Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

30/1993 DEKRETUA, otsailaren 23koa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertarazi eta bere egitekoak eta ekintza-eremua banatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 37
  • Hurrenkera-zk.: 635
  • Xedapen-zk.: 30
  • Xedapen-data: 1993/02/23
  • Argitaratze-data: 1993/02/24

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 8.c) atalean ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila desagertaraztea. 2. atala.- Ogasun eta Finantza Sailak eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailak, Ekonomia eta Ogasun Saila eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila izenak izango dituzte aurrerantzean hurrenezhurren. 3. atala.- 1. Honako egiteko hauek eta ekintzaeremu hau izendatzen zaio Ekonomia eta Ogasun Sailari: a) Plangintza ekonomikoa. b) Ekonomi azterlan eta metodoak. Ekonomi egoera eta aurrikuspenak. c) Estatistika. 2. Desagertu den Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saileko Ekonomi Sailordetza eta Ekonomi Plangintza Sailordetza Sail honi atxikita gelditzen dira. 3. Ekonomi eta Ogasun Sailari atxikitzen zaio, administrazio-erakundeAutonomoa den Euskal Estatistika Erakundea. 4. atala.- 1. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari, Ingurugiroari buruzko egitekoak eta ekintzaeremua izendatzen zaizkio. 2. Ingurugiro Sailordetza eta ezabatu den Ekonomi, Plangintza eta Ingurugiro Sailari atxikita dauden Lurralde Ordezkaritzak aipatu den Sail honi atxikita gelditzen dira. 3. Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikita gelditzen da «Sociedad Pública de Gestión Ambiental IHOBE, S.A.» (Ingurugiro HobekuntzaMejora dem Medio Ambiente) izeneko Baltzu Anonimo Publikoa. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Ezabatu den Ekonomi, Plangintza eta Ingurugiro Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako unitate administratiboak eta langile eta material mailako baliabideak, Ekonomia eta Ogasun Sailari eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailari atxikiko zaizkie, dekretu honetan ezartzen denaren ondorioz Sail bakoitzak bereganatu ditzan egitekoen bolumena kontutan hartuz. INDARGABETZE XEDAPENA Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzen dituen eta Sailen egitekoak eta ekintza-eremuak finkatzen dituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuko 2. j) atala eta 15. atala indargabetuta gelditzen dira. LEHENENGO AZKEN XEDAPENA Ekonomi eta Ogasun Saileko eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko lanpostuen egitura organikoak, Dekretu honetan ezartzen denari egokitu beharko zaizkio, dekretu hau indarrean jarri dadin egunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan. BIGARREN AZKEN XEDAPENA Ekonomi eta Ogasun Sailburuak onartuko ditu dekretu honetan ezartzen dena betetzeko beharrezkoak diren aurrekontualdaketak. HIRUGARREN AZKEN XEDAPENA Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1993ko otsailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. LEHENDAKARITZA