Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

344/1992 DEKRETUA, abenduaren 22koa, Araba Lurralde Historikoak Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioei Minoien Zerbitzua eskuz aldatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 253
  • Hurrenkera-zk.: 3771
  • Xedapen-zk.: 344
  • Xedapen-data: 1992/12/22
  • Argitaratze-data: 1992/12/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Abenduaren l8ko 3/1979 Lege Organikoz onartu zen Euskal Autonomi Elkartearen Estatutuko 17. atalean, Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioei ematen zaie, pertsonak eta ondasunak babesteko eta lurralde autonomoaren barruan ordenu publikoa mantentzeko den polizia autonomoaren erregimena. Atal berean, honako hau ere aipatzen da: Miñoiek eta Mikelete Kidegoek osatuko dituztela Euskal Autonomi Elkarteko Polizia Autonomoak hasiera batetan eta, geroago, Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioek Kidego horiek bateratzearen akordioa hartu ahal izango dutela ezartzen da bertan. Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/83 Legeko 7.a) 11 atalean, aginte osoa ematen zaie Lurralde Historikoetako Foru Organuei, ordezkotza eta ohizko egitekoetarako Foru Aldundi bakoitzaren pean dauden Foral, Miñoi eta Mikeleteen Kidego edo Sekzioen erregimenari dagozkionetan, Polizia Autonomoarekiko goren mailako agintaritza dagokion Eusko Jaurlaritzaren aginteen kaltetan gabe. Azkenik, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren l7ko 4/1992 Legean birrantolatu egiten da Euskal Autonomi Elkarteko Polizia, horri buruz Estatutuan ezartzen direnak kontutan hartuz. Ildo horretan honako hau egiten da: Arabako Miñoien, Bizkaiko Foralen eta Gipuzkoako Mikeleteen Sekzioek, Ertzaintzarekin batera kidego bakar bat osatuko dute, beren izaerari eutsiz. Eta bestalde foru zerbitzu horiek bete izan dituzten ordezkotza eta ohizko egitekoak ematen zaizkie, Foru Aldundi bakoitzaren agintaritza funtzionalpean. Horiek horrela, 27/1983 Legeko azken xedapenetatik lehenengoan aipatzen den Batzorde Mistoak, Arabako Foru Aldundi t. gorenean gaurregun kokatzen den Miñoien Zerbitzuari dagozkion zerbitzu, baliabide pertsonal, ondasun, eskubide eta betebeharrak zehaztu ditu, Euskal Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen artean zerbitzuak banatzeko arauak onartzen direneko ekainaren l9ko 194/1984 Dekretuan ezartzen denari jarraituz. Horretarako, dagokion akordioa onartu du 1992ko abenduaren l5ean egin duen bilkuran. Horiek kontutan hartuz, 27/1983 Legeko aldibaterako xedapenetatik lehenengoan ezartzen denaren arabera, Lehen eta Ekonomia Gaietarako Lehendakariordearen eta Herrizaingo Sailburuaren proosamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko abenduaren 22an egin zuen batzarrean akordioa hartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioen eskuduntzapekoak izan eta Miñoien zerbitzuari dagozkion zerbitzu, baliabide pertsonal, ondasun, eskubide eta betebeharrak zehazteari buruzko akordioa, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru aldundiak osatzen duten Eskualdaketarako Batzorde Mistoak hartutakoa, onartzea. Batzorde horrek 1992ko abenduaren l5ean egin zuen osoko bileran onartu zen akordio hori eta dekretu honen eraskin gisa ematen da. 2. atala.- Ondorioz, akordio horretan aipatzen diren zerbitzuak eta akordio horren testuan eta Eraskinetan ematen diren zerrendetan aipatzen diren baliabide pertsonalak, ondasunak, eskubideak eta eginbeharrak Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioen esku jartzen dira. Araba Lurralde Historikoko Foru Aldundi t. gorenak eskuz aldatzen du Miñoien zerbitzua eta Herrizaingo Sailari atxikita gelditzen da, giza eta material mailako baliabide eta guzti. Miñoien Sekzioa, ordezkotza eta ohizkoetarako, foru-organuei funtzionalki atxikita egoteak ekar ditzan eskuduntza eta ahalmenen kaltetan gabe egiten da hori. 3. atala.- Batzorde Mistoaren akordioan finkatzen den egunetik hasita ekarriko ditu ondorioak eskualdaketa honek. 4. atala.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da dekretu hau eta Araba Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean dagokion Foru Dekretua. Aldizkari horietan argitara daitezen egunean jarriko dira indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko abenduak 22. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehen Lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako Lehendakariordea JON IMANOL AZUA MENDIA. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.ERASKINA MIKEL LEGARDA URIARTE jaunak, Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoko Idazkariak, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa finkatzen duen apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuko 21.a) atalean ezartzen denaren arabera, honako hau EGIAZTATZEN DU: Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko Eskualdaketetarako Batzorde Mistoak 1992ko abenduaren 15ean egin zuen osoko bileran, Araba Lurralde Historikoko Foru Organuek, Arabako Foru Aldundiko Miñoien zerbitzua Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioen esku uzten dutela erabaki zela. Hona hemen eskualdaketaren edukinak: A) Poliziari dagozkionetan, Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioenak diren eskuduntzak. Abenduaren l8ko 3/ 1979 Lege Organikoz onartu zen Euskal Autonomi Elkartearen Estatutuko 17. atalean, Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioei ematen zaie, pertsonak eta ondasunak babesteko eta lurralde autonomoaren barruan ordenu publikoa mantentzeko den polizia autonomoaren erregimena. Atal berean, honako hau ere aipatzen da: Miñoiek eta Mikelete Kidegoek osatuko dituztela Euskal Autonomi Elkarteko Polizia Autonomoak hasiera batetan eta, geroago, Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioek Kidego horiek bateratzearen akordioa hartu ahal izango dutela ezartzen da bertan. Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta Kondaira Lurraldeetako Foruzko Ihardutze-Erakundeen arteko Harremanei buruzko azaroaren 25eko 27/88 Legeko 7.a) 11 atalean, aginte osoa ematen zaie Lurralde Historikoetako Foru Organuei, ordezkotza eta ohizko egitekoetarako Foru Aldundi bakoitzaren pean dauden Foral, Miñoi eta Mikeleteen Kidego edo Sekzioen erregimenari dagozkionetan, Polizia Autonomoarekiko goren mailako agintaritza dagokion Eusko Jaurlaritzaren aginteen kaltetan gabe. Azkenik, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren l7ko 4/1992 Legean birrantolatu egiten da Euskal Autonomi Elkarteko Polizia, horri buruz Estatutuan ezartzen direnak kontutan hartuz. Ildo horretan honako hau egiten da: Arabako Miñoien, Bizkaiko Foralen eta Gipuzkoako Mikeleteen Sekzioek, Ertzaintzarekin batera kidego bakar bat osatuko dute, beren izaerari eutsiz. Eta bestalde foru zerbitzu horiek bete izan dituzten ordezkotza eta ohizko egitekoak ematen zaizkie, Foru Aldundi bakoitzaren agintaritza funtzionalpean. B) Eskuz aldatzen diren zerbitzuak eta instituzioak: Arabako Foru Aldundiaren Miñoien zerbitzua. C) Eskuz aldatzen den Zerbitzuaren ondasunak, eskubideak eta betebeharrak: 1 ) Zerbitzua egiteari atxikita dauden ondasun higigarriak aldatu egiten dira eskuz, polizien egiteko propioak betetzeko diren ekipamenduak barne. Altzarien, ekipoen eta inbentariagarriak diren materialeen entrega eta eskuratze-aktetan egingo da ekipamendu horien finkaketa. Transferentzia indarrean jarri dadin egunetik hasita kontatuko den bi hilabeteko epearen barruan formalizatuko dira akta horiek. 2) Eskuz aldatzen den zerbitzuak bere baitan daramatzan egitekoen ardura Euskal Autonomi Elkarte Osorako Instituzioei dagokie, ardura hori Araba Lurralde Historikoari legokiokeeneantxe. D) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako langileak: Eskuz aldatzen diren zerbitzuei atxikitako langileak, 1 zenbakidun zerrendan jasotzen dira. Euskal Autonomi Elkarteko Poliziari buruzko uztailaren l7ko 4/1992 Legeko gehigarrizko xedapenetatik hamabigarrenean finkatzen diren baldintzen arabera egingo da langile horien eskualdaketa. E) Eskuz aldatzen diren lanpostu hutsak: Eskuz aldatzen diren lanpostu hutsak, 2 zenbakidun zerrendanjasotzen dira. F) Aurrekontu erregimena: Arabako Foru Aldundiak Miñoien zerbitzua Fmanczatzeko gaurrarte eskuratzen zituen diru-zenbatekoak hartzeari utzi egingo dio, akordio hau onartze-dekretua indarrean jarri dadin egunetik hasita. Foru Aldundiek, Euskal Poliziak sortzen dituen gastuak finantzateko Eusko Jaurlaritzari eman behar zioten Ekarpen Berezia gehitu egingo da egun horretatik hasita, honako hein honetan: Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren kalkulua egiterakoan Miñoien Zerbitzua finantzatzeko banaketa bertikal mailako modelutik kendu beharreko diru-zenbatekoaren heinean alegia. Azaroaren l5eko 5/ 1991 Legean ezartzen dena aplikatuz egingo da hori. Arabako Foru Aldundiak parte hartuko du Ekarketa Berezi horretan, emanketa-koefizienteari dagokion heinean eta gainontzeko Foru Aldundiek bezalaxe, 5/ 1991 Legean ezartzen denaren arabera. G) Eskualdaketa indarrean jartzea: Akordio hau onartuko duen Dekretua indarrean jarri dadinaren kaltetan gabe, 1993ko urtarrilaren letik hasita jarriko da indarrean eskuatdaketa. L) Eskuz aldatzen diren zerbitzuei buruzko agiriak eta espedienteak: Eskuz aldatzen den zerbitzuari buruzko agiriak eta espedienteak entregatzea bi hilabeteko epearen barruan egingo da, eskualdaketa hau indarrean jarri dadin egunetik hasita. Ekainaren l9ko 194/1984 Dekretuko 4. atalean eta kasuari aplikagarri zaizkion gainontzeko xedapenetan ezarritakoa kontutan hartuz egingo da espedienteei ebazpena ematea. Erasota geldi dadin izenpetzen dut egiaztagiri hau, Vitoria-Gasteiz, I992ko abenduak 15. 1 ZENBAKIDUN ZERRENDA ESKUALDAKETAREN GAI DIREN ZERBITZUEI ATXIKlTAKO LANGILEAK