Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

696/1991 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Euskal Administrazio Publikoko Funtzionarien 1991rako ordainketei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 262
  • Hurrenkera-zk.: 4027
  • Xedapen-zk.: 696
  • Xedapen-data: 1991/12/17
  • Argitaratze-data: 1991/12/31

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Funtzio publikoa

Testu legala

Bere erabilpen esparruan sartzen zen langilegoaren ordainketa egitura bateratuz, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen aurrikuspenak araupetzeari ekin zitzaion uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuaren bidez. Ordainketa erregimenaren araupetze xedapenekin batera, aipatutako Dekretu horretako Aldibaterako Digarren Xedapenak, Euskal Administrazio Publikoko lanpostuen sailkapen mailei zegozkien lantoki-osagarriaren diruzenbatekoak ere hartzen zituen bere baitan, halaber, osagarri espezifikoaren 1990erako gehienerako zenbatekoak. Hartu beharreko osagarri espezifikoaren zenbateko zehatzak ere, beren aldetik, Euskal Administrazio Publikoen lanpostuei dagozkien zerrendetan daudenak izango lirateke. Horren ondorioz, Dekretu honetan ezartzen diren xedapenen edukinak, Euskal Autonomi Elkartearen 1991rako Aurrekontu Orokorren Legearen (maiatzaren 30eko 1/91 Legea) edukinaz gain, beroien ordainketa politika garatzen ari deneko negoziaketen esparruaren barruan, arau honen xede diren Euskal Administrazio Publikoetan iortutako ordainketak ere kontutan izan ditu. Hori dela bide, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko abenduaren 17an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala.- Ondorioak 1991ko urtarrilaren letik hasten direla, uztailaren 30eko 207/1990 Dekretuko 1. atalaren erabiltze esparruan dauden funtzionari publikoek, Dekretu honen I. eta II. Eraskinetan zehazten diren diruzenbatekoz hartuko dute Iantoki-osagarria, oinarrizko ordainketetan erabilgarri den legegintzaren arauera. 2. atala.- 1991rako osagarri espezifikoaren gehienerako zenbatekoa, Ill. Eraskinean jarritakoarekin bat dator. Aipatutako 207/1990 Dekretu horren 6. ataleko 2. apartaduan aipamen diren kasuetan eta baldintzetan, gehienerako muga hori gainditu ahal izango da. XEDAPEN GEHIGARRIA Gaurregun indarrean dauden Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko Sailen eta beren Erakunde Autonomoen lanpostuen zerrendetan dauden osagarri espezifikoen zenbatekoak aldatu egiten díra eta horiek ere 1991ko urtarrilaren 1etik sortzen dituztela ondorioak, IV. Eraskinean dauden baliokidetasunen taulen arabera. AZKEN XEDAPENA Dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduak 17. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.I. ERASKINA / ANEXO I TAULAIII. ERASKINA / ANEXO III Osagarri espezifikoaren gehienerako zenbatekoa Importe máximo del complemento específico. IV. ERASKINA / ANEXO IV IV.2 315/1990 Dekretuaren Lehenengo Xedapen Gehigarriaren 3. lerroaldiak aipatzen duen langilegoak betetzen duen lanpostuaren mailaren arabera jaso beharreko osagarri espezifikoaren diruzenbatekoak. IV.2 Cuantías de complemento específico percibir en función del nivel del puesto ocupado para el personal al que se refiere la Disposición Adicional Primera, párrafo 3.º de Decreto 313/1990.