Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

4/ 1992 DEKRETUA, urtarrilaren 14ekoa, Valderejoaldea Parke Naturaltzat jotzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 28
  • Hurrenkera-zk.: 397
  • Xedapen-zk.: 4
  • Xedapen-data: 1992/01/14
  • Argitaratze-data: 1992/02/11

Gaikako eremua

  • Gaia: Ingurune naturala eta etxebizitza
  • Azpigaia: Ingurumena

Testu legala

Valderejo eskualdea Arabako mendebaldeko mugan dago eta bat dator Gaubea udalerriko Valderejo Administral Juntako mugekin, inguru haietako bazterren edertasuna mirestekoa da eta bertan bizi diren landare eta animaliak, mota askotarikoak direnak, gorde behar dugun aberastasuna da. Herrialde mailako hirigune sozio-ekonomikoetatik at egoteak biztanleez gabetzea ekarri die oraindik dirauten herri txikiei eta batzutan, Villamardones eta Ribera adibide, erabateko hustuketa ere. Eskualde hartan nekazaritza eta abeltzaintzatik bizi dira betidanik, baina orografia dela-kausa, eragozpenak izan dituzte handiak beren lana aurrera ateratzeko, horrexegatik hartu du Europako Ekonomi Elkarteak Mendiko Nekazaritzako Eskualdetzat. Valderejo Parke Naturaltzat jotzearen bidez, eskualdeak dituen balio naturalak babestu nahi dira eta, aldi berean, bertan bizi diren gizalagunei berrindartze ekonomikoa txertatu nahi zaie. Helburu horiek eskuratzeko dago, hain zuzen, Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua, eskualdea ordenatzean erabiliko den tresna aurrerantzean; horregatik lehendik zeuden lurralde-araubideak moldatuko dira Egitamuaren aginduetara. Valderejo Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua onartzen duen urtarrilaren 14eko 3/ 1992 Dekretuak eskualde hura Parke Naturaltzat jotzeko baldintza betetzen du, «natur inguruneak eta basa-landaretza eta animaliak babesteko» den martxoaren 27ko 4/1989 Legeak, bere 15 atalean, ezarritako baldintza, alegia. Horrela, bada, borobiltzen da aipaturiko legean emandako agindua, hots, Valderejo aldeak babestarauak izatea. Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan finkaturiko jarraibideak Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian garatuko dira, azken horretan erabilerako eta barne-ihardunerako programa zehatzak bdduko dira «Autonomi Elkarteko Erakundeen eta Herrialde Historikoetako Erakundeen arteko Harremanei buruzko» azaroaren 25eko 27/1983 Legean ezarritakoa betez, Valderejo Parke Naturalaren kudeaketa Arabako Foru Aldtindiaren eskudtin Sailari dagokio, Parkea Araban bait dago: Ondorioz, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak 1992ko urtarrilaren 14ean egin zuen bilkuran aztertu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Xedea. Dekretu honen xedea, Valderejo-aldea behar bezala gordetzearren, arauak ezartzea da, eta xede hori gogoan izanik Parke Naturaltzat hartzen da, «Natur Inguruneak eta Baso-landaretza eta Animaliak batesteko» den martxoaren 27ko 4/89 Legearen 13. atalean ezarritakoaren arabera. 2. atala.- Helburuak. Valderejo-aldeko Natur Baliabideen Antolamendu Egitamua 1992ko urtarrilaren 14eko 3/1992 Dekretuaren bidez onartu zen eta ondorengo hauek dira han ezarritako helburuak: a) Parkeko lurraldean dagoen landaretza, animaliak, lurra, paisaia eta orokorrean bertan dauden ekosistema guztiak zaindu, babestu eta lehengo egoera, galdu bada, berreskuratzea. b) Esparru hartako aire eta uren kalitatea gordetzea, bai lur-azaleko urei dagokienez, baita lur azpikoei ere. c) Bertako natur aberastasunak ezagutaraztea; hezkuntza, kultura, jolas, turismo eta sozio-ekonomia arloko ekitaldiak bultzatuz. d) Eremu hartako kondizio sozio-ekonomikoak indartzea, natur baliabideak arrazoizko eran erabiliz. e) Nekazaritzan, abelazkuntzan eta basogintzan betidanik egin ohi diren lanak berreskuratu eta hobetzea, horrelako iharduerak bait dira lurraren babesik onena. f) Zientzia eta ekologiaren funtsezko prozesuei buruzko ikerlanak sustatzea. 3. atala.- Lurralde esparrua. Valderejo Parke Naturalak Dekretu honen I eraskinean marraztu eta II eraskinean deskribaturiko esparrua beregánatzen du. 4. atala.- Eragin sozio-ekonomikoarenpeko eskualdea. 1.- Eragin sozio-ekonomikoarenpeko eskualdea Gaubea Udalerria (Araba) izango da, helburuak honako hauek direlarik: a) Bertako biztanleak Parke-kudeaketarekin zerikusia duten lanetan sartzea. b) Natur ingurunea kontutan hartzen duten nekazal laboreak sustatzea. c) Dauden ekoizpen-egiturak hobetzea, natur baliabideak hobeki zaintzeari begira. d) Eskualde hartako iharduera ekonomikoa beste arlo batzutara ere zabaltzea, beti ere natur baliabideen zaintza eta babesa kontutan hartuz. e) Kultura, zientzia, hezkuntza, jolas eta turismo arloetako ekimenak bultzatzea. f) Tokiko biztanleen ongizate soziala hobeagotzea. 2.- Dagokion Herri Administrazioak berarizko neurriak hartuko ditu, aurreko pasartean zerrendaturiko helburuen aldeko ekitaldiak finantzatzearren. 5. atala.- Parkearen administrazioa. 1.- Valderejo Parke Naturalaren administrazioa Arabako Foru Aldundiko eskudun Sailari dagokio. 2.- Parke Naturaleko Zaingo Batzordea erakunde laguntzaile eta aholku-emale gisa eratzen da, Araudi bidez zehaztuko dira osakera eta eginkizunak. 3.- Parke Naturaleko erakunde kudeatzaileak parke zuzendaria izendatuko du, eta Araudi bidez zehaztuko dira eginkizunak. 6. atala.- Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia. 1.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamua garatzearren, Valderejo Parke Naturalaren administrazioa daraman Foru Sailak Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia idatziko du, urtebeteko epean Dekretu hau argitaratuz geroztik. Hasierako onarpena lortu ondoren, jendeari emango zaio jakitera hilabetearen epean, iragarki bidez, Arabako Egunkari Ofizialean. Jendearen ikusgai jarri ondoren, eskudun Foru Sailak Egitamu Nagusia bidaliko dio Nekazaritza eta Arrantza Sailari, behin-behingo onarpenaren ondorioetarako. 2.- Hala eta guztiz ere, jendearen ikusgai jartzearen ondorioz Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian sarturiko emendakinek nabarmeneko aldaketa badakarte, hasieran onarturiko Egitamuan zeuden erizpideen aldean, jendearen ikusgai jarriko da berriro aurrekoaren antzera, behin-behingo onarpenera aurkeztu baino lehen. 3.- Behin-behingo onarpena jaso ondoren, txostena eskatuko zaio Gaubeako Udalari eta hirigintzaz esku duten Eusko Jaurlaritzako nahiz Arabako Foru Aldundiko Sailei. Aipaturiko Sailek derrigorrezko txostenak bi hilabeteren epean egiten ez badituzte, aldezko erizpena eman balute bezala hartuko da. 4.- Aipaturiko txostenak egin ondoren, edo bestela, horretarako dagoen epea amaitu ondoren, Nekazaritza eta Arrantza Sailak Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusia aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzari Dekretu bidez, onarpen ondorioetarako. 5.- Egitamu Nagusiak lau urtetan iraungo du indarrean, epealdi hori amaiturik, edo bukatu baino lehen beharrezkoa izango balitz jorratuko da berriro. 6.- Valderejo Parke Naturala Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak hurrengo hauek izango ditu helburu: a) Erabilera eta ihardueren kudeaketa-arauak definitu eta gai atzea, Natur Baliabideen Antolamendu Egitamuaren jarraibideekin bat etorriz. b) Ekintza zehatzak definitzea, asmoak hauexek direlarik: natur baliabideak beren hartan mantentzea eta aspaldiko egoera okertu bada, galduriko aberastasuna berreskuratzea. Bide batez, babesgune bati dagozkion xedeak betetzea, besteak beste: natura bere osotasunean interpretatzea, ingurugiroko hezkuntza, natur ingurunea neurriz erabili eta hartaz gozatzea, Parkean edo haren inguruan bizi direnen garapen sozio-ekonomikoa eta horri buruzko ikerketa. c) Berarizko babestarauak definitzea baliabide mota bakoitzeko. d) Parke eta inguruaren artean harreman orekatuak jar daitezen neurriak sustatzea. 7.- Parkea Erabili Pta Kudeatzeko Egitamu Nagusiaren edukina hauxe izango da: a) Hurrengo arlo hauez berarizko arauak ezartzea: - Landaretza eta animaliak. - Nekazaritza eta basogintza sektorea. - Ibai-sarea. - Ehiza. - Azpiegiturak. b) Parkearen balio desberdinak babestu eta, aldi berean, eskualdeak izan litzakeen erabilerak, hezkuntza, jolas eta aisia arloetan, ziurtatzea; horretarako herri-erabilerako egitamu bat eginez. c) Suteen aurkako programa bat taiutzea. d) Natur Baliabideen Antolamendu Egitamuaren ondorioz ezarritako mugapen eta erabilera-aldaketak direla-ta, behar diren indemnizazioak aztertzea. e) Natur Baliabideen Antolamendu Egitamuan eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian ezarritako helburu eta jarraibideak betetzearren, inbertsio-programa bat taiutzea. 7. atala.- Erabilgarritasun publikoa eta kalte-ordainak. 1.- Valderejo Parke Naturaltzat jotzearen ondorioz eragindako ondasun eta eskubideak erabilgarritasun publikotzat hartzen dira, desjabetzapen ondorioetarako. 2.- Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuak eta Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusiak ezarritako murrizpen, mugapen eta desjabetzapenak kaltegarriak dira, legez ondare-interes eta eskubideak dituen gizabanakoarentzat. Hartara eta kalte horiei aurre egiteko, indemnizazioa jasotzeko eskubidea aitortzen da, indarrean dauden legeek ohartentaten dutenaren arabera. Hala eta guztiz ere, bestelako indemnizazio-moduak hitzartu daitezke Administrazioa eta interesdunen artean, besteak beste, laguntzak, subentzioak edo bestelako sustapen-bideak. 3.- Aurreko atalean ezarritakoaren kaltetan joan gabe, soroen ohizkoa den eta denboraren poderioz finkatua den erabilera trabatzen ez duten loturek eta mugapenek ez dute kalte-ordainik jasotzeko eskubiderik erakarriko. 8. atala.- Eroelehentaeun eta atzera-eakuratzea 1 Arabako Foru Aldundiari, eskudun Sailaren bitartez, dagokio «eroslehentasuna eta atzera-eskuratze» eskubideak ihardutea, Parke barruko lursailen «inter vivos» kostubidezko transmisioetan 2 Honela gauzatuko da «eroslebentasun eta atzera eskuratze» eskubrdeen iharduna. a) Saltzatleak transmtstoaren funtsezko xehetasunak jakinaraziko dizkio sineskarriro Administrazioari azken horrek hiru hilabeteko epea izango duela-eroslehentasuna iharduteko Osterantzean, iraungi egingo da eskubidea. b) Transmisioa gauzatu ondoren, saltzaileak eskritura publikoaren kopia fedemalea igorriko dio diharduen Administrazio Sailari; haren bidez zertu bait da transmisioa, kopia horretan adieraziko da baita ere jakinesazpen betebeharra egin dela, hori gabe ezin da inskribatu Jabetza Erroldan. c) Parke barruan dauden lursailetan titularitatealdaketaren bat eginez gero, saltzaileari dagozkion betebeharrak burutu gabe, eskudun Foru Sailak atzeraeskuratze eskubidea ihardun ahal izango du urtebeteko epean, transmisio-gauzatzearen berri edo transmisioaren inguruko zertzeladen berri jakin duenetik hasita. 3.- Dagokion Sailaren ahalbideen barnean, Administrazio publikoa saiatuko da parke naturalaren barruan dauden soroak erosten, horretarako lursailtrukeak eginez. 9. atala.- Finantzaketa eta baliabide ekonomiko eta materialak. Natur Baliabideak Antolatzeko Egitamuan, Parkea Erabili eta Kudeatzeko Egitamu Nagusian eta inbertsioegitasmoetan jatorria duten ekintza eta iharduerak aurrera eramatearren, eskudun Sailek berarizko dirusailak ezarriko dituzte beren aurrekontuetan. 10. atala.- Lege-hausteak. 1.- Valderejo Parke Naturalean egin daitezkeen lege-hausteak honela sailkatzen dira: arinak, ez-hainlarriak, larriak eta oso larriak. 2.- Lege-hauste arintzat honako hauek hartuko dira: a) Txirrinduletan edo antzeko ibilgailuetan joatea, berariaz baimenduriko bideetatik eta ohartemandako gertaeretan izan ezik. b) Parke barruan aparkatzea, berariaz baimenduriko aparkalekuetan ez bada. c) Nekazaritza, abelazkuntza eta basogintza zereginak, mugaturiko aldeetan ez bada edo erabilera-antolamenduari buruz indarrean dauden arauak begiratzen ez badira. d) Akanpatzea. e) Parkearen lasaitasun eta bakea hausten dituzten zaratak ateratzea. f) Kometekin jolastea, gas edo suzko globoak askatzea eta aeromodelismoa praktikatzea. g) Beste edonolako eginkizuna ihardutea, Parkeantolamenduaren arauen aurka badoa eta larriagoko lege-haustea ez bada. 3.- Lege-hauste ez-hain-larritzat honako hauek hartuko dira a) Dorre, antena, pantaila eta publizitate-iragarkiak jartzea edo marka, seinal, ikur eta marrazkiak egitea Parkean. b) Motordun ibilgailuak iragatea, berariaz baimenduriko bideetatik eta ohartemandako gertaeretan ez bada. . c) Indarrean dauden arauen aurka doazen etxe, eraikuntzak eta bestelakoak; natur ingurunea aldatzeagatik lege-hauste larria ez badira: d) Sua erabiltzea, berariaz baimenduriko gertaeretan izan ezik. e) Parke barruan Babes Osoko Barrutia izateko mugatu den aldean, ez-baimenduriko iharduerei ekitea. f) Etxola, karabana, atoi, aterpe eta toldoak instalatzea. g) Arrantza. h) Ehiza, baimenduriko espezie, toki eta aroetan izan ezik. i) Parkeak berezkoak ez dituen landare nahiz animaliak, bertara sartzea. j) Bereizketa sasiarte-hesiak eta basoguneak bertatik kentzea. k) Parke-zainei aurka egitea. 4.- Lege-hauste larritzat honako hauek hartuko dira: a) Azpiegiturak ezartzeko lanak egitea, indarrean dauden antolamendu-arauekin bat ez badatoz. b) Basoak suntsitzea, okupazio bidez edo goldatuz, moztuz, erauziz, sua piztuz edo beste edonolako modutan. c) Edozein material ateratzea Parketik baimenik gabe. d) Parkearen alderdiak itxuraz, erliebez edo kokapenez aldatzea. e) Berotegiak instalatzea. f) Hegaz joatea Parkearen gainetik. g) Biziraupen-ariketak egitea. 5.- Lege-hauste oso larritzat honako hauek hartuko dira: a) Parkeko natur ingurunearen egoerari kalte egiten dioten isurketa edo hondakinak jaurtitzea edo kimika nahiz biologi gaiak erabiltzea. b) Parkeko mugen barruan iharduera erauzle eta industrialak. c) Zabortegiei buruz dauden arauak ez betetzea. d) Sua erabiltzea, Parkeko egoera, produktuak edo alderdiak suntsitu edo aldatzearren. 11 atala, Zehapenak. 1 Aurreko atalean jasotako lege-hausteek hurrengo zenbateko hauek izango dituzte zehapen. Lege hauste armak, 10.000 eta 100.000 pta bitarteko isuna Lege hauste ez hain-larriak, 100.001 eta 1.000.000 pta bitarteko isuna. Lege-hauste larriak, 1.000.001 eta 10.000.000 pta bitarteko isuna. Lege hauste oso larriak, 10.000.001 eta 50.000.000 pta bitarteko isuna. 2 Zehapenak neurtzerakoan, ondorengo erizpideak hartuko dira kontutan a) Lege hauslearen maltzurkeria b) Natur tnguruneart egmdako kaltea c) Pertsona eta ondasunetan eragindako arriskua. d) Berrerortzea, aurreko bi urteetan zigortua izan bada, Dekretu honetan ezarritakoa hausteagatik. 3.- Halaber, legez kontra egitearen ondorioz aldaturiko egoera fisikoa bere onera itzul dadin, beharrezko neurriak hartuko dira eta behartzeko isunak ere ezarri ahal izango dira, 500.000 ptatik gorakoak ez baina errepikagarriak aldiro-aldiro, agindutakoa betetzeko astia utziz; Administrazioak subsidiarioki hauslearen kontura egin dezakeen exekuzioaren kaltetan gabe. 4: Dekretu honetan jasotzen ez den edozertarako, martxoaren 21ko 9/1989 Legearen VI Idazpuruan ezarritakora egongo da. 12. atala.- Zehapen ahalmena. Zehapen prozedura ireki, izapidatu eta ebaztea Arabako eskudun Foru Sailari dagozkio. AZKEN XEDAPENAK Lehendabizikoa.- Baimena ematen zaio Nekazaritza eta Arrantza Sailari beharrezko xedapenak eman ditzan, Dekretu hau egiteratu eta garatzeko. Bigarrena.- Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratze egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1992ko urtarrilak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.II. ERASKINA VALDEREJO PARKE NATURALAREN ZEHAZTAPEN GEOGRAFlKOA Mugak ekialde, hegoalde eta mendebaldetik Euskal Autonomi Elkarteak eta Burgos-ek dituztenen artetik doaz eta iparraldetik, Valderejo udalerri izandakoak, gaur Valderejo Administral Juntak dituenetikjarraitzen du, Leron harkaitzeko tontorretatik Grojos atekaraino, Arrayuelas-tik iraganez.

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.