Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

439/1991 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Osakidetza ko Zerbitzu Nagusiak eta Osasun Alorrak organikoki egituratzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 168
  • Hurrenkera-zk.: 2543
  • Xedapen-zk.: 439
  • Xedapen-data: 1991/07/23
  • Argitaratze-data: 1991/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

  1. Beste Dirusarrera eta Gastu Kengarriak 9. atala.- 1.- Aldizka jaso eta jakineko helburu soziala duten laguntzetatik sortutako dirusarrerak edo egoera sozial larriei aurre egiteko direnak, eta heziketa, ikasketa eta antzekoetarakoak direnean, agiriekin zuritzen baldin badira, oso-osoan gutxituko dira zenbaketa horretatik. 2.- Ohizko etxebizitza saltzetik sortutako dirusarrerak zenbaketatik gutxituko dira, antzerako beste etxebizitza bat edo negozio bat erosteko edo norberetzat lanpostu bat sortzeko inbertitzen badira osorik. 3.- Gaisotasun larria edo kirurgiako eragiketaren bat dela-eta egindako gastuak eskuarteen zenbaketatik gutxituko dira oso-osoan, erakunde publiko edo osasun mutualidadeek inolako diru itzulketarik edo ordainik eman gabe, eskatzailearen familia osatzen duten kideek ordaindu dituztela egoki zuritzen baldin bada. ALDI BATERAKO XEDAPENA 1990eko uztailaren 18ko Aginduaren babesean hasierazitako espedienteek, arauketa horren arabera tramitatuz jamaituko dute. INDARGABETZE XEDAPENA Agindu honen aurka doazen maila bereko edo txikiagoko gainerako xedapenak eta, zehazki, 1990eku uztailaren 18ko Agindua berariz, indargabeturik gelditzen dira. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Agindu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko uztailak 30. Lan eta Gizarte Segurantza Szilburua, MARTIN AUZMENDI AYERBE.Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren Erakunde Autonomoa, Osakidetza izenekoa alegia, sortu zen martxoaren 19ko 10/1983 Legez; Euskal Autonomi Elkarteari, Osasun eta Osasun Sorospen alorreko eskuduntzen eremuan, dagozkion izaera publikoko osasun zerbitzuak kudeatzea, programatzea eta kontrolatzea da Legeak Erakunde horri gaineratzen dion helburua. Osakidetza sortzeari buruzko Legeak finkatutako eritziek ziotenez, baliabideak integratzeari, eraginkortasunari, herritarrek partehartzeari eta banaketari buruzko printzipioetan oinarritutako antolaera eta iharduera nahi da Erakunde horrentzat. Azken printzipio horri dagokionez, Alor Zuzendaritzaka banatutako lurralde kudeaketa lortu nahi izan da, Erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo direla guztiak. Bestalde, osasun zerbitzurik gehientsuenak Euskal Autonomi Elkartearen agindupean uzteak berebiziko aldaketa ekarri du; Osakidetza izan denez zerbitzu horiek bereganatu dituen Erakundea, bere antolaketa egitura egokitzeko premia izan du, kudeatu behar dituen zerbitzu-kopuruarekin bat egin dezan. Martxoaren 27ko 76/1990 Dekretuaren araberako antolaera dago indarrean gaurregun, izan ere, Dekretu horren bidez, Erakundearen Zerbitzu Nagusiak, Osasun Alorrak eta unitate periferikoak kudeatzeko diren oinarrizko mailen organu-egitura eta dituzten egitekoak ezarri ziren. Erakundea sortzeari buruzko Legeku 6.3, eta 8 ataletan eta Azken Xedapenean oinarritzen den Dekretu honen bidez, Osakidetzaren antolaketa-eremu berai baten diseinua finkatzen da. Eta hori, lehenengo eta behin, Jaurlaritzako Sailen iharduketa-alorrak finkatzeari buruzko otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren ondorioz; Osasun Sailari dagokionez, Osakidetza Sail horri atxikitzen bait zaio, apirilaren 9ko 234/1991 Dekretuz hartu zuen egituraketa berria. Osasun Sailak bereganatutako eremuak beharbezala tajutzeak eta egokitzeak, osasun politika planifikatzeko, eratzeko eta definitzeko egitekoak, alde batetik, eta Erakunde Autonomoak bere gain hartuta duen osasun-zerbitzu publikoen kudeakea, bestetik, koordinatzeko premia dakar. Bestalde, Erakundearen kudeaketaren deszentralizazioa aurrera eraman nahi da, etsi-etsian, Dekretu honen bidez; helburu horretarako, kontutan hartuko dira horren antolaketa eta iharduketa informatuko dituzten printzipioak. Ildo horretatik, orain arte Zuzendari Nagusiaren eskuetan zeuden eskuduntzak beste organu batzuen agintepean gelditzen dira, langilego kudeaketaren, gastuá burutzearen eta administrazio kontratazioaren alorretan batez ere. Banatutako lurralde kudeaketa ere indartzen da eta, ondorioz, otsailaren 26ko 102/1991 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Alorreko Zuzendari Kudeatzaileen maila organikoa indartzen da, eta horren egitekoak ere areagotu; horrela, osasun baliabideak kudeatzeko eta herritarrei zerbitzuak eskeintzeko orduan erabakiak hartzeko izan dezaten ahalmena, erabiltzailearengatik hurbil egon dadin benetan; bidenabar, Osasun Alorraren kudeaketa mailan duen egitura organikoa eta funtzionala Erakunde Autonomoko zerbitzu kopuruak eskatzen dituen premiei egokituz. Lurralde eremu horren barruan, aintzinako Osasun Zuzendaritzak Osasun Alorreko egituran gorpuzten dira organikoki, Zuzendariordetzen maila hartuz; izan ere, hori bait da joerarik eta bidezkoena. Bihar-etzirako joera aurreko idazatietan azaldutakoa izanarren, egokitzat jotzen da, dagoenekoz, Osasun Alor bakoitzean integratutako zerbitzuen egitura periferikoak ez garatzea; hoba da horrela izan dadin, Euskal Autonomi Elkarteko osasun sistema, Osasunari buruzko Lege Nagusiaren oinarrizko arautegiaren arabera, antolatu asmoz egingo diren azterlanak eta eztabaidak amaitu artean, eta gero, osasun zerbitzuen egiturarik egokiena ezarri, bere garaian, gure esparruan. Arrazoi horregatik eusten zaio, behin-behinekoz, Osasun Alorraren lurraldekako mugapenari, Lurralde Historikoen muga banaketarekin bat egiten dutela nagusiki; bide horretatik doa, halaber, Alor mailara iristen ez diren sorospen- eta kudeaketaunitateen antolaketa ere, martxoaren 27ko 76/1990 Dekretuz burututakoa alegia. Horiek horrela, Osasun Sailburuak proposamena egin, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1991 ko uztailaren 23an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. IZENBURUA Osakidetzaren antolaera 1. atala.- 1. Osakidetza, sortze Legearekin bat eginik, helburu lez Euskal Autonomi Elkarteari dagozkion izaera publikoko osasun zerbitzuak kudeatzea, programatzea eta kontrolatzea duen Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren administrazio mailako Erakunde Autonomoa da, Osasun eta Osasun Sorospen eskuduntzen esparruan. 2. Bere kudeaketa lurraldeka eta banaturik gauzatzen du, bere organuak goi-mailakoak, nagusiak eta lurraldekakoak direla; hauek izango dira, orokorrean, eta kudeaketarako oinarrizko mailetan, Erakundearen egituraren euskarri: - Zerbitzu Nagusiak - Osasun Alorrak. 2. atala.- Honako hauek dira Osakidetzako organu nagusiak: a) Komunitateak Partehartzekoa: Euskal Osasun Batzordea. b) Zuzendaritza eta kudeaketarako: Administrazio Kontseilua Zuzendaritza Nagusia. 3. atala.- Osakidetzaren lurralde kudeaketa banatua Osasun Alorrek gauzatuko dute, honako organu hauen bidez: a) Zuzendaritzakoak eta kudeaketaren kontrolean eta artan partehartzekoak: Alor Batzordea. b) Zuzendaritzakoa eta Kudeaketarakoa: Alor Zuzendaritza. 4. atala.- Zerbitzu Nagusietan eta Osasun Alorretan, beharrezkotzat edo egokitzat jotzen diren aholku ematezko eta partehartzezko organuak sor daitezke. Horiek sortzea eta osakera zein egitekoak finkatzea, Osasun Sailburuaren Aginduz egingo da.II. IZENBURUA Zerbitzu Nagusiak I. ATALBURUA Euskal Osasun Batzordea 5. atala.- 1. Honako hauek osatuko dute Euskal Osasun Batzordea: Lehendakaria: Osasun Sailburuordea. Bokalak: - Euskal Autonomi Elkartean nagusi diren sindikatuen izenean arituko diren hamaika kide, sindikatu horien ordezkapen-mailarekiko proportzioan. - Euskal Autonomi Elkartearen esparruan nagusi diren enpresari elkarteen ordezkapena egingo duten hamaika kide. - Osasun Sailburuak izendatutako lau kide. - Beren Gobernu Organuen ordezkapena egingo duten hiru Forv Diputatu, Lurralde Historiko bakoitzeko bana. - Udalen ordezkapena egingo duten hiru Udalkide, Lurralde Historiko bakoitzeko bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Baliatzaileen Elkarteetako lau ordezkari, duten ordezkapen-mailarekiko proportzioan. - Euskal Autonomi Elkarteko Farmazilarien Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Sendagileen Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskal Autonomi/Elkarteko Albaiteroen Elkarte Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. - Euskal Autonomi Elkarteko Osasun-Laguntzaile Teknikoen eta Erizaintzan Diplomatuen Elkargo Ofizialek aukeratutako ordezkari bat. 2. Batzordeak, bere kideetatik, Lehendakariorde bat eta Idazkari bat aukeratuko ditu. 6. atala.- 1. Ordezkariak dituzten Erakundeei eta Elkarteei dagokie Batzordeko kideak hautatzea edo izendatzea; Lehendakariari emango diote izendatutako bokalak zeintzuk direnaren berri, agintaldi bakoitza amaitzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan. 2. Bi urtetan egongo dira karguan izendatutako bokalak, eurek izendatu dituen Entitateak birrautatu edo kendu ditzakeenaren kaltetan gabe. Administrazio Publikoen ordezkotza egiten dutenen iraupenaldia, berak ordezkatzen dueneko Erakundean izendatu denaren aginte-aldiak dirauen adinakoa izango da. 3. Ordezkapen-mailaren arabera Batzordeko kideak izendatzeko ahalmena duten Erakunde edo Elkarteei daragein hauteskundeak egingo balira, izan daitezkeen emaitzen arabera birregitutatuko da Batzordearen osakera. 7. atala.- 1. Euskal Osasun Batzordea Osakidetzaren baltzu egoitzan bilduko da hiruhilabeterik behin gutxienez eta. beti, Lehendakariak horretarako deia egi dezanean edo kideen herenak horretarako eskabidea egin dezanean. 2. Euskal Osasun Batzordea, erabaki eta eztabaida erregimenari dagokionez, Administrazio Prozeduraren Legeko I. Izenburuaren II. Atalburuan ohartemandakoari egokituko zaio, eta iharduera Arautegi propioa ezar dezake, Osasun Sailburuak onartu beharko duena. 3. Euskal Osasun Batzordearen iharduera gastuak eta beharko dituen baliabideak Osakidetzaren pentzutan izango dira, dagozkien dietak eta kalteordainak kobratuko dituztela kideek, indarrean dauden legeen arabera. 8. atala.- Euskal Osasun Batzordeak, maiatzaren 19ko 10/1983 Legearen 7.2 atalean ezarritako aginpideez baliatuz, aholku ematezko eta kontrolatzeko egitekoak izango ditu beregain.II. ATALBURUA Zuzendaritzako eta Kudeaketarako Organuak 9. atala.- Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritzako eta Kudeaketarako Organuak, honako era honetan egituratzen dira: 1. Administrazio Kontseilua 2. Zuzendaritza Nagusia, eta honen menpe: 2.1. Osasun Sorospenerako Zuzendaritza 2.2. Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritza 2.3. Langile Kudeaketarako Zuzendaritza 2.4. ldazkaritza Nagusia 10. atala.- 1. Jaurlaritzak izendatuko du Zuzendari Nagusia, Osasun Sailburuak proposamena egin ondoren. Organikoki Sailburuordearen maila izango du. 2. Eusko Jaurlaritzak izendatuko ditu Zuzendariak eta Idazkari nagusia, Osasun eta Kontsumo Sailaren Titular den Sailburuaren proposamenez, eta Zuzendari maila organikoa izango dute, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 29. atalean adierazitakoarekin bat etorriz. 11. atala.- Idazkaritza Nagusia eta Zuzendaritzak Zuzendariordetzetan egituratzen dira; horietariko bakoitzak, bere eremuaren barruan, dagokion Zuzendaritzak bereganatutako eskuduntzak egokiro garatzeko behar dituen egitekoak burutuko ditu. 12. atala.- Zuzendari Nagusia lehendakaritzat duela, Zuzendaritza Kontseilu bat izango da, Erakundearen kudeaketa gauzatzerakoan hari laguntza emango diona. Honako hauek izango dira Kontseiluko kide, era iraunkorrean: Osasun Sorospenerako Zuzendaria, Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaria, Langileen Kudeaketarako Zuzendaria, Idazkari Nagusia eta Alo rreko Zuzendari-Kudeatzaileak. Halaber, Zuzendari Nagusiak zehazten dituen pertsonei ere deitu ahal izango zaie bertara.III. ATALBURUA Administrazio Kontseilua 13. atala.- 1. Honako hauek osatuko dute Administrazio Kontseilua: a) Hizpidea eta botoa dutela: - Osasun Sailburua, Lehendakari izango dela. - Osasun Sailburuordea, Lehendakariorde izango dela. - Sailburuorde bi edo, beharko balitz, Osasun Saileko Koi Karguak, horko titularrak izendatuak. - Ogasun eta Finantza Saileko Sailburuorde bat. b) Hizpidea bai baina botorik gabe: - Euskal Osasun Batzordeko bi kide, Batzordeak aukeratutakoak, Administrazio Publikoei dagokien ordezkaritzaren baitakoak ez direnak. 2. Sailburuak berak izendatutako pertsona batek burutuko ditu Kontseiluko Idazkari zereginak; bertako kidetzat hartu ahal izango da hau, edo ez. Baldin eta izendatzen den Idazkaria ez bada Administrazio Kontseiluko kidetzat hartzen, hizpidea baino ez du izango. 14. atala.- Honako hauek izango dira Kontseiluaren aginpide: a) Osakidetzaren iharduerarako erizpideak gauzatzea eta Osasun Sailaren Titular denari Zerbitzu horrek kudeatzen dituen zerbitzuak ahalik eta ongien burutu daitezen beharrezkotzat jotzen dituen neurriak proposatzea. b) Osakidetzaren urteroko Aurrekonturako Aurreproiektua egitea, Osasun Sailari bidaltzeko. c) Osakidetzaren kudeaketari buruzko urteroko Memoria egitea, Osasun Sailari bidaltzeko. d) Ustez ekitaldiaren barruan egitekoak diren obra, zerbitzu eta gastuak onartzea urtero, indarrean dauden arauekin bat etorriz. e) Zuzendari Nagusiak emandako administrazio ekintzen aurka sartutako gorajotze errekurtsoak ebaitea. IV ATALBURUA Zuzendaritza Nagusia 15. atala.- Erakundearen lege ordezkotza, ondorio guztietarako, Osakidetzako Zuzendari Nagusiak du. 16. atala.- Honako aginpide hauek dagozkio Zuzendari Nagusiari: a) Administrazio Kontseiluaren erabakiak burutzea. b) Sortzezko Legean finkatutako eskuduntzen esparruan, Erakundearen iharduketak zuzentzea. c) Erakundeko langilegoaren kudeaketa zuzentzea. d) Erakupdearen osasun zerbitzu guztien iharduketak zuzentzea, kudeatzea eta gainbegiratzea, horiek eskeini behar duten sorospenaren kalitatea bermatzeko. e) Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10. atalean ohartemandako eskuduntzak zertzea Funtzio Publikoko gaietan, eta bai Lege horren 6.1 ataleko j) eta 1) letretan jasotakoak ere. f) Karrerako, estatutupeko edo lan-itunepeko funtzionari izateko aukeraketa saioen oinarriak, egitarauak eta edukia ezartzea, horietarako deia egitea eta epaimahai kalifikatzaileak izendatzea. g) Erantzukizun handiko karguak izendatzea Osasun Zentruetan. h) Zerbitzu berezien egoera deklaratzea. i) Erakundeko maila txikiagoko agintariek emandako administrazio ekintzen aurka sartutako gorajotze errekurtsoak erabakitzea. j) Osasun Zentru eta Ospitale pribatuekin ituneak eta hitzarmenak egitea, eta bai Osasun Zerbitzuak eskeintzen dituzten beste Erakunde eta Elkarte batzuekin ere. k) Eta indarrean dauden xedapenek leporatzen dizkioten edo adieraziz ordezkotzan ematen zaizkion ahalmen guztiak. 17. atala.- 1. Zuzendaritza Nagusiari atxikiko zaio organikoki Kontuhartzailetza, zeinek Ogasun eta Finantza Saileko Kontuhartze Zuzendariaren ordezkapena eginez eta haren izenean kontuhartze eta kontularitza zereginak burutuko bait ditu bere esparruan, maiatzaren 19ko 10/1983 Legean adierazitakoarekin bat etorriz haren menpeko izango delarik funtzionalki. 2. Zuzendaritza maila organikoa izango du Kontuhartzailetzak Kontuhartzailea>> deituko baitzaio, Jaurlaritzak izendatuko du Ogasun eta Finantza Sailburuaren proposamez, Osasun Sailburuaren jakinaren gainean. 3. Osakidetzaren barruan kontuhartzailetza eta kontularitzako zereginak burutzeko beharrezko gertatzen diren langileak Kontuhartze Zuzendaritzaren egitura eta plantilakoak izango dira, Zuzendaritza berorren programetan horretarako aurrekontuak ezarrita egongo direlarik. 18. atala.- 1. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiaren menpe, Zuzendariordetza izango den Lege Aholkularitza eta Kanpo Harremanetarako Arduraduna egongo dira. 2. Lege Aholkularitzak, Osakidetzak partehartzen dueneko gorabehera guztietan Erakunde horren defentsa eta ordezkapena egitea izango du bere ardurapean; halaber, berak agertu behar dueneko gaietan, Erakundea ordezkatuko du Administrazio mailako Organismo Ofizialen aurrean. Erakundeko agintarien erabakien aurka tartejarritako Errekutsoen Ebazpenei buruzko lege-mailako informazioa eskeintzea, horiek Administrazio Kontseiluak ebatzi beharrekoak direnean salbu; azken honetan, izan ere, Osasun Saileko Lege Araubide Zuzendaritzaren edo Zerbitzu Zuzendaritzaren gain geratuko da proposamena egitea. Osakidetzako administrazio kontratazioa zuzenbide-gaietan informatzea ere badagokio Lege Aholkularitzari, eta bai langilego gaietan ematen diren xedapen orokorrek lege aholkularitza ere. Honako zeregin hauek beteko ditu Lege Aholkularitzaren ardura bere gain duen Zuzendariordeak: a) Lege Aholkularitzaren zuzendaritza eta Osasun Alorretako Lege Aholkularitzekiko koordinazioa. b) Zuzendaritza Nagusiarekin bat etorriz, Osakidetzaren interesak defendatzeko erizpide orokorrak ezartzea. c) Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Auzibide Zuzendaritzarekiko eta Osasun Saileko Lege Araubide Zuzendaritzarekiko koordinazioa. d) Zuzendaritza Nagusiak eskatzen dizkion lege txostenak egitea. e) Oinarri-arau teknikoen plegua, administrazio baldintza partikularren plegua eta Erakunde Autonomoaren administrazio kontratuak aldatzezko proposamenak Zuzenbide-gaietan informatzea, kontratuetarako erregimen organikoak ezar dezanaren kaltetan gabe.V ATALBURUA Osasun Sorospenerako Zuzendaritza 19. atala.- 1. Honako eskuduntza hauek izango ditu Osasun Sorospenerako Zuzendaritzak: a) Sarekoak diren zentruek eta hitzarmendutakoek gauzatzen duten sorospen-lana, prestazio farmazeutikoak eta osagarriak, zuzentzea, koordinatzea eta ebaluatzea. b) Osasun-alorreko langileen etengabeko trebaketa bultzatzea, hartutako ezagupen teknikoak ahaztu ez ditzaten. c) Osakidetzako Sarean eskeintzen den Osasun Sorospenarekin zerikusirik duten berarizko helburuak proposatzea. d) Sorospen egokia emateko beharrezkoak diren Osasun Inbertsioak eta Giza Baliabideen zuzkidurak proposatzea Zuzendaritza Nagusiari. e) Zuzendari Nagusia gaisorik egon, beharlekutik kanpo, lanpostua betetzeke, edo titularrak egiteko horiek betetzea eragozten duen beste gorabeheren bat gertatuz gero, bere ordezkotze egitea. Bere eskuduntzapeko gaietan Ohartarauak eta Zirkularrak ematea. g) Osakidetzako Zuzendari Nagusiak delega diezazkion gainerakoak. 2. Honako Zuzendariordetza hauek egongo dira Osasun Sorospenerako Zuzendaritzaren menpe: - Ospitale Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzarako Zuzendariordetza. - Oinarrizko eta komunitate-mailako Sorospenerako Zuzendariordetza. - Farmazia eta Prestazio Osagarrietarako Zuzendariordetza. - Ebaluaketa eta Sorospen Kalitaterako Zuzendariordetza. Osasun Sorospenerako Zuzendaritzari lotuta, honako unitate hauek egongo dira: - Erizaintza, aholkulari lez. - Osasun Ikuskapen zerbitzua. 20. atala.- Ospitale Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzarako Zuzendariordetzak, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Ospitaleko osasun zerbitzuekin eta sorospen espezializatutako, psikiatrikoko eta toxikomanietako unitateekin zerikusirik izan dezaten ihardunbideak ezartzea. b) Ospitaleko, Sorospen Espezializatutako eta Psikiatrikoko osasun inbertsioak ebaluatzea eta proposatzea. c) Sorospen-mailako giza-baliabideen kobertura edo birrantolaketa ebaluatzea eta proposatzea. d) Osasun Sorospen Espezializatutako Egitarauak gertatzea eta gainbegiratzea. e) Hitzarmena proposatzea, eta Erakundearekin zerikusirik ez duten Osasun Zentruen erabilpena programatzea. Ospitale Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzari dagokion aurrekontuko dirusarrera eta gastu egoeren proposamena egitea. g) Osasun Sorospenerako Zuzendariak delega diezazkion gainerakoak. 21. atala.- Honako egiteko hauek beteko ditu Oinarrizko eta Komunitate-mailako Sorospenerako Zuzendariordetzak: a) Osasun Sorospenerako Zerbitzuekin zerikusirik izan dezaten ihardunbideak ezartzea. b) Osasun Sorospenerako Osasun Inbertsioak ebaluatzea eta proposatzea. c) Oinarrizko Sorospenetan sorospen-lanetan dihardutenen premiak proposatzea. d) Oinarrizko Sorospenaren bidez Osasun Publikorako Zuzendaritzak garatu ditzan Osasun Babesketarako eta Sustapenerako Egitarauak kudeatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea. e) Oinarrizko eta Komunitate-mailako Sorospenari dagokion aurrekontuko dirusarrera eta gastu egoeren proposamena egitea. f) Osasun Sorospenerako Zuzendariak delega diezazkion gainerakoak. 22. atala.- Honako egiteko hauek beteko ditu Farmazia eta Prestazio Osagarrietarako Zuzendariordetzak: a) Sendagaiak zentzuz erabiltzeari buruzko azterlanak egitea eta informatzea. b) Sendagaiak zentzuz erabiltzea bideratuko duten egitarauak diseinatzea. c) Sorospenerako Farmazia Zerbitzuak gainbegiratzea. d) Farmazia Prestazioak ebaluatzeko egitarauen jarraipena gertatzea eta egitea. e) Farmako kontsumoaren jarraipena eta kontrola egitea. f) Alorretako Farmazia Unitateak koordinatzea. g) Sendagaien Zainketarako eta Informaziorako eta Farmakozainketarako Zentruaren iharduketak koordinatzea. h) Prestazio orto-protesikoak eta osagarriak koordinatzea eta ebaluatzea. i) Farmazia eta Prestazio Osagarrien Zuzendariordetzari dagokion aurrekontuko dirusarrera eta gastu egoeren proposamena egitea. j) Osasun Sorospenerako Zuzendariak delega diezazkion gainerakoak. 23. atala.- Ebaluaketa eta Sorospen Kalitaterako Zuzendariordetzari, Erakundeak sorospen-alorrean betetzen duen ihardunari dagokionez, honako egiteko hauek dagozkio: a) Sorospen ihardunari buruzko Informazioa biltzea, balioztatzea eta prozesatzea. b) Sorospen iharduna eta bere kalitatea ebaluatzea. c) Soruspen kalitatea bermatzeko eta bultzatzeko egitarauak diseinatzea. d) Osakidetzako Sarean osasun-lanetan dihardutenen etengabeko trebaketa egitarautzea eta bultzatzea. e) Sareko osasun langileen etengabeko trabaketari dagokion aurrekontuaren dirusarrera eta gastu egoeren proposamena egitea. f) Osasun Sorospenerako Zuzendariak delega diezazkion gainerako egitekoak. VI. ATALBURUA Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritza 24. atala.- 1. Honako eskuduntza hauek izango ditu bere menpe Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritzak: ˇ a) Erakundearen ekonomi eta aurrekontu kudeaketa zuzentzea, koordinatzea eta ebaluatzea. b) Osakidetzaren Aurrekontu Aurreproiektua tajutzea, maiatzaren 19ko 10/1983 Legeko 7.2.a) atalean xedatutakoaren kaltetan gabeˇ c) Erakundearen Diruzaintza zuzentzea eta koordinatzea. d) Erakundearen ordainketetarako aginduak ematea, Zentruetako baimendutako ordainketa-kontuei dagozkienak izan ezik. e) Osakidetzak izenpetutako osasun ituneen eta hitzarmenen eraginkortasuna ebaluatzea eta bermatzea. f) Orotariko inbertsio planak burutzea eta horiek betetzen diren zaintzea, alor ezberdinetako obren, zuzkiduren, instalakuntzen eta zerbitzu nagusien jarraipena eginez. g) Erakundeko langileekin zertu daitezen erabakiei dagozkien aurrekontu-gaiak informatzea. h) Zirkularrak eta ohartarauak ematea bere agintepekoak diren gaietan. i) Osakidetzako Zuzendari Nagusiak delega diezazkionak. 2. Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaritzaren menpe, honako Zuzendarisordetzak egongo dira: - Aurrekontu Kudeaketarako Zuzendariordetza. - Arkitektura eta Ingeniaritza Zuzendariordetza. 25. atala.- Aurrekontu Kudeaketarako Zuzenda riordetzak, honako egiteko hauek beieko ditu: a) Osakidetzako Aurrekontu Aurreproiektuaren proposamena gertatzea. b) Aurrekontuaren burutzapena gainbegiratzea eta ebaluatzea. izandako desbideraketak aztertuz. c) Kudeaketaren kontrolerako prozedurak diseinatzea, finkatutako helburuetart oinarrituz horretarako. d) Aurrekontu alorrean goi-inailako Organuek era baki behar dituzten espedienteak izapidetzea. e) Erakundearen Diruzaintza planak kontrolatzea eta garatzea, ordainketak eratzeaz arduratuz. f) Erakundearen dirusarreren kudeaketa kontrolatzea. g) Espreski delega diezazkioten edo lege xedapen bidez gainera diezazkioten egitekoak burutzea. 26. atala.- Arkitektura eta Ingeniaritza Zuzendariordetzak, honako egiteko hauek beteko ditu: a) Obretan Osakidetzak egin behar dituen inbertsioak proposatzea, ebaluatzea, kudeatzea eta bultzatzea. b) Obra proiektuak idaztea eta gainbegiratzea. c) Osasun Arkitektura alorreko arau teknikoak kudeatzea, eratzea eta koordinatzea. d) Erakundeari atxikitako eraikinak, hirigintza-alorrean eta udal-mailan indarrean dauden arauen arabera kudeatzea, eta burutu beharreko proiektuak arau horiei egokitzea. e) Obren jarraipena zuzentzea eta burutzea, horiekiko ziurtagiriak eta obrak eskuratzea. f) Uztailaren 17ko 14/1983 Legearen indarrez Osakidetzari atxikitako eraikinak administratzea. g) Osakidetzak dituen premiak aztertzea, kontratazioa sustatzea, instalakuntza berrien martxa gainbegiratzea eta zuzentzea eta Erakundeko Zentruak bereoneratzea. h) Zentruetako instalakuntzen eta ekipamenduen inbentarioa egiten eta eguneratzen laguntza eskeintzea. i) Iraunerazpen plana ezartzea, gainbegiratzea eta horien burutzapena kontrolatzea, izan dezaten kostearen kudeaketa kontrolatuz. j) Zentruetako segurtasun ekipamenduak jartzea, berarizko instalazioak hobetzeko ekintzak zertuz eta larrialdietarako eta autobabesketarako planak gertatuz. k) Osasun alorreko ekipamendu klinikoak erostearen eta ihardunean jartzearen kudeaketa egitea, Ospitale Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzarako Zuzendariordetzarekin koordinazio lana eginaz. 1) Osasungai andeakorrak, ez-andeakorrak, eta zerbitzu nagusietakoak hornitzeko sistema diseinatzea eta kontrolatzea. VII. ATALBURUA Langilego Kudeaketarako Zuzendaritza 27. atala.- 1. Honako eskuduntza hauek dagozkio Langilego Kudeaketarako Zuzendaritzari: a) Langilego alorreko politikak diseinatzea, gertatzea eta proposatzea. b) Giza baliabideen kudeaketa planifikatzea, zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Langilego alorreko zerbitzu zentralak eta periferikoak zuzentzea, koordinatzea eta kontrolatzea. d) Talde negoziaziorako prozesuetan Erakundea ordezkatzeko ardura hartzea. e) Langilego alorreko politikak nola burutzen diren gainbegiratzea, koordinatzea, ebaluatzea eta kontrolatzea. f) Langilego alorreko premiei buruzko proposamenak, Erakundeko Zuzendaritza Nagusiari igorritakoak alegia, eta lanpostuak eskuratzeko eta betetzeko deialdiak koordjnatzea eta informatzea. g) Aukeraketa saioak gainditu dituzten langileen izendapenak egitea edo, beharko balitz, horiek kontratatzea. h) Erakundeari atxikitako langileen ordainketapolitikari buruzko proposamenak egitea Zuzendaritza Nagusiari, ekoizpen osagarri lez emandako banakakoa zenbateko asignatzea, ezohizko zerbitzuen truke hobariak ematea eta indarrean dauden arauetan ezarrita dauden eta antzekoak diren gainerako guztiak, osasun erakundeetako langileei aplika baldin badakizkieke. ' i) Norbanakoen graduak eskuratzeko eta horiek aldatzeko ahalmena aitortzea. j) Bere eskuduntzapekoak diren gaietan zirkularrak eta ohartarauak hartzea. k) Erakundeko langileei dagozkien lanpostuen behin-behineko atxitepena egitea eta beste Administrazio Publiko batzuetako Zerbitzu Aldiak ebaztea edo, berdin, Sail aldaketa badakarte. 1) Erakundeko langileen euskalduntze egitarauak koordinatzea. m) Osakidetzako Zuzendari Nagusiak eskura diezazkion gainerakoak. 2. Langilego Kudeaketaren Zuzendaritzapean, honako Zuzendariordetzak egongo dira: - Lan Harremanetarako Zuzendariordetza. - Giza Baliabideetarako Zuzendariordetza. 28. atala - Honako hauek dira Lan Harremanetarako Zuzendariordearen egitekoak: a) Erakundeko Zerbitzu Nagusietako giza baliabideak kudeatzea ondorio guztietarako. b) Zerbitzu Periferikoetako langilego politikak eratzea, koordinatzea eta kontrolatzea. c) Talde negoziaziorako ihardunbideak gertatzea eta proposatzea, eta bai horien garapenean partehartzea ere. d) Sindikatuekin eta langileak ordezkatzen dituzten organuekin harremanak izatea. e) Eskubide sindikalen jarraipena eta kontrola egitea. Talde negoziazioaren ondoriozko Erabakiak burutzen direla koordinatzea eta kontrolatzea. g) Gizarte ekintzako iharduketak bultzatzea eta gainbegiratzea. h) Langilego alorreko lege txostenak gertatzea. i) Haizugoen, lizentzien, lanutzialdien, izendapenen eta lanuzteen izapideketa eta bai langileen administrazio egoerak ere koordinatzea eta kontrolatzea. j) Laneango Segurtasun eta Higiene politikak garatzea. k) Adieraziz delega dakizkion edo indarrean dauden xedapenek eman diezazkioketen egitekoak burutzea. 29. atala.- Honako hauek dira Giza Baliabideetarako Zuzendariordetzaren egitekoak: a) Osasun alorreko langileen ordainketa erregimenari buruzko proposamenak gertatzea. b) Nominaren kudeaketa sistemak ezartzea. c) Erakundearen Aurrekontuko I. Atalburuaren gastu egoerari buruzko proposamena eta horren jarraipena egitea. d) I. atalburuan agertzen den gastu-kontaduritzako agirien izapideketa zuzentzea eta koordinatzea. e) Erakundeko langilegoa kudeatzeko eta administratzeko prozedurak zehaztea. f) Langilego Kudeaketarako Erregistroaren garapena zuzentzea eta koordinatzea eta horren iraunarazpena gauzatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailak finkatutako iharduketa-arauekin bat eginaz. g) Gizarte Segurantzaren eta eskubide pasiboen alorrean Erakundeak dituen obligazioak betetzea. h) Erakundeak horietarako deia egindako lanpostuak aukeratzeko eta hornitzeko prozesuak izapidetzea eta kudeatzea. i) Aldibaterako kontratazioaren eta behin-behine ko langileen izendapenen izapideketa prozedurak, agintrrik duten Zuzendaritza Organuek burutu beharrekoak alegia, ezartzea. j) Osasun Erakundeetako plantillak planifikatzea eta lanpostuak aztertzea eta baloratzea. k) Osakidetzako lanpostuen katalogoak tajutzea. l) Osasun alorrekoak ez diren langileen trebaketa planak gertatzea eta garatzea. m) Gizarte alorreko balantzea egitea eta ihardunbideak finkatzea. n) Adieraziz delega dakizkion edo indarrean dauden xedapenek eman diezazkioketen egitekoak burutzea. VIII. ATALBURUA Idazkaritza Nagusia 30. atala.- 1. Honako hauek dira Idazkaritza Nagusiaren egitekoak: a) Antolaketa prozesuak garatzea eta Erakundearen barne erregimenerako iharduna koordinatzea. b) Gauzazko baliabidez hornitzea, Erakundeko Zerbitzu Nagusietan garatu beharreko kudeaketa aurrera eramateko. c) Erakundearen kudeaketarako beharrezkoak diren azterlanak bultzatzea eta garatzea. d) Erakundearen sistema informatikoak koordinatzea eta kontrolatzea, kudeaketa eta garapen hobea erdiesteko proposamenak gertatuz. e) Erakundeak informatika alorrean dituen premiak eta baliabideak koordinatzea eta kudeatzea. f) Administrazio zirkuitoak eta barne elkartzepideak ezartzea langileentzat. g) Erakundearen barruan eta kanpo harremanetan elebitasuna behar-bezala bete dadila zaintzea. h) Erakundearen urteroko Txostenerako proposamena tajutzea. i) Adieraziz delegatutako aginpideez baliatzea. j) Bere eskuduntzapekoak diren gaietan zirkularrak eta ohartarauak hartzea. 2. Idazkaritza Nagusiaren menpe daude: . - Zerbitzu Nagusien Zuzendariordetza. - Sistema Informatikoen Zuzendariordetza. 31. atala.- Honako hauek dira Zerbitzu Nagusien Zuzendariordetzaren egitekoak: a) Osakidetzako bulegoen ihardunerako eta horien arteko harremanetarako ohartarauak gertatzea, administrazio zirkuitoak diseinatzea. b) Kontratazio espedienteen izapideketa zuzentzea eta administrazio-kontratazio alorrean indarrean dauden arauak betetzen diren edo ez gainbegiratzea. c) Erakundeko Zerbitzu Nagusietarako beharbeste ondasun eta zerbitzuren erosketa kudeatzea. d) Erakundeko Zerbitzu Nagusietan egiturarako eta euskarrirako diren kredituak kudeatzea. e) Erakundean sartzen diren eta ateratzen diren agiriak antolatzea eta zuzentzea. f) Erakundeko agiriak arautzea. g) Osasun sareko administrazio sistemak Praginkortasunez erabiltzen diren edo ez ebaluatzea. h) Erakundearen kudeaketarako behar diren azterlanak bultzatzea eta garatzea. i) Adieraziz delega dakizkion edo indarrean dauden xedapenek eman diezazkioketen egitekoak burutzea. 32 atala.- Honako hauek dira lnformatika Sistemen Zuzendariordetzaren egitekoak: a) Erakunde Autonomoari dagokion Informatika Plana gertatzea Osasun Sailarekin koordinaziolanean, eta bai urterako garapen Egitarauak ere, Jaurlaritza Kontseiluak onar ditzan. b) Plan horri darizkion informatika zerbitzuak burutzea; halaber, horien sustapena, jarraipena eta kontrola, maiatzaren 8ko 129/1990 Dekretuaren eremuan. c) Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioan guztientzat balio duten informatika aplikapenak definitzerakoan, Ogasun eta Finantza Sailarekin eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarekin batera lan egitea. d) Disponibilitate fisiko eta operatiboari eustea eta informatika ekipoen ustiaketari ere bai. e) Informatika lanabesen baliatzaileen arteko ohartarauak hedatzea. Informatika heziketa kudeatzea Osakidetzako sarean. g) Erakundeak bakarrik eraibltzeko diren informatika-soluziobideen ezarketa koordinatzea. h) Adieraziz delega dakizkion edo indarrean dauden xedapenek eman diezazkioketen egitekoak burutzea.III. IZENBURUA Osasun Alorrak 33. atala.- Osasun Alorretan egituratzen da Osakidetza, lurraldeari zein antolakuntzari dagokienez, osasun zerbitzuen planifikazio, horniketa eta kudeaketarako; faktore geografiko, sozioekonomiko, demografiko, laboral, epidemiologiko, eta kulturala eta bai komunikabideen egoera zein osasun instalakuntzak kontutan hartuz zehaztuko dira.I. ATALBURUA Alor Batzordeak34. atala.- 1. Honako kide hauek osatuko dute Alor Batzordea: Lehendakaria: Lurralde Historiko horretako Osakidetzako Alorreko Zuzendari-Kudeatzailea. Bokalak: - Euskal Autonomi Elkartean nagusi diren sindikatuen izenean arituko diren hiru kide. - Euskal Autonomi Elkartearen esparruan nagusi diren enpresari elkarteen ordezkapena egingo duten hiru kide. - Lurralde horretako Foru Aldundiaren ordezkapena egingo duten hiru kide. - Lurralde Historiko horretako Udalen ordezkapena egingo duten lau kide. - Lurralde Historiko horretako bezeroen Elkarteen ordezkapena egingo duen kide bat. - Lurralde Historiko horretako Sendagileen Elkarte Ofizialaren ordezkapena egingo duen kide bat. - Lurralde Historiko horretako OLT eta EDUen Elkargo Ofizialaren ordezkapena egingo duen kide bat. 35. atala.- Honako hauek dira Alorreko Batzordeen egitekoak: a) Osasun Alorrean burutzen diren iharduerek Erakundeuenaat ezarritako osasun politikako arau eta ohartarauak betetzen dituzten edo ez egiaztatzea, horretarako saloak eta informeak aurkeztu ahal izango dizkiete Zerbitzu Nagusietako Zuzendaritza eta Kudeaketa Organuei. b) Aurreko idazatian aipatzen diren arau eta ohartarauekin bat etorriz, Alorrean jarraiki beharreko iharduera ildo nagusiekiko orientabideak ematea; horretarako, Organu honen gain joango dira: - Urteko Aurrekontuetarako Aurreproiektuaren eta Alorrerako formulatzen diren Osasun Planak, eta halaber urtekako adaptazioak, aztertzea eta horiei buruz informatzea. - Osasun Alorrean bertako osasun arazo espezifikoak aztertzearren garatu beharreko neurriak proposatzea, eta orobat horien arteko lehentasunak. c) Osakidetzaren erabiltzaileek egiten dituzten erreklamazioak aztertzea, eta, halaber, dagokionean hartzen diren neurri zuzentzaileak ere. d) Aloriaren urteroko Txostena onartzea. e) Osasun Alorrean partehartze komunitarioa bultzatzea. 36. atala.- Iharduera erregimenari dagokionez, Osakidetzako Alor Batzordeak sortu zituen otsailaren 9ko 23/88 Dekretuan eta horren garapenerako xedapenetan ezarritakoari jarraiki arautuko dira Alor Satzordeak.II. ATALBURUA Zuzendaritza eta Kudeaketa Organuak 37. atala.- Alor Zuzendaritza izango da Osasun Alorreko Zuzendaritza eta Kudeaketa organua; Erakundearen Zuzendaritza Nagusiaren menpe egongo da eta honako era honetan egituratuko da: 1. Alorreko Zuzendari-Kudeatzailea, eta honen menpe: 1.1. Osasun Sorspenerako Zuzendariordetza 1.2. Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariordetza 1.3. Langilego Kudeaketarako Zuzendariordetza 1.4. Osasun Publikorako Zuzendariordetza 38. atala.- Bizkaiko Osasun Alorrean, egon dauden Zentru eta Zerbitzuak kontutan hartuz, Osasun alorrean Alorrari izendatutako eskuduntzak, Zuzendariordetzen bidez gauzatuko dira: - Oinarrizko Sorospeneraio Zuzendariordetza - Ospitaleko eta Espezializatutako Koordinaziorako Zuzendariordetza 39. atala.- Osakidetzako Alorreko Kudeaketa Zuzendaria Administrazioko Goi Kargu lez hartuko da; horri dagokion maila, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 31. atalean Zuzendarientzat jasotakoa izango da, ondorio guztietarako. 40. atala. - Kudeaketa unitateen arteko koordinaketa egokia lortu ahal izateko, Zuzendaritza Kontseilu bat egongo da Alorrean, Alorreko bi Zuzendariordez eta Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileak bidezkotzat jotako pertsonez osatua; Zuzendari-Kudeatzailea izango da Lehendakaria.III. ATALBURUA Alorreko Zuzendari Kudeatzailea 41. atala.- Alorreko Zuzendari Kudeatzailea da Osakidetzako ordezkari legala, Erakundeak bere lurralde eremuan dituen zuzentzezko, koordinatzezko eta ebaluatzezko eskuduntzak beregain hartuz. 42. atala.- Honako hauek dira Osasun Alorretako Zuzendari-Kudeatzaileen egitekoak: a) Gainerako agintari, Entitate eta Udal-mailako Korporazioekiko harremanetan Erakundearen ordezkotza egitea, bere lurralde eremuaren barruan. b) Bere lurralde eremuaren barruan, osasun- eta administrazio-mailakozerbitzuak zuzentzea eta eratzea, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak ezarritako artezpideetan oinarrituz. c) Sorospen-mailako eraketa zuzentzea eta, bereziki, osasun-antolaketa, gaiso kopuruaren kudeaketa, zai daudenen zerrendak, aldezaurretiko deia eta trasplanteak. d) Osasun Alorrari dagokion aurrekontuaren dirusarrera eta gastu egoerei buruzko proposamena aurkeztea, gastu zentru ezberdinak koordinatuz. e) Alor Zuzendaritzari izendatutako gauzazko eta aurrekontuzko baliabideak kudeatzea. f) Osasun Publikoko alorreko baliabideak eta iharduketak antolatzea eta kudeatzea. g) Alor Zuzendaritzako giza baliabideak zuzentzea eta Langileg Kudeaketarako Zuzendaritzaren eta Alorraren menpeko sorospen unitateen arteko koordinaketa-lana egitea. h) Iharduneko zerbitzura itzultzeko baimena ematea eta gainerako administrazio egoerak deklaratzea, zerbitzu berezien egoerarean izan ezik. i) Administrazion betetako aldezaurretiko zerbitzuak aitortzea, hirurteko ondorioetarako. j) Sartu berriak diren langileak euren lanpostuez jabetzeari buruzko izapideketak burutzea. k) Behin-behineko langileak izendatzea eta lanpostutik kentzea. 1) Administrazio zirkuitoak eta langileekiko barne elkartzepideak aztertzea. m) Alorreko zentruetan egindako informatika ezarketen jarraipena egitea. n) Zuzendaritza Nagusiak, bere lurralde esparruan, emandako ohartarauak hertsiki bete daitezela zaintzea. o) Indarrean dauden arauen arabera Erakundeko Zuzendaritza Nagusiak adieraziz delega diezazkionak eta eraketa juridikoak gainera diezazkion guztiak. 43. atala.- Alorreko Zuzendari Kudeatzaileari erantsita, honako zerbitzu hauek egongo dira: - Idazkaritza teknikoa, barne erregimenari, logistikari, eta kontratazio- eta administrazio-erregimenari buruzko egitekoak bereganatuko dituelarik. - Lege Aholkularitza. - Gaisoa eta Bezeroa urgazteko zerbitzuak. IV ATALBURUA Zuzendariordeak 44. atala.- Honako hauek dira Osasun Sorospenerako Zuzendariordetzaren egitekoak: a) Oinarrizko Sorospenerako baliabideak koordinatzea. b) Oinarrizko Urgazpenean lortu behar diren helburuak finkatzea. c) Oinarrizko Sorospenekoa den iharduketa aztertzea. d) Oinarrizko Sorospeneko teknika mailako materiala erosteko eta birrantolatzeko proposamenak informatzea. e) Oinarrizko Sorospeneko giza- eta sorospenbaliabideak gehitzeko edo birrantolatzeko proposamenak informatzea. f) Prestazio Osagarriak eta Farmazeutikoak kudeatzea. g) Mediku Ikuskaritzaren egitekoak koordinatzea. h) Ospitale-Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzarako baliabideak koordinatzea. i) Ospitale-Sorospen, Sorospen Espezializatu eta Hitzarmendutako Ekintzarako helburu orokorrak proposatzea. j) Ospitale-Iharduketa eta Iharduketa Espezializatua aztertzea. k) Ospitaletako ekipamendu teknikoak erosteko eta birreratzeko proposamenak informatzea. 1) Sorospen-mailako giza baliabideak gehitzeko edo birrantolatzeko proposamenak informatzea. 45. atala.- 1. Bizkaiko Oinarrizko Sorospenerako Zuzendariordetzak, aurreko ataleko a)-tik g)-ra doazen letretan, biak barne, adierazitako egitekoak izango ditu beregain. 2. Ospitale Koordinazioarako eta Koordinazio Espezializatutako Bizkaiko Zuzendariordetzak, aurreko ataleko h)-tik I)-ra doazen letretan, biak barne, adierazitako egitekoak izango ditu beregain. 46. atala.- Honako hauek dira Ekonomi Kudeaketarako Zuzenariordetzaren egitekoak: a) Alor Zuzendaritzaren aurrekontu-proposamena gertatzea eta horie atxikitako zentruenak koordinatzea. b) Alor Zuzendaritzaren Aurrekontua kudeatzea. c) Alorraren menpekoak diren Aurrekontu Kudea ketarako Unitateetan aplikagarriak diren kudeaketa kontrolatzezko prozedurak ezartzea. d) Alorraren menepekoak diren gastu Zentruetan ezarritako hornitze-sistemak kontrolatzea, horiek aztertuz eta koste egokiak lortzeko neurrietarako proposamenak eginaz. e) Aurrekontua burutzapenaren jarraipena egitea, bere lurralde esparruaren barruan. f) Osakidetzari atxikitako Zentruek eurei eta euren instalazioei aplika dakizkiekeen arau teknikoak betetzen direnaren edo betetzen ez direnaren jarraipena egitea, berari dagokion Alorreko esparruaren barruan. g) Alor Zentruen planak, obrei, iraunerazpenari, segurtasunari eta larrialdiei buruzkoak alegia, burutzen diren gainbegiratzea eta kontrolatzea. 47. atala.- Honako hauek dira Langilego Zuzendariordetzaren egitekoak: a) Alor Zuzendaritzaren giza baliabideak kudeatzea. b) Langilegoaren kudeaketa koordinatzea, kontro latzea eta ebaluatzea, Osasun Alorreko Sorospen eta Kudeaketa Unitateetan. c) Langilego gaietan egitarauak, azterlanak eta proiektuak ezartzearen eta horiek aplikatzearen jarraipena egitea. d) Lan eskaintzak gertatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, indarrean dauden arauen arabera. e) Aldibaterako kontratazioak eta behin-behineko izendapenak kontrolatzea. f) Zehapen espedienteak ebaztezko, bateraezintasunezko, Alorraren menpeko Zentruen arteko ZerbitzuAldiei buruzko, eta iharduneko zerbitzura itzultzezko proposamenak gertatzea. g) Lege-mailako txostenak gertatzea langilego gaietan. h) Segurtasun eta Higiene politikak koordinatzea, berari dagokion lurralde eremuan. i) Osasun alorrekoak ez diren langileen heziketa kontrolatzea eta ebaluatzea. j) Plantillari buruzko proposamenak gertatzea. 48. atala.- Osasun Publikoko Zuzendariordetzak, Osasun Sailaren helburu nagusien, artezpideen eta egitarauen arabera, honako egiteko hauek izango ditu beregain: a) Komunitatearen Osasun Publikoko planak Osasun Alorreko premiei egokitzea, kudeaketa helburuak proposatuz eta helburu lez bizitza-baldintza osasungamiak bermatzea hartzen delarik. b) Atxikitako Zerbitzuak eta Unitate Periferikoak kudeatzea eta koordinatzea, osasuna babesteari eta sustatzeari buruzko gaietan horiek gauzatzen dituzten ekintzak aztertuz. cl Osasun zerbitzuekin, erakundeekin eta sailekin zerikusirik duten Osasun Fublikoko ekintzak koordinatzea. d) Zaintza, ikuskaritza, zehapen edo konfiskazio iharduketakzuzentzea, Osasun Publikoko gaietan aplikagarriak diren araudiak betez. e) Tokiko korporazioei laguntza eskeintzezko ekintzak zuzentzea, osasun gaitan euren helburuak ezar ditzaten, eta berdin, helburu hori lortzeko beharrezkoak diren osasun-mailako erantzukizundun zereginetan. f) Zuzendariordetzari dagokion aurrekontuko dirusarrera eta gastu egoeren proposamena gertatzea, eta bere bulegoari atxikitako zerbitzu eta unitate periferikoen kudeaketa helburuak, Osasun Publikoko Zuzendaritzan proposatutako plangintzarekin bat etorriz. g) Aurrekontu-hitzarmenari buruzko helburuak betetzea bere erantzukizunpeko Zerbitzu eta Unitate Periferikoetan. IV. IZENBURUA Osasun Alorren Antolakuntza eta Administrazio Periferikoa 49. atala.- 1. Sorospen- eta kudeaketa-unitateka antola daitezke Osasun Alorrak, Alorrari dagokiona baino eremu txikiagoa hartzen dutela. 2. Lurralde-eremuaren zabalera eta zein egiteko dituen Osasun Sailburuaren Aginduz zehaztuko dira, honako erizpide hauek kontutan izanik: geografia, demografia, egtingo zentruak eta zerbitzuak, horiek eskuratzeko ahalmena eta Osasun Zerbitzuak banatzerakoan zein-nolako ekitatez jokatzen den. 50. atala.- Apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuan xedatutakoak arautuko du Osakidetzari atxikitako Ospitaleen egitura organikoa. 51. atala.- Lareialdietako Sorospen Zerbitzuak, lurralde mailan, Osasun Alor bakoitzean egituratzen dira. Larrialdietako Sorospen Zerbitzuetako Arduradunek gauzatuko dute horien kudeaketa. 52. atala.- Izenburu honetan ohartemandako Sorospen- eta Kudeaketa-Unitateetako Arduradunek eta Zentruetako Zuzendariek, Alor Zuzendaritzaren menpe egongo dira.V IZENBURUA Kredituetarako baimenak, horietaz baliatzea eta obligazioak hartzea 53. atala.- Kredituetarako baimenak ematea, horietaz baliatzea eta obligazioak hartzea, ondorengo idazatian aipatzen direnen eskuetan egongo dira; halere, Jaurlaritzaren Kontseiluak edo Osasun Sailburuak gastua onartzeari dagokionez Aurrekontuei buruzko Legeetan finkatzen diren mugak izango dituzte. a) Ekonomi Kudeaketarako Zuzendaria, edo hori gaisorik, lanpostutik kanpo edo ez dagoelako, horri dagozkion egitekoak burutu ditzan norbait, Erakunde Autonomoko Zerbitzu Nagusietarako onartutako aurrekontu-mugen barruan. b) Alorreko Zuzendari-Kudeatzaileak, edo hori gaisorik, lanpostutik kanpo edo ez dagoelako, horri dagozkion egitekoak burutu ditzan norbait, Osasun Alorretarako onartutako aurrekontu-mugen barruan. c) Oinarrizko Sorospenerako Eskualdeko Zuzendariak, edo hori gaisorik, lanpostutik kanpo edo ez dagoelako, horri dagozkion egitekoak burutu ditzan norbait, Osasun Eskualderako onártutako aurrekontu-mugen barruan. d) Ospitaleko Zuzendari-Kudeatzaileak, edo hori gaisorik, lanpostutik kanpo edo ez dagoelako, horri dagozkion egitekoak burutu ditzan norbait, Zentruetarako onartutako aurrekontu-mugen barruan. VI. IZENBURUA Administrazio kontratazioa 54. atala.- 1. Kontratuen esleipena, Estatuaren Kontratuei buruzko Legeak Kontratuetarako Organuari leporatzen dizkion ahalmenez baliatzea eta Administrazio Kontratuetarako alorreko gainerako xedapenak, honako hauek burutuko dituzte: a) Osakidetzako Zuzendari Nagusiak, hasierako aurrekontuaren zenbatekoaren ondorioz Osasun Sailburuaren edo Jaurlaritzaren Kontseiluaren aldezaurretiko baimena izatea derrigorrezkoa denean eta aurrekontua aldezaurretik finkatzea ezinezkoa denean, gehienezko estimazioz ere ez. b) Ekonomi Kudeaketarako Zuzendariak, honako kontratazio hauetarako: - Zerbitzu Nagusiei leporatutako egitekoak gauzatzeko behar diren obrak, ondasunak eta zerbitzuak. - Apirilaren 11ko 77/1983 Dekretuko 2. atalean sartutako kontratuak, informatika ondasunei eta zerbitzuei buruzkoak alegia, Dekretu horretako 3. atalean ohartemandakoak jotzen direla horrelakotzat eta bai antzeko izaera duten gainerakoak ere. - Hasierako aurrekontua 50.000.000 PTAtik gorakoa eta 100.000.000 PTAtik beherakoa duten kontratua. c) Alorreko Zuzendari Kudeatzaileak, dagokien Osasun Alorraren barruan, horien hasierako aurrekontua 50.000.000 PTAtik gorakoa izan ez dadin kontratuetan. d) Ospitaletako Zuzendari-Kudeatzaileak, dagokien Zentruen barruan, horien hasierako aurrekontua 20.000.000 PTAtik gorakoa izan ez dadin kontratuetan. e) Oinarrizko Sorospenerako Eskualdeko Zuzendariak, dagokien Osasun Eskualdearen barruan, horien hasierako aurrekontua 5.000.000 PTAtik gorakoa izan ez dadin kontratuetan. 2. Aurreko zenbakian ezarritako dirukopuruak aldatzeko baimena eman diezaioke Osasun Sailburuak Osakidetzako Zuzendari Nagusiari, Aurrekontuei buruzko Legeetan xedatzen diren mugekin eta zentru guztietarako edo batzuetarako bakarrik balia dezakeela. 55. atala.- Aurreko atalean xedatutakoaren kaltetan gabe, aipatutako dirukopuruarentzat jarritakoaz besteko arrazoitan justifikatutako administrazio kontratuak Zuzenean Kontratatzeko baimena Osakidetzako Zuzendari Nagusiak eman beharko du. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legeko 6.3 atalean aipatzen diren alorretako eskuduntzak, Erakunde Autonomoko organu ezberdinei gaineratzen zaizkienak alegia, Osasun Instituzioetako langileei bakarrik dagozkie, eta langilego gaietan Osakidetzari gaineratutako eskuduntzei buruzko otsailaren 20ko 36/1990 Dekretuko 4. atalean Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari aitortzen zaizkion eskuduntzen kaltetan gabe burutuko dira. Halaber, Dekretu honetan gaineratutako eskuduntzak eta egitekoak, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari eta Ogasun eta Finantza Sailari gaineratutako eskuduntzen kaltetan gabe hartuko dira. Bigarrena.- Ospitale Zentruetako ZuzendaritzaKarguak eta Sorospen- eta Kudeaketa-Unitateetako arduradun karguak, 49. atalean ohartemandakoak izan eta aukerako izendapenez beteko direnak hain zuzen ere, Instituzioei atxikikitako langileek zein Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiko langileek bete ditzakete, baldin eta horietarako eskatutako baldintzak betetzen badituzte. Postu horiek funtzionari publikoek betetzen badituzte, euren jatorrizko lanpostuetan iharduneko zerbitzuan iraungo dute, Osasun Erakundeetako langilegoari buruzko arauak eta aipatu lanpostuarentzat ezarritako ordainketa-erregimena aplika dakiekeenaren kaltetan gabe. Kargua uzten dutenean, euren funtzionari lanpostua kokatuta zegoeneko herrian zeuden lanpostu hutsetatik bat esleituko zaie, lehentasunez, goiko idazatian aipatutako langileei. Hirugarrena.- Idazkari Nagusia eta Zuzendariak ez egotea, gaisorik egotea edo horien lanpostua betetze ke egotea gertatuko balitz, beroiei dagozkien eskuduntzak eta egitekoak, Dekretu honetan araututako egitura organikoan azaltzen den hurrenkeran, euren menpe dauden zuzendariordeek burutuko lituzkete, horren aurkako Erabaki adierazirik hartzen ez den bitartean. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Zerbitzuen egitura eta ubikazioa 33. atalean ezartzen diren esizpideei egokitzebideetan dauden bitartean, Lurralde Historiko bakoitzean Osasun Alor bat behintzat egon dadinaren erizpideari jamdituko zaio. Bigarrena.- Sorospen eta Kudeaketa-Unitateen eremu berria eta egitekoak, hots, 49. atalean ohartemandakoak, zehaztu ez daitezen bitartean, martxoaren 27ko 76/1990 Dekretuko 36tik 42rarte ataletan eta Aldibaterako Xedapenetatik Hirugarrenean ohartemandakoak izango du indarra, honako aldaketa hauek sartuz: ' 1. Eskualdearen menpeko langileen buruzagitza eta administrazio-lanak Oinarrizko Sorospenerako Eskualdeko Zuzendaritzen esku geldituko dira. Aurreko idazatian adierazitako eskuduntzak burutu ahal izateko, Oinarrizko Sorospenerako Eskualdeek, euren zuzendaritza-organu unipertsonalen artean, Langilego Buruzagi bat izango dute. 2. Zuzendaritza karguak betetzeari dagokionez, Dekretu honetako Bigarren Gehigárrizko Xedapenean xedatutakoa aplika daiteke. INDARGABETZEZKO XEDAPENAK Dekretu honetan xedatutakoaren aurka joan eta maila berekoak edo txikiagokoak izan daitezen xedapenak indargabetu egiten dira, eta honako hauek bereziki: 1. Osakidetzaren egitura organikoari buruzko apirilaren 30eko 76/1990 Dekretua, horren 36tik 42rarteko atalak eta Aldibaterako Xedapenetatik Hirugarrena izan ezik, izan ere, indarrean bait diraute horiek, Dekretu honetako Áldibaterako Xedapenetatik Bigarrenean ohartemandako aldaketa sartuz. 2. Dekretu honetan ohartemandakoaren aurka egin dezaten apirilaren 30eko 120/1985 Dekretuko eta 1985eko maiatzaren 8ko Aginduko manuak. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoa diren arauak emateko ahalmena ematen zaio Osasun Sailari, eta berton adierazten diren Zuzendariordetzetako Zerbitzuak eta gainerako administrazio unitateak egituratzeko. Bigarrena.- Dekretu honetako V eta VI. Izenburuetan ohartemandakoa, Dekretuak indarra hartzen duenetik aurera hasiarazitako espediente guztiei aplikatuko zaie. Hirugarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Bilbao, 1991ko uztailak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, IŃAKI AZKUNA URRETA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (10)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.