Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

12/1992 DEKRETUA, urtarrilaren 27koa; Osakidetza Erakunde Autonomoan Administrazio Kontratazioak egiteko Araubide Organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 396
  • Xedapen-zk.: 12
  • Xedapen-data: 1992/01/27
  • Argitaratze-data: 1992/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak; Ogasun

Testu legala

Osakidetzako Zerbitzu Nagusiak eta Osasun Alorrak organikoki egituratzen dituen uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren eraginez, Erakunde Autonomoaren antalaketa eta iharduketaren eremuak elkarrengandik banatzeko printzipioa askoz indartsuago ageri da. Xedapen horren bidez hasitako dinamikaren adierazpenik garrantzitsuenetako bat bere VI. Izenburuan agertzen da, hain zuzen, administrazio kontratazioen arloan zenbait Organori eskuduntzak ematekoa den horretan, Erakundeko Zuzendaritza Nagusian aurretik zegoen zentralizazioari amaiera ematen zaiolako era horretan. Neurri horren arrazoiak dira, ez bakarrik Osakidetza sortzeari buruzko Legea egiteko argibide izan ziren printzipioak bete direla, baizik eta, eraginkortasun gehiagoz, Erakundeari agindutako kudeaketa aurrera eramateko gertatzen zaizkion oraingo gorabeheretan honakoak konstatatu direla: nabaria da Erakundeari atxikitako Osasun Zerbitzuek behar dituzten ondasun eta zerbitzuak komratatzeko premia handiei erantzuteko iharduera erraldoitu egin dela. Behin Kontrataziorako zenbait Organo ezartzeko neurriak hartu eta gero, premiazkoa dute euron eskuduntzak burutzeko babes administratibozko egitura egokia eman dakiela. Ondorio hauetarako, argi eta garbi ikusten da oraingo Araubide Organikoa ez dela nahikoa, martxoaren 20ko 78/ 1984 Dekretuz sortutako Kontratazio Mahai bakar bat baino ez bait dauka Erakundeak. Erakundearen egiturak aldatzeko azaldutako bideari jarraituz, Dekretu honen bidez, Osasun Alorretan Kontratazio Mahai berriak sartu eta Kontratazio Organo bat baino gehiago izatea lortu nahi da. Era berean, kontuan hartuz ematen diren sorospenen berezitasunaren eraginez andeagarri edo erraz suntsitzeko moduko ondasun asko eta asko erabiltzen direla Erakundean, Erosketa Batzordeak sortzea xedatzen da, Kontratazio Mahaietatik bereizten diren Organo Kolejiatuak izanik, oinarri-oinarrian erosketen kudeaketa arrazionaltzea eta hobetzea lortzeko. Azken batean, Osakidetza Erakunde Autonomoari atxikitako zentru guztientzako administrazio kontrataziorako eremu juridiko homogeneizatzaile bat ematea da Xedapen honen helburua. Horien indarrez, Administrazio Kontrataziorako Aholku Batzordearen aldezko txostena jaso ondoren, Ogasun eta Finantza Sailburuak eta Osasun Sailburuak biok batera proposatuta eta Jaurlaritzaren Kontseiluak urtarrilaren 27ko bileran aztertu eta onartu ondoren,XEDATU DUT: 1. atala.- Osakidetza Erakunde Autonomoan Administrazio Kontrataziorako Araubide Organikoa ezartzen da Dekretu honen bidez. Bere helburuen garapena zuzena eta eraginkorra izateko bearrezko administrazio kontratazio guztiak arautuko ditu, ondarezko kontratuetarako, arrisku-estaldurarako eta Euskadiko Ibilgailuen zerbitzua osatzen duten ibilgailuetarako ezarritako araubidearen kaltetan joan gabe. 2. atala.- 1.- Administrazio kontratazioaren gaiei buruz, hurrengo atalean adierazten denaren arabera eskudun izan daitezen kontratazio organoak baliatuko dira kredituak emateko eta erabiltzeko eskuduntzez, Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Osasun Sailburuak gastuak onartzeari buruz aurrekontu legeek xedatzen dituzten mugen kaltetan joan gabe. 2.- Administrazio kontratazioaren gaiei buruzko betebeharrak kontratatzea honako hauek egingo dute: a) Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak, edo kargua hutsik dagoelako edo berori kanpoan edo gaisorik dagoelako bere egitekoak betetzen dituen pertsonak, Erakunde Autonomoko Zerbitzu Nagusietarako onartutako amrrrekontu-mugen barruan. b) Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileek, edo kargua hutsik dagoelako edo beroiek kanpoan edo gaisorik daudelako euron egitekoak betetzen dituzten pertsonek, bakoitzaren Osasun Alorrerako onartutako aurrrekontu-mugen barruan. c) Ospitaleko Zuzendari-Kudeatzaileek. edo kargua hutsik dagoelako edo beroiek kanpoan edo gaisorik daudelako euron egitekoak betetzen dituzten pertsonek, Zentrurako izendatutako aurrrekontu-mugen barruan. d) Oinarrizko Sorospenerako Eskualde Zuzendariek, edo kargua hutsik dagoelako edo beroiek kanpoan edo gaisorik daudelako euron egitekoak betetzen dituzten pertsonek, bakoitzaren Osasun Eskualderako onartutako aurrrekontu-mugen barruan. 3. atala.- 1.- Estatuko Kontratuetarako Legeak eta administrazio kontratazioaren gaiei buruzko beste xedapenek ezartzen dutenez, Kontratazio Organoei datxezkien ahalmenez honako hauek baliatuko dira: a) Osakidetzako Zuzendari Nagusia, edo kargua hutsik dagoelako edo berori kanpoan edo gaisorik dagoelako Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaria, hasierako aurrekontuaren diru kopurua dela-eta, Osasun Sailburuaren edo Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurretiko baimena beharrezkoa duten kontratuetan, baita aurrekonturik aurrez finkatu ezinezkoak diren kontratuetan eta gehienezko zenbatespenik eman ezin denean ere. b) Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaria honako kontratuak egiteko: - Erakunde Autonomoko Zerbitzu Nagusiei egotzitako funtzioak betetzeko beharrezko obrak, ondasunak eta zerbitzuak. - Informatikako ondasun eta zerbitzuei buruzko apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuko 2. atalean sartzen diren kontratuak, aipatu Dekretuko 3. atalean ohartemandakoak hartuko bait dira hortakotzat, eta antzerako izaera duten beste guztiak. - Kontratuen hasierako aurrekontua 50 milioitik gorakoa eta, Aurrekontu Legeen arabera, Osasun Sailburuaren edo Jaurlaritzaren Kontseiluaren aurretiko baimenaren beharra eskatzen duen kopurua baino txikiagokoa denean. - Manu honetan beste organo bati egotzi gabeko eskuduntzakoak diren kontratuak. c) Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileak, bakoitza bere Osasun Alorrean, kontratuen hasierako aurrekontua 50 milioitik gorakoa izan ez eta hurrengo hizkietan aipatutako organoetakoren bati berariz ez dagozkion eskuduntzakoak diren kontratuak. d) Ospitaleko Zuzendari-Kudeatzaileak, bakoitza bere Zentru barruan, kontratuen hasierako aurrekontua 20 milioitik gocakoa ez denean. e) Oinarrizko Sorospenerako Eskualde Zuzendariak, bakoitza bere Osasun Eskualde barruan, kontratuen hasierako aurrekontua 5 milioitik gorakoa ez denean. 2.- Aurreko zenbakian ezarritako kopuruak aldatzeko baimena eman ahal izango dio Osasun Sailburuak Osakidetzako Zuzendari Nagusiari, Aurrekontuetako Legeek xedatutako mugen barruan, manu hori zabal erabiltzeko edo zentru zehatz batzuetarako izan dadin. 3.- Atal honetako lehenengo idazatiaren b), c), d) eta e) hizkietan ohartemandako organoetan karguak hutsik daudenean edo titularra kanpoan edo gaisorik dagoenean, beroiei egotzitako eskuduntzak, aurkako Erabaki zehatzik ez badago, justu aurreko hizkian agertzen den organoak beteko ditu, Oinarrizko Sorospenerako Eskualde Zuzendarien kasuetan izan ezik, orduan bakoitzaren Osasun Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileak ordezkatuko bait ditu. 4.- Aurreko atalean xedatutakoa horrela izan arren eta ondasun izaena edo beste gorabehera batzuk kontuan hartuz, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak bere eskuduntzarako eska ditzake beste organo batzuri egotzitako kontratazioak. 4. atala.- Osakidetza Erakunde Autonomoak Kontratazio Mahai bat izango du Idazkaritza Nagusiari organo kolejiatu legez atxekita; honako kontratuetarako eskudun izango da: a) Zerbitzu Nagusiei egotzitako eginkizunei erantzuteko beharrezkoak izan daitezenak, Erosketetarako Batzorde Nagusiarentzat gordetakoak izan ezik. b) Osakidetzako ospitaletarako eta gainerako osasun erakundeetarako diren ondasun eta zerbitzu informatikoak kontratatzeari buruzko maiatzaren 8ko 129/ 1990 Dekretuak aipatzen dituenak. c) Erosketa Batzordeei egotzi ez zaizkien guztiak, Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak edo Erakunde· Autonomoko Zuzendari Nagusiak kontratazio organo legez badihardute horietan. 5. atala.- 1.- Aurreko atalean araututako Kontratazio Mahaia honako kideek osatuko dute: a) Lehendakari bat. b) Bokal bat. c) Bokal-Letratu bat. d) Bokal-Kontuhartzaile bat. e) Idazkari bat; honek hizpidea izango du, baina botorik ez. Erakunde Autonomoko Zuzendari Nagusiak izendatuko ditu Kontratazio Mahaia osatzen duten kideak, Bokal-Kontuhartzailea izan ezik; Osakidetzako Kontuhartzaileak izendatuko bait du azken hau. 2.- 4.b) atalean ohartemandako kontratuetarako, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Antolaketa eta Sistemen Zuzendaritzako ordezkari batek parte hartuko du Bokal legez Mahai horretan; Zuzendaritza horretako Titularrak izendatuko du hori. 3: Mahaiko Lehendakariak dei egin eta gero, kontrataziorako zerbitzu sustatzailearen ordezkari batek bileretara joan ahal izango du; hizpidea izango du, baino botorik ez. 6. atala.- Osakidetzako Alorreko Zuzendaritza bakoitzean Kontratazio Mahai bat osatzen da; bakoitzaren Osasun Alorreko administrazio kontratuen espedienteetan izango ditu ahalmenak Mahaiak, Idazkaritza Nagusiari atxekitako Kontratazio Mahaiarentzat gordetakoak edo Dekretu honen indarrez sortutako Erosketa Batzordeentzakoak ez badira. 7. atala.- Alorreko Zuzendaritzako Kontratazio Mahai bakoitzak Erakundeko Idazkaritza Nagusiari atxekitako Mahaiarentzat ohartemandako moduko osakera berdin-berdina izango du; Alor bakoitzeko Zuzendari-Kudeatzaileak izendatuko ditu horko kideak, bertara atxekitako langileen artetik, eta Osakidetzako Kontuhartzaileak egingo du Bokal-Kontuhartzaileari dagokion izendapena. 8. atala.- Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendariak erabaki dezake, egoki deritzonean, Kontratazio Zerbitzuko Bokal batek noiz parte har dezaken Dekretu honen'indarrez sor daitezen Mahaietan, bai unean-uneango kontratuetarako bai orokorrak direnerako. 9. atala.- Honako hauek dagozkio Kontratazio Mahai bakoitzari: a) Kontratazio espedienteetan jasotako agiriak egiaztatzea, indarrean dagoen arauteriaren arabera. b) Kontratazio Organoari jasotzekoak diren derrigorrezko txostenak egitea, direla onartutakoen arteko lehiaketa eta enkanteetara aurrez onartzeko, direla prozedura mugatuz izapidatutako lehiaketa eta enkanteetan parte hartzeko aurretik egiten den haukeraketarako. c) Jasotako eskaintzak eta lege mailako agiriak aztertzea, eta onargarri diren edo onartezinak diren erabakitzea. d) Eskaintzak jendaurrean agertarazten direnean lehiatzaileek jar ditzaten arazoak erabakitzea. e) Behin-behineko esleipena egitea eta, kasua bada, kontratuak esleitzeko proposamenak Kontratuetarako Organoari jasotzea. Indarrean dagoen arauteriak agintzen dizkion beste eginkizun guztiak. 10. atala.- Kontratuetarako Oinarri-arau Teknikoen Pleguak eta Administrazio Baldintza Partikularren Pleguak Erakundeko zerbitzu eskudunek idatziko dituzte. Erakunde Autonomoko Aholkularitza Juridikoak egingo du zuzenbideko informea. 11. atala.- Dekretu honen bidez sortutako Kontratazio Mahaien eskuduntzak, hurrengo Xedapen horietan ezarritakoaren kaltetan ez doazela ulertu behar da: - Teknologi balioa duten ondasun eta eskubideak erosteko araubideari buruzko otsailaren 28ko 33/ 1983 Dekretua. - Informatitako ondasun eta eskubideak erosteari buruzko apirilaren 11ko 77/1985 Dekretua, maiatzaren 8ko 129/ 1990 Dekretuan xedatutakoa kontuan izanik, kasua bada. - Ondasunen homologazio prozedurari eta erosketa bateratuari buruzko urriaren 24eko 230/ 1985 Dekretua, apirilaren 9ko 100/ 1984 Dekretuan xedatutakoa kontuan izanik, kasua bada. 12. atala.- Kontratazio Mahai berriak sortzeko eta, Osakidetzan gerta daitezkeen berregituraketen ondorioz, Dekretu honetan jasotako Mahaiak deuseztu edo aldatzeko, Eusko Jaurlaritzaren Dekretua beharko da, Osasun Sailburuak eta Ogasun eta Finantza Sailburuak proposatuta, Administrazio Kontrataziorako Aholku Batzordearen txostena aurretik dela. 13. atala.- 1.- Osakidetza Erakunde Autonomoko Erosketetarako Batzorde Nagusia sortzen da; Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpean egongo da. 2.- Era berean, Alorreko Zuzendaritzetan eta Ospitaletan Erosketa Batzordeak sortzen dira. 14. atala.- 1.- Dekretu honek egozten dizkien eskuduntzak beteko dituzte Erosketa Batzordeek; ondasun kontsumigarriak edo erabiliaz erraz suntsitzen direnak erosteko kontratuei buruz izango dira horiek, bai osasun materialea izan, bai osasunarekin zerikusirik ez duen materialea izan. Jende guztiarentzat irekita dauden negozioetan egindako erosketa txikiak hortik kanpo uzten dira, baina indarrean dagoen legeriaren arabera egin beharko dira. 2.- Kasu bakoitzerako hurrengo atalek zehaztu dezaten eragin eremuaren arabera, honako eskuduntzak izango izango dituzte Erosketa Batzordeek: a) Kontratazio Organoari aholkua ematea. b) Kontratazio irekietan kontratuen esleipenerako proposamenak egitea. c) Lehiaketa edo enkante bidez esleitu daitezen kontratuetan Kontratazio Mahai legez ihardutea. 15. atala.- 1.- Erakundearen Zerbitzu Nagusiei egotzitako eginkizunei erantzuteko behar izan daitezen kontratazio guztiak izango dira Erosketetarako Batzorde Nagusiaren ardura, baita Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak edo Erakunde Autonomoko Zuzendari Nagusiak kontratazio organo legez dihardutela egindako kontratazio guztiak ere. 2.- Aurreko idazatian aipatutako eskuduntzez aparte, Osakidetza Erakunde Autonomoa osatzen duten Zentru guztietako premien programazioa eta azterlana egitea ere Erosketetarako Batzorde Nagusiari dagokio. 16. atala.- Alorreko Zuzendaritzako Erosketa Batzordeek, Alor bakoitzeko Zuzendaritzari egotzitako eginkizunei erantzuteko beharrezko izan daitezen kontratazio guztien ardura izango dute, Erosketetarako Batzorde Nagusiarentzat gordeta ez badaude; hala ere, aurrekontuetan jarritako mugen barruan arituko dira: bestalde, Alor bakoitzaren Osasun Eskualdeetako zerbitzu guztien iharduerako beharrezko izan daitezen kontratazioak ere beroiek egingo dituzte, baina aurrekontuetan jarritako mugen barruan ariteiko dira. 17. atala.- Ospitaleko Erosketa Batzordeek; bakoitzaren Ospitaleko zerbitzu guztien iharduerarako beharrezko izan daitezen kontratazioen ardura izango dute, Erosketetarako Batzorde Nagusiarentzat gordeta ez badaude, baina aurrekontuetan jarritako mugen barruan arituko dira. 18. atala.- 1.- Erosketa Batzorde bakoitzaren osakera 3 kidekoa izango da gutxienez. 2.- Osakidetzako Funtzionarien edo bertara atxekitako langilegoaren artetik izendatuko dira Erosketa Batzordeko kideak: a) Erosketetarako Batzorde Nagusikoak, Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak izendatuko ditu. b) Alorreko Zuzendaritzako Erosketa Batzordekoak, Osasun Alor bakoitzeko Zuzendari-Kudeatzaileak izendatuko ditu. c) Ospitaleko Erosketa Batzordekoak, Ospitaleko Zuzendari-Kudeatzaileak izendatuko ditu. 19. atala.- Erosketa Batzordeek Kontratazio Mahai bezala ihardun dezatenean, aurreko atalean aipatutako kideez aparte, Aholkularitza Juridikoko ordezkari bat eta Osakidetzako Kontuhartzailetzako kide bat, berorrek izendatutakoa, nahitanahiez izango dira Batzorde horietako partaide. 20. atala.- 1.- Erosketa batzordeak kontrataziorako ahokulari bezala aritu daitezenean, Lebendakariak deituta elkartuko dira; deialdiarekin batera Eguneko Gai zerrenda joango da, eta gutxienez 48 orduko aurrerapenez emango die horren berri kide guztiei Idazkariak. 2.- Erosketa Batzordeak Kontratazio Mahai bezala aritu daitezenean, Kontratazio Mahaietarako orokorrean ezarritakoaren hildotik arautuko dira euron deialdiak, bilerak eta akordioak. 3.- Dena delako izaeraz iharduten dutela ere, Dekretu honetan oharteman gabekoetarako, Estatuko Kontratuetarako Legeaz eta Arautegiaz eta Administrazio Prozeduraren Legeko I. Izenburuko II. Atalburuan ezarritakoaz arautuko dira. INDARGABETZE XEDAPENAK Lehenengoa.- Osakidetzako Erakunde Autonomoan Kontratazio Mahai bat sartu zuen martxoaren 20ko 78/1984 Dekretua indargabetuta uzten da. Bigarrena.- Indargabetuta uzten dira uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuko Vl. Izenburuko 54. eta 55. atalak eta ondoriorik gabe gelditzen da, halaber, Osakidetza Erakunde Autonomoak obra, ondasun eta zerbitzuen administrazio kontratazioa egiteari buruz Dekretu bereko V. Izenburuko 53. atalean xedatutakoa. Hirugarrena.- Xedapen honetan ohartemandakoaren aurka dauden apirilaren 30eko 120/ 1985 Dekretuko eta 1985eko maiatzaren 8ko Aginduko manuak indargabe uzten, baita beronek dioenaren aurka dagoen beste arau guztiak ere. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean. Dekretua hau; eta indarrean jartzen den egunetik aurrera has daitezen kontratazio espediente guztiei ezarriko zaie. Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 27. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.