Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

355/1992 DEKRETUA, abenduaren 30ekoa, Euskal Autonomi Elkarteko 1987/1998 epealdiko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Berrikusketa onartu eta 1993-2004 epealdia ere begiesten duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak; Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 2
  • Hurrenkera-zk.: 15
  • Xedapen-zk.: 355
  • Xedapen-data: 1992/12/30
  • Argitaratze-data: 1993/01/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak
  • Azpigaia: ---

Testu legala

Maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzekoak Errepideei buruzko Plan Orokorrari aplikatu beharreko lege araubidea ezartzen du, Euskal Autonomi Elkarteko Erakunde amankomun eta Lurralde Historikoetako Foru Organoen arteko harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 7.a.(9 atalaren bigarren eta hiruga-rren lerroaldietan adierazi bezala. Lege araubide horren barruan, abenduaren 19ko 283/1989 Dekretuaren bidez Euskal Autonomi Elkarteko 1987-1998 epealdiko Errepideci buruzko Plan Orokorra onetsi zen eta maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 8.1 atalean xedatutakoaren arabera, indarrean jarri eta handik sei urtetara berrikusi beharra dago Plan hori. Gainera, beharrezkoa da Foru Aldundiei programa bakoitzean jasotako iharduketak, 2/1989 Legearen 15.2 atalean ezarri bezala, programan finkatutako hurrenkera berean eta berrikusketa aldia indarrean dagoen bitartean burutzen laguntzea, betebehar hori eta herrilanen izaera berezia uztartuz; izan ere, kontratatzio prozedura luzeak jarraitu behar baitituzte eta, urte sasoiengatik, gehientsuenak aurrekontuaren indarraldiaren bigarren seihilabetekoan burutzen baitira. Horiek horrela, eta nahitaezko desjabetzapenari buruzko lege-diaz baliatuz, ezinbestekoa da Plan horren berrikusketan jasotako lanek eragiten dituzten ondasun guztiak lehenbailehen okupatu behar direla adieraztea. Helburu horiek lortu ahal izateko, eta 2/ 1989 legearen 13. atalak 12.ari buruz esaten duena betetzeko, Eusko Jaurlaritza Garraio eta Herrilan Sailak, Errepideei buruzko Plan Orokorrari buruzko Batzordeak horretarakoxe egindako proposamenak aztertu ondoren eta ukitutako gainontzeko administrazio organoekin eta Foru Aldundiekin elkarlanean, Planaren Berrikusketaren Aurrerapena prestatu zuen. Aurrerapen hori, Garraio eta Herrilan Sailburuak 1992ko ekainaren 30ean hala aginduta (uztailaren 7ko 130 zk.ko EHAAn argitaratua eta okerren zuzenketa uztailaren 30eko 148 zk.ko EHAAn), Batzorde horren txostena jaso ondoren jendaurrera atera zen eta ukitutako Administrazioei entzunaldia eman zitzaien. Garraio eta Herrilan Sailak, aurkezturiko proposamen, alegazio eta iradokizunak aztertu ondoren, Aurrerapenaren aldaketa prestatu zuen Errepideei buruzko Plan Orokorrerako Batzordeari azaltzeko eta horrek 1992ko urriaren 27an eman zuen txostena. Gerora, Garraio eta Herrilan Sailak 1992ko urriaren 28an eman eta abenduaren 7ko 238 zk.ko EHAAn argitaratu zen Aginduz, Euskal Autonomi Elkarteko 1987-1998 cpeal-diko Plan Orokorraren Berrikusketaren Aurrerape-nean sartutako aldaketak eman ziren argitara, 1993 2004 epealdia ere begiesten zelarik. Euskal Herriko Errepideen Egitamu Nagusia arau-petzeko 2/1989 Legearen 12. atalaren 1etik 6ra arteko lerroaldietan jasotako ihardunbideak bete direnez, Lege bereko 12.7 atalean xedaturikoa bete behar da orain. Horiek horrela, eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailak eta Lurraldearen Antolamendurako Batzordeak aldeko txostena eman dutenez, Garraio eta Herrilan Sailburuak eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak hala proposaturik, behin Dekretuak onartzeko beharrezko den gainontzeko izapidaketak bukatu ondoren eta Jaurlaritza Kontseiluak 1992ko abenduaren 30ean izandako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, ERARAKI DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko 1987-1998 epealdiko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Berri-kusketa, 1993-2004 epealdia ere begiesten duena, onartzea. Plan horrek bere baitan hartzen ditu Dekretu honekin batera eraskin doazen Helburu eta Programei buruzko atalburuak. 2. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Berrikusketak 2004eko abenduaren 31 arte izango du indarra. 3. atala.- Helburu eta Programei buruzko atalburuak lotesleak izango dira Lurralde Historikoetako Foru Organoentzako, Euskal Autonomi elkarteko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzeko Legeak ezarritako eran. 4. atala.- Maiatzaren 30eko 2/ 1989 Legearen 8.3 atalean xedatutako ondorioetarako, ohizko aldaketa-tzat joko dira Arau Tekniko eta Seinalizazioari dagozkienak, programetako iharduketen lehentasunari buruzkoak eta egin beharreko lanen zeharkako ebakeraren neurriaren gainekoak. 5. atala.- Dekretu honek indarra hartzen duen une beretik adierazita geratzen da Euskal Autonomi Elkarteko 1987-1998 epealdiko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Berrikusketan, 1993-2004 epealdia ere begiesten duen horretan jasotako lanen ondorioz nahitaez desjabetu beharreko ondasunak lehenbailehen okupatu beharrekoak direla, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzeko Legearen erabaki gehigarrietan hirugarrenak ezarritakoari jarraikiz. ALDlBATERAKO ERABAKIA Indarrean jarraitzen dute abenduaren 19ko 283/ 1989 Dekretuak, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko 1987-1998 epeko Plan Orokorra onartzen zuenak onetsitako Arau Tekniko eta Seinalizazioei buruzkoak, bai eta Dekretu horren hirugarren atalean Arau horiek lotesteko duten indarrari dagokionez ezarritakoak. INDARGABETZE ERABAKIA Indargabe geratzen dira 283/1989 Dekretuaren Eraskinaren I eta II atalburuak eta Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko 1987-1998 epeko Plan Orokorreko Helburu eta Programak arautzen dituzen atalak, bai eta Dekretu honen edukiaren aurka dauden lerrunbereko nahiz beheragoko erabaki guztiak ere. Lehenengoa.- Ahalmena ematen zaio Garraio eta Herrilan Sailburuari, maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 20.1 atalaren bigarren lerroaldian eta 21. atalean kooperaziorako ezarritako baldintzetan Euskal Autonomia Elkarteko Administrazioaren partehartzea proposa dezan Azpiegituren Euskal Agentzia edo zernahi izen izango duen halako erakunde bat sortzeko, zeinak Urbina (Legutiano) eta Maltzaga (Eibar) arteko bidaisari-ko autopista eraikitzeko proiektua gestionatuko baitu. Nolanahi ere, partehartze hori gauzatu ahal izateko Dekretu honen Eraskinaren Il. atalburuan iharduketa hori burutzeko adierazitakoa eta legeriak ezarritako gainontzeko baldintza guztiak bete beharko direlarik. Bigarrena.- Dekretu honek 1993ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA. Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua, JOSE ANTONlO MATURANA PLAZA.ERASKINA EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1987-1998 EPEALDIKO ERREPIDEEI BURUZKO PLAN OROKORRAREN BERRIKUSKETA, 1993-2009 EPEALDIA ERE BEGIESTEN DUENA I ATALBURUA: HELBURUAK Planaren Berrikusketaren xedeak hiru sailetan bana litezke: Lurralde arlokoak: - Estatuko eta Europako sarearekiko komunikazioa hobetzea. - Lurralde Historiko eta hiriburu batetik bestera joateko loturaguneak erraztea. - Eskualdeen arteko loturak hobetzea. Helburu funtzionalak: - Planearen Xede den Sareko errepideetan trazadura, zeharkako ebakiduraren neurria eta zoladura beretsuak lortzea. - Zerbitzu maila garraio eskaerari egokitzea. - Bideetako segurtasuna areagotzea, istripu arris-kuak gutxituz, horretarako sahiesbideak eginez, herriak zeharkatu beharrik ez izateko. Helburu instrumentalak: - Lurralde Historikoek burutu beharreko iharduketak koordinatzea. - Garraio mota guztietan apikatu beharreko inbertsio politika koordinatzea. - Planaren Xede den Sarearen hobekuntza eta Administrazio Zentralaren sareetan eta mugako Elkartee-takoen burutu beharrekoa koordinatzea. - Hirigintza planak burutu behar direnerako errefe-rentzia argi bat eskaintzea.II ATALBURUA: EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO ERREPIDEEI BURUZKO PLAN OROKORREKO PROGRAMAK 2/ 1989 Legearen 10.2 atalari jarraikiz, iharduketa guztiak programatan antolatu dira hainbat beharkizun bete asmoz: elkarren artean halako berdintasun bat izango doten agiriak lortzea, lan mota bakoitzerako baliabideak jartzekoan adierazle gisa erabili ahal izateko. Horrela bada, hiru programa berezi dira: lan nagusiak, egokitzapenak eta hiri-saihesbideak, guztiak ere, Planaren Kede den Sarearen barrukoak. Arreta berezia jarri da maiatzaren 30eko 2/ 1989 Legearen aldibaterako erabakitan hirugarrenak 20. atalaren leben idazatiari dagokionean eta 21. atalak ezarritakoari jarraikiz, bidaisariko autopistei dagozkien obretan. Programa bakoitzeko lan guztien ondoren zutabe bat ageri dira, bertan lanei dagozkien helburu teknikoak adierazten dituzten xehetasunekin: 1.- Proiektu abiadura: zati bakoitzari dagokiona. 2.- Zeharkako ebakiduraren neurria: bi zifra, bata, galtzadari dagokiona (karrilak) eta bestea zabalera osoa (karrilak + artzenak). Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plana arautzen duen maiatzaren 30eko 2/ 1989 Legearen 8.3 atalean ezarritakoondorioctarako, ohizko aldaketa-tzat joko dira egin beharreko lanen zeharkako eba-kidurari dagozkienak. 3.- Istripu arriskua gutxitzea: gutxitze nabarmena baldin bada. 4.- Sarbideak hobetzea: eskualderen bat zokotik ateratzen duena bada 5.- Aurrekontua: 1992ko pezetatan eta lana behin-betikoz egiten denerako adierazpidetzat balioko duena. Kopurua, planak hartzen dituen bi seiurtekotan banatuko da ( 1993-1998 / 19992004). 6.- Definizio maila: lanaren proiektua zein egoeratan dagoen Planaren Berrikusketa indarrean sartzen denean. 7.- Lehentasuna: programa bakoitzarcn barnean dagokion lehentasun maila adierazten du. Programa bakoitzean lehentasunaren arabera antolaturiko lanen zerrenda bat ageri da. Lehentasuna hainbat erizpidetan oinarritu da. Erizpiderik garrantzi-tsuena ibilbide bakoitzean espero den trafikoaren araberako konponbide egokia lortzea da, horrela, arazoak sortzen diren eran konpondu ahal izateko. Hortaz, lehentasuna emateko arrazoiak izan daitezke bai datorren trafikoa hartzeko ahalmen arazoak, bai eta onura/kostua erlazio ona. Maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 15.2 atalean ezarritakoaren arabera, ezinbestekoa da Planaren Berri-kusketa indarrean dagoen bitartean, programa bakoitzean jasotako iharduketa guztiak eta aurrikusitako hurrenkera berean burutzea. 8.- Lana burutzeko epea: gutxigorabeherakoak dira, Foru Aldundiek gestio on baterako erreferentziatzat har ditzaten. Honako hauek dira aipatutako edukina duten programa definituak: Lan Nagusi Programa Lan nagusitzat jotzen da hiriarteko bidezatietan trazaduraren aldaketa dakarrena, bai trazadura bera aldatuz, bai harmen ahalmena handiagotuz, eta horietaz gainera, hirierdien sahiesbideak, beren izaeragatik ibilbide oso bateko errepidearen egoera benetan hobetzen duena. Egokitzapen Programa Programa honen helburua Sare guztian neurri egokiak lortzea da eta, horretaz gainera, istripu guneak edo abiadura asko gutxitzea eskatzen dutenak gutxitzea. Programa honetan egokitzapen xehea eta orokorra bereizten dira: lehena oso punto zehatz bateko arazoaren konponbidea izendatzeko erabili ohi da eta bigarrena, berriz, halako luzera duen errepide zati batean egin beharreko egokitzapena da. Hirietako Saihesbideen ProgramaAtal honetan hiriak zeharkatzen dituzten irtenbi-deak sartzen dira, arrazoiren batengatik lan nagusien programatik at geratu direnak. Orohar, lan horiek hiri inguruko saihesbideak izan ohi dira. EUSKAL AUTONOMI ELKARTEKO 1993-2004 EPEKO ERREPIDEEN PLANERAKO INBERTSIOEN LABURPENA (1) TABLA