Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

37/1992 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, zeinen bidez «Santo Hospital Civil de Basurto» Ongintzarako Jabetzapeko Elkarteak osasunketaren arloan erabiltzeko xedez lagatu dituen ogasunak onartu, Elkarte horri atxikitako langileekiko legezko harremanetan ordezkotza hartu eta Elkarte hori Servicio Vasco de Salud/Osakidetzaren egituran sartzea xedatzen bait da.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 54
  • Hurrenkera-zk.: 794
  • Xedapen-zk.: 37
  • Xedapen-data: 1992/02/25
  • Argitaratze-data: 1992/03/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Sailak

Testu legala

Udal demokratikoak sortzearekin batera, Basurtoko Eritetxea herriarentzakotu eta Servicio Vasco de Salud/Osakidetzaren egituran sartzeko ekinbide bat hasiarazi eta bultzatu zen, Eusko Jaurlaritzaren 1985eko martxoaren 22ko Legetarako ez besteko saloaren bidez jarraipena euki zuena. Ekinbide hori amaitzeko bidezko gertatzen da ezarritako jardunbidea amaitzea, hau da, «Basurtoko Eritetxea Herriarentzakotzeko Erabakiari Atxikitzeko Agiria»n, 1986ko urtarrilan izenpetua, eta Eusko Jaurlaritzak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak 1989ko apirilaren 9an izenpetutako Hitzarmenean finkatutako jardunbidea. Hiru erakundeek urriaren 28an izenpetutako Itunearen bidez aldatu zen Hitzarmen horren Eraskina eta 1991ko azaroaren 9ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu. Arian-arian, 1986ko urtarrilan erakundeen artean izenpetutako Hitzarmenaren ondorioz, ekonomia eta ondare alorreko alderdi batzuk araupetzeko jardunbide luzeari ekin zitzaion. Hitzarmen horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Administrazioak «Agizko Zorra» hartzen zuen bere gain; eta «Bildutako Zorra», 1985eko urtarrilaren 1az aurretik sortutakoa, honako hauen gain gelditzen zen: Bizkaiko Foru Aldundia %50, Bilboko Udala %25 eta Bizkaiko Kondaira Lurraldeko gainontzeko Udalak %25. Autonomi Elkartearen esku lagatzeko gai diren ondasun eta eskubideen zerrenda finkatuta dagoela, eta Bilbao-Basurtoko Eritetxea Ongintzarako Jabetzapeko Elkartearen Administrazio Kontseiluak eta Bilbaoko Udalak bidezko izapideak burutu ondoren, amaitu behar da egiterapidea, eta, horretarako, Eusko Jaurlaritzak lagapena onartu behar du Dekretu honetan xedatzen deneantxe. Hori dela eta, Dekretu honen bidez eta Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 39. atalari atxikiz, Eusko Jaurlaritzak, alde batetik, onartu egiten du Basurtoko Eritetxea Ongintzarako Jabetzapeko Elkartearenak izan eta gaur egun osasunketa alorreko artezko sorospidetzarako erabiltzen diren ondasunenlagapena, eta, bestetik, sartu egiten ditu ogasun horiek Euskal Autonomi Elkartearen Ondarean, Osasunketa-Sorozpidetzaren herri-erabilpen edo zerbitzuari atxiki ondoren, maiatzaren l9ko 10/193 Legearen 18. atalaren arabera. Halaber, Langileen Estatutuko 44. atalak dioena betez, Euskal Autonomi Elkarteak beretzat hartzen ditu Eritetxe horren aurreko Titularrari zegozkion eskubide eta betebeharrak, eta horretarako, Servicio Vasco de Salud/Osakidetzari atxikiko dizkio dagozkion lanarigoeskuarteak. Bestalde, Dekretu honen bidez Eritetxea Osakidetzan sartzea Osasunketari buruzko Orotariko Legean nahiz Servicio Vasco de Salud/Osakidetzan datzan filosofiari atxekitzen zaio, eta, gainera, bete egiten dira lege horiek herriaren osasunketa sistemarentzat zehazten dituzten funtsezko ezaugarriak. Ildo horretatik, Euskal Autonomi Elkarteko Herriaren Osasun-Sistema aztertzen bada, zurituta gelditzen da Eritetxe hori Sisteman sartu beharra; Erakunde horrek, herriari sorospidetza emateko elkarte 1ez eta Herri Erakundeen babespean, eritetxeango sorospidetza bermatu egin bait du, eta sorospidetza hori Araban eta Gipuzkoan probintziako eritetxeek bete dute Basurtoko Eritetxeak betetzen dituen zerbitzuak funtsean herri-zerbitzu direnez eta Servicio Vasco de Salud/Osakidetzak funtsezko xede hori bereganatu duenez, bidezko gertatzen da Eritetxe hori herri-sarean sartzea, honen barruan herriarentzako osasunketa zerbitzuen kudeaketa osotua eta egokia egiteko bide emango bait da. Hala eta guztiz ere, Autonomi Elkarceko osasun sistemaren tegezko antolaketari ekiteko asmoa dagoenez, abagunea dago orain xedapen horretan agindutakoari jarraituz Eritetxea Osakidetzan sartzeko, Euskal Autonomi Elkarteko 1992. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen urtarrilaren 28ko 1/92 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenean zuritzen den arabera; horregatik, beharrezko gertatu da xedapen horretan ohartemandako baimena Jaurlaritzari ematea. Horiek horrela, Léhendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Osasun Sailburuaren saloz, eta Jaurlaritzak 1992ko otsailaren 25ean egíndako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: l. atala.- «Santo Hospital Civil de Basurto» Ongintzarako Jabetzapeko Elkarteak Bilboko Udalaren baimena jaso ondoren dohainik egindako ondare-lagapena onartzea, Dekretu honen I. Eraskinean zehaztutako ondasunena hain zuzen ere. Bilboko Udaleko Alkate Udalbatzarburuak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailburuak 1989ko apirilar en 3an (1989ko apirilaren 27ko EHA.A) izenpetutako lagapen-hitzarmenean zehazten deneantxe onartzen da, urriaren 28an izenpetutako Hitzarmenean (1991ko azaroaren 9ko EHAA) Eraskinaren gainean egin ziren aldakuntzak eta guzti. 2. atala.- Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendariari baimena ematen zaio Jabego Erroldan ogasunak sartzeko xedez dagokion baratal agiria eta beharrezko diren gainontzekoak emateko. 3. atala.- Basurtoko Eritetxean lan egiten duten langileen gaineko legezko harremanen titularitatea onartzen da, eta, ondorioz, hartu egiten da Dekreto honen II. Eraskinean adierazten diren osasunketarako langileei eta besteei buruz aurreko titularrak zituen eskubideen eta betebeharren ordezkotza. 4. atala.- Izan ere, Dekretu honetan onartzen den lagapenaren gai diren zerbitzu, langilego-eskuarte eta ondasunak Servicio Vasco de Saiud/ Osakidetzari erantsiko zaizkio, eta une horretatik bertatik sartuko dira Servicio Vasco de Salud/Osakidetzako eratze eta ihardute egituran. 5. atala.- Basurtoko Eritetxeko langileek jatorriz duten lege eta ekonomia jaurpideari eutsiko zaio. Nolanahi ere, egokitzapenak egin ahal izango dira zerbitzuaren antolaera zuzena Iortzeko, beti ere gai horretan erabilgarri diren legeen esparruaren barruan. GEHIGARRIZKO XEDAPENA Euskal Autonomi Elkartearen 1992. urterako Diruegitamu Nagusiak onartzen dituen urtarrilaren 28ko 1/92 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Seigarrenaren 2an, ezarritakoaren kaltetan gabe, Bilbao-Basurtoko Eritetxea Servicio Vasco de Salud/Osakidetzan sartzeak erakunde honetan indarrean dagoen ihardutejaurpidea eta jaurpide organikoa erabiltzea ekarriko du, bai eta eritetxearen iharduera eta antoiakuntza aipatutako eremuan Erakunde Burujabean eragina duten xedapenei egokitzea ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ogasun eta Finantza Sailburuari eta Osasun Sailburuari baimena ematen zaie Dekretu hau garatzeko eta erabiltzeko beharrezko manuak emateko. Bigarrena.- Aipatutako erabakiak Baratal Agiri bidez eratuz gero izango ditu ondorioak Dekretu honetan onartutako ondare lagapena. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean izango ditu ondorioak Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 25. Lehendakaria. JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubíde eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO Ogasun eta Finantza Sailburua JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA O sasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.I. ERASKINA a) Basurtoko Ospitalea osatzen duten pabeiloi eta lurzati multzoa, gaur egungo egoeraren eta ondasun higikor guztiak hartuta (4.417 eta 8.200 zenbakiez errolderaturiko funtsak) 4.417 zenbakiko lurzatitik banaturiko ondorengo funtsa ezik: 4.417 zenbakiko Funtsa, Basurto eta Zugasti-Novia Bilbaoko Udalaren aginte-mendea, hirurogeitamalau mila laurehun eta berrogeitamar metro eta larogeitamasei dezimetroko orubea da (74.450,96.-). Orubeak baditu eraikin batzu bere barruan. Mugakideak, erroldako azalpenaren arabera, honakoak dira: Aurrekaldea, Basurtotik Noceladera doan errepidearekin eta Olaveagako bidearekin. Eskumaldea, sartzerakoan (eskerraldea, irtetzerakoan erroldaren arabera), Gurtubay kalearekin. Eskerraldea (eskumaldea irtetzerakoan erroldaren arabera) Andrés de Arana jaunaren oinurdekoen lurzatiarekin, gaur egun Bilboko Udalarena. Atzekaldea: Gastet-en Alargun anderearen lurzatiekin, gero Adolfo Urioste jaunarenak, eta, gaur egun, Bilboko Udalarerak eta Erakustazokarenak, gainera, banatutako zatiarekin eta, zehatz esanda, Bilbaoko Udalari bidetarako lagatutako zatiarekin. 8.200 zenbakiko funtsa, Bilbaon dagoen lurzatia, Basurtoko Auzunean, seiehun eta hamazazpi metro eta hogeitamazazpi dezimetroko gainazala dauka (617,37: ). Mugakideak, erroldako azalpenaren arabera, honakoak dira: Iparraldea, Ventako herri-bidearekin. Hegoaldea: Erdaide, Barrenechea eta Fatrás jaunen jabetzarekin. Ekialde eta Mendebaldea: Kaletarako izendatutako lurrekin. b) Bilboko Particular de Quintana kaleko 3. zenbakian kokaturiko lonja, barruan dauden ondasun higikor guztiekin, 19.948 zenbakiko funtsa. c) Lursaila, Olaveagako la Ventosa Auzoan, la Barraka Baserritik eratorritakoa, 7.420,80 m.2. Iparraldean bertatik banatzen deneko funtsa du mugakide. Hegoaldea: Basurtoko Eritetxea. Ekialdea: Udalaren beste jabego bat eta Eritetxea eta mendebaldean bertatik banatzen deneko funtsaren gainontzekoa eta, halaber, Basurtoko Eritetxea. d) Basurtoko lurrak, 4.819,3 m.2-koa; iparraldean, Basurtoko Ferialetik La Ventosara edo San Mamesera doan Kaputxindarren bidea izeneko bide publikoa eta berau banatzen deneko funtsaren gainontzekoa ditu mugakide; hegoaldean, Uribarri izeneko etxaldeko Jabegoa, Pilar Novia de Salcedo anderearen jabetzapekoa, gaur egun Gurtubay kalea Kaputxindarren bidearekin lotzen duen herri-bidekoa; ekialdean, berau banatzen deneko funtsa, zati bat gaur egun egitasmoan dagoen bideak hartuko duena; mendebaldean, Gurtubay kalea Kaputxindarren bidearekin lotu eta Basurtoko Ospitaleak banatzen duen bidea. e) Basurtoko lurzatia, 1.483,15 m.2-koa, orain kaltetu gabe suertatuko den Kaputxindarren bidetik eratorritakoa; Iparraldea, Udalaren funtsa eta bertatik datorreneko funtsaren gainontzekoa; Hegoaldea, Basurtoko Eritetxea eta Gurtubay kalea; Mendebaldea, Basurtoko Eritetxea; eta Ekialdea, Bilboko Udalaren funtsa eta Gurtubay kalea.II. ERASKINA