Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

234/1991 DEKRETUA, apirilaren 9koa, Osasun Saileko egitura organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 81
  • Hurrenkera-zk.: 1291
  • Xedapen-zk.: 234
  • Xedapen-data: 1991/04/09
  • Argitaratze-data: 1991/04/19

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren bidez Euskal Autonomi Elkarteko Administrazioa osatzen duten Sailak finkatu ziren, beren eginkizunak eta ihardunarloak ere bertan ezartzen zirelarik. Dekretu horretan Sailen egitura eta Sail bakoitzari dagozkion eskuduntzak berrantolatu dira. Osasun eta Kontsumo Sailari dagozkionetan, ordurarte izandako izena aldatu egin da, Osasun Saila dela egungo izena, eta Kontsumo arloko eginkizunak, aurrerantzean, Industria eta Merkataritza Sailak beteko ditu. Egitura berriak, beraz, egungo egoerari, eta aldi batera, Gizarte Segurantzaren osasun sorospidetzaren arloko eginkizun eta zerbitzu eskualdaketen ondoriozko beharrei erantzuten die. Izan ere, koordinazio handiagoa lortu nahi da Osasun Sailaren eta Osakidetza Administrazio Erakunde Autonomoaren artean, eta aldi berean, eginkizunen zermugapen zehatzagoa; lehenengoak, osasun politika planifikatu, antolatu eta zehaztu dezan, eta bigarrenak, osasun zerbitzuak kudea ditzan. Guzti horren ondorioz, Osasun Sailburuaren saloz, Lehendakaritzak onartu ondoren eta Jaurlaritzak 1991ko apirilaren 9an aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: I. ATALBURUA SAILAREN ANTOLAERAZ 1. atala.- Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 12. atalari darionez, Osasun Saila ondoren adierazten diren eginkizun eta ihardun-arloak dituen Eusko Jaurlaritzako Organua da: a) Osasunketaren plangintza eta eraketa. b) Osasun publikoa eta elikadura-higienea. c) Zainketa epidemiologikoa. d) Farmazien eraketa. e) Sailari atxikita edo horren menpe dauden Erakunde Autonomoak, Zuzenbide Pribatupeko Izaiki Publikoak eta Baltzu Publikoak zuzentzea, Legeek eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. f) Legeek eta arautegiek ematen dizkioten gainontzeko ahalmenak. 2. atala.- Aurreko atalean adierazitako gaiei buruko eskuduntzak burutzeko, Osasun Sailak, Sailburuaren goiko zuzendaritzapean, honako organu hauek izango ditu: l. Osasun Sailordetza. 1.l. Osasun Publikorako Zuzendaritza. 1.2. Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritza. 1.8. Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritza. 2. Administrazio Sailordetza. 2.l. Zerbitzu Zuzendaritza. 2.2. Plangintza eta Ekonomi Araubiderako Zuzendaritza. 2.3. Lege Araubiderako Zuzendaritza. 3. Laguntza Kabinetea. 4. Maila apalagoko administrazio unitateak Osasun Sailburuaren Aginduz egituratuko dira eta Aginduak Dekretu honetan ohartemandako egitura garatuko du. 3. atala.- Osakidetza Erakunde Autonomoa Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari atxikita gelditzen da. Erakunde hori maiatzaren 19ko 10/83 Legearen bidez sortu zen.II. ATALBURUA SAILBURUAZ 4. atala.- l. a) Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Sailburuari dagokio Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean ezarritako eskuduntzak burutzea, baita otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren indarrez Sailari dagozkion egiteko eta ihardun-alorretan indarrean dagoen legeriak ematen dizkionak ere. b) Zigor-agintea gauzatzea Sailak agintea duen arloetan, 2.500.000 PTAko isunak ezar ditzakeela eta Ebazpen-proposamena egingo diola Jaurlaritza Kontseiluari zenbateko horretatik gorako kasuetan. 2. Sailaren politika lantzen, ikuskatzen eta jarraitzen lagunduko dion Zuzendaritza Kontseilu baten buru izango da Sailburua. Kontseilukideak honako hauek izango dira: Sailburuordeak, Osakidetzako Zuzendari Nagusia, Zerbitzu Zuzendaria eta Sailburuak izenda ditzan kideak. 3. Sailburuaren artezko agindupean egongo den Laguntza-Kabinete bat egongo da. Jaurlaritzari buruzko Legearen 28. atalean eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/89 Legearen 96. atalean ohartemandako lege araubidepean egongo dira Kabinete hori osatzen duten langileak.III. ATALBURUA SAILORDETZEZI. Sekzioa Osasun Sailordetzaz. 5. atala.- 1. Honako hauek burutzea dagokio Osasun Sailburuari, Sailburuaren artezko eta hierarkiazko agintepean: a) Sailburuak eskuemanda, Sailaren ordezkotza egitea gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan. b) Sailordetzaren -eta honen menpeko administrazio unitateen arauak eta ihardutze-planak Sailburuari proposatzea. c) Ihardutze-planen kudeaketa eta helburuak gainbegiratzea, beronen menpeko zentruen eta tegien koordinaketa eta ikuskaritza bereganatuz. d) Osasun sistema planifikatzen eta ebaluatzea. e) Osasun sistemari buruzko ikerketa, irakaskuntza, hezkuntza eta informazio egintzak planifikatzea Pta programatzea. Administrazio eta osasun alorreko baimenak ebaztea Sailaren agintepeko gaiei buruz. g) Establezimendu, zentru . eta zerbitzuak erregistratu, katalogatu eta egiaztatzea, aurreko atalean ezarritakoari jarraituz. h¡ Bere zentru eta dependentzien iharduerak Sailari atxikitako Erakunde Autonomo eta Ente Instituzionalekin koordinatzea. i) Euskal Osasun Zerbitzua/Osakidetzari buruzko maiatzaren 19ko 10/83 Legearen 7.3 atalaren arauera, Euskal Osasun Batzordeko buru izatea. j) Sailordetzaren menpeko zerbitzuei zuzendutako eta beharrezko diren zirkular, manu eta aginduak ematea, Sailordetza horrek ongi funtziona dezan, eta langilego erregimenari dagozkion aginduak betetzen direla zaintzea. k) Sailordetzako Zuzendariek hartutako akordio eta erabakien aurka sartutako Gorajotze errekurtsoak aztertu eta erabakitzea. l) Sailordetzaren menpeko Zerbitzuen proiektoekiko proposamenak egitea, gauzazko eta giza baliabideen beharrak zehaztuz, aurrekontuen aurreproiektua gertatu ahal izateko. m) Indarrean dauden legeei atxikiz Sailburuak eskuratzen dizkionak eta lege-araubidetzak ematen diskionak. n) Bereak diren aginteak Zuzendariengan uztea Sailburuaren baimena lortu ondoren, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/81 Legearen 40 eta 42. atalek diotenaren arabera. 2. Osasun Sailordetzaren menpe honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Osasun Publikorako Zuzendaritza. - Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritza. - Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendaritza. 6. atala.- Osasun Sailburuordeak eskura diezazkion eskuduntzez gain honako hauek dagozkio Osasun Publikorako Zuzendariari: a) Sailburuak eskuemanda, Sailaren ordezkotza egitea gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan. b) Osasunaren sustapen eta babesari buruzko iharduketak programatzea. c) Giza-osasunean eragina duten alderdiak ikertu eta aztertzea. d) Higienearekiko, elikadura kontrolarekiko eta izurrite eta zoonosiaren zaintzarekiko iharduerak ikertu eta proposatzea. e) Osasun Publikoaren gain egin daitezen ikuskaketei buruzko espedientei hasera ematea eta bideak eginaraztea. Zigor-agintea erabiltzea, 500.000 PTA arteko isunak ezar ditzakeela. Drogazalekeriaren aurkako osasun-mailako ekintzak lantzea eta programatzea, Lehendakaritzako Idazkaritzak dituen eskuduntzen kaltetan gabe. 7. atala.- Osasun Sailburuordeak eskura diezazkion eskuduntzez gain honako hauek dagozkio Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendariari: a) Sailburuak eskuemanda, Sailaren ordezkotza egitea gainontzeko agintari, entitate eta gorporazio ofizialekiko harremanetan. b) Osasun sistemaren helburuak eta baita horien planifikaketa eta ebaluaketa ere proposatzea. c) Zerbitzu, zentru eta establezimenduei buruzko ekintzak proposatzea, osasun erregistraketa, katalogazio eta egiaztapenari dagozkionetan. d) Osasun -zerbitzu, -zentru eta -establezimenduen ikuskaritza egitea. e) Farmazi Antolaketari buruzko programak zuzentzea. f) Osasun eta Farmazi Antolaketa alorretan burutu daitezen lege-hauspenei buruzko espedienteak irekitzea eta 500.000 PTArarteko zehapen ahalmenaz baliatzea. g) Gaisoari sorosteari, ostalaritzari, osasun arkitekturari, kalitate kontrolari, osasun zentruen ikuskaritzari eta homologazioari eta gizarte zerbitzuekin ituneak egiteari eta koordinatzeari buruzko helburuak proposatzea. 8. atala.- Osasun Informazio, Irakaskuntza eta Ikerketa Zuzendariari, Osasun Sailburuordeak eskura diezazkion egitekoez gain, honako hauek dagozkio: a) Sailaren ordezkotza-lana egitea, Sailburuaren delegazioz, gainerako agintari, erakunde eta korporazio ofizialekin izan ditzaketen harremanetan. b) Osasun Publikorako Zuzendaritzarekin eta Osasun Plangintza, Antolaketa eta Ebaluaketa Zuzendaritzarekin lan egitea, helburuak finkatzeko eta osasun programak gertatzeko. c) Beharrezkoak diren azterlanak eta ekintzak proposatzea eta burutzea, Osasun Sarerako informazio sistema egokia ezartzeko eta horren iraunerazpenaz arduratzeko. d) Heziketa iraunkorra, irakaskuntza eta ikerketa planifikatzea Osasun Sektoreko langileentzat, Sailor detza honetako Zuzendaritzekin eta Osakidetzarekin koordinatuz. e) Saileko Liburutegia zuzentzea eta horren iraunerazpen-lanak egitea. Il. Sekzioa Administrazio Sailordetzaz 9. atala.- I. Hierarkikoki Saileko Sailburuaren menpetasun zuzenean, honako aginpide hauek burutzea dagokio Administrazio Sailburuordeari: a) Sailaren ordezkotza-lanak egitea Sailburuaren delegazioz, Jaurlaritzari buruzko Legeko 39.4 atalean jasotako printzipioen arabera. b) Kudeaketa -plangintza, -programaketa eta -prozedurei, azterlanei, agiriei, teknika aholkularitzari eta urgazpen informatikoari buruzko egiteko nagusiak koordinatzea eta gainbegiratzea, eta Sailari atxikitako ikastetxeak birregituratzeko proiektuak izapidetzea. c) Sailaren eta lurraldeetako horren dependentzietako zerbitzuak, hots, barne erregimena, ekonomi eta finantza mailako kudeaketa. ondare eta aurrekontu kudeaketa, azpiegituraren eraketa eta baliabide materialak zuzkitzea alegia, zuzentzea, indartzea eta koordinatzea; horrez gain, Sailari atxikitako Erakunde Autonomuen eta Entitateen ekonomi eta finantza mailako politika aurrera eramatea. Osakidetzari dagokionez, bera sortzeari buruzko Legeko 3. atalean ohartemandako moduan gauzatuko dira ahalmen horiek. d) Langilegoari buruzko politika zuzentzea Sailaren eremuan, oharpide orokorrak eta partikularrak eman daitezkeela hori indartzeko eta garatzeko; Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Sailarekin koordinatuz burutuko da aurreko hori. Halaber, Sailari atxikitako Erakunde Autonomoek eta Ente Instituzionalek langilego alorrean duten politikak koordinatuko ditu. e) Estatutuaren garapenari dagokionean eta Sailarenak berarenak diren gaietan Euskal Autnnomi Elkarteari zerbitzuak eskualdatzeari buruzko prozesuen koordinaketa eta jarraipena egitea. ' Sailaren ordezkapen-lanak gauzatzea beste Administrazio, Jaurlaritzako Sail, Erakunde eta Entitateekin izan ditzakeen harremanetan, alor honetan Saileko beste organu batzuei dagozkien aginpideen kaltetan gabe. Beste Sailen eta horrekin zerikusirik izan dezaten Erakunde eta Entitateen arteko komunikazio-organu lez ere ihardun beharko du bere agintepeko alorretan. g) Jaurlaritzari buruzko Legeko 65etik 67rarteko ataletan aipatzen diren eta orokorrak diren administrazio erabakien proiektuak aurkeztea Sailburuaren aurrean, Osasun Sailaren eremukoak izan daitezenak hain zuzen; halaber, Sail horrek, indarrean dauden arauekin bat eginez, burutu beharko diren xedapen arauemaleei buruzko proiektuak ere aurkeztuko ditu. h) Saileko organuen eta horren Erakundeen argitalpen eta publizitate politika koordinatzea. i) Euskeraren hizkuntza eta sustapen-politika koordinatzea eta indartzea, Jaurlaritzak emandako jarraibideen arabera eta alor horretan Hizkuntz Politikarako Idazkaritzak bereganaturik izan ditzakeen eskuduntzen kaltetan gabe. j) Sailordetzako Zuzendariek hartutako Akordio eta Erabakien aurka sartutako gorajotze errekurtsoen berri izatea eta horiek ebaztea. k) Sailaren eta horri atxikitako Erakunde eta Entitateen aurrekontu aurreproiektuaren gertaketa-lanak koordinatzea. I) Sailburuari sorospen teknikoa eta administratiboa eskeintzea horrek egokitzat jotzen dituen gaietan eta Zuzendaritza Kontseiluaren bilerak gertatzea. m) Jaurlaritzaren Kontseiluaren eta Ekonomi Batzordearen erizpenpean jarri behar diren gaiak proposatzea, koordinatzea eta horiei buruzko berri ematea. n) Zerbitzu Zuzendaritza, Ekonomi Araubide Zuzendaritza eta Lege Araubide Zuzendaritza koordinatzea eta zuzentzea. ñ) Sailari atxikitako ondareari bereonean eusteko eta horren iraunerazpenerako egin daitezen lanak zuzentzea eta koordinatzea, eta ondare hori zaintzeaz eta hrren lege arauketaz arduratzea. o) Sailburuaren zuzendaritzapean, Sailari atxikitako Erakundeen eta Entitateen kudeaketa ekonomikofinantzieroaren gainbegiraketa. p) Indarrean dauden arauen arabera Sailburuak espreski delega diezazkionak, eta oredenamendu juridikoak gainera diezazkionak ere bai. q) Bere menpeko Zuzendariengan delegatzea bere eskuduntzak, horretarako Sailburuak baimena eman ondoren eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/ 1981 Legeko 40 eta 42 ataletan xedatutakoaren arabera. 2. Aurrean aipatutako egitekoak betetzeko, beharrezkotzat jotzen dituen txostenak, datuak eta agiriak eska diezazkioke Sailari. 3. Administrazio Sailburuordearen menpe, zuzenki, honako Zuzendaritza hauek egongo dira: - Zerbitzu Zuzendaritza - Plangintza eta Ekonomi Araubide Zuzendaritza - Lege Araubide Zuzendaritza 10. atala.- Zerbitzu Zuzendariari, Administrazio Sailburuordeak delega diezazkion aginpideez gain, honako hauek dagozkio: a) Langilegoak dituen premiak ebaluatzea, eta horretarako, Saileko lanpostuen zerrenda proiektuak gertatu eta horri atxikitako Erakundeenak gainbegiratu. b) Sailari atxikitako langilegoaren administrazio eta kudeaketa alorretan Euskal Funtzio Publikoari buruzko Legeak eta indarrean dauden gainerako arauek gainera diezazkion ahalmenak, aginpideak eta egitekoak burutzea. c) Arautegi proiektua aztertzea eta proposatzea langilego alorrean. d) Saileko langilegoaren disziplina erregimenari buruzko arauak aplikatzea, eta bateraezintasunei buruzko arauak aplikatzeko orduan bidezkoak izan daitezen erabakien proposamena egitea Sailburuari. e) Langilegoaren alorrean Sailaren aurrean, Admi nistrazio Kontseiluaren aurrean edo Sailari atxikitako Erakunde Autonomoen edo Entitateen aurrean sar daitezen gorajotze errekurtsoak izapidetzea eta proposatzea. f) Langilegoari eta gizarte ekintzari buruzko politiken egitasmoak eta programak aztertzea, gertatzea eta proposatzea; eta hori, HAEEk, uztailaren 27ko 16/85 Legearen arabera, alor honetan dituen eskuduntzen kaltetan gabe. g) Sailari atxikitako Erakunde Autonomo eta Entitateetako lanpostuak lortzeko eta betetzeko saioei buruzko deialdiaren oinarri-arauak gainbegiratzea. h) Instrukzioak, zirkularrak eta xedapenak ematea Saileko Administrazlo Unitateek ihardun dezaten. Langileagori buruzkoak izan eta horretan agintea duten organuek hartutakoak diren akordioen berri ematea egokiro Saileko administrazio zerbitzuei, akordio horiek betetzen diren edo ez zainduz. i) Saileko erregistro nagusia eta artxiboa zuzentzea eta horren iraunerazpen-lanak egitea, eta argitalpen eta publizitate lanak ere bai. j) Sailari atxikitako ondarea bereonean eustearen eta horren iraunerazpenaren kudeaketa egitea, horretan egin daitezen inbertsioez eta zerbitzuez arduratzea, horien dependentzietako erosketak eta horniketak burutuz. k) Sailaren aplikapen informatikoak koordinatzea eta kudeatzea, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako Saileko Antolaketa eta Informatikako Batzorde Teknikoak eta Informazio Sistemen Zuzendaritzak dituzten eskuduntzen kaltetan gabe. 1) Beste Zuzendaritzei gaineratu gabe egon eta Administrazio Sailordetzarenak berenak diren eskuduntzak burutzea, eta Administrazio Sailburuordeak espreski delega diezazkionak ere bai. 1 1. atala.- Plangintza eta Lege Araubide Zuzendariari, Sailburuordeak delega diezazkion aginpideez gain, honako hauek dagozkio: a) Saileko ekonomiaren eta aurrekontuaren kudeaketa zuzentzea eta koordinatzea, informazio, zaingo eta ebaluaketa sistemak ezarriz eta horiei eutsiz. b) Batzorde Ekonomikoaren agintepean jarri behar diren gaiak gertatzea. c) Sailaren ekonomi iharduketaren plangintza egitea, horri atxikitako erakundeekin eta Entitateekin koordinatuz eta, ondoren, izan dezakeen garapenaren gainbegiraketa eginez. Helburu horri dagokionez, beharrezkoak diren ekonomi plangintzarako azterlanak eta egitasmo estrategikoak bururuko ditu, alor horretan Ekonomi eta Plangintza Sailari dagozkion eskuduntzen kaltetan gabe. d) Plangintza eta Ekonomi Araubide Zuzendaritzari dagokio Arrrrekontu eta Ondare-Araubide, Barne Auditoria eta Kontaduritza alorretako indartze, koordinatze eta gainbegiratze eginkizunak burutzea, bai Erakunde Autonomoari dagokionez baita Osasun Sailari atxikitako Enteei dagokienez ere, alor honetan Ogasun eta Finantza Sailak dituen funtsezko eskuduntzen kaltetan gabe. e) Ekonomi eta administrazio mailetako kudeaketa sistemak indartzea eta garatzea, Osakidetzarekin koordinatuz. f) Osasun Sailaren berebiziko organu estatistikoa denez, horiei Euskal Autonomi Elkartearen Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legeak gaineratzen dizkien egitekoak burutzea. 12. atala.- Lege Araubide Zuzendariari, Administrazio Sailburuordeak delega diezazkiun aginpideez gain, honako hauek dagozkio: a) Arau eta xedapen proiektuak izapidetzea eta gertatzea Sailari daragioten alorretan. b) Saileko Sailburuari, Sailburuordeei eta Zuzendariei lege aholkularitza eskeintzea. Halaber, Osakidetzako Lege Aholkularitza koordinatuko du funtzionalki. c) Sailean izapidetutako espedienteen prozedura gainbegiratzea. d) Behartze-indarrekoa ez den erabakiari buruzko proposamenak egitea Sailburuak eta Sailburuordeek ebatzi behar dituzten errekurtsoetan. e) Sailari edo atxikitako Erakunde Autonomoei edo Entitateei daragieten liskarrauzi-bidezko prozeduren jarraipena egitea eta, beharko balitz, bidezkoak diren doikuntzak egin ondoren, Osakidetzaren defentsa eta ordezkapena. f Administrazio bideari amaiera emango dioten Errekurtsoen ebazpenak eta Administrazio Konetseiluaren aurrean edo Sailari atxikita dauden Erakunde Autonomo eta Entitateen Goreneko Mailako Organuaren aurrean tartejarri daitezen auzibideetara jo aurreko murtziloak izapidetzea eta horiei buruzko proposamenak egitea. g) Sailak burutu ditzan ekintza juridikoei eta ondasun higiezinen kontratueí buruzko txostenak egitea. h) Sailari atxikita dauden Erakunde eta Entitateen eraketa juridiko egoki batekin lotura duten zaintza eta babes neurriei buruzko proposamenak egitea. i) Instituzioen arteko harreman, koordinakuntza juridiko eta lege garapenari buruzko programen buru izatea. j) Jaurlaritzaren Kontseiluak aztertu behar dituen gaiei buruzko proposamenak egitea. k) Lege, jurisprudentzia eta interesgarria izan daitekeen dotrina biltzea eta horiei buruzko txostenak eratzea. IV ATALBURUA LAGUNTZA KABINETEKO BURUZAGIAZ 13. atala.- 1. Osasun Sailburuak, bere egitekoak bete ahal izateko, berehalako aholkularieza eta sorospen tekniko mailako Laguntza Kabinetea izango du, Dekretu honetako aurreko ataletan ezartzen diren Saileko Goreneko Mailako Organuen laguntza izateaz aparte. 2. Kabinetea osatzen duten langileen koordinakuntza egitekoak eta buruzagi izatea ere burutuko ditu. 3. Laguntza Kabineteko Titularrak, Zuzendari maila izango du. 4. Sailburuaren edo Sailaren Aholkulariak, Laguntza Kabineteari atxikita egongo dira. 5. Organuaren Titularrak bere egitekoak betetzeko eragozpen izan daitezkeen gaisoaldi, ezegote, lanpostua hutsik gelditze edo beste edozein zirkuntantzia ematea gerta dadinean, Zerbitzu Zuzendariari dagokio egiteko horiek betetzea. GEHIGARRIZKO XEDAPENAK Lehenengoa.- Sailburuorde baten kargua hutsik gelditzea, bera ez egotea edo gaisorik egotea gerta dadinean, horien pean dauden Zuzendariek beteko dituzte horiek dituzten eskuduntzak eta egitekoak, Dekretu honetan arautzen den egitura organikoan ezartzen den hurrenkeraren arabera eta kontrakorik Erabaki adieraziz finkatu ez dadin bitartean. Halaber, Zuzendari baten kargua hutsik gelditzea, bera ez egotea edo gaisorik egotea gerta dadinean, hierarkikoki horren goitik dagoenari dagokio horren ordezkotza egitea, egitura organiko honetan ezartzen denaren arabera eta kontrakorik Erabaki adieraziz finkatu ez dadin bitartean. Bigarrena.- Dekretu honetako 5. ataleko 1. idazatiko f) letran Osasun Sailburuordeari ematen zaizkion ahalmenez aparte, Euskal Autonomi Elkarteko Farmazilarien Elkargo Ofizialetan Farmazia bulegoak sortzeko, eraikitzeko, aldatzeko, egokitzeko edo ezabatzeko baimenak emateko eskuduntza delegatzeko, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuari baimena ematen dion azaroaren 18ko 249/1986 Dekretuak indarrean dirau espreski aldatu ez dadin bitartean eta bai Dekretu horren aplikaziorako eman zen 1986ko azaroaren 28ko Aginduak ere. Era berean, Agindu horretan, Lan, Osasunketa eta Gizartesegurantza Sailburuari buruz egiten diren aipamenak, Osasun Sailburuordeari egindakotzat hartuko dira. INDARGABETZE XEDAPENA Apirilaren 7ko 78/1987 Dekretua eta Dekretu honetan ezarritakoaren aurka egin dezaten maila bereko edo apalagoko Xedapen guztiak indargabetu egiten dira. AZKEN XEDAPENAK Lehenengoa.- Dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko beharrezkoak izan daitezen xedapenak emateko ahalmena ematen zaio Osasun Sailburuari. Bigarrena.- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hartuko du indarra Dekretu honek. Vitoria-Gasteiz, 1991ko apirilak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Osasun Sailburua, IÑAKI AZKUNA URRETA.