Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

179/ 1992 DEKRETUA, ekainaren 30ekoa, Enpresa Ogeratzaileen erregistroan inskripzioa arautzeari buruzkoa eta Enpresa horiek eta saridun «B» moetako joku makinak ustiatzeko haizugoak azaroaren 8ko 4/1991 Legeari egokitzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 139
  • Hurrenkera-zk.: 2003
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 1992/06/30
  • Argitaratze-data: 1992/07/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Segurtasuna eta justizia
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Herrizaingoa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteak, Gernikako Estatutuko 10.35 atalaren arabera, eskuduntza guztiak ditu Kasino, Joku eta Postura gaietan. Eskuduntza horiek direla-eta, Euskal Autonomi Elkarteko Jokua Antolatzeari buruzko 4/1991 Legea onartu zuen Eusko Legebiltzarrak azaroaren 8an. Lege horretan, saridun «B» moetako joku makinak ustiatzeko haizugoei eta horien titularrak diren Enpresa OperatzailPeí daragieten prebisioak finkatu ziren. Lege horretan aurrikusitako garapen-ahalmenaz baIíatuz ematen da Dekretu hau. Honen helburua, saridun «B» moetako makinen Enpresa Operatzaileen administrazio baimenak lortzeko baldíntzak finkatzea eta Enpresa horiek dagoeneko egon badauden saridun «B» moetako makinak ustiatzeko haizugoak egokitzeA delarik, azaroaren 8ko 4/1991 Legean agertzen diren manuen arabera. Bidenabar, ustiaketa haizugoak eukizeari eta norba nako fisikoak eta juridikoak «B» moetako Enpresa Operatzaileetan partehartzeari buruzko mugak arautzea beharrezkotzat jo da, izan ere; aurreko idazatian aipatutako zernolakoekin lotura zuzena baxt dute Halaber, Enpresa OperatzaiIeen inskripzioa eskuratzeko eta ustiaketa haizugoak lortzeko beharrezkoak diren fidantzak ezarri dira Guzti horren eraginaz, Herrizaingo Sailburuaren propoaamenaz, Jokurako Euskal Kontsexluak arrauzko txostena eman eta Jaurlaritzaren Kontsexluak 1992ko ekamaren 30ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT. 1. atala.- Saridun «B» moetako joku makinen Enpresa Operatzaileei baimena eman eta horiek Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpe dagoen Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeko prozedura Dekretu onetan xedatutakoari egokituko zaio. 2. atala.- 1.- Honako hauek izan daitezke Enpresa Operatzaileen eta ·«B» moetako makinak ustiatzeko haizugoen titularrak: Alde batetik, norbanako fisikoak; eta bestetik, zuzenbidearen arabera onartutako baltzu lez osatutako norbanako juridioak, aldezaurretik Euskal Autonomi Elkarteko Jokuairen Erregistro Nagusian inskribaturik egon beharko dutela. 2.- Baltzu lez osatutako Enpresa Operatzaileen baltzu kapitala finkatzeko, gai horri buruzko berarizko legeek xedatzen dutena beteko da. 3: Izendun partaidetzaz edo akzioz osatuko da baltzuaren kapitala eta erabat suskribaturik egongo da. 4: Enpresa Operatzaileen baltzu kapitalaren ordezkatze akzioak eskualdatzeko, Herrizaingo Sailaren aldezaurretiko baimena beharko da. 3. atala.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan aurkeztu behar diren agiriak, baimena lortzeko eta «B», moetako makinen Enpresa Operatzaileen Erregistroan inskribatzeko, honako hauek dira: 1.- Joko eta Ikuskizun zuzendariari zuzendutako eskabidea, 1 Eraskinean azaltzen den eredu arautuaren arabera betetakoa. 2.- Eskegilearen Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia; Baltzuak izanez gero, Administrazio Kontseiluko kideen, Administrarien eta Bazkideen NAN fotokopia. 3.- Baltzuaren Eraketa Eskrituraren eta horren estatutuen kopia erkatua edo lekukotasun agiria. 4.- Agintea duen organuak emandako baltzuaren ziurtagiria, bazkide eta partehartze kuotei buruzkoa eta bai baltzuak duen kapitalaren zenbatekoari buruzkoa ere. Bi ziurtagiriok, Dekretu hau argitaratu ondoren emango dira. 5.- Baltzua Merkatal Erregistroan inskribatu izanaren ziurtagiria, Dekretu hau argítaratu ondoren emandakoa alegia. G.- Atal honetako 2. zenbakian aipatutako norbanako guztiei buruz Penatuen eta-Errebeldeen Erregistro Nagusian emandako ziurtagiria. 7.- Eskegilearen eta, hala behar izanez gero, bazkideen edo akziodunen deklarazioa, Dekretu honen 6. ataleko 1 zenbakia betetzeari buruzkoa. Atal horretan, Euskal Autonomi Elkartearen barruan «B» moetako makinen beste Enpresa Operatzaile batzuetan partehartzeaz hitzegiten da. Deklarazio hori, 2 Eraskinean zehazten den ereduaren arabera beteko da. 8.- Atal honetako 2 zenbakian aipatzen diren pertsonen deklarazioa, azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 19. atalaren 4 eta 5 zenbakietan adierazitako kasuetan sartu gabe daudenari buruzkoa. Deklarazio hori, 3 Eraskinean zehazten den ereduaren arabera beteko da. 9.- Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintzan, Dekretu honetako 7. atalean aipatzen den diruzenbatekoz, 4. Eraskinaren arabera fidantza jarri izanaren egiaztagiría. 10.- Enpresak bere iharduketa burutzeko dituen giza-baliabideen, teknikoen eta materialen azalpen txostena. 11.- Enpresa eta horren enplegatuak gizarte segurantzako dagokion erregímenean altan daudenaren ziurtagíria. 4. atala.- 1.- Aurreko atalean adierazten diren agiriak aurkeztu ondoren, bidezkoa den txostena emango du Joko Alorrak eta Joko eta Ikuskizun Zuzendariari bidaliko dio; honek, egokitzat jotako informazioak jaso eta egiaztapenak egin ondoren, baimena emango dio, behar bada, eskegileari Enpresa Operatzaile lez iharduteko, eta bai Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzeko ere. 2.- Enpresa Operatzailea izateko baimena bost urteko epealdirako emango da. Berriz ere eman ahal izango da, horretarako indarrean egon daitezen arauak betetzen baditu Enpresak une horretan. 5. atala.- Euren iharduketa Euskal Autonomi Elartean burutu dezaten Enpresa Operatzaileek, Lurralde eremu horretan jarri beharko dute euren egoitza, gai horretan eskuduntza duen Administrazioarekin harremanak izateko. 6. atala.- 1.- Ustiaketa haizugoen titulartasunari eta saridun «B» moetako makinen Enpresa Operatzaileetan partehartzeari, honako mugapen hauek jartzen zaizkie: a) «B» moetako makinen ustiaketa haizugoen kopurua, gehienez jota, milakoa izango da Enpresa Operatzaile bakoitzeko. b) Norbanako fisiko edojuridikoek ezingo dute partehartu baitzu lez osatutako bost Enpresa Operatzaile baino gehiagotan. 2.- Aurreko zenbakian adierazitako mugapenak, tartejarritako pertsonari buruzkoak dira, bere izenean iharduten duela hirugarren baten intereserako. Atal honetan ezarritako mugapenen ondorioetarako, bai ustiakuntza haizugoak zein pertsona juridikoetan ian daitezkeen akzioen edo partaidetzen titulartasuna, horren interesean iharduten duten pertsonari bizkarreratuko zaizkio. 7. atala.- «B» moetako Enpresa Operatzaileen Erregistroan inskribatu ahal izateko, 5.000.000 PTAko fidantzajarri beharko da. 8. atala.- «B» moetako joko makinen ustiaketa haizugoen titular izateko, fidantza jarri beharko da, honako eskala honen arabera: Makina kopurua Diruzenbatekoa letik 25era 5.000.000 PTA 26tik 50era 10.000.000 PTA 51tik 100era 15.000.000 PTA 101etik 250era 25.000.000 PTA 251etik 500era 40.000.000 PTA 501etik 1000ra 60.000.000 PTA 9. atala.- 1.- Dirutan osatu beharko da fidantza edo Banketxearen, Aurrezki Kutxaren, Aseguru Entitateen, Kreditu Kooperatiben edo abuztuaren 2ko 33/1984 Legearen agindupeko Elkarrenganako Bermedun Baltzuen abal bidez. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren alde egin beharko da eta 4/1991 Legean eta horren garapenerako arauetan ohartemandako obligazioak ez betetzearen ondoríozko diruzigorrak derrigorrez ordaindu beharra beregain hartuko du. 2.- Fidantzaren diruzenbatekoa gutxitzen bada, titularra den pertsonak edo titularrak, derrigorrezkoa den diruzenbatekorarte osatu beharko du hilabeteko gehienezko epearen barruan. Fidantza berriz ere ez jartzeak inskripzioa bertan behera uztea dakar eta Enpresa Operatzailearen ustiaketa haizugoak indargabetzea ere bai. 3.- Fidantza jartzeko azaldu ziren arrazoiak desagertu eta administrazio tasak edo zigor-espedienteak ordentzeari buruz bete gabeko diru-obligaziorik egon ez dadinean emango da baimena fidantza kentzeko. Fidantza itzultzeko eskatzen denean ikusten bada izapidetze-bidetan dagoela zigor-espedienteren bat, ez da itzultzeko baimenik emango arazo hori ebatzi artean. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Enpresa Operatzaileen baimenak eta Dekretu honek indarra hartzerakoan dagoeneko egon hadauden «B» moetako makinen ustiaketa haizugoak egokitzeko eta, beharko balitz, berriztatzeko, haizugo horien titularrak izan daitezen Enpresa Operatzaileek, 3. atalean adierazitako agiriekin batera, honen ondoren adierazten diren agiriak ere aurkeztu beharko dituzte sei hilabeteko epearen barruan, Dekretu honek indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasita: 1.- Joko eta Ikuskizun Zuzendariari zuzendutako eskabidea, hots, 5. Eraskinean azaltzen den eredu ofizial arautuaren arabera betetakoa. 2.- Enpresa Operatzailea horien titular deneko ustiakea haizugoak, Aldibaterako Bajako administrazio egoeran egon daitezenak barne. 3.- Ustiaketa haizugoaren administrazio egoera altakoa bada, Enpresa Operatzaíleak «B» moetako makinak ustiatzen dítuela egiaztatzen duen instalaketa buletina. 4.- Euskal Autonomi Elkarteko Diruzaintza Nagusian fidantza, Dekretu honetako 8. atalean adierazten den díruzenbatekoz, ordaindu izanaren egiaztagiria, 6. Eraskinaren arabera betetakoa alegia. Bigarrena.- 1.- Aurreko Xedapenean aipatzen diren agiriak aurkeztu ondoren, dagokion txostena emango du Joko Alorrak eta Joko eta Ikuskizun Zuzendariari bidaliko dio; horrek, bidezkotzat jotzen diren informazioak jaso eta egiaztapenak egin ondoren, ustiaketa haizugoetarako eta Enpresa Operatzailerako baimena eman eta azkeneko hauek Jokoaren Erregistro Nagusian inskribatzea erabakiko du. 2.- Saridun «B» moetako joku makinak ustiatzeko haizugoen íraupena bi urtehetekoa izango da. Bi urteko epealdítarako berriztatu ahal izango dira haizugoak, baldin eta berriztatzeko unean indarrean dauden arauetan eskatzen diren baldintzak betetzen badira, azaroaren 8ko 4/1991 Legeko Alclibaterako Xedapenetatik Bosgarrenean ezarritakoaren kaltetan gabe. Hirugarrena.- 1.- Enpresa Operatzaileei buruzko aldibaterako baimenak, azaroaren 8ko 4/1991 Legeko Aldibaterako Xedapenentatik Hirugarrenean aipatzen dírenak alegia, balioa izango dute beraietan adierazitako indarraldiak diraueno. Horien berriztapena, aipatu Legeko Xedapenen arabera eta garapenerako arauen arabera egingo da. 2.- Aurreko zenbakían xedatutakoaren kaltetan gabe, Dekretu honek indarra hartzen duenean, aurreko zenbakian aipatzen den Aldibaterako Xedapenean agindutakoaren arabera, aldibaterako baimenen jabeak izan eta ustiaketa haizugoen titularak izan daitezen Enpresa Operatzai1eek, Dekretu honetako 3. atalean eta Aldibaterako Xedapenetatik Lehenengoan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharko dituzte sei hilabeteko epearen barruan, Dekretu honek indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasita, administrazioari buruzko kontrola eta ikuskaritza egiteko. Laugarrena.- 1.- Dekretu hau eraginkorra izan dadin, indarra hartzen duen egunetik kontatzen hasi eta sei hilabeteko epearen barruan ez da baimenik emango haizugoen titulartasunak aldatzeko edo Dekretu honetan aipatzen díren ustiaketa haizugoen, makinen eta Enpresa Operatzaileen administrazio egoera aldatzea dakarren izapideketarik egiteko. 2 -- Dekretu honek indarra hartu eta lehenengo hilabetearen harruan, salbuespen lez, ustiaketa haizugoak eskualdatzeko baimena eman daiteke, haizugo guzciei daragienean eta Enpresa Operatzaileak Jokoaren Erregistro Nagusian duen inskripzioa kentzeko eskea egiten denean. Bosgarrena.- Enpresa Operatzaileei eta ustiaketa haizugoei buruzko administrazio baimenak baliorik gahe geldituko dira baldin eta pertsona fisikoek etajuridikoek ez badute eskatzen, adíerazitako epearen barruan, Dekretu honetan ohartemandako egokitzapena eta berrazterketa. Ondorio horietarako, ustiaketa haizugo horietan oinarritzen diren makinak legez kanpokotzat joko dira, azaroaren 8ko 4/1991 Legean ohartemandako zigor Erregimenarekin hat etorriz. Seigarrena.- Azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 16. atala eraginkorra izan artean, ez da ustiaketa haizugo gehiagorik emango «B» moetako makinarik jartzeko, Lege horretako Aldibaterako Xedapenetatik Bosgarrenean xedatutakoareu arabera. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetako 7. eta 8. ataletan aipatzen diren diruzenbatekoak bi urtetik bi urtera eguneratzeko baimena ematen zaio Herrizaingo Sailburuari, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren proposamena jaso ondroen. Bigarrena.- Dekretu honen garapene, ako beharrezkoak direnn arauak emateko ahalmema ematen zaio Herrizaingo Sailburuari. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hartuko du indarra Dekretu honek. INDARGABETZE XEDAPENA lndargabetu egiten dira uztailaren 2ko 214/1985 Dekretua eta, orohar, Dekretu honetan xedatutakoaren aurkakoak diren maila bereko edu beheragoko arauak. Vitoria-Gasteiz, 1992ko ekainak 30. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.I. ERASKINA MOTAKO ENPRESA OPERATZAILEEN INSKRIPZIO ETA BAIMENERAKO ESKEIDAZKIA TAULAII. ERASKINA BESTE ENPRESA OPERATZAILE BATZUTAKU PARTAIDETZAKO AITORMENA TAULA

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.