Arautegia
Inprimatu483/ 1991 DEKRETUA, irailaren 10ekoa, 1991 / 1992 ikasturtean zehar erabili ahal izango diren tituluak emateko tasak eta tasa akademikoak finkatzeko dena.
Identifikazioa
- Lurralde-eremua: Autonomiko
- Arau-maila: Dekretua
- Organo arau-emailea: Ogasuna eta Finantzak
- Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua
Aldizkari ofiziala
- Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
- Aldizkari-zk.: 196
- Hurrenkera-zk.: 2884
- Xedapen-zk.: 483
- Xedapen-data: 1991/09/10
- Argitaratze-data: 1991/09/27
Gaikako eremua
- Gaia: Hezkuntza; Ogasun eta Ekonomía
- Azpigaia: Ekonomia
Deskribapenak
Testu legala
Urte naturalaren aldiari begiratuz finkatu ohi dira tasen zenbatekoak, bai akademikoak eta bai tituluak emateko direnak ere eta ez da kontutan hartu izan eskola ikasturtearen anitzurtetasuna. Zenbateko horien indarraldia eskola-ikasturtearen aldiari egokitzeko asmotan, Euskal Autonomi Elkartearen 1991rako Aurrekontu Nagusietan ez ziren eguneratu zenbateko horiek maiatzaren 30eko 1 / 1991 Legean, baizik eta Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren tasei eta prezio publikoei buruzko maiatzaren 31ko 3/ 1990 I.egeko 5.2 atalaren indarrez, Dekretu honen bidez ekiten zaio horien aldaketari. Hori dela bide, Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko irailaren 10ean egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauXEDATU DUT: 1. atala: Tituluak emateko tasak. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren tasa eta prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legeko 71. atala ondorengo era honetan idatzirik gelditzen da: <<71. atala: Kuota. Ondorengo taula honen arauera eskatuko da tasa: TABLA 2. atala.- Tasa akademikoak. Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren tasa eta prezioei buruzko maiatzaren 31ko 3/1990 Legeko 71. atala ondorengo era honetan idatzirik gelditzen da: <<76. atala: Kuota. , Ondorengo taula honen arauera eskatuko da tasa: AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadineko egunaren biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Bigarrena.- 1991 / 1992 ikasturterako izango du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko irailak 10. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Ogasun eta Finantza Sailburua, JOSE LUIS LARREA JIMENEZ DE VICUÑA.
Gaiarekin lotutako edukiak
Arauaren historia (5)
- Ikus: 1/1991 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Euskadiko Autonomi Elkarteko 1991erako Diruegitamu Nagusiak onartzekoa. (Hutsen zuzenketa).
- Indargabetutakoa: 18/1998 LEGEA, ekainaren 25ekoa, drogamenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzkoa.
- Ikus: 1/1991 LEGEA, maiatzaren 30ekoa, Euskadiko Autonomi Elkarteko 1991.erako Diruegitamu Nagusiak onartzekoa.
- Ikus: 3/199O maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administrazitzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzkoa. (Hutsen zuzenketa).
- Ikus: 3/1990 Legea, maiatzaren 31koa, Euskal Herriko Autonomi Elkarteko Administraritzaren Ariel eta Herri-Prezioei buruzkoa.