Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

230/1991 DEKRETUA, apirilaren 9koa, «Servicios públicos Industriales y de Seguridad, S.A./Segurtasun eta Industri Zerbitzu Publikoak, S.A.» izeneko Akziokako Baltzu Publikoa sortzeko baimenari buruzko abenduaren 29ko 284/1989 Dekretuaren puntu batzuk aldatzen dituena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Industria eta Merkataritza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 83
  • Hurrenkera-zk.: 1315
  • Xedapen-zk.: 230
  • Xedapen-data: 1991/04/09
  • Argitaratze-data: 1991/04/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Ogasun

Testu legala

«Servicios Públicos Industriales y de Seguridad» izeneko Akziokako Baltzu Publikoko Administrazio Kontseiluko kideei buruz abenduaren 29ko 284/1989 Dekretuko 8. atalean esaten denaren arabera, Industria eta Merkataritza Sailburua izango da Baltzu horren Lehendakaria izango dena; hala ere, Baltzu hori, Administrazio eta Industri Politikarako Sailordetzari atxikitzea eskatu zuten komenigarritasun arra zoiek eta halaxe egin zen martxoaren 5eko 139/1991 Dekretu bidez. Ondorioz, komenigarritzat jotzen da, aipatu den Administrazio Kontseiluko Lehendakari izatea dagokioneko organua aldatzea, adskribapen horn egokitu ahal izateko. Horiek horrela, Industria eta Merkataritza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1991ko apirilaren 9an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: Atala bakarra.- Abenduaren 29ko 284/1989 Dekretuko 8. atala aldatzea, honako era honetan idatzita geldituko dela: 8. atala, 1 parrafoa.- Administrazio eta Industri Politikarako Sailburuordea, Baltzuko Lehendakari izango da. AZKEN XEDAPENA Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean Dekretu hau. Vitoria-Gasteiz, 1991ko apirilak 9. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Industria eta Merkataritza Sailburua, JON IMANOL AZUA MENDIA.