Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

75/1992 DEKRETUA, martxoaren 91koa, Zuzentza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Justizia
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 82
  • Hurrenkera-zk.: 1126
  • Xedapen-zk.: 75
  • Xedapen-data: 1992/03/31
  • Argitaratze-data: 1992/05/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren bidez, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu, eta beren egitekoak eta ihardunarloak finkatu ziren. Zuzentza Saila otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren bidez sortu zen, eta indarrean dagoen egitura organikoa onartzen duen martxoaren 20ko 201/1991 Dekretuan eratutako organuek beren ihardunean bildutako esperientziak aholkugarri egiten du, lehen aipatu den 525/1991 Dekretuaren 11. atalak aitortzen dizkion eginkizunak eraginkortasun handiagoz betetzeko xedez, bere antolaeran aldakuntza batzuk egitea. Horiek horrela, Zuzentza Sailburuak proposatuta, Lehendakariak aldezaurretik onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko martxoaren 31an egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA-XEDAPEN OROKORRAk 1. atala.- Estatutuak Euskal Autonomi Elkarteari gaineratzen dizkion agintepideen eremuaren barruan, tresneri mailakoak zein lurralde mailakoak izanik, urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren 11. atalean adierazten diren egitekoak eta eskuduntzak dagozkio Zuzentza Sailari. 2. atala.- Aurreko atalean aipatzen dituen eskuduntzez baliatu ahal izateko, ondoren aipatzen diren organutan egituratzen da Zuzentza Saila: 1.- Sailburua 1.1.- Kabinete Teknikoko Zuzendaritza. 2.- Zuzentza Administrazioko Sailordetza. 2.1.- Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritza. 2.2.- Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritza. 2.3.- Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritza. 3.- Zuzentza Sailordetza. 3.1.- Giza Eskubideen Zuzendaritza. 3.2.- Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza. 3. atala.- 1.- Saileko Zuzendaritza Kontseiluak laguntza eskeiniko dio Titularrari Sailak daraman politika gainbegiratuz eta zainduz, dituen iharduketen plangintza eta koordinaketa orokorra eginez eta bere gain har ditzan gainerako zereginetan sorospena emanez. 2.- Saileko Titularraren ikuskaritzapean eta zuzendaritzapean, Sailburuordez eta Zuzendariz osatuta egongo da Zuzendaritza Kontseilua, Kabinete Teknikoko Zuzendariak edo, lanpostua hutsik egonez gero, Sailburuak izenda dezan Zuzendariak egingo duela Idazkari lana. 3.- Aurreko idazatian adierazitako lagunez bestela koak partehar dezakete Kontseiluaren bilkuretan, Sailburuak eman beharko duela azaltzeko baimena aldezaurretik.II. ATALBURUA SAILBURUAZ 4. atala.- Jaurlaritzaren Legeari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. atalean ezarritako eskuduntzez baliatzea dagokio Zuzentza Sailburuari eta bai Sailak eskuratutako egitekoen eta iharduketa alorren eremuan indarrean dauden legeek bereganatzen dizkiotenez ere, otsailaren 6ko 525/1991 Dekretuan. xedatutakoaren arabera. 5. atala.- 1.- Zuzentza Sailburuak, bere egitekoekin jarduterakoan, Dekretu honetako 2. eta 3. ataletan ohartemandako Saileko Organu Gorenén laguntzaz gain, berehalako sorospen teknikoa eta aholkularitza eskeiniko duen Kabinete Tekniko baten urgazpena izango du. 2.- Sailburuaren Aholkulariak Kabinete Teknikoari atxikita geldituko dira. 3.- Kabinete Teknikoko Zuzendaritzaren menpe, honako Administrazio Unitate hauek egongo dira: - Idazkaritza Teknikoa - Zabalkundea eta Argitalpenak. 4.- Sailburuari eta, orohar, Sailari laguntza teknikoa eta juridikoa emateko unitatea da Idazkaritza Teknikoa. Berariaz, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Sailetik atera daitezen xedapen-, erabaki-, eta hitzarmen-proiketuak aztertzea eta gertatzea; bere eskuduntzapekoak diren gai guztiei buruzko berriak ematea eta Sailarentzat interesgarriak izan daitezkeen legeen, jurisprudentziaren eta doktrinaren jarraipena egitea. b) Aholkularitza juridikoa eta sorospen teknikoa eta adminístratiboa eskeintzea Saileko organu guztiei bidezkotzat jotako gai guztietan; bereziki, ofiziozko txandari, atxilotuak edo presoak sorospen letratua izateari dagozkionetan, eta epailaritza-, notaritza eta erregistraritza-barrutiei buruzko azterlanak egitea. c) Notariekin eta Erregistrariekin harremanak izatea horien antolakunde kolegialak Euskal Autonomi Elkartean dituen gaietan eta beroien izendapenei dagozkien espedienteak izapidetzea. d) Otsailaren 12ko 3/1988 Legez sortutako Elkarteen Erroldaz arduratzea Lurraldekako Bulegoen bidez. Iraskundeei eta Kolegio Profesionalei dagokienez ere berdin ihardungo du, araudi araupetzailearen arabera. 5.- Zabalkundea eta Argitalpenak unitateak, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Saileko Argitalpen Egitasmoa gertatzea, kudeatzea eta banatzea, Informazio Buletinei eta dirulaguntza bidez edo beste lankidetza-bide batzuez Sailak partehartzen duen gainerako argitalpenei arreta berezia eskeiniz; guzti hori, Eusko Jaurlaritzako Argitalpen Zerbítzuarekin koordinatuz. b) Estatístika judízialak eta Sailaren kudeaketaren ondorio izan daitezkeen beste batzuk zentralizatzea, EEE/IVE (EUSTAT) delakoaren jarraibide teknikoen arauera, Estatistikako Euskal Egitasmoan ohartemandakoa, behintzat, bete beharko duela. c) Behar diren kudeaketak egitea, Biltzarrak, Ihardunaldiak, Mintegiak eta Sailak sustatu ditzan beste ekintza publiko eta ofizial batzuk antolatzeko. d) Herritarrari informazio orokorra eskeintzeko egitekoaz baliatzea eta Sailaren ihardutze-alorrarekin zerikusirik duten arrenkuren eta iradokizunen koordinaketa.III. ATALBURUA - SAILORDETZEZ 6. atala.- Zuzentzá Saileko Sailburuordeeí, honako hauek dagozkie: 1.- Sailburuaren delegazioz, Saila ordezkatzea. 2.- Sailordetzaren iharduketak programatzea, zuzentzea, indartzea, gainbegiratzea eta zaintzea, horien menpe dauden zuzendaritzak koordinatuz. 3.- Euren alorrekin zerikusirik duten iharduketa politikak gertatzea eta Sailburuari proposatzea. 4.- Sailburuari sorospen teknikoa ematea bereganaturik dituen egitekoen eremuan. 5: Xedapen proiektuak gertatzea eta proposatzea, ezarrita dagoen iharduketa politikaren arabera. 6.- Bereganaturik dituzten zerbitzuen ihardunaren, kostuaren eta errendimenduaren berri Sailburuari ematea aldizka, Ogasun eta Finantza Sailak alor horretan bereganaturik dituen eskuduntzen kaltetan gabe. 7.- Errekurtsoak eta espedienteak ebaztea, baimenak ematea eta bidezkoak diren zehapenak ezartzea, indarrean dauden arauen arabera. 8.- Zuzendaritza Zentruen, Batzordeen eta Sailordetzaren menpe dauden gainerako erakundeen ikuskaritza eta ihardun-zainketa. 9.- Egon dauden arauei jarraiki Sailburuak espreski delega diezazkionak eta, orohar, indarrean dagoen zuzenbidezko ordenamenduak beregana diezazkionak. LEHENENGO SEKZIOA Zuzentza Administrazioko Sailordetzaz. 7. atala.- 1.- Jerarkikoki eta zuzenki Sailburuaren menpe dagoen Zuzentza Administrazioko Sailburuordeari, Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten Organuak eta zerbitzu juidizialak beharrezko baliabidez hornitzeko alorrean Sailari gaineratutako eskuduntzei buruz Dekretu honetako 6. atalean jasotako egitekoez baliatzea dagokio; baliabide horiek, inorekiko menpetasunik gabe eta eraginkortasunez ihardutzeko dira eta, bereziki, sailaren politikaren plangintza egitea, zuzendaritza, kontrola eta susperketa, honako alor hauetan, hots, Informatika, Plangintza, Obrak, Ekipamendua, Zuzentza Administrazioaren zerbitzupeko langilegoa eta Egoitza Judizialetan antolaketa sistemak jartzea. 2.- Zuzentza Administrazioko Sailordetzaren menpe, honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritza. - Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritza. - Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritza. 8. atala.- 1.- Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritzari, egiteko hauek dagozkio: 1.1.- Langilegoaren alorrean: a) Sailari atxikitako langilegoa administratu eta kudeatzea. Beharrezko den langile-kopurua baloratzea eta, horretarako. Saileko lanpostuen zerrendak proposatuko ditu eta aldi baterako lan kontratuak formalizatuko diru. b) Behar diren gertaketa lanak garatzea, langile funtzionarien eskualdaketak era efektiboan hartu ahal izateko, eta transferentziaren negoziaketan partehartzea. c) Administrazio eta, beharko balitz, lan zuzenbidearen menpe dauden langileei buruz Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion eskuduntzak gauzatzea, alor honetan ezar dadin antolamendu orokorraren barne. d) Organu eta bulego judizialei laguntza emateko langile-horniketa sustatzea, ondorioz, lan-erregimenpean kontratatuz eta/edo funtzionari autonomikoak atxikiz, egitekoak hobeto betetzeko. e) Dagozkion Instituzioekin izenpetutako Hitzarmenak edota lortutako akordioak garatu eta gauzatzeko, Euskal Autonomi Elkartean destinoa duten Epaile, Auzimaisu eta Fiskalei zuzendutako trebaketa-egitarauak kudeatzea. f) Zuzentza Administrazioan diharduten langileentzako trebaketa-egitarauak antolatu eta koordinatzea, informatika sistema berrien eta Epailaritza Bulego berriaren ondoriozko betebeharretan arreta berezia jarriz. 1.2.- Antolakuntza sistemak ezartzeko eta «Unidades Técnicas de Gestión-Eraentzarako Antolapide Teknikoak, EAT» delakoak koordinatzeko alorretan: a) Zuzentza Administrazioko antolakuntzaren modernizaketa bideratzea eta suspertzea, egoera sozialari egokituz. b) Beharrezkoak diren antolakuntza erreformak susperczea, bulego judizialetan egiten den lana arrazoibideratzeko eta errazteko; eta erreforma horiek zertzeko behar drien neurriak hartu. c) Zuzentza Administrazioaren esku jarritako lokalak eta baliabideak, eurek betetzen duten ekintzarako eta antolakuntza sistemetarako egokiak eta behar-bestekoak diren jagotea. d) EATren zeregina suspertzea, zuzentzea eta gainbegiratzea, bere agintepeko diren gai guztietan. e) Eraikin Judizial berriak ihardunean jarriala, bihar-etzi finkatuko den lurraldekako ereduaren plangintza egitea eta egituratzea. f) Horretarako eskabidea egin dezaten Egoitza Judizialen Gerentziak sortzea eta ihardunean jartzea. 1.2.1.- EATei gaineratutako egitekoen plangintza orokorra eta horien jarraipena eraginkortasunez egiteko, arduradunak Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendariarekin batuko dira aldizka Koordinaketa Kontseilu batetan, aipatu Zuzendaria izango dela Kontseíluburu; Kontseilu horren helburua, burututako ekintzak aztertzea, egoeraren diagnostiko egokia egitea eta hartu beharreko erizpideak etajarraibideak finkatzen da. Kontseilu horren bilkuretara, aurreko parrafoan adierazi ez diren norbanakoak ere azaldu daitezke baldin eta Zuzentza Administraziorekingo Harremanetarako Zuzendaritzak deia egiten badie. 1.3.- Informatika gaietan: a) Zuzentza Administrazioari dagokion Plan Informatikoa egitea, Eusko Jaurlaritzak urtero ednan beharreko onarpena eman diezaion. Plan horretan ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzko programak eta aurrikuspenak sartuko dira. Aipatutako plan horri buruzko arauzko txostena egin beharko du Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzak, hamabost eguneko epearen barruan, honako hauei dagokienez: sistema horizontalen inkardinazioa eta tratamendua, Eusko Jaurlaritzaren datua transmisiorako kvntsideratzen diren ekipoen eta Euskal Autonomi Lll.arteko Administrazioaren informaziorako sistemen euskarri direnen arteko bateragarritasun teknikoa. b) Aipatutko Plan horren ondoriozko zerbitzu informatikoak eskaintzea eta, halaber, horren sustapena, segimendua eta kontrola, Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari leporatutako informatikaren orokorreko ikuskaritzarako zereginen kaltetan izan gabe; zeregin horiek apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuaren 13.2 atalean ezarritakoaren arabera Zuzendaritza horri dagozkion eskuduntzen ondoriozkoak dira. c) Berariaz leporatzen ez zaion beste edozein zeregin, baldin eta horrek, medio informatikoez baliatzearen bidez, Zuzentza zerbitzu publiko moderno eta eraginkor bat lortzebidean aurrerapena ekarriko badu. 2.- Zuzendaritza horren menpe, honako Administrazio Unitateak egongo dira: - Langilegoa. -Antolakuntza eta informatika. 3.- I.urralde Historiko bakoitzeko hiriburuan kokatutako Zuzentza Jauregietan dauden EAT (Eraentzarako Antolapide Teknikoak - Unidades Técnicas de Gestión) izena hartzen duten Administrazio Unitateek, Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritzapean egongo dira organikoki eta Saileko gainerako organupean funtzionalki, honako egiteko hauek beteko dituztela: a) Zuzentza Saileko Unitate guztiekin etengabeko elkarketa-organua izatea, Sail horren eta bere iharduketa eremuko organu judizialen arteko harremanak errazteko. b) EAT bakoitzaren Lurraldeko Organuen eta Zerbitzu Judizialen kudeaketari eragin diezaioten premiei erantzuteko zuzeneko laguntza eskeintzea, agintea duen administrazio unitateari bizkarreratuz, beharko balitz, demanda hori. c) Bere iharduketa eremuetako Organuetan eta Zerbitzu JudiziaIetan sortzen diren aurrekontu agiriak kudeatzea, unean uneango arauen aplikapen zuzena ematen saiatuz. 4.- EATetan (Eraentzarako Antolapide Teknikoak - Unidades Técnicas de GestiBn), euren Lurraldean sor daitezen Egoitza Judizialetako Gerentziak integratuko dira. 9. atala.- Baliabide Materialen eta Plangintza Zuzendaritzari, honako egiteko hauek dagozkio: 1.1.- Plangintza eta obra alorretan: a) Obra Egitasmoa horiei egokitu behar zaieneko arau teknikoak ezartzea, eta horiek garatzeko egitarauak. b) Zuzentzako Jauregiak, Organuak eta Zerbitzu Judizialak eta zerbitzua hobeto betetzeko beharrezkoak diren eraikinak eta instalazioak kokatzeari buruzko egitasmo eta azterlan teknikoak gertatzea. c) Obrak kontratatzeko espedienteen izapideketa sustatzea eta horien jarraipena egitea. d) Proiektuak gainbegiratzeko, ikuskaritza teknikoa egiteko eta obren ziurtapenak kontrolatzeko berebiziko zerbitzua denez, Zuzendaritza honi, Proiektuak hasiera batetan onartzea, zuinketa formulatzea eta egiaztatzea, obretako ziurtapen-agiriak anartzea eta obren burutzapen-aldian izan daitezen gertakizunak ebaztea dagokio. e) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak behar-bezala ihardun ahal izateko premiazkoak diren azpiegitura-baliabidez hornitzeko antolatu drien iharduketen plangintza egitea, egoitza judizialetarako díren espazio fisikoak aurrikusiz eta horien oin-banaketa egokia egiteko behar diren azterlanak eta txostenak burutuz. f) Euskal Autonomi Elkartean egoitza izango duten Organu eta Zerbitzu Judizial berriak sortzeko premien plangintza egitea, horiek ihardunean jartzeak dituen lehentasunei buruzko proposamenak eginaz. 1.2.- Instalakuntza eta ekipamendu alorrean: a) Eraikin Judizialen ekipamenduek eta, bereziki, ondasun higikorrek dituzten premiak zehaztea, behar dien kontratazio espedienteen izapideketa sustatuz eta horren jarraipena eginez. b) Eraikin eta instalakuntzen mantenimendu alorrean egin daitezen iharduketak eta horietarako altzariak gainbegiratzea. 2.- Zuzendaritza horren menpe, honako Administrazio Unitateak egongo dira: - Plangintza eta obrak. - Instalakuntzak eta Ekípamenduak. 10. atala.- 1.- Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritzari honako hauek dagozkio: 1.1.- Gai Orokorren alorrean: a) Kontseilu, Batzorde, Biltzarretan Sailaren ordezkotza egitea baita Administrazioaren sailarteko edozein organutan ere; baina, beti ere, erabili beharreko gaiaren izaera bereziagatik, Sailaren beste organu bat egotea komenigaria ez bada edo, eginkizun hori Zuzentza Administrazioarekingo Harremanetarako Zuzendaritzaren esku ez badago, Dekretu honen 8. atalaren 1.1.1.an aurreikusitakoaren arabera. b) Saileko Errolda Nagusia eta artxibategia zuzendu eta iraunaraztea. c) Sailaren ondasun higikor eta higiezinak administratzea. 1.2.- Aurrekontu eta Kontratazio alorrean: a) Sailaren Aurrekontuen Aurreproiektua burutzea eta aurrekontuaren burutapenaren jarraipena egitea, Ogasun eta Finantza 5ailari atxikitako ihardunen kaltetan gabe. b) Ekonomi Batzordearen edo Jaurlaritzaren Kontseiluaren erizpidepean jarri beharreko gaiak koordinatu eta programatzea. c) Kontratazio Organuari kontratazio alorrean indarrean dauden legeek aitortzen dizkioten ahalmenak burutzea. 2.- Zuzendaritza horren menpe, honako Administrazio Unitateak egongo dira: - Kontratazioa eta Aurrekontuak. - Gai Orokorrak. BIGARREN SEKZIOA Zuzentza Sailordetzaz 11. atala.- 1.- Zuzentza Sailburuordeari, jerarkikoki eta zuzenki Sailburuaren menpe dagoela, Dekretu honetako 6. atalean jasotako egitekoez baliatzea dagokio eta, bereziki, sailaren politikaren plangintza egitea, zuzendaritza eramatea, kontrolatzea eta susperketalanak gauzatzea honako alor hauetan: Agintaritza Judizialarekingo eta Zuzentza Adrninistrazioarekin lan egiten duten gainerako Erakundeekingo Harremanak, Abokatuen Euskal Kontseiluarekin, Abokatu eta Prokuradore KoIegioekingo Harremanak, Presondegietako Zerbitzuak eta Erakundeak, Giza Eskubideen Sustapena eta Hizkuntz Normalkuntza, guzti hori, iharduketaalor horiei dagokienez, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko 11. atalean adierazitako moduan. Zuzentza Sailbururuari, halaber, honako hauek dagozkio: Sailaren ihardutze alorrei buruzko LegeAurreproiektuak egiteratzeko bultzada ematea eta ekintza hori koordinatzea eta, bere eskuduntzen eremuan; euskal epailaritza-ertzaingoa sendotzeko laguntza ematea. 2.- Zuzentza Sailordetzaren menpe, honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Giza Eskubideen Zuzendaritza. - Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritza. 3.- Zuzendaritzeí aitortzen ez zaizkien gaietan Laguntla emateko dauden Administrazio LTnitateak ere izango ditu Zuzentza Saílordetzak bere artezko ardurapean. 12. atala.- 1.- Giza Eskubideen Zuzendaritzari, honako hauek dagozkio: 1.1.- Giza Eskubideen alorrean: a) Banakako eta taldekako Giza Eskubideak sustatzeko, bultzatzeko eta babesteko alorretan iharduketapolítika propioa ezartzea, premiazkoak diren egoerak sustatuz eta eragozpenak baztertuz, Euskal Autonomi Elkarteko oinarrizko eskubideak bermatzeko. b) Herritarrentzat eta, bereziki, berebiziko centiberatasuan duten sektoreentzat izango diren zabalkunde kanpainak gauzatzea aldizka. c) Giza Eskubideak garatzeko eta defendatzeko diren íharduketak diruz laguntzeko lehiaketa publikoak antolatzea eta alor horri ikertzeko eta trebatzeko diren beketarako deialdiak egitea. d) Zuzentza Osagarriko sistemei arreta berezía eskeintzea, horri buruzko ekimenak sustatuz eta, beharko balitz, iharduketa-alor horretan sor daitezen ekimenak aztertuz eta lagunduz. e) Giza Eskubideen alorrean lan egiten duten Elkarte zibilekiko eta erlijiosoekiko lankidetza-harremanak suspertzea, Euskal Autonomi Elkartearentzat onuragarriak izan daitezen ekimenak urgaiziz. f) Europako Kontseiluaren Giza Eskubideen Auzitegia eta Giza Eskubideen Batzordea bezalako Erakundeekin etengabeko harremanak finkatu, erakunde horiekin batera biltzarrak, konferentziak eta ihardunaldiak antolatuz. g) Euskal Autonomi Elkarteko agintedun organuekin lankidetzan, gara-adinik gabekoen arazoa arreta bereziz aztertzea, beroien erreformari eta sendaketari dagokienez. h) Biktomologiaren alorrean iharduketa-politika berriak suspertzea eta garatzea, delituak jasan dituztenentzako Sorospen Bulegoak sortuz, eta horrela, norbanoko horien eta Organu Judízialen arteko harremanak erraztuz, betetzen dítuen egitekoen eta Herrizaingo Sailari dagozkion eskuduntzen kaltetan gabe. 1.2.- Presondegietako Zerbitzuei urgazteko alorrean: a) Presondegietako alorrean laguntza-egitarauak garatzea, hori burutu dadin eta behar-bezala bete dadin jagonez. b) Alor honetan Sailarekin lankidetzan diharduten Entitateekingo harremanak bultzatzea, eta lankidetzarako hitzarmen orokorreko erregimena ezarri; horren helburua, presondegietako zerbitzuak hobetzea eta atxilotua sorosteko, gizartean bideratzeko, hezteko eta birgizarteratzeko egítarauak hobetzea delarik. 2.- Giza Eskubideen Zuzendaritzak Giza Eskubideen Administrazio Unitatea izango du bere ardurapean. 13. atala.- 1.- Presondegíetako legeak burutzaren ondoriozko egitekoak eta presondegietako erakundeen, establezimenduen eta zerbitzuen ihardunari dagozkionak beteko ditu Presondegietako Zerbitzu Zuzendaritzak. 2.- Euskal Autonomi Elkarteak berari dagozkion zerbitzuak eskura ez ditzan bitartean, alor honetako urgazpen egitarauak Giza Eskubideen Zuzendasritzak beteko ditu, Dekretu honetako 12.1.2. atalean ohartemandakoaren arabera. IV. ATALBURUA.- KOSTRATAZIO MAHAIAZ. 14. atala- 1.- Zuzentza Sailari atxikitako Kontratazio Mahai bat egongo da, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administraziorako izango drien ondasun eta zerbitzuak eskuratzeko izango dena; honako kontratazio modalitate haue baliatu ahal izango ditu horretarako: a) Horniketetarako kontratuak. b) Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuaren 2. atalaren barne dauden kontratuak, ondasun eta zerbitzu informatikoei dagozkienak; aipatutako Dekretu horren 3. atalean adierazten direnakjoko dira holakotzat. c) Aurrekoen antzeko izaerako beste edozein. Aurreko prebisiotik kanpo geratzen dira «sistema informatiko horizontalei» dagozkion kontratuak, hau da nominak, langilegoaren erregistroa, kontabilitatea eta aurrekontua gaitzat dituztenak edo, hala izanez gero, Eusko Jaurlaritzako Antolakuntzarako eta Informatikarako Batzorde Teknikoak halakotzat definitzen dituenak. 2.- Zuzentza Saileko Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaria da aurreko zenbakiko a) , b) eta c) letretan azaltzen diren kontratuak gauzatu eta formalizatzeko beharrezko diren ekintzak egiteko eskuduntza duen Kontratzio Organua. 3.- Lehendakari batek, bokalek eta idazkariak osatuko dute Kontratazio Mahaia. a) Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendariak izendatuko du lehendakaria, eta Zuzentza Sailaren ordezkari bat izango da. b) Honako hauek izango dira bokalak: Zuzentza Sailaren bi ordezkari, kontratuaren gai zein iharduera arlori dagokionaren arabera, Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendariak izendatuko dituenak. Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendaritzaren ordezkari bat, Kontuhartze Zuzendariak izendatua. 1.b) zenbakian azaltzen diren eskuduntzetan, Administrazio eta Funtzio Publikorako Sailordetzako Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren ordezkari bat, Zuzendari horren titularrak izendatua. c) Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritzari atxikitako teknikari bat izango da idazkaria, Zuzenbidean lizentziatua, hizpidea bai baina hautespiderik ez duelarik izango. 4.- Kontratazio Mahaiaren zereginak hauek izango dira: lehiatzaileek aurkeztutako agiri juridikoak aztertzea. eskaintzak agertaraztea eta kontratazio organuri kontratuen esleipenerako proposamena egitea. 5.- Zuzentza Saileko unitate administratiboek erredaktatuko dituzte oinarri-arau teknikoen pleguak, kontratazio espedientearenjatorriaren arabera. 6.- Administrazio baldintza partikularren pleguak eta txosten juridikoa idaztea Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe dagoen Kontratazio eta Aurrekontuetako Unitatearen gain egongo da. 7.- Goragoko 1 b) idazatian adierazitako kontratuei dagokienez, honako arau haueijarraikijokatuko da: a) Uinarri-arauen pleguak, hori egitea dagokion organua onatu aurretik, Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzaren arauzko erizpena jaso beharko dute, hamabost eguneko epearen barruan, 8.1.3 ataleko a) idazatian adierazten diren eta beste ondorioetarako. Adierazitako epe horren barruan txostena bidaltzen ez bada, erizpena aldekoa dela ulertuko da eta aurrera egin ahal izango da espedientearen izapideketan. Erizpena kontrakoa gertatuz gero, Jaurlaritza Kontseiluak erabakiko du auzia, ekainaren 11ko 364/1991 Dekretuaren Gehikarrizko Xedapenetatík Bigarrenean ezarritakoaren arabera. b) Ondasun eta zerbitzu informatikoen arloan ahalik eta koordinaziorik handiena lortzearren, Zuzentza Sailak egindako kontratuen zerrenda aurkeztuko dio urtero Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzari, eta orobat horien gauzaketaren eta Zuzentza Administraioaren Plan Informatikoa betetzearen inguruko oroit-idazki bat ere. GEHlGARRlZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honetako 8.1.3. eta 14. ataletan finkatzen diren eta informatika eta kontratazio alorretakoak drien eskuduntzak, Euskal Autonomi Elkarteko Zuzentza Administrazioaren eremukotzat joko dira. Eremu horretatik kanpo, bi gai horiei dagokienez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan indarrean dagoen araudi orokorrat:en menpe geldituko da Zuzentza Saila. Diganena.- Administrazio Kontratapenerako prozeduretan, izaera edozein delarik ere, epailaritza bulegoen eta organuen egoitzetan segurtasun sistemak jartzeko xedez, Herrizaingo Sailak parte hartuko du oinarriarau teknikoak idazterakoan, berak eman beharreko erizpenaren bidez, baita esleipen prozeduran ere, kontratazio mahaian ordezkari bat jarriz. Hirugarrena.- Saileko Zuzendaritzetako Titularren lanpostuak hutsik, horiek lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balira, horienak diren egitekoak eta eskuduntzak jerarkikoki bere gainetik dagoenak beteko ditu egoera horrek diraueno, Sailburuak gai horretaz eman dezan adierazitako erabakiarik ez dagoen bitartean. Saileko Sailordetzekako Titularren lanpostuak hutsik, horiek lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balira, Sailordetzako Zuzendariek ordezkatuko dituzte, dagokien egituran agertzen den hurrenkerari jarraiki, eta adierazitako erabakiak salbuetsiz. Teknika Kabineteko titularraren lanpostua hutsik; hori lanpostutik kanpo, edo gaisorik egongo balitz, horrenak diren egitekoak eta eskuduntzak Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendariak beteko ditu, Sailburuak gai horretaz eman dezan adierazitako erabakirik ez dagoen bitartean. ALDlBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetan ohartemandako eskuduntzez eta egitekoez guztiz baliatzea, izan ere, egiteko eta eskuduntza horien burutzapenearako, duten izaeragatik, Estatutik Euskal Autonomi Elkartera giza baliabideak, ondasunak eta zerbitzuak transferitzea beharezkoa bait da, agiango hori gertatu arte luzatuko da. INDARGABETZE XEDAPENA Martxoaren 20ko 201/1991 Dekretua eta bai Dekretu honetan ezarritakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak ere indargabetuta geldítzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu honen garapenerako beharrezkoak diren xedapenak hartzeko ahalmena ematen zaio Zuzentza Sailburuari, bidezkoak diren txostenak eskuratu ondoren. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko martxoak 31. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Zuzentza Sailburua, JOSE RAMON RECALDE DIEZ.