Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

46/1992 DEKRETUA, martxoaren 10ekoa, zerbitzu orokorren eta berezien tasak Euskal Autonomi Elkartearen titularitatepeko portuetan aplikatzeari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1114
  • Xedapen-zk.: 46
  • Xedapen-data: 1992/03/10
  • Argitaratze-data: 1992/04/30

Gaikako eremua

  • Gaia: Garraio eta herri lanak; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ekonomia

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legeko 118tik 123era arteko ataletan, Euskal Autonomi Elkartearen titularitatepeko portuetako Zerbitzu Orokorren eta Berezien Tasak ezartzen dira. Tasen funtsezko elementuak arautzen dira Lege horretan eta horien aplikazio praktikoa egiteko beharrezkoak diren arauak finkatzea beharrezkoa bilakatzen da, portuetako ihardunen zirkunstantzia eta berezitasunak jaso behar direla beroietan. Halaber, tasen elementu kuantitatiboak Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Dekretuz aldatu daitezkeela adierazten duen aipatu Legeko 5. atala aplikatuz, beharrezkoa da, irailaren 18ko 241/1990 Dekretuz 1990. urtean onartutakoak eguneratzea. Horiek horrela, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Garraio eta Herrilan Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzako Kontseiluak 1992.eko martxoaren 10ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Tasa eta Prezio Publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legean, Zerbitzu Orokorrak eta Bereziak direla eta, ezarritako tasak, Dekretu honetako I. Eraskinean finkatzen diren arau orokorren arabera aplikatuko dira. 2. atala.- 1992.eko tasen funtsezko zenbatekoak ematen dira Dekretu honetako I. Eraskinean. Zenbateko horietan ez da sartzen Balio Erantsiaren gaineko Zerga, aplikagarri izan dadinean. 3. atala.- Garraio eta Herrilan Saileko agintedun organuak, portuko tasen kudeaketarako beharrezkoak izan daitezkeen osagarrizko xedapenak eta argibideak emango ditu, zergei dagozkienetan Ogasun eta Finantza Sailari legozkiokeenen kaltetan gabe. INDARGABETZE XEDAPENA Irailaren 18ko 241/1990 Dekretua indargabetu egiten da. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean, jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko martxoak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU BERGARA ETXEBARRIA.I. ERASKINA APLIKAZIO ARAUAK ETA DEFINIZIOAK 1.- PORTUKO URAK. Ainguratze, lehorreratze, utzialdaketa edo beste markataritza edo portu ekintza batzuk burutzeko itsas edo ibai eremua da portuko urena. 2.- NABIGAZIO MOETAK Tasa hauek aplikatu ahal izateko, honako hau hartuko da kontutan: a) Badia edo toki mailako barne-nabigaziotzat: Portu edo badia bateko uren bi punturen artean, bidari, merkantzi edo turismo-txangoak egiteko bide ematen duena, horietatik kanpo irten gabe. b) Kabotaia nabigaziotzat: 1.- G-1 Tarifarako, bandera nazionala duten itsasuntziek nazioko portuen artean egiten dutena. 2.- G-3 Tarifarako, Tarifa honen aplikazio arauetan ezarri dadinaren araberajokatuko da. c) Kanpo nabigaziotzat. a) eta b) apartaduetan sartzen ez den edozein eratako nabigazioa. 3.- ESLORAREN GUZTIRAKO TONELAIA (EGT), 1969.eko ekainaren 23an Londonen izenpetu eta Itasuntzien Arkeoari buruzko Nazioarte mailako Itunearen arabera emandako Ziurtagiri Internazionalean jasotzen dena da esloraren guztirako tonelaia. Hori ezean, Espainiako Estatuak emandako eta indarrean dagoen Arkeo-Ziurtagiria, nazioko itsasuntziak izan daitezenean; eta atzerriko itsasuntziak izan daitezenean, «Lloyd's Register of Shipping,» delakoan azaldu dadina eta, horiek ezean, horretan agintea duen agintariak egin dezan arkeoa. Armadorearen ordezkariaren iniziatibaz egingo da beti arkeo bikoitza onartzeko izapidea, bere itsasuntzian bidezkoak diren ziurtapenak egin daitezela eskatuko duela tonelaia txikia erabili dezanean. Portuko agintaritzaren ikuskaketaren ondorioak, armadorearen edo konsignatariaren ordezkariak emandakoez bestekoak izango balira, bertaratu dadila eskatuko litzaioke. Kontsignatarioaren edo armadorearen ordezkariaren kabuz arkeo berri bat egin dezake eskuduntza duen agintariak edo, bidezkoak diren diren egiaztapenak egin ondoren, aurkeztu ditzan eta aurreko apartaduan aipatzen diren agirietan azaltzen diren zenbatekoen aurka doazen arkeoko ziurtagiri ofizialak, aldaketak izan direlako untzian. Portuko Administrazioak likidazioa aurkeztuko du beti, lehenengo parrafoan aipatzen diren agirietan jaso daitezen tonelaietan oinarri hartuko duten tasak ordaindu ahai izateko, bidezkoak izan daitezkeen itzulpenen kaltetan gabe. 4 - KRUZERO TURISTIROAK. Bidaiari itsa.untzi bat kruzero turistikoa egiten ari delakotzat hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar ditu: Horrelakotzat sar dadila edo horretan agintea duten agintariek horrelakotzatjo dezatela; kruzero-erregimenpean sartzen diren bidariek, guztirako 9'o50a gainditu dezatela, hau da, itsasuntziratze lekua eta itsasuntzia uztelekua bera izan dadila, itsasuntzi berean egin dadila bidaia, garraio-kontratua ez dadila eten. Honako hauek jasoko dira cieklarazioan: Kruzeroak egingo duen bidea, bidaiari-kopurua eta horien zernolakoak. Kruzeroaren hasiera lekua, atzerriko nazio bat izan dadinean, onargarria izango da 15 egunetako etenaldi bat eta ez da horregatik galduko kruzero turistiko izakera. 5.- ARRAINA PULIIKOKO SALTZEKO GELAK ETA ARRAINA MANIPULATZEKO LOIAK. Arrainaren lehenengo salmenta kontratatzeko eta komerzializatzeko zentrua hartzen da arraina publikoki saltzeko aretotzat. Arraina manipulatzeko, sailkatzeko eta jendaurrean jartzeko instalazio industriala jotzen da arraina manipulatzeko loiatzat, gero saldu eta komerzializatu ahal izateko. 6.- GORENEKO EDO GUZTIRAKO ESLORA. «Lloyd's Register of Shipping· delakoan, arkeo ziurtagirian azaltzen dena da eslora eta, horiek ezean, portuko zuzendaritzak, nazioarte mailan ezarrita dauden arauen arabera, egin dezan neurketak eman dezana. 7.- EXENTZIOAK ETA HOBARIAK. Tasa hauen ordainketei dagozkienetan ez da emango ez exentziorik eta ez hobaririk ere, horien aplikaziorako arau gisa Dekretu honetan aipatzen direnak izan ezik. Hala ere, honako hauek tasa hauetatik iare geldi·tiko dira: a) Estatua, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio publikoa eta lurralde edo instituzio mailako gainontzeko Erakunde publikoak. b) Marinako Institutu Sozialeko pentsionista izan eta itsasuntzien jabe direnak, ziurtagiri bidez kreditatu beharko dela egoera hori. Itsasuntzi bat baino gehiago zazpigarren zerrendan erregistratuta dituzten jabeei ez zaie aplikatuko exentzio hau, ezta sei metro baino gehiagoko eslora duten itsasuntziei ere eta ez pantalanetan atrakatuta dauden itsasuntziei ere, dadina dadila hauen eslora. 8.- OHIZKO IANORDUTATIK KANPO, ZERBITZU BEREZIAK EGITEA. Jaiegunetan edo ohizko lanegunetako ordutatik kanpo zerbitzu bereziak egitea, portuko agintariek, horiek egin ahal izatea eta horien komenigarritasuna ontzat eman dezatenaren baldintzapean geldituko da eta kasu bakoitzari legozkiokeen errekarguz ordaindu beharko dira. 9 - BERANKORRAK. Premiamendu bideetan sartuta daudenei ez dizkie eskainiko zerbitzu berezi horiek portuko Administrazioak, zordunak direlako tasei dagozkienetan. 10 - GEHIGARRIAK. a) Portuko zerbitzuak erabiltzeko eman daitezen baimenak, ezin eskuz aldatu ahal izango dira. b) Zerbitzua eskatzen dutenek, portuari buruzko arautegiak eta xedapenak ezagutzen dituztela onartu beharko dute, behar bezalako aurretasunez eskatu beharko dituzte eta portuko Administrazioak zerbitzuari buruz eska diezazkien datuak eman beharko dituzte. Zerbitzua eskatzeak edo onartzeak, zerbitzua egiteko tasa hauetan finkatzen diren baldintzak onartzea dakarte bezeroaren aldetik. c) Zerbitzuak gelditzea dela eta, egon daitezkeen kalte, hondamen eta apurketen ardurarik ez du bereganatuko portuko Administrazioak eta ez, matxurek, hala beharrezko apurketek edo maniobra ezegokiek sortutako kalteenik ere. Portuko Administrazioarenak diren ekipoez baliatuz egin daitezen zerbitzu-emanketei dagozkienetan, agiango arriskuez erantzungo duen aseguru poliza izenpetuta izan beharko du erabiltzaileak. Zerbitzuak eskaintzeko bete behar diren baldintzak eta erabiltzen dituzten ekipoen eta elementuen baldintza teknikoak erabiltzaileek ezagutzen dituztelajoko da beti eta, ondorioz, portuko Administrazioari edo beste batzuri egin dakizkiekeen apurketa, kalte eta matxuren arduradun izango dira. ZERBITZU OROKORREGATIKO TASAK G-1 TARIFA: ITSASUNTZIAK SARTU ETA EGOTEARI DAGOKIENA. 1.- Portuko urez, itsas eta balizamendu seinaleen instalazioez, sartzeko bideez, babesketarako obrez eta ainguratze-eremuez baliatzea hartzen du Tarifa honek, eta portuko uretan sar daitezen itsasuntzi guztiei izango zaie aplikagarri gero zehazten diren zenbateko eta baldintzen pean. 2.- Aurreko arauean zehaztu diren zerbitzuez balia daitezen armadoreek edo horien ordezkariek edo konsignatariek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Honako hauek hartuko dira kontutan Tarifa honen likidazioa egiterakoan: Itsasuntziak duen EGTz edo arkeo gordinez neurtuko den bolumena, portuan egin dituen orduak eta nabigazio moeta. 4.- Honako hauek izango dira Tarifaren zenbatekoak: Ondorengo taula honetan ematen diren zenbatekoak ordaindu beharko ditu itsasuntziak, guztirako zama gaitasunaren 100 toneladako (edo 100 arkeo-unitate bakoitzeko) edo horren frakzioko eta egonaldi edo ainguratzealdi bakoitzeko: TABLA Derrigorrez portuan sartu behar izan duten itsasuntziei aplikatuko zaien tarifaren zenbatekoa, arau hauek aplikatzeak eman dezanaren erdia izango da, portuko Administrazioarenak diren industri edo merkataritza mailako zerbitzuak erabili ez ditzaténaren baldintzapean. Giza bizitzak salbatzea .edetzat izan dezaten zerbitzu-eskabideak ez dira sartzen baldintza hauen barruan. 5.- Honako hauek izango dira artean zehar 12 aldiz baino gehiagotan sar daitezen itsasuntzientzako tarifak: - 13tik 24era arteko sarrerak: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %85a. - 25etik 40ra arteko sarrerak: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %70a. - 41: sarrera eta hurrengoak: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %50a. 6.- Honako hauek izango dira ohizkotzat kalifikatuta dauden nabigazio lineei aplikatuko zaizkien tarifak, kalifikazio hori, portuko Administrazioaren aurrean behar bezalako agiriez urte bakoitzeko urtarrilaren bata baino lehen, kreditatuta egon dadinaren baldintzapean: . - 13tik 24era arteko sarrerak: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %90a. - 25etik 50era arteko sarrerak: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %80a. - 51. sarreratik hasita: Laugarren araueko taulan ezartzen den tarifaren %70a. Arrazoi eta guzti egin beharko zaie uko tarifa hauei. Linea berri batetan sartzen diren itsasuntziei, beherapendun tarifa hauek aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, itsasuntzi horiek, portuko Administrazioaren aurrean eta portura sartu baino lehen, ziurkunstantzia hori agiribidez justika dezatela. Beherapendun tarifa hauek, ez dute sekula atzera indarrik izango. Sarreren kontaketa egin ahal izateko, ohizko linearen itsasuntzien sarrera guztiak bilduko dira portu bakoitzean. Arau honetan eta aurrekoan aipatzen diren beherapendun tarifak, bateraezinezkoak izango dira elkarren artean eta Tarifa honetan aipatzen diren edozein eratako beherapenekin. 7.- Itsasuntzia portuko uretan sar dadinean ordainduko da Tarifa hau. Likidazioa egin dadinean eskatu ahal izango dira zorpean dauden zenbatekoak. 8.- Geldi dauden itsasuntziek, hau da, zainketarako langileak bakarrik dituztenek eta egitebidean, konpontzen eta zatikapen aldian dauden itsasuntziek, laugarren araueko taulako tarifa aplikatzearen ondorioz legokiekeenaren erdia ordaindu beharko dute. Geldialdia bi hilabetekoa baino gehiagokoa bada, ez du murriztapenerako eskubiderik izango. Geldialdiak dirauen lau hilabeteak igaro onduren, %5eko gehiketa metagarria izango dute hilabetero. Hilabetetik gora badago geldirik untzia, aurrez ordaindutako hilabeteen trukez eska daiteke tarifa. Egite eta konponketa bideetan dauden itasuntzien EGTa, amaitutakoari edo konpondutakoari dagokiona izango da; zatiketa bideetan dagoena izan dadinean, zatiketari ekin baino lehen zuena izango da itsasuntziaren EGTa. Tarifa hau aplikatu ahal izateko, ezinbesteko baldintza izango da Portuetako Zerbitzuko Buruzagiaren aurrtan, dagokion deklarazioa aurrez egitea eta, honek, dagokion adostasuna ematea. 9.- Barne nabigaziorako izan eta badia edo toki mailakoak diren itsasuntziek, portu batetan basea duten erremolkagailu, draga, aljibe, gangila, gabarra eta antzekoek, pontoiek eta abarrek, kabotaia nabigazioaren tarifa aplikatzeari egunero legokiokeen zenbatekoa baino 15 aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero. 10.-Lehorrean edo dikeetan egon eta zerbitzu horiei dagokien tarifa ordaindu dezaten itsasuntziek, ez dute G-1 Tarifa ordaindu beharrik izango egoera horretan egon daitezen bitartean. 11.- G-4 Tarifa ordaindu eta tarifa hori aplikatzeko arauetan zehazten diren baldintzak bete ditzatzen itsasuntziek, ez dute Tarifa hori ordaindu beharrik izango. 12.- Bidaiari itsasuntziak izan eta kruzero turistikoak egin ditzaten itsasuntziei, laugarren araueko taulan zehazten di:en tarifak aplikatuko zaizkie, %30eko beherapenaz. 13.- Barkazek higitzen dituzten itsasuntziak izan daitezenean, itsasuntziari dagokion tarifaz aparte, barkazei ere tarifa hau aplikatuko zaie. 14.- Laugarren araueko taulan ezartzen diren beherapenetariko bat ere ez da bateragarri izango gehiengoaz besteko EGTarekin. G-2 TARIFA: ATRAKEA. 1.- Atrake obrez eta ilaberatzerako eta babesketarako elementuez baliatzea hartzen du tarifa honek, eta portuko Administrazioak osoan edo zati batetan egin edo Administrazioarenak izan eta lehen aipatu diren obra eta elementuak erabiltzen dituzten itsasuntzei aplikatuko zaie tarifa hori, gero zehazten diren zenbateko eta baldintzetan. 2.- Aurreko arauean aipatzen diren zerbitzuak erabili ditzaten itsasuntzien armadoreak edo horien ordezkariak edo konsignatariak izango dira Tarifa hau ordaindu behar duten sujetuak. 3.- Honako hauek izango dira Tarifa honen likidaketarako oinarri-arauak: Itsasuntziaren gehienezko eslora, kaiaren sakontasuna eta atrakalekuan edo ilaberatu itsasuntzia egon dadineko epealdia. Edoztin eratako merkantzia arriskutsuren bat itsasuntziak garraiatu behar duela eta, aurrekaldean eta/edo atzekaldean segurtasun eremuren bat gorde beharra gerta dadinean edo, itsasuntzia betetzeko/husteko behar diren tresnak direla eta, itsasuntziak duen eslora baino toki gehiagc hartzea gerta dadinean, itsasuntziaren gehienezko eslora hartuko da tarifaren oinarritzat, toki horien luzeera gehituko zaiola. Esloraren metro lineal bakoitzagatik edo frakzioagatik, ondorengo taulan ematen diren zenbatekoak ordaindu beharko dira itsasuntzia atrakatuta egon dadin egunetan: 4.- Sarrera Ezberdinak eginez, urtean zehar eta kaiean 12 atrake baino gehiago egin ditzaten itsasuntziei, honako tarifa hauek Aplikatuko zaizkie: - 13tik 24ra arteko atrakeak: Hirugarren taulako tarifaren %85a. - 25etik 40ra arteko atrakeak: Hirugarren taulako tarifaren %70a. - 41etik gorako atrakeak eta hurrengokoak: Hirugarren taulako tarifaren %50a. 5.- Ohizko linearen kalifikapena izan dezaten nabigazio lineetan eta, kalifikapen hori, portuko Administrazioaren aurrean behar bezala justikatuta baldin badago urte bakoitzeko urtarrilaren la baino lehen, honako hauek izan daitezke itsasuntziei aplikatuko zaizkien tarifak: - 13tik 24ra arteko atrakeak: Hirugarren taulako tarifaren %90a. - 25tik 50ra arteko atrakeak: Hirugarren taulako tarifaren %80a. - 51tik gorako atrakeak: Hirugarren taulako tarifaren %70a. Arrazoi eta guzti egin beharko zaie uko tarifa hauei. Linea batetan sartzen diren itsasuntziei beherapendun tarifa hauek aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izango da, itsasuntzi horiek, portuko Administrazioaren aurrean eta portura sartu baino lehen, ziurkunstantzia hori agiribidez justika dezatela. Beherapendun tarifa hauek, ez dute sekula izango atzera-indarrik. Atrakeen kontaketa, egin ahal izateko, linea berdineko itsasuntzien atrake guztiak bilduko dira portu bakoitzean. Arau honetan eta aurrekoan aipatzen diren beherapendun tarifak, bateraezinezkoak izango dira elkarren artean eta Tarifa honetan aipatzen diren edozein eratako beherapenekin. Itsasuntzi batek, portutik irten gabe, egin ditzan atrake ezberdinak, atrake bakartzat hartuko dira arau honen eta aurrekoaren ondorioetarako. 6.- Itsasuntzia kaian sar dadinean ordainduko da Tarifa hau. Likidazioa egin dadinean eskatu ahal izango dira zorpean dauden zenbatekoak. 7.- Baimena horretarako eman den ordutik hasi eta azken lokarria utzi dadin unera artekoa izango da atrake aldia. 8.- Itsasuntzi batek, 24 ordutan zehar, atrake bat baino gehiago egiten baldin baditu portutik irten gabe, operazio bakartzat joko da eta atrakea egin zuenetatiko eta sakontasun handiena duen kaiari dagokion tarifa aplikatuko zaio. Itsasuntziaren konsignatariak edo armadoreak, itsasuntziari dagokion sakontasuna baino handiagoa duen kai baten eskabidea egingo balu atrakatzeko, eskabidearen gai izan den kaiak duen egiazko sakontasunari dagokion tarifa ordaindu beharko luke. 9.- Albo bat kaiean atrakatuta duen itsasuntzi bati edo abarloatuta dauden beste itsasuntzi batzuri abarloatuta dauden itsasuntziek, hirugarren arauean finkatzen den tarifaren erdia ordaindu beharko dute, horien eslora, kaian atrakatuta dagoen itsasuntziarena edo honekin abarloatuta dauden gainontzeko itsasuntziena bezalakoa edo txiakiagoa izan dadinaren baldintzapean. Eslora, handiagoa izatea gerta dadinean, esloraren gaindikina ordaindu egin beharko du hirugarren arauean finkatzen den tarifaren arabera. 10.- Kaiarekiko muturrez-mutur atrakatuta dauden itsasuntziek, hirugarren arauean finkatzen den tarifaren %50a ordaindu beharko dute. Zerbitzuko buiei lotuta dauden itsasuntziek, lau metroko sakontasuna duten kaietan atrakatuta egongo balira ordaindu beharko luketenaren %50a ordaindu beharko lukete.11.- Aurrikusita dagoen ohizko egonaldia baino denbora gehiago portu batetan egitea gerta dadinean eta, Portuko Zerbitzu Buruzagiaren ustetan, hori justika ezina izan dadinean, atrakea uzteko epealdi bat finkatuko zaio eta, epe hori bete dadinean, utzi egin beharko du atrakea; hori beteko ez balu, ondorengo arau honetan finkatzen den tarifa ordaindu beharko luke. 12.- Atrakea uzteko edo atrakalekua aldatzeko agindua jaso arren, maniobrak atzeratu ditzan itsasuntziak, honako zenbateko hauek ordaindu beharko ditu, horretan agintea duenak ezarri ditzakeen zigorrez aparte, beharrezkoa izan dadinean: - Lehenengo bi orduen ordu bakoitzagatik edo frakzioagatik: Hirugarren araueko 24 orduko tarifaren zenbatekoa. - Gainontzeko ordu bakoitzagatik: Hirugarren araueko 24 orduko tarifaren zenbatekoa, bost aldiz. 13.- Edozein arrazoi dela medio, itsasuntziren bat baimenik gabe atrakatzea gertatuko balitz, aurreko arauean finkatu den tarifaren zenbatekoa hainbat ordaindu beharko luke, hala agindutakoan atrakea utzi beharko duela, ekintza horrek ekar ditzakeen zigorrez aparte. 14.- Toki edo badia mailakoak izan, portu barneko zerbitzua egin, kai jakin batetan atrakatu eta hori eska dezaten itsasuntziek, hirugarren araueko tarifa aplikatzeari legokiokeen eguneroko zenbatekoa baino zazpi aldiz gehiago ordaindu beharko dute hilero. 15.- G-4 Tarifa ordaindu eta Tarifa hori aplikatzeko arauetan finkatzen diren baldintzak bete ditzaten itsasuntziek, ez dute Tarifa hori ordaindu beharrik izango. G-3 TARIFA: TTSASUNTZITEAN SARTZEA, ATE RATZEA ETA BATETIK BESTERA PASATZEA. BIDARIAK ITSASUNTZIAN SARTZEA ETA ALDEGITEA. 1.- Portuko urak, dartsenak, lurretikako sarbideak, zirkulazio bideak, manipulazio guneak, itsas estazioak eta poliziaren zerbitzu orokorrak erabiltzea hartzen du tarifa honek. 2: Zerbitzuaz baliatzen diren itsasuntzien armadoreek edo konsignatariek eta, solidarioki, garraiogailuen jabeek, ordaindu beharko dute Tarifa hau, merkantzia portura sartu eta ateratzea lurretikako baliabideak bakarrik erabiliz egin dadin kaauetan. Merkantziaren jabeak izango dira, subsidiarioki, tarifaren ordainketaren arduradun edo horretarako baimena duten ordezkariak solidarioki. 3.- Honako hauek izango dira Tarifa honen likidazioaren oinarriak: Merkantzientzat, moeta eta pisua; eta bidaiarientzat, kopurua eta pasaia moeta; eta bi kasuetan, merkataritza edo trafiko era eta operazio moeta. 4.- Nahiz portuko Erakundeek portua artez kudeatu, nahiz partikularrek emakida edo baimen erregimenpean kudeatu, hauek egindakoak izan edo ez, eta Euskal Autonomi Elkarteak horien gain zskuduntza izan dezan portuetan izango da aplikagarri Tarifa hau ondoren ematen diren baldintzen arabera. Honako hauei aplikatuko zaie Tarifa hau: - Itsasuntziratu edo itsasuntzia utzi dezaten bidaiariei. - Itsasuntziratu, hortik atera edo batetik bestera pasa diren merkantziei. - Portuko guneetan eta itsasuntziratu gabe, portura lehorretik sartu eta atera daitezen merkantziei. 5.- Merkantziak eta bidaiariak portutik igarotzeari ekitean ordaindu beharko da Tarifa. Zorpean dauden zenbatekoak, likidazioa egin dadinean eska daitezke. 6.- Honako kuadro honetan ezartzen dena izango da Tarifaren zenbatekoa, bidaiari bakoitzeko: TABLA Badia edo toki mailako trafiko kasuan, untziratzean bakarrik ordainduko da tarifa. Plaza bat edo bi dituzten kamaroteetako bidaiariei aplikatuko zaie I saileko tarifa; hiru plaza edo gehiago, edo aretoko butakak erabili ditzaten kamaroteetako bidariei aplikatuko zaie II saileko tarifa; kubiertako bidaiariei aplikatuko zaie III saileko tarifa. Pasaia modalitate bereziak egon daitezen kasuetan, adibidez, lurrean edo itsasuntzian ordaindutako suplementuen bidez, kamarak, kamaroteak eta abar okupa tzea, suplementu horiek kontutan hartuz ezarriko da pasaiaren kategoria. Tarifa honen aplikazioaren ondorioetarako, honako hau hartzen da kabotaia trafikotzat: Espainiako portuetan hasera eta amaiera duena edo atzerriko portuekin egiten dena, hasera eta amaierako Espainiako portutik 50 mila baino gutxiagora egon behar duela portuak. 7.- Kruzero turistiko erako erregimenpean bidaia egin dezaten bidaiariei, seigarren arauean azaltzen diren tarifak aplikatuko zaizkie, %30eko beherapenaz. 8.- Kamaroteko ekipaia ontziratzeko eta itsasontzitik ateratzeko eskubidea emango du Tarifa hau ordaintzeak, merkantzien tarifa ordaindu gabe. Ibilgailuek eta gainontzeko ekipaiek, dagokien tarifa ordaindu beharko dute merkantzia direnez. 9.- Bidaiarien kopuruari buruzko, pasaia moetari edo trafiko klaseari buruzko daturen batzuk zuzen ez ematea edo isiltzea gerta dadinean, seigarren arauean aipatzen diren moeten tarifaren bikoitza aplikatuko da, gaizki deklaratutako edo deklaratu gabe gelditu den partida osoagatik. 10.- Merkantzia-partida bakoitzari aplikatuko zaizkion tarifaren zenbatekoak, ondoren ematen den taulan azaltzen direnak izango dira, guztirako pisuaren tonelada metrikoko edo frakzioko eta hangoak direneko taldearen arabera, eta Merkantzien Sailkapen Repertorioan ezartzen denari jarraituz: TABLA Petrolio produktuak eta honen ondoriozkoak, G-3 Tarifa likidatu ahal izateko merkantzien zerrendaren barruan sartzea, honako era honetan egingo da: TABLA 42 PTAko tarifa aplikatuko zaie gas-oilari eta fueloilari salbuespen gisa, kabotaia erregimenpean denean. Itsasuntzi handia eta txikiak hornitzea xedetzat izan eta portura lurrez garraia daitezen petrolio produktuei aplikatuko zaien tarifaren zenbatekoa, «Kabotaiko nabigazioa, ontziratze eta hustuketa· delakoari dagozkionetako produktu ezberdinentzat ezarrita dagoenaren %50ekoa izango da. Guztirako pisua T.M. batena baino txikiagoa izan dezaten partidetan, tonelada bategatik ordaindu beharrekoaren bostena izango da zenbatekoa, 200 Kg. bakoitzagatik edo horren gaineko frakzioagatik. Arau honetan ezartzen denaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira partidatzat: Untziratze berdineko linea bakoitzean sartzen diren merkantziak. Zerrendan sartu gabeko merkantzien sailkapenei edo arrazoizko zalantzei portuko Administrazioak emango die ebazpena, aduanetako arantzelez baliatuko dela horretarako. 11.- Guztirako pisuaren tonelada metriko bakoitzeko edo frakzioko, merkantzien partida bakoitzeko, transito operazioetan aplikatuko den tarifaren zenbatekoak, honako hauek izango dira, hangoak izan daitezeneko taldea kontutan hartuz eta Merkantzien Sailkapen Repertorioaren arabera: 1 ) Itsasobidezko transito operazioak. TABLA Itsasuntzi batek kai batetan bere merkantzia hustu eta, portutik irten gabe, beste itsasuntzi batetara sartzeko operazioa hartzen da itsasobidezko garraiotzat, lurretikako garraioak, biltegiratze bereziak edo iraunerazpenak dituzten beharrak kontutan hartuz egiten dena izan ezik eta hasiera-hasieratik transito erregimenpekoak deklaratuak izan daitezenaren baldintzapean. Honako hau hartzen da lurretikako transitotzat, hau da, lurreko bideez baliatuz portura sartu edo ateratzen dena. 12.- Guztirako pisuaren tonelada metriko bakoitzeko edo frakzioko, merkantzien partida bakoitzeko, untzialdaketa operazioetan aplikatuko den tarifaren zen batekoak, honako hauek izango dira, hangoak izan daitezeneko taldea kontutan hartuz eta Merkantzien Sailkapen Repertorioaren arabera: TABLA Kaietan gelditu gabe eta operazioek dirauten bitartean bi isasuntziak batera portuan daudela, merkantziak itsasuntzi batetik bestera pasatzen direneko operazioa da untzialdaketa operazioa. Transito edo untzialdaketa operazioetarako hamaikagarren eta hamabigarren arauetan ezartzen diren tarifei dagozkienetan, %50a dagokio hustuketari eta beste %50a zamari. 13.- Merkantzia baten azken destinoa portu nazional bat izan dadinean, barne merkataritza egiten dela joko da untziratze operazioetan eta tarifa honen ondorioetarako. Era berean, merkantzia bat, hasera batetan, portu nazional batetan ontziratu dadinean, barne merkataritza egiten dela joko da untziuzte operazioetarako. Bi kasuetan, azken destinoa eta hasiera, hurrenezhurren, atzerria izan dadinean, kanpo merkataritzatzat hartuko da. 14.- Bulto batek, zenbateko ezberdinetako tarifak dagozkien merkantziak izan ditzanean, tarifarik handiena aplikatuko zaio guztiari; interesdunek aurkez ditzaten frogez baliatuz, sailkatzea posible izan dadinean izan ezik, kasu honetan, partida bakoitzari dagokion tarifa aplikatuko zaiola. 15.- Portuko Administrazioak agintea du merkantzien pisua eta moeta ziurtatu ahal izateko, behartutako sujetu pasiboak ordaindu beharko dituela ziurtaketa horrek ekar ditzan gastuak. 16.- Itsasuntzia atrakatu gabe dagoela eta itsasuntzi laguntzailez edo beste prozedura batez baliatuz, kaitik edo lurretik egin dadin untziuztea eta kaitik edo lurretik egin dadin untziratzea dela eta, ordaindu beharrekoa, hamargarren arauean finkatzen dena izango da. 17.- Urgaineko biltegian edo pontoian untzia utzi eta, gero, lurretik edo kaitik pasatu gabe, beste itsasuntzi batetan sartzen diren merkantziek, untzialdaketari ezartzen zaion zenbatekoa ordaindu beharko dute. 18 - Estiba, matxura, zingoa edo sutea dela medio, untzia utzi eta, gero, itsasuntzi eta eskala berean berriro itsasuntzian sar daitezen merkantziek, kabotaia-untzialdaketarako hamargarren arauean ezartzen den tarifa ordaindu beharko dute operazio osoagatik. 19 - Nazioarte mailako transito erregimenpeko trafikoari dagozkionetan, hau da, atzerriko portu batetan hasiera izan eta atzerriko beste portu baterako destinoa duten merkantzientzat, hamargarren arauean finkatzen diren zenbatekoei aplikatuko zaizkien koefiziente zuzentzaileak jarri ahal izango ditu portuko Administrazioak urtero, bezero bakoitzak jartzen duen trafiko bolumenaren arabera. Kontenedore trafikoari dagokionean, honako sinplifikazio hau sar daiteke, hau da, horietan garraiatzen diren merkantzi guztiak, pisuaren arabera dagokien merkantzi-repertorioko taldean sartutakoak direla eta, zama unitate bakoitzeko, batazbesteko pisuko lez onartzea. Kontenedore hutsak horretan sartzen direneko hamargarren arauean ezartzen direnetatik, laugarrena hainbatekotzat edo txikiagotzat edo 10 tonelada baino txikiagoa den pisu garbiaren batazbestekotzat hartzea, bereziki ziurtatu eta justifikatu beharko da Eusko Jaurlaritzako Portu eta Itsas Arazoetarako Zuzendaritzaren aurrean eta garraioaren gai den merkantzi moetaren arabera. Garraio eta Herrilan Sailak eman beharko die onarpena erregimen berezi hauei beti eta, hamargarren arauean finkatzen den tarifa erabat aplikatuz gero, ordaindu beharko litzatekeen tarifa %50etik gora gutxitzea ezin ekarriko du portu guztietara. 20.- TIR, TIC, TIF edo antzeko trafiko kasuetan, itsasozko bidea egin gabe portuetan sartu eta horietatik atera daitezen merkantziek, G-3 Tarifa ordaindu beharko dute, honako erizpide hauen arabera: a) Talde erregimenpeko zamak, merkantzien repertorioko seigarren taldean oso-osoan sartuta daudela ulertuko da, 2.000 kg-tik gorako pisua izan dezaten partidak izan ezik, bereziki dagokien tarifa taldean ezartzen denaren arabera likidatuko direla. b) Moeta bakarrekoak diren zamak, dagokien taldearen arabera likidatuko dira, merkantziaren izakeraren arabera. c) Arakaketa egiteko xedez eta ez bestetarako, portuan sar daitezen kzamek, seigarren taldeari dagokion tarifa ordaindu beharko dute, kanpo nabigazioaren untziuztea izan dadinean, 2 toneladei aplikatuko zaie tarifa hori ibilgailuko. d) Zamaketa edo hustuketa partziala izan dadinean, arakatu bai, baina hustu ez dadin zatiari c) puntuan esaten dena aplikatuko zaio. Zamatu edo hustu diren merkantziei, a) eta b) puntuetan ezartzen diren erizpideak aplikatuko zaizkie, merkantziak hustutzeko agindua, arakaketa egiteko, Aduanak eman eta berehala zamatu daitezenean izan ezik. e) Lehen ezarri diren erizpideen. arabera, Tarifa hau kobratzeko kudeaketa TIR erregimenpeko emakidadunek egin dezateneko arauak emango ditu dagokion Portu-Zerbitzuak, gero Portu-Zerbitzuari eman beharko dizkiotela eskuratutakoak. 21.- Lurretik itaasuntzira artez sartu eta itsasuntzia hornitzeko diren merkantziek eta errekaiek, ez dute Tarifa hau ordaindu-beharrik izango, portuan sartzeko dagokien tarifa errekaiagatik ordaindu baldin bazen behintzat. Ainguratuta dauden itsasuntziak hornitzeko, gabarrek hartu ditzaten mzrkantziek eta errekaiek, badiako garraioari dagokion tarifa ordaindu beharko dute, horniketaren gai den itsasuntzia portuko uretan baldin badago eta G-1 Tarifa ordaintzen baldin badu. Itsasuntzia, portuko uretatik kanpo kokatuta baldin badago, horniketarako merkantziek eta errekaiek, kanpo merkataritzari dagokion G-3 Tarifa ordaindu beharko dute. 22.- Ordaindu behar duenak, hustuketari ekin baino lehen edo zamaketa amaitu eta 24 ordu igaro baino lehen, zamaketaren aitorpena edo garraiatu diren edo garraiatuko diren merkantzia guztien aitorpena aurkeztu beharko du, fardel kopurua, merkantzien moeta eta pisua,: nondikakoa eta norakoa jasoko direla bertan eta portuko agintariek zehaztu dezaten modura. 23.- Aurreko arauetan zehaztu direnen bikoitza izango da merkantziei aplikatuko zaien tarifa, aitorpena edo adierazpena atzerakizunez aurkeztea gertatu dadinean. Aiterpena edo adierazpena egiterakoan, merkantzien moeta, nondikakoa edo norakoa (tarifaren aplikapenean eragina izan dezaketeriak) falseatuz edo pisua %10a baino gehiagotan gutxituz, merkantzien berri ez ematea rdo datu guztiak ez ematea gerta dadinean, tarifa bikoitza aplikatuko da, aplika daitezkeen beste zigor batzuren kaltetan gabe. 24.- G-3 Tarifa ez zaio aplikatuko, G-4 Tarifa ordaintzen duen arrantza freskurako untziari. 25.- Administrazio emakida erregimenpean, partikularrek egin ditzaten kaietan, pantalanetan edo buietan zamatu edo hustu daitezen merkaritziek, emakida eman zeneko aginduan ezartzen zen zenbatekoa ordaindu beharko dute Tarifa honegatik. Zenbateko horiek ezin beheratu ahal izango dira %10etik gora, arau hauetan ezartzen diren tarifei dagozkienetan. Emanda dauden emakideei, kontzesio aginduetan ezartzen dena aplikatuko zaie, agindu horietan ezartzen diren tarifei eutsiko zaiela. 26.- Kruzero turistiko erregimenpeko untzietan garraia daitezen merkantziei, hamargarren arauean ezartzen den zenbatekoari dagokion tarifa aplikatuko zaie, beherapenik gabe. Ondorio hauetarako, ez da hartuko merkantziatzat, kamarotean dagoen ekipaia. 27.- Kabotaia erregimenpeko itsasuntziak urez hornitzeko aplikatuko den tarifa, lehenengo taldearentzako hamargarren arauean ezartzen denaren 9'o20a izango da. G-4 TARIFA: ARRANTZARAKO ITSASUNTZIEN ZERBITZUA. 1.- Ihardunean dauden eta itsas-arrantzarako produktuak direla eta, arrantza itsasuntziek, honako hauek erabiltzea hartzen du Tarifa honek: Portuko eta dartsenetako urak, itsas seinale eta tuntuiztaketa seinaleak, sarbideak babes obrak, ainguratze guneak, atrake obrak, ilaberatze eta defentsarako lementuak, lurreti kako sarbideak, zirkulazio bideak, manipulazio guneak, itsas estazioak eta poliziarentzako zerbitzu orokorrak hain zuzen. 2.- Itsasuntziaren armadoreak edo horren ordezkotza eginez lehen salmentak egin dezanak, egin beharko dute Tarifa honen ordainketa solidarioki. Arrainaren lehenengo eroslearen gain utziko G-4 Tarifaren zenbatekoa sujetu pasiboak, eroslerik egon baldin badago, eragin horren erantzukizuna bizkarreratu beharko duela erosleak eta, fakturan edo horren baliokideko agirian, espreski eta banan-banan erasota utzi beharko dela hori. Arrainareri lehenengo eroslea izango da tarifa horren ordainketaren erantzukizunduna subsidiarioki, eragin hori benetan jasan duela aditzera eman dezan kasuan izan ezik. G-4 Tarifa uzten duen sujeto pasiboaren eta hori ordaindu behar duenaren artean eztabaidak sortzea gerta dadinean, nahiz nondikakoari dagozkionak izan, nahiz zenbatekoari dagozkionak izan, zerga mailakotzat hartuko dira, Euskal Autonomi Elkarteko Ekonomi-Administrazio Epaimahaiaren aurrean jazarpenak egin ahal izateko. 3.- Indarrean dauden xedapenetan eta arau hauetako xedapen berezietan ezartzen denaren arabera burutuko dira hustuketa lanak. 4.- Itsasuntziaren armadoreak, arraina zamatzeari, hustuketari edo untzialdaketari ekin baino lehen, zamatu, hustu edo untzialdatutako den arrain kopurua moetatan zehaztuko deneko aitorpena aurkeztu beharko du Tarifa honen likidazioa egin ahal izateko (II. eraskinean ematen den ereduaren edo Administrazioak aurrez onarpena emandako baliokideko agiriaren arabera). Lurretik, saltzeko edo portuko obrak eta instalazioak erabiltzeko, portuan sar daitezen arrain freskoaren produktuak ere, aitortu egin beharko dira aurreko parrafoan ezarri den moduan. 5.- Portuko langileek, aitorpenaren egitasuna ziurtatu ahal izango dute edozein unetan eta inolako kalteordainik ordaindu beharrik ez dutela izango. Datoak eman nahieza edo osoak ez diren datuak ematea, indarrean dauden xedapenetan ezartzen diren eran eta zenbatekoz zigortuko dira. 6.- Hustuketa lanetan portuko lanabesak erabili ahal izateko portuko langileen baimena izango da beharrezko. Portuan sartze-hurrenkera kontutan hartuz egingo da lanabesen izendapena. honek, aldi berean, hustuketa hurrenkera finkatuko duela. Debekatuta dago, kaietan edo estalperik gabeko lekuetan arraina uztea, lonjetara, biltokietara edo baskuletara arraina eramateko behar den denboraldiz bakarrik utzi ahal izango dela. 7.- Arrazoizko denboraldi baten barruan burutu beharko dira hustuketa lanak, arrain kopurua kontutan hartuko dela horretarako. Portuko langileek mugatu ahal izango dute denborallü hori, portuko operazioetan errendimendu egokiak lortu ahal izateko. Hustuketa lanak amaitu ondoren eta atrakelekua beharrezkoa izan dadinean beste hustuketa batzuk egin ahal izateko, utzi egingo du itsasuntziak atrakelua, hustuketalekutik kanpo dagoen beste leku bat edo horretarako habilitatutako ainguratzeleku bat hartuko du, portuko langileek emandako artezbideei jarraituz. 8.- Lanik gabe daudelako edo hornitze edo konponketa lanak burutzen ari direlako ilaberatuta dauden ontziek, ez dute hartuko huatuketarako den lekurik. Okupatuta dauden lekuak libre uztea beharrezkoa izan dadinean, aditzera emango zaieneko ainguratze lekuak hartuko dituzte. Ondorio hauetarako, horniketa edo konponketa lanak burutu behar direneko gehienezko denboraldia finkatu ahal izango dute portuko langileek. 9.- Honako hau izango da tarifa hau likidatzeko base ezargarria: a) Salmenta publiltoetarako aretoetan enkantebidez egindako lehenengo salmentan lortutako arrainen balioa. b) Enkantearen gai izan ez den arrain-balioa, portuko agintariek hnkatuko dute, salmenta publikoetarako aretoetan egindako aalmentetan espezie berdinegatik lortutako batazbeateko balioa kontutan hartuko dutela horretarako edo, hori ezean, aurreko astean, hilean edo urtean. Aurreko parrafoan ezarri dena, saldu ez eta, armadoreak, kongelazio, salazoi, ahumaketa eta abarren prozesupean artez jarri duen arrain freskoari ere aplikatu ahal izango zaio. c) Aurreko parrafoetan zehaztu den erara, prezio hori finkatzea ezinezkoa izan dadinean, portuko Zuzendaritzak finkatuko du, arrainak merkatuan izan ohi dituen baldintzak kontutan hartuz. Eguneko eta untziko, 5 kg. gainditu ez eta etxerako erabiltzen diren hustuketak, ez dira kontutan hartuko, legez ezarrita dauden beste tarifa batzuk ordaindu daitezenaren kaltetan gabe. Horiek horrela izanik ere, 4. puntuan aipatu eta zamatu, hustu edo untzialdatu diren arrainen aitorpena aurkeztu egin beharko da. 10.- Aurreko puntuan ezarri denaren ondorioetarako, honako hauek hartuko dira salmenta publikoetarako aretotzat: Kofradietako eta kalifikapena jaso duten gaurregungo salmenta aretoak; nahiz artez, nahiz emakida bidez kudeatutako eta Administrazioarenak diren salmenta aretoak eta Administrazioak ezarritako baldintzak bete ditzatenak. Salmenten gardentasun eta publikotasun baldintzak, eta produktoreak arraina saltzera sartzeko askatasuna bermatu beharko dira beti areto horietan. 11.- Ezarrita dagoen erara, beren instalazioetan komerzializatutako arrainegatik eskuratutako G4 Tarifa biltzen lagundu behar dute Salmenta publikorako aretoetako titularrek eta Portuetako Lurralde Zerbitzuetako diru-sarrera kontuetan sartu beharko diztuzte bildutako zenbatekoak. Era berean, burutu dituzten likidazioen daklarazioa egin behar dute aipatutako Zerbitzu horien aurrean. Honako datu hauek jaso beharko dira aitorpen horretan: - Armadorearen izen-abizenak. - Itsasuntziaren izena eta matrikula. - Saldu den arrain kopurua edo, hala behar izan dadinean, etxeratu dena, espezieka. - Salmentan lortu den prezioa. - Eroslearen izen-abizenak. - Kobratu den tarifa. Salmenta publikoetarako aretoetako titularrek, kudeaketagatiko komisioa eskuratzeko eskubidea izango dute, Kobrantza Saria izena duena hain zuzen. G-4 Tarifa dela eta, eskuratutako guztiaren %2ekoa izango da Kobrantza Sari horren zenbatekoa. 12.- Portuko Agintariek, G-4 tarifaren kobraketa behar bezala kontrolatu ahal izateko, burutu daitezen salmentak kontrolatu ahal izango dituzte eta salmentaoperazioekin lotura duten liburu eta beste agiri batzuk aurkez ditzatela eskatu ahal izango diete titularrei. 13.- Portuko Administrazioaren jurisdikziopean dauden uren edo lurreko guneen edozein puntutan arrain produktuak ontziratze, untziuzte edo untzialdaketa lanei hasiera ematean, kobratuko da Tarifa hau. Zorpean dauden zenbatekoak eskatu ahal izango dira likidazioa egin dadin unetik hasita. 14.- 9. baldintzan fink.atzen den basearen %2koa izango da tarifa. 15.- Industria mailako gertaketaren hastapen lanpean itsasoan jar dadin makailau berdeak eta arrain freskoaren edozein produktuk, tarifaren %50ekoa ordaindu beharko du. 16.- Portuko uretan untzitik untzira eta kaitik irten gabe untzialdatutako arrain freskoak, tarifaren %75ekoa ordaindu beharko du. 17.- Portuko Agintaritzak, portuko gunean lurretikako baliabidez baliatuz, enkanterako edo portuko instalazioak erabiltzeko, portuan sartzeko baimena eman dezaneko arrain freskoaren produktuek, tarifaren %50a ordaindu beharko dute, G-4 Tarifa edo horren baliokidekoa beste portu batetan ordaindu dutela kredita dezatenaren baldintzapean. Bestela, tarifa osoa ordaindu beharko dute. 18.- Lurreratu diren arrainen produictu freskoek, edozein zio dela medio, saldu ez eta berriro ontziratutakoek, tarifaren %25a ordaindu beharko dute, antzeko espezieko arrainek, egun horretan, egin duten batazbesteko prezioa basetzat hartuz egingo dela kalkulu hori. 19 - Tarifa hau ordaindu dezaten arrantzako untziek, zerbitzu orokorregatiko gainontzeko tarifak ordaindu beharretik libre geldituko dira, hustuketa edo untzialdaketa lanei ekin zitzaien egunetik hasi eta hilabeteko gehienezko epez. Dagokion Agintzaritzak ziurtagiriz espreski eta banan-banan kreditatu eta itsasuntziaren ohizko ihardunekin lotura duten konponketa, ekaitz, gebenaldi, kostera edo lizentziak direla eta, derrigorrez geldi egon behar aldiei gehitu ahal izango zaiela epealdi hori. Denboraldi luzez geldi egon beharra gertatuz gero, dagokion Agintaritzak finkatuko ditu itsasuntzi horiek ainguratu edo atrakatu beharko duteneko lekuak, atrakaketarako ematen diren ahalbideak eta portua ustiatzeko beharrak kontutan hartuko direla horretarako. Dena dela, geldialdia sei hilabetetik gorakoa izan dadinean, G-1 eta G-2 Tarifen % 100a ordaindu beharko dute, epe hori bete dadinetik hasita. Geldialdia hamabi hilabetetik gorakoa bada, hamahirugarren hilabetetik aurrera %2ko gehiketa pilagarria aplikatuko da hilabetero. 20.- Arrantza untziek, aurreko puntuan ezarri denareri arabera tarifa hauen pean egon daitezen bitartean, nahiz arrantza kaietan, nahiz horretarako gaitutako beste kai batzutan, itsasuntzien kontsumorako har ditzaten errekai, hornidura, itsasuntzi eta arrantzarako tresna, izotza eta gatza, ez dute G-3 Tarifa ordaindu beharrik izango. Portuko Administrazioak agintea izango du arrainen pisua, espezieen moeta eta kalitatea ziurtatu ahal izateko, ziurtapen horiek ekar ditzaketen gastuak behartutako sujetu pasiboak ordaindu beharko dituela. 21.- Honako hauek izango dira legehauste arruntak: a) Aitorpenean edo adierazpenean kopuruak isiltzea edo horiek atzerakizunez aurkeztea. b) Datu guztiak ez ematea, espezie, kalitateak eta enkantean lortu diren prezioak oker emanez. c) Erosleen izenak ez. ematea edo zehatz-mehatz ez ematea. Mila pezetatik ehun eta berrogaitamar mila pezetara arteko isunaz zigortuko dira legehauste horiek. Isun horren zebatekoak ez du eraginik izango eroslearengan. Beren fabrika edo faktorietarako diren eta loiutik pasatzen ez diren arrainak leku berdinean hustu ohi dituzten armadore industrialek, hileka likidatu ahal izango dute dagokien tarifa portuko Administrazioaren aurrean, hamalaugarren arauean ezartzen den zenbatekoa ordainduz. G-5 TARIFA: KIROL ETA ASTIALDIETARAKO ITSASUNTZIENTZAKO ZERBITZUAK. 1.- Kirol edo astialdietarako itsasuntziek, tripulanteek eta bidaiariek, portuko urak, bertako tuntuiztaketa instalazioak, nabigaziorako laguntzak, darsenak eta ainguratze guneak, poliziaren zerbitzu orokorrak, kaietako edo pantalanetako ilaberatze eta atrake instalazioak erabiltzea hartzen du Tarifa honek. 2.- Untziaren jabeak edo ordezkari baimendunak eta, subsidiarioki, untziko kapitainak edo patroiak ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Tarifa hau ordaintzearen ondorioetarako, honako hauei ematen zaizkie izen hauek: a) Portuan basea duten itsasuntziak, Portuetako dagokion Lurralde Zerbitzuan horretarako hasera eman zaion Erregistroan izen horrekin inskribatu direnak. b) Aldibaterako itsasuntziak, aurreko parrafoan sartzen ez diren guztiak. 4.- Honako hau hartuko da likidaziorako basetzat: Untziaren eslora osoak, gehiengo mangak eta ainguratuta edo atrakatuta egote egunek eman ditzaten metro karratuak. Portuan basea duten untzientzako, hiruhilabete natural bakoitzeko egin ditzaketen gutxienezko orduak ezartzen dira. 5.- Tarifa hau aplikatu ahal izateko, ezinbestekoa izango da, itsasuntziak, ez dezala merkantzi trafikorik egin eta bertan ibili daitezen bidaiariek ez dezatala turismo kruzerorik edo txangorik egin, kasu honetan, G-1, G-2 eta G-3 Tarifak aplikatuko bait lirateke. 6.- Untzia, portuko uretan sar dadinean kobratuko da Tarifa hau. Zorpeko zenbatekoak, likidazioa egin dadinean eskatu ahal izango dira. 7.- Honako hau izango da Tarifa honen zenbatekoa: TABLA Emakida moduan emanda dauden instalazioetan, emanketa Erabakian eman zena izango araubide. 8.- Honako era honetan egingo da tarifaren ordainketa: a) G-5 Tarifa ordaindu beharko dute likidazioa egin ondoren portura aldibaterako sar daitezen untziek, bertara heltzean eta bertan egingo dituzten egunei buruzko aitorpenaren arabera. Egun horiek baino gehiago egotea komenigarri izan dadinean, eskabide berria egin beharko da eta luzapenari dagokiona ordaindu beharko da aurrez eta berriro. b) Portuan basea izan dezaten untzien kasuan, hiruhilabetekoak aurrez ordaindu daitezela eskatu ahal izango da, ordainketa Banketxe baten bidez egin ahal izango dela portuko Administrazioak hala eskatzea gerta dadinean. 9.- Bai ainguratze zerbitzua eta bai atrake zerbitzua ere portuko Administrazioari eskatu beharko zaizkio. Hori burutzen ez baldin bada, dagokionaren bikotza kobratuko da arauz izendapena egin dadin arte. Eta hori, indarrean dauden xedapenak bete ez direlako ezar daitekeen zigorraren kaltetan gabe. Tarifa hori ordaintzeak ez du ekarriko itsasuntzia desatrakatu beharrik eza, ilaberatze edo ainguratze lekutik ez dela aldatu behar eta, agintaritzak bidezkotzat jo duelako hala ezartzen baldin badu, portuari dagokiona ordaindu behar ez denik. Azken kasu honetan, aurrez ordaindu zen okupazio-zenbatekoa eskuratzeko eskubidea izango du bezeroak. 10.- Klub edo zentru nautikoekin, toki erakundeekin edo itsas-kirolekin lotura duten beste erakunde batzurekin ituneak izenpetu ahal izango dira, G-5 Tarifa kobratu ahal izateko. Dadina dadila, aplikagarriak izango dira zazpigarren arauean ezartzen diren tarifak eta hilero ordaindu beharko zaizkio portuko Administrazioari eta egin den likidazioari dagozkion datuak aurkeztu beharko direla. Kobrantza saria ezarri ahal izango da aipatu diren ituneei dagozkienetan, G-5 Tarifagatik bildu den guztiaren %15ekoa izango dela. 11.- Bi metro baino gutxiagoko eta metro bat baino gehiagoko sakondura duten guneetan atrakatuta edo ainguratuta egon daitezen itsasuntziei, %25eko beherapena aplikatuko zaie, honako baldintza hauek bete beharko direla horretarako: a) Untziaren eslora, 6 metrotik beherakoa izan dadila. b) Motorearen potentzia, 25 HPtik beherakoa izan dadila. c) Tarifaren ordainketa, epea heldu baino lehenagoko hiruhilabeteka egin dadila. Pantalanetan atrakatutako untziei ez zaie aplikatuko beherapen hau. 12.- Lehorreko eta Erakundearenak diren plazak okupatu ditzaten itsasuntziei dagokienetan, likidazioa egiteko epearen egunen %25koa izango da ordainketa epealdia, itsasora irten dadineko egun kopurua eta azalera edo tokia hartzeari dagozkion E-2 eta E-4 tarifak alde batera utziz. 13.- Untzia portuan sartze, irtetze edo bertan egon ez dadineko aldiek ez dute zerikusirik izango tarifaren zenbatekoarekin, atrake lekua izendatuta izan dezan bitartean. Bertan ez egoteari dagokion egunari edo egunei dagokien tarifa aurrez ordaindu gabe atrake lekutik aldegiteak, lekua galtzea ekarriko du. 14.- Portuz kanpoko eta zertarako berezia duten aldeak erabili eta portuan dauden zerbitzuen gertutasunak edo horiek erabiltzeak eskaini ditzan onurez probetxa daiteztn untziei aplikatuko zaien tarifaren zenbatekoa, 7. puntuan ezartzen denaren %40koa izango da, beherapen hau ez dela izango bateragarri arau hauetan ezartzen direnetatik beste bat bakarrarekin ere. E-1 TARIFA: PORTIKOKO GRUEN ZERBITZUA. 1.- Portikoko grua konbentzionalak edo espezializatuak ez direnak erabiltzea hartzen du Tarifa honek. 2.- Zerbitzu horien bezeroek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Honako hauek izango dira Tarifa hau likidatzeko baseak: Gruaz baliatze aldia eta jasotzeko duen gaitasuna edo potentzia. 4.- Grua eskuragarri utzi dadin unetik hasita kobratuko da Tarifa. Zorpean dauden zenbatekoak, likidazioa egin dadin unean eskatu ahal izango dira. 5.- Idatziz eta honako hauek jasoko dituen eskabidea bezeroak egin ondoren, egingo dira grua zerbitzuak: a) Burutu behar den lana eta lanari ekingo zaioneko ordua. b) Erabiliko deneko kai puntua. c) Zenbat denborarako eskatzen den. Portuko langileek emango dute eskuragarri dagoen materialea erabiltzeari buruzko ebazpena, indarrean dauden xedapeuen arabera eta gehiengoaren interesen aldeko hurrenkera kontutan hartuz. 6.- Zerbitzua gelditzeak, matxurek, ustekabeko apur(tetek edo maniobra desegokiek, Tarifa honek hartzen dituen zerbitzuak egiterakoan, ekar ditzaketen kalteen ardurarik ez du bereganatuko portuko Administrazioak. 7.- Langileek egin ditzaten maniobra desegokiak direla medio, gruek duten gaitasuna baino zama handiagoa ezartzeagatik eta zerbitzuaren ardura duten portuko Administrazioko langileek emandako aginduak edo argibideak ez betetzeagatik, sor daitezkeen matxuren ardura, bezeroek izango dute. Aginduak bete ez ditzaten langileak ez direla gai lan horretarako, aitortu ahal izango du Administrazioak. 8.- Untziratzeak eta untziuzteak eta merkantziak manipulatzeko egin beharko diren maniobrek ekar ditzaketen arriskuak, bezeroen gain jausiko dira, egokiak diren materialeak, gaitasundun langileak jarri beharko direla azken lan hauetarako, eta, portuko Administrazioak, ezgaitzat aitortu ahal izango dituela behar bezalako gaitasungabeak. Langileengan, portuko Administrazioaren ondasunetan edo beste batzurengan, lanak direla eta, sor daitezkeen zauri, kalte edo matxuren arduradun, gruaren erabiltzailea izango da. 9.- Orduerdiko edo denboraldi gutxiagoko tarifaren zenbatekoa, grua erabiltzearen, ondorengo taulan ematen dena izango da: TABLA 10.- Astegunetan eta portuko Administrazioak ihardun hauetarako ezarrita duen ohizko lanorduen barruan egindako zerbitzuei bakarrik aplikatuko zaizkie Tarifa hauek. Ohizko lanorduez kanpo egin daitezen zerbitzuei, %25eko eta %50eko gehiketa ezarriko zaie jaiegunetako lanordu guztiei dagozkienetan, bi ordu gutxienez kobratuko direla. 11.- Grua erabiltzeko denbora neurtzeko, eskegilearen esku utzi deneko orduaren eta zerbitzua amaitu deneko orduaren arteko denboraldia hartuko da kontutan, fakturazio ondorioetarako. Makinaren matxuraren bat edo elektra indarrik ez dela eta, egon daitezkeen hamabost minututik gorako geldialdiak bakarrik kenduko zaizkio erabiltze aldiari. 12.- Batazbeste, hilean, 20 orduz grua erabili dezaten bezeroekin, grua erabiltzeari buruzko ituneak izenpetu ahal izango ditu portuko Administrazioak. Kasu honetan, grua-moeta horri dagokion %75ekoa izango da tarifa, egiatan lana egin deneko orduei aplikatuko zaiela eta 20 orduei dagokiena kobratuko dela gutxienez hileko. Edozein eratake arrazoiak direla medio, gruak alogeran hartzeko egiten diren eskabideei erantzuteko hainbat grua eta zubi-gruentzako makinistak Administrazioak ez izatea gerta dadinean, horiek hartzeko baimeria eman ahal izango da, manipulatzailearen pentzutan izango direla gastuak eta dagokionaren %75ekoa tarifa. Erabiltzaileak ordaindu beharko duen manipulatzaileak, horretarako gaitasuna duela eman beharko du aditzera portuko Administrazioaren aurrean. E.2 TARlFA: BlLTETlAK, LOKALAK ETA ERAlKlNAK ERABIL. TZEKO ZERBlTZUA. 1.- Emakida erregimenpean ustiatzen ez diren lautadak, estalpedun guneak, tinglatuak, biltegiak, deposituak, lokalak, eraikinak eta horiei dagozkien zerbitzu orokorr ak erabiltzea hartzen du Tarifa honek. 2.- Zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Honako hauek izango dira Tarifa honen likidazio baseak: Hartzen den azalera moeta, kopurua eta okupazioaren epealdia. 4.- Zerbitzua utzi dadin egunetik hasita kobratuko da Tarifa hau, eskabidearen gai izan den espazioz beretzat gorde dadin eguna hartuko dela datatzat. Zorpean dauden zenbatekoak, likidazioa egin dadin unetik hasita izango dira eskagarri. 5.- Bi gune gisa sailkatzen dira, oro har, merkantzien deposito eta horiek gordetzeko diren guneak eta beste elementu batzuk: 1.° Pasagunea. 2.° Gordegunea. 6.- Omdorengo kuadroan ezartzen dena izango da Tarifa honen zenbatekoa, metro karratuko eta eguneko: a) Pasagunea. b) Gordegunea. Estalpegabekoa .............5 PTA/m.2/eguneko. Estalpeduna .................13 PTA/m.2/egunako. 7.- Portuko Administrazioaren baimenik gabe, ezin sartu ahal izango dira leku horietan merkantziak, indarrean dauden xedapenak eta gehiengoaren interesak kontutan hartuz emango dela baimen hori. 8.- Tarifa honen arabera lekuak erabiltzeak, libre gel dadin azalera, merkantziak edo elementuak kentzean hartu zenean zituen zainketa eta garbiketa baldintza berdinetan uztera behartzen du erabiltzailea. Hori egiten ez badu, portuko Administrazioak, bere baliabideez baliatuz egingo du, erabiltzaileari eskatuko diola ordain dezan. Indarrean dauden xedapenek ezar dezatenaren arabera, Portuetako Lurralde Zerbitzuko Buruzagiak finkatu dezan eran, hurrenkeran eta altueran jarriko dira merkantziak, estabilitatea bermatzeko beharrezkoak diren arretak hartuko direla. 9.- Portuko instalazioetan edo beste batzurengan egin daitezkeen kalte, demeritu eta matxuren arduradun, erabiltzailea izango da. 10.- Merkantziek jasan ditzaketen lapurketa, kalte handi eta kalte txikien erantzukizunik ez du bereganatuko Administrazioak. 11.- Honako hau izango da merkantziek eta elementuek hartzen dituzten espazioak neurtzeko modua: Gordeta dauden merkanrzi edo elementu guztiak kanpotik ingura ditzan rektangelua, rektangelu horren bi aldeak paraleloak izango direla kaiaren ertzarekiko eta, beste bi aldeak, perpendikularrak, metro karratuak osatu egingo direla hurrengo zenbakiarekiko dezimalik gabeko zenbakia lortu arte. Antzeko modura jokatuko da tinglatu eta biltegiei dagozkienetan, horien aldeak hartuko direla erreferentzia gisa. 12.- Portuaren ohizko ustiaketa egiteko eragozpen izan daitezkeen merkantziak, elementuak, instalazioak, altzariak eta abar, kendu egin beharko ditu bere pentzutan zerbitzuaren erabiltzaileak. Tarifak ordaintzeak ez du horretatik liberatuko erabiltzailea. Tokiz aldatzeari buruzko agindua betetzeari dagoz kionetan atzerakizuna eman dadinean, legokiokeen tarifa baino bost aldiz handiagoa izango da ordaindu beharrekoa atzerakizun egunen barruan, portuko administrazioak tokialdaketa egin dezanaren kaltetan gabe; dagokion kargua pasatu egingo dela eta tokialdaketaren gai izan diren ondasunen balioaren gain ezarriko dela garraio eta biltegiratzeen gastua. 13.- Portuko lautadetan eta biltegietan urte bat baino gehiago egon daitezen merkantziak eta elementuak edo salmentan izan dezaketen balioa baino, ezarri zaiena eta ordaindu ez direnak handiagoak izatea gerta dadinean, jabeek utzi egin dituztela joko da eta indarrean dauden xedapenetan ezarri dadinaren arabera jokatuko da. 14.- Portuko Administrazioak, behar bezalako fidantza eskatu ahal izango du, Tarifa ordaindu denaren bermabide gisa. 15.- Espazioa hartu dadin egunetik hasita emango zaio hasera okupazio epeari desenbarkatu diren merkantzien kasuan edo hustuketa amaitu zeneko egunaren hurrengo egunetik hasita, hau etenik gabe egin dadinaren baldintzapean. Hustuketa lanak etetea gerta dadinean, hustu diren merkantziek une horretatik hasita ordaindu beharko dute superfiziearen okupazioa eta, gainontzekoek, depositoan sartu ziren egunetik hasita. Untziratzeko diren merkantzien kasuan, espazioa hartu zen egunetik edo kaietan edo tinglatuetan merkantziak jarri ziren unetik hasita kontatuko da okupazio epea, nahiz itsasuntzian sartu, nahiz ez sartu. 16.- Untzitik atera eta untzi berean edo beste batetan sar daitezen merkantziek, azaleraren okupazioa ordaindu beharko dute, untzitik atera diren merkantzien kasuari aplikatzen zaion erizpideen arabera. 17.- Untzitik lurraratu diren merkantziek har dezaten azalerei dagozkienetan, hustuketa operazioaren amaieran hartzen zen azalera hartuko da likidazioaren basetzat, 11. puntuan ezartzen denaren arabera neurtuko dela azalera. Portuko Administrazioak, tarifa ongi kudeatu behar dela eta ustiaketaren razionalitatea kontutan hartuz, partidaka edo zama osoka azalera neurtzeari buruzko erabakia hartuko du. Merkantzia kentzen den heinean, gutxitu egingo da ordainketa, laurdenka, guztia ordaindu beharko dela hartutako azaleraren %25a kendu arte; %75a, kenketak %25a har dezanean. %50era heldu gabe; %50a, %50a gainditu eta %75ra heldu gabe; %25a, %75a gainditu dezanean, hartutako azalera erabat iare utzi arte. Azken laurden hau, partidaka kontabilizatu beharko da beti. Portuko Administrazioak beharrezkotzat jotzen baldin badu, maila ezberdinak dituen beste neurketa sistema bat ezarri ahal izango du edo, etengabekoa, merkantzia ken dadin prozesuaren arabera. Untziratzeko diren merkantziek hartzen dituzten azalerei dagozkienetan, untzitik atera diren merkantzientzat lehen ezarri direnen antzekoak izan eta geroz eta handiagoak izango diren mailakaketa erizpideak aplikatuko dira. Tarifa honen ondorioetarako, honako era honetan gel dadinean bakarrik hartuko da iaretzat azalera, hau da, hartu zenean zituen konserbazio eta garbiketa baldintza berdinak dituenean eta beste batzuk erabiltzeko moduan eta eran dagoenean. 18.- Edozein kausa dela medio lege edo administra zio mailako prozeduretan eartuta egon daitezen merkantziek edo elementuek azalera okupatzeagatik kobratutako tarifaren eakubideak eskatuko dizkie portuko Adminiatrazioak horien jabeak izan daitezenei, eman diren senttntzia edo erabakien arabera. Ondorio horietarako, merkantzia edo elementu horiek ezin kendu ahal izango dira, dagokion likidazioa aurrez egin gabe. Portuko Adminiatrazioak Tarifa honetako 13. puntua aplikatu ahal izango du, aententzia edo erabaki irmoa eman dadin une bertatik hasita. 19.- Tarifaren goreneko frankiziak eta beheneko zenbatekoak, oro har, ezarri ahal izango ditu portuko Administrazioak, azaleraren okupazio aldi ezberdinetan. E-3 TARIFA: PRODUKTUAK ETA ENERGIA HORNTTZEA. 1.- Horniketaren gai izan diren produktuen edo energiaren balioa eta horiek eskaini ahal izateko instalazioak hartzen ditu Tarifa honek. 2.- Zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 5.- Horniketaren gai izan daitezen unitateen kopurua izango da Tarifa honen likidazioa egiteko basea. 4.- Horniketaren gai izan diren unitateen kopurua, unitatea %50ean gehituz eman dezan kostearen prezioaz biderkatzeak eman dezan emaitza izango da tarifa honen zenbatekoa.5.- Zerbitzua egiteari hasera emate unean ekingo zaio Tarifa hau kobratzeari. Zorpeko zenbatekoak, likidazioa egin dadinean eskatu ahal izango dira. 6.- Erabiltzaileek eskabidea egin behar dute aurrez zerbitzuakjaso ahal izateko, eskatzen den zerbitzuaren zernolakoak eta zehaztasunak eman beharko direla. 7.- Behar bezalako aurretasunez eskatu beharko dira zerbitzuak eta portua ustiatzeak izan ditzan beharrak eta langileak izatea edo ez izatea kontutan hartuz onartuko dira. 8.- Erabiltzaileen instalazioetan izan diren akatsak edo maniobra eskasak direla medio, instalazioetan, horniketaren gai izango diren elementuetan, bakoitzarenak edo beste batzurenak direnetan, horniketa egiterakoan, egin daitezkeen apurketa, matxura eta istripuen erantzukizuna erabiltzaileek berenganatuko dute. 9.- Zerbitzuak egiteko eskubidea beretzat gordetzen du portuko Administrazioak, honen iritzitan beharrezkoak diren segurtasun baldintzak, erabiltzaileen instalazioek bete ez ditzatenean. 10.- Tarifa honetan aipatzen diren zerbitzuak egiterakoan, zerbitzua gelditzea dela eta, sor daitezkeen kalteen erantzukizunik ez du bereganatuko portuko Administrazioak eta ez matxurek, halabeharrezko apurketek edo maniobra eskasek ekar ditzaketen galarenik ere. 11.- Portuko zerbitzugune barruan egin daitezen horniketak bakarrik hartzen dituzte Tarifa hauek. Baldintza hau bete ez dezatenentzat, E-4 tarifa izango da araubide. 12.- Portuko Administrazioak ihardun hauetarako ezarri dezan ohizko lanorduen barruan eta lanegunetan bakarrik aplikatuko da bakarrik Tarifa hau. 13.- Portuko Administrazioaren ardurapekoa ez den arrazoiren bat dela medio eta, langilegoa bere lanpostuetan dagoela, eskatu den operazioa ez burutzea gertatuz gero, horniketa egin izan balitz ordaindu beharko zatekeen zenbatekoaren %50a ordaindu beharko du erabiltzaileak. E.4 TARIFA: BESTE ZERBTTZU BATZUK. 1.- Baskulak, lehorreraketarako burdiak eta aparkalekuak erabiltzea hartzen ditu Tarifa honek. Eskegileek aurrekontua aurrez onartu ondoren, burutu dadin edozein zerbitzu egitea ere hartzen du. 2.- Zerbitzuen erabiltzaileek ordaindu beharko dute Tarifa hau. 3.- Honako hau izango da Tarifa hau likidatzeko basea: a) Baskulak: baskula erabili dadineko aldiak. b) Lehorreraketarako gurdiak: Igoera eta beherakada kopurua, lehoarreraketarako gurdian untzia dagoeneko egunak, untziaren tonelaia gordina eta eslora. c) Aparkamenduak: egonaldi orduak, horretarako diren guneetan, portuen arabera. d) Gainontzeko zerbitzu guztietan, egin den zerbitzuaren unitate-kopurua, kasu bakoitzean. 4.- Zerbitzua eskaintze-moduan jarri dadin egunetik edo hori egiteari ekin dadineko egunetik hasita kobratuko dira Tarifa hauek. Zorpeko zenbatekoak, likidazioa egin dadin unetik hasita izango dira eskagarriak. 5.- Zerbitzua egiterakoan izan diren matxurek, apurketek edo maniobra eskasek ekar ditzaketen kalieen ardurarik, ez du bereganatuko portuko Administrazioak. 6.- Zerbitzua eskaintzearen zernolakoek ekar dezakeen edozein eratako arrisku dela eta, uko egiteko eskubidea beretzat gordetzen du portuko Administrazioak. 7.- Ohizko lanegunetako lanorduei bakarrik izango zaie aplikagarri Tarifa hau, baina ez aparkamenduei. Hortik kanpo eta jaiegunetan, hurrengo arauean zehazten den zenbatekoa, 1,5 koefizientez biderkatzeak eman dezana izango da tarifaren zenbatekoa. 8.- Honako honen araberakoa izango da Tarifa honen zenbatekoa: Lehorreraketarako gurdiak: - Igo edo beheratzeagatik: 50eko EGTagatiko : Esloraren (metrotan) produktuaren zenbatekoa pezetatan, 87 PTAz. 51 tik 150era arteko EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 44 PTAz. 150etik gorako EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 67 PTAz. - Egonaldia, eguneko. 50eko EGTagatik : Esloraren (metrotan) produktuaren zenbatekoa pezetatan, 44 PTAz. 51 tik 150era arteko EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 22 PTAz. 150etik gorako EGTagatik: Tonelada kopuruaren produktuaren zenbatekoa pezetatan, 44 PTAz. Lehorreraketarako ranpak. Erabiltzea, eguneko edo horren frakzioko: 87 PTA. Aparkamendua: Donostiako portua: Donostiako Udalak, Trafikoa eta Aparkamenduak Ordenatzeko (TAO) Sistemaren barruan, bere agintepekoak dituen guneetarako ezarrita dituen xedapen berdinak erabiliko dira. Euskal Autonomi Elkartearen eskuduntzapekoak diren gainerako portuak: Aparakamendua antolatuta eta araututua duten portuetan, erabilpen edo horren zatiaren trukez 70 PTA kobratuko zaie kamioei eta 60 PTA kotxeei. Baskula: 163 PTA, pisaldi bakoitzeko.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.