Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

648/1991 DEKRETUA azaroaren 26koa, Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetako Gobernu Organuen osakera eta egitekoak arautzeari buruzko Dekretua aldatzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 245
  • Hurrenkera-zk.: 3700
  • Xedapen-zk.: 648
  • Xedapen-data: 1991/11/26
  • Argitaratze-data: 1991/12/05

Gaikako eremua

  • Gaia: Hezkuntza; Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko ikastetxe publikoetako Gubernu Organuen osakera eta egitekoak arautu ziren apirilaren 16ko 82/1986 Dekretuz. Horren ondoren, hainbat gertakarik bidezko egin zuten aldaketa batzuk sartzea arauketa horretan, eta aldatu ere egin zen urriaren 13ko 213/1989 Dekretu bidez. Orain, ikastetxe publikoen Eskola Kontseiluetako ordezkariak hautatzezko azken prozesuan Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak hartutako esperíendagoen hauteskunde sistema aldatzea. Izan ere, heintasunaren araberako sistema aplikatzerakoan oharteman diren hutsuneak (agiango izangaiek partehartzeko mugak; hautagai-zerrendak betetzeko eragozpenak; hainbat sektore, horren ondorioz, ordezkaririk gabe gelditzea; hauteskunde prozesuaren eragozpenak,.....) gehiengozko sistema zentzatuaz zuzendu daitezke; sistema horrek, ahalik norbanakorik gehien partehar dezala ahalbideratzen du eta gutxiengoa duten sektoreen ordezkapena bermatuko luke beti. Hori horrela, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuaren proposamenaz, Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko azaroaren 26an egindako bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:Atal bakarra.-Urriaren 3ko 213/1989 Dekretuz aldatutako apirilaren 15eko 82/1986 Dekretuaren 13. atala, honela gelditzen da aurrerantzean: «13. atala.- Honako osakera hau izango du Kontseiluak: 1.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko Ikastetxeetan: a) Zuzendaria. b) Ikasketa Burua. c) Hamar irakasle. d) Ikasle gurasoen bederatzi ordezkari. e) Ikasleen hiru ordezkari, Goi Ziklotik hasita. f) Administrazio eta Zerbitzuetako langilegoaren ordezkari bat. g) Ikastetxea kokatuta dagoen Udaleko ordezkari bat. h) Ikastetxeko idazkaria, Kontseiluko idazkari lez ihardungo duena, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. 2.- Oinarrizko Hezkuntza Orokorraz goitiko maila duten ikastetxeetan: a) Zuzendaria. b) Ikasketa Burua. c) Hamar irakasle. d) Ikasle gurasoen zazpi ordezkari. e) Ikasleen zazpi ordezkari. f) Administrazio eta Zerbitzuetako langilegoaren ordezkari bat. g) Ikastetxea kokatuta dagoen Udaleko ordezkari bat. h) Ikastetxeko idazkaria, Kontseiluko idazkari lez ihardungo duena, hitz egiteko eskubidez baina botorik gabe. Eskola Kontseiluko ordezkarien hautaketa erregelamendu bidez arautuko da, eta hori, zentzatutako gehiengozko sistemaz arautuko da beti.» AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik izango du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko azaroak 26. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailburua, FERNANDO BUESA BLANCO.