Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

550/1991 DEKRETUA, urriaren 15ekoa, Osasunbide publizitatea araupetzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 223
  • Hurrenkera-zk.: 3355
  • Xedapen-zk.: 550
  • Xedapen-data: 1991/10/15
  • Argitaratze-data: 1991/11/06

Gaikako eremua

  • Gaia: Osasun eta kontsumoa; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Osasunbide gaietan, mediku eta osasunbidezko publizitatearen kontrola, Euskal Autonomi Elkarteari transferitu eta berak beregain hartutako eskuduntzetako bat da, halaber, berarekin loturik dauden zerbitzuen antolaketa eta administrazioa ere. Publizitateari buruzko Orokorra den azaroaren 11ko 34/1988 Legea onartua izan zenez, berak jasotzen du osasunbideko ekoizkinen, ondasunen, ekintzen eta zerbitzuen publizitatea eta hori, aurretiko administrazio baimenaren erregimen baten pean jarri ahal izango delarik. Euskal Autonomi Elkartean, bere herritarren osasunaren maila ahalik eta altuena lortu ahal izateko, osasunean eragina izan dezaketen publizitate mezuak gauzatuko direneko era araupetzea beharrezko gertatzen da, behar diren bermeak jar daitezen eta horien gizakiarentzako kaltezko eraginak ekidin ahal izateko. Horretarako, osasunbide publizitatearen aurretik administrazio baimena lortu beharra ezartzen da eta, gai horri buruzko mezu ezberdinak benetan emateko ezinbesteko betekizun bezala araupetzen da horren prozedura. Bide horri jarraiki, administrazio baimenen izapideketaren eta proposamenaren ardura hartuko duen organo bezala, halaber Xedapen honen xede den publizitate iharduketaren kontrol eta zaintza egitekoena ere, hori araupetzen duten arauak zehatz-mehatz bete daitezenaren ardura izanez, osasunbide publizitatearen kontrolerako Batzordea sortzen da. Osasun eta Gizarte Segurantza Sailburuaren 1982ko apirilaren 19ko Aginduz sortutakoa ordezkatzen du Batzorde honek, batzorde hura aipatutako Publizitate Lege hartan ezarritako egitekoei eta Osakidetzaren egitura berriei egokitzen zaielarik. Guzti hori dela bide, Osasun Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko urriaren 15eko bileran aztertu eta onartu ondoren hauXEDATU DUT: , 1. atala.- 1. Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan egin dadin osasunbide publizitate guztia, aurretiko administrazio baimenari, kontrolari eta zaintzari menperaturik geldituko zaie. 2. Dekretu honen 2. atalean aipatutako iharduketaren eremuetn osasunbide materialen edo ekoizkinen kontratazioa zuzenean edo zeharka sustatzeko egindako komunikazio era guztiak ulertuko dira osasunbidepublizitatetzat eta teknikazko eta osasunbidezko arauketei menpeturik daudenak, halaber, pertsonen osasunarekiko arriskuak sortzeko gai diren ekoizkin, ondasun, iharduketa edo zerbitzuak edo giza osasunean edozein eragin mota ezezkor edo baikorra daukatenak. 2. atala: 1. Honako hauek egindako osasunbide publizitatea araupetzen da Dekretu honen bidez: a) Ospitale eta ospitalez kanpoko osasunbide zentruek. b) Bainuetxeek. c) Analisi klinikoetarako laborategiek. d) Farmazi-ofizinek eta botikinek. e) Anbulantzi eta osasunbide garraioko zerbitzuek. f) Farmazi eta animalien osasunbiderako ekoizkinen gordetegiek eta banatzaileek. g) Gaixoen eta gutxiagotuen erresidentziek. h) Gaixotasunetarako aseguru libreko entitateek. i) Diagnosi enpresek (txekeoak, odol diagnosiak, haurdunaldi, etab. ) j) Optikex. k) Edozein mediku edo paramediku, fisiko edo psikiko tratamendu mota ematen duten enpresek. l) Edertasun institutuek, saunek eta masaiek. m) Ile tratamendurako zentruek. n) Irakaste zentruek edo mediku edo paramediko tekniken dibulgariorakoek. ñ) Osasunbiderako profesionalek. 2. Eta oro har, merkataritza, industrigintza, artesaugintza edo profesional iharduketa bat gauzatzerakoan edozein pertsona fisiko edo juridikok, publiko edo pribatuk egindako osasunbide publizitatea. 3. atala.- 1. Ekoizkin sorgorkari, psikotropiko eta medikamenduak, aurreko ataletan xedatutakoaren kaltetan izan gabe, horiek araupetzen dituzten arau berezietan ezarritako kasu, era eta baldintzetan bakarrik izango dira publizitaterako gai. 2. Halaber, farmazi espezialitateei buruzko publizitate izaera duten iharduketak ere, indarrean dagoen legeriaren arauera «publizitari» deklaratuak izan direnak, Medikamenduari buruzko abenduaren 20ko 25/1990 Legean xedatutakoak zuzenduko ditu, halaber lege hori garatzen duten arauek eta lege hori betearaztearen ondorioetarako Osasun eta Kontsumo Ministerirzak xeda ditzanak ere eta beti ere, administrazio haimenak emateko iharduketei loturik dauden ahalmenak, Dekretu honetan adierazten diren organoei dagozkielarik. 4. atala.- Osasunbide publizitatearen kontrol eta zaintzako egitekoak gauzatu ahal izateko, halaber izapideketakoak eta aurretiko administrazio baimenenak ere bai, osasunbide publizitatearen kontrolerako Batzorde bat sortzen da. 5. atala.- 1. Osasun Sailburuak izendatutako Lehendakari batek eta 8 bokalek osatuko dute Batzorde hori. 2. Ónaorengo hauek izango dira hori osatuko dutenak: - Lehendakaria, Osasun Sailburuordea. - 8 Bokalak: l, Euskal Autonomi Elkarteko Medikuen Elkarte Ofizialen proposamenaz. 1, Euskal Autonomi Elkarteko Farmazilarien Elkarte Ofizialen proposamenaz. 1, Euskal Autonomi Elkarteko Odontologo eta Estomatologoen Elkarte Ofizialen proposamenaz. 1, Euskal Autonomi Elkarteko Osasunbide Laguntzaile Teknikoen eta Erizaintzako Unibertsitate Diplomadunen Elkarte Ofizialen proposamenaz. Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaria. Osasun Saileko Osasun Informazio, Irakaskuncza eta Ikerketa Zuzendaria. Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzako mediku bat. Osasun Saileko Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebalüaketa Zuzendaritzako farmazilari bat. Osasun Saileko ordezkarien artean Batzordeak aukeratutako batek ihardungo du Idazkari bezala. 6. atala.- Administrazio Prozeduraren Legeko I. Tituluko II. Atalburuan organo kolegiatuentzat xedaturik dagoenari egokituko zaio Batzordea bere ihardunean eta horretarako egoitza bezala Osasun Sailordetzako bulegoetan dagokiona hartuko du. 7. atala.- Ondorengo egiteko hauetan arituko da osasunbide publizitatearen kontrolerako Batzordea: - Osasunbide publizitaterako aurretiko administrazio baimenerako eskabideen izapideketari eta ebazpen proposamenari buruzkoetan dagozkion ahalmenak erabiltzea. - Osasunbide publizitatea eta hori araupetzen dituzten arauak kontrolatzea eta zaintzea. - Osasunbide publizitatearen Erregistroa ezartzea eta antolatzea. - Dekreto honetan araututakoaren garapen egoki bat ekarriko duten arauak prestatzerakoan laguntza ematea. 8. atala.- 1. Iragarleak edo, hala gertatuz gero, publizitate agentziak dira Administrazio baimen hori eskatu ahal izango dutenak, horretarako, kasu bakoitzean bidezkotzat jo ditzateu testuak, irudiak, modeluak eta gainerako xehetasunak aurkeztu beharko dituztela. Beste Lurralde bateko agintedunak bere lurralderako baimena eman dion publizitate iragarki bat Euskal Autonomi Elkartean zabaltzeko baimena eska dadinean, eskabidearekin batera baimen hori bidali ahal izango da. 2. Osasun publikoa bermatu ahal izateko, Batzordeak beti ere, aurkeztu diren iragarkiak ikusita, bidezkotzat jo daitezen egiaztapenak egiteko agindu dezake, beroietan adierazitakoaren autentizitatea egiaztatu ahal izateko. 3. Osasunbide publizatatearen kontrolerako Batzordeko Lehendakariari zuzenduko zaizkio eskabideak eta bere egoitzan aurkeztu ahal izango dira eta indarrean dagoen legeriak aurrikusi dituen bideetako beste edozeinetik ere bai. 9. atala.- 1. Osasunbide publizaterako aurretiko administrazio baimenerako eskabideen ebazpena Osasun Sailburuordeari dagokio eta konpetentzia leialaren eta egitasunaren printzipio eta arauak betetzearen arabera erabakiko da hori, halaber, osasunbidearan eta publizitatearen legegintza orokorrean ezartzen denaren arabera ere. 2. Baimen eskabideei uko egitea, zergatiak adieraziz egin beharko da. 3. Baimen eskabidea aurkeztu zenetik kontatutako bi hilabeteko epea bukatu ondoren eta bere baiezpena jakinerazi ez bada, emandakotzat ulertuko da administrazio isiltasuna dela bide. 10. atala.- Emandako baimenek, baimendutako publizitate mezuaren edukina funtsean aldatzen duen aldaketarik gertatzen ez bada, 3 urteko balioa izango dute eta epe hori amaitu ondoren horren berriztapena eskatu ahal izango dela. 11. atala.- Xedapen honen arabera Osasun Sailburuordeak eman ditzan Erabakien aurka gorajotze errekurtsoa tartejarri ahal izango da Osasun Sailburuaren aurrean. 12. atala.- Osasunbide Publizitatearen Erregistroa sortzen da, Dekretu honetan adierazitako kontrolerako Batzordearen pean egongo da eta organo horretan izango du egoitza. 13. atala.- Osasunbide publizitatearen aurretiko administrazio baimenak eta beren inadarraldian zehar beroiei gerta dakizkiekeen gorabeherak ere, aurreko atalak dioen Erregistroan inskribatzekoak izango dira. 14. atala.- 1. Ondorengo erregistro inskribapen mota hauek egongo dira: a) Baimentzekoak. Aurretiko adminisaazio baimenerako eskabidearen eguna konstarazi beharko da beroietan, eske egilea eta eman zaion baimenari jarri zaion erregistro zenbakia ere bai. b) Bazterretakoak. Kontrol Batzordeak interesgarritzat jo ditzan gorabehera guztiak konstaraziko dira horietan. c) Bajakoak. Emandako baimenaren indarraldia bukatzen deneko eguna eta bukatze horren zioa konstaraziko da horietan. 2. Erregistroko arduradunak ofizioz egingo ditu inskribapen horiek. 15. atala: Kontrolerako Batzordeko Idazkariak hartuko du osasunbide publizitatearen Erregistroaren ardura. Beteko dituen egitekoak ondorengo hauek dira: a) Erregistroaren iharduketa onaz arduratzea. b) Inskribatu beharreko agiriak sailkatzea, beren edukina kontutan hartuz inskribatu daitezkeen edo ez erabakiz. c) Baimena eman zaion edo ukatu zaion jakineraziko dio eske egileari, halaber jarri zaion erregistro zenbakia baimena eman bazaio. Epea amaitu delako administrazio isiltasun positiboaren kasuan erejakinerazi egingo dio hori. d) Dagozkien inskribapenen egiaztagiriak eman. 16. atala.- Dekretu honetan xedatutakoari lotutako publizitate mezu guztietan, osasunbide publizitatearen erregistroko zenbakiak agerian egon beharko du. 17. atala.- Xedapen honek araupetzen dituen publizitate izaerako iharduketek ekoizkinen erabilpen normal bati buruzko aipamenak dituztenean, hala gertatuz gero, horiek erabiltzeak ekar ditzakeen arriskuak konstarazi egin behar dira. 18. atala.- Komunikabide sozialek, Euskal Autonomi Elkartearen eremuan ematen badihardute eta bertan badaudenak badira, dagokion aurretiko administrazio baimenik ez badute, Dekretu honek aipatzen duen osasunbide publizitatea ezin sartu ahal izango dute. 19. atala.- Dekretu honetan xedatutakoaren ondorioetarako, iragarkigileak, publizitate agentziak eta iharduketa hori egin deneko komunikabide sozialen enpresa titularrak jotzen dira xedapen honetan arautzen den publizitate iharduketaren erantzukizundun. 20. atala.- Dekretu honek aipatzen dituen publizita te mezuak aurretiko administrazio baimenik, gabe edo bertan adierazten diren betebeharretakoren bat bete gabe zabaltzeak, publizitate iharduna etenda uztea ekar dezake okerrak zuzendu artean edo eskatutako betebeharrak bete artean eta neurri horrek ez du izango zigor izaerarik. 21. atala.- Dekretu honetan dduden Xedapenak hausteak, indarrean dauden osasunbideari-eta publizitateari buruzko araugintzetan adierazitakoaren arabera, dagokion administrazio espedientea hasierazi ondoren eta horretan egon daitezkeen erantzukizun zibilen, penalen edo beste eratakoen kaltetan izan gabe, administrazio zigorren xede izan daitezke. XEDAPEN GEHIGARRIA Osasunbide publizitatearen kontrolerako Batzordeko kideek, indarrean dagoen arauteriaren arabera dagozkien zerbitzuagatikako dietak eta kalte-ordainak jaso ahal izango dituzte. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu honetan aipatzen diren publizitate iharduketak izan eta honen indarrartze unean egiten ari direnak badira eta baimenik ez badute, baimen hori eskatu egin beharko dute hiru hilabetetik gorakoa ez den epe baten barruan. INDARGABETZE XEDAPENA 1982ko apirilaren 19ko Agindua indargabeturik gelditzen da eta Dekretu honetan xedatutakoaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere bai. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta betearazteko beharrezko izan daitezen xedapenak emateko ahalmena eskuratzen zaio Osasun Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko urriak 15. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, JOSE IGNACIO AZKUNA URRETA.