Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

266/1991 DEKRETUA, apirilaren 23koa, Garraio eta Herrilan Sailaren antolaketa eta eginkizunei buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Garraioak eta Herrilanak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 93
  • Hurrenkera-zk.: 1452
  • Xedapen-zk.: 266
  • Xedapen-data: 1991/04/23
  • Argitaratze-data: 1991/05/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Euskal Autonomi Elkartearen Administrazioko Sailak sortu, ezabatu eta aldatu eta horien egitekoak eta ihardun-arloak finkatzen dituen otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuak, 16. atalean jasotzen ditu Garraio eta Herrilan Sailari dagozkion eginkizun eta ihardun-arloak. Sailaren aurretiko antolaketa eta eginkizunen egitura arauak bateratu, eta, ihardun-arlo berriak bereganatzearen ondoriozko eginkizunen banaketa berriak dakartzan eskakizunetara egokitzeko, beharrezkoa egiten da, Eusko Jaurlaritzaren 15/1991 Dekretuaren azken xedapenetatik lehenengoan ezarritakoa betez, antolaketa egitura Dekretu berria gauzatzea. Antolaketaren aldetik, ihardute-sailak sailkatu eta hauen azalpen zabalagoa ematen da Sailaren antolaketa berrian, Zuzendaritza edo Kabinete Teknikoei dagozkien administrazio-atalak zehaztuz, eta, honekin batera, administrazio kudeaketaren banakuntza, arrazoibideratze eta eraginkortasun erizpideak ezarriz, aurretiko Herrilan Zuzendaritzaren ordez Uren Plangintza eta Lanetarako Zuzendaritza eta ErrepideAzpiegituretarako Kabinete Teknikoa sortarazten dira. Eta Zuzendaritza Kontseilua ere sortarazten da, Saileko ihardunen politika hobeto finkatu eta hauen arteko koordinaketa burutzeko. Eginkizunei dagokienez, uren alorreko ihardun-arloen hedakuntza, eta zenbait arlo bultzatzeko helburuarekin finkatutako politika izan dira kontuan hartu direnak, azken hauen artean uren alorreko plangintza, lurretikako garraioarena eta Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Plan Orokorraren Xede den Sarearen plangintza, edo Saileko ihardute-sail ezberdinen esku dauden herrilanak burutzea izan direla azpimarratu direnak. Ondorioz, Garraio eta Herrilan Sailburuak proposatuta, Lehendakaritzaren onarpena jasota eta aurrez auriaritzaren Kontseiluak 1991 ko apirilaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT:I. ATALBURUA ANTOLAKETA 1 atala.- 1.- Garraio eta Herrilan Sailak, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean eta indarrean dauden legeek ematen dizkioten egitekoak bete ahal izateko, honako Ihardute-sail hauek izango ditu:I.- ADMINISTRAZIO OROKORRAREN IHARDUTESAIL NAGUSIAK 1. Garraio Sailordetza. 1.1. Garraio Zuzendaritza. 1.2. Garraio Azpiegitura Zuzendaritza. 2. Herrilan Sailordetza. 2.1. Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaritza. 2.2. Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendaritza. 2.3. Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoa. 3. Zerbitzu Zuzendaritza.II.- ADMINISTRAZIO OROKORRAREN TOKIAN TOKIKO IHARDUTE-SAILAK l. Portuen Bizkaiko Lurralde Zerbitzua. 2. Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua. 2.- Garraio eta Herrilan Sailari atxikita gelditzen dira: 1. Eusko Jaurlaritzaren maiatzaren 24ko 105/1982 Dekretuz sortutako «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A.» herri-baltzua. 2. Eusko Jaurlaritzaren abuztuaren 4ko 216/1988 Dekretuz sortutako «Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A. - Bilboko Metrorako Ingeniaritza A.B., IMEBISA» herri-baltzua. Otsailaren 12ko 3/1981 Legez sortutako «Garraiakizun-Akurategia» izeneko Merkataritzazko Ihardutze-Erakunde Burujabea. 3.- Garraio eta Herrilan Sailari atxikitako Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioko ihardute-sail koordinatzaile edo/eta aholku-emale dira: 1. Garraio arloan, Garraioetarako Euskal Herriko Batzordea. 2. Merkatalgai arriskutsuen garraioaren alorrean, Merkantzi Arriskutsuen Garraioaren Koordinaketarako Euskal Batzordea. Meteorologiaren arloan, Meteorologi Euskal Batzordea. 4. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Plan Orokorraren Xede den Sarearen plangintzaren alorrean, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Batzordea. 4.- Zuzendaritza Kontseiluaren, Sailburuari Sailaren politika finkatzen laguntzeko dena alegia, buru Sailburua bera izango da, eta Garraio Sailburuordeak, Herrilan Sailburuordeak eta Zerbitzu Zuzendariak osatuko dute. 2. atala.- Garraio Sailordetza eta Herrilan Sailordetzaz gain, Zerbitzu Zuzendaritza eta Garraioetarako Euskal Herriko Batzordea ere Sailburuaren artezko agintepean daude. 3. atala.- 1.- Garraio Saiordetzaren artezko agintepean daude honako ihardute-sail hauek: 1. Garraio Zuzendaritza. 2. Garraio Azpiegitura Zuzendaritza. 3. «Eusko Trenbideak/Ferrocarriles Vascos, S.A.» herri-baltzua. 4. «lngeniería para el Metro de Bilbao, S.A. - Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B., IMEBlSA» herribaltzua. 5. «Centro de Contratación de Cargas» izeneko merkatal erakunde autonomiaduna. 6. Meteorologi Euskal Batzordea. 7. Merkantzi Arriskutsuen Garraioaren Koordinaketarako Euskal Batzordea. 2.- Herrilan Saiordetzaren artezko agintepean daude honako ihardute-sail hauek: 1. Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaritza. 2. Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendaritza. 3. Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoa. 4. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Batzordea. 4. atala.- 1.- Garraio Zuzendaritzaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Araugintza eta Koordinaketa unitatea. 2. Logistika eta Merkantzi Arriskutsuen Garraiorako unitatea. 3. Azterlan eta Plangintza unitatea. 4. Garraio-Babes eta Kudeaketa unitatea. 5. Meteorologi Euskal Zerbitzua. 6. Garraio Azterlanetarako Zentrua. 2.- Garraio Azpiegitura Zuzendaritzaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Trenbideen unitatea. 2. Bilboko Hiri- Trenbidearen unitatea. 3. Azpiegituren Plangintza eta Kudeaketa unitatea. 3.- Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaritzaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Egitasmo eta Obretarako unitatea. 2. Itsas-portuen Kudeaketa unitatea. 3. Portuen Gipuzkoako Lurralde Zerbitzua. 4. Portuen Bizkaiko Lurralde Zerbitzua. 4.- Uren Plangintza eta Lanetarako Zuzendaritzaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Uren Plangintza unitatea. 2. Uren Obretarako unitatea. 5.- Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Errepide-Azpiegituraren Plangintza unitatea. 2. Araugintza eta Teknologia unitatea. 6.- Zerbitzu Zuzendaritzaren agintepean daude honako administrazio-unitate hauek: 1. Finantza-administraziorako unitatea. 2. Langilego unitatea. 3. Kontratazio unitatea. 4. Lege unitatea.II. ATALBURUA IHARDUN-ARLOEN BANAKETA I. SEKZIOA GARRAIO SAILORDETZAZ 5. atala. - Garraio Sailordetza, Sailburuaren goimailako zuzendaritzapean, honako ihardun-arlo hauen buru eta koordinatzaile izango da: a) Garraio Azpiegitura. b) Lurretikako, airetikako eta kablezko garraioak. c) Autonomi Elkarteko meteorologi zerbitzua. 6. atala.- Garraio Azpiegitura Zuzendaritzari dagozkio: 1. Autonomi Elkartearen esku dauden trenbidezko garraioaren azpiegituren plangintza eta programaketa egitea, eta baita horren gauzaketa zaintzea eta gainbegiratzea ere. 2. Trenbidezko garraioaren azpiegitura-arloarekiko teknika mailako ikerketa eta garapena. 3. Trenbidezko garraioaren azpiegitura-proiektuen gainbegiraketa teknikoa eta ikuskaritza egitea eta, beharrezko izan dadinean, horiek lantzea. 4. Trenbidezko garraiorako azpiegitura-lanen gauzaketaren zuzendaritza eta kontrola eramatea. 5. Trenbidezko garraioen proiektuak idazterakoan, azpiegitura-obrak esleitzerakoan eta eskuratzerakoan laguntza teknikoa ematea. 6. Trenbidezko garraioaren azpiegiturari dagozkion arau-proiektuak lantzea. 7. Bilboko Hiri Trenbidean, Eusko Jaurlaritzaren esku dauden proiektu, obra eta gainerako ihardunak burutzea. 8. «Ingeniería para el Metro de Bilbao, S.A. - Bilboko Metrorako Ingeniaritza, A.B., IMEBISA» herribaltzuaren kudeaketaren gainbegiraketa eta administrazio-babesa burutzea, baltzua bere agintepean duen Garraio Sailburuordearen goi-zuzendaritzapean eta bere aginduei jarraituz. 7. atala.- Garraio Zuzendaritzari dagozkio: 1. Lege eta arau-garapen proiektuak eta garraioen goi-mailako ikuskaritza. 2. Bidaiari eta merkantzien garraioen, eta garraioaren osagarri eta lagungarrien plangintza, antolaketa eta koordinakuntza. 3. Autonomi Elkartearen esku dauden trenbideen eta tranbiekiko plangintza, horiek jarri, antolatu, ustiatu eta ikuskatzea, aurreko ataleko lehenengo eta seigarren idazatietan ezarritakoaren kaltetan gabe. 4. Kablezko garraio-zerbitzuetarako emakida eta baimenak ematea, eta horien ustiaketa eta ikuskaketa. 5. Euskal Autonomi Elkartearen esku dauden trenbide eta kablezko garraio-zerbitzuen kudeaketa; herri-baltzuek kudeatutakoei dagokienez, kudeaketa horren gainbegiraketa eta administrazio-babesa burutzea, Garraio Sailburuordearen goi-zuzendaritzapean eta bere aginduei jarraituz. 6. Airetikako garraio, aireportu, heliportuei buruz Autonomi Elkarteak dituen eskurantzak erabiltzea. 7. Meteorologiaren alorreko aurrikuspen, ikerketa, koordinaketa eta informazioak. 8. Garraioaren logistikaren garapena Euskal Autonomi Elkartean. 9. Garraioak edo honen ihardun lagungarri edo osagarriak egiteko beharrezko gaikuntza profesionala lortu, egiaztatu eta kontrolatzeari buruzko Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskurantzak burutzea, eta baita arloko profesionalen heziketa-iharduna ere. 10. Garraio alorreko arbitraia-batzordeari buruzko Autonomi Elkarteko Administrazioaren eskurantzak erabiltzea.II. SEKZIOA HERRILAN SAILORDETZAZ 8. atala.- Herrilan-Sailordetza, Sailburuaren goimailako zuzendaritzapean, honako ibardun-arlo hauen buru eta koordinatzaile izango da: a) Urak. b) Herrilanak. c) Errepide-sarea. d) Portu eta itsas-arazoak. 9. atala.- Uren Plangintza eta Obretarako Zuzendaritzari dagozkio: 1. Euskal Autonomi Elkartearen esku dauden uren administrazio publikoaren antolakuntza, Urei buruzko Legean jasotako elkarlan erizpideei jarraituz. 2. Urei buruzko planen gauzaketa prozesuak bultzatu eta zuzentzea, 29/1985 Legearen 13.3 eta 38.4 ataletan ezarritako erizpideei jarraituz. Arautegi bidez ezarriko dira prozesu horien gauzatze-aldiak, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailak ezarri edo proposa ditzan ingurugiroari buruzko zehaztasunekiko horietako bakoitzaren koordinaketa bermatuz. 3. Uren azpiegitura lanak eta hauen zainketzari buruzko ihardunak, eta baita ur-instalakuntza eta lanekin zerikusia duten teknologien eguneratze eta ikerketa, ubide eta ureztaketak izan ezik. 4. Bere esku dauden arroetan, Autonomi Elkarteari uren eta erreken alorrean dagozkion erabilera, emakida eta baimenak, eta kanon eta gainontzeko zergen kudeaketa eta likidapenari buruzko gaiak. Uraren kalitatearekin lotura duten azaroak, ez dira hemen sartzen. 5. Autonomi Elkartea eta Estatukoa, gainontzeko Autonomi Elkarteak, Foru Aldundiak eta Toki Administrazioekiko urei buruzko koordinaketa eta ekonomi, teknika eta administrazio arloetako elkarlana. 6. Euskal Autonomi Elkartearen esku dauden arroetako ur-baliabide eta ustiakuntzen erregimenaren ondoriozko gainontzeko eginkizunak, ubide eta ureztaketak izan ezik, eta baita hauek zaindu eta zabaltzeko beharrezko ekintzak proposatu eta burutzea ere, Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailarekin elkarlanean. 7. Proiektuetarako Zerbitzu berezirik ez duten Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen gain eragina izan eta eraikintzarakoak ez diren herrilanen ziurtagirien teknika-mailako ikuskaritza eta kontrola eramatea, proiektuak lantzea eta gainbegiratzea eta obrak burutzea. 8. Eraikintzarakoak ez diren eta Eusko Jaurlaritzako hainbat Sailen gain eragina duten herrilanak eskuratzen laguntzea. 9. Garraio eta Herrilan Saileko herrilanetako proiektuak idaztean eta horien zuzendaritzan laguntza teknikoa ematea. 10. atala.- 1.- Portu eta Itsas-arazoetarako Zuzendaritzari dagozkio: 1. Portuen eta bertako instalazioen garapen eta zainketarako plangintza eta programaketa. 2. Portuetako zerbitzu-eremuak antolatzea. 3. Portuko zerbitzuen eta herri jabetzako ondasunen ustiaketaren kudeaketa eta kontrola eta baita portuko eragiketak arrazoibideratzea ere. 4. Portuetan egiten diren obra eta instalazioen proiektuen zuzendaritza eta baita horiei baimena eta ekonomia-onarpena eman aurretiko gainbegiraketa ere. 5. Itsasotikako eta ibaietikako garraioak. 6. Itsas-salbamendua. 7. Sailaren esku dauden itsas-irakaskuntzak eta itsas-garraioetako profesionalen eguneratze eta hobekuntza. 2.- Portuen Bizkaiko eta Gipuzkoako lurralde zerbitzuek, portuetako instalazioen egiazko eraikuntzarako, ustiaketarako eta zainketarako beharrezko diren ekintzak izango dituzte beren ardurapean. 11. atala.- Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoari dagozkio, Herrilan Sailburuordearen zuzendaritzapean: 1. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Aurrerapen eta proiektua burutzea. 2. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren berrikusketarako beharrezko ekintzak. 3. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren aldaketa arruntak prestatzea. 4. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren ohizkanpoko aldaketak egin eta proposatzea. 5. Lurralde Historikoetako foru ihardute-sailek errepideen plangintza eta koordinaketa alorrean egin ditzaten proposamenei buruzko txostena egitea, Euskal Autonomi Elkarteko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legean ohartemandakoari jarraituz. 6. Errepideei buruzko Plan Orokorraren jarraipena egin eta programa eta teknikazko arauen egiteratzearen egokitasuna zaintzea. 7. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plan Orokorraren Batzordeari teknika eta administrazio arloko laguntza sagurtatzea. 8. Euskal Autonomi Elkarteko Errepideei buruzko Plana eta lurralde eta hirigintza planeamendua edo eragiten dituen beste edozein alor plangintzaren arteko bateratzea, beste ihardute-sailek izan ditzaten eskurantzen kaltetan gabe. 9. Euskal Autonomi Elkartea eta gainontzeko lurralde-administrazioen errepideen arloko ekonomia, teknika eta administrazio-koordinaketa eta haien arteko elkarlanerako bideak prestatu eta proposatzea, beste sailek izan ditzaten eskurantzen kaltetan gabe. 10. Bide-azpiegituraren proiektu, eraikuntza, zainketa eta ustiaketa arloetako ikerketa suztatzea. 11. Bide-azpiegituraren teknikazko arauen proiektuak egin eta bateratzea. 12. Bideen teknikazko arau orokorrei buruzko dokumentazio-zentrua bultzatzea, eta baita errepidearen erabilgarritasun handiagoaren aldeko lan guztiak ere; beste sailek izan ditzaten eskurantzen kaltetan gabe. 13. Errepide-azpiegiturari buruzko arauzko proiektuak egitea.III. SEKZIOA ZERBITZU ZUZENDARITZAZ 12. atala.- 1.- Zerbitzu Zuzendaritzari dagozkio, Sailburuaren goi mailako zuzendaritzapean: 1. Sailburuari teknika-lege eta administrazio mailako laguntza ematea. 2. Saileko ihardute-sail ezberdinen arteko eta hauek eta Jaurlaritzako beste Sailekiko harremanen koordinaketa, eta Zuzendaritzaren eginkizunetakoren bati buruzko ihardute-sailetako partaidetza. 3. Aurrekontuen lantze eta jarraipen lanak koordinatzea. 4. Administrazio mailako akurapenak, Sailari dagozkionetan. 5. Sailaren lege-aholkularitza, gainontzeko zuzendaritzekin lana koordinatuz. 6. Sailak eman ditzan arauak koordinatzea eta, hala behar izan dadinean, lantzea eta kontrola eramatea. 7. Sailean sortzen diren arazoei buruzko azterlan eta txostenak egitea, beste edozein zuzendaritza-atalen eskutan ez daudenean, eta baita hauetaz arduratu eta erabakiak hartzea ere. 8. Langilegoari buruzko administrazio eta ohizko kudeaketa egintzak, eta Zuzendaritzako langilegoaren buruzagitza. 9. Saileko erregistro nagusia eta zerbitzu orokorren antolakuntza eta administrazioa, eta sistema eta lan-metodoen koordinaketa. 10. Sailaren argitaratze eta zabalkuntza iharduna zuzendu eta kudeatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzaren eskuduntzen kaltetan gabe. 11. Sailak informatika arloan egin ditzan aplikazioen koordinakuntza eta kudeaketa eramatea, Antolaketa eta Informatika Batzorde Teknikoaren eta Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Zerbitzu Nagusien Zuzendaritzaren eskuduntzen kaltetan gabe. 2.- Maiatzaren 26ko 205/1987 Dekretuz sortarazitako Kontratazio Mahaia, Garraio eta Herrilan Saila eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailentzako bakarra dena, Zerbitzu Zuzendaritzari atxikitzen zaio Garraio eta Herrilan Sailaren ihardun-arloan, aipatu Dekretuan ematen zaizkion eskuduntzak betez.III. ATALBURUA ESKUDUNTZAK I. SEKZIOA SAILBURUAZ 13. atala.- Garraio eta Herrilan Sailburuaren eskuduntzak dira ekainaren 30eko 7/1981 Jauriaritza Legearen Ill. idazpuruko IlI. atalburuko 26. atalean ezarritakoak Eta 15/1991 Dekretuaren arabera Sailari dagozkion eramuan eta arloetan indarrean dauden legeek eskura diezazkionak ere bai, beste edozein Saili izendatzen ez zaizkionean.II. SEKZIOA SAILBURU ORDEEZ 14. atala.- Garraio eta Herrilan Sailburuordeek, beren ihardute eremuen barruan, Sailburuaren goi gidaritzaz eta kontrolpean, eta Jaurlaritzari buruzko Legearen (ekainaren 30eko 7/1981 Legea) IlI. idazpuruko IV atalburuko 30. atalean xedatutakoaren arabera, honako eskuduntza hauek dituzte: 1.- a) Sailburuak esanbidez esku emanda, Sailaren ordezkotza egitea. b) Sailordetzari atxikitako langilegoaren buruzagitza gorena egitea. c) Sailordetzari atxikitako zentru, tegi eta erakundeen ikuskaritza. d) Gainontzeko sailekiko eta saiolordetzekin zerikusia izan dezaten erakunde eta entitateekiko harreman-bideetarako ihardute-sail izatea. e) Sailordetzaren eta beronen menpe dauden ihardute-sailen iharduketen koordinaketa. Horren ihardute alorretako gaietan xedapen nagusiak gertatzea behar bada, eta Sailburuari bidaltzea. g) Bere ihardun-arloetako gaiei buruzko manuak eta zirkularrak ematea. h) Bidezkoak eritzitako erabakien proposamena egitea Sailburuari bere agintepekoak diren gaietan, horien izapideak egitea Sailburuari dagokiola. i) Sailordetza eremuko aurrekontu-sail ezberdinen arteko diru-izendapenen transferentzia proposamenak egitea. j) Sailordetzaren esku dauden espedienteak izapidetzeko beharrezkoak izan daitezen gastuak baimentzea, urte askotarako gastuei dagozkienak salbuetsiz. 2.- Kontratapenei dagokienez, ondoren jasotzen diren izapideei buruzko ahalmen eta eskuduntzak izango dituzte bakoitzak bere eremuan, honako hauek salbuetsiz: Urte askotarako gastuko eta obrak burutzeko, dagokien zerga-zatia kendu ondoren, berrogeitamar milioi gainditu ditzaten espedienteak, eta hornikuntza, zerbitzu publikoen kudeaketa, teknika sorospidetzak, ohizkanpoko lan zehatz eta bereziak, zerbitzu-akurapenak eta Administrazioaren administrazio izaera bereziko beste edozein espedienteei buruzkoak ere, azken hauen aurrekontua, hauei ere dagokien zerga-zatia kendu ondoren, hamar milioi gainditu ditzatenean: - Gastu eta kontratapenetarako baimenak ematea. - Gastu eta kontratapenak onartzea. - Aurreproiektu, proiektu, txosten, administrazio klausula partikularren eta teknikazko oinarrien pleguak onartzea. - Espedienteei hasiera ematea. - Esleipen jardunbideak irekitzea onartzea. - Presatasuna aitortzea, horrela behar dezaten espedienteetan. - Lehiaketa eta enkanteen deialdi pubIikoetako oinarri-arauak. - Lehiaketa eta enkanteetako lizitatzaileen aurre onarpena. - Behin-betiko esleipenak. - Esleipen aurrekontuaren %20tik beherako. aurrekontua duten aldaketa eta osagarriak onartzea. - Prezioen berrikusketak onartzea. - Behin-behineko eta behin-betiko likidapenak onartzea. - Fidantzak itzuli eta bermeak baliogabetzea. -Izapidetza-bidean dauden espedienteei buruzko egiaztagiriak onartzea. - Kontratuen egiteratzean sor daitezen arazo guztiei ebazpena ematea. - Kontratuak ebaztea. 3.- Sailburuak bera ordezkatzeko ematen dizkionak. 4.- Indarrean dauden lege-xedapenek eman die zazkion gainontzeko eskuduntza, ahalmen, eskubide eta eginkizunak.III. SEKZIOA ZUZENDARIEZ 15. atala.- Zuzendariek, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzari buruzko Legearen III. idazpuruko IV atalburuko 31. atalean xedatutakoaren arabera, honako eskuduntza hauek dituzte: 1.- a) Zerbitzuen gidaritza eta kudeaketa, eta Saileko beren ardurapeko gaiei aterapide ematea, Sailburuordearen edo, Zerbitzu Zuzendariaren kasuan, Sailburuaren koordinaketa eta kontrolpean. b) Beren menpeko atalak zaindu eta ikuskatzea. c) Saioburuordeari, edo Zerbitzu Zuzendaritzaren kasuan, Sailburuari. beren egiteko izan eta horiek bideratzea Zuzendaritzari dagozkion gaietan bidezko eritzitako erabakiak hartzeko proposamena luzatzea. d) Beren menpeko bulegoen barne-iharduna finkatzea. e) Beren Zuzendaritzari dagokion aurrekontu egiteratzearen kudeaketa eta jarraipena egitea. f) Gaiaren arabera dagozkien kontratuak eman eta gauzatzea. 2.- Sailburuak bera ordezkatzeko ematen dizkionak. 3.- Indarrean dauden lege-xedapenek eman diezazkion gainontzeko eskuduntza, ahalmen eta eginkizunak. 4.- Kontratapenei dagokienez, ondoren jasotzen diren izapideei buruzko ahalmen eta eskuduntzak izango dituzte bakoitzak bere eremuan: - Kontratuak gauzatzea. - Lan-egitarauak onartzea. - Laneko segurtasun eta higiene planak onartzea. - Ekainaren 11ko 245/1985 Dekretuz araututako eraberritze, konponketa txiki, zainketa edo babes obrak kontratatzeko erregimen zehatzak araupetzen dituen espedienteen kontratapena egin ahal izateko beharrezko ahalmen guztiak. - Obrak, teknika sorospidetzak, hornikuntzak eta ohizkanpoko lan zehatz eta bereziak kontratatzeko espediente txikietan baimena ematea, dagokion Aurrekontu Legean ezartzen den jardunbide zehatzari jarraituz, eta indarrean dagoen araubideak une bakoitzean finkatzen dituen honen urteko zenbatekoen mugak ez dituela gaindituko. Gainera, aurreko ataleko 2. idazatian jasotako kontratapenei buruzko Zerbitzu Zuzendaritzaren ihardun-arloko eskuduntza eta ahalmenak dagozkio Zerbitzu Zuzendariari. IV SEKZIOA ERREPIDE-AZPIEGITURETARAKO KABINETE TEKNIKOAREN ARDURADUNAZ 16. atala.- Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoaren arduradunak, Herrilan Sailburuordearen zuzendaritzapean eta Eusko Jaurlaritzaren 395/1987 Dekretuan ohartemandakoaren arabera, honako eskuduntza hauek izango ditu: a) Kabinete Teknikoaren zerbitzuen teknika eta administrazio zuzendaritza eraman eta bere esku dauden Saileko gaiei buruzko erabakiak hartzea, Herrilan Sailburuordearen koordinaketa eta kontrolpean. b) Bere menpeko atalak zaindu eta ikuskatzea. c) Herrilan Saioburuordeari, bere egiteko izan eta horiek bideratzea Kabinete Teknikoari dagozkion gaietan bidezko eritzitako erabakiak hartzeko proposamena luzatzea. d) Kabinete Teknikoaren menpeko bulegoen barne-iharduna finkatzea. e) Kabinete Teknikoari dagokion aurrekontu egiteratzearen kudeaketa eta jarraipena egitea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa. 1.- Ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzari buruzko Legearen 39.4 eta atal bateragarrietan jasotakoaren arabera, Sailburuari atxikitako eginkizunen ordezkotza eman ahal izango zaie sailburuorde eta zuzendariei. 2.- Sailburuordeek beren menpe dauden zuzendariei eman ahal izango diete beren eginkizunen ordezkotza, eta baita zuzenean hauen menpe dauden ihardute-sailei ere. 3.- Zuzendariek beren menpe dauden ihardutesailei eman ahal izango diete beren eginkizunen ordezkotza. 4.- Sailburuaren Aginduz egin beharko da ordezkotza, egiteko hori izendatuta duen ihardute-sailaren proposamenez. Aldibaterakoa izango da, edozein momentutan ezeztatu ahal izango dela. Bigarrena. 1.- Sailburuordetzaren bat betegabe, edo huts-egite edo gaixotasunik gertatzen bada, zuzendariei dagokie ordezkotza, egitura bakoitzean azaltzen diren ordenaren arabera, berariaz bestelakorik erabakitzen ez bada. 2.- Saileko zuzendaritzaren bat betegabe, edo huts-egite edo gaixotasunik gertatzen bada, mailaz hurrengoa izan eta goragoko nagusiak beteko ditu hauei dagozkien eginkizun eta eskurantzak, gertaera horrek dirauen artean eta Sailburuak berariaz bestelakorik erabakitzen ez badu. Hirugarrena.- Errepide-Azpiegituretarako Kabinete Teknikoaren Buruzagitza, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 96. atalean behin-behingo langileentzako ezarritakoari jarraituz beteko da. ALDIBATERAKO XEDAPENA Estatutik Autonomi Elkartera, langileak, ondasunak eta zerbitzuak trdnsferitzea behar duten eta Dekretu honetan jasotako eskurantza eta eginkizunen erabilera osoa ez da emango transferentzia hori gertatzen ez den artean. INDARGABETZE XEDAPENA Indargabe geratzen dira Eusko Jaurlaritzaren Garraio eta Herrilan Sailaren ihardute-egiturari buruzko maiatzaren 5eko 156/1987 Dekretua eta Garraio eta Herrilan Sailaren ihardute-egitura aldatzen duen uztailaren 28ko 188/1988 Dekretua, eta baita Dekretu honek ezarritakoen aurka dauden, kontraesa ten duten edo bat ez datozen maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak ere. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Baimena ematen zaio Garraio eta Herrilan Sailburuari Dekretu honen garapen eta aplikaziorako beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko, aurretiko manuzko txostenak egin ondoren, eta baita Zerbitzu edo maila apalagoko ihardute-atalak bateratu, sortu edo kentzeko ere, honek gastuaren gorakadarik ekarri beharko ez duela. Bigarrena.- Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean sartuko da indarrean. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko apirilak 23. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Garraio eta Herrilan Sailburua, JOSU VERGARA ETXEBARRIA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (9)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak (0)

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa (0)

Ez dago lotutako edukirik.