antolaketa, lege aholkularitza eta araubide propioak, Industri eta Energi Sailak, eta horri atxikitako erakunde mailako Izaikiek eta Baltzu Publikoek dituzten eskuduntzen barne. 2.- Ondoren aipatzen diren egitekoak tajutzea dagokio Administrazio eta Plangintza Sailordetzari: a) Industria-Administrazio eta -Segurtasun alorretako politika publikoak gertatzea eragitea eta horiek planifikatzea. b) Langilegoari buruzko politika zehaztea eta Sailaren barne zerbitzuak antolatzeari buruzko jokabideak eta lan metodoak gertatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. c) Sailari dagozkion eskuduntzak eratzea; izan ere, izaera orokorrez egotzitakoak direnez, Sail osoarentzat emandakoak dira, honako hauek alegia: Aurrekontu eta Ondare Araubidea, Kontuhartzailetza eta Auditoretza, Barne Kontularitza, Diruzaintza, Estatistika, Antolaketa eta Informatika. d)Industri eta Energi Sailari atxikitako Erakunde mailako Izaikiei eta Baltzuei buruz aurreko idazatian adierazitako alorretan eraketa egitekoak gauzatzea, Ekonomi eta Ogasun Sailarenak diren eskuduntzen kaltetan gabe. e) Lurralde Ordezkaritzen jarraipena, eraketa eta aholkularitza. f) Bere eskuduntzapeko alorretan, Sail honek gainerako Sailekin dituen harremanetarako ihardutesaila izatea; gai hori dela-eta sortutako sailarteko eraketa ihardute-sailekin ere. g) Industri eta Energi Sailaren eta horien Erakunde mailako Izaikien eta Baltzu Publikoen barne, iharduketa egitarauak eragitea, horren helburua Administrazio Publikoan razionalki jokatzea eta gauzak egunero hobeto egitea delarik. 3.- Industri Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritza eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza daude Administrazio eta Plangintza Sailordetzaren menpe hierarkikoki. Industria Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritza. 13. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Industri Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritzari: a) Industri, energi eta meatze alorretako produktuei eta instalazioei buruzko arauak betetzen diren edo ez zaintzea eta horien jarraipena egitea. b) Industri eta Meategi Erregistroaren kudeaketa. c) Lurralde Historiko bati baino gehiagori zuzenean eragiten dieten kasuetan, Administrazio espedienteak ebaztea, Dekretu honetako 19. atalak Lurralde Ordezkaritzenak diren eskuduntzei egotzitako gaietan. d) Meatzaritzako langileen segurtasunaren zainketa eta jarraipena. e) Zehapen ahalmena erabiltzea, industri, energi eta meatze alorretako polizi lana betez. f) Lurralde Ordezkaritzak zuzentzea, koordinatzea eta antolatzea. g) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza. 14. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzari: a) Kontratazio alorrean, Sailaren kontratazio ihardutesaillez ihardungo du. b) Sail honetan zerbitzuak betetzen dituen langilego guztiari dagozkion arazoak administratzea eta kudeatzea, langileen aldibaterako kontratuak barne, ezargarri den araudiak xedatzen duenarekin bat etorriz. c) Industri eta Energi Sailari dagozkion eskuduntzak burutzea; izan ere, izaera orokorrez egotzitakoak direnez, Sail osoarentzat emandakoak dira, honako hauek alegia: Aurrekontu eta Ondare Araubidea, Kontuhartzailetza eta Auditoretza, Barne Kontularitza, Diruzaintza, Estatistika, Antolaketa eta Informatika. d) Eskuduntzak dituzten ihardute-sailek ezarritako arauekin bat etorriz eta dagokion sailordetzarekin elkarlanean arituz, Saileko barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea. e) Saileko ihardute-sailei lege-aholkularitza eskeintzea, alor horretan Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak dituen eskuduntzen kaltetan izan gabe. f) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. HIRUGARREN SAILATALA Teknologi eta Berrikuntza Sailordetza. 15. atala.- 1.- Teknologi eta Berrikuntza Sailordetzak, honako iharduketa-alor hauek zuzendu eta koordinatzen ditu: a) Industri berrikuntza eta kalitatea. b) Teknologia. c) Telekomunikazioak. 2.- Honako egiteko hauek dagozkio Teknologi eta Berrikuntza Sailordetzari: a) bere-bereak diren iharduketa-alorrei buruzko politika publikoak gertatzea era koordinatuan eragitea eta planifikatzea. b) Berrikuntzaren, garapenaren eta enpresaren teknologi berrikuntzaren bidez teknologi garapena suztatzea. Teknologi eta Berrikuntza alorretan enpresek dituzten premiak eratuz teknologi-ezagupenak eta zerbitzuak eskeintzen dituzten erakundeekin; eta, era berean, teknologi alorreko jarraibide teknologikoak suztatuz. c) Industri enpresen kalitatea hobetu dadila suztatzea; horretarako, kudeaketa sistema berriak finkatu behar dira eta kalitatearen hobekuntzari laguntzeko diren azpiegiturak suztatu. d) Telekomunikazioen garapena suspertu behar da, bai teknologiari dagokionez zein telekomunikazio sareari dagokionez ere. e) Industri eta Energi Sailaren eta Hezkuntza, Unibertsitate tea Ikerketa Sailak ikerketa eta zientzi politika alorretan dituen ihardute-sailen arteko harrremanak eratuko ditu. 3.- Berrikuntza eta Kalitate Zuzendaritza eta Telekomunikazioa Zuzendaritza daude Teknologi eta Berrikuntza Sailordetzaren menpe hierarkikoki. Teknologi Zuzendaritza. 16. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Teknologi Zuzendaritzari: a) Ikerketa eta garapen alorretan eta bai teknologi berrikuntzaren alorrean ere Sailak dituen iharduketaegitarauak prestatzea eta kudeatzea. b) Industriaren lehiakortasuna hobetzeko den teknologi azpiegitura eraginkorra sortzeko eta indartzeko egitarauak prestatzea eta kudeatzea. c) Teknologi ikerkuntzari buruzko egitasmoak aztertzea, ebaluatzea eta horien jarraipena egitea. d) Enpresen eta teknologia eskeintzen duten erakundeen arteko harremanak suspertzea. e) Harremanak izatea Teknologi Ikerketako babestutako Erakundeekin eta horiekin zerikusirik duen inguruarekin, eta bai teknologi alorrean erakundeen arteko topaguneekin ere. f) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. Berrikuntza eta Kalitate Zuzendaritza. 17. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Berrikuntza eta Kalitate Zuzendaritzari: a) Industri berrikuntza eta kalitate alorretan Sailak dituen iharduketa egitarauak prestatzea eta kudeatzea. b) Industri produktuak arautzeko eta egiaztatzeko ekimenak suspertzea. c) Arautze eta Egiaztatze Erakundeekin eta kalitate gaietan Madrileko Administrazioaren eskuduntzadun ihardute-sailekin Sailak dituen harremanen arduradun izatea. d) Indarreango arauen arabera industri kalitatearen alorrean Sailari dagozkion egitekoak burutzea. e) Kalitate gaietan sentiberatze, dibulgatze eta gaitze planak prestatzea, komunikazio eta giza baliabide alorretan Saileko eskuduntzadun ihardute-sailekin elkarlanean. f) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. Telekomunikazio Zuzendaritza. 18. atala.- Era orokorrean 7. atalean egozten zaizkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio Telekomunikazio Zuzendaritzari: a) Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio Plana prestatzea eta euneratzea, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Erakundezko Administrazioaren ihardute-sailek helburu horri begira egindako proposamenak eratuz. Poliziaren eta herri segurtasunaren sareari dagozkion komunikazioen plangintza eta kudeaketa eta bai egitura zein komunikazio sistemak ere ez dira hemen sartuko. b) Eusko Jaurlartizaren Telekomunikazio Planean jasotako iharduketen jarraipena egitea eta ebaluatzea. c) Telekomunikazioen alorrean balio erantsia duten zerbitzuen ezarpena eta garapena suztatzea. d) Bere eskuduntzapekoak diren egitarauen kudeaketa eta ebaluaketari buruzko zainketa-irizpideak finkatzea. LAUGARREN SAILATALA Lurralde Ordezkaritzak. 19. atala.- 1.- Lurralde Historiko bakoitzean Industriako Lurralde Ordezkaritza bana egongo da, zuzenean Industri Administrazio eta Segurtasunerako Zuzendaritzaren hierarkiaren menpe izango dena. Horietako buru Lurralde Ordezkaria izango da eta Sailaren eskuduntzapeko industri, energi eta meatze gaietako burutze eginkizunak gauzatuko ditu bakoitzak bere lurraldeko iharduketa eremuan, baldin eta Dekretu honetan Saileko beste ihardute-sail batzuri egotziak izan ez badira. 2.- Dekretu hau garatu eta burutzeko xedapenen bidez finkatuko da Lurralde Ordezkaritzen egitura. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Industri Administrazio eta Politikarako Sailburuordeaz egiten den aipamena, abenduaren 29ko 289/1989 Dekretuaren 8. atalean jasotakoa, Industri Politikarako Sailburuordeari egindakotzat joko da, apirilaren 9ko 230/1991 Dekretuak ematen dion idazketaren arabera. Bigarrena.- Saileko Zuzendariak gaisorik egon, kanpoan izan edo horiek bere kargua hutsik uzten dutenean, hierarkia mailan zuzenean goragokoa denak beteko ditu beroiei dagozkien egiteko eta eskuduntzak, egoera horrek dirauen bitartean. Sailburuorde bat gaisorik egon, kanpoan izan edo horietakoren batek bere kargua hutsik uzten duenean, Industri eta Energi Sailordetzari dagokio horien ordezkotza egitea. Sailburuorde hau egoera berdinetan aurkitzen denean, Sailburuak beteko du bere ordezkotza. INDARGABETZE XEDAPENA Industria eta Merkataritza Sailaren antolaketa eta eginkizunen egitura ezartzeari buruzko martxoaren 5eko 139/1991 Dekretua eta Dekretu honetan ezarritakoaren aurka egon daitezkeen gainontzeko guztiak indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Industri eta Energi Sailburuari. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunetik hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1993ko martxoak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industri eta Energi Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.