Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

206/1992 DEKRETUA, uztailaren 21ekoa, kudeaketa hobetzeko egitarauetan sartuta dauden Osakidetzako Sorospen Unitateen barnean euren zerbitzuak betetzen dituzten langileentzat emankortasunarekiko osagarria arautzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 2193
  • Xedapen-zk.: 206
  • Xedapen-data: 1992/07/21
  • Argitaratze-data: 1992/08/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa; Sailak

Testu legala

Emankortasunarekiko osagarri aldakorra arautzen da Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuak eta Osasun eta Kontsumo Sailburuak emandako 1990eko apirilaren 17ko Aginduz, aipatutako osagarri hori ezartzeko funtsezko diren oinarriak ezarriz bertan gure Autonomi Elkarteko sare publikoko ospitaletako fakultatiboentzat, bera ezartzearekin lortu nahi diren helburuak finkatuta uzten direlarik. Arau horren helburua funtsean, euren ohizko ihardueretan euren borondatez murgiltzen diren profesionalen atarramendu eta kalitate hobeak sustatzea da. Gaur egun, nola osasunerako eskabideak asko gehitu diren eta kontuan hartuta zein den hauei aurre egiteko giza baliabideen kopurua, gero eta premia handiagoa dago gehigarrizko aterramendu horretarako. Hala ere, baliabide publikoek badute oraindik gehigarrizko gaitasunik eta hori erabili egin behar da osasunerako sorospenak beregan dituen arazoen arabera, hala nola, itxaroten daudenen zerrendei aterabidea emateko. Ildo honetatik, 1992ko martxoaren 6an Eusko Legebiltzarrak hartutako Akordioak beste era alternatibo batzuk ezartzea bultzatzen du, ospitaletako baliabideak ordu gehiagotan erabiltzeko eta dauden giza baliabideekin eta teknikoekin emaitzarik onenak lortzeko. Bestalde, osasunaren eta gizartearen ikuspegitik eta kudeaketak razionala izan behar duenaren ikuspegitik begiratuta, diru-laguntza sustagarri mota hauek emateak dakarren gastu ekonomikoa ahal dela, lehenik eta behin, eskaintza/eskabidearen artean orekarik gutxien agertzen duten sorospen eremuetan zehaztu behar da. Gainera, argi eta garbi berezitu behar da profesionalen gehigarrizko ahaleginaren edukina eta kopurua, Instituzioarentzat duen tamaina eta garrantziaren heinean zuzen ordaindu ahal izateko. Balioespen hauek, beste batzurekin batera, gaia beste era berri baten planteatu behar dela sendesten dute, emankortasunarekiko osagarrizko oraingo sistema hau martxan jartzeak metatu duen aztura kontuan izanik. Ildo honetatik, bide alternatiboa nahitaez mekanismo operatiboak antolatzean datza: hau da, autokudeaketa edo helburuak jarrita partaidetzazko kudeaketa egitea, barne hitzarmenez edo norberaren baliabidez egindakoa, osasun alorreko zerbitzuen prestakuntzetan egindako ihardueren eta kalitatearen maila ahal dela hobetzeko eta profesionalak partaidetzazko eta erantzunkizunezko kudeaketara hulbildun daitezen. Mekanismo hauen bidez gaurkotu eta aldatu egiten da aurreko prozedura, alorreko kasu desberdinak behar bezala ikusteko malgutasun gehiago izateko eta zentru bakoitzean berarizko moduz lehentasunezko arazoak konpontzeko ahalegina puntu zehatzetara bideratzeko erak erraztuz. Osasun sareko profesionalek eta teknikoek gaur egun betetzen dituzten zerbitzuei beste osagarri eta gehigarrizko batzuk emateko euren borondatez parte hartzeak zera esan nahi du: itxaroten daudenen zerrenden arazo garrantzitsuari aurre egin dakiokeela eta sorospen unitate guztiek, eta berauek osatzen dituzten langile guztiek, parte har dezaketela helburu eta plan estratejikoak finkatzen; hauen helburua gaisoak hobeto eta era eraginkorrez tratatzea da eta osasun zentruetan izango den kudeaketak partaidetza gehiago izango duen eredu bat garatzea eta profesional talde guztiak hortan inplikatzea. Ildo honetan, arau honek beste ekarpen bat ere badu: sorospena hobetzeko neurri hauetan parte zuzena hartzen duten langileek, fakultatiboak ez direnak ere, diru-laguntza sustagarri mota hauek jaso ahal izango dituztela. Azken batean, Dekretu honek, arazo zehatzak konpondu eta langileen partaidetza zuzena eta eraginkorra onartzeaz gain, aurreko aztura aprobetxatzeko aukera ematen du eta Osakidetzarentzat agiri estratejikoa da berau, kudeaketarako esparru berri bat taiutzen aurrera pausuak eman ditzan; horrela, gaur egun dituen giza baliabideak, teknikoak eta materialak erarik onenean aprobetxatuz, osasun zerbitzu publikoen iharduera kopuruz eta kalitatez hobetu dezan. Ordezkaritzarik gehien duten Sindikatuei eta Alorreko Antolakunde Profesionalei xedapen honen berri eman zaie jadanik. Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen urtarrilaren 28ko 1/1992 Legeko Azken Xedapenetatik Lehenengoak baimena ematen dio Jaurlaritzari, Osakidetzaren menpeko instituzio ireki edo itxietan euren zerbitzuak betetzen dituzten langileen ordainketa egitura antolatzera zuzendutako beharrezko diren xedapenak eman ditzan, Erakunde horrek betetzen dituen osasun zerbitzuen eraginkortasuna eta kalitatea hobetzeko jar daitezen neurrien artean. Guzti hori horrela izanik, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 5. ataleko a) eta g) hizkietan eta 6. ataleko 1 a) eta ñ.) idazatietan eta 3. idazatian, langilegoari eskuduntzak emateari buruzko otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuan eta Osakidetzako Zerbitzu Nagusien eta Osasun Alorren egitura onganikoa onartzen duen uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuan ohartemandakoaren indarrez, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak eta Osasun Sailburuak proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko uztailaren 21eko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.- Osakidetzako Zentruetan euren zerbitzuak betetzen dituzten langilei ordaintzeko zuzendutako emankortasunarekiko osagarriak duen helburua hauxe da: zentru bakoitzeko zuzendaritzarekin aurrez hitzartutako sorospen helburuak lor ditzaten sorospen unitateetako kideei ordaintzea, kudeaketa hobetzeko egitarauen barnean sartuta badaude. Xede horretarako, zentruetako zuzendaritzaren artean eta sorospen unitateen artean kudeaketa hobetzeko egitarauak finkatuko dira eta izenburu hauez ezagutuko dira: 1.- Barne Hitzarmenezko Egitaraua edo bertako baliabideez arituko dena: egitarau honen barnean, sorospen unitate bakoitzarekin (zerbitzua/lantaldea edo lagunak) akordioak izenpetuko dira zentruko ihardueretako ohizko ordutegiz kanpo sorospen prozesuak borondatez egiteko. Unitatearen edo zentruaren azpiegitura, baliabideak, antolaketa eta giza baliabideak eta teknikoak erabiliko dituzte, eta erantzunik gabe gelditutako sorospen eskabidea ezabatzeko izango dira prozesu horiek. Aurrez finkatuta utziko dira prozesu bakoitzerako baldintzak eta unitate bakoitza osatzen duten kideek helburu horiek betetzeagatik jasoko duten emankortasunagatiko osagarri zehatza. 2.- Autokudeaketako Egitaraua edo Helburuen araberako Partaidetzazko Kudeaketa: osasun kudeaketa hobea lortzeko egitarauak eta helburuak sartzen dira Egitarau honetan, horien emaitzak sistema bertara itzultzen bait dira. AZKEN XEDAPENA Dekretu honetan xedatutakoa Basurtoko Ospitaleko zerbitzuan ari diren fakultatiko eta fakultatiboak ez diren ososun alorreko langileei ezar dakieke, ezargarri izan dadin ordainketarako araubidearen arabera eta otsailaren 25eko 37/1992 Dekretuko 5. atalean xedatutakoare:t kaltetan izan gabe. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetuta uzten da Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Osasun eta Kontsumo Sailburuaren 1990eko apirilaren 17ko Agindua, hain zuzen, Osakidetzako Ospitaletakc Fakultatiboentzat den Emankortasunarekiko Osagarri aldakorra arautzen duena, baita maila berdin edo apalagoko beste xedapen guztiak ere, nahiz eta orokorrak edo bereziak izan, Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak baldin abdira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Nolanahi ere, Dekretu honetan ohartemandako kudeaketa hobetzeko egitarauen garapenerik sortutako emankortasunarekiko osagarria izendatzea Osakidetzak berak egingo du, aurrekontuetako diruizendapenetan aurrez onartutako mugen barruan eta indarrean dagoen arautegiarekin bat etorriz. Bigarrena.- Osasun Sailburuak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuak emandako Aginduaren bidez zehaztuko da zein eratara arautuko den Dekretu honetan zehaztutako emankortasunarekiko osagarri aldakorra ordaintzeko jardunbidea. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1992ko uztailak 21. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.