Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

23/1992 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiroa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 44
  • Hurrenkera-zk.: 658
  • Xedapen-zk.: 23
  • Xedapen-data: 1992/02/11
  • Argitaratze-data: 1992/03/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Urriaren 2ko 525/1991 Dekretuz, hainbat ekintza eta egiteko izendatu zitzaizkion Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailari. Ekintza horiek, antolaera sistema bati egokitu behar zaizkio eta artikulazio funtzional bat eman behar zaie, era honetan, ekintza eta partehartze publikoak bermatuko direla. Bestalde, partehartze horrek, operatibitatea, arrazionsitasuna eta emankortasuna, beharrezkoak ditu. Horretarako, defendatzen den administrazio mailako antolaera ereduak, Saila banakatzen deneko hiru Sailordetzei ahalmenak ematean hartzen du oinarria. Sailordetza horiek, aldi berean, Zuzendaritzetan egituratzen dira, arlo berezi bakoitzak dituen beharren arabera. Honako hauek dira Sailordetzak: Ekonomi Sailordetza, Ekonomi Plangintza Sailordetza eta Ingurugiro Sailordetza. Egituraketa-eredu hau kontutan hartuz, honako egiteko hauek eman zaizkio Ekonomi Sailordetzari: Euskal Autonomi Elkartearen errealitate ekonomikoa eta Europa barruan izango duen egoera behar hainbat ezagutzea erraztuko duten egiteko guztiak batu dira Sailordetza honetan, era honetan, sektore bakoitzari buruzko erabaki publikoak hartzerakoan, arazoei antz eman eta oportunotasuna lortu ahal izateko. Eta bai Euskal Autonomi Elkarteko ihardun ekonomikoa egituratzen deneko eremu eta sektore ezberdinetan burutu behar den politika ekonomikoa bideratu ahal izateko ere. Bestalde, Ekonomi Plangintza Sailordetzaren egitekorik nagusiena honako hau da, hots, plangintza ekonomikoa eratzea hain zuzen, nahiz plangintza hori lantzeari, nahiz zaintzeari, nahiz horren bilakaerari dagozkienetan. Ingurugiro Sailordetzak, honako eskuduntza hauek ditu bere baítan Autonomi Estatutuan zehazten diren eskuduntzen barruan: Konstituzioko 45. atalean ematen den agindua betetzea, honako hauei dagozkienetan, hau da, «... baliabide naturalak arrazionalki erabiltzea eta ingurugiroa defendatzea eta bereoneratzea...» Eta hori, Jaurlaritzako beste Sail batzuk, arloa kontutan hartuz, izan ditzaketen beste eskuduntza batzuren kaltetan gabe. Eusko Jaurlaritzaren barruan, ingurugiroari dagozkionetan, agintea duen organua da, gai honi buruz eman diren legeak aplikatu eta bete ahal izateko. Horietaz aparte, Euskal Autonomi Elkartearen eremu barruan, Ingurugiro arloan parte hartzen duten organuen ihardun-erizpideak koordinatu eta bateratu behar ditu Sailordecza honek. Azkenik, Eusko Legebiltzarraren apirilaren 23ko 4/1986 Legez sortutako Euskal Estatistika Erakundea, Sail honi atxikita gelditzen da. Honako hauek dira Erakunde horren egitekoak: Euskal Autonomi Elkartearen errealitate sozial eta ekonomikoari buruzko informazioak eskaintzea, errealitate horiek enpirikoki ezagutu ahal izateko eta, aldi berean, Administrazio Publiko ezberdinen ihardunerako beharrezkoak diren informaziobideak eskuartean izateko. Ondorioz, aipatu diren arlo berriak emateak, beharrezkoa bilakatzen du, organuen birrerakeca egitea eta organu horiei egitekoak izendatzea aditzera eman diren antolaketa fundamenduen arabera. Horiek horrela, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuaren proposamenaz, Lehendakaritzak onarpena eman ondoren eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1992ko otsailaren 11n egin zuen bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- SAILAREN EGITURA LEHENENGO SEKZIOA.- ERAKETA OROKORRA 1. atala.- Urriaren 2ko 525/1991 Dekretuko 15. atalean ezartzen denaren arabera, plangintza ekonomikoa, ekonomi azterlan eta metodo, ekonomi mailako egoera eta aurrikuspenak, estatistika eta ingurugiro mailako ihardun eta egitekoak dagozkion Eusko Jaurlaritzako organu bat da Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Saila. 2. atala.- Aurreko atalean aipatu diren arloen eskuduntzak betetzeko, honako organu hauek izango ditu Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailak: 1 .- Ekonomi Sailordetza. 1.1 .- Ekonomi Azterlan eta Metodoen Zuzendaritza. 1.2.- Ekonomi Egoera eta Aurrikuspen Zuzendaritza. 2.- Ekonomi Plangintza Sailordetza. Ekonomi Plangintza Zuzendaritza. 3.- Ingurugiro Sailordetza. 3.1 .- Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritza. 3.2: Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritza. 4.- Zerbitzu Zuzendaritza. 3. atala.- 1) Apirilaren 23ko 4/1986 Legez sortutako Euskal Estatistika Erakunde autonomoa, Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailari atxikita gelditzen da. 2) Abuztuaren 10eko 28/1984 Dekretuz sortu zen Nerbioi Ibaizabal, Eskualdeko Airearen Kalitatearen Batzordea eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserbarako Patronatoa ere Sail honi atxikitzen zaizkio. 3) Urtarrilaren 10eko 28/1989 Dekretuz sortutako Euskal Autonomi Elkarteko Ingurugiro Batzordea ere Sail honi atxikita gelditzen da. 4) Azaroaren 8ko 218/1982 Dekretuz sortutako «Industri Hondakinentzako Bateango Enularaztegia» izeneko Baltzu Publikoa ere Sail honi atxikita gelditzen da. BIGARREN SEKZIOA.- SAILBURUA ETA SAILEKO GOI-KARGUDUNAK 4. atala.- Ekonomia, Ptangintza eta Ingurugiro Sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. atalean ezartzen diren eskuduntzak erabiltzea eta urriaren 2ko 525/1991 Dekretuz Sail honi dagozkion egiteko eta ihardun-eremuen barruan indarrean dauden legeek ematen dizkiotenak ere bai. 5. atala.- Honako hauek dagozkie Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuordeei: a) Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren delegazio espresuz. b) Sailordetzaren ekintzak gidatzea, koordinatzea, bultzatzea eta gainbegiratzea. c) Sailordetzari atxikita dauden langileen goi mailako burutza egitea. d) Sailordetzari dagozkion ekintzei buruzko xedapen orokorren proiektuak lantzea eta, hala badagokio, Sailburuari aurkeztea. e) Sailordetzari dagozkion zerbitzuek ongi funtzionatzeko, beharrezkoak diren zirkularrak, artezbideak eta xedapenak ematea. f) Sailordetzaren ihardunen programazioa. g) Sailordetzaren zuzendaritza zentruen eta Sailordetzaren pean dauden erakundeen iharduna ikuskatzea eta kontrolatzea. h) Gainontzeko Sailekiko eta Sailordetzari atxikita dauden Erakunde eta Izaikiekiko komunikazio-organu gisa jokatzea. i) Indarrean dauden Legeek eman diezazkieten gainontzeko eskuduntzak, ahalmenak, prerrogatibak eta egitekoak. 6. atala.- Zuzendari batek egingo du Zuzendaritza bakoitzaren burutza, dagokion Sailburuordearen artezko atxekimendupean. Zerbitzu Zuzendaria, Sailburuaren pean egongo da artez. Honako egiteko hauek izango dituzte Zuzendariek: a) Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak arlo horretan izan ditzakeen eskuduntza orokorren kaltetan gabe. b) Zuzendaritzako ihardunak bultzatzea, gidatzea, koordinatzea eta kontrolatzea, dagokion Sailordetzak eman diezazkien artezbideen arabera. c) Bere agintepekoak diren gaiei dagozkienetan, onarpenaren gai izan behar duten plan edo programen proposamena egitea, horien pean dauden Organuei. d) Legeek espreski emandakoak edo guztientzakoak direnak, Jaurlaritzako Zuzendariei oro har ematen zaizkielako. e) Kontratazio gaiei dagozkienetan, kontratazioorganua da, indarrean dauden Legeek Zuzendariei ematen dizkieten ahalmen eta murrizcapenekin. f) Indarrean dauden Legeek eman diezazkieten gainontzeko eskuduntzak, ahalmenak, prerrogatibak eta egitekoak. HIRUGARREN SEKZIOA. ZERBITZU ZUZENDARIA 7. atala - Honako hauek dagozkio Zerbitzu Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: a) Sailburuari, teknika, lege eta administrazio mailako laguntza eskaintzea. b) Saileko organu ezberdinek, Jaurlaritzako gainontzeko Sailekin eta Sailarekin harremanak dituzten Erakunde eta Izaikiekin dituzten harremanak koordinatzea, ingurugiroari buruzko gaietan izan ezik. c) Sailaren aurrekontuak gertatze-lanak koordinatzea eta horien segimendua egitea. d) Sailaren aholkularitza juridikoa egitea, beste Zuzendaritza batzuk berenganatuta ez dituzten aldeei dagozkienetan. e) Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomi Batzordearen erizpean Sailak jarri behar dituen gaiak gertatzea eta informatzea. f) Sailari atxikita dauden langileen kudeaketa administratiboa eta aurrekontuen segimendua egitea. Aldibaterako lankontratuak formaltzea eta horien epemugaren luzapena formaltzea horren barruan sartzen da. g) Saileko zerbitzu orokorren antolaketa eta administrazioa eta bai Sailordetzetako eta Lurralde Ordezkaritzetako sistemak eta lan-metodoa koordinatzea ere bai. h) Saileko informatika-aplikazioak koordinatzea eta kudeatzea, Antolaketa eta Informatika Batzorde Teknikoak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Antolaketa eta Sistema Zuzendaritzak izan ditzaketen eskuduntzen kaltetan gabe. i) Saileko Erregistro Nagusia kudeatzea. j) Sailaren inbertsioak, erosketak, hornidurak eta zerbitzuak kudeatzea. k) Eta indarrean dauden Legeek eman diezazkioten egiteko guztiak.II. ATALBURUA.- SAILORDETZAK LEHENENGO SEKZIOA: EKONOMI SAILORDETZA 8. atala.- Honako ekintza arlo hauek gidatu eta koordinatuko ditu Ekonomi Sailordetzak, Sailordetzak izendatuta dituen arloei dagozkienetan Euskal Estatistika Erakundearen iharduna koordinatu dezanaren kaltetan gabe: a) Ekonomi Azterlanak eta Metodoak. b) Ekonomi Egoera eta Aurrikuspenak. 9. atala.- Ekonomi Azterlan eta Metodoen Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Ekonomi Azterlan eta Metodoen Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: a) Ekonomiari buruzko azterlan eta informe orokorrak egitea. b) Ekonomi gaiari buruzkoak izan eta Euskal Autonomi Elkartearen egitura ekonomikoa hobeto ezagutzeko diren azterlanak, informeak eta argitalpenak egitea, era honetan, ekonomia-politika emankorragoa eta koherenteagoa lortu ahal izateko. c) Ekonomi arloan lan egiten duen edozein organuri laguntza teknikoa eskaintzea, Jaurlaritzak ezar dezan modura. d) Ekonomi mailako ihardunean eragina izan eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Orokorrak gehien erabiltzen dituen azterlan guztiak koordinatzea eta gainbegiratzea, Ekonomi Batzordeak kasu bakoitzerako ezar dezanaren arabera. e) Ikerketa ekonomikoei buruzko metodoak eta, bereziki, euskal ekonomiari, horretako sektore eta/edo segmentuei buruzko ereduak garatzea. 10. atala.- Ekonomi Egoera eta Aurrikuspen Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Ekonomi Egoera eta Aurrikuspen Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Erregimenari buruzko abenduaren 20ko 31/1983 Legeko 63. atalean ezarrita egon eta Euskal Autonomi Elkartearen egoera ekonomikoari buruzko urteko informea lantzea. b) Euskadiko Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordeari buruzko azaroaren 15eko 4/1984 Legeko 3.2 atalean aipatu eta Euskal Autonomi Elkartearen egoera ekonomikoari eta Jaurlaritzaren politika ekonomikoari buruzko seihileko informea lantzea eta Jaurlaritzari bidaltzea. c) Euskal Autonomi Elkarteko edo honen gain eragina izan dezakeen ekonomi egoera, bilakaera eta politikaren segimendua egitea. d) Ekonomi egoerari buruzko analisiak, informeak eta argitalpenak egitea. e) Estatu eta nazioarte mailako ekonomi egoeraren segimendua egitea. f) Euskal ekonomiak oro har eta sektorialki izan lezakeen bilakaera ezagutzeko prebisio-teknikak erabiltzea. BIGARREN SEKZIOA: EKONOMI PLANGINTZA SAILORDETZA 11. atala.- Ekonomi Plangintza Sailordetzak, ekonomi plangintza eta eskualde eta lurralde mailako politika koordinatu eta gidatuko ditu, urriaren 2ko 529/1991 Dekretuko 2.b) atalean Lehen Lehendakariorde, Ekonomia Gaietarako Lehendakariordea eta Industria eta Energia Sailburuari ematen zaizkion eskuduntzen kaltetan gabe. 12. atala.- Ekonomi Plangintza Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Ekonomi Plangintza Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: 1.- Plangintzari dagozkionetan. a) Epe Ertainerako Plan Ekonomikoa formulatzea, garatzea eta lantzea, helburuak sistematikoki eta ordenatuki emanez eta horiek lortzeko burutu behar diren ekintzak finkatuz; eta horietaz aparte, plan hori betetzeko, garatzeko eta burutzeko behar den lehentasun eta denboraren araberako prebisio-sistema finkatu beharko da. b) Ekonomi planifikazioa egiteko baliabideak gidatu, eratu eta lantzea eta plangintza horretan jasotzen diren prebisioen segimendua egiteko eta betetzen diren ala ez jakiteko ekintzak koordinatzea. Eta hori, Ogasun eta Finantza Sailak aurrekontuen programazioari dagozkionetan dituen eskuduntzen kaltetan gabe. c) Maiatzaren 31ko 4/1990 Legean ezarri eta lurralde mailako antolaketa egiteko diren baliabideen eraketa-prozesuan parte hartzea, ekonomi mailako eragina izan eta eskualde mailako plangintzan indarra duten erabakiei dagozkienetan. d) Jaurlaritzari laguntza teknikoa ematea eta Euskal Autonomi Elkartea kide izan dadineko gainontzeko Instituzio Publikoen ihardunen plangintza egiterakoan parte hartzea, Jaurlaritzak erabaki dezan moduan. e) Ekonomia arloan protagonismoa duten agente sozial eta ekonomikoek parte har dezateneko formulak bultzatzea eta sustatzea, itunepeko benetako plangintza lortu ahal izateko. 2.- Eskualde mailako politikari dagozkionetan. a) Europako politika ekonomikoaren eta, bereziki, lurralde politikaren bilakaera eta garapenari buruzko informeak Jaurlaritzari ematea. b) Europako Elkarteak Euskal Autonomi Elkarteari Laguntzeko Programaren barruan sartzen den bigarren helburua formulatzen laguntzea, Europako Ekonomi Elkarteari buruzko uztailaren 24eko 2052/1988 Arautegian ezartzen den kooperazio eremuaren barruan. c) Eskualde eta Gizarte mailako Birrantolaketa Planaren proposamena gidatzea, formatzea eta lantzea Euskal Autonomi Elkarterako. Eta hori, Europako Ekonomi Elkarteari buruzko uztailaren 24eko 2052/1988 Arautegiko 8.4 eta 9.8 ataletan eta Europako Ekonomi Elkarteari buruzko abenduaren 19ko 4254/1988 Arautegiko 2.3 atalean aipatzen diren prebisioen eremu barruan eta Lan eta Gizarte Segurantza Saileko eta horretan agintea duten organuekin elkarlana eginez. d) Interbentzio Programak lantzea, zaintzea eta kontrolatzea, bai formazio aldian eta bai burutze aldian ere, Europako Ekonomi Elkarteari buruzko abenduaren 19ko 4254/1988 Arautegiko 8. atalean ezartzen denaren arabera. Estatuaren Administrazioarekin elkarlanean egin behar da hori, Elkarteko arau horretan ezartzen denaren arabera. e) Barne mailako eskualde politikarako eta eskualde jakin batzutan parte hartzeko Planen kudeaketa formulatzea, garatzea eta kontrolatzea. f) Administrazio Zentralarekiko koordinazio, kooperazio eta lankidetza harremanak, lurralde mailako politikari dagozkionetan. HIRUGARREN SEKZIOA: INGURUGIRO SAILORDETZA 13. atala.- Eusko Jaurlaritzaren ingurugiro organua da Ingurugiro Sailordetza eta honako ekintza-arlo hauek gidatu eta koordinatu beharko ditu: a) Ingurugiroari buruzko Politika Planifikatzea eta Programatzea. b) Ingurugiroaren kudeaketa, ingurugiroan egin daitezen ekintzen koordinakuntza eta kutsadurari aurre hartzea. c) Ingurugiroko baliabideak babestea. d) Uren kalitatea definitzea, babestea eta hobetzea. 14. atala.- Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Ingurugiroaren Kalitate Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: a) Kutsadurari, nahiz lurrekoari, nahiz atmosferakoari, nahiz lur barruko uretakoari, nahiz itsasokoari, aurre hartzeko, hori zaintzeko eta kontrolatzeko administrazio mailako ekintzak. b) Hondakinen politikaren kudeaketa, hori burutzea, kontrolatzea eta ikuskatzea. c) Kutsatuta dauden eta horiek bereoneratzeko ingurugiro-erregimen juridikoa. d) Ihardun higuinkor, osasunkaitz, kaltekor eta arriskutsutzat sailkatuta dauden eta horiei buruzko zuzenketa neurriei buruzko ekintzetarako baimena ematea, ikuskatzea eta kontrolatzea, Eusko Jaurlaritzak dituen eskuduntzen eremu-barruan. e) Itsasertzean, ihardunak, obrak eta instalazioak egiteko baimenak eta kontzesioak, horien eskuduntza Eusko Jaurlaritzarena izan dadinean. f) Presatasunezko ekintzetarako neurriei aurre hartzea eta neurri horiek hartzea, ingurugiroarentzako arriskua egon dadinean. g) Produkzio eta teknologia mailako prozesuak eta kutsadurarik urrien duten energia iturriak erabil daitezela bultzatzea, Eusko Jaurlaritzak duen industri politikarekin bat etorriz. h) Legeek eman diezazkioten gainontzeko guztiak. 15. atala.- Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritza. Honako egiteko hauek dagozkio Ingurugiro Baliabideen Zuzendaritzari, 6. atalean oro har ezartzen diren egitekoez aparte: a) Ingurugiro gaiari buruzko arau-proiektuak lantzea. b) Plan Hidrologikoei buruz era horien alde bakoitzari dagozkionetan proposa edo ezarri daitezen ingurugiro-xedapenak formulatzea, Plan horiek gertatzea arautu dezan prozeduraren arabera eta 29/1985 Legeko 13.3 eta 38.4 asaletan jasotzen diren printzipioekin bat etorriz. c) Plangintza Hidrologikoa egiteak ekarri ditzan obrek Ingugiroaren gain duten Eragina aztertzea. d) Uren kalitatea definitzea, babestea, ikuskatzea eta kontrolatzea. e) Uren kalitatearekin lotura duten erabilpen eta baimenei buruzko arazoak. f) Euskal Itsasertzeko kontinente edo lurralde mailako uretara industri eta kutsaduradun isurkinen definizioa eta tratamendua. g) Ingurugiroa babesteko bide emango duen lurralde mailako antolaketa egiteko bide emango duen ingurugiro-datuei buruzko base bat lantzea. h) Ingurugiroaren gaineko Eraginari buruzko arauak lantzea. i) Ingurugiro baliabideak babestea. j) Ingurugiroari buruzko hezkuntza eta trebakunezarako politika orokorra lantzea, bultzatzea eta sustatzea. k) Ingurugiro politika jendartean hedatzea eta arlo honi buruz gizartea sensibilizatzea eta gai honetan biztanlegoak parte har dezan bultzatzea. 1) Legeek eman diezazkioten gainontzeko guztiak. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa - Euskal Autonomi Elkarteko Ingurugiro Agentzia sortu dadin arte, Ingurugiro Lurralde-Ordezkari bat izango du Lurralde Historiko bakoitzak. Honen buru Lurralde Ordezkaria izango da. Eta hau, Sailburuaren artezko eta hierarkiazko zuzendaritzapean egongo da eta, funtzionalki, Ingurugiro Sailordetzaren pean. Bere ekintzen lurralde eremu barruan, betearazte-egitekoak izango ditu Sailaren agintepekoak diren ingurugiro-gaietan, egiteko horiek, Dekretu bidez, beste organu bati emanda ez baldin badaude behintzat. Bigarrena.- Sailburuorde, Zuzendari eta Ordezkarien karguak, hutsik egotea, ez egotea edo gaisorik egotea gertatuz gero, hierarkikoki horien gainetik dagoenak beteko ditu horien egitekoak eta eskuduntzak, egoera horrek iraun dezan bitartean eta Sailburuak erabaki espresurik eman ez dezan bitartean. Hirugarrena.- Ingurugiroari dagozkionetan Saileko organuek izendatuta dituzten egitekoak, Jaurlaritzak dituen eskuduntzen eremuen barruan sartzen direla ulertuko da eta Industria eta Energia Sailak, Osasun Sailak, Garraio eta Herrilan Sailak eta Nekazaritza eta Arrantzu Sailak izendatuta dituzten ekintza eremuen kaltetan gabe. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honen edukiaren aurka egon daitezen maila berdineko edo beheragoko xedapen guztiak indargabetu egiten dira eta, bereziki, Ekonomia eta Plangintza Saila organikoki eta funtzionalki egituratzen duen apirilaren 7ko 105/1987 Dekretua eta bai uztailaren 23ko 444/1991 Dekretuan Ingurugiroari buruz esaten dena ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburuari esku ematen zaio, Dckretu hau garatzeko beharrezkoak diren xedapenak eman ditzan. Bigarrena.- Dekretu hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamuneanjarriko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1992ko otsailak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ekonomia, Plangintza eta Ingurugiro Sailburua, JON LARRINAGA APRAIZ.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (11)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.