Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

525/1991 DEKRETUA, urriaren 2koa, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituena. (Hutsen zuzenketa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Jaurlaritzaren Lehendakaritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 2973
  • Xedapen-zk.: 525
  • Xedapen-data: 1991/10/02
  • Argitaratze-data: 1991/10/04

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Atal bakarra.- Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaingoaren egituran, Agindu honen eraskinean zerrendatzen diren lanpostuak sortzen dira. AZKEN XEDAPENA Erabaki hau 1991ko irailaren 30ean jarriko da indarrean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 24. Segurtasun Sailburuordea, JOSE MANUEL MARTIARENA LIZARAZU. TABLADekretu hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 1991ko urriaren 3ko 200. alean argitaratu zen, eta bertan zenbait huts egin zirela ohartuta, dagozkien zuzenketak egiten dira ondoren: Merkataritza eta Turismo Sailari buruz Dekretu horretan egiten diren aipamenak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari buruzkoak direla ulertu behar izango dira. 6. atalean, k) hizkia eta Kontsumoari buruz egiten den aipamena ezabatutakotzat ulertu behar izango dira. 18. atalean, i) hizkian, honako hau dioenean: «.. Dekretu honetako 10 b) atalean ezartzen denaren kaltetan gabe>>. honako hau esan behar du: «... Dekretu honetako 7. b) atalean ezartzen denaren kaltetan gabe,·. Azken Xedapenetatik Hirugarrenean, honako hau dioenean: «... Kultura eta Turismo Sailburuaren, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren eta Industria eta Merkataritza Sailburu den Lehendakariordearen esku...N, honako hau esan behar du: «... Kultura eta Turismo Sailburuaren, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren, Ogasun eta Finantza Sailburuaren eta Industria eta Merkataritza Sailburu den Lehendakariordearen esku...>>.