Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

315/1991 DEKRETUA, maiatzaren 14ekoa, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Lana eta Gizarte Segurantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 103
  • Hurrenkera-zk.: 1613
  • Xedapen-zk.: 315
  • Xedapen-data: 1991/05/14
  • Argitaratze-data: 1991/05/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan Lan eta Gizarte Segurantzako Sailari ematen zaizkion egitekoak aldatu ez baldin badira ere, beharrezkoa da, Sail horrek dituen egitekoen garapenerako eta eskuduntza berriak hartzeko bide emango duen eta egon dagoen egitura antolatzea, horretarako, lehengo esperientzia probetxatu behar dela Horiek horrela, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1991ko maiatzaren 14ean egin zuen bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA.- XEDAPEN OROKORRAK 1. atala.- Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuko 13. atalean ezartzen denaren arabera eta Dekretu honetan agintzen dena kontutan hartuz, honako egiteko eta lan-eremu hauek dagozkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailari: a) Lanari buruzko legeak aplikatzea, lan harremanei dagozkienetan. b) Enplegu politika eta enplegurako gaikuntza. c) Ekonomia Soziala: Kooperatibak eta Lan Baltzu Anonimoak. d) Gizarte Ongizatea. e) Gizarte Prebisiorako Erakundeak. Gizarte Segurantzako zerbitzuen buru izatea, antolaketa eta administrazioa eta Erakunde horren erregimen ekonomikoa kudeatzea. g) Laneko Segurtasuna eta Higienea. h) Erakunde autonomo, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publiko eta Sailari atxikita edo horren pean dauden Baltzu Publikoen buru izatea, lege eta arautegien arabera. i) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak. 2. atala.- 1. Aurreko atalean aipatu diren arlóei buruzko eskuduntzak bete ahal izateko, honako organu hauek izango ditu Lan eta Gizarte Segurantza Sailak: A) Goi Mailako Organuak: 1.- Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua. 2. Lan Sailordetza: 2.1. Lan Zuzendaritza. 2.2. Enplegu Zuzendaritza. 2.3. Gaikuntza Zuzendaritza. 2.4. Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza. 3.- Gizarte Segurantza Sailordetza: 3.1. Lerbitzu Zuzendaritza. . 3.2. Azterlanen eta Lege Araubidearen Zuzendaritza. 3.3. Gizarte Segurantza Zuzendaritza. 3.4. Gizarte Ongizate Zuzendaritza. B) Lurraldeko Organuak: Lurralde Historiko bakoitzeko Lan Sailaren Lurralde Ordezkaritzak. 2. Aurreko puntuan aipatu diren Goi Mailako Organuak baino beheragoko Unitate Administratiboak, Sailburuaren Aginduz garatuko dira. 3. atala.- 1.- Honako Baltzu Publiko hauek atxikitzen zaizkio Lan eta Gizarte Segurantza Sailari, Lan Sailordetzaren bidez: a) Garapen Berezirako Arabako Eremu eta Eskualdeen Akziokako Baltzu Kudeatzailea. b) Garapen Berezirako Bizkaiko Eremu eta Eskualdeen Akziokako Baltzu Kudeatzailea. c) Garapen Berezirako Gipuzkoako Eremu eta Eskualdeen Akziokako Baltzu Kudeatzailea. 2.- Horretarako, Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuaren proposamenez izandatuko dira, abenduaren 17ko 389/1985 Dekretuko 5. atalean aipatzen diren Administrazio Kontseilu bakoitzeko kideak.II. ATALBURUA.- SAILBURUA 4. atala.- 1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Legeko 26. eta 28. ataletan ezartzen diren eskuduntzak erabiltzea dagokio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari eta bai, otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Sailari dagozkion egiteko eta ekintza eremuan indarrean dauden xedapenek ematen dizkiotenak. 2.- Saileko politika lantzen, Sailburuari lagunduko dion Zuzendaritza Kontseilu bat egongo da. Sailburua izango da Kontseilu horretako buru. Sailburuordeek eta, aztertu behar diren gaien arabera, Sailburuak izenda ditzan pertsonek osatuko dute Kontseilu hori.III. ATALBURUA.- SAILORDETZAK 5. atala.- Artez eta hierarakikoki Sailburuaren pean egongo den Sailburuorde bat izango da Sailordetza bakoitzaren buru. Honako egiteko hauek dagozkio Sailburuordeari: 1.- Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren delegazioz. 2.- Sailordetzaren ekintzen programazioa, zuzendaritza, koordinakuntza, sustapena eta gainbegiraketa egitea. 3.- Sailordetzaren ekintzetarako arauak eta planak Sailburuari proposatzea. 4.- Sailordetzari atxikita dauden zerbitzuentzako zirkularrak, instrukzioak eta xedapenak ematea, Sailordetzek ongi funtziona dezaten. 5.- Sailordetzari atxikita dauden zerbitzuei buruzko propiektuen proposamenak egitea, material eta giza mailako errekurtsoen beharrak definituko dituela, Aurrekontuen Aurreproiektuak landu ahal izateko. 6.- Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sar daitezen Gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea. 7.- Sailordetzari atxikita dauden zuzendaritzazentruak eta erakundeak ikuskatzea eta horien iharduera kontrolatzea. 8.- Enpresa, izaiki edo korporazioekin akordioak edo hitzarmenak izenpetzea, bakoitzak dituen eskuduntzen eremu barruan. 9.- Eta, oro har, indarrean dauden xedapenek eman diezazkieten egitekoak eta Sailburuak espreski delegatu diezazkienak. ZUZEN DARITZAK 6. atala.- Zuzendari bat izango da Zuzendaritza bakoitzaren buru, artez eta hierarkikoki dagokion Sailburuordearen pean egongo dela eta egiteko hauek izango dituela: a) Sailaren ordezkotza egitea, Sailburuaren delegazioz. b) Zuzendaritzaren barne zerbitzuak eta lan-sistemak antolatzea, Zerbitzu Zuzendaritzak izan ditzan eskuduntza orokorren kaltetan gabe. c) Zuzendaritzaren ihardunak bultzatzea, horien buru izatea, koordinatzea eta kontrolatzea, goragoko organuek emandako aginduen arabera. d) Bere eskuduntzapekoak izan daitezen arloei buruzko proposamenak egitea goragoko organuei. e) Indarrean dauden xedapenek espreski emandakoak edo, Jaurlaritzako Zuzendari guztiei ezarritakoak direlako, guztientzakotasuna duten egitekoak. Datoei buruzko informazio egokiari eustea Zuzendaritzarenak diren arloei dagozkienetan, Azterlanen eta Lege Ataubidearen Zuzendaritzarekin batera. j) Azterlanen eta Lege Ataubidearen Zuzendaritzarekin batera lan egitea, Zuzendaritzarekin lotura duten azterlan orokorrei buruzko taiuketari eta horiek lantzeari dagozkionetan. LEHENENGO SEKZIOA.- LAN SAILORDETZA 7. atala.- 1.- Lan Sailburuordeari, 5. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Lan, segurtasun, lan higiene eta osasunari buruzko ihardunak bultzatzea eta koordinatzea eta, osasunari eta osasun-sorospidetzari dagozkionetan, Osasun Sailarekin batera lan eginez. b) Enplegu eta enplegurako trebatzeko politikak eta programak lantzea eta horiei buruzko proposamenak egitea. c) Euskal Autonomi Elkarteko enpleguaren eta enplegurako trebatze-lanen egoera eta bilakaera aztertzea. d) Gizarte ekonomia arloan eta, bereziki, horren sustapen, horri buruzko aholkuak emate, trebakuntza, kalifikazio, inskribapen eta kontrol arloetan antola daitezen ekintzak indartzea eta koordinatzea. 2.- Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Lan Sailordetzaren pean: - Lan Zuzendaritza. - Enplegu Zuzendaritza. - Gaikuntza Zuzendaritza. - Gizarte Ekonomiako Zuzendaritza. 8. atala.- Lan Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Lan harremanei buruzko espedienteak ezagutzea, izapidetzea eta horiei buruzko ebazpenak ematea lehenengo mailan, arlo honi buruzko legeek ematen dizkioten ahalmen guztiak erabiliz. b) Enplegu erregulazioari buruzko espedienteak ezagutzea, izapidetzea eta horiei buruzko ebazpenak ematea ekainaren 11ko 190/1985 Dekretuan ezartzen denaren arabera, horrek eragina izan dezaneko enpresak Lurralde Historiko batetan baino gehiagotan lantokiak izan ditzanean. c) Artekotza, ebazpen eta elkarkidetze egitekoak betetzea legeek ematen dizkioten ahalmen guztiak erabiliz eta, oro har, lan gatazka kolektiboak ezagutzea eta izapidetzea, lan gatazka horiek, Lurralde Historiko baten eremua gainditu dezatenean. d) Maratoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dauden gainontzeko arauetan ezartzen denaren arabera, Hitzarmen Kolektiboen Euskal Autonomi Elkarteko Erregistroaren buru izatea eta kontrolatzea eta Hitzarmen Kolektiboak egiteari buruzko espedienteak izapidetzea ere bai. e) Greba eskubidea Euskal Autonomi Elkartean erabiltzea eman dadinean, biztanlegoak behar dituen funtsezko zerbitzuei eutsiko zaiela bermatzeko xedapen-proposamenak izapidetzea. Datoei buruzko informazio egokiari eustea Zuzendaritzarenak diren arloei dagozkienetan, Azterlanen eta Lege Araubidearen Zuzendaritzarekin batera. g) Lurralde Ordezkaritzen buru izatea, horiek koordinatzea eta horien gainbegiraketa egitea, beroien eskuduntzapeko diren arloetan beste Zuzendaritza batzurekin izan ditzaketen menpekotasun funtzionalen kaltetan gabe. h) Lurralde Ordezkaritzek hartutako akordio eta erabakien aurka sar daitezen Gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea, bere agintepekoak diren arloei dagozkienetan. i) Lan legeak hausteagatik eta eragozpenak sortzeagatik zigorrak ezartzea, 2.000.000 PTAko zenbatekora arte. j) Xedapen orokorrei buruzko proposamenak egitea, bere eskuduntzapeko arloei dagozkienetan. k) Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoko 4. atalean, 19/77 Legean eta Langileen Estatutuari buruzko Legeko 75. atalean jasotzen diren bulego publikoaren eskuduntzak erabiltzea Euskal Autonomi Elkartearen barruan. l) Lan istripuei eta gaisotasun profesionalei aurre hartzeko politika finkatzea, osasun eta osasunketasorospengintzari dagozkion aldeetan, Osasun Sailarekin batera lan eginez. m) Laneko Segurtasun, Higiene eta Osasuna sustatzea, arloari buruzko ekintza, trebakuntza eta inforrnazio planak ezarriz osasun eta osasunketa-sorospengintzari dagozkionetan, Osasun Sailarekin batera lan eginez. n) Laneko Segurtasun eta Higieneko Lurralde Kabineteetako buru izatea, legeek ematen dizkioten ahalmen guztiak erabiliz bere eskuduntzen eremu barruan eta urtarrilaren 28ko 43/1986 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Lurralde Ordezkaritzei, zerbitzu-aginduen arabera, dagozkien eskuduntzen kaltetan gabe. ñ) Segurtasun eta Higieneko Kabineteen ihardunak planifikatzea, koordinatzea eta ebaluatzea. 9. atala.- Enplegu Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Enplegua sustatzeko neurrien ebaluaketa eta plangintza egitea. b) Enplegu programei dagozkien espedienteak izapidetzea eta horiei ebazpena ematea. c) Lan Merkatuaren joerak aztertzea eta horien ebaluaketa egitea. d) Izaiki Publiko eta Pribatuekin Hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea. e) Lurralde Ordezkaritzek hartutako akordio eta erabakien aurka sar daitezen gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea, bere agintepekoak diren arloei dagozkienetan. Beste Sail batzurekin batera lan egitea, enpleguari eusteari eta hori sustatzeari dagozkienetan. 10. atala.- Gaikuntza Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Lanbidezko Trebakuntzaren estrategiaren taiuketa eta plangintza eta gaikuntza hori lortzeko behar diren baliabideak eta sistemak egituratzea. b) Lanbidezko üaikuntzako politiken emaitzen jarraipena egitea, horiek kontrolatzea eta ebaluatzea. c) Estrategien plangintza eta enpresaren kudeaketa berritzeko prozesuak, Enplegu Zuzendaritzarekin batera lan eginez. d) Izaiki Publiko eta Pribatuekin Hitzarmenak egiteko proposamenak lantzea. e) Lurralde Ordezkaritzek hartutako akordio eta erabakien aurka sar daitezen gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea, bere agintepekoak diren arloei dagozkienetan. 11. atala.- Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Gizarte Ekonomiako Izaikiak, Kooperatibak eta Akziokako Lan Baltzuak indartzeko eta sustatzeko planak eta Elkarte horien bateraketa-egiturak lantzea eta betetzea, Enplegu Zuzendaritzarekin batera lan eginez. b) Gaikuntza programen kudeaketa gizarte ekonomiari dagozkionetan, Gaikuntza Zuzendaritzarekin batera lan eginez. c) Gizarte ekonomiako enpresei buruzko legeak betetzen diren fiskalizatzea. d) Kooperatiben eta Akziokako Lan Baltzuen Erregistroa. e) Gizarte ekonomiako enpresen erregistro-estatistika lantzea eta ebaluatzea. Lurralde Ordezkaritzek hartutako akordio eta erabakien aurka sar daitezen gorajotze errekurtsoei ebazpena ematea, Kooperatibei eta Akziokako Lan Baltzuei dagozkienetan. g) Kooperatibei buruzko legeak hausteagatik zigorrak ezartzea, 1.000.000 PTAko zenbatekora arte. h) Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluaren buru izatea.II. SEKZIOA.- GIZARTE SEGURANTZA SAILORDETZA 12. atala.- 1.- Gizarte Segurantza Sailburuordeari, 5. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Plangintza eta programazioko egiteko orokorrak, kudeaketa, azterlan, aholkularitza tekniko eta juridiko eta laguntza informatiko mailako prozedurak gidatzea, koordinatzea eta gainbegiratzea. b) Ekonomia-finantzaketa kudeaketa, ondare eta aurrekontu kudeaketa, azpiegituraren antolaketa, Saila eta honen lurralde-dependentziak baliabide materialez hornitzeari buruzko barne-erregimen zerbitzuen buru izatea, bultzatzea eta koordinatzea. c) Saileko langilegoaren politika gidatzea, horren pean dagoen Administrazio Instituzionalekoak barne. Horretarako, agindu orokorrak eta bereziak eman ahal izango ditu, bateratasunean bultzatu eta garatu ahal izateko, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarekin batera lan eginez. d) Sailaren ihardueraren buru izatea eta koordinatzea, Estatutuaren garapenari buruzko arloetan. e) Sailaren argitalpen-politika gainbegiratzea, koordinatzea eta ebaluatzea. f) Sailaren aurrekontuen aurreproiektua lantzea. g) Gizarte Segurantzaren eta horren Ekonomi Araubidearen kudeaketaren zuzendaritza, antolaera eta administrazioa gainbegiratzea, Ogasun eta Finantza Sailak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. h) Gizarte Segurantzaren informazio ekonomikoa biltzea, aztertu, batu eta ziurtatu ahal izateko, Ogasun eta Finantza Sailak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. i) Ihardunak programatzea, Gizarte Segurantzari eta Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateei dagozkienetan. j) Gizarte zerbitzuetan lan egiten duten erakunde publiko eta pribatuen ekintzak planifikatzea, sustatzea eta koordinatzea. k) Ongintzarako Iraskunde eta Elkarte partikularren lanak sustatzea eta horiei laguntza eskaintzea. l) Erabaki guztien gainbegiraketa egitea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baino lehen. 2. Honako Zuzendaritza hauek egongo dira Gizarte Segurantza Sailordetzaren pean: - Zerbitzu Zuzendaritza. - Azterlanen eta Lege Araubidearen Zuzendaritza. - Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza. - Gizarte Ongizate Zuzendaritza. 13. atala.- Zerbitzu Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: ' a) Aurrekontu aurreproiektuaren gertaketaren buru izatea. b) Beharrezkoak diren prozedura arau guztiak ematea eta horien berri ematea Saileko dependentzi guztiei. c) Aurrekontu kudeaketa antolatzea, zuzentzea eta koordinatzea eta horren jarraipena, duen egoeraren eta bilakaeraren berri dauden organuei emanez. d) Langileei buruzko gai guztiak administratzea eta kudeatzea, bere zerbitzuak Sailean betetzen dituen behin-behineko langileen kontratazioa ere horren barne sartuta, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailaren eskuduntzen kaltetan gabe. e) Sailaren inbertsioak, erosketak, horniketak eta zerbitzuak kudeatzea, ondarearen kontratapena egitea ere bai, Jaurlaritzako beste Sail batzuk dituzten eskuduntzen kaltetan gabe. Kontratazioaren Erregimen Organikoari buruzko uztailaren 30eko 92/1981 Dekretuko 3. atalean ohartemandako egitekoak betetzea. g) Gizarte ekintzako, eta langileak trebatzeko eta birgaitzeko egitarauak gertatzea eta kudeatzea, HAEEk dituen eskuduntzen kaltetan gabe. h) Zerbitzuak informatizatzea eta Plan Informatikoaren garapena. i) Saileko unitateen iharduketak zuzentzea; iharduketok, banaketá fisikoari eta ekipamenduari, eraberriketa eta hobekuntza obrei eta Saüari atxikitako ondarearen iraunerazpenari buruzkoak direlarik. j) Saileko Erregistro Nagusia eta artxiboa antolatzea eta lan horren buru izatea. 14. atala.- Azterlanen eta Lege Araubidearen Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Saileko azterlanei, ikerketari eta ebaluaketari buruzko egitarauak koordinatzea eta, bala badagokio, burutzea. b) Teiknika diktamenak gertatzea Sailarenak berarenak diren gaietan, gainerako Zuzendaritzekin koordinatuz. c) Sailaren Organu Estatistiko lez aritzea, apirilaren 23ko 4/1986 Legeak horiei gaineratzen dizkien egitekoekin. d) Saileko Organuei lege-mailako aholkuak eskeintzea. e) Sailaren xedapen orokorrei buruzko proiektuak gertatzea eta informatzea. f) Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomi Batzordearen esanetara jarri behar diren aztergaiak gertatzea eta koordinatzea. g) Sailarentzat interesik izan dezaketen legeen, juraprudentziaren eta doktrinaren jarraipena. h) Europako Ekonomi Elkarteari buruzko Sailaren egitarauak koordinatzea, gainbegiratzea eta, hala dagokionean, gertatzea. i) Beste entitate publiko edo pribatu batzuekin egindako hitzarmenak koordinatzea, gaindegiratzea eta, hala dagokionean, gertatzea. j) Saileko liburu eta agiri fondoa ezartzea eta horren kontrola, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusiekin koordinatuz. k) Sailaren argitalpen ihardaketaren eta gizarte komunikabideekin dituen harremanen arteko koordinazioa, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzarekin koordinatuz. 1) Informazio sistema eta plan nagusien azterketa. 15. atala.- Gizarte Segurantzako Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Gizarte Segurantzak Euskal Autonomi Elkartean dituen zerbitzuen buru izatea, horiek antolatzea eta administratzea. b) Gizarte Segurantzaren eta Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateen ekonomi araubidearen kudeaketa, Ogasun eta Finantza Sailaren eskuduntzen kaltetan gabe. c) Gizarte Segurantzak Euskal Autonomi Elkarterako dituen aurrekontuen aurreproiektuak gertatzen partehartzea. d) Gizarte Segurantzaren eta Borondatezko Gizarte Prebisioko Entitateen alorretako arauen gertaketa aztertzea eta proposatzea. e) Gizarte Segurantzaren eta Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateen ekonomi eta aktuari alorretan aholkuak ematea eta, hala dagokionean, txostenak gertatzea. f) Gizarte Segurantzaren datu estatistikoei buruzko informazio egokia sortzea eta horri eustea. g) Euskal Autonomi Elkartean Gizarte Segurantzak dituen gastuetan eta horren finantzaketan eragiten duten neurriak ezagutzea eta horiei buruz informatzea. h) Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateak kontrolatzea, babestea, ikuskatzea eta sustatzea. i) Euskal Autonomi Elkarteko Gizarte Segurantzaren zentruen eta zerbitzuen iharduketak zuzentzea, babestea eta ikuskatzea. j) Borondatezko Gizarte Prebisiorako Entitateen Erregistroaren buru izatea eta kontrolatzea. k) Lagunkidetzaren ekintzak eragitea eta koordinatzea. 1) Zigor ahalmenaz baliatzea, 1.000.000 PTAko zenbatekorarte. 16. atala.- Gizarte Ongizate Zuzendaritzari, 6. atalean denentzat ezartzen diren egitekoez gain, honako egiteko hauek dagozkio: a) Gizarte Zerbitzuen eta ekarketa ekonomiko osagarrien plangintza, eraketa eta gara.pena, Gizarte Zerbitzuei buruzko maiatzaren 20ko 6/1982 Legeko 3. atalean finkatutako iharduketa alorrei dagokienez. b) Bai Administrazio Publikoek zein Izaiki Pribatuek Gizarte Zerbitzuen alorrean dituzten iharduketak koordinatzea eta gai horri buruz dauden arau sustantiboak burutzen direnaren gainbegiraketa eta kontrola. c) Aurrehartzezko iharduketa bereziak eta orokorrak planifikatzea eta kudeatzea, aurrehartze komunitarioaren alorrean. d) Langile kualifikatuak trebatzea hainbat Gizarte Zerbitzutan lan egiteko, HAEEk dituen eskuduntzen kaltetan gabe. e) Gizarte premiei eta baliabideei buruzko azterlanak programatzea eta, hala dagokionean, gertatzea, Azterlanen eta Lege Araubidearen Zuzendaritzarekin koordinatuz. Duten izaerarengatik Lurralde Historiko bati baino gehiagori eragiten dieten egitarauak kudeatzea. g) Gizarte Zerbitzuen alorreko arauengarapena bultzatzea. h) Pobreziaren aurkako Plana koordinatzea, gainbegiratzea eta kontrolatzea. Planak hartzen dituen pertsonak eta unitate familiarrak gizarteratzeko egin diren egitarauak formulatzea eta eragitea. i) Gizarte-ongizateko Iraskundeak eta Elkarteak babestea. j) Azaroaren 12ko 359/1985 Dekretuz: ezarritako Erregistroaren buru izan eta horren iraunarazpenaz arduratzea, eta lurraldez gainetiko Gizarte Zerbitzuen alorreko izaiki laguntzaileak kalifikatzea eta inskribatzea. k) Zehapen ahalmer. gauzatzea 1.000.000 PTA rarte. I) Gizarte Ongizateko Euskal Kontseiluaren buru izatea.III. ATALBURUA.- LURRALDEKO ORGANUAK 17. atala.- 1. Lurralde Historiko bakoitzean Lurralde Ordezkaritza bat egongo da, horren buru Lurralde Ordezkaria egongo da, bere Lurralde barrutiko Lan alorreko Agintaria izango dena, eta honako ahalmen hauek izango dituena: a) Saila ordezkatzea Agintari eta Erakundeen aurrean, bere agintepeko alorretan. b) Lan harremanei buruzko espedienteen berri izatea eta horiek erabakitzea lehenengo instantzian berari dagokion lurralde eremuaren barruan, indarrean dagoen Xedapenek gaineratzen dizkioten ahalmenak gauzatuz. c) Enplegua erregulatzeari buruzko espedienteak erabakitzea ekainaren 11ko 190/ 1985 Dekretuaren Eraskineko b) idazatiaren 1 puntuan ohartemandako moduan. d) Artekotza, ebazpena eta elkarkidetze egitekoak gauzatzea, indarrean dauden xedapenek gaineratzen dizkioten ahalmen guztiak burutuz eta, Lurralde Historiko bat gainditzen ez badute, lan-alorreko talde auzien berri izatea eta horiek izapidetzea. e) Talde Hitzarmenen Euskal Autonomi Elkarteko Erregistroaren buru izatea eta kontrolatzea, martxoaren 2ko 39/1981 Dekretuan eta indarrean dauden gaineratako arauetan ohartemandakoaren arabera. Bulego publiko bati dagozkian eskuduntzak, bots, Askatasun Sindikalari buruzko Lege Organikoaren 4. atalean, 19/1977 Legean eta Langileei buruzko Estatutuko 75. atalean ohartemandakoak, burutzea bere herrialderemuaren barruan. g) Zigorrak ezartzea lan-alorreko legeak hausteagatik eta oztopatze ekintzak burutzeagatik, 500.000 PTArarte. 2. Gizarte ekonomiaren alorrean, eta Gizarte Ekonomiako Zuzendariaren menpe egonik, gizarte ekonomiako entitateak ikertzea, kalifikatzea eta dagokien erregistroan inskribatzea dagokio; halaber, sorospen teknikoa eta lege sustantiboak betetzen direnaren fiskalizazioa egingo ditu, Kooperatibei buruzko legeak haustearen ondorioz 100.000 PTArarteko isunak ezar ditzakeela. 3. Enplegu eta Trebakuntza alorretan, alor horretan eskuduntzak dituen Zuzendariaren menpe, espedienteak izapidetzea eta erabakitzea, euren arau erregulatzaileetan ezartzen den moduan. 18. atala.- Idazkaritza Nagusia, Lurralde Ordezkariaren zuzeneko menpetasunez, administrazio unitateen koordinazio organua izango da; titularrak, Idazkari Nagusiak alegia, Lurralde Ordezkaria ordezkatuko du behin-behinekoz, baldin eta horren lanpostua hutsik gelditzen bada, gaisotu egiten bada edo lanpostutik kanpo badago; halaber, fede publikoa eman beharko du eta indarrean dauden arauek eta agintedun organuek eskuratzen dizkioten gainerako egitekoak burutuko ditu. ALDIBATERAKO XEDAPENA Gaurregun izapidetze-bidean dauden eta ekainaren 16ko 240/1987 Dekretuan ohartemandako Organuek ebatzi behar dituzten espedienteak, Xedapen horretan adierazten diren Organuek izapidetu eta/ edo erabakiko dituzte, aztergai dagoen gaiaren arabera. GEHlGARRIZKO XEDAPENA Lehenengoa.- Sailburuordeen eta Zuzendarien lanpostuak betetzeke egon, horiek lanpostutik kanpo egon edo gaisorik egongo balira, honako arau hauekin bat etorriz burutuko dira ordezkotzak: a) Sailburuordeei gaineratutako eskuduntzak eta egitekoak, egoera horrek diraueno eta Sailburuaren horri buruzko idatzizko erabakirik ez dagoen bitartean, beste Sailburuordeak eskuratuko ditu. b) Zuzendariei gaineratutako eskuduntzak eta egitekoak, egoera horrek diraueno, hori dagokien Sailburuordeek eskuratuko dituzte. Bigarrena.- Aurreko Gehigarrizko Xedapenean xedatutakoaren arabera gauzatuko. balitz eskuduntza bat, aplikatze horren oinarri izan den egoera aipatzea baino ez du eskatuko. Hirugarrena.- Gizarte Segurantzaren alorrean Lan eta Gizarte Segurantza Saileko organuei atxikitzen zaizkien egitekoak, osasun sorospen alorreko zerbitzuengan Osasun Sailak dituen eskuduntzen kaltetan gabe ulertuko dira. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan jasotakoaren aurka egin dezaten maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabetu egiten dira eta, bereziki, ekainaren 16ko 240/1987 Dekretua. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Lan eta Gizarte Segurantza Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko maiatzak 14. Lehendakaria, JOSE ANTONlO ARDANZA GARRO. Lan eta Gizarte Segurantza Sailburua, MARTIN AUZMENDI AIERBE

Gaiarekin lotutako edukiak


Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.