Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

505/1991 DEKRETUA, irailaren 24ekoa, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzeko dena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 211
  • Hurrenkera-zk.: 3147
  • Xedapen-zk.: 505
  • Xedapen-data: 1991/09/24
  • Argitaratze-data: 1991/10/18

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeko eta berorien egitekoak eta iharduketa-eremuak erabakitzeko zen otsailaren 6ko 15/ 1991 Dekretuz, Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailen egituraren berrantolaketa eta bertako Sailen arteko eskuduntza-izendapen berria egin ziren. Aipatutako Dekretuko Azken Xedapenetako Lehenengoak agintzen zuenarekin bat eginik, uztailaren 18ko 1'77/1989 eta otsailaren 16ko 39/1988 Dekretuetan jasotzen ziren erabakiei jarraituz, Ogasun eta Finantza Sailaren egitura eta egitekoak ezartzen ditu oraingo dekretu honek. Egitura eta egiteko horiek hiru Sailordetzatan artikulatzen dira eta sailordetza horiek hartzen dute Saileko alor nagusien ardura. Finantza politikarekin eta finantza entitateekiko harremanekin, halaber, zorpetzearekin, garantiak ematearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintzaren erregimen orokorrekin loturik dauden iharduketa-alorrei darizkien sail-eskuduntzen ardura dauka Finantza Sailordetzak xederik nagusiena bezala. Halaber, organo horrek zuzentzen ditu eta gainbegiratzen Ondare eta Kontratazio gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskuduntzei darizkien erregimen orokorrak. Ekonomi Itunei, Estatuarentzako Kupoei eta Lurralde Historikoei dagozkienetan, Administrazio honentzako doazen eskuduntza eta egitekoak bere baitan biltzen dituen organoa da Ogasun Sailordetza eta, aldi berean, Administrazio honen eta besteen artean eman daitezen eskuduntzen transferentzien eta/edo zerbitzuen -bai aktiboen zein pasiboen- balorapenerako definizio, diktamen eta proposamenari buruzko eskuduntzadun organoa bezala eratzen da. Aldi berean, horretarako finkatutako organoen bidez, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Zerga-Administrazioa eta ekonomi eta administrazio murtziloen erregimena ere zuzentzen eta gainbegiratzen ditu. Azkenez, beraren bitartez Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusien prestaketa, kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola artikulatzen direneko organoa da Aurrekontu eta Programazio Sailordetza eta beraren bitartez gauzatzen da edozein Administraziorentzat hain seinalatuak diren eskuduntzen iharduna, hau da, ekomiazko barne komrolari, auditoriari, kontabilitateari eta erantzukizun kontableei buruzkoa. Bestalde, euskal gobernuak markatutako egiturazko politikei jarraituz, Sailordetza horren baitan sartzen dira aurrekontu eta gastu publikoaren gaietan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren programaziorako posibilitateak ere. Sailaren egitura organikoa, gai zehatz batzutan Sailburuari laguntzeko Aholkularitza Teknikoaz eta Zerbitzu Zuzendaritzaz osatzen da eta, zerbitzu hori, Saileko beste alorrak bezala langilegoaren, aurrekontu kudeaketaren eta abarren gaietan eskuduntzadun sail-barneko organoa izateaz gain, Ekonomi Batzordearen idazkaritzari dagozkion egitekoak ere betetzen ditu. Hori dela bide, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko irailaren 24eko bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: LEHENENGO ATALBURUA: SAILAREN EGITURA 1. SEKZIOA: ANTOLAERA OROKORRA. 1. atala.- Egitekoak, Eskuduntzak eta Iharduketa Alorrak. 1. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Sailak sortu, kendu eta aldatzeko eta berorien egitekoak eta iharduketa-eremuak erabakitzeko zen otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko 9. atalean xedatutakoarekin bat eginik, ondorengo egitekoetan, eskuduntzetan eta iharduketa alorretan ihardutea dagokion Eusko Jaurlaritzaren organoa, Ogasun eta Finantza Saila da: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusien prestakuntza, kudeaketa orokorra, jarraipena eta kontrola eramatea. b) Kontuhartzailetza, auditoria eta kontabilitatea eta kontabilitate-erantzukizunak. c) Finantza politika eta finantza entitateekiko harremanak. d) Diruzaintza, zorpetzea eta bermeak egitea. e) Ondare eta Kontratazioa. f) Ekonomi Itunea, Estatuarentzako Kupoak eta Lurralde Historikoen Ekarpenak. g) Eskuduntzen eta/edo trasferentzien xede diren zerbitzuen balorapena. h) Zerga Administrazioa eta ekonomi eta administrazio murtziloak. i) Erakunde Autonomoak, Zuzenbide pribatuko Erakunde Publikoak eta Sailari adskribaturiko Elkarte Publikoak legeen eta arautegien esanera zuzentzea. j) Legeek eta arautegiek ematen dizkioten gainerako ahalmenak. 2. Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren beste organo edo Enteren bati espreski eman ez zaion eta aurreko 1 idazatian adierazitako gaiekin zerikusirik baduten gaietako beste edozein eskuduntza ere bere gain hartuko du Ogasun eta Finantza Sailak. 3. Aurreko 1 eta 2 idazatietan adierazitako eskuduntzaren xede diren gaiak, aurkakoa berariz adierazten denean salbu, Autonomi Elkartearen Administrazio Orokor eta Instituzionalari dagozkionak izango dira. 4. Honako hauek ere Ogasun eta Finantza Sailari dagozkio: a) Estatuaren Administrazio Nagusi eta Instituzionalarekin, beste Autonomi Elkarteekin, Lurralde Historikoekin eta Toki Korporazioekin, halaber, beste entitate eta pertsona publiko eta pribatuekin, atal honetako aurreko idazatietan aipatu diren gaietan edo lege xedapenek edo Jaurlaritzak ematen dizkion bestetan, indarrean dagoen legeriak horrela ezartzen duenean, hitzarmenak eta elkarlanerako eta kooperaziorako akordioak gauzatzea eta harremanak edukitzea. b) Jaurlaritzako Sailei izaera orokorrez ematzen zaizkien eskuduntza orokorrak. 5. Atal honek aipatzen dituen gaiei buruz, administrazio prozedurako fase guztiak Ogasun eta Finantza Sailari dagozkio eta, orokorrean, gobernu funtzioa gauzatuko du, Dekretu honen edukinetik edo modu berdinean bete behar diren beste xedapenenatik beste zerbait erabakitzen denean salbu. 2. atala.- Ogasun eta Finantza Sailaren Antolaketa Orokorra. 1. Aurreko atalean adierazitako gaiei buruzko eskuduntzak erabiltzeko, Sailburuaren zuzendaritzapean, Ogasun eta Finantza Saila, ondorengo organo hauetan egituratzen da: 1.- Zerbitzu Zuzendaritza. 2.- Finantza Sailordetza. a) Finantza Zuzendaritza. b) Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. - Bahitutako Ondasun eta Eskubideen Birreskuraketarako Batzorde Eragilea. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoaren Kontratazio Batzorde Nagusia. - Arriskuen Aseguraketarako Kontratazio Mahaia. 3: Ogasun Sailordetza. - Euskadiko Ekonomia eta Administrazio Auzitegia. a) Zerga Administrazioko Zuzendaritza. b) Kupo eta Ekarpen Zuzendaritza. 4.- Aurrekontu eta Programazioetarako Sailordetza. a) Kontuhartze Zuzendaritza. b) Aurrekontu Zuzendaritza. c) Programazio Zuzendaritza. 2. Aurreko zenbakian adierazitako goimailako organoen azpiko Administrazio Unitateak, Sailburuaren Agindu baten bitartez gauzatuko dira. 3: Ogasun eta Finantza Sailburua buru deneko eta Sailaren politika lantzen hari lagunduko dion Zuzendaritza Kontseilu bat badago, honako hauek direla bertako kide, hau da, Ogasun eta Finantza Saileko Sailburuorde guztiak eta bertako Zerbitzu Zuzendaria. Ogasun eta Finantza Sailburuak egokitzat jotako Saileko Goikargu edo konfidantzazko langilego edo ebentualen batek parte hartu ahal izango du Zuzendaritza Kontseilu horretan. 2. SEKZIOA: SAILBURUA ETA SAILEKO GOIKARGUAK 3. atala.- Ogasun eta Finantza Sailburua. 1.- Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1981 Legearen 26. eta 28. ataletan ezarritako eskuduntzak eta otsailaren 6ko 15/ 1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egitekoen eta iharduketarako alorren eremuan, indarrean dagoen legeriak ematen dizkion guztiak Ogasun et Finantza Sailburuari dagozkio. 2.- Honako hauek ere badagozkio Ogasun eta Finantza Sailburuari: a) Elkarte Autonomoen eta Estatuaren Haziendaren finantza-ihardunen arteko koordinakuntza egoki bat lortzeko sor daitezen organuetan parte hartzea eta Euskal Autonomi Elkartearen ordezkotza egitea hala behar izan dadinean. b) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioen koordinakuntza, beste Administrazio Publikoen aurrean aztertu beharreko zerga eta finantza-aldeei dagozkienetan eta bai Ekonomia-Ituneak dakartzan baliabideak banatzeko sistemako guztiekiko aldeei dagozkienetan ere; eta, hori, Ekonomia eta Plangintza Sailari eskualde-plangintzan dagozkion koordinakuntza ahalmenen kaltetan izan gabe eta Finantza Publikoetako Euskal Kontseiluari dagozkion egitekoen kaltetan gabe. c) Saileko organu eta ihardun guztien programaketa, sustapen lanak, zuzendaritza, koordinakuntza eta arta eramatea. d) Indarrean dauden arauek Sailari izendatuak izan eta sail horretako beste organu bati edo horren peko beste izaiki bati eman ez zaizkion egitekoak; Dekretu honetako 1. atalean aipatzen diren arloekin lotura duten eskuduntzak eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoko beste organu batzuri eman ez zaizkienak. 3. Zuzenean Ogasun eta Finantza Sailburuaren pean, Sailburuaren Aholkularitza Teknikoa sortzen da eta horrek, Aholkulari Tekniko Titularraren zuzendaritzapean, Jaurlaritzari buruzko 7/ 1981 Legearen 28. atalean adierazitako erregimenaren arauera egingo delarik kargu horren izendapena, ondorengo egiteko hauek garatu eta beteko ditu: a) Hala behar izanez gero, arau-proiektua eta dagozkien informeak prestatuz, Sailari izendatutako alorrekin zuzenean loturik dauden araugintza atalei dagozkienetan Ogasun eta Finantza Sailburuari eta bere pean dauden Sailburuordeei laguntza teknikoa ematea. b) Ogasun eta Finantza Sailak eskatuta Jaurlaritzako beste Sailek Jaurlaritzaren Kontseilura edo beste Batzordeetara kontutan hartzeko bidal ditzaten gai guztiei buruz informazioa ematea Ogasun eta Finantza Sailburuari eta, halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren lege-proiektuei edo bere araugintza orokorrari buruzku emendamenduei ere edo legebiltzarreko gainerako ekimenei buruz ere eta kasu horretan interesaturik dauden Saileko organoekin komeni diren harremanak edukiz. c) Sailburuak zuzenean izendatzen dizkion iharduketen arabera, Sailari dagozkion gaiei buruzko .aholkuak ematea Sailburuari. 4. atala.- Ogasun eta Finantza Saileko Sailburuordeak. Orokorki, Ogasun eta Finantza Saileko Saiolburuordeei hauek dagiozkie: a) Sailburuaren delegazioz Sailaren ordezkotza edukitzea. b) Sailordetzako organo guztien eta iharduketa guztien zuzendaritza, koordinazioa, sustapena, programazioa eta gainikuskaketa eta beraren pean dauden Zuzendaritzena, halaber, bere pean dauden zerbitzu eta organoen antolaketa eta ihardunari buruzko zirkularrak eta aginduak ematea. c) Iharduketarako politikak prestatzea eta Sailburuari proposatzea, halaber, aginduta dauzkaten egitekoen eremuan, berari laguntza ematea. d) Ezarrita dagoen iharduketa politikaren arabera, xedapenetarako proiektuak proposatzea. e) Sailordetzaren pean dauden zuzendaritza zentru eta organismoen iharduna ikuskatzea eta egiaztatzea. f) Indarrean dagoen araugintzan adierazitako kasuetan errekurtsoen ebazpena ematea. g) Indarrean dagoen legeriak ematen dizkion egiteko guztiak. 5. atala.-Ogasun eta Finantza Saileko Zuzendariak. Ogasun eta Finantza Saileko Zuzendariei, oro har, hauek dagozkie: a) Sailaren ordezkotza Sailburuaren delegazioz. b) Zuzendaritzako organu eta ihardun guztien programazioa, sustapen lanak, zuzendaritza, koordinakuntza eta arta eramatea. c) Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak organizatzea eskuduntzadun organoek ezarritako arauekin bat eginik eta bereziki, espedienteen sarreren, irteeren eta artxiboen erregistroak. d) Indarrean dagoen legerian agindutako kasuetan Errekurtsoei ebazpena ematea. e) Indarrean dagoen ordenamendu juridikoak berariaz ematen dizkienak. 3. SEKZIOA: ZERBITZU ZUZENDARITZA 6. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza. 1. Zerbitzu Zuzendaritzak, Ogasun eta Finantza Sailburuarenganako zuzeneko eta hierarkiazko menpekotasunez, Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Sailaren Aurrekontuaren Aurreproiektua prestatzea ete bere jarraipena egitea, halaber, dagozkion informazio eta etengabeko ebaluazioaren sistemak ezarriz eta irauneraziz, Sailaren ekonomi kudeaketarena ere. b) Sailari atxikitako langilegoari buruzko gaiak administratzea eta kudeatzea, aldibaterako kontratuak formalizatzeko agintedun organua izango dela; zigorerregimenari buruzko arauak aplikatzea; inkonpatibilitateei buruzko arauak erabiltzeko bidezko izan daitezen erabakien proposamena egitea eta, langile arloan, Sailaren aurrean tartejar daitezen errekurtsoen ebazpenak tramitatzea eta horiei buruzko proposamenak egitea; eta hori, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko agintedun organuei dagozkien ahalmenen kaltetan gabe. c) Langile-beharrei buruz Sailak egin ditzan aurrikuspenak ebaluatzea eta gauzatzea eta Saileko plantilak eta lanpostu-zerrendak prestatzeko proposamenak egitea, horretarako, bertako langilegoarekiko politika proposatuz, Euskal Autonomi Elkarteko Administraziorako ezarrita dauden arauekin bat etorriz. d) Langilegoa gaitzeko eta hobetzeko planak eta programak prestatzea, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeari dagozkion ahalmenen kaltetan gabe. e) Agintea duten organuek langilegoari buruz har ditzaten akordio eta erabakien berri Saileko zerbitzuei behar den bezala ematea eta betetzen diren ala ez zaintzea. f) Lanpostuen banaketa fisikoarekin eta ekipamenduekin eta birmoldaketa eta hobekuntza obrekin lotura duten Saileko unitate ezberdinetako ekintzak gidatzea, gai horretan Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari izendatu zaizkion eskuduntzen kaltetan izan gabe. Eta Saileko tegietako barne-erregimena, berari atxikitako ondarearen eta ekipamenduaren administrazioa eramatea eta hori zaintzea. g) Saileko Erregistro Nagusia, Artxibategia, Lihurutegia eta gainontzeko agiritegiak antolatzea eta gidatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko organuei dagozkien ahalmenen kaltetan gabe. h) Jaurlaritzaren Ekonomi Batzordeko Bilerak egiteko beharrezko diren gaizerrenda eta horrekin batera joan beharreko agiriak, aurrikinak eta zehaztasunak prestatzea eta banatzea eginaz, bera gauzatzeko beharrezko gertaketa-iharduketa eta administrazio izapideketak egitea eta, batzorde horrek geroan aztertu beharko dituen onartutako gaiak ezagutzeko beharrezko diren aktak eta egiaztagiriak gertatzea eta gordetzea, eta oro har, Delegatutako Batzorde horren idazkaritzari dagozkion egitekoak, batzorde horrek behin-betirako ezagutu eta/edo onartu beharko dituen gaiei dagozkienetan. i) Saileko zerbitzuen eta lan-sistema eta metodoen barne-antolaketa, razionalizaketa eta informatizazioari buruzko proposamenak egitea, Saileko gainontzeko organuekin eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko agintedun organoekin koordinatuz. j) Dagozkion organoek onartu aurretik, Sailari dagozkion gaietan, araugintzazko xedapen orokorren proiektuak eta erabakiak izapidetzea beti eta, agintzen zaizkionean, gertatzea eta gauzatzea halaber, horiei darizkien administrazio espedienteak gordetzea. k) Kontratazioari. aurrekontuei, kontuhartzeari, kontabilitateari, diruzaintzari, estatistikari, organizazioari eta informatikari dagozkienetan, Sail Guztiei emandakozk direnez orokortzat jotzen direlako, Ogasun eta Finantza sailari dagozkionak eta, orokorrean, gainerako organoek bere gain hartu gabeko alorretan, Sailarentzal:o aholkularitza juridikoa. BIGARREN ATALBURUA: SAILORDETZEI BURUZKOA I. SEKZlOA: FINANTZA SAILORDETZA 7. atala.- Finantza Sailordetza 1. Finantza Sailordetzak, Ogasun eta Finantza Sailburuaren goizuzendaritzapean, Dekretu honetako 4. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Berez Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatibenak izan eta, indarrean dagoen legerizren arabera, Autonomi Elkarteko Administrazioar: dagozkion organizazioari, dependentzi erregimenari eta erregimen juridikoari buruzkoetan, baimenemate, onartze eta kontzesio espezifikoak dakartzaten guztiak. Beti ere. indarrean dagoen legeriaren arabera, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen Kontrol Batzordea osatzen duterei gehitzeko ordezkaria izendatzea dagokio. 4) Aurrezki Kutxek eta Kreditu Kooperatibek, lege hausteak egiteagatik, indarrean dagoen legeriaren arabesa, har ditzaketen zigorrak proposatzea eskuduntzadun organoari, halaber. dagozkien espedienteak izapidetzea ere bai. c) Euskal Autonomi Elkarteko Elkarrenganako fiermedun Sozietateen atxikimendu erregimenari buruzko urriaren 26ko 199/1982 Dekretuko 2.2 atalean aipatzen den Likidazio-Batzordeko kidea izendatzea. d) Euskal Autonomi Elkartearen Diruzaintza Nagusiaren Antolaketari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuari dagokionari buruz. ondorengo eskuduntza hauek izango ditu: 1.- Aipatutako Dekretu horretako 12-3 atalean xedatutakoari egokituz, Euskal Autonomi Elkartearen Altxorren Kontu Nagusia, banku, finantza edo kreditu etxe batetik beste batetara aldatzea. 2.- Aipatutako Dekretuko 20-1 atalean xedatutakoari egekituz, dirubiltze prozeduran edozein zorraren ordainketa artzeratzea eta zatitzea. 3.- Aipaturako Dekreruko 27-1 atalean xedatutakoari egokituz, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioaren Ordainketetarako Antolakunde Nagusiari dagozkion egitekoak gainikuskatzea. e) Dirubiltze gaietan, haliabideen Erregimen Organikoari buruzko urtarrilaren 24eko 13/ 1983 Dekretuko 4. atalari darizkionak. f) Jaurlaritzak abalatzea erabaki ditzan eragiketen gauzaketa, gauzaketa hori Ogasun eta Finantza Sailari eskuraturik badago. g) Euskal Autonomi Elkartearen ondasun higikaitzak eta jabetza publiko eta pribatupeko beste ondasun eta eskubide batzuk adskribatzea, desaskribatzea eta zertarakoz aldatzea, Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko Legean ezartzen denaren arabera. h) Eta, oro har, finantza politikaren eta finantza entitateekiko harremanen, diruzaintzaren, zortzearen eta bermeak ematearen gaietan legeria betearaztea eta indarrean dagoen araugintzak ematen dion beste edozein egiteko egitaratzea, horretarako beharrezko di.-en neurriak hartuaz edo, hala behar izanez gero, proposatuz. 2. Finantza Sailordetzaren pean daude zuzenki Finantza Zuzendaritza eta Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. 8. atala.- Finantza Sailordetza Finantza Zuzendaritzak, dekretu honetako 5. atalean esandako egitekoez gain, ondorengo hauek erabiliko ditu: a) Indarrean dagoen legeriaren arabera, Aurrezki Kutxen eta Kreditu Kooperatiben antolaketari, dependentzia erregimenari eta beraiena den erregimen politikari buruzkoetan, egitea Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioari dagozkionak izan eta Dekretu honetako 7. ataleko a) apartaduasen baitan ez dauden guztiak. Bereziki, erakunde horiek Ogasun eta Finantza Sailari bidali behar dizkioten agirien jarraipena eta gainikuskaketa. Nolanahi ere, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrezki Kutxen eta Kreditu Entitateen Erregistroen kudeaketa, zaingoa eta iharduna, Zuzendaritza horri dagokio eta, hala behar denean, beren zuzentza organoetako Goikarguena. b) Euskal Autonomi Elkartean egoitza duten Aurrezki Kutxen fondo publikoen koefizientean errenta finkoko tituluen konputagarritasuna deklaratzeko erregimenari buruzko ekainaren 21eko 131/1982 Dekretuari dagokionean, aipatutako dekretu horretako 6, 8, 9 eta 10. atalei darizkienak izan eta Ogasun eta Finantza sailari dagozkionak. c) Elkarrenganako Bermedun Sozietateen dependentzia erregimenari buruzko urriaren 26ko 199/ 1982 Dekretuko 3.1. 4.2, 12, 14 eta 15. atalei buruzkoetan, horietan ihardutea Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionak. d) Euskal Autonomi Elkartearen Diruzaintza Nagusia antolatzeari buruzko apirilaren 19ko 99/1982 Dekretuari dagokionean, Ogasun eta Finantza Sailak dituen eskuduntza guztiak erabiliko ditu, 99/ 1982 Dekretu horretan Sailburuari eta kontuhartze organoari modu adierazian emandakoak salbu eta Dekretu honetako 6-d) atalean Finantza Sailburuordearentzat gordetakoak. Ondorio horietarako, 99/ 1982 Dekretuan Finantza Sailordetzari eta Sailburuordeari buruz egiten diren aipamenak, Finantza Zuzendaritzari eta Zuzendariari egindakotzat hartuko dira e) Dirubilketa gaietan baliabideen Erregimen Organikoari buruzko urtarrilaren 24eko 13/1983 Dekretuko 1, 2 eta 3. atalei darizkienak. Ondorio horietarako, aipatutako atal horietan Finantza Sailburuordeari buruz egiten diren aipamenak, Finantza Zuzendariari egindakotzat ulertu beharko dira. f) Euskal Autonomi Elkartearen Zor Publikoaren osoko kudeaketa, dena dela ere dokumentatzen ari deneko edo egin zeneko era. g) Finaatzen, fnantza entitateekiko harremanen eta Diruzaintza gaietan, erabakitzea berari ez dagokiona izan eta Ogasun eta Finantza Sailari dagozkion prozedimendu guztien izapideketa; indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein egiteko ere bai. 9. atala.-Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza 1.- Dekretu honetako 5. atalak adierazten dituen egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzak: a) Ondarearen gaietan: 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen jabetza-aginteak erabiltzea, horien ordezkotza eta defentsa egitea epaiketetatik kanpo, Euskal Autonomi Elkarteko Ondare-Legeak espreski bestelakoren bat ezarri dezanean izan ezik eta, beste Organu edo Izaiki batzuk izan ditzaten egiteko eta erantzukizunen kaltetan gabe, horiei atxiki edo eman zaizkien jabetza publiko edo pribatupeko ondasunei dagozkienetan. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko jabetza pribatupeko ondasun eta eskubideen kudeaketa eta administrazioa eramatea, beste organu edo pertsona batzuri horien erabilpena eta ustiaketa eman ez zaienean. 3.- Ondasun higiezinen zertarakoa finkatzea, iare uztea eta errentamenduak egitea, Euskal Autonomi Elkarteko Ondareari buruzko Legean ezartzen denaren arabera. 4.- Euskal Autonomi Elkarteari, edozein eratako enpresa eta baltzuetan partaide denez, dagozkion eskubideak erabiltzea, beste organu bati espreski izendatu zaizkion kasuan izan ezik. 5.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondareko agian parte direla uste deneko ondasun eta eskubideen ikerketa egitea; edozein titulu dela medio, bere erabilpenerako baimena emanik duen edozein pertsona edo enteren erabilpenaren ikerketa; banatzea eta mugak zehaztea; babestea, defendatzea, horien reibindikapena egitea, zigor-ahalmenak erabiltzea eta horiekiko erantzukizunak eskatzea. 6.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondarearen aurkakoak izan eta delitu edo falta izan daitezkeen ekintzen berri, jurisdikzio penalari ematea. 7.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Ondarea osatzen duten ondasun eta eskubideen Inbentario Nagusia egitea, gaurkotzea, horien baloraketa egitea, beren egoera fisikoa eta juridikoa finkatzea eta Errejistro Publikoetan inskribatzea. 8.- Euskal Autonomi Elkartearen Ondareari buruz, Jaurlaritzak hartu ditzakeen Akordioak eta Ondare eta Finantza Sailak har ditzakeen Erabakiak betetzea, Euskal Autonomi Elkartearen Ondareari buruzko Legeak bestelakoren bat ezarri dezanean izan ezik. 9.- Ogasun era Finantza Sailaren agintepekoak izan eta Ondareari buruzkoak diren prozedura guztiak izapidetzea eta dagozkien agiriak formalizatzea, halaber, Euskal Autonomi Elkartearen Ondarearen ondasun edo eskubideak adierazten edo materializatzen dituzten agiri, eskritura, titulu eta balore guztiak edukitzea eta zaintzea. 10: Inkautaketaren gai izan ziren ondasun eta eskubideak birreskuratzeko Batzordearen agintepekoak diren espediente guztiak tramitatzea. 11 - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren jabetza publiko edo pribatupeko ondasun eta eskubideen arloan indarrean dauden arauek ematen dioten beste edozein ahalmen. b) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio barruan kontratazio erregimena garatu eta koordinatzen duen zentru zuzentzaile denez, izaera orokorrez, Ogasun eta Finantza Sailari dagozkionak izan eta egiteko horri dagozkion eskuduntzak izango ditu, Estatuaren Kontratuetarako Legearen 23. atalean daudenak barne, eta indarrean dagoen legeriak ematen dion beste edozein. Halaber, hauek ere badagozkio: 1.- Kontratazio Batzorde nagusiaren agintepekoak izan eta, adierazpen gisa, Ogasun eta Finantza Sailaren Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren egitura eta eta Eskuduntzei buruzko otsailaren 16ko 39/ 1988 Dekretuaren 3.2.b) atalean ezartzen diren kontratazio espedienteak izapidetzea. 2.- «Sail batzurentzako Gastuak», delako aurrekontu Sekzioaren pentzutan finantzatu beharrekoak izan eta Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko organo konkretu bati espreski ematen ez zaizkion kontratuen kudeaketa, halaber, Ogasun eta Finantza Sailaren 2.000.000 pezetatik gorako horniketa espedienteen izapideketa. 3.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren eremuan, kontratazio erregimenari darizkion gaietan, abalisten ahalmenak askiestea. 4.- Euskal Autonomii Elkarteko Administrazioaren eremu barruan, Kontratazio Batzorde Nagusiaren pean eratuta dauden edo eratuko diren Kontratazio-Mahai guztietan parte hartzea, kontratazioen erregimen organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/ 1981 Dekretuku Gehigarrizko Xedapenean edo horren ordezkoa izan dadin edozein arauetan ezartzen direnetan oinarri hartuz. 5.- Euskal Autonomi Elkarteko Kontratuen eta Kontratisten Erregistroak arautzen ditueneko urriaren 14ko 223/1986 Dekretuari darizkion eskuduntzak erabiltzea. 6.- Kontratazio Batzorde Nagusiari laguntza teknikoa ematea, bere egitekoak betetzerakoan eta aholkularitza eta koordinakuntza lanak, administrazio kontratapenen eta kontratazio pribatuen arloan. 7.- Administrazio-Kontratazioen Batzorde Aholkulariak, bere Lehendariaren bidez, hala eska diezaionean, taostenak, rekomendazioak eta memoriak lantzea Batzordeak emandako argibideen arabera. Aipatutako Batzordearen agintepekoak diren inkestak burutzea, gero, Batzordeak aztertuko dituela eta onarpena eman. 8.- .Administrazio Kontrataziotarako Aholku Batzor dearen erizpean jartzea, kontratapenen tramitapenek ekar ditzaten arazoak, Batzorde horren baiespean jarri beharrekoak izan eta duten garrantzia kontutan hartuz. c.) Arrisku eta Aseguru Kudeaketari dagozkioenetan: Euskal Autonomi Elkarteko Admiuistrazioko langile, ondare eta ihardunaren gain eragina duten arriskuen analisi, baloraketa, kudeaketa eta bermeari buruzko urriaren 22ko 346/ 1985 Dekretuan, Ondare eta Kontratapen Zuzendaritzari oro har ematen zaizkionak emango zaizkio eta bereziki, otsailaren 16ko aurrean aipatutako 39/1988 Dekretuaren 3.3 a) eta h) letretan (biak barne) azaldutakoak. d) Ondare, kontratazio eta Arriskuen eta Aseguruen Kudeaketaren gaietan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion beste edozein eskuduntza. 2. Halaber, otsailaren 16ko 39/ 1988 Dekretuan finkatutako egitura eta eskuduntzak ematen zaizkio Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzari. 2.- Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzaren bidez ondorengo hauek Ogasun eta Finantza Sailari adskribaturik daude: - Inkautaketaren gai izan ziren Ondasun eta Eskubideen Birreskuratzeko Batzorde Instruktorea. - Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko Kontratazioetarako Batzorde Nagusdia. - Arriskuen Aseguramendurako Kontratazio-Mahaia. 2. SEKZIOA: OGASUN SAILORDETZA 10. atala: Ogasun Sailordetza. 1.- Ogasun Sailordetzak, Ogasun eta Finantza Sailburuaren gidaritzapean, Dekretu honen 4. atalean zehaztutako eskuduntzez gain, ondorengo hauek beteko ditu: a) Ekonomia-Itunearen kudeaketak sor ditzakeen báliabideei eta berari darizkion finantzaketaren alorrei buruzko banaketa-sistemari dagozkionetan, legeek Euskal Autonomi Elkarteari ematen dizkioten ahalmen guztiak, Eusko Jaurlaritzari edo beste organuren bati izendatuta daudenean izan ezik. b) Euskal Gizarte Segurantzaren finantzaketari dagokionean, Estatuko Administrazioarekin ezarri beharko diren finantzajoan-etorriak erabakitzea. c) Euskal Autonomi Elkartearen, Estatuko Administrazioaren eta beste Lurralde Izaiki batzuren arteko transferentzien gai izan daitezkeen konpetentzia eta/edo zerbitzuak definitzea, horri buruzko erabakiak ematea eta horien baloraketari buruzko proposamenak egitea, eten gabeko koordinaketa bat egon dadin. d) Legeek diotenaren arabera, zerga mailan, Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion eta Lurralde Historikoen arteko koordinakuntza, zerga-armonizaketa eta lankidetzari buruzko ahalmenak. e) Ekonomia-Iearen ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Admia i : azioarenak diren zerga alorreko eta zerga-erregimeneko ahalmenak, Jaurlaritzari izendatuak egon daitezenean izan ezik. f) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko edo Erakunde Autonomoetako Organuek burututako zerga-ekintza guztiak ofizioz birraztertzeari buruzko espedienteei ebazpena ematea. g) Euskal Autonomi Elkarteko Hazienda Nagusiarenak diren zergak eta jabetza publikopeko eta pribatupeko eta finantzabidezkoak ez diren dirubideak arautzeari buruzko Lege-aurreproiektuak lantzea. 2: Euskadiko Ekonomia eta Arduralaritzako Epaitegia, bereziki bere jurisdikziopekoak diren gaiei buruzko murtziloei ebazpena emateko duen iaretasun funtzionalaren kaltetan gabe, Ogasun Sailordetzaren bitartez, Ogasun eta Finantza Sailari adskribaturik dago. 3: Zerga-Administrazioko Zuzendaritza eta Kupoaren eta Finantza-Ekarpen Zuzendaritza artez eta hierarkikoki Ogasun Sailordetzaren pean daude. 11. atala.- Zerga Administrazioko Zuzendaritza. 1.- Dekretu honetako 5. atalean adierazten diren agintepideez gain ondorengo hauek erabiliko ditu Zerga Administrazioko Zuzendaritzak: a) Legeek, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiari edo Instituzionalari, zergen administrazio-arloan eman diezazkioten ahalmen guztiak, tasen eta ordainketa berezien kudeaketarako administrazioekintzak izan ezik eta, horiek ezartzea, Ogasun eta Finantza Sailaren agintepekoa izan ez dadinean, zergabilketa eta ekonomia eta administrazio mailako jazarpenak ez direla sartzen. Erakunde Autonomoek, beren ekonomia-eskubideen administrazio, kudeaketa eta emankortasunarekiko dituzten ahalmenen kaltetan gabe ulertuko da apartadu honetan ezartzen dena eta indarrean dauden xedapenek ezartzen dutenaren arabera. b) Euskal Autonomi Elkarteari, ordaintzaile edo ordezko gisa, dagozkion zerga-eginbehar guztiak betetzea, Administrazioko organu guztiekin elkarlana eginez eta, Sailak, oro har edo kasu zehatz bakoitzerako ezar dezanaren arabera. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionaleko Erakunde Autonomoei, Zuzenbide Pribatupeko Erakunde Publikoei, Baltzu Publikoei eta gainontzeko Izaikiei, ordaintzaile edo ordezko direnez, zerga-betebeharretan aholkuak ematea eta arta eramatea. d) Euskal Autonomi Elkarteko edo bere Erakunde Autonomoetako organuek emandako zerga-ekintza guztiak ofizioz birraztertzeari buruzko espedienteei legebideak eginaraztea. e) Maiatzaren 30eko Zerga Armonizazioarako, Koordinaziorako eta Elkarlanerako 3/ 1989 Legez sortutako Zerga Koordinaziorako Organoari laguntza tekniko eta administratiboa ematea. f) Lege ordenamenduan xedatutakoarekin bat eginik, zerga gaietan Autonomi Elkarteari dagozkion armonizazioari, koordinazioari eta kolaborazio fiskalari buruzko analisiak, azterlanak eta informeak, hala behar bada, egitea. g) Ordaintzaile edo ordezko gisa eta zerga harremanak direla eta, Administrazioak parte har dezanean, EuskalAutonomi Elkarteko Administrazioaren ordezkotza egitea beste edozein eratako Baltzu Publikoren aurrean. 12. atala.- Kupo eta Ekarpen Zuzendaritza. l.- Kupoaren eta Finantza-Ekarpenen Zuzendaritzak, Dekretu honetako 5. atalean aipatzen diren ahalmenez aparte, honako egiteko hauek izango ditu: a) Ekonomia Itunearen edo finantzaketarako beste tresna juridikoen ondorioz, Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioak Estatuko Administrazioarekin eta, beren elkarrenganako harremanen indarrez Foru Diputazioekin izan ditzan eskubide eta betebeharrak kudeatzea eta izapidetzea. b) Euskal Autonomi Elkartearen, Estatuaren Administrazioaren eta beste Lurralde Izaikien arteko tranferentzien gai izan diren konpetentzia eta/edo zerbitzuen baloraketari buruzko txostenak egitea eta bai haiek onartzea dagokien Elkarte Autonomo horietako organuen laguntzarako egitekoak ere. c) Autonomi Elkarteko Administrazioak, indarrean dauden arauen ondorioz eta horiek betez, Estatuaren Administrazioarekin, Euskal Autonomi ElkartekA beste Administrazio batzurekin eta beste Administrazio Publiko batzurekin izan ditzan ekonomia mailako edukindun eskubide eta eginbeharrak tramitatzea, zerga edo finantza mailakoak direnak izan ezik. d) Horretan parte hartzen duten Erakundeekin batera, Kupoaren osakaien kalkulo eta baloraketari, horretarako metodologia eta urtean-urtekoa finkatzeari, beharrezko diren arauak egiteko metodologia eta artikulaketari eta horretarako aurrikusita dauden organuen barruan hartu behar dinen akordioei buruzko analisiak eta ikerketak egitea. e) Ekonomia Itunetik datozen eskuarteak Euskal Autonomi Elkarteko Instituzioen artean banatze-sistemari buruzko analisiak eta ikerketak egitea, arauak sortzeari eta horretarako aurrikusita dauden organuen barruan horiek etengabe interpretatzeari dagozkienetan, halaber, baliabideen banaketa sistemen informe eta jarraipena ere eta bereziki, agintedun organoen akordioetan eta indarrean dagoen arautegian xedatutakoa bete ahal izateko, Foru Aldundiek Euskal Autonomi Elkarteko Ogasuntza Nagusiari egindako ekarpenei buruzkoetan. f) Ekonomia Itunean eta finantzaketarako beste sistema orokorretan jasotzen diren zerga-arauek finantza arloan duten eraginari buruzko analisi eta ikerketak eta, beste Administrazio Publikoekin konparatuz, bere finantzaketa sistemaren jarraipena ekarriko duten Euskal Autonomi Elkartean bildutako zerga izaera duten baliabideei buruzkoak ere egitea. g) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko instituzioetatik datozen eskubide ekonomikoei buruzko ikerlanak, analisiak eta txostenak gertatzea eta Euskal Autonomi Elkarteak, Elkartez kanpoko edozein lekutatik lor ditzakeen finantzabideei emaitzetatik ondoriorik oparoenak lortzeari buruzkoak eta hori, Ekonomia eta Plangintza Sailaren ahalmenen eta beste organu batzuk, beren ahalmenak erabiltzerakoan, eman ditzaketen xedapenen kaltetan gabe. h) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio ezber dinen (Udalen finantza-eremua barne, eta, oro har, Erakundeen fmantza-sisteman eragina izan dezan Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioetako beste edozein ekonomia eremu barne) ahalmen mailen kalkulo eta baloraketari buruzko analisiak eta ikerketak egitea. 9. SEKZIOA: AURREKONTU ETA PROGRAMAZIOETARAKO SAILORDETZA 13. atala: Aurrekontu eta Programazioetarako Sailordetza. 1.- Aurrekontu eta Programazioetarako Sailordetzak, Ogasun eta Finantza Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean, honako egiteko hauek beteko ditu Dekretu honetako 4. atalean zehazten diren egitekoez aparte: a) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Erregimenari buruzko Legearen 60. atalarekin bat eginik, urteko Aurrekontuak prestatzeko norabideak zein esparrutan garatuko diren definitzea eta proposamena egitea eta Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusien Aurreproiektua eta horiei buruzko Legearen Aurreproiektua gertatzea, aipatutako lege bildumaren 62. atalaren esanera. b) Aurrekontuarentzako diru-zarna bat izatea dakarten lege-proiektu guztiei erantsi behar zaien finantzaeraskina gertatzea. c) Euskal Autonomi Elkarteari ahalmen eta/edo zer bitzu berriak emateak edo, honek uzteak, ekar ditzake en aurrekontu-kredituak sartze eta baja emate proiek tuak lantzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko AdministraLio Nagusian eta Instituzionalean zerbitzuak egin behar dituztenen auditoria-izenpeak homologatzea eta kontratatzea eta bai, zerbitzu horiek egiterakoan, horiek bete beharreko oinarrizko arauak onartzea ere. Egiteko hori betetzean, kontratazio organo gisa ihardungo du. e) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Instituzionalaren Kontaduritza Publikoaren planak onartzea. f) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren eta Instituzionalaren anitzurterako aurrekontuprograma ezartzea Eusko Jaurlaritzak, hala gertatuz gero, onar dezan Ekonomi Planarekin bat eginaz; aurrekontu-programa hori gidatzea, artikulatzea eta osatzea, horretarako, gainontzeko Sailekin, Instituzio eta Izaiki Publikoekin behar den koordinakuntzari eutsiko zaiola. g) Diru-ekitaldi bakoitzeku programa eta aurrekontuetan, Euskal Autonomi Elkarte osoarentzako interesgarri izan daitekeen gastu publiko arloari buruzko iniziatiben zehazketa-lanak koordinatzea, ekonomia-plangintzan ezarritakoen arabera eta horiei atxikiz eta, ildo honetan, aurrekontu-ekintzabideei buruzko proposamenak egitea. h) Sailaren ekintzak koordinatzea, ekonomiari eta gastu publikoari dagozkienetan. 2.- Aurrekontu eta Programazioetarako Sailordetzaren ágindupean daude zuzenean eta hierarkikoki Kontuhartze Zuzendaritza eta Programazio Zuzendaritza. 14. atala.- Kontuhartze Zuzendaritza. 1.- Dekretu honetako 5. atalean zehazten diren egi tekoez aparte, honako egiteko hauek izango ditu Kontuhartze Zuzendaritzak: e ) Kontuhartze-egitekoei dagozkienetan Euskal Au tomi Elkarteko Administrazioari dagozkion egiteko guztiak betetzea eta kontuhartze kontrolaren izaera duen beste edozein ere bai, eta, Euskal Autonomi Elkarteko Hazienda Nagusia Eratzen duten Printzipioei buruzko eta indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzen deneko maiatzaren 17ko 1 / 1988 Legegintza-Dekretuan eta Erakunde Autonomoetan kontuhartzea araupetzen duen martxoaren 5eko 80/ 1984 Dekretuan ezartzen denaren arabera, eta oro har, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Nagusien gauzaketaren kontrola. Autonomia osoa izango du egiteko hauek betetzeko. b) Kontaduritza kontrolaren gaietan ondorengo eskuduntza hauek izango ditu: 1.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoko hainbat izaikiren kontabilitatea antolatzea, ikuskatzea, egiaztatzea eta sustatzea. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa osatzen duten Izaiki ezberdinen kontabilitate publikoaren planak lantzea eta horiek egokitzea. 3.- Araugintza ahalmenaren erabilkera sustatzea, kontuen egitura, justifikazioa, tramitapena eta kontuemanketa zehazteari eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko kontabilitateari buruzko gainontzeko agiriei dagozkienetan, egoki izan daitezen zirkular eta argibideak eman ahal izango dituela. 4.- Aurrekontuak erabiltze operazioen eta aurrekontuetan azaltzen ez diren gainontzeko operazioen eta Diruzaintzari dagozkionen erasoketa kontablea egitea, operazio horiek, Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Autonomoetako Administrazioarekikoak izan behar dutela eta jasotako ohar horiek eman dezaten kontaduritza eta estatistika informazioa lantzearekikoak ere bai. 5: Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Autonomoetako Administrazioaren ondare-kontabilitatea. 6.- Euskal Autonomi Elkarteko eta Erakunde Auto nomoetako Administrazioaren kontabilitate analitikoa egitea zerbitzu publikoen kudeaketaren erantzukizuna duten organuekin batera, horiek ezarri ahal izateko. 7.- Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Instituzionala osatzen duten Izaikien kontabilitateak eman dezan informazioaren zentralizaketa eta banaketa. 8.- Informatika tratamendua zein kontaduritza lanek eduki behar duten erabakitzea, kontabilitate publikoaren gaietan informatika garapenak onartzea eta informatizatutako kontaduritza informaziora sartzeko eta hori erabiltzeko baimen ematea. 9.- Aurrekontu Nagusien likidazioa eta Euskal Autonomi Elkarteko Kontu Nagusia eta Legebiltzarrera edo Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Publikoarenak ez diren beste organu batzutara bidali behar diren agiriak, kontuak eta txosten kontableak prestatzea. 10.- Euskal Sektore Publikoko Kontu Ekonomikoak lantzea Kontu Nazionalen beharrei so eginez. 11.- Oro har, Elkarte Autonomoaren kontabilitatea ren zuzendaritza eta kudeaketa zentrua izateak ekar ditzanak eta bai kontabilitate horrekin lotura duten guztiak ere, Aurrekontu eta Programazioetarako Sailordetzari eta Ogasun eta Finantza Saileko beste organoei izendatuta daudenak izan ezik. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusia eta Instituzionala osatzen duten Izaikien eta horietan partaide izan daitezen enpresen ihardunarekin lotura izan eta, beren egitekoak betetzekoan, Jaurlaritzaren eta Batzorde Ekonomikoaren esku utzi behar diren informeak prestatzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusian eta Instituzionalean zerbitzuak egiten dituzten auditoria-taldeek bete beharreko arauak eta instrukzioak prestatzea eta horiek burututako lanen kalitatea berrikustea eta kontrolatzea. e) Deribatuak izan eta Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusiaren Antolaketari buruzko apirilaren 19ko 99/ 1982 Dekretuan eta Euskadiko Ekonomia eta Administrazioko Auzitegia sortzeari eta antolatzeari buruzko urtarrilaren 24eko 14/1983 Dekretuan kontuhartze organoari ematen zaizkionak. f) Kontu Publikoen Euskal Epaimahaiarekin eta, hala gertatuz gero, kanpo-kontroleko beste organoekin koordinazioa eta elkarlana, halaber, koordinazio lanak beste administrazio publikoetako barne kontrolerako organo kontuhartzaileekin ere. 2: Kontuhartze Zuzendaritzaren pean dago funtzionalki Osakidetzake Interbentzioa. 15. atala.- Aurrekontu Zuzendaritza. 1.- Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu Aurrekontu Zuzendaritzak: a) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko eta Instituzionaleko organu eta izaikiei buruzko aurrekontu-egitura prestatzea eta dagokion organuari onar dezan proposatzea. b) Aurrekontu-beharren definizioa egin ahal izateko beharrezko diren ikerketak eta informeak egitea eta urteko Aurrekontu Nagusietako eskuarte-izendapenei buruzko proposamenak egitea. c) Jaurlaritzako Sailek beren gastuen egoerari buruzko aurreproiektuak eta horietako Izaiki Instituzionalek beren diru-sarrerak eta gastuak erasota uzteko teknika mailako aholkuak, formatoak eta inprimakinak lantzea. d) Aurrikusi diren helburuak betetzera bideratutako neurriak eta, hala behar izanez gero, aurrekontuetako diru-sarrera eta gastu publikoaren optimizazioa ekarriko duen baliabideak berrizendatzera proposatuz, Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontuetan dauden xedeak betetzeko ekintzen gauzaketa begiratzea eta bultzatzea. e) Urte askotarako gastuei eta mota guztietako aurrekontu aldaketei buruz legeek Autonomi Elkartearen Administrazioari eman diezazkioten ahalmenak, Jaurlaritzari, Ekonomia-Batzordeari edo beste organu batzuri eman zaizkienak izan ezik. f) Jaurlaritzak, aurrekontu arloan, Legebiltzarrarekin izan ditzan harremanetarako laguntza teknikoa ematea. g) Aurrekontu arloari buruzko prozedura guztiak izapidetzea eta horien proposamena, ebazpena ematea ez dagokionean, baina ahalmena Ogasun eta Finantza Sailarena izan dadinean. Nolanahi ere, hasierako baimenaren eta kudeaketa orokorraren eskuduntza ematen zaio, hala gertatuz gero, Sail zehatz batzuri dagozkionak izan ez eta Administrazio Nagusiaren Aurrekontuen barruan daudenean. h) Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Erregimenari buruzko 31 / 1983 Legean eta indarrean dagoen legerian Euskal Autonomi Elkartearen Aurrekontu Nagusiak prestatzearen, kudeatzearen eta zaintzearen gaietan beste edozein egiteko, beste organo bati eman gabea bada. 16. atala: Programazio Zuzendaritza. 1. Dekretu honetako 5. atalean adierazitako egitekoez gain, ondorengo hauek beteko ditu Programazio Zuzendaritzak: a) Jaurlaritzak epe ertainerako dituen aurrekontuen esparruen barruan, plangintzaren prozesutik datorren Euskal Autonomi Elkartearen gastu publikoaren banaketa funtzionala garatzea eta, hala gertatuz gero, onar dadin Ekonomi Planarekin bat eginaz, esparru horien ekonomi eta finantz ondorioen analisia egitea ere. b) Gastu publikoaren gaietan Jaurlaritzak dituen iharduketarako programen helburuak identifikatzea, halaber, egin beharreko aukeraketak aztertzea eta zedarrikatzea eta helburu borietako bakoitzari eman behari eko baliabide orokorrak ere bai. c) Urte baterako aurrekontu esparrua gainditzen duten Jaurlaritzaren ohiz kanpoko neurrien finantz kokapenaz arduratzea. ' d) Euskal Sektore Publikoaren, Administrazio Publikoen eta Enpresa mailako Sektore Publikoaren multzoaren ekonomi eta finantz iharduketaren jarraipena eta analisia, Euskal Autonomi Elkartearen Administrazio Publikoaren anitzurterako programazioaren birdoiketa eta eguneratzea erraztuko duena. Euskal Estatistika Erakundea-Instituto Vasco de Estadística delakoaren eskuduntzen kaltetan izan gabe, Euskal Estatistikaren Planean sartzen diren Euskal Sektore Publikoko multzoaren aurrekontu gauzaketaren estatistika gauzatzea eta zabaleraztea. e) Jaurlaritzaren anitzurterako aurrekontu programazioak jaso beharko dituen edukinak definitzea eta prestatzea. f) Anitzurtetarako aurrekontu programazioa, lortu beharreko helburuen identilikazio egokia, helburu-lorpena neurtzeko adierazle eraginkorrak, gastu programen emaitzen ebaluazioa eta, aurrekontuak programaka egiteko ikuspegi berriarekin ad dagoen ekonomi eta administrazio berrantolaketa erraztuko duten diagnosiak lortu ahal izateko, programaziorako teknika modernoak Jaurlaritzaren organoetan hedatzea eta sustatzea. g) Inbertsiorako proiektuak anitzurteka programatu ahal izateko eta helburuak eta emaitzak izeneko kontzeptuak erabiliz horren jarraipena egin ahal izateko, horretarako ezarriko diren organoen bidez eta Inbertsio Publikoen Programak gauzatuz, Autonomi Elkartearen Administrazio Publikoaren inbertsio-iharduketak koordinatzea. h) Plangintza prozesuan ezar daitezkeen plangintza organoetan etenik gabeko izaeraz partaide izatea. i) Ekonomi orokorraren gaietan aholkuak ematea Sailburuari. XEDAPEN GEHIGARRIAK Lehenengoa.- Eskuduntzen Delegaketak Beren agintepean dauden Zuzendariei eta zuzenki beren agintepekoak diren organoei delegatu ahal izango diete Sailburuordeek beren eskuduntzen erabilpena. Dekretu bonek ematen dizkien eskuduntzen erabilpena, administrazio unitateetako eta dagokien Zuzendaritzan sartuta dauden lanpostuetako titularrei delagatu ahal izango diete Zuzendariek. Bigarrena.- Ordezkaketen Erregimena Ogasun eta Finantza Saileko organuetako titularren lanpostuak bete gabe egotea, titularrak ez egotea edo gaisorik egotea gerta dadinean, honako hauek beteko dituzte horien egitekoak: Egoera hori eman baino lehen delegatu ez baziren eta egoera horrek iraun dezan bitartean, goragoko gertueneko agintari hierarkikoak eta, lanpostua bete gabe dagoenean, titularra gaisorik edo ez egotea gerta dadinean, hurrengo agintari hierarkikoak eta horrela jarraian, erabaki espresuren batek edo lege-xedapenen batek kontrakoa agintzen ez baldin badu. Hirugarrena.- Egokiketa Teknikoak Dekretu honetako 13. eta 16. ataletan ezartzen denaren indarrez eta Ekonomia-Plangintzako talde funtzionalak sortzeari buruzko azaroaren 10eko 352/1987 Dekretuko 6. ataleko 1. apartaduan, Aurrekontu eta Kontuhartze Sailburuordeari eta Aurrekontu-Zuzendariari buruz egiten diren aipamenak, hurrenez-hurren, Aurrekontu eta Programazio Sailburuordeari buruz eta Programazio Zuzendariari buruz egindakotzatjo behar dira hurrenez-hurren. INDARGABETZE XEDAPENA Ogasun eta Finantza Sailaren Arautegi Organikoa onartzen deneko apirilaren 7ko 106/1987 Dekretua, idargabetuta gelditzen da eta bai Dekretu honetan ezartzen denaren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo beheragoko mailako xedapenak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Arautegi Garapena Dekretu hau garatzeko beharrezkoak izan eta egoki diren arauzko txostenakjaso ondoren, xedapenak emateko esku ematen zaio Ogasun eta Finantza Sailburuari. Bigarrena: Indarrartzea Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 24. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREAJIMENEZ DE VICUÑA.