Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

104/ 1992 DEKRETUA, apirilaren 29koa, etxebizitza eta lur arloan, babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, Mailegu Entitateek eman ditzaketen mailegu kualifikatuen interes tasa ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 1312
  • Xedapen-zk.: 104
  • Xedapen-data: 1992/04/29
  • Argitaratze-data: 1992/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Eusko Jaurlaritzak, 1992. urtean zehar, etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez Mailegu Entitateek emandako mailegu kualifikatuen interes tasa ezarri du, 1991ko Finantza-Laguntzarako Luzapenerako Komenioen aldian eman zirenentzat. Dekretu horrek, lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez araudia emateaz gain, aurreko urtekoa baino interes tasa bajuagoa ezarri zuen, Estatuko Administrazioakjasotako xedapenekin bat etorriz. Etxebizitza eta lur arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzei dagokienez, 1992an emango diren prestamuen interes tasa arautuko da xedapen honen bidez. Etxebizitzen arloan finatzabideei buruzko apirilaren 29ko 103/1992 Dekretura egokitu nahi dira babesgarri izan daitezkeen ekintzak, eta aurreko Dekretuan ezarritako erizpideekin jarraituz, luzapenerako aldian tasa aldatu ez zuten ekintza babesgarrien interes tasen beherakada finkatu eta interes tasa behin-betiko generalizatu nahi da, gaurko finantza merkatuek dauzkaten ezaugarriekin bat etorriz. Hori dela eta, arlo horretan legez ematen zaizkidan eskuduntzez baliatuz, eta Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza eta Etxebizitza eta Hirigintza Sailburuek proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko apirilaren 29an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honakoaXEDATU DUT: 1. atala.1. Etxebizitzen arloan babesgarri izan daitezkeen ekíntzei dagokienez, eta aral hone:ako 2. puntuan adierazitako babesgarri diran ekintzentzat Finantza Erakundeek ematen duten kualifikatutako maileguentrako interes tasa nominala, urteko, %12,5669koa eta aldaezina izango da Lankidetzako Luzapenerako Finantza komenioan araututakoaren arabera. Epemugak sei hilekoak izango dira, epemuga hilabetekoa duten urteko tasa nominalaren % 12,25ekoa dutenen baliokidea hain zuzen, mailegu emaile eta mailegarien artean ordainketa egiteko ezarri den aldizkotasunaren kaltetan gabe. Maileguak dirauen lehenengo urtean, eta hala balegokio, bigarrenean, urteko benetako tasak ezingo du % 12,9617a baino goragokoa izan. 2. Etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzak, atal honetako l. puntuan xedatutakoari dagozkionak, ondorengoak dira: a) Babes ofizilaeko etxebizitzen sustatzaileei emandako maileguak. b) Babes ofizialeko lehenengo etxebizitzaren erosketa, familia bakoitzeko, etxebizitza lehenento aldiz hartzeko berarizko programan sartzen diren erosleak barne, lanbide arteko gutxienezko soldata 5,5 aldiz gainditzen ez duen haztatutako irabaziak dituztenak eta gehienezko salmenta prezioak, metro karratuko, haztatutako eredua 1,4 aldiz gainditzen ez badu; hala ere, haztatutako modulua 1,5 aldiz ginditu ahal izango du salmenta prezioak Vitoria-Gasteizen, 1,6 aldiz Bilbo Handiko aldean eta 1,7 aldiz Donostia Aldean. Gehienezko salmenta nahiz erosketa prezio horiek, aipatu modulua 0,1 aldiz handitu ahal izango dira, babes ofizileko etxebizitzak dentsitate bajukoak baldin badira. 75 metro karratuko edo gutxiagoko azalera erabilgarria duten etxebizitzaren salmenta edo crosketa prezioa, apartadu honetan aipatu diren prezioekiko % 10ean handitu ahal izango da. c) Familiaren aztatutako irabaziak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 5,5 aldiz handiagoak ez dituztenentzat, tasatutako prezioa duten etxebizitzen erosketa, eta metro karratu erabilgarriko salmenta prezioak aurreko apartaduan adierazitakoak gainditzen ez dituztenak, Vitoria-Gasteiz, Bilbo Handiko aldea eta Donostia Aldeko kasuak barne direla, eta 75 metro karratuko edo gutxiagoko azalera erabilgarria duen etxebizitzaren erosketak ere barne direla. d) Etxebizitza Sozialak erregimen berezian erostea, berarizko araudiaren arabera. e) Birgaitzerako ekintzak, eta, behar izanez gero, erosketa-birgaitzerako ekintzak, baldin eta babesgarri izan daitekeen aurrekontua, metro karratu erabilgarriko, indarrean dagoen eta aplikagarri den haztatutako eredua 5,5 aldiz handiagoa ez bada. f) Eusko Jaurlaritzaren martxoaren 17ko 63/1992 Dekretuan ezarritakoaren arabera, babes ofizialerako etxebizitzak egiteko lehentaauna duten lurrei dagokienez, babesgarri izan daitezkeen ekintzak. 2. atala.1. 1992. urtean zehar Kreditu-Entitateek emango dituzten kualifikatutako maileguen interes tasa nominala urteko, 90 12,8169koa izango da, 1992an Eusko Jaurlaritzarekin izenpetutako Finantza-Laguntzarako Komenioari dagokionez eta atal honen 2. puntuan adierazitako babesgarri izan daitezkeen ekinuetarako; aldagarria izango da, aipatutako hitzarmenean araututakoaren arabera. Epemugak sei hilabetekoak izango dira, mailegu emale eta mailegariaren aretan ordainketetarako ezarritako aldizkotasunaren kaltetan gabe. Maileguak dirauen lehenengo urtean, eta hala badagokio bigarrenean, urteko benetako tasak ezingo du % 13,2276a baino hadiagoa izan. 2. Etxebizitza arloan babesgarri izan daitezkeen ekintzak, atal honetako l. puntuan xedatutakoari dagozkionak, hauek dira; a) Babes ofizialeko lehenengo etxebizitzaren erosketa, familiaren haztatutako irabaziak lanbide arteko gutxieneko soldata baino 6,5 bider handiagoak ez badira, eta metro karratu erabilgarrik geieneko salmenta prezioa, Dekretu honen 1.2.b atalean jasotakoa baino handiagoa ez bada. b) Tasatutako prezioa duen etxebizitzen erosketa, familiaren haztatutako irabaziak, lanbide arteko gutxieneko soldata baino 6,5 bider handiago ez badira, eta metro karratu erabilgarriko gehieneko salmenta prezioa, Dekretu honen 1.2.c atalean adierazitakoa baino handiagoa ez bada. c) Erosketa-birgaitze ekintzak, babesgarri izan daitekeen aurrekontua, metro karratu erabilgarriko, haztatutako eredua baino 1,54 bider handiagoa denean (halere, kualifikatutako finantziaketaren kalkulurako, babesgarri izan daitekeen gehieneko aurrekontuak, metro karratuko, ezingo du aipatutako modulua baino 1,8 aldiz handiagoa izan). Bai eta, familiaren haztatutako irabaziak lanbide arteko gutxienezko soldata baino 5,5 aldiz handiago direntan baino 6,5 aldiz handiago ez direnean ere. AZKEN XEDAPENAK Lehena.- Dekretu honetan jasotakoaren aurkako diren xedapenak, maila berekoak edo txikiagokoak, ez dira ezarriko Euskal Autonomi Elkartean. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitarauen den egunaren biharamunetik aurrera izango du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko apirilak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA DE VICUIslA. Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.