Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

372/1991 DEKRETUA, ekainaren 18koa, Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Herrizaingoa
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 132
  • Hurrenkera-zk.: 2091
  • Xedapen-zk.: 372
  • Xedapen-data: 1991/06/18
  • Argitaratze-data: 1991/06/29

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien eginkizunak eta ihardun-arloak finkatzen dituen otsailaren óko 15/1991 Dekretuak ez du funtsezko aldaketarik ekarri Herrizaingo Sailaren ihardun-erantzukizunaren eremuak izendatzerakoan. Hala ere, horren azken xedapenetatik lehenengoan ohartemandako manuak, aurreko egituren ihardueratik jasotako azturarekin batera, egungo antolaketaren egitura bere eskakizunei eta gerora begira oharteman daitezkeen baldintzei egokitzea eskatzen du. Ondorioz, Herrizaingo Sailburuak proposatuta, Lehendakariak aurrez onartuta eta Jaurlaritzak 1991ko ekainaren 18an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- 1.- Herrizaingo Sailak, Dekretu honetan ohartemandako antolaketaren arabera, arauz izendatu zaizkion eginkizun eta ihardun-arloei buruzko eskuduntzak beteko ditu. 2.- Aurreko idazatian aipatutako eginkizun eta ihardun-arloak hauexek dira: Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintza, Hauteskunde Administrazioa, Herri Babesa, Bidezaingoa, Joko eta Ikuskizunak, Komunikazioak, Ibilgailuak eta, beroni atxiki dakizkiokeen Administrazioaren Erakundeetako ihardute-sailen zuzendaritza. 2. atala.- Herrizaingo Saila honako ihardute-sailetan egituratzen da: 1.- Sailburua 1.1.- Sailburuaren Kabinetea 1.2.- Zerbitzu Zuzendaritza 2.- Administrazio eta Lege Araubideko Sailordetza 2.1.- Lege Araubideko Zuzendaritza 2.2.- Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza 2.3.- Ibilgailu Zuzendaritza 2.4.- Komunikazio Zuzendaritza 3.- Segurtasun Sailordetza 3.1.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea 3.2.- Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza 3.3.- Ekintza Baliabideen Zuzendaritza 3.4.- Krimen Ikerketarako Zuzendaritza 3.5.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa 3.6.- Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia 4.- Herrizaingo Sailordetza 4.1.- Herri Babeseko Zuzendaritza 4.2.- Ekintzarako Koordinazio Zuzendaritza 4.3.- Bidezaingo Zuzendaritza 4.4.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza 3. atala.- 1.- Herrizaingo Saileko Sailburuari dagokio, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1981 Legeko 26. atalean ohartemandako eskuduntzak egitea eta, 1. ataleko 2. idazatian azaldutako eginkizun eta ihardun-arloetako eremuan, legeek aitor diezazkion eskuduntzak burutzea, Dekretu honetan ezarritakoaren arabera, Saileko beste ihardute-sailen bati ez dagozkion kasu guztietan. 2.- Herrizaingo Sailburuari dagozkio, halaber, Saileko kontratazio ihardute-sailaren eginkizunak eta, ondareari buruzko gaietan, legeek Sailari aitortzen dizkiotenak egitea. 3.- Herrizaingo Sailburuaren menpe egituratzen dira Sailburuaren Kabinetea eta Zerbitzu Zuzendaritza, berarekin zuzenean lotuta. 4.atala.- 1.- Herrizaingo Sailburuaren Kabinetea, beronen erantzukizunpean, Sailburuaren erantzukizunak egiten laguntzeko ihardute-sail moduan egituratzen da, berorri atxiki dakion langilegoaren lanak bilduz. Honako eginkizunak burutuko ditu: a) Sailaren eginkizun eta ihardun-arloekin zerikusia duten politika sektorialak taiutzeko, Sailak beharrezkoa duen informazio sozial eta politikoa berari eman ahal izateko, beharrezko baliabideak jarriko ditu. b) Sailaren iharduteko politikari buruzko azterlan orokorrak egingo ditu. c) Sailaren politika orokorraren garapenean eragina duten gaiei buruz giza komunikabideei darien informazio guztia bildu, azteztu eta aurkeztuko du. d) Giza komunikabideekin harremanak garatuko ditu eta Sailaren komunikazio politika taiutu eta egin. e) Dagozkien ihardute-sailekin elkar lanean, Herri zaingo Sailaren irudi kanpainak taiutu eta egingo ditu. f) Herrizaingo Sailak egin ditzan ekintza ofizialak, protokola eta antolaketaren ikuspuntutik hartuta, era egokian garatu daitezen bermeak eskainiko ditu, Lehendakaritzaren Idazkaritzako Gizarte eta Erakunde Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari dagozkionen kaltetan izan gabe. g) Aurrekoekin zerikusia izan eta berari legozkiokeen guztiak. 2.- Sailburuaren Kabineteari atxikiko zaizkio, legeetan ohartemandakoaren arabera izenda daitezen aholkulariak eta konfidantzazko beste langileak. 5. atala.- Zerbitzu Zuzendaritza 1.- Sailari atxikitako langilegoaren Buruzagitza eta berorri dagozkion administrazio ekintzak eta ohizko kudeaketa bere gain hartuko ditu Zerbitzu Zuzendaritzak. Bereziki honako eskuduntzak beteko ditu langilegoari dagozkion gaietan: a) Lan itunepeko aldibaterako langilegoaren kontratuak egitea. b) Bateragarritasun espedienteak izapidatu eta erabakitzea. c) Derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoagatik sortutakoak deklaratzea. d) Disziplinazko espedienteak hasi eta isilpeko informazio bideak irekitzeko aginduak ematea, baita huts astun eta arinengatiko zehapenak ezartzea ere. e) Lizentzia eta haizugoak ematea. 2.- Honako hauek ere Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio: a) Sail barruan dagozkien ihardute-sailekin elkar lanean arituz, Sailaren aurrekontuen aurreproiektua prestatu, aurrekontuei buruz egoki diren aldaketak izapidatu eta gastu egitarauen ebaluazioa egingo ditu. b) Sailaren ekonomi kudeaketa egin eta administrazioari eta ondareari buruzko kontratu espedienteak izapidatuko ditu, kontratazio ihardute-sailak dituen eskuduntzen kaltetan aritu gabe. c) Sailaren Erregistro nagusia eramatea. d) Sailaren bulegoeiako barne araubidearen arta eta zaintza, baita ondasun higigarri eta higiezinen administrazioa eta iraunerazpena egitea ere. e) Barne antolaketa eta informazio sistemetarako metodoak prestatzea, Sailaren zerbitzuetako lan sistemak arrazoizkoak eta hobeak izan daitezen. f) Bere eginkizun eta eskuduntzekin lotutako gaietan Jaurlaritzaren beste Sailekin komunikazio ihardute-sail lez aritzea, baita bere eskuduntzekin lotutako eginkizunetarako ihardute-sail kolejiatuetan Sailaren ordezkaritza egitea ere. g) Ekonomi Batzordeari eta Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztu beharko zaizkion gai guztiak izapidatzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein Aldizkari Ofiziletan argitaratzeko diren xedapenak eta administrazio ekintzak izapidatzea ere. 6. atala.- Administrazio eta Lege Araubideko Sailordetza. Honako eginkizun hauek dagozkio Administrazio eta Lege Araubideko Sailordetzari: a) Herrizaingo Sailaren arautzezko politika proposatzea, eta horretarako lehentasunen egutegia ezarriko du eta Lege proiektuak eta arau-xedapenak idazteko erantzukizuna zehaztuko du. b) Sailordetzaren ihardute-sailen iharduerak orokorrean zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea. c) Bere erantzukizunpeko arloan garatu beharreko iharduera politikak egin eta Sailburuari proposatzea. d) Sailburuari laguntza teknikoa ematea, aginduta dituen eginkizunen eremuan, baita araubideak egozten dizkionetan eta aurrekoekin zuzenean lotuta daudenetan ere. 7. atala.- Lege Araubideko Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Lege Araubideko Zuzendaritzari: a) Herrizaingo Sailaren arautzezko politika burutzea, Lege proiektuak eta arau-xedapenak idazteko duen erantzukizunaren bidez, horiekin zerikusia duten Sail barruko ihardute-sailekin elkar lanean arituz. b) Sail barruko ihardute-sailen menpeko diren zerbitzu juridiko guztiak koordinatzea, bere eginkizunak goragoko zuzendaritzakoak bait dira. c) Sailari agindutako arauzko eginkizunei buruz Sail barruko ihardute-sailek eska diezazkioten informe juridikoak ematea. d) Ekonomi Batzordeak edo Jaurlaritzaren Kontseiluak kontutan hartu beharreko proiektuak eta gaiak aztertu eta informatzea, Zerbitzu Zuzendaritzarekin koordinatuta. e) Legebiltzarrarekin dituzten harremanetarako Saileko ihardute-sailei beharrezko laguntza ematea. f) Sailaren eginkizunen garapenerako interesgarri diren legegintza, jurisprudentzia eta dotrinari buruzko jarraipena egitea. g) Saileko Sailburuak eta Administrazio eta Lege Araubideko Sailburuordeak erabaki beharreko gaiei buruzko erabaki proposamenak eta prozedura guztiak izapidatzea. h) Administrazioarekiko liskarrauzi prozeduren jarraipena egitea; horretarako, eskumendun ihardutesailekin eta Liskarrauzietako Zuzendaritzarekin harremanetan egongo da. i) Indarkeriak kaltetutakoentzako Laguntza Programarako Bulegoaren ihardueraren erantzunkizuna bere gain hartzea. j) Atal honetan agintzen zaizkion eginkizunekin zerikusia duten guztiak. 8. atala.- Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza Honako eginkizun bauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari: a) Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruz ko Legeak Herrizaingo Sailari atxikitzen dizkion eginkizun eta eskuduntza guztiak garatzea, euren izaera handiagoa izateagatik Sailburuarentzat gordeta uzten direnak izan ezik. b) Estatuko eremuan edo hortik kanpora gara daitezen hauteskunde prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Herriko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian. c) Saileko politika era ezin hobean eginkizun eta administrazio zerbitzuak erarik onenean lantzeko beharrezko izan daitezen agiri bibliografikoa eta teknikoa guztiak jaso eta analizatzeko ihardute-sail moduan aritzea. d) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 9. atala.- Ibilgailu Zuzendaritza. 1.- Euskadiko Ondarean biltzen diren ibilgailuen kudeaketa eta administrazioa dagozkio orokorrean Ibilgailu Zuzendaritzari; Eusko Legebiltzarrari dagozkionak salbuespen dira. 2.- Honako eginkizun hauek dagozkio Ibilgailu Zuzendaritzari, zehazki hartuta: a) Bere zerbitzuari atxikitako langilegoak bete behar dituen beharkizun eta baldintzak, eskuduntzak dituen ihardute-sailari proposatzea. b) Ibilgailu zerbitzuak emateko modua banatu eta egokitzea, baita horien ikuskapena eta kontrola egitea ere. c) Ibilgailuak erosi eta hauen mentenimendu eta kontrolari buruzko egitasmoak eta programak egitea. d) Ibilgailuak zaintzeko hornigaien eta zerbitzuen kontratazioetarako oinarri-arau teknikoak egitea. e) Ibilgailuen zerbitzurako ibilgailuak homologatzea, aurrez jarritako destinoaren arabera. f) Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioak bereak dituen tailerren kudeaketa egitea. g) Materialen erosketak kudeatzea, horien izaera edo kopurua den modukoa delako, kontrataziorako prozedurarik ireki behar ez denean; era berean, Administrazioak bereak ez dituen langile edo entiateek ibilgailuetan egindako mantenimendu eta konponketa zerbitzuei dagozkien faturak egiaztatu eta ikus-onetsia ematea. h) Sailak, Erakunde Autonomoak eta zuzenbide pribatuko Izaiki Publikoak Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailu zerbitzuko ibilgailuetaz nola baliatuko diren zehaztea, Euskadiko Ibilgailuen zerbitzuaren araubidea eta iharduera zehazten dituen arauteriak xedatzen duenaren kaltetan joan gabe. i) Eusko Jaurlaritzaren Ibilgailuak erosi aurretik ikuskatzea eta zerbitzuan bildutako ibilgailuak aldianaldian ikuskatzea, azterketa teknikoa egiteko. j) Aurrekoekin zerikusia dutelako, legozkiokeen guztiak. 10. atala.- Komunikazio Zuzendaritza. Komunikazio Zuzendaritzari dagokio, legeek aitortzen dizkioten eskuduntzez gainera, urriaren 22ko 324/1985 Dekretuan ohartemandako moduan Eusko Jaurlaritzaren Komunikazio Sare Ofizilari dagozkionak izan eta otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuz Herrizaingo Sailari izendatu zaizkion eginkizun eta eskuduntzak burutzea. 11. atala.- Segurtasun Sailordetza. ' 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Segurtasun Sai lordetzari: a) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza, Saileko Sailburuaren zuzeneko erantzunkizunpean. b) Horren menpeko diren Ertzain Atal eta Zerbitzuen zuzendaritza, koordinazioa eta ikuskaritza. c) Egitura plantilak eta hauen aurrekontua egitea. d) Ertzain Ataiei eta Zerbitzuei laguntza administratiboa, teknikoa eta juridikoa ematea, euren helburuak egoki lor ditzaten. e) Ezar daitezen tresna iraunkorren bidez, Ertzaintzaren iharduerei buruzko plangintza, analista eta ebaluaketa egitea, ertzaintzaren ihardueraren eraginkortasuna neurtu ahal izateko. f) Legeek agindutako guztiak eta aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeenak. 2.- Segurtasun Sailburuordeari, halaber, honako eginkizun hauek dagozkio, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren kideen estatutu erregimena ezartzeko erantzule nagusia den ezkero: a) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzan sartzeko hautaketa prozeduretako deialdiak egitea eta horiek erabakitzea, eta fintzionarioen izendapena egitea. b) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren destinoak hornitzeko deialdiak egitea eta horiek erabakitzea. c) Behartutako erretiroak eta ezintasun fisikoagatikoak aldarrikatzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren kideen egoera administratiboak finkatzea eta zerbitzura itzultzeko baimena ematea. e) Bigarren iharduera egoera deklaratzea. f) Bete beharreko erantzunkizunak eta lanpostuak behin-behinean atxikitzea. g) Disziplina aginpideak erabiltzea, zerbitzutik kentzekoa izan ezik. h) Lizentziak ematea. i) Zerbitzu manualdiak esleitzea. j) Egindako zerbitzuak eta antzinatasuna aitortzea. k) Bateragarritasunari buruzko espedienteak izapidatu eta erabakitzea. 1) Langilegoaren kudeaketarekin zerikusia duten administrazio egintza guztiak. 12. atala.- Segurtasun Sailburuordearen Kabinetea. Segurtasun Sailburuordearen Kabineteak zuzendaritza maila izango du eta honako hauek izango ditu eginkizun: a) Ertzainen zerbitzu eta atalak ikuskatzea, goragoko erantzunkizunduna Segurtasun Sailburuordea dela. b) Antolaerari dagozkionetan, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren inplantazioa eta zabalkundea planifikatzea, baita lortutako emaitzak aztertu eta neurtzea ere, ertzainen zerbitzua ahalik eta onena izan dadin. c) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako kidee kiko zigorbidezko prozedurak eta espedienteak izapidatzea. d) Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako kideak aukeratu eta trebatzeko araubiderako oinarrizko jarraipide eta erizpideak ezartzea. e) Ertzainen zerbitzu eta atal ezberdinek lortutako informazioa aztertzea eta horren tratamendua egitea. f) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 13. atala.- Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari: a) Ertzainetxeen, Bidezaingo Atal Bereziaren, Erakunde Atalaren eta Eres Taldearen gaineko artezko agintea. Halaber, Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzak, izaera edo ezaugarriak direla-eta, Ekintza Baliabideen Zuzendaritzari edo Krimen Ikerketarako Zuzendaritzari atxikitzen ez zaizkien atalen gaineko artezko agintea izango du. b) Zuzendaritzari atxikitako atalek egin beharreko ertzain zerbitzuaren egiterapena koordinatzea. c) Zuzendaritzari atxikitako Ertzain Atalen egitura plantilen proiektuak eta bai beren ezabapena eta aldakuntza ere Segurtasun Sailburuordeari proposatzea. d) Aurrekoekin artez zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 14. atala.- Ekintza Baliabideen Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Ekintza Baliabideen Zuzendaritzari: a) Eskolten Atalaren, Eskuhartze Atalaren eta Atal Higikorraren gaineko artezko agintea, bai eta geroan sor daitezen eta izaerarengatik Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritzari edo Krimen Ikerketarako Zuzendaritzari atxikitzen ez zaizkien Atal Bereziena ere. b) Zuzendaritzari atxikitako atalek egin beharreko ertzain zerbitzuaren egiterapena koordinatzea. c) Zuzendaritzari atxikitako egitura plantilen edo Ertzain Atalen egitasmoak eta bai beren ezabapena edo aldakuntza ere Segurtasun Sailburuordeari proposatzea. d) Aurrekoekin artez zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 15. atala.- Krimen Ikerketarako Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Krimen Ikerketarako Zuzendaritzari: a) Ertzainentzat zuduzko den informazioa bildu, jaso, garatu eta eragiteari buruzko gaiak antolatu eta kudeatzea. b) Lege-hauspen eta butsei aurrea hartu eta horiek ikertzeari buruzko gaiak antolatu eta kudeatzea. c) Zori, enbido edo ustekabe jokuak eta ageriko ikuskizunen araubidea ertzain ikuspegitik zaintzea. d) Aurreko ataletan ohartemandakoekin zerikusia duten eginkizunak garatzen dituzten Ertzain-atalen gaineko artezko agintea. e) Aurrekoekin artez zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 16. atala.- Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoa Ertzaintzaren Laguntzarako Atal Teknikoak egituraz Zuzendaritza maila izango du eta honako hauek izango ditu eginkizun: irailaren 23ko 212/1986 Dekretuan eta bere garapenerako emandako arauetan ohartemandako eginkizun eta eskuduntzak burutzea, beretan ohartemandako ihardutze-egituraz. 17. atala.- Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegia. Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiak egituraz Zuzendaritza maila izango du eta bere egitekoak honako hauek izango dira: maiatzaren 14eko 311/ 1991 Dekretuan ohartemandako eginkizun eta eskuduntzak burutzea, bertan ezarritako ihardutze-egituraz. 18. atala.- Herrizaingo Sailordetza. Honako eginkizun hauek dagozkio Herrizaingo Sailordetzari: a) Sailordetzaren iharduerak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea eta bai horren ekintzak programatzea ere. b) Aitortzen zaizkion eginkizunei dagozkienetan Sailburuari laguntza teknikoa ematea. c) Norbanakoen eta ondasunen segurtasunerako politika orokor bat, ertzainen ihardunarekin zerikusia ez duena, garatzeko xedez egoki eritzitako egitasmo, plan eta ekintza guztiak bultzatu, zuzendu eta koordinatzea. d) Sailordetzaren beraren eginkizunekin eta berari atxikitako ihardutze-sailen eginkizunekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 19. atala.- Herri Babeseko Zuzendaritza. Honako eginkizun hauek dagozkio Herri Babeseko Zuzendaritzari: a) Larrialdietarako planak gertatzea, baldin eta horien idazkera Euskal Autonomi Elkarteko Administrazio osorako ihardutze sailen eskuduntza bada. b) Beste Administrazioek idatzi beharrekoak diren eta Euskal Autonomi Elkartea erabiltze-eremu duten edo, elkarteaz gaineko izaera izan arren, erabiltze-eremu horretan eragina duten planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea, beti ere legeetan ohartemandako bideez baliatuz. c) Herri izaerako edo izaera pribatuko erakundeek herri babesaren gainean egin ditzaten ekintzen aldeko sustapen politika bat bultzatu eta burutzea. d) Herri babesaren alorrean gaikuntz politika bat bultzatu eta burutzea, gai horri darizkion arazoak zabaltzeko xedez, eta bereziki, arriskuei aurre hartzerakoan. e) Norbanakoen eta ondasunen segurtasunari buruz eska dakizkion erizpen-txosten teknikoak burutzea, baldin eta txosten horiek ertzainen ekintzetan eragina ez badute. f) Larrialdietan edo ustekabe larrietan sorospidetza egiketen bakarreango zuzendaritza egitea, beti ere gertakizunaren izaera edo larritasun bereziagatik, beste ibardutze-sail bati ez badagokio. g) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 20. atala.- Ekintzarako Koordinazio Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Ekintzarako Koordinazio Zuzendaritzari: a) Ekintza jokabideen prestakuntza bultzatu eta koordinatzea, horren ondoren agintea duen ihardutze-sailak onar ditzan. b) Aurreko atalak aipatzen dituen jokabideak dagozkien araubide instrumentalaren bidez antolatu, egiteratu eta zaintzea. c) Herri babesaren beraren baliabideen eta bai Herrizaingo Sailarekin hitzartutako herri izaerako edo izaera pribatuko izaikiei dagozkien baliabideen iharduerak ere koordinatzea. d) Herri babesaren beraren baliabideen eta baita aurreko atalak aipatzen dituen itunepeko izaikiei dagozkien baliabideen antolakuntza ere aztertzea, eta, hala badagokio, horien egituren aldaketetarako proposamenak egitea. e) Ekintzarako Koordinazio Zentruen goren zuzendaritza. f) Aurrekoekin zerikusia duten neurrian, legozkiokeen guztiak. 2.- Aurreko atalean ohartemandako funtzioak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzaren SOS-DElAK Atalak bere ihardunerako Ekintzarako Koordinazio Zuzendaritzapean egongo da. 21. atala.- Bidezaingo Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Bidezaingo Zuzendaritzari: a) Bidegoaia araupetzen duten arauekiko hauspenak legeek agintzen dutenari jarraituz zigortzeko ahalmenaz baliatzea. b) Euskal Autonomi Elkarteko lurralde esparruan ibilgailu historikoak erabiltzeko baimena ematea. c) Gidarientzako jabetzapeko eskolak Euskal Autonomi Elkartearen esparruan eratu eta ihardunean jartzeko baimena ematea eta bai eskola horiek bukaarazi edo ezabatutakotzat aldarritzatzea ere. Zuzendaritza horrek, halaber, autoeskolen alorreango ikuskaketak izango ditu eginkizun. d) Gidarientzako Jabetzapeko Eskoletako irakasle edo zuzendari titulua lortzeko saioetarako deia egitea, eta bai titulu hori eman, buka-arazi, ikuskatu edo indargabetzea ere. e) Gidarientzako jabetzapeko eskoletako irakasleak birgaitzeko ikastaldietarako deia egitea. f) Bidearekiko Hezkuntza eta Gaikuntza zabaltzeko ekitaldiak planeatu, antolatu eta burutzea, eta bai Estatuko Administrazioak elkarteaz gainetik proposatzen dituen ekitaldiak ere Euskal Autonomi Elkartean betearaztea. g) Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan zirkulazio arauei eusteko eta berroiek ulertzeko udalzainen ihardunak jarraitu behar dituen artezpideak ematea. h) Kirol saioetarako baimenak ematea, ibilbideak zati batean edo osoan Euskal Autonomi Elkarteko lurralde eremuko hiri arteko bideetatik egin daitezenean. i) Ibilgailuen herri bideetatikako zirkulazioa zaintzeko neurriak eta murriztapenak jartzea eta bai garraio berezien ibiltzeari buruzko artezpideak ematea ere. j) Estatuko Administrazioan horretarako dagoen ihardutze-sailarekin harreman eta koordinazio eginkizunak betetzea, Segurtasun Batzordearen eskuduntzen kaltetan gabe. 2.- Euskal Autonomi Elkarteko Ertzainek errepidetikako garraioaren zaingoa, segurtasuna, ikuskapena, kontrola eta salaketa eginkizunak betetzerakoan, Bidezaingo Zuzendaritzak Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako eskumendun ihardutze-sailekin elkar lanean arituz. 3.- Halaber, Bidezaingo Zuzendaritzak laguntza emango die Eusko Jaurlaritzako eta Foru Aldundietako eskumendun ihardutze-sailei hiriarteko errepideetako ikurrak zehazteko. 4.- Garraio Zuzendaritzak laguntza emango dio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailari bide-alorreko hezkuntzari buruzko berarizko programazio bat lortzeko. 5.- Legeek Bidezaingo Zuzendaritzari aitortzen dizkioten zigortze-ahalmenak Bidezaingo LurraldeArduradunei dagokie, bakoitzaren lurralde eremuan. 6.- Atal honen 1. azpiatalean ohartemandako eginkizunak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako Bidezaingo Atal Berezia ihardunez Bidezaingo Zuzendaritzaren menpe egongo da. 22. atala.- Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza. 1.- Honako eginkizun hauek dagozkio Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari: a) Kasinoak jarri, ireki eta ihardunean jartzeko baimena ematea. b) Joko establezimenduetan eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman eta bideratzea. c) Bingo Aretoak jarri, zabaldu, aldatu eta ihardunean jartzeko baimena ematea bai eta horiek indargabetu eta, hala badagokio, bukatutakotzat aldarrikatzea ere. d) Euskal Autonomi Elkartearen lurralde eremuan diharduten atseden eta ustekabezko makinetarako zerbitzu enpresak eta enpresa eragileak eratu, aldatu eta ezabatzeko baimena ematea. e) Jolas makinak eta ustekabezkoak ustiatzeko baimenak ematea. Jolas makinetarako aretoak jartzeko baimena ematea. g) Euskal Autonomi Elkartean legeek ohartematen dituzten joko moetetarako baimenak ematea. h) Joko iharduerak zaindu, ikuskatu eta horiekiko administrazio lege-hauspenak jartzeko ahalmena egiteratzea. i) Jokoarekin zerikusia duten teknikazko baliabide eta teknikoen ikuskapen tekniko eta homologazio eginkizunak betetzea. j) Ikuskizun alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskuduntza guztiak egiteratzea, beste ihardutzesailei izendatutakoak izan ezik. k) Orohar, aurrekoekin zerikusia duten eta agian lepora dakizkiokeen guztiak. 2.- Aurreko azpiatalean ohartemandako eginkizunak betetzeko, Euskal Autonomi Elkarteko Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Unitatea ihardunez Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpe egongo da. ALDIBATERAKO XEDAPENAK Gaur egun izapidatze bidean egon eta maiatzaren 19ko 209/1987 Dekretuan ohartemandako ihardutze- sailetatik edozeinek erabaki behar dituen espedienteak honetan ezartzen diren ihardutze-sailek izapidatu eta/edo erabakiko ditu, dagokion gaiaren arabera. INDARGABETZEZKO XEDAPENA Maiatzaren 19ko 209/1987 Dekretua, maiatzaren 14eko 311/1991 Dekretuaren 1. atala, Euskadiko Ertzaingoaren Ikastegiari dagozkionetan, bai eta Dekretu honetan ohartemandakoaren aurka dauden maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere indargabetuta gelditzen dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Herrizaingo Sailburuari Dekretu hau garatzeko beharrezko diren xedapen guztiak emateko. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 18. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Herrizaingo Sailburua, JUAN MARIA ATUTXA MENDIOLA.