Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

103/1992 DEKRETUA, apirilaren 29koa, Etxebizitza arloko dirubide neurriei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 94
  • Hurrenkera-zk.: 1311
  • Xedapen-zk.: 103
  • Xedapen-data: 1992/04/29
  • Argitaratze-data: 1992/05/20

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Hirigintza eta etxebizita; Ekonomia

Testu legala

Atal bakarrean hau dioenenan: «-Herrizaingo Saileko SOS.DEIAKeko Zuzendaria» Honako hau esan behar du: «- Herrizaingo Saileko Ekintzarako Koordinazio Zuzendaritza».Azken urte hauetan zehar Eusko Jaurlaritzak dirubide mailako hainbat neurri akuilatu izan ditu hala etxebizitzak suztatzea ta egitea nola erostea ta berritzea bultzatzeko asmotan Euskal Herriko Autonomi Elkartearen esparruan. Hau lortzeko beharrezkoa da aipatzea 1990/167 Dekretua, gizarte etxebizitzen dirubide neurnei eta lege araubideari buruzkoa, eta 167/1990 Dekretua, hirigintzazko eta eraikuntzazko ondarea berritzeko babespeko egitekoei buruzkoa. Dekretu biok, uztailaren 16ko 433/1991 Dekretua indargabetzen duen eta etxebizitza arloko dirubide neurriena den Dekretu honekin batera, funtsezko zmabeak dira bultzatze politika honi eusteko, herritar guztiek etxebizitza duin eta egokia edukitzeko daukaten Konstituzio heineko eskubidea gauzatzeko beharrezkoak diren zerolakoak suztatzeagatik. Aipaturiko xedapenek ezinbesteko osagarria dute martxoaren 17ko 63/1992 Dekretua, babes ofizialeko ecxebizitzak suztatzea lehentasunezko helburu duten lur-arloko babesteko moduko egitekoen dirubideak egiteari buruzkoa. Dekretu honen bidez berariazko dirubideak eskuratzea arautzen da lurra erosi eta honetariko etxebizitzak lehentasunez egitea helburu duten hirigintza egitasmoak egiteratzeko eginkizunetan. Horrela bada ikuspegi zabalagoa ezarria da etxebizitza arloko herri babespidean, etxeak nola egin eta goratzen dituzten ikuste hutsa baino. Ikuspegi honetatik, Euskal Herriko Autonomi Estatutuaren 10. ataleko 31. eta 26. zatietan, etxebizitzaren eta batzazko, herri-arloko eta lurralde-mailako mailegu Erakundeen eta Aurrezki Kutxen arloan, berarizjasotako aginpide esparruak baliaraziz, eta Konstituzio Epaitegiak arlo zehatz honi dagokionez uztailaren 20an emandako 52/1988 Epaian jarritakoaren arauera, Dekretu honek dirubide neurriak, berauetariko batzu berriak, Estatuaren Administraritzak 1992-1995 egitekoen Egitamu berriaren esparruan jarritakoak, batu ez ezik, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen ezaugarri berezietara ere egokitzen ditu dirubideekiko hobekuntzak jarriz haiekiko. Bereiztasun hau, etxebizitzen eta eranskinen prezioak zaintzeko neurriekin eta dagozkion biderapen-bideak jartzearekin batera, ohizkoa da dagoenekoz Autonomi Elkartean. Alde honetatik, eta etxebizitza merkatuaren oraingo egoera kontutan izanez, babespeke etxebizitzaren eskaintzari eragiteko asmoa izan da etxebizitza prezioak Elkartearen beraren geografiazko errealitate guztietara egokituz, babes ofizialeko etxebizitzen prezioari dagokionez tasatutako prezioko etxebizitzekin berdinduz eta alokatzeko xedearekin egindako etxebizitzak suztatzaari laguntzeko npurri azkarrak sartuz, 2urreko araubideak biztanle gutxiko etxebizitzei eta 75 metro kuadroko edo gutxiagoko azaleko etxebizitzei dagokienez. Era berean, eskaeraren aldetik, herri laguntzak banaka bereizi eta zaintzeko erizpideak bazter utzi gabe, zabalagotu egingo dira zuzeneko diru laguntzak jasotzeko banakatze-aldeak, ordaintzen laguntzeari dagokionean batez ere, eta berealdiko arreta eskainiko zaie lehenengo etxebizitzaren eske dabiltzan 30 urtetik beherakoei, horrez gain aurretiazko aurrezki sistemak ere bultzatuz honelako eskatzaileentzat. Azkenik, erízpideok hartzea, halako berdintasuna lortzearren, etxebizitzarea arloan gaur egun indarrean dagoen gainerako arauetara ere zabaldu beharra dago; horregatik aldakuntzak egingo dituzte gizarte etxebizitzak suztatu eta erosteko dirubide kontuan eta hirigintzazko eta eraikuntzazko ondarea berritzekoan dauden xedapenetan. Horren indarrez, Hirigintza eta Etxebizitzarako eta Ogasun eta Finantza Sailburuek proposaturik, eta Jaurlaritza Batzarrak 1992.eko apirilaren 29an egindako bileran aztertu eta Gnartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. ATALBURU: XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Eremua. 1. Dekretu honetako xedapenak, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko lurralde eremuan egiten diren babes ofizialeko etxebizitzak suztatu, egin, lehenengo jabe-aldaketaz erosi, erabili eta baliarazte egitekoei ezarriko zaizkie. 2. Halaber, eroslearen ohizko eta etengabeko egoitzatako tasatutako prezioko etxebizitzak erosteko egitekoei ere ezarriko zaizkie. 3. Biok Dekretuaren ezartze eremutik at geratu eta, horren ondorioz, bakoitza bere araubidearekin arautuko dira: - Babes ofizialeko gizarte etxebizitzak suztatzea. - Hirigintzazke eta eraikuntzazko ondarea babespidez berritzea. 2. atala.-Babes ofizialeko etxebizitzak suztatzea. 1. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, herri zein norbanako-alorreko norbanako zein lege-nortasundunek, irabazteko asmoz zein gabe, egindako suztapena babes ofizialeko etxebizitzen suztapentzat har liteke. 2. Babes ofizialeko etxebizitzetako azal erabilgarriak gehienez ere 90 metro kuadro izan litzake. 3. atala.- Etxebizitza erostea. 1. Dekretu honetan agindutakoa betetzeko, etxebizitza erosletzat, etxebizitza, bai erosle gisa saleroste hitzarmenen bitartez, bai hartzaile gisa jabe-elkarteen, kooperatiben edota lege-nortasuna duen beste edozein elkarteren bitartez, bai norberak erabiltzeko suztatzaile gisa norberak suztatzez gerotan, erosten duten norbanako zein lege-nortasundunak hartuko dira. 2. Etxebizitza jabegoz lehenengoz eskuratzeko berarizko egitarauari dagokionez agindutakoa betetzeko, egitarau horren berarizko zuzeneko diru laguntzak, 30 urte baino gehiago ez izaki, ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 9,5 handiagoko haztaturiko dirusarrerak ez dituzten erosleek lortu ahal izango dituzte, beti ere erosteko etxebizitzak gehienez ere 75 metro kuadroko azal erabilgarna badu eta metro kuadro erabilgarriko haren salneurria zuzeneko diru laguntzakjaso ahal izateko orohar jarritakoa baino handiagoa ez bada. Aurreko zatian esandakoa ezarriko da berebat baldin behar bezainbat ziurtatzen bada erosi nahi den etxebizitzaren prezioaren %25 baino zenbateko handiagoan, eranskinak barru, aurkakotasunez balioetsitako beste ezein etxebizitzaren jabe ez dela, eta ez dela lehenago izan. 3. Erosleentzako eta baita berarizko maileguak eskuratzeko zuzeneko diru laguntzak erabakiko dituzten dirusarrerak, norbanakoaren edota bizikide banakoaren urteko haztaturiko irabaziei buruz zehaztuko dira honakooi begira: - Orobarnezko irabazi-maila, ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan, bizikide banakoari dagozion Norbanakoen Irabaziekiko Zergaren aitorpen edo aitorpenak aurkezteko epea bukaturik, berarizko dírubideak eta zuzeneko diru laguntzak eskatzen denekoaren aurre-aurreko zerga-aldian izandakoa. - Bere bizilekua babestu nahi den etxebizitzan jarri nahi duen bizikide banakoaren kide kopurua. Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 26ko 178/1990 Dekretuko 3. atalak Eusko legebiltzarraren maiatzaren 3ko 2/1990 Legearen 4. atalari dagokionez jarrita daukan eran, bizikide banakotzat, ekonomi banako batekoak izanik etxe batean bizi diren norbanako bik edo gehiagok dsaturiko hartuko da. Etxe beregaintzat jo, norbanako bakarra edo, hala balegokio, bi edo gehiago, ezkontzak edota ezkontzearen irudiko beste harreman-bide iraunkorren batek elkartuak, seme-alabatzat hartuz, odolkidetasunez eta ezkontz-ahaidetasunez, 4. eta 2. mailaraino hurrenez-hurren, eteni gabe bizi diren bizilekua bera joko da. Adiskidetasun edo komenentziazko bizikidetasuna horretatik at geratuko da. - Irabaziak sorterazten dituzten bizikide banakoaren kideen kopurua, gutxienez ere haien %20 dakartela. - Etxebizitza kokaturik dagoen geografi ingurua. - Adina, banakako erosleenak zein nor banako bik osaturiko bizikide banakoenak. 4. Aurreko zenbakiak aipatzen duen orobarnezko irabazien haztaketa honako erabide honi jarraiki egingo da:IP=IBxNxAxM. IP: Banakako eroslearen zein bizikide banakoaren haztaturiko irabazien zenbatekoa, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan. IB: Orobarnezko irabazien zenbatekoa; hauek, banakako erosleak zein bizikide banakoa eratzen duten norbanako guztiek lortutakoak izango dira, urtean-urteko ogibidearteko gutxienezko lansariaren zenbat-halakotan. N: Haztatze-biderkaria bizikide banakoaren kidekopuruaren eta, hala balegokio, haien adinari begira, berarizko dirubideak eskatzerakoan. A: Haztatze biderkaria, gutxienez ere orobarnezko irabazien %20 daukaten bizikide banakoaren kideen kopuruari begira. M: Haztatze biderkaria, modulorik txikiena duen Estatuko Geografiazko Ideko Aldeari dagokion moduloaren eta, Euskal Herriko Autonomi Elkartearen araubideari jarraiki, babesteko moduko egitekoaren helburu den etxebizitza kokaturiko dagoen herrian indarreango ezartzeko moduloaren arteko atalkinezko atxikipena hainbatekoa izango dena. 5. Irabaziak ugazaba, lanbidedun edo arte-ihardunetatik ateratzen dituzten erosle bizikide banakoaen haztaturiko dirusarrerak zehaztearren, ihardun horiei dagozkien orobarnezko irabaziak honela osatuko dira: dirusarrera osoak gehi azken errekeituak ken eroske ten zenbatekoa, hasierako errekeituak, alokairupeko beharginen soldatak, ugaazabek gizarte segurantzari etnaten diotena eta etekinak lortzeko beharrezko ogasun iraunkorretan egindako diruezarketen dirubide gastuak barru. 4. atala.- Etxebizitza tasatutako prezioz erostea. 1. Etxebizitza tasatutako prezioan erostetzat etxebizitza mota hauetakoren bati buruzkoajoko da: a) Babes ofizialekoak izan edo ez izan, esku-aldatzailetzat suztatzaileaz besteko norbanakoa dutenak edota, suztatzailea bera bada ere, hori eraikuntza bukatu eta nagusiak, gozatze edo baliatzeko egiazko eskubideen jabeek edota maizterrek bi urteko epean etenik gabe erabili ondoren gertatuz gero, beti ere, gainera, eroslea etxebizitza aipaturika epean erabili zuena ez baldin bada. b) Eraikuntza berriko etxebizitza hutsak, babes ofizialaren mende ez daudenak. 2. Tasatutako prezioko etxebizitzetako gehienezko azal erabilgarriak askojota 120 metro kuadro izan litzake aurreko zenbakiko a) zatian zehaztutakoetan eta 90 metro kuadro b) zatian zehaztutakoetan. 3. Hirigintzan antolaketatik kanpokotzat jotako etxebizitzei buruzko eskabideei ez zaie dirubiderik onartuko. 5. atala.- Dirubide neurriak. Dekretu honetaz baliaturik babesteko moduko egitekoa dirubideek ondoko moldeak hartu ahal izango dira: a) Berarizko dirubideak: - Mailegu Erakundeen zuzeneko maileguak, Mailegu Erakunde horiei dagokien Itunean finkatzen den korritu-motan. b) Zuzeneko diru laguntzak: - Euskal Herriko Autonomi Elkartearen Administraritzak emandako norbanakoentzako dirulaguntzak. - Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzak berarizko maileguen korrituak ordaintzen laguntzea. 6. atala.- Berarizko dirubideak. 1. Berarizko dirubideak eskuratzeko, bai etxebizitzaren prezioak eta bai azal erabilgarriak Dekretu honetan jarritakoa bestekoak edo txikiagokoak izan beharko dute. 2. Berarizko dirubideak zahartegi, garaje eta bestelako eranskinetara ere hedatuko dira Dekretu honetako 11.3 eta 4. atalean jarritako baldintzetan, beti ere metro kuadro erabilgarriko haien eroste-prezio edo egiazko gostea indarreango ezartzeko modulo haztatua 0,8z biderkatzearen emaitza baino handiagoa ez bada. 3. Berarizko dirubideak ez dira merkataldegietara hedatuko. 4. Berarizko dirubideak etxebizitza bakarra erostekotan baino ez dira eskuratuko, famili handiaren buruek babes ofizialeko erosten dutenekoa izan ezik. Hauek, indarreango araubideak haiek hartzeko eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten bi etxebiziua edo gehiago erosten dituztenean, beren famili egoitza eratzen duten etxebizitzei dagozkien dirubideak jaso litzakete. Horretarako, balizko laguntza-haruaileak, administraritza mailako erabakiaren ondorioz, beste etxebizitzarik erosteko onartutako dirubiderik ez daukala egiaztatuko da. 5. Etxebizitza erosteko berarizko dirubideak hura eroslearen ohizko eta etengabeko bizilekutzat erabiltzekotan baino ez dira onartuko. Eroslea beste etxebizitzaren baten jabetzaduna baldin bada, dirubideak onartu behar dituen aginpidedu ihardutesailaren aurrean, lehendik ere jabetzapeko duen etxebizitza ohizko eta etengabeko bizilekutzat erabili ezina, eta berebat erositakoa helburu horretako erabiliko duela, egiaztatu beharko du agiribidez. 6. Azkenik, Dekretu hobetan antolatutako dirubide neurríak ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 6,5 aldiz goragoko dirusarrera haztatuak dauzkaten erosleengana ere ez dira zabalduko. Eusko Jaurlaritzartn eta Mailegu Erakundeen arteko itunean hauxe itunduko da, alegia Mailegu Erakundeen eta suztauaileen arteko berarizko mailegurako hitzarmenetan ezarri, etxebizitza bati dagokion maileguaren aproposeko erabakitze baldintzatzat, hura erosten duenak ogibidearteko gutxienezko lansaria 6,5 halako baino handiagoko dirusarrera haztatuak izan behar dituela ezarri dadila eskuratuko zituen zenbatekoak eta dagozkion korrituak, luzamenduetarako indarreango korritu motaren arabera, bihurtu behar dituela. 7. Tasatutako prezioko etxebizitza erosteko berarizko dirubideak lortzekotan, etxebizitza hori Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren eta «Vivienda y Suelo de Euskadi-Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, S.A.» herri-baltzuaren onetan salgai eskaini beharko da, eskuz aldatu baino lehen, hitzarmenaz itundutako modu berberean. Eskaintza hori, saleroseehitzarmeneko txataletan ezarritakoa, irarki-eredu cfizialean berregin eta saleroste-hiuarmenaren aurkezpenarekin batera burutu beharko da arauz aginduta dagoen eran onestekotan, sinesterazte-indarrez jakin erazi ta hilabetearen buruan balioa galuen duelarik. Saltzeko eskaintza onartu, dagokion Lurralde Ordezkariak proposatu ondoren, dela Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuaren Aginduaren bidez, dela aipaturiko herri-baltzuaren aginpidedun ihardutesailak horretarako hartutako erabakiaren bidez, onartuko da. Honela erositako etxebizitzak babes ofizialeko etxebizitzatzat jo eta berauei doakien lege-araubidearen mende geratuko dira. Aipaturiko saltze-eskaintza ez da beharrezkoa izango, epaizein administrazio-agintaritzak eskurik hartzen ez duela eta, ezarritako salneurria egiazkoa delako ziurtasuna dagoen esku-aldaketatan. 8. Babestutako dirubideak onartzeak, tasatutako prezioko etxebizitzak babes ofizialerako araubideari atxikitzea eta babes ofizialeko etxebizitzatzat jotzea ekarriko du berekin erosi ta ondorengo 20 urteko epean, epe honetan araubide horren Eusko Legebiltzarraren apirilaren 15eko 7/1988 Legearen eta osagarrizko arauen mende egonen direla. Horretarako babes ofizialeko etxebizitzatzat jo dela eskribau-agiriz eta erroldelaritzan erasota geratuko da. 9. Hirigintza eta Etxebizitza Saileko Teknika Zerbitzuen eritziz behar adinako bizigarritasun baldintzak betetzen ez dituzten prezio tasatuko etxebizitzei dagokienez berarizko dirubideak ematekotan baldintza bat bete beharko da; hots, erosleak berritze-egitasmoa aurkeztu beharko du saleroste-hitzarmena onesten denetik hasita urtebeteko epea bete abino lehen. Egitasmo horren gauzapena hirigintzazko eta eraikuntzazko ondarea berritzearekikoan jarritako dirubide neurrien bidez babestuko da, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko Laugarren Erabaki Gehigarriak adierazten duen eran. Lanen azken ziurtagiria aipaturiko onespenetik hasita bi urteko epean ez aurkezteak, eskuratutako diru abantaila guztiak bueltatu beharra ekarriko du dagozkion korrituak barru, luzamenduetarako indarreango korritu motaren arabera. 10. Berarizko dirubideak, suztatzaileek edota erosleek, Dekretu honetan agindutakoaren aurka joanez erabíltzen badituzte, azaroaren 10eko 3148/1978 Errege Dekretuko 56. atalean azken aurreko zatian ohartemandako oso arau-hauste larria izango da. 11. Berarizko dirubideak eta ordaintzeko laguntzak, hala balegokio, eskatzailearen beraren zernolakoen eretzean emango dira; horregatik, inoren onetan ordezkotza egitekotan, aldez aurretik administraritzaren baimena beharko da, beti ere Dekretu honetako 14.5 atalean ohartemandako ondorioak ekarriko dituena. 7. atala.- Zuzeneko diru laguntzak. 1. Zuzeneko diru laguntzak jasotzekotan honako betebeharrok izango dira: a) Etxebizitza eroslea norbanakoa izatea. b) Laguntza hartuko duten norbanakoek, zein banabanaka zein bizikide banakoetan elkarturik, ezin izango dute ogibidearteko gutxienezko lansaria baino 5,5 aldiz handiagoko irabazi haztaturik izan. Zahartegiaren, garajearen eta bestelako eranskinen prezioa sartu gabe, erosten duten etxebizitzaren prezioaren bostena iristen ez duten haztatutako irabaziak dauzkaten eskatzaileek ezin izango dute zuzeneko diru laguntzarik eskuratu. Salbuespenez, Dekretu honetako 14.2 a) atalean jarritako baldintzetan, zahartegia, garajea eta eranskinak barru etxebizitzaren prezioaren %25 baino kopuru handiagoan, etxebizitza-aurrezki kontuetan paratutako diruaren bitartez, ondasun edo aurretíazko aurrezkiaren jabe direla ziurtatzen duten eskatzaileek, zuzeneko diru laguntzak eskura litzakete, Mailegu Erakundeak eskatutako bermapideen kaltetan gabe. c) Metro kuadro erabilgarriko etxebizitzaren trosteprezio edo egiazko gosteak ezin izango du gainditu indarrean dagoen ezartzeko modulo haztatua 1,2ez biderkatzearen emaitza; modulo hori 1,3ez biderkatuko da Bilbao Haundiko udalerrietan eta 1,4ez Donostíaldekoetan. Aipaturiko prezio edo gosteak 0,1 aldiz moduloa gehitu ahal izango dira, hurrenez-hurren, biztanle gutxiko babes ofizialeko etxebizitzei dagozkienetan. Halaber, prezio horiek elkarpilatuz %10 gehitu ahal izango dira 75 metro kuadroko edo hori baino gutxiagoko azal erabilgarria duten etxebizitzak izanez gero. Hala balegokio, zahartegiaren, garajearen eta bestelako eranskinen metro kuadro erabilgarriko eroste-prezio edo egiazko gosteak ezin izango du gainditu aipaturiko ezartzeko modulo haztatua 0,65ez biderkatzearen emaítza, salbu eta Vitoria-Gasteizko udalerrian eta haztaturiko modmloa besteko edota 1,2 aldiz handiagoko eroste-prezioak onartzen diren Bilbao Haundi edqta Donostialdeko udalerrietan, berauetan eranskinen prezioa ezin daitekeela ezartzeko haztaturiko moduloaren 0,81 halakoa izan metro kuadro erabilgarriko. d) Etxebizitzaren azalera erabilgarria ez da 90 metro kuadro erabilgarrritik gorakoa izango, salbu eta Dekretu honen 4.2. atalean ezarritakoa jarraiturik etxebizitza-eroslea familia ugariaren burua denean. e) Etxebizitza-erosleak ez izatea babes ofizialeko beste etxebizitza baten gaineko jabariaren edo erabilpen edo gozamen-eskubide baten jabe edo beste edozein etxebizitzaren jabe. Baldin eta salerosketa-kontraturik edo beste idazkirik bada, etxebizitza jabetua besterendu dela edo balorazio kontraesantsua eginda Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskutan jarri dela erakusten duenik, kontuan hartuko du administrazio-sail aginpidedunak laguntzak eman erabakitzeko. Sail horrek aldeko erabakia hartu ahalko du, eta interesetarako laguntza jasotzeko baldintza jarri kasuan kasuko idazki publikoa aurkeztea eskaturiko diru-laguntzen xede den etxebizitza erostearen idazki publikoa aurkeztu denetik hiru hilabeteko epean. Erosleak familia ugariko buru direnear., ohizko bizílekutzat dauzkaten etxebizitza erosi guztiei dagozkien zuzeneko diru-laguntzak jaso ahalko dituzte, babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudían ezarritako mugapenekin, salbu eta aurretiaz edukí duten etxebizitza besterendu badute; kasu horretan, diru-laguntza pertsonala bizikide bati dagokionean gutxituko da. f) Eskabidea egin aurre-aurreko bi urteen barruan beste etxebizitza baten jabe izan diren erosleek, ez dute diru-laguntza pertsonalerako eskubiderik izango, nahiz eta Dekretu honetan ezarritako baldintzak bete. g) Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko maileguak laguntzeari dagokionez, zuzeneko diru-laguntzen onuradun den sustatzaileak ondoko betebeharrak izango ditu: 1 - Etxebizitza sustatuak lanbide arteko gutxienezko soldata 5,5 arteko diru-sarrera neurtuak dituzten gizabanakoei alokatzea. 2 - Gutxienez bi urteko iraupena duten alokatzekontratuak sinatzea. S - Urtero, azkenengo egutegi-hiruhilean zehar, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzan aurkeztea txosten bat etxebizitzen egoera zehazten duena, horien alokatze-kontratuen kopiekin batera. 1. Kreditu-Erxeak emaniko mailegua ez ordaintieak eragin ditzakeen bahitura-gauzatzeak salbu, zuzeneko diru-laguntzak erdietsi dituzten etxebizitzak ezingo dira inola ere uzpenean eman bizidunen artean laguntza emandakotik bost urteko epean, harik eta Autonomi Elkarteko Administrazioari itzuli arte jasoriko dirutza guztia eta indarrean egoniko atzerapen-interesaren araberajasoz geroztik sortu diren interesak. Alokatzeko diren babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko maileguak laguntzeari dagokionez, zuzeneko diru-laguntzen eta sortaraziriko interesen itzulketa, erabilpen-aldaketa behin betiko kalifikazioa onartu denetik hamar urte igaro baino lehen gertatzen denean egingo da. 3. Baldin eta kasuan kasuko idazki publikoan adieraziriko funtsezko datuak salerosketa-eskabidekoekin edo kontratu pribatukoekin kontraesanean badaude, baligabetu egingo dira zuzeneko diru-laguntza onartuak eta osoro itzuli beharko zaizkio Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioari jaso diren dirutzak eta atzerapen-interesak eraginikoak, eta berraztertu egingo da finantzaketa berariazko onartua adieraziriko datu berrien eta zehaztapenen arabera. Horretarako, erabat ezargarri izango da Eusko Jaurlaritzak abenduko 17ko 698/1991 Dekretuz finkaturiko diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra. 8. atala.- Babes ofizialeko etxebizitzen eta prezio neurtuko etxebizitzen salmenta-prezioa. 1. Salmenta edo emate-prezio gehienezkoa azalera erabílgarriko metro kuadrok, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren 1,4 bider artekoa izango da. Alabaina, prezio hori metro kuadro erabilgarriko, aipatu eredu finkatuaren 1,5 artekoa izan ahalko da Vitoria-Gasteiz udalerrian, 1,6 artekoa Bilbo Handiko udalerrietan eta 1,7 artekoa Donostia Aldeakoetan. Salmenta edo emate-prezio gehienezko horiek aipatu eredu finkatuaren 0,1 bider arte gehitu ahal izango dira biztanle gutxiko eremuetan dauden babes ofizialeko etxebizitzei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren 24eko ekainaren 163/1986 Dekretuak dioenaren arabera. 2. 75 metro kuadro arteko azalera erabilgarria duten etxebizitzen salmenta- edo emate-prezioa, %10ean gehitu ahal izango zaio atal honen lehen zenbakian ezarritako gehienezkoari. 3. Baldin eta babes ofizialeko etxebizitzen lehen eskualdaketa behin betiko kalifikaziotik urtebete igarotakean egiten bada, salmenta- edo emate-prezioaren eguneraketa, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarria urtebeteko epea amaitzen denetik salerosketa-kontratua edo emate-idazkia sinatzen den arteko epean eguneratzen den neurri berean egin ahalko da. 9. atala.- Trasteleku, garaje eta eraskinen salmentaprezioa. 1. Traztelekuaren eta, kasua balitz, garaje eta beste eraskin batzuren salmenta edo emate-prezio gehienezkoa, baldin eta dauden eraikuntza, eraikin-unitate edo sustapen bereko etxebizitza-erosleei besterenduak badira, indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren 0,81 bider artekoa izango da metro kuadro erabilgarriko. Besterenketa etxebizitza-erosle ez den batekin denean, salmenta-prezio gehienezkoa aipatu eredu finkatua izango da, baldin eta eraskinek berariazko finantzaketa erdietsi izan badute. 2. Atal honen aurreko zenbakietan xedatutako prezio-mugapenak ezargarri izango dira, orobat, eraskinen eroslea etxearen eroslearen bizi-unitateko beste osakide bat denean. 3. Baldin eta babes ofizialeko etxebizitzen trastelekuen eta, kasua balitz, garaje edo beste eraskin batzuren lehenengo eskualdaketa behin betiko kalifikazioa emandakotik urtebete igarotakoan gertatzen bada, salmenta- edo emate-prezioa aurreko atalean zehazturiko heinean eguneratu ahalko da. 4. Baldin eta eraskinak Dekretu honetan edo Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 17ko 144/1988, apirilaren 11ko 108/1989, ekainaren 19ko 166/1990 edo uztailaren 16ko 433/1991 Dekretuetan ezarritakoaren arabera kalifikatu diren babes ofizialeko etxebizitzei atxikita ez badaude, soilik bigarren eskualdaketei dagokiela izango duten prezioa azalera erabilgarriko metro kuadroko, salerosketa-kontratua gauzatzean indarrean dagoen eredu finkatu ezargarriaren berdina edo txikiagoa izango da. Prezio-mugapen hori berariazko finantzaketa erdietsi izan duten eta, ondorioz, lehen eskualdaketan prezio-mugapena eduki duten eraskinetara mugatuko da. 10. atala.- Errenta. Babes ofizialeko etxebizitzen urteko hasiera-erre.nta gehienezkoa, azaroaren 10eko 3148/1978 ErregeDekretuaren 12. ataleak aipatzen duena, etxebizitzaX, trasteleku, garaje eta beste eraskinak barne, alokatzekontratua gauzatzerakoan duen salmenta-prezioaren %6 izango da, eta Dekretu hau indarrean jartzen denetik aurrera eginiko kontratu guztiei ezarriko zaie. Hemen zehazten denak ez da inola ere ezargarri izango arau hau indarrean ipini aurretik gauzatuta dauden babes ofizialeko etxebizitzen alokatze-kontratuen errenta-berrikuspenetan. Aurreko lerrokadan zehazturikoa kaltetu gabe, Dekretu honetan edo Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 17ko 144/1988, apirileko 11ko 108/1989, ekainaren 19ko 166/1998 edo uztailaren 16ko 433/1991 Dekretuetan ezarritakoaren arabera babes ofizialekotzat kaliakaturiko etxebizitzeei dagokienez, bein betiko kalifikazioa egin denetik hurrengo lehen bost urteetan sinatu diren alokatze-kontratuen urteroko hasiera-errenta gehienezkoa, etxebizitzei, trasteleku, garaje eta beste eraskinei barne, alokatze-kontratu hori gauzatzerakoan dagokien salmenta-prezioaren %7,5 izango da.II. ATALBURUA BABES OFIZIALEKO ETXEBIZITZAK SUSTATU, ETXEBIZITZA HORIEK LEHEN ESKUALDAKETAN HARTU ETA PREZIO NEURTUKO ETXEBIZITZAK ESKURATZEKO EKINTZEN FINANTZ ERREGIMENA 11. atala.- Berariazko maileguen ez aegarriak. 1. Babes ofizialeko etxebizitzak sustatzeko maileguek, eta babes ofizialeko etxebizitzak eta prezio neurtukoak eskuratzeko maileguek, baldin eta etxe horien salmenta-prezioa Dekretu honen 8.1 eta 2 atalean ezarritakoaren berdina edo txikiagoa bada, eta erosleen diru-sarrera neurtuak lanbide arteko gutxienezko soldataren 5,5 bider artekoak badira, ondoko ezaugarriak izango dituzte: a) Zenbatekoa etxebizitzaren salmenta-prezioaren %80 izango da gehienez. b) Interes-tasa, Kreditu Etxeekin sinatu eta indarrean dagoen Hitzarmeni loturik administrazio-baimenak zehazten duena, eginkizun honetarako propio finkatuko dena izango da. Interes·tasa hori Eusko Jaurlariuaren Dekretuz finkatuko da. c) Kitapen-epea hogei urtekoa izango da, ondoko gabeziekin: 1.- Hiru urte gehiago sustapen-mailegua denean. 2.- Bi urte, lehen aipatu hogeietan sartuak, erosketa-mailegua denean. d) Kitapen eta interesez osaturiko Kreditu-Etxeen sariak aldagabeak izango dira eta sei hilabetero eskatuko díra, ordaindu ala ez ordaindu. e) Maileguaren bermea hipoteka izango da eta, behar izanez gero, Kreditu-Etxeek hartzaileari eskatuko dizkion ziurtasunak. 2. Babes ofizialeko etxebizitzak edo prezio neurtuko etxebizitzak erosteko maileguak, baldin eta etxebizitza horien salmenta-prezioa aurreko zenbakian aipaturikoaren berdina edo txikiagoa bada, eta erosleen dirusarrera neurtuak lanbide arteko gutxienezko soldataren 6,5 bider baino gehiago ez badira, ondoko berezitasunak izango dituzte: a) Zenbatekoa etxebizitzaren salmenta-prezioaren %80 izango da gehienez. b) Interes-tasa, Kreditu Etxeekin sinatu eta indarrean dagoen Hitzarmeni loturik administrazio-baimenak zehazten duena, eginkizun honetarako propio finkatuko dena izango da. Interes-tasa hori Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz erabakiko da. c) Kitapen-epea hogei urtekoa izango da gehienez ere, aukerako bi urteko gabezi-aldia barne. d) Kitapen eta intereses osaturiko Kreditu-Etxeen sariak aldagabeak izango dira eta sei hilabetero eskatuko dira, ordaindu ala ez ordaindu. e) Maileguaren bermea hipoteka izango da eta, behar izanez gero, Kreditu-Etxeek hartzaileari eskatuko dízkion ziurtasunak. 3. Eraskinen azalera erabilgarria kontuan hartuko da berarizko maileguaren gehienezko zenbatekoa zehazterakoan. Babes ofizialeko etxebizitzek edo prezio neurtuko etxebizitzek, egitasmoaren arabera eta erroldan jasorik, eraskinak baldin badituzte atxikita, maileguak azalera erabilgarriko metro kuadroko izango duen gehienezko zenbatekoa, eraskinaren salmenta-prezioaren %60 izango da. Eraskinak babes ofizialeko etxebizitzei bakarrik atxikita ez badaude, maileguak metro kuadro erabilgarriko edukiko duen gehienezko zenbatekoa eraskinaren salmenta-prezioaren 9630 izango da. 4. Garajeak edota eraskinak atxikita ez badaude, babes ofizialeko etxebizitzen eragilearen finantzaketa etxebizitzak bezainbateko kopurura hedatuko da gehienez ere; horretarako, eraikuntzan, eraikin-unitatean edo sustapenean dauden etxebizitza bezainbat garaje edota eraskinen azalera zenbatuko da. Orobat, ez dute berarizko finantzaketarik jasoko garajeak edota eraskinak erosi baina haiek dauden eraikuntza, eraikin-unitate edo sustapen berean kokaturiko babes ofizialeko etxebizitzarik erasten ez dutenak. 5. Etxebizitzak lortzeko maileguen zenbatekoak ez du inola ere gainduko etxebizitzaren eta eraskinen prezio neurtu benetakoa, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ohartemandako ondorioetarako. 12. atala.- Sustatzailearentzako maileguak. 1. Berarizko maileguak behin behingo kalifikazioa lortutakoan emango zaizkie babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei. Eragileek emandako mailegu osoaren %55eraino erabili ahal izango dute, inbertsioaren garapena eta lanen martxa kontuan izanik; horretarako, FinantzaEtxeak egiaztagirien zenbateko osoa ordainduko du, harik eta aipaturiko mugara iritsi arte. Sustatzaileek aurreko lerrokadan aipaturikoak baino zenbateko handiagoak jaso ahal izango dituzte, etxebizitzen guztietatik zenbat salerosketa-kontratu edo esleipen-agiri, administrazioak ikuskatuak, aurkezten dituzten kontuan harturik, harik eta emandako maileguaren gehienezko zenbatekora iritsi arte. Baldin eta eragileak irabazi-asmorik gabe beren ohizko bizilekua izatekotan etxebizitzak egiten dituzten gizabanakoak badira, jasoko duten gehienezko zenbatekoa lanen martxaren araberakoa izango da. Kreditu-Etxeek maileguaren %15 gorde ahal izango dute salerosketa- edo emate-idazki publikoak gauzatu direla egiaztatu arte, edo, alokatzeko etxebizitzen sustapenaren kasuan, kontratuen %90 administrazioak bisatuak izan arte. Eragileek maileguaren lehen harketa mailegu hori gauzatu eta sei hilabeteren barruan egin beharko dute, eta beste harketen artean ezingo da bost hilabete baino gehiago igaro, salbu eta arrazoi zuzenik bada, bestela galdu egingo dituzte beren eskubideak. 2. Babes ofizialeko etxebizitzen eragileentzako maileguek ez dute ezelako laguntzarik izango gabeziaaldian, salbu eta norbere erabilerarako edo alokatzeko etxebizitzen sustatzaileen kasuan; horietako bakoitzean kasuan kasuko Hitzarmerrean finkatuta dagoen urteroko interes-tasa ezarriko da. 3. Gabezia-aldiaren amaiera, salerosketa- edo emateidazki publikoa luzatzen den eguriean, edo behin betiko kalifikazioa ematen den egunean izango da, norbere bizilekua eraikitzeko edo alokatzeko etxebizitzak egiteko kasuetan. 13. atala.- Eroslearentzako maileguak. 1. Eroslearentzako mailegua suscatzailearentzako kredituaren bahitura-zama ordezkotzan ordainduz edo zuzenean eman ahal izango da. 2. Ordezkotza bidezko eroslearentzako maileguak, eraikuntza amaituta salerosketa- edo emate-idazki publikoaren bidez erosketa gauzatzean denean, bukaera emacen dio gabezia-aldiari eta aldi horretako erredituen ordainketari. Idazkiaren bidez, erosleak bahiturak dakarzkion erantzukizunekin jabetuko da etxebizitzaz, eta idazki horren egunetik hasiko da bahitura-kreditua kitatzen. Horretarako, idazkia Kreditu-Etxearen jakinean jarriko da, sustatzaileak haren lehen kopia bidalíz. Baldin eta, Bahitura-Legearen 118. atalean xedatutakoari loturik, itundu balitz erosleak ordezkotza hartuko duela aipaturiko bahitura-erantzukízunean ezezik, harekin bermaturiko beharkizun pertsonalean ere, ordezkotzan hartutzat geratuko da baldin eta kredituEtxeak, esanda edo esangabe, bere onespena ematen badu. 3. Berarizko maileguak zuzenean emateko, ondoko baldintza zehatzak bete beharko dira: a) Behar bezala bisaturiko salerosketa-kontratua edo emate-idazki publikoa gauzatu izana etxebizitzaren eroslearen eta sustatzaile/saltzailearen artean. b) Sustatzaile/saltzaileak etxebizitza berdinerako berariazko krediturik jaso badu, erosleari mailegua eman baino lehen hura balio gabetzea. c) Sei hilabete ez igaro izana, bai babes ofizialeko etxebizitzen kalifikazioa edo prezio neurtukoetxebizitzen lehen harketarako udal baimena, bai eta saleroskeca- edo emate-kontratuaren bisatua, biak batera lortu direnetik Finantza-Etxean berarüko maíleguaren eskaera egin den arte. 14. atala.- Interes-tasen laguntza. 1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren bidez, laguntzak emango ditu berariazko maileguengatik eskaturiko interes-tasetarako, tasa hori kasu bakoitzean hartzaileari ezarritakoa izateko adinean. 2. Erosleen interes-tasa lagundua, beti ere benetakotzat hartuko dena eta, Dekretu honen 7.1 atalak ezarritakoaren arabera, diru-sarrera neurtuen zenbatekoa eta etxebizitzaren salmenta-prezioa kontuan izanik ezarriko dena, ondokoa izango da: a) Etxebizitzajabetza lehenengoz eskuratzeko egitamu berezian sarturiko onuradunak: %6,5eko interes benetakoa urteko. Baldin eta gordailurik egina egiaztatzen badute etxebizitzarako aurrezki-kontuan, gutxienez bi urtetan zehar, eta etxebizitzaren -eraskinak barne- prezioaren %10ren zenbateko berdinekoa edo handiagoa:. %6ko interes garbia urteko. b) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bider arteko diru-sarrera egiaztatuak dituzten onuradunak, baldin eta etxebizitzaren prezioak gainditien ez badu indarrean dagoen eredu finkatu ezargarria metro kuadro erabilgarriko 1,1 bider, salbu eta babes ofizialeko etxebizitza horiek biztanle gutxiko inguruetan daudenean edo azalera erabilgarria 75 metro kuadrokoa edo txikiagoa dutenean, holakoetan aukera izango bait da Dekretu honen 8.1 eta 2. ataletan ezarritako gehiketak egiteko, eta baldin eta etxebizitzaren eraskinak gainditzen ez badu aipatu neurria 0,53 bider: %6,5eko interes garbia urteko. c) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 3,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: % 7,5eko interes garbia urteko. d) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 4,5 bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: %9,5eko interes garbia urteko. e) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 5,5 bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten onuradunak: %11ko interes garbia urteko. Interes-tasaren laguntza meaileguaren gabezia-aldira ere hedatuko da, onuradunak gabezia horretaz baliatzen bada. 3. Akokatzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileentzako interes-tasa lagundua, %7,5eko interes garbia urteko izango da, hala gabezia-aldian nola kitapen-aldian, baldin eta etxebizitzen xedea mantentzen bada eta Dekretu honen 7.1 f) atalean jarririko baldintzak betetzen badira. Osterantzean, laguntzaren aurretiaz baliogabetuko da, kaltetu gabe horregatik 7.2 atalean jasoriko laguntzak itzultzeari buruz esaten dena. 4. Aurreko zenbakietan ezarritako baldintzak egiaztatzen ez direnean, maileguen kitapena kasu bakoitzean administrazioak eman eta baimenduriko interestasen arabera egingo da, Kreditu-Etxeekin sinaturiko Hitzarmenean ezarritakoa jarraiturik. 5. Interesetarako laguntzaren emanketak 5 urteko indarraldia edukiko du eta luzatu, gehitu edo indargabetu egin ahalko da, sail eskudunak berariaz administrazio-ebazpena emanez iraupen berdineko beste hiru epetan laguntzak emateko, eta horretarako epe bakoitzeko bosgarren urtean berraztertu egingo da jasotzaileen egoera subjetiboa. Laguntza luzatzeko, berrazterpenaren aurreko bi azken urteetako diru-sarreren batez bestekoa hartuko da kontuan, eta ezingo du gainditu mailen arabera 3, 4, 5 edo 6 bider urte horiei dagozkien lanbide arteko gutxienezko soldaten batez bestekoa. Diru-sarreren muga horiek gaindituz gero, gorantz aldatu edo, kasua balitz, baliogabetu egingo da aurretik dagoen laguntza; indargabetzeak ondorioak eragingo ditu maileguaren indarraldian gainerakoan. Laguntza berraztertzeko diru-sarrera egiaztatuak zehazteko, berrazterketa pean dagoen epeko bi azken urteei dagozkien egiaztagiriak aurkeztu beharko dira. Egiaztagiri horiek azken aitorpena egin den urteko hirugarren egutegi-hiruhilean zehar aurkeztu beharko du hartzaileak. 15. atala.- Erosleentzako laguntza pertsonalak. 1. Eusko Jaurlaritzak Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren bidez itzultzerik gabeko laguntza pertsonal bat emango du etxebizitza erosteko, errenta-maila, eroslearen bizi-unitatearen osaketa eta etxebizitzaren salmenta-prezioa kontuan harturik, Dekretu honen 7.1 atalean ezarritakoajarraituz. 2. Emango diren laguntza pertsonalen zenbatekoak erabakitzeko, etxebizitzaren salmenta-prezioari ondoko portzentaiak bidertuko zaizkio: A) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5, bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten erosleak: a) Erosle banakoentzat eta bi osakide arteko biziunitateentzat: %6. b) Hirutik bost osakide arteko bizi-unitateak: %7. c) Bost osakidez gorako bizi-unitateentzat: %8. B) Lanbide arteko gutxienezko soldataren 2,5 bidertik 3,5 bider arteko diru-sarrera neurtuak dituzten erosleak: a) Erosle banakoentzat eta bi osakide arteko biziunitateentzat: %4. b) Hirutik bost osakide arteko bizi-unitateentzat: %5. c) Bost osakidez gorako bizi-unitateentzat: %6. 3. Baldin eta etxebizitzek finkatutako ereduaren 1,2 bider baino prezio handiagoa badute metro kuadro erabilgarriko, Dekretu honen 7.1 c) atalak ezarritakoa jarraituz, laguntzen zenbatekoa lehen aipatu portzentaiak metro kuadro erabilgarriko eredu horren 1,2 biderri ezarriz aterako da.III. ATALBURUA: BIDERAKETA. 16. atala.- Babes ofizialeko etxebizitzen sustapena. 1. Behin-behingo kalifikazioek bide emango die babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileei berariazko maileguak eskuratzeko. Kalifikazio horietan, legez ezarritako xehetasunez gainera, beste hauek ere adierazi beharko dira: a) Kalifikazioaren xede diren ekintzak finantzatzeko erregimena finkatzen duen arauaren adierazpena. b) Sustatzailearen nortasuna (gizabanako-izena edo baltzu-izena, zerga-nortasuna eta bizilekua). c) Sustapeneko etxebizitzen kopurua eta azalera erabilgarria, eta garaje, trasteleku eta eraskinik badaukaten, atxikita dauden eta zer azalera duten esanez. d) Etxebizitzen uzpen- edo erabilpen-erregimena. e) Eredu finkatu ezargarria. f) Berarizko maileguen emanketa eta baldintzak Dekretu honetan ezarritako mugapenen menpe egongo direlako adierazpena. g) Berarizko maileguaren zenbatekoa. h) Etxebizitzen salmenta-grezioa. 2. Norbere erabilerako etxebizitzen sustatzaileentzako kalifikazioetan, zuzeneko diru-laguntzak ere adierazi beharra dago, beti ere baldin eta aurretiaz aurkeztu badute lanen aurrekontu babesgarria, horiek guztiak gauzatzeko egitasmoa eta Dekretu honek babes ofizialeko etxebizitzen erosleei eskatzen dizkien gainerako dokumentuak. 17. atala.- Etxebizitzaren erosketa. 1. Erosleei berariazko finantzaketa eta, kasua balitz, zuzeneko diru-laguntzak emateko esperientea irekitzeko, eskabidea aurkeztuko da, eredu ofizialean egina, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Ordezkaritzan, ondoko dokumentuekin batera: a) Eskatzaileak bera nor den eta, kasua balitz, noren izenean ari den egiaztatzea. b) Etxebizitza Dekretu honetan ezarritako epean bizileku ohizko eta iraunkor bilaka dadin hitz ematta. c) Bizikide-unitatearen osakideen adierazpena edo adierazpenak, egiaztatuz ez dela babes oBzialeko beste etxebizitza baten gainekojabariaren edo erabilpen edo gozamen eskubide baten jabe edo beste edozein etxebizitzaren jabe, eta, diru-laguntza pertsonalak lortzeko, ez dela halakorik izan eskabidearen aurre-aurreko bi urteetan. d) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aítorpenaren edo aitorpenen kopia, kasuan kasuko Forun Ogasunak erkatua, bizi-unitateari dagokiona, aurkezpen-epea amaitua duelarik eskabidea egitearen aurrerengo zergaldikoa. Baldin eta bizi-unitatean zerga horren aitorpena egin beharrik ez duen kiderik balego, kide horien dirusarreren zuriztapena agiri hauek aurkeztuz egingo da: Besteren kontura ari diren langileen kasuan, enpresan luzaturiko agiria, orohar jasoriko diru-sarrera gordin guztiak zehazten dituena. Bere kontura ari diren langileen kasuan, diru-sarreren aitorpena eta Dekretu honen 3.5 atalean aipaturiko egiaztagiriak. Bizisaridunak direnen edo langabezi laguntza edo sorospena jasotzen dutenen kasuan, urtean jasoriko sari, laguntza edo sorospenaren egiaztapena. Edozein kasutan, kasuan kasuko Foru Ogasunaren egiaztapena aurkeztu beharko da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpena egin beharrik ez izatea ziurtatuko duena. e) Organu eskudunaren eritziz, aukezturiko eskabidea ebazteko beharrezko den beste edozein. 2. Eskabidearekin batera, kasuan kasuko salerosketakontratuak edo emate-idazkiak aurkeztu beharko dira, kasuan kasuko Lurralde Ordezkaritzak bisatu ditzan. Uzte-idazkietan, berariaz eta derrrigorrezko baldintza modura adieraziko da etxebizitzaren erosleak eta bizi-unitatean kide dituenek hitza ematen dutela bizileku ohizko eta iraunkor bihurtzeko, eta ematen zaienetik hiru hilabeteko epean betetzeko. Etxebizitza hartan bizi direla egiaztatzekotan, kasuan kasuko udalaren egiaztagiria aurkeztuko dute, hiru hilabeteko epe horretan, organu eskubudnaren aurrean, salerosketakontratua edo emate-idazkia bisatua izan dadin. Eginbehar hori betetzen ez bada, jasoriko laguntza guztiak itzuli beharko zaizkio Eusko Jaurlaritzari. 3. Berariazko finantzaketa eta zuzeneko diru-laguntzak onartzea edo ukatzea, eta mailegu onartuaren gehienezko zenbatekoa zehaztea, beti ere kasuan kasuko Lurralde Historikoko Lurralde Ordezkaritzak erabakiko du adrninistrazio-ebazpen bidez. 4. Berariazko finantzaketa eta zuzeneko diru-laguntza administrazio bidez onartuak jasotzeko, idazki publikoa egin beharko da aurretik. Egintza hori Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioarekin finantza-hitzarmen berezia sinatu duten Kreditu-Etxeetako baten bidez gauzatuko da. 5. Finantzaketa babestua onartu eta hiru hilabeteko epean, finantzaketa horren onura duen erosleak kasuan kasuko idazki publikoa aurkeztu beharko du Hírígíntza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Ordezkaritzan. 18. atala.- Kontratuak. 1. Babes ofizialeko etxebizitzen eta dituzten eraskinen salerosketa-kontratuak, emate-idazkiak eta alokatze-kontratuak, bisatu egin beharko dira Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren Lurralde Ordezkaritzetan, eta etxebizitzen saltzaileak edo alokatzaileak izango du bisatua izateko aurkezteko betebeharra. Betebehar hori garaje edo beste eraskin ez atxikitu batzutara ere luzatuko da, garajeak dauden eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapen berean kokaturiko babes ofizialeko etxebizitzen erosleei saltzen edo alokatzen bazaizkie. 2. Babes ofizialeko etxebizitzen salerosketa-kontratuetan edo emate-idazkietan, baldin eta etxebizitzak dauden eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapen berean kokaturiko garajeak edo beste eraskin batzuk egitasmoari eta erregistroari dagokienez haietatik desatxikiak badaude, indarren dagoen araudian ezarritako atalez gainera beste batjasoko da, berariaz esanez erosleak aukera izango duela aipaturiko garaje edo eraskinetako bat lortzeko. Aukera hori etxebizitzaren salerosketa- edo emate-kontratua bisatu baino lehen gauzatu beharko da beti ere. Baldin eta eraikuntza, eraiki-unitate edo sustapenean garajeak edo eraskinak baino etxebizitza gehiago badago, etxebizitza bat erosten duen guztiari eskaini beharko zaio haiek erostea. Eskaintza hori garajeak eta eraskinak oraindik salgai daudenean egin beharko da. 3. Aurreko zenbakiari gagozkiola, etxebizitzaren salerosketa eta emate-kontratuak bisatzeko; ezinbesteko baldintza izango da garaje edo eraskinaren salerosketa edo emate-kontratua harenarekin batera aurkeztea, edota, bestela, horiek erosteari espreski uko egitea. 19. atala.- Diru-kopuru aurreratuak eta diru-laguntza pertsonalak jasotzea. 1. Gerotan ordaintzeko dirutza gisa, uztailaren 24eko 2114/1986 Dekretuz onartua dagoen babes ofizialeko etxebizitzei buruzko Araudiaren 114. atalean ezarritako baldintzak bete ondoren, etxebizitza-erosleei eskatuko zaien diru-kopuruak ezingo du gainditu, alde batetik etxebizitzaren eta eraskinen salmenta-prezioa, eta bestetik, kasua izanez gero, bai itzultzerik gabeko diru-laguntzaren kopuru onartua eta bai salerosketakontratua bisatutakoan erosleari onartzeko den maileguaren gehienezko kopurua zenbatuz ateratzen den emaitza harturik bien artean dagoen aldea. 2. Itzultzerik gabeko diru-laguntza pertsonalak, eroslearen lehen ekarria gutxitzeko direnak, behin etxebizitzaren erosketa idazki publikoan gauzatu eta gero jasoko dira arau orokor gisa. Hala ere, diru-laguntza horiek aurretiaz jaso ahalko dituzte sustatzaileak nahiz erosleak berak. Sustatzaileak etxebizitza eginda eskualdatu baino lehen diru-laguntza jaso ahal izateko, ondoko dokumentuak aurkeztu beharko dira: a) Administrazio-sail eskudunak bisaturiko salerosketa-kontratua edo emate-idazkia, diru-laguntza lehen ekarria gutxitzeko erabiltzea adierazten duena. b) Bermea, gaudimen nahiko edo aseguru-kontratu bidezkoa, harik eta etxebizitza eskuan jarri eta salerosketa- edo emate-idazkia gauzatu artekoa, hain zuzen ere jasoriko dirutza eta indarrean dagoen atzerapeninteresaren araberako interesak itzultzeko. c) Baldin eta kopuru aurreratuen gehienezkoa itzultzerik gabeko diru-laguntza kendu gabe osorik aurretiaz jaso bada, dokumentazioa, erosleei laguntza horri dagokion kopurua itzuli zaiela egiaztatzen duenaErosleak idazki publikoa gauzatu baino lehen dirulaguntza jasotzeko, a) eta b) letretan aipaturiko dokumentuak aurkeztu beharko ditu, eta orobat egiaztatu kontuaren gain aurreraturiko iaguntzak jasotzeko baimenduta dagoen gehienezko kopurua osorik ordaindu duela. Edozein kasutan, zuzeneko diru-laguntzak aurreraturik jasotzeko, Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak xedaturikoari lotuko zaio. Dekretu horretan arautzen da Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorren konturako diru-laguntzen berme eta itzulketen erregimen orokorra, eta finkatzen dira horien kudeaketan partaide diren Entitate Lankideen baldintza eta betebeharrak. 3. Norberak erabiltzeko babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileek diru-laguntza pertsonalakjaso ahalko dituzte, behin diru-sarrera neurtuak eta etxebizitzen kostu benetakoa egiaztatu eta gero, eta behin-behingo kalifikazio-txartelean adieraziko da. Laguntza hori eskuratzeko, etxebizitzaren kostua egiaztatu beharko du aurretiaz, lanen Teknikari-Zuzendariak lanen amaieraz eginiko egiaztagiriaren bidez eta lurraren balioak etxebizitza horretan izan duen eragina ziurtatzen duen dokumentuaren bidez. Diru-laguntza pertsonala aurretiaz jaso ahalko da, aurrekontu babesgarria eta gauzatzeko egitasmoa aurkeztuz, baldin eta bermatzen bada itzultzea bai hura eta bai indarrean dagoen atzerapen-interesaren arabera sorturiko interesak, diru-laguntza jasotzeko ezarritako prezioen gainetiko kostua gertatuz gero. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Dekretu honetako 3.4 atalean esaten diren N eta A haztaketako bierkariak, haztatutako sarreren zedarripenerako erabili beharrekoak, ondorenguok izango dira: N - Banakako erostaileak edo 2 lagunez osatutako bizikidebanakoak: ........ .. .............................. 1,00 - Hanakako erostaileak edo hogeita hamar urtetik beherakoak edo hirurogeita bostetik gorakoak diren bi lagunez osatutakoak: ..................... 0,95 - 3 edo 4 laguneko bizikide-banakoak: 0,95 - 5 edo 6 lagtmeko bizikide-banakoak: 0,90 - 6 lagun baino gehiagoko elkarbizitzarako banakoak: ............... 0,80 Bizikide-banakoko lagun bat edo gehiago, Pertsona Fisikoen Erretaren gaineko Zerga araupetzeko legepidetzan ezarritako baldintzetan, elbarriren bat dutenak izanez gero, ezarri beharreko N biderkaria berez zegokiokeenaren hurrengo zatikoa izango da. A - Irabaziak lagun bakar batek ekartzen ditueneko bizikidebanakoak: .......................................... 1,00 - Irabaziak bi lagunek ekartzen dituzteneko bizikide-banakoak: ........ 0,95 - Irabaziak hiru lagunek edo gehiagok ekartzen dituzteneko bizikidebanakoak: .......................................... 0,90 Bigarrena.- Dekretu honetako 7.1 c) eta 8.1 ataletan jarritako xedapenak ezarri beharko zaizkieneko Bilbo Haundiko eta Donosti Aldeako aldeetako udalerrien zedarripena Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitzako Sailburuaren Agindu bidez egingo da. Hirugarrena.- Euskal Herriko Autonomi Elkartearen eremuan, babes ofizialeko etxebizitzen suztapenetako hirigintzako gosteen guztizkoari gehitutako lurren balioak ez du, babespeko etxebizitzen eta gainontzeko eraikuntzen salmenta-prezioarekiko, ondoren ematen diren ehunekoetatik gorakoa izan beharko: a) 1 Batasun-arauzko Geografi alorra: ehuneko 20 b) 2 Batasun-arauzko Geografi alorra: ehuneko 15 Laugarrena.- Eusko Jaurlaritzak ez du Dirubideketarako Lankidetza-Itunerik izenpetu ez .duen MaileguErakundeekin edo, izenpetu izanik ere, Itune horretan hitzartutakoaz landa bideak eragin dakizkien berarizko gaitasuneko dirubideketak egiteko baimenik emango, ez eta ere ez du Erakunde horiek emandako dirulaguntzarik ordainduko, ez etajesapenik beheratuko ere. Boskarrena.- Uztailaren 24eko 2.114/1968 Dekretuko 148. atalean ezarritakoari buruzkoan, babes ofizialeko etxebizitza bat norbere gogoz babespeko izatetik kanpo uztea lortu ahal izateko, horretako eskaria egiten duenak, etxebizitza babes ofizialekotan behin-betiko zermugatu zenetik aurrera jasotako zerga-onuren, arielen, diru-laguntzen eta artez jasotako bestelako laguntzen eguneratutako hainbatekoa itzuli beharko du berriro, indarrean dagoen atzerapenagatikako korritu-moetaren arauera, dagozkien korrituak erantsiz. Seigarrena.- Dekretu honetan ezarritakoaren kaltetan gabe, Eusko Jaurlaritzaren ekainaren 24eko 163/1986 Dekretua, biztanle gutxiko babes ofizialeko etxebizitzak suztatzeari buruzkoa, ondorio guztitarako, indarrean dagoela aldarrikatzen da. Zazpigarrena.- Arau honetan ezarritako jaurpidea, Eusko Jaurlaritzaren, babes ofizialeko etxebizitzen itunetutako suztapenei buruzko, otsailaren 23ko 53/1988 Dekretuari ezarri beharko zaio, Dekretu honetan ezarritako hainbatekoz, suztapenerako emandako onuren guztizkoaren arauera, nornahirentzako deialdi bakoitzean zedarrituko den jesapenaren hainbatekoarekiko berarizkotasunez. Zortzigarrena.- 1.- Etxebizitza sozialen finantzaketa neurri eta erregimen juridikoari buruzko, ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 2. ataleko 4. puntua aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: q4. Salbuespen gisa eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren akordio espresuz, 90 metro baliagarrizko edo gutxiagoko luze-zabaleko etxebizitzak erosteko eta suztatzeko egiketei aplikatu ahal izango zaie Etxebizitza Sozialen erregimen juridikoa behar hori justifika dezaten udalerrietan, horrek dakartzan finantza neurriak bete daitezenean: urteko irabazi ponderatuek, aplikagarri den gutxienezko soldata interprofesionala ez dezatela gainditu 3,5 aldiz erabilgarri den metre kuadroaren salmenta prezioa, indarreango erabili beharreko eta aldi baterako kalifikapena egin zenean indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 1,10 koefizientez biderkatzeak eman dezan emaitza hainbatekoa izan dadila gehienera prezio hori.,· 2.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 9. ataleko 2. puntuko a) eta b) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «a) Sustapenaren gai izan diren etxebizitzak jabetzapean ematen badira etxebizitzaren erabil daitekeen metro kuadroaren gehienezko zenbatekoa bere salmenta-neurriaren ehuneko 50ekoa izango da, eta alogeran etamen badira, teoriazko salmeata-prezioaren ehuneko 70ekora gehituz. Atxikitako eraskinen kasuan, 0,60ko koefizientez biderkatuko da lehen aipatu den zenbateko hori, metro kuadro erabilgarriaren kontratua egin ahal izateko. Maileguen zenbatekoak ez du sekula gaindituko etxebizitzen eta eraskinen tasaketaren benetako balioaren 100eko 80koa, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ezartzen denaren arabera. b) Urteko korritu moeta urteko benetako 100ko 5ekoa izango da maileguak iraun dezan bitartean eta sustapenak sortu dituen etxebizitzak salmentan esleitu daitezenean, eta urteko benetako 100eko 4koa izango da alogeran esleitu daitezenean. Hala ere, gabezia aldia amaitu eta salmentari edo alogerari dagokion kontratua egin ez denean, korritu moeta aldatuko da, babes ofizialeko etxebizitzen sustatzaileari Mailegu-Erakundeek emandako mailegu kualifikatuentzako gabezia-aldia amaitu dadineko urteroko Finantzaketa Lankidetzarako Hitzarmenean ezarritakoa izan daitekeela.,· 3.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 9. ataleko 3. zenbakiko a) eta b) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «a) Lurren esleipeneko eta hirigintza-lanetako goste osoa, kontzeptu horiek direla medio, sustatzaileak egindako gastuen konpentzaziotarako eta babes ofizialeko etxebizitzei buruzkoan indarrean dagoen legepidetzan finkatutako mugen barruan. Dena dela dirulaguntza hau, babes ofizialeko etxebizitzen sustapena lehen-helburu izanezko lurrei buruzkoan aribide babesgarrien dirubideketari buruzko, martxoaren 17ko 63/1992 Eusko Jaurlaritzaren Dekretuan finkatutako diruzko laguntzekin elkargarri izango da, baina araupidetza honen eretzean emandako berarizko gaitasuneko jesapenaren balio bereko hainbatekoan gutxituko da. b) Sorospen teknikoaren goste osoaren 100eko 50ekoraino. Honako hau hartzen da sorospen teknikotzat: Arkitektura-proiektua idaztea eta obren zuzendaritza. » 4.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 10. ataleko 1. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «1. Etxebizitzak erosteko, mailegua eskuratu ahal izango du Izaiki Publikoak Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitza Sailarengandik, artez eta aurreko atalean ezarri diren baldintzen arabera; hala ere zera adierazten da, esleitutako etxebizitzak gero jabetzan uzten badira, ez duela etxebizitzen salmenta-prezioaren 100eko 50ekotik gorakoa izan beharko, alogeran uzten badira, teoriazko salmenta-prezioa 100eko 70ekora gehituz. Atxikitako eraskinen metro kuadro baliagarriaren kontua ateratzeko, gorago esandako hainbatekoa 0,60 ehunekoz biderkatuko da. Etxebizitza Sozial mailako kalifikapena emateko, etxebizitzak erosteko maileguek, martxoaren 25eko 2/1981 Legean ezarritako modu eta neurritan, inoiz ez dute etxebizitzaren eta eraskinen tasazioaren benetako balioaren 100eko 80kotik gorakoak izan beharko.» 5.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 11. ataleko 2. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «2. Zatikako ordainketa hori, korritudunjesapentzat hartuko da, korritu-moeta urteko benetako 100eko 5ekoa izango dela, kitapen-aldia gehienera hogei urtetarakoa eta kuota iraunkorrezkoa izango dela.» 6.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 12. ataleko 1. zenbakiko a), b) eta c) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «a) 100eko 10ekoa, lanbidearteko gutxieneko lansariaren 1,5 eta 1,8ren arteko diru-sarrerak dituzten elkarbizitzarako banakoentzako. b) 100eko 20koa, lanbidearteko gutxieneko lansariaren 1 eta 1,5en arteko haztatutako diru-sarrerak dituzten elkarbizitzarako banakoentzako. c) 100eko 35ekoa, urteko haztatutako diru-sarrerak lanbidearteko gutxieneko lansaria baino txikiagoak dituzten elkarbizitzarako banakoentzako.p 7.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 13. ataleko 1. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «1. Sustatzaile publikoek eta pribatuek burutu ahal izango dute, oso osoan edo zati batean, baliabide pribatuz (Mailegu-Erakundeek emandako berariz gaitutako maileguz bereziki) finantzatutako Etxebizitza Sozialen sustapena. Era berean, Dekretu honetako 6.2 eta 3. ataletan ezarritako neurri eta modutan, gerora Etxebizitza Sozialetan zedrmugatzeko etxebiziuen esleipeneko egiketek dirubideketa hori lortu ahal iuzango dute» 8.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 15. ataleko 1. zenbakiko a) hizkia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: «a) Metro kuadro baliagarri bakoiuaren gehienerako hainbatekoa etxebizitzaren salmenta-prezioaren 100eko 80koa izango da eta atxikitako eraskinen salmenta-prezioaren 100eko 60koa. Mailegua, martxoaren 25eko 2/1981 Legearen ondoriotarako, sekula ez da etxebiziuen eta eraskinen tasazioaren balioaren 100eko 80koa baino goragokoa izango.»· 9.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 17. ataleko 1. zenbakiko a) eta b) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «a) Urteko benetako korrituaren 100eko 5ekoa etxebiziuak salmenta eran utzi daitezenean. b) Urteko benetako korrituaren 100eko 4koa, etxebízitzak alogera eran utzi daitezenean.» 10.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 17. ata1eko 2. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: «2. Uzketa alogera erakoa baldin bada, maileguen korrituen eta hitzarmenaren gai izan den korritu moetaren arteko aldearen eta urteko benetako 100eko 4eko korrituari legozkiokeenak ordainduz egingo da subsidiazioa.m 11.- Ekainareri 19ko 167/1990 Dekretuaren 19. ataleko 4. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: «4. Jesapenaren gehienerako hainbatekoa, metro kuadro baliagarri bakoitzeko, etxebiziuaren salmentaprezioaren 100eko 80koa eta atxikitako eraskinen salmenta-prezioaren 100eko 60koa izango da.» 12.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 20. ata1eko 1. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: ni.- Eusko Jaurlaritzako Hiriginua eta Etxebizitza Sailak, honako dirulaguntza hauek emango dizkie Finantzaketa Berezipeko Jaurpide bidez sustatutako etxebizitzak lehenengo salmenta-aldikoak eros diuatenei, salmenta kontratuan azaltzen diren prezioei ondoren aipatzen diren ehunekoak aplikatuko zaizkiela: a) Bakarkako erostaileenuat eta bi lagunerainoko elkarbiziuarako banakoenuat: 100eko 9. b) Hiru lagunetik bosterainoko elkarbizitzarako banakoenuat: 100eko 10. c) Bost lagun baino gehiagoko elkarbizitzarako banakoenuat: 100eko 11.» 13.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 21. atala aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: «21. atala.- Eroslearen aldeko subsidiazioa, Finantzaketa Berezipeko Erregimenean. Eusko Jaurlariuak, Hiriginua eta Etxebízítzako Sailaren bidez, mailegu kualifikatuaren korritu-moetak ordainduko dizkio Finantzaketa Berezipeko Jaurpidez sustatutako Etxebiziua Soziala lehenengo aldiz eros dezanari subsidiatutako korrituaren urteko benetako 100eko 5 izango dela.» 14.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 27. ataleko c) hizkia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «c) Eskegileak, edo honen ezkontide edo bizilagunak, horretan interesa duten Udalerrietako edozeinetan izan dezala egoitza, etxebizitzen esleipen prozedurari ekitetik urtebetez gutxienez. Era berean, kontutan ikzango dira, lanpostua dela eta, eman den emigrazioa eta bai sustapena kokatzen deneko udalerrian eman ohi diren lanpostu-baldintzak ere, Dekretu honen garapeneko araupidetzaren arauera.· 15.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren 29. ataleko 3. zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «3.- Etxebizitza Sozialen sustapeneko etxebizitzen guztirako kopuruan sartzen diren etxebizitza batzuk esleipen prozeduratik edo esleipenerako gutxienezko baldintzetatik kanpo utzi ahal izango ditu sustatzaileak. Honako hauek sartuko dira salbuespen horren barruan: Behar bereziei erantzuteko direnak eta Eusko Jaurlaritzako Hirigintza eta Etxebizitzako Sailak horretarako baimena eman dezaneko baldintzapean. Dena dela, kanpo uzte horrek Dekretu honetako 2.4 atalean finkatutako bere onura-hartzaileen gehienezko prezioaren eta diru-sarreren baldintzak bete beharko ditu; alderantzizkoan, Etxebizitza Sozialen berarizko legejaurpidepeko etxebizitza direla zermugatzetik kenduko dira, hortik aurrera, ondorio guztitarako, legejaurpide orokorpeko Babes Ofizialeko Erxetan sartuko direla. Halaber, zermugapena kentzeak, kentze horren gai izandako etxebizitzegatikjasotako diruzko laguntza guztiak atzera itzuli behar izatea ekarriko du.» 16.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren Xedapen Gehigarrietako Bigarreneko lehenengo lerroaldia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Bigarrena.- Jaurpide publikoan sustatutako etxebizitza sozialen gerokotan utzitako prezioaren korritumoetak, baita etxebizitza sozialak erosteko berariz gaitutako jesapenen korrituak beheratzeak ere, 5 urteko indarraldia izango «dute. Iraupen bereko aldika luzatu ahal izango dira, onuradunaren birrazterketa egin aurreko azken bi urteetako familiaren haztatutako urteko batenaz besteko irabaziek urte horiei dagozkien lanbidearteko gutxieneko lansaria 3,5 aldiz gainditu ez dezaten bitartean.» 17.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuaren Xedapen Gehigarrietako Laugarreneko 1. zenbakiko lehenengo lerroaldia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Laugarrena.- 1. Etxebizitza Sozialak sustatzeko xedez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Orokorrak, Dekretu honetan ezartzen direnez baliatuz, sustatzaile publiko batzuren alde (etxebizitza eremuan sustatzaile horiei atxikita dauden baltzu publikoak nahíz sustatzaile pribatuak barne), nahiz kobratuz, nahiz salmenta moduan, nahiz lurraren gaineko eskubidea sortuz, emanketaren bat egin dezanean, emanketa hori, Euskadiko Ondareari buruzko, uztailaren 27ko 14/1983 Legean esaten denarijarraiki, nornahirentzako lehiaketa bidez egingo da, lehiaketaren ordez, hainbatekoaren arauera gaitasunaren jabe den organoak baimena emanik, zuzeneko inorentzakotzea egin ahal izango dela.» Bederatzigarrena.- 1.- Eusko Jaurlaritzaren hirigintzalanak egindako eta eraikitako ondarea birgaitzeko iharduera babestuei buruzko, uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 25. atalaren 1 eta 2 zenbakiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «1. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza eta Etxebizitzako Sailaren bitartez, subsidiatu egingo ditu kualifikatutako maileguek sortzen dituzten korrituak, horrela beti ere benetakotzat joko den eta haztatutako urteko dirusarrera kontutan izanik ezarriko den korritua ondoren ematen dena izan dadin: a) Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrerak, lanbidearteko gutxieneko soldata 2,5 bider baino haundiagoa izan ez denetan, beti ere, Dekretu honetako 3.3 eta 4 ataletan esaten denari jarraiki, egin beharreko lanetan, egitura edo eraikuntza egokitzeko, edo etxebizitzen bizigarritasun-baldintzak egokitzeko diru-atalak sartu beharko direla: urteko benetako korrituen 100eko 6,5ekoa. b) Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldata 3,5 bider baino haundiagoa ez denetan: urteko benetako korrituen 100eko 7,5ekoa. c) Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldata 4,5 bider baino haundiagoa ez denetan: urteko benetako korrituen 100eko 9,5ekoa. d) Birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldata 5,5 bider baino haundiagoa ez denetan: urteko benetako korrituen 100eko 11,5ekoa. 2.- Bost urtetarako izango da ematen den subsidioa; aldi hori goraka aldatu edo ezeztatu ahal izango da iraupen bereko beste bi alditan laguntzak tmateko eskuduntza duen berarizko erabaki administratiboaren bidez. Horretarako, aldi bakoitzeko boskarren urtean berraztertuko dira mailegalarien zirkunstantzia subjetiboak. Subsidioa luzatzeari dagokionez, berrazterketa egin aurreko azken bi urteetako urteko ponderatutako dirusarreren batenaz bestekoa hartuko da kontutan. Lanbidearteko gutxienezko soldaten batenaz bestekoak, maila bakoitzeko eta hurrenez hurren, ez du esandako urteetako batenaz bestekoaren 3, 4, 5 edo 6 bider baino haundiagoa izan beharko. Dirusarreren esandako mugak gainditzeak lehendikako subsidiazioaren gorakako aldaketa edo, behar izanez gero, ezeztapena ekarriko du. Subsidiazioa berraztertzearren ponderatutako dirusarrerak zehaztu beharko dira eta berrazterketaren gai izango den aldiko azken bi urteei dagozkien egiaztapen-agirisortak aurkeztea eskatuko du horrek. Aipatutako agirisorta horiek, azken aitorpena egin zeneko urteko hirugarren egutegi-hiruhilabetekoaren barruan aurkeztu bebarko du mailegu-hartzaileak.» 2.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 26. atalaren 2. zenbakiko b) hizkia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «b) Birgaikuntzaren titularrek haztatutako urteko dirusarrerak lanbidearteko gutxieneko soldata baino 5,5 bider baino haudiagoa ez duten elkarbizitzako banakotakoak izan beharko dute. Inola ere ez dute zuzeneko laguntza ekonomikoen jasole izaterik izango birgaikuntzaren titularrek baldin eta beren urteko ponderatutako dirusarrera etxebizitzari edo merkataritzako lokalari dagokion aurrekontü babesgarriaren bostenera heltzen ez bada.· 3.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 27. atalaren 2. zenbakiko bigarren lerroaldia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Kualifikatutako finantzaketa eskuratu ahal izateko, aurreko Sekzioan nagusiki etxebizitzetarako diren eraikinetan egiteko diren birgaikuntzen titularrei eskatzen zaizkien betekizunak bete behar ko dituzte onuradunek, indarrean dagoen lanbideareeko gutxieseko soldata 6,5 bider baino haundiagoko ponderatutako urteko soldata inola ere izaterik izango ez dutela.· 4.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 28. ataleko bigarren lerroaldia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Kualifikatutako finantzaketa ematen den unean indarrean dagoen Modulo (M) ponderatua 1,80 koefizienteaz eta konputagarri den azaleraren metro kuadroen koruruaz biderkaturik ateratzen dena izango da aurrekontu babesgarriak izango dituen gehienerako muga kualifikatutako finantzaketa zehazteko orduan. Trasteleku eta bestelako lotutako eraskinei buruz 0,81 koefizientea erabiliko da.» 5.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 29. atalaren b) eta c) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «b) Jesapenaren baimen administratiboa ematen den unean indarrean dagoen Mailegu-Erakundeekin izenpetutako Finantz Lankidetzarako Hitzarmenaren esparruan mailegu modu bakoitzerako ezartzen dena izango da korritu-moeta. Korritu-moeta hori Eusko Jaurlaritzaren Dekretuz ezarriko da; etxebizitzak duen metro kuadro erabilgarriko babesgarri den aurrekontua indarrean dagoen Modulo (M) ponderatua 1,54ez eta etxebizitzak (horren titularrek beren urteko ponderatutako dirusarrerak lanbidearteko gutxieneko lansaria 5,5 bider baino gehiagoz gainditzen ez duen elkarbizitzarako banakoetakoak izan beharko dutela) dituen metro kuadro erabilgarrien kopuruaz biderkatzetik ateratzen dena baino haundiagoa ez deneko eroste-birgaitzeko aribidetarako, esandako gorabeheretakoren bat gainditzen dutenetarako baino korritu-maoeta baxuagoa ekarriko delarik. Babesgarri den aurrekontuaren aurreko mugari, korritu-moeta zehazteari dagokionerako, indarrean dagoen Modulo (M) ponderatu ezargarria 0,81 koefizienteaz eta trastetegia eta bestelako eraskinen azalera konputagarriak dituen metro kuadroen kopuruaz biderkatzetik ateratzen dena gehitu ahal izango zaio. c) 20 eta 5 urteren arteko amortizazio-aldia ezarri ahal izango da, gehienera ere 3 urtetako gabezia-aldiarekin. Mailegu-Erakundeekingo Finantzaketetarako Lankidetza. Hitzarmenetan babestutako eroste-birgaitze aribideak finantzatzeko ematen diren jesapenen amortizazio-aldiari eta gabezi-aldiari buruzko hitzarketak ezarri ahal izango dira, aurrekontuak indarrean dagoen Mo_dulo (M) ponderatu ezargarria 1,54ez eta etxebizitzak dituen metro kuadroen kopuruaz biderkatzetik ateratzen den emaitza gainditzen duen ala ez kontutan izanik. Trastetegi eta bestelako lotutako eraskinekin 0,81 koefizientea erabiliko da, eta konputagareri den azalerak dituen metro kuadro erabilgarriak hartuko dira kontutan.· 6: Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 30. atalaren 1 zenbakiko A) eta B) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «) Erosketa-birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldat 2,5 bider baino haundiagoa ez denean: a) Norbanako erostaileentzat eta bi lagunerainoko elkarbizitzarako banakoentzat: 100eko 7koa. b) Hiru eta bost lagunera arteko elkarbizitzarako banakoentzat: 100eko 8koa. c) Bost lagun baino gehiagoko elkarbizitzarako banakoentzat: 100eko 9koa. B) Erosketa-birgaikuntzaren titularraren urteko ponderatutako dirusarrera lanbidearteko gutxieneko soldat 3,5 bider baino haundiagoa ez denean: a) Norbanako erostaileentzat eta bi lagunerainoko bízikide-banakoentzat: 100eko 5ekoa. b) Hiru eta bost lagunera arteko bizikide-banakoentzat: 100eko 6oa. c) Bost lagun baino gehiagoko bizikide-banakoentzat: 100eko 7koa.» 7.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 1ko 189/1990 Dekretuko 30. atalaren 2 eta 3 zenbakiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez gerauen dela: «2. Eusko Jaurlaritzak, Hirigintza eta Etxebizitzako Sailaren bidez, Dekretu honetako 25.1 atalean ezarritako neurri eta modu beretan zorra sortutakoen korritumoetak gutxituko ditu. Halaber, beherapenaren lege jaurpidea nagusiki etxebizitzetarako diren eraikuntzetan egiteko diren babestutako aribidetarako ezarritakoa izango da. Korritu-moetaren beherapena, onura-hartzailea gabeziaz baliatzen bada, jesapenaren gabezia-aldira ere hedatuko da. 3. Zuzeneko laguntza ekonomikoak eskuratzea, babesgarri den aurrekontuak indarrean dagoen Modulo (M) ponderatu ezargarria 1,32z eta etxebizitzak dituen metro kuadro erabilgarrien kopuruaz biderkatzetik ateratzen dena ez gainditzearen baldintzapean egongo da. Gehienerako muga, aipatutako Modulo (M) ponderatua 0,81 koefizienteaz eta trastetegi eta bestelako lotutako eraskinen azalera konputagarriaren metro kuadroen kopuruaz biderkatuz ateratzen denarekin haundituko da.» 8.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 31. atalaren 4 zenbakiko hirugarren lerroaldia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Etxebizitzen gehienerako salmenta-prezioak, erosketa-operazioa burutu bada, ez du behin behineko sailkapena ematen den unean indarrean dagoen Modulo (M) ponderatu ezargarria 1,80ez eta konputagarri den azaleraren metro kuadro baliagarriez biderkatzetik ateratzen dena gainditzerik izango. Trastetegi eta bestelako lotuitako eraskinentzat koefizientea 0,81 izango da.» 9.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 34. atalaren 1 zenbakiko bígarren lerroaldia aidatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «Aurrez erosketa-operaziorik izan bada, jesapenaren muga, konputagarri den azaleraren metro kuadroko, etxebizitzaren salmenta-prezioaren 100eko 80ekoa izango da. Trastetegi eta bestelako lotutako eraskinekiko portzeintzaia horien salmentako prezioaren 100eko 60koa izango da.» 10.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 35. atalaren 2 zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «2. Aipatutako laguntzak eskuratu ahal izateko etxebizitzen salneurriak, metro kuadro erabilgarnko, ez du behin bebingo sailkapenaren unean indarrean dagoen Modulo (M) ponderatu ezargarria 1,54ez biderkatzetik ateratzen dena gainditzerik izango. Lotutako eraskinei dagokienez, 0,81 izango da koefizientea. Alogeran ematen diren kasuetan, urteko gehienerako errentak ez du adierazitako salneurriaren 100eko 7,5a baino haundiagoa izan beharko. Kasu guztietan, erosleen edo alogeran hartzen dutenen ponderatutako urteko dirusarrerek ez dute lanbidearteko gutxieneko soldata 5,5 bider baino haundiago izan beharko.» 11.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 35. atalaren 3 zenbakian agindutakoa, Dekretu hau indarrean jartzean, baliogabetuta eta edukirik gabe geratzen da. 12.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 35. ataleko 5 zenbakiko A) eta B) hizkiak aldatu egiten dira, horien idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «A) Etxebizitzen sustapena, jabetzapean ematen dírenetan: urteko benetako korrituen 100eko 9,5ekoa. B) Etxebizitzen sustapena, alogeran ematen direnetan, atal honetan ezarritako baldintzetan alogeran emanda dauden etxebizitzak barne: urteko benetako korrituen 100eko 7,5koa.» 13.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1989 Dekretuaren 38. ataleko 2 zenbakia gehitzen da, ondorengo esate-modu eta neurritan: «2. Halaber, eta dagokion Itunea izenpetuz, arkitektura aldetik berarizkoak diren eraikuntzak birgaitzeko aribideen dirubideketa eman ahal izango da, dirubideketa horren zenbatekoak, ordaindu beharrik gabeko diru-laguntzei buruzkoan, lanaren guztizko aurrekontu babesgarriaren 100eko 15ekoa gutxienez lortuz, esandakn aurrekontuan sartzen ez den zatian, titularrarentzat aribideen 100eko 6,5koa baino gutxiagokoa inoiz izango ez denetik ateratako korrituz, Dekretu honetako 23. atalean jarritako ezaugarriak izanezko jesapen kualifikatua eman ahal izango dela.» 14.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 41. ataleko 2 zenbakia aldatzen da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «2. Hala ere, berri-berriutango eraikitze-interbentzioek babes ofizialpeko etxebizitzak sustatzea eta eraikitzea xedetzat izan dezatenean, era honetako etxebizitzak sustatzeko indarrean dauden arauetan ezartzen dena izango da finantzaketa modua, horretarako, etxebizitzen eta eraskinen gehienerako salmenta-prezioei buruzkoan esandako araupidetzan agindutakoa bete beharko dela.· 15.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 43. ataleko 2 zenbakia aldatzen da, hoeren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «2. Interbentzioen benetako kosteak finkatuko du babesketaren gai izan daitekeen aurrekontua, finantza. keta kualifikatuaz baliatu ahal izateko, erosketaren prezioa, behar dadinean, hor sartuko dela. Honako hau izango da goreneko muga: babes ofizialpeko etxebizitzen alorrean indarrean dagoen araupidetzan ezarritako gehienerako prezioaren metro kuadro baliagarri bakoitza koefiziente biderkaria kasu bakoitzean 0,1 puntutan gehituz. Etxebizitzei atxikitako eraskinei dagokien aurrekontu babesgarria kalkulatzeko, koefiziente biderkaria 0,81 puntutakoa izango da. Dena dela, gehienerako azalera kontagarria, etxebizitzen kasuan, 90 metro kuadro baliagarrikoa izango da, eta atxikitako eraskinenetakoan, 30 metro kuadro baliagarritakoa.· 16.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuaren 43. ataleko 3 zenbakia aldatzen da, horren idazkera ondoren ematen denez geratzen dela: «3. Nahiz sustapen eran, nahiz jabeek edo etxebizitzaz baliatzeko titulua izan dezan edonork burutu ahal izango ditu ordezkatze-interbentzioak; era honetan, etxebizitzen sustapenerako aribideei buruz edo etxebizitzetarako bereziki diren eraikuntzak birgaitzeko aribideei buruz Dekretu honetan ezartzen denaren arabera finkatuko direla bai finentzaketa kualifikatua eta bai horietaz baliatzeko baldintzak ere. Interbentzio-moeta honetako titularrei Mailegu-Erakundeek emango dizkieten jesapen kualifikatuen gehienezko zenbatekoa, egoki den eta babesgarri izan daitekeen aurrekontuaren 100eko 80koa izango da beti, gehienerako muga, kontagarri den azaierako metro kuadro baliagarriko, etxebizitzen salmenta-prezioaren 100eko 80koa izango dela. Atxikitako eraskinetarako, esandako muga hori, horien gehienerako salmenta-prezioaren 100eko 60koa izango da.» 17.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko 45. atalaren 1 zenbakiko a) eta b) hizkiak aldatzen dira, horien ordez a) hizkia ondoren ematen denez geratzen dela: «a) Erosketa-Birgaiketa, Dekretu honetako 31. atalean esaten denaren arauerako Erosketa barne izanezko Birgaikuntza bidezko sustapena eta Erabateko Birgaikuntza-Alorretango Ordezkaketa: Ezarri beharreko eta salerosketa-kontratua egitekoan indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua, 1,80koz biderkatzetik ateratakora:nokoa izan daitezkeela.» 18.- Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuko Xedapen Gehigarrietako Laugarrena aldatu egiten da, idazkera ondoren ematen dena izango dela: «Laugarrena.- Inork erabilitako etxebizitza erosteko finantzaketa lortu eta salmenta-eskritura formalizatu dadin egunetik hasi eta 2 urte baino gutxiagoko aldian babespeko birgaiketa-ihardunerako finantzaketa kualifikatua izateko eskabidea egin duten etxebizitza-birgaiketen titularrei gutxiagotu egingo zaie aurrekontu babesgarria, honako hauek biderkatzeak eman dezan emaitzaren aldearen arabera: Birgaiketarako finantzaketa kualifikatua eman zenean ezarri beharreko izan eta indarrean zegoen Modulo (M) ponderatua 1,80 koefizienteaz eta eixebizitzaren azalera kontagarriaren metro kuadro erabilgarriez eta etxebitzen salerosketaprezioz (bere garaian ordaindu ziren azalera kentagarriaren metro kuadro erabilgarriak) biderkatzeak eman dezan emaitzaren aldearena, alegía.» 19.- Dekretu hau indarrean jartzeko egunean baliogabetuta geratuko dagas naturalaren antolapidetzaren alorreko birgaikuntza bakaneko babesari buruzko, Eusko Jaurlaritzako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiroko Sailaren 1989.eko maiatzaren 9ko Agindua. Egun hori baino geroago eskabidea egindako aribideak Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuan esaten denaren arauera babestuko dira. Hamargarrena.- 1.- Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskualdaketetan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak duen erosteko lehentasun-eskubideari buruzko apirilaren 15eko 7/1988 Legea garatzen duen, maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretuaren 10. ataleko 2 zenbakia aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen dena izango dela: «2. Esleilendun izan daitezkeenen urteko irabazi ponderatuek ez dute, inola ere, lanbidearteko gutxieneko soldata 6,5 bider baino haundiago izan beharko. Horretarako, babes ofizialeko etxebizitzen araupidetzan indarrean dauden ponderazioko koefizienteak ezarri beharrekoak izango dira». 2.- Maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretuko 12. atala aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen dena izango dela: «12. atala- Etxebizitzen eta eraskine. esleipenerako salenta-prezioa. 1. Etxebizitzen eta horien eraskinen salmentarako gehienezko prezioa erosi zirenekoa izango da, prezio horri eskriturak egitearen, errolderatzearen eta erosketaren ondoriozko gainontzeko gastuak gehituko zaizkiola, Administrazioak, behar izanez gero, egindako bere oneratze eta egokitze-gastuak basne, baina inoiz ez dute babes ofizialeko etxebizitza sozialen alorrean indarrean dagoen araupidetzan ezarritako gehienerako prezioaz gaindikoa izan beharko. Halaber, ordainketarako baldintek zein esleipenaren finantzaketarako neurriek araupidetza hori izango dute jaurpide. 2.- Etxebizitza sozialetan sartzen ez diren etxebizitzen eta hauen eraskinen gehienerako salmenta-prezioa esleipenekoa bera izango da, aurreko zenbakian esandako gastuak erantsiz, eta babes ofizialeko etxebizitzen alorrean indarrean dagoen araupidetzan ezarritako gehienerakoa, esandako gastuen hainbatekoak eman dezanekoan salbu, gainditzerik izango ez dela. Prezioa eskura ordaindu beharko da beti. Etxebizitza hauek erosten dituenaren babespeko dírubideketa zedarritu ahal izateko, kontutan izan beharreko erosketa-prezioa salmentakoa izango da, Administrazioak ordaindutako beharrezko gastuak sartu gabe. » 3.- Maiatzaren 22ko 140/1990 Dekretuaren 13. atala aldatu egiten da, horren idazkera ondoren ematen dena izango dela: «13. atala.- Alokatzen diren etxebizitzen esleipenerako errenta. Ecxebizitza sozialen urteroko hasierako gehienerako errenta, Dekretu honetako manuen arabera kalkulatutako horien salmenta-prezioaren 100eko 4,5ekoa izango da, eta etxebizitza sozialetan sartzen ez direnentzat, urteroko hasierako gehienerako errenta 100eko 7,5ekoa izango da. Bi kasuetan, hurrenez hurren, etxebizitza sozialen berarizko araupidetzan eta babes ofizialeko etxebizitzenetan ezartzen denez.» Hamaikagarrena.- Euako Jaurlaritzako Herriogasuntza eta Dirubidetako eta Hirigintza eta Etxebitzako Sailburuek urtero eta biek batera finkatuko dituzte ondorengo kopuruak: - Mailegu-Erakundeekin itunetu beharreko baliapideen gehienerako kopurua eta, hori, Dekretu honetan adierazitako aribide babesgarrien dirubideketa kualifikatua egin ahal izateko. - Artezko diruzko laguntzen guztizkoaren kopurua eta horien aribide babesgarrikako banakuntza, dagokion ekonomi urtean Euskal Hernko Autonomi Elkartearen Diruegitamu Nagusiei buruzko Legean egindako diruizendapenez edo, Euskadiko Diruegitamu Jaurpideari buruzko, abenduaren 20ko 31/1983 Legean esaten denaren arauera, diruizendapen-aldaketak egiten badira, diruizendapen eguneratzetik atera dadinaz gaindikoak izan gabe. ALDI BATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- 1.- Dekretu honetan jarritako dirubidetza eta lege-jaurpidean ezin izango dira sartu etxebizitzak behin-behingorako agintaritza-babespekotzat jotzeko edo berariz gaitutako dirubidetza lortzeko eskea 1992.eko urtarrilaren 1a baino lehenago egin dituzten ekintza babesgarri haien eskubidedunak. 2.- Halaber, ezin izango dira aipatu jaurpidean sartu, Dekretu hau indarrean jarri zen egunean, aurreko arauaren arabera onartutako berariz gaitutako mailegua eskribau-agiriz izenpeturik dituzteneko ekintza haien eskubidedunak. 3.- Dekretu hau indarrean jartzen den Egunaren edo Lurralde-Ordezkaritzaren administraritza-erabakiaren ondorengo hilabete bateko epearen barruan, aurreko araupidearen arabera, 1992.eko urtarrilaren 1az geroztik behin-behingorako sailkapena edo berariz gaitutako dirubidetza lortzeko eskea egin eta oraindik dirubidetza hori izenpetu ez duten ekintza babesgarrien eskubidedunek Dekretu honetan jarritako jaurpidean sartu ahal izango dira hon-etako berarizko eskea eginez. Dirubidetza hori dirubidetza-erakundeak jadanik emana badu, honek aurrez bere oniritzia ematea beharrezkoa izango da. Halaber, aipatu dirubidetzak aipatzen dituen etxebizitzak salerosketa-akurapenaren edo erosketaren gai izan badira edo salneurriaren kontura diru kopururik lortu bada, eroslearen edo akurapenaren hartzailearen oniritzia ere beharrezkoa izango da. 4.- Arau hau indarrean jartzen den egunaz geroztik egindako eskeak Dekretu honen arabera bideratuak eta gauzatuak izango dira. Bigarrena.- 1.- Ezingo dira sartu Dekretu honetan jarritako dirubidetza-jaurpidean dirulaguntzak zuzenean lortzeko eskea 1992.eko Urtarrilaren 1a baino lehenago egin dituzten ekintza babesgarrien eskubidedunak. 2.- Era berean, ezingo dira sartu aipatu jaurpidean Dekretu hau indarrean jartzen den egunean, aurreko arauaren arabera agindutako erabaki-administraritza aldeaurrez dutela, onartutako zuzeneko dirulaguntzak dituzten ekintza haien eskubidedunak. 3.- Hilabete bateko epearen barruan Dekretu hau indarrean jartzen denetik edo Lurralde Ordezkaritzaren erabaki adminiatraritzaren egunetik, aurreko araupidetzaren arabera, 1992.eko Urtarrilaren lai geroztik oraindik onartu gabeko zuzeneko dirulagunuak lortzeko eskea egin duten ekintza babesgarrien eskubidedunek Dekretu honetan jarritako jaurpidea aukeratu ahal izango dute horretako berarizko eskea eginez. 4.- Arau hau indarrean sartuz geroztik egindako eskeak Dekretu honen arabera bideratuak eta gauzatuak izango dira. Hirugarrena.- Suztatzaileak izenpetutako maileguarekiko eroslearen ordezkotza-hartzeak, izenpetzea noiz egin dena gorabehera, erosleari emandako mailegua suztatzaileari emandako maileguari atxikitakojaurpidearen arauetara arituko dela, esan nahi du, eroslearen haztatutako dirusarrerak direla eta, erabilgarri den mailegu-erizpidearen aldaketa sortzen den kasu haietan ezik. Azken kasu hauetan ordezkotza-haruezko txatala duten salmenta edo izendapen-akurapenak ez dira ontzat emango, erosleck zuzeneko mailegura jo behar dutelarik. Laugarrena.- Lehenengo eta Bigarren Aldibaterako Erabakietan jarritako aukerez baliatzea batera eta aldi berean egin beharko da, horrela berariz gaitutako dirubidetzari buruzko aukeraz baliatzeak, bere kasuan, zuzeneko dirulaguntzei buruzkoarena ere eramango duela, eta alderantziz. Aipatu aukerez baliatzeak aurrez onartutako zuzeneko dirulaguntzei eta dirubidetzari uko egitea ekarriko du eta aurreko araupidetzaren arabera izendatutakoarekiko ordezko administraritza-erabaki berri bat hartzeari bide emango dio. Boskarrena.- Ekainaren 19ko 167/1990 Dekretuan Zortzigarren Erabaki Gehigarriaren bidez ezarritako aldaketak, gizarte-etxebizitzei buruzko legejaurpideari eta dirubidetza-neurriei dagozkienak, honako arau hauekin bat etorriz erabiliko dira: a) Herri-antolapeneko gizarte-etxebizitzak: Dekretu hau indarrean jarueko eguna baino beranduago izendapen-espedientea hasteko Agindua duteneko talde haiekin izango dira erabilgarri. b) Norbanako jabetzapeko gizarte-etxebiziuak: aipatu egunaz geroztik aldibaterako sailkapenerako edo dirubidetzako eske haiekiz izango dira erabilgarri, 1992.eko urtarrillaren 1az geroztik egindako haietan honen aurreko Aldi baterako Xedapenetan jarritako aukera beraiez baliatu ahal izango badira ere. Seigarrena.- Uztailaren 17ko 189/1990 Dekretuan Bederatzigarren Erabaki Gehigarriaren bidez sartutako aldaketak, eraikintzetango eta hirigintzazko ondarea birregokiueko ekintza babesgarriei buruzkoak, Dekretu hau indarrean jartzeaz geroztik egindako berariz gaitutako dirubidetzak eta zuzeneko dirulagunuak lortzeko eske haietan bakar-bakarrik erabiliko dira; aipatu eguna baino lehenago egindako eskeak egindako egunean indarrean zegoen araupidetzaren arabera erabaki eta bideratuko dira. BALIOGABETZEKO XEDAPENA Dekretu hau indasrean jartzen den egunetik Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 16ko 433/1991 Dekretuak baliogabetuak geldiuen dira, etxebizitza arloko dirubidetza-neurriei buruzkoak, eta bertan jarritakoaren aurka dauden erabaki guztiak, horien babespean sortutako egoerekiko erabilgarriak jarraitzen izatearen kaltetan gabe. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ogasuntza eta Finantza Sailburuak eta Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak, dagozkien agintepideen barruan, Dtkretu honen erabilpenerako eta garapenerako beharrezko diren erabakiak eman ahal izango dituzte. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin egunaren biharamonean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko apirilak 29. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun era Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUŃA. Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.