Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

681 / 1991 DEKRETUA, abenduaren 10ekoa, Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hirigintza eta Etxebizitza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 251
  • Hurrenkera-zk.: 3851
  • Xedapen-zk.: 681
  • Xedapen-data: 1991/12/10
  • Argitaratze-data: 1991/12/14

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

EHAAren 1991ko abenduaren 5eko 245. alean argi taratu zen Dekretu hori, eta bertan huts bat egin zela ohartuta, dagokion zuzenketa egiten da ondoren: 9366. orrialdearen azken lerroan eta 9367. orrialde aren lehenengoan, honako hau dioenean: «...... Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartutako esperien- dagoen hauteskunde sistema aldatzea.» honako hau esan behar du: «...... Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartutako esperientziaren eraginez, bidezkoa da, ostera ere, indarrean dagoen hauteskunde sistema aldatzea.»Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen urriaren 2ko 525/1991 Dekretuz, Autonomi Elkartearen Administrazioa antolatzeko Sailen egituraketa berria egin zen eta, besteak beste, orain arte Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Saila zenarengan eragina izan du. Urriaren 2ko 525/1991 aipatu Dekretuko 17. atalean jasotako egitekoak izendatzen zaizkio Hirigintza eta Etxebizitza Sail berriari eta, ondorioz, berori sortzeak antolaketa eredu berria ezartzea beharresten du, administrazioaren ihardunaren gidari izan behar duten eraginkortasun eta koordinazio printzipio konstituzionalak beteko direla bermatzeko. Horien indarrez, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzak aurre onarpena eman eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko abenduaren 10eko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. ATALBURUA SAILAREN EGITURA LEHENENGO SAILATALA: ANTOLAKETA OROKORRA 1. atala.-Hirigintza eta Etxebizitza Saila. Urriaren 2ko 525/1991 Dekretuko 17. atalean xedatutakoaren arabera, lurraldearen eta itsasertzen antolaketa, hirigintza, etxebizitza eta arkitektura arloetan ihardutzea eta horiei buruzko egitekoak dagozkion Eusko Jaurlaritzaren organoa da Hirigintza eta Etxebizitza Saila. 2. atala - Egitura. Aurreko atalean adierazitako gaiei buruzko eskuduntzez baliatzeko, ondorengo organo hauetan egituratzen da Hirigintza eta Etxebizitza Saila: Organo Nagusiak: 1.- Sailburua. 2.- Zerbitzu Zuzendaritza. 3.- Etxebizitza eta Arkitektura Sailordetza: 3.1.- Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza. 3.2.- Finantzal Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza. 4.- Hirigintza eta Lurralde Antolaketa Sailordetza: 4.1 - Hirigintza Zuzendaritza. 4.2: Lurralde Antolaketa Zuzendaritza. Ordezkotza Organoak: Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzak. 3. atala.-Atxikipenak. 3.1.- Maiatzaren 31ko 4/1990 Legearekin bat etorriz, Hirigintza eta Etxebizitza Sailari atxikita gelditzen dira Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordea eta Lurralde Antolaketarako Aholku Kontseilua. 3.2.- Abuztuaren 30eko 467/1991 Dekretuaren indarrez eratutako Eraikuntzaren Kalitate Kontrolerako Batzordea ere Hirigintza eta Etxebizitza Sailari atxíkitzen zaio. 3.3.- Hirigintza eta Etxebizitza Sailari atxikita uzten dira: a) Abenduaren 20ko 241/1982 Dekretuz eratutako «Promoción y Gestion de Suelo Industriak, S.A./Industri Lurraren Sustapen eta Ge'saiorako Elkartea, E.A.» Elkarte Publikoa. b) Otsailaren 6ko 29/1990 Dekretuz aldatutako azaroaren 21eko 258/1989 Dekretuz sortutako «Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A./Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, E.A.» Elkarte Publikoa. 3.4.- Nahitaezko Desjabetzapenerako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaíko Lurraide Epaimahaiak Hirigintza eta Etxebizitza Sailari atxikitzen zaizkio. BIGARREN SAILATALA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIKAGODUNAK 4. atala.- Sailburua. 4.1.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26- atalean ezarritako eskuduntzez baliatzea Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuari dagokio, baita urriaren 2ko 525/1991 Dekretuaren arabera Sailari dagozkion egitekoen eta iharduketa-alorren eremukoak izan eta indarrean dagoen legediak egozten dizkion guztiak ere, Saileko beste organoren bati atxikita ez badaude. 4.2.- Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak, bere egitekoak zuzen gara ditzan eta bere goren zuzendaritzapean, berak izendatutako Ahokulari eta konfidantzazko beste lanariez osatutako Laguntza Kabinetaeren sorospen teknikoa eta politikoa izango du. 4.3.- Agindutako egitekoak zuzen garatzeko, Saileko Organoek emango diete Kabineteko kideei kasu bakoitzean behar duten informazio eta laguntza. 5. atala.- Sailburuordeak. Hirigintza eta Etxebizitza Saileko Sailburuordeei, Sailburuaren zuzendaritzapean eta bakoitzari bere ihardun-arloen barruan, honako eskuduntza hauek egotzi zaizkie, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 30. atalean xedatutakoaretan oinarrituta: a) Sailordetzaren eta berorren menpeko Organoen ihardunak zuzentzea, koordinatzea, bultzatzea eta ikuskatzea. b) Sailordetzaren iharduerak programatzea. c) Bere ihardun-arloetako berezko gaietdn, hala behar denean, xedapen orokorren proiektuak prestatzea eta Sailburuari bidaltzea. d) Bere eskuduntzakoak diren gaiei buruzko erabakiak Sailburuari proposatzea, bidezkoak direla eritziez gero, gaion izapideak egitea Sailordetzari badagokio. e) Sailordetzaren menpean dauden zerbitzuek ondo funtziona dezaten beharrezko diren zirkular eta instrukzioak ematea. f) Beste Sailekiko komunikazio organo gisa ihardutea, baita Sailordetzarekin harremanak dituzten Organismo eta Entitateekiko ere. g) Sailordetzaren menpeko Zuzendaritza Zentruen eta Organoen iharduera ikuskatzea eta kontrolatzea. h) Sailordetzaren eskuduntzakoak diren espedienteak izapidetzeko beharrezko diren gastu baimenak ematea, honako baimen hauek salbu: batetik, berrehun milioi pezetatik gorakoak diren urte bete baino gehiagorako gastuei dagozkionak, bestetik, obrak eta horniketak egiteko espedienteak izapidatzeko beharrezko direnak, hauen aurrekontuak, zergari buruzko zatia kenduta, hurrenez-hurren ehun milioi pezetatik eta hogeitabost milioi pezetatik gorakoak baldin badira, eta azkenik, halaber, sorospen teknikorako, zerbitzu alogerarako, ohizkoak ez diren lan berezi eta konkretuetarako espedienteen baimenak eta administraziozko izaera berezía edo administraziozko izaera pribatua dutenetarako, hauen aurrekontuak, zergari buruzko zatia kenduta, hogeitabost milioi pezetatik gorakoak badira; kasu guzti hauetan Saileko Sailburuari dagokio horietarako baimenak ematea. i) Sailordetzaren eremukoak diren aurrekontu aldaketák egitea, hauentzako baimena ematea Sailari egotzi bazaio. j) Indarrean dauden legezko xedapenek ematen diz kieten gainerako eakuduntzak, ahalmenak, prerrogatibak eta egitekoak gauzatzea. 6. atala.- Zuzendariak. Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 31. atalean xedatutakoarekin bat etorriz, Zuzendariek Antolaketarako Unitate baten zuzendaritza hartuko dute euren ardurapean, eta honako eskuduntza hauek dituzte egotzita: a) Dagokion Sailordetzatik hartutako aginduekin bat eginik, Zuzendaritzaren ihardunak zuzendu, koordinatu eta bultzatzea eta horienjarraipena egitea. b) Zuzendaritzaren zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, gai honetan Zerbitzu Zuzendaritzari emandako eskuduntza orokorren kaltetanjoan gabe. c) Bere eskuduntzakoak izan daitezen gaietan bidezko eritzitako erabakiak Sailburuordeari proposatzea, edo Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan Sailburuari, Zuzendaritzak izapidetzekoak badira. d) Kontratazio gaietan kontratazio-organo izaera dute Zuzendariek, indarrean dagoen ordenamendu juridikoak egotzitako ahalmenen eta mugen barruan. e) Ordenamendu Juridikoak berariz egotzitakoak edo, Jaurlaritzako Zuzendariei orokorrean egotzitakoak direlako, orokortzat hartzen direnak. HIRLTGARREN SAILATAIA: ZERBTTZU ZUZENDARITZ A 7. atala.- Egitekoak eta egitura. 7.1.- Zerbitzu Zuzendaritzari, Saileko Sailburuaren goren zuzendaritzapean, honako hauek dagozkio: a) Saileko Sailburuari sorospen teknikoa, juridikoa eta administratiboa ematea. b) Saileko organoen arteko harremanak koordinatzea, baita hauek Jaurlaritzako beste organoekin eta beste Administrazio edo Entitateekin dituztenak ere. c) Zuzendaritzari dagozkion Aurrekontuak eta Sailaren Aurrekontuko I. eta II. Atalburuak prestatzea eta horien jarraipena egitea. d) Sailaren Aurrekonturako Aurreproiektua prestatzeko behar den koordinazioa eta Aurrekontuaren jarraipena eta ikuskapena egitea, etengabeko informazio eta ebaluaketa sistemak ezarriz eta horiei eutsiz. e) Saileko Kontratazio Mahaiaren eskuduntzakoak diren kontratazio espedienteak izapidetzea. f) Sailaren aholkularitza juridikoa, beste Zuzendaritzekin koordinatuta. g) Sailetik sortutako arauteria koordinatu, prestatu, kasua bada, eta kontrolatzea. h) Sailean sor daitezen arazoei buruzko azterlanak eta txostenak egitea, beste Zuzendaritza batzuri egotzi gabekoak badira. i) Saileko langilegoaren plangintza, kontrola eta kudeaketa koordinatzea, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 10.1 atalean jasotako egitekoak burutzeko organo eskuduna delarik. j) Saileko zerbitzu orokorrak antolatzea eta administratzea, baita Sailordetzen, Zuzendaritzen eta Lurralde Ordezkaritzen lan sistema eta metodoak koordinatzea ere. k) Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoak eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Antolakera eta Sistemen Zuzendaritzak dituzten eskuduntzen kaltetan izan gabe, Sailaren informatika aplikazioak koordinatu eta kudeatzea. 1) Saileko Erregistro Nagusia kudeatzea. 11) Euskal Autonomi Elkarteko Hiri Jabegoaren Bazkunde Ofizialei buruzko abenduaren 27ko 312/1988 Dekretuaren indarrez Sail honi egotzitako egitekoak. m) Indarrrean dagoen Ordenamendu Juridikoak egotzitako egiteko guztiak. 7.2.- Egiteko guzti horiek betetzeko, honako Zerbitzuetan egituratzen da Zerbitzu Zuzendaritza: a) Administrazio eta Finantza Zerbitzua. b) Langilego, Antolaketa eta Arazo Orokorretarako Zerbitzua. c) Lege Aholkularitzarako Zerbitzua. d) Kontratazio Zerbitzua. 7.3.- Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretuz sortutako Kontratazio Mahaia, bat bera Garraio eta Herrilan Sailerako eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailerako, Hirigintza eta Etxebizitza Sailaren ihardun-arloari dagokionez, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikita gelditzen da, aipatu Dekretuak egotzitako eskuduntzak gauzatzeko.II. ATALBURUA SAILORDETZAK LEIiENENGO SAILATALA: ETXEBIZITZA ETA ARKITEKTURA SAILORDETZA 8. atala.- Egitekoak. Etxebizitza eta Arkitektura Sailordetzak, Saileko Sailburuaren goren zuzendaritzapean, honako ihardun-arloak zuzendu eta koordinatzen ditu: a) Arkitektura. b) Etxebizitza. 9. atala.-Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza. 9.1.- Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzari honako egitekoak betetzea dagokio: a) Zuzendaritzari dagokion Aurrekontua prestatzea eta berorren jarraipena egitea. b) Artezko sustapeneko etxebizitza sozialak eraikitzeko plangintza eta programazioa; lur eta hirigintza gaietako ihardunak Hirigíntza eta Lurralde Antolaketa Sailordetzarekin koordinatuta egingo dira. c) Laguntza teknikoa emango du artezko sustapeneko etxebizitza sozialen proiektuak idazteko eta horietako obrak zuzentzeko. d) Artezko sustapeneko etxebizitza sozialen obreta rako proiektuen ikuskapena, obren kuskaritza teknikoa eta obretako egiaztagirien kontrola. e) Artezko sustapeneko etxebizitza sozialen obrak hartzearen kontrol teknikoa. f) Eraikintzaren arazoei buruzko azterlana, ebaluaketa eta kontrola, etxebizitzen eraiketan eta hirigintza obretan eraikuntza kalitatea sustatzea eta, era berean, eraiketari eta eraikuntza kalitateari buruzko gaietan araugintzazko proiektuak prestatzea. g) Etxebizitzen eremutik kanpo Arkitektura mailako berezitasuna duten eraikinen birgaikuntza. h) Edozein ondare eragiketari loturik dauden higikaitzen ebaluaketa teknikoa egitea eta, alde teknikoari dagokionez, Autonomi Elkartearen ondasun higikaitzen ondare-inbentarioa prestatzen lankidetza eskaintzea, kasu bietan, Ogasun eta Finantza Saileko Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak eskatuta. i) Eraikitako Ondarearen Birgaikuntzarako oinarri teknikoak finkatzea. j) Proiektuen ikuskaketa egiteko berariazko zerbitzurik ez daukaten Eusko Jaurlaritzako Sail bati baino gehiagori dagozkien eraiketa obrak hartzearen kontrol teknikoa, beroiek eskatuta denean, eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari ainitz sailetarako traikinei buruz dagozkion eskuduntzen kaltetan joan gabe. k) Urtarrilaren 23ko 11/1990 Dekretuarekin bat eginik, laborategietako egiaztapenak izapidetzea, ematea edo berritzea. l) Indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoak ematen dizkion guztiak. 9.2.- Egiteko guzti horiek burutzeko, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza honako Zerbitzuetan egituratzen da: a) Etxebizitza Sozialen Artezko Sustapenerako Zerbitzua. b) Proiektu eta Obretarako Zerbitzua. c) Eraikuntzari buruzko Araugintza eta Kalitate Kontrolerako Zerbitzua. d) Proiektuen Ikuskaketa Zerbitzua. 10. atala.- Finantzal Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza. 10.1.- Finantzal Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Bere eskuduntzen eremu barruan etxebizitza gaietako ihardunen plangintza eta programazioa. b) Etxebizitza gaietan, Sailaren Aurrekontuak prestatzea eta hauenjarraipena egitea. c) Titularitate publikoko etxebizitzen administrazio eta kudeaketa. d) Sail honek etxebizitzak sustatzeko egindako lanaren ekonomi, finantzal eta administrazio kudeaketa. e) Sailak daramsn etxebizitzetarako politikaren prozesuetan eragina duten Hitzarmenak eta arauak prestatzea eta sorospenjuridikoa ematea. f) Indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoak egozten dizkion guztiak. 10.2.- Egiteko guzti horiek burutzeko, honako Zer bitzuetan egituratzen da Finantzal Plangintza eta Kudeaketarako Zuzendaritza: a) Azterlan, Plangintza eta Aurrekontuetarako Zerbitzua. b) Sustapen Pribaturako Zerbitzua. c) Ondarearen Administraziorako Zerbitzua. d) Zerbitzu Juridiko Administratiboa. BIGARREN SAILATALA: HIRIGINTZA ETA LURRALDE ANTOLAKETA SAILORDETZA 11. atala.- Egitekoak. Hirigintza eta Lurralde Antolaketa Sailordetzak, Saileko Sailburuaren goren zuzendaritzapean, honako ihardun-arloak zuzendu eta koordinatzen ditu: a) Hirigintza. b) Lurraldea eta itsasertzak antolatzea. 12. atala.- Hirigintza Zuzendaritza. 12.1.- Hirigintza Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Zuzendaritzari dagokion Aurrekontua prestatzea eta berorren jarraipena egitea. b) Hiri Antolaketarako araugintzazko proiektuak prestatzea. c) Hiri Antolaketarako tresnak prestatu, koordinatu eta kontrolatzea eta Jaurlaritzak dituen eskuduntzen eremuaren barruan horiek gauzatzeko behar den kudeaketa egitea, beste Sailen sektore mailako ihardunetarako beharrezkoak direnak barne hartuta. d) Sustapen publikoko lurra lortzeko eta Euskadiko Ondareari buruzko Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Bigarrenaren arabera sortutako ihardunak burutzeko beharrezko diren beste lurrak lortzeko kudeaketa egitea, Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritzarekin koordinatuta. e) Sustapen publikoko. poligonoen urbanizazioa egitea. f) Sailari atxikitako titularitate publikoko lurraren administrazioa. g) Sailak izapidetatuko desjabetzapen espedienteei darizkien baliojustuak onartzea. h) Euskadiko Ondeari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen Gehigarrizko Xedapenetatik Bigarrenarekin bat eginik, Sail honi dagozkion ahalmenez baliatuz, Euskal Atuonomi Elkarteko Administrazioak enajenatu dituen partzelei buruz, salmenta eta erosketa-salmentarako eskaintza-eskriturak ematea eta, hala izanez gero, aipatu eskritura horietan ezarritako baldintzak indargabetzea eta hipotekak eratzea, aldatzea, beste batetarako uztea eta indargabetzea. Halaber, Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuak lurraren sustapen publikoari buruzko gaietan hartutako erabakien ondorioz sortutako lege egoerak formalizatzeko beharrezko izan daitezen eskritura guztiak ematea ere Zuzendatztza honi dagokio. i) Indarrean dagoen Ordenamendu Juridikoak egozten dizkion guztiak. 12.2.- Egiteko guzti horiek burutzeko, honako Zerbitzuetan egituratzen da Hirigintza Zuzendaritza: a) Lurraren Kudeaketarako Zerbitzua. b) Aurrekontu eta Kontratazio Zerbitzua. 13. atala.- Lurralde Antolaketa Zuzendaritza. 13.1.- Lurralde Antolaketa Zuzendaritzari honako egiteko hauek dagozkio: a) Zuzendaritzari dagokion Aurrekontua prestatzea eta berorren jarraipena egitea. b) Lurralde Antolaketarako eta Hirigintzarako tresnei buruzko txostenak egitea, Euskal Autonomi Elkarteko Lurralde Antolaketarako Batzordearen eta Lurralde Antolaketarako Aholku Batzordearen eremuaren barruan. c) Lurralde Antolaketaren gaiei buruzko araugintzazko proiektuak prestatzea. d) Lurralde eta Itsasertzen Antolaketarako tresnak prestatu, koordinatu eta kontrolatzea eta Jaurlaritzak dituen eskuduntzen eremuaren barruan horiek gauzatzeko behar den kudeaketa egitea, beste Sailen sektore mailako ihardunetarako beharrezkoak direnak barne hartuta. e) Maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26. atalak aipatzen dituen desjabetze espedienteen eraginpean gertatzen diren ondasun eta eskubideez presaz jabetzeko deklarazioari buruz Jaurlaritzaren Kontseiluak hartu behar dituen akordio proposamenak prestatzea. f) Lurraldea antolatzeko, Euskal Atuonomi Elkarteko lurraldeetako dtu baseak sortzea eta kudeatzea, Administrazioko beste Organo batzuek dituzten informatika alorreko eskuduntzen esparruan. g) Euskal Autonorni Elkarteko Instituzioek egin beharreko kartografiarako, araugintzazko proiektuak eta kartografia sortzeko oinarri-arauak prestatzea, baita Jaurlaritzak dauzkan eskmduntzez baliatzeko beharrezko den kartografiarako ere. h) Azpiegitura kartografikoari eusteko kontrola. i) Kartografiari buruzko koordinazioa Euskal Autonomi Elltarteko beste instituzioekin. j) Indarrean dagoen Ordenamendujuridikoak egozten dizkion guztiak. 13.2.- Egiteko guzti horiek burutzeko, honako Zerbitzuetan egituratzen da Lurralde Antolaketa Zuzendaritza: a) Lurralde Antolaketa eta Plangintza Zerbitzua. b) Lurralde Informaziorako Zerbitzua.III. ATALBURUA LURRALDE ORDEZKARITZAK 14. atala.- Egitekoak. Egitura organikoari dagokionez, Sailburuaren agintzapean eta, egitekoei dagokienez, Zuzendari bakoitzaren agintzapean daudela, Ordezkariei, bakoitzari bere Lurralde Historikoaren eremuan, ondorengo egiteko hauek egotzi zaizkie: a) Hirigintza eta Etxebizitza Sailari egotzi zaizkion eskuduntzei dagozkienetan, legeak eta xedapenak bete daitezenaren ardura izatea. b) Ordezkaritzako zerbitzu orokorrak administrauea. c) Ordezkaritza osatzen duten dependentzia eta organoen iharduerak koordinauea. d) Indarrean dauden gainerako xedapenek ematen dizkieten gainerako ahalmen, prerrogatiba eta egitekoak gauzatzea. 15. atala.- Egitura. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Lurralde Ordezkariuak honako zerbitzu hauetan egituratzen dira: a) Lurralde Idazkaritza. b) Hirigintza. c) Lurralde Antolaketa. d) Etxebizitza Sozialen Artezko Sustapena. e) Sustapen Pribatua. 16. ataia.- Egitekoak. 16.1.- Berariaz agindu dakizkiekeen egitekoez gain, hauek dagozkie Lurralde Idazkaritzei: a) Ordezkaritzako beharren azterlana eta Aurrekontuko dirusarreren eta gastuen egoeren proposamenak prestauea. b) Barne erregimenari eta kreditu kudeaketari buruzko gai guztien ikuskaketa, kudeaketa eta proposamenak egitea eta informe tekniko-administratiboak ematea. c) Ordezkariuako espedienteak eta agiriua nagusia zainuea eta artxibatzea, orokorrean egiaztagiriak ematea, agiriak erkatzea eta, hala dagokionean, Administrazio Organoetara eta epaitegi instanuietara espedienteak bidaluea. d) Lurralde Ordezkariari lagunua ematea, beronek agindutako azierlanak prestatuz. e) 8erariaz beste unitate edo ordezko zerbitzuei ematen ez zaizkien egiteko eta gai guztiak. 16.2.- Ordezkaritza bakoitzeko beste Zerbitzuei dagozkie, Ordezkaritzari egouitako espedienteak instruitzea, izapideuea, informauea eta, hala gerta dadinean, erabaki proposamenak egitea, euren eskudunuen araberako gaietan. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Hiriginua eta Etxebiziua Saileko Sailburuordeek, Dekretu honek egozten dizkien eskudunuez baliauea, euren menpeko Zuzendarien esku utzi ditzakete. Zuzendariek, bestalde, Lurralde Ordezkairen esku utz dezakete euren eskudunuez baliauea. Bigarrena.- Sailburuoreek, Zuzendariek eta Lurralde Ordezkariek, kanpoan izan, gaisorik egon edo lanpostua hutsik lagauen badute, honako arauak jarraituko dira ordezkouak egiteko: a) Sailburuordeei egouitako eskudunuak eta egitekoak, beroien menpeko Zuzendariek beteko dituzte, Dekretu honetan ageruen den hurrenkeraren arabera. b) Zuzendariei egotzitako eskuduntzak eta egitekoak, bakoiuaren Sailburuordeak beteko ditu. c) Aurreko idazatietan esandakoa horrela izan arren, Sailburuordeen eta Zuzeridarien ordezkotza, ezarritako erizpideen arabera barik, beste era batera egitea agindu dezake Sailburuak. d) Zerbitzu Zuzendariaren eta Lurralde Ordezkarien ordezkotza Sailburuak.kasu bakoitzean agindu dezan eran egingo da. INDARGABETZE XEDAPENA Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 23ko 444/1991 Dekretua indargabeturik uzten da, Ingurugiro arloari dagokionean izan ezik. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Hirigintza eta Etxebizitza Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko abenduak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hirigintza eta Etxebizitza Sailburua, JOSE ANTONIO MATURANA PLAZA. NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA