Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

864/1991 DEKRETUA, ekainaren 11koa Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapena
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 133
  • Hurrenkera-zk.: 2094
  • Xedapen-zk.: 364
  • Xedapen-data: 1991/06/11
  • Argitaratze-data: 1991/07/01

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ekonomi Jarduerak
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Informazio etak komunikazioak

Testu legala

Uztailaren 30eko 97/1991 Dekretuak Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortu zuen, Autonomi Elkarteko Administrazioaren antolaketari eta informatizazioari zegozkien gaiak ikertzeko kokagune izateko asmoz. Agerian dago, Batzordeak hamar urtez ihardun ondoren, beharrezkoa dela bere partaidetza sail baten gainetik dauden erabakiak hartzerakoan, eta ez dela beharrezkoa hainbeste garrantzirik ez duten beste lan batzuen kasuan: esate baterako, administrazio klausulen pleguei eta agindu tekniko partikularrei buruzko argibideak ematea. Bestalde, orain arte Sailek Batzordearen barruan izandako ordezkotza Administrazio honetako Goi Kargudunek osotu dute, gehienbat. Hori dela eta, dagoenaz gain, teknika mailako ordezkotza ere ezartzeko asmoa dago, Batzordearen erizpean jar daitezen gaien azterlan zehatz-mehatza erraztuz, teknikaren esparrukoak izango baitira Batzordearen eritzirako utzitako gai asko. Azkenik, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren barruan Administrazio Publikorako Sailordetza bat izanik, beharrezkoa da Batzordeak dituen osokera eta funtzioak zabaltzea, Sailordetza horren funtzioen esparruko gai guztiei buruzko argibideak eman ditzan. Honela, lehentasuna ematen zaio sinplifikatze lanari, sailen arteko kontsultarako ihardute-sail berriak sortu beharrean, Administrazio Publikorako Sailordetzaren funtzio berriak betetzerakoan. Erantzuna ematen zaio era horretan apirilaren 30eko 286/1991 Dekretuaren Azken Xedapenetarik Lehenengoan aurrikusitakoari, Dekretu horretan ezartzen delarik Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren egitura organikoa. Ondorioz, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuaren proposamenez, Lehendakaritzak onartu eta Jaurlaritzak 1991ko ekainaren 11n egindako bileran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala - Xedea Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen da, Dekretu honen bidez araututakoa; Batzorde hori Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailari adskribiturik gelditzen da, Administrazio Publikorako Sailordetzaren menpean. 2. atala.- Funtzioak 1. Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoak argibideak emango ditu, agintea duen ihaedute-sailak erabakia hartu baino lehen, ondoko gaiak garatuko dituzten proposamenei buruz: a.- Jaurlaritzaren eta bere Erakunde Autonomoen administrazio egoitza eta eraikuntzetarako Plana. b.- Berez guztienak eta Administrazioak erabiliak diren ondasun higigarriak eta zerbitzuak normalizatzea edo/eta homologatzea. c.- Ondasun higigarriei eta zerbitzuei dagokien kontratazioa zentralizatze edo deszentralizatzea. d.- Administrazioko ihardute-sailek erabili beharreko ondasun higigarri eta zerbitzuak -edozein titulu dela bide- erosi, alokatu eta erabiltzeko administrazio kudeaketarik egokienak. e.- Zentralizaturiko zerbitzuak eskaintzerakoan gaitasuna hobetzeko egokienak diren administrazio kudeaketaren erak zehaztea. f.- Lanerako bide eta prozedurak. g.- Jaurlaritzaren Sailen eta bere erakunde autonomoen atal organiko eta administratiboen analisiak egiteko sistima iraunkorra sortu eta mantentzeko erabili beharreko erizpideak. h.- Jaurlaritzaren eta bere erakunde autonomoen Informatika-Plana. i.- Jaurlaritzaren eta bere erakunde autonomoen Informatika-Plana garatzeko urteroko egitarauak. j.- Jaurlaritzaren informatika-politika aurrera eramatea bermatzeko diren kuadekata-erarik egokienak zehaztea. k.- Administrazio Publikorako Sailordetzarenak diren gaietarik beste edozein kontu, Sailordetzaren titularrak Batzordea jakinaren gainean jartzea egoki eritziz gero. 2 Dagozkion funtzioak betetzeko, Batzordeak behar dituen datuak eskatu ahal izango dizkie Autonomi Elkartearen Administrazioko ihardute-sailei. 3. atala.- Osokera: 1. Honako hauek dira Batzordeko kideak: a.- Administrazio Publikorako Sailburuordea. b.- Antolaketa eta Sistimen Zuzendaria, Plangintza eta Normalkuntzarako Zuzendaria eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaria. c:- Sail bakoitzeko Zerbitzu Zuzendaria edo egiteko berdintsuak dituen ihardute-saila d.- Erakunde autonomoen Goi Kargudun bat, hizpidea bai, baina boturik izango ez duena. e.- Batzordeak eztabaidatu beharreko gaia ondasun eta zerbitzu informatikoei buruzkoa izanez gero, Batzordeko kide izango dira, aurrean aipatutakoez gain, Sail eta Erakunde Autonomo bakoitzeko funtzionari bat, gaian aditua, hizpidea bai, baina boturik izango ez duena. 2. Batzordeko kideak izango ez badira ere, bileretan esku hartzeko aukera izango dute Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioaren barruan dauden profesionalek -barruan ez daudenek ere- nahiz Administrazioaren Goi Kargudunek, Batzordeko lehendakariak partaidetzari egoki eritzi eta horretarako deituz gero. 4. atala.- Lehendakaria 1. Administrazio Publikorako Sailburuordeak beteko du Batzordearen Lehendakaritza. 2. Lehendakaria kanpoan edo gaisorik egonez gero, edo lanpostua bete gabe dagoenean, 3, 1,b) atalean aipatzen diren kideetako bat izango da Lehendakariaren ordezkoa, agertutako hurrenkeraren arabera. 3. Lehendakariaren esku egongo dira ondoko ahalmenak: a.- Batzordearen bileretarako deia egitea. b.- Eguneko Gai-zerrenda finkatzea. c.- Mahaiburu egon Batzordearen eta Lan Taldeen bileretan, eta eztabaidak bideratzea. d.- Aldez aurretik sailkatu aztergaiak, kasuan kasuko batzordeko kideak zehazteko. e.- Lan Taldeak sortzea. f.- Lan Taldeen eta Batzordearen bileretan egoteko baimena ematea batzordeko kide ez diren pertsonei. g.- Administrazio Prozeduraren Legeak ihardutesail kolegiatuen Lehendakariei emandako bestelako ahalmenak. 5. atala.- Bokalak: 1. Batzordeko beste kideak Bokalak izango dira. 2. 3,c) eta d) atalean aipatutako Batzordeko kideak kanpoan edo gaisorik egonez gero, edo lanpostua bete gabe dagoenean, kasu horietarako izendatutako pertsonak beteko du ordezkotza, ordezkatuaren maila edukiz gero. ' 6. atala.- Idazkaria 1. Administrazio Publikorako Sailburuordeak bere Sailordetzaren menpe dauden funtzionarietarik bat izendatuko du Batzordeko Idazkari, hizpidea bat, baina boturik izango ez duena. 2. Batzordeko idazkaria kanpoan edo gaisorik egonez gero, edo lanpostua bete gabe dagoenean, Administrazio Publikorako Sailburuordeak kasu horietarako izendatutako funtzionariak -bera ez balego, bokal gazteenak- beteko du ordezkotza. 3. Idazkariari dagokio: a.- Batzordearen eta Lan Taldeen bileren aktak idaztea. b.- Batzordeak hartutako Akordioen ziurtagiriak egitea. c.- Urteko Txostena idaztea. d.- Batzordeak bere ihardunean dakartzan administrazio mailako lanak eta Lehendakariak agindutako bestelakoak ere egitea. 7. atala- Deialdia Bilerarako deia egiteko aurreko epea berrogeitazortzi ordukoa izango da, gutxienez, premialdietan izan ezik; deiarekin batera Aztergaien Zerrenda ere bidali beharra dago. 8. atala.- Egune Gai-zerrenda 1. Lehendakariak zehaztuko du Eguneko Gaizerrenda, baina Zerbitzu Zuzendariek edo Sailetan egiteko berdintsuak dituzten ihardute-sailek nahiko denbora aurretik bidalitako gai zerrendak kontuan izango ditu. 2. Eguneko Gai-zerrendan sartzeko egindako eskariarekin batera, delako gaiari buruz dauden agiriak eta aurrerakinak bidaliko dira. 9. atala.- Eraketa Botoa emateko eskubidea duten kideen arteko gehiengo osoa biltzen denean, balio osoz eratuta geldituko da Batzordea; horien artean nahitaez Lehendakariak egon beharko du edo, bestela, bera ezean, bere ordezkoa. 10. atala.- Akordioak 1. Batzordeak, ezagutzeko proposa dakizkion gaiei buruz, aldeko edo aurkako informazioa emango du. Aurkakoa baldin bada, bere erabakia laburki arrazoietan oinarrituta eman beharko da. 2. Aurreko idazatian xedatutakoa horrela izan arren, bidezko eritzitako proposamenak eta gomendioak ere egin ahal izango ditu Batzordeak. 3. Botoa emateko eskubidea izan eta batzarrera ager daitezen kideen gehiengo soilez hartuko ditu bere akordioak Batzordeak. 11. atala.- Aktak 1. Batzar bakoitzean akta bat jasoko da eta honakoak bilduko dira bertan: nortzuk parte hartu duten, noiz eta non egin den batzarra, aztertutako punturik nagusienak, boto emateko modua eta emaitzak eta akordioen edukina. 2. Idazkariak izenpetuko ditu aktak Lehendakariaren on eritziarekin, eta batzar berean edo hurrengoan onartuko dira. 3. Batzordeko kideek euren aparteko botoak aktan jasotzea eska dezakete, bai akordio osoaren aurka jarritakoak, bai akordioaren puntu zehatzen aurkakoak izan. 12. atala.- Akordioen berri ematea 1 Batzordeak hartutako akordioei buruzko egiaztagiria emango du Idazkariak, Lehendakariaren on eritzia duela, eta gai hori eztabaidatzea eskatu duen ihardute-sailari bidaliko zaio: 2. Eztabaidatutako gaia guztien intereserako baldin bada, horri buruzko akordioaren berri Sail guztiei ematea xedatu ahal izango, du Lehendakariak; Zerbitzu Zuzendarien bidez egingo da eta berauek arduratuko dira akordioak zabalkunderik handiena izan dezan. 13. atala.- Lan Taldeak 1. Gaia korapilatsua. izateagatik, Lan Taldeak sortzeko akordioa har dezake Lehendakariak edo Batzordeak, bere kideetariko edozeinen ekimenez azken kasu honetan; Batzordeak erabakiak hartu aurretik eta jarritako epe barruan, gaia aztertu eta dagokion txostena egin dezaten izango dira Taldeok. 2. Txostena egin ondoren, Koordinatzaileak Batzordeko Lehendakariari emango dio, Batzordeak bere eritzia eman diezaion. 3. Lan Taldeak iraungita geldituko dira sortu zituen ihardute-sailak hartutato akordioaren bidez. 14. atala.- Lan Taldeen osokera 1. Lan Taldeak osotzeko honakook izango dira partaide: Lehendakaria eta Taldea sor dezan ihardute-sailak zehaztu ditzan Batzordeko kideak; Eguneko Gai-zerrendan gaia sartzea eskatu duen Saileko bokal ordezkari batek ere nahitaez egon beharko du kide horien artean. 2. Lehendakariak, halaber, Batzordeko kide ez diren beste pertsona batzuk egoteko baimena ere eman dezake. 3. Lan Talde bakoitzak Koordinatzaile bat izango du, eta beronek zuzenduko du Taldearen iharduera. Batzordeko Lehendakariak beteko du kargu hori edo, bestela, ordezkotzan utzi dezan kideak, 3,1,b) atalean ohartemandako moduan. 4. Batzordeko Idazkaria izango da Lan Taldeko Idazkari 1ez aritu dena; hizpidea izango du, baina botorik ez. 15. atala.- Urteko txostena Idazkariak egingo du Urteko txostena eta Batzordeak urtean zehar egindako txostenak, proposamenak eta gomendioak bilduko dira bertan; Batzordeko kide bakoitzari ale bana bidaliko die Idazkariak. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa- Indarrean dauden xedapenek Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoari egotzitako txostenak Plangintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoari egozten zaizkiola ulertu behar da, baina ez dute behartze indarrik izango inola ere. Bigarrena.- Maiatzaren 8ko 129/1990 Dekretuaren 2.3.2. eta 3. atalek eta martxoaren 20ko 201/1991 Dekretuaren 15.c) atalak Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoari egotzi diote gatazkak erabakitzea, baina Jaurlaritzaren Kontseiluaren eginkizun izango da hori. ALDIBATERAKO XEDAPENA Dekretu hau indarrean sartzen denean, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoaren eritzia jasotzeko zain dauden gaiei buruzko txostena, Plan gintza, Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoak egingo du. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabetuta uzten dira Antolaketa eta Informatikarako Batzorde Teknikoa sortzen duen uztailaren 30eko 97/1981 Dekretua eta Antolaketa eta Informazio Sistemen alorrean Lehendakaritza eta Zuzentza Sailaren egiturari organizatiboki egokitzeari buruzko urriaren 8ko 313/1985 Dekretua; baita maila bereko edo beragoko beste edozein xedapen ere, Dekretu honetan ohartemandakoarekin kontraesanean badago edo batera ezinekoa bada. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa- Dekretu hau garatzeko beharrezko xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburuari. Bigarrena- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko ekainak 11. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailburua, JOSEBA M. DE ZUBIA ATXAERANDIO.