Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

31/1992 DEKRETUA, otsailaren 18koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzen duen apirilaren 12ko 107/1988 Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 39
  • Hurrenkera-zk.: 582
  • Xedapen-zk.: 31
  • Xedapen-data: 1992/02/18
  • Argitaratze-data: 1992/02/26

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautu zen apirilaren 12ko 107/1988 Dekretu bidez. Geroago, martxoaren 5eko 140/1991 Dekretuz, Bateragiteko Sailordetza sortu zen, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren barruan. Sailordetza hau ihardunean jartzeko eta emanda dituen egitekoek emankortasun ugariagoa izan dezaten, beharrezkoa da, eskuduntza horiek ugariagotzea, era honetan, behar dituen baliabideez hornitu ahal izateko eta Sailaren iharduna eta kudeaketa koordinatu, kontrolatu, bultzatu eta antolatu ahal izateko. Bestalde, Lanbide Hezkuntzak, hezkuntza-sistemaren barruan, egunetik egunera garrantzi handiagoa duenez eta, bestalde, dituen ńabardurak kontutan hartuz, beharrezkoa da, Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritza berezi bat sortzea Hezkuntza Sailaren eskema organikoaren barruan eta Hezkuntza Sailordetzari atxikita egongo litzatekeena. Bateragiteko Sailordetzari eskuduntza gehiago emateak eta Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritza berri bat sortzeak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organikoa arautzen duen apirilaren 12ko 107/ 1988 Dekretuko zati batzuk aldatzea dakarte. Horiek horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko otsailaren 18an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1. Honako egiteko hauek dagozkio Bateragiteko Sailordetzari, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: a) Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren delegazioz. b) Sailari dagozkion egitekoak eta ekintza arloak koordinatzea, suspertzea eta gainbegiratzea. c) Sailordetzako zerbitzuek funtziona dezaten, artezbideak, zirkularrak eta xedapenak ematea. d) Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Batzorde Delegatuen erizpean jarri behar diren gaiak Sailburuarekin batera aztertzea. e) Errekurtsoei ebazpena ematea, gaiari aplika dakizkiokeen arauetan aipatzen diren kasuetan. f) Indarrean dauden lege xedapenek ematen dizkioten gainontzeko eskuduntzak, prerrogatibak eta egitekoak betetzea. 2. Aipatu diren eskuduntzak bete ahal izateko, beharrezkotzat jo ditzan txosten, datu eta agiriak eskatu ahal izango dizkie gainontzeko Sailordetzei Bateragiteko Sailordetzak. 2. atala.- 1. Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritza sortzen da, Hezkuntza Sailburuordeak eman diezazkion egitekoez aparte, honako hauek izango dituela: a) Lanbide Hezkuntzako Ikastetxeen plangintza eta kokaketa egitea eta irakasleek eta irakasle ez diren lagileek izan ditzaketen beharrak definitzea, Langilegoaren Kudeaketa Zuzendaritzarekin koordinatuz. Horretarako, ikastetxeen ohizko ihardunean eragina izan dezaketenei buruzko informeak landu beharko ditu. b) Lanbide Hezkuntzako unitateak eta ikastetxeak sortzeko, eraldatzeko edo kentzeko proposamenak egi tea. Ikastetxeen ihardunean parte hartzen duten sektore ezberdinen ekintzak bultzatzea. c) Lan merkatuak dituen kualifkazio-eskabide aldakorrei hezkuntza egokitzeko, behar bezalako eta etengabeko sistema ezartzea. d) Lanbide Hezkuntzako Titulu bakoitzari atxikitako Lanbide Hezkuntza Bereziak behar dituen ekipamendu-modulu oinarrizkoen taiuketa, ekipamendu eta baliabide materialeen beharrei buruzkoa informeak emanez. e) Irakaslegoa Gaitzeko Birziklaketa arloak dituen beharretarako urteko plana Pedagogi Berrikuntzarako Zuzendaritzari aurkeztea. f) Agente sozialen korrespontsabilitatea bilatzea, beren ikastetxeetarako hezkuntza-eskaintza aurkez dezaten eta, era honetan, hezkuntza sistema eta produkzio-lan mailakoa lotuko dituen partaidetza-kultura sortu ahal izateko lanbide hezkuntza munduan. g) Enpresetan egiten diren praktikak zaintzeko sistema eratzea, praktika horien tutore-kontrola segurtatuz. h) LHko ikastetxeen iharduera egokia sortuko duten administrazio mailako neurriak hartzea eta ikastetxeen gobernu-erregimena kontrolatzea ere bai. i) LHko ikastetxe pribatuek Hitzarmenen Deialdirako egin ditzaten proposamenak informatzea eta bai horietarako Baimenak ematea ere. j) Helduen Hezkuntza Iraunkorrerako eta desberdintasunak kentzeko programen garapena, Konpentsaziozko Irakaskuntzarako Planen eta Lanbidezko Prestakuntzarako Programa Berezien bidez, Lan eta Gizarte Segurantza Sailarekin batera lan eginez eta. era honetan, arlo honi buruzko koordinakuntza bermatu ahal izateko. 2. Honako unitate administratibo hauek izango ditu Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritzak: 1) LHko ikastetxeen Plangintza, Hornidura eta segimendua. 2) Helduen Hezkuntza Iraunkorra eta Konpentsaziozko Hezkuntza. 3. atala.- Apirilaren 12ko 107/ 1988 Dekretuko honako atal hauen alde batzuk aldatu egiten dira. 1.- 2. atala.- Hezkuntza Sailordetzaren egituraren alde batzuk aldatu egiten dira, honako hauek berari atxikita geldituko direla: «Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritza, Ikastetxeen Zuzendaritza eta Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritza.» 2.- 17. atala.- Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzaren egitekoak. Lehenengo apartadua: Jatorrizko idazkerari eusten baldin bazaio ere, salbuespen bat sartzen da Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzaren egitekoetan, honako hauek dagozkiola: «Unibertsitatez besteko mailetako irakaskuntzaren planeamendua, hori indartzea eta garatzea, Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritzak bere gaietan dituen eskuduntzen kaltetan gabe.» Bigarren apartadua: - a) Honako espresio hau sartzen da lehenengo testuan: «Hezkuntzaren berrikuntzari dagozkionetan, teknologia berrien aplikazioen ikerketa egitea Zuzendaritza honi dagokio (Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritzarekin batera lan eginez bere eskuduntza eremu barruan) . - b) Helduen Hezkuntza Orokorraren, Konpentsa ziozko Irakaskuntza Planen, Okupaziozko Hezkuntzaren eta Okupaziozko Lanbide Hezkuntzaren aipamenak kendu egiten dira. Azken apartadua: - «Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzak, unibertsitatez kanpoko mailetan esperientziak egiteko baimena emango du, Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritzak bere hezkuntza-eremu barruan egin ditzan proposamenak entzun ondoren.» 3.- 18. atala.- Pedagogia Berrikuntzarako Zuzendaritzaren egitura. - 6. puntua kendu egiten da. 4.- 19. atala.- Ikastetxeen Zuzendaritzaren egitekoak. - Eutsi egiten zaio lehengo idazkerari, honako hau gehituz: «Ikastetxeen Zuzendaritzak, honako egiteko hauek izango ditu, Hezkuntza Sailburuordeak delega diezazkionez aparte, Lanbide Hezkuntzako Zuzendaritzak, bere eskuduntza eremu barruan, bere-bereak dituen egitekoez gainera» 5.- 20. atala.- Ikastetxeen Zuzendaritzaren Unitate Administratiboak. - 3) puntua kendu egiten da. INDARGABETZE XEDAPENA Martxoaren 5eko 140/1991 Dekretua indargabetu egiten da, Dekretu honetan ezartzen direnen kontrakoak izan daitezenetan. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 18. Lehen Lehendakariordea eta Ekonomia Gaietarako Lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.