Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Arautegia

Inprimatu

179/1991 DEKRETUA, martxoaren 12koa, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren Arautegi Organikoa ezartzen duena.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza eta Arrantza
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 65
  • Hurrenkera-zk.: 1056
  • Xedapen-zk.: 179
  • Xedapen-data: 1991/03/12
  • Argitaratze-data: 1991/03/25

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

EEEk nekazal eta arrantza politikak aldatu dituenez gero, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ere aldatu eta egokitu behar ditu lehenagotik zituen helburuak, tresnak eta egitura organikoa. Europako Batzordeak berak eratu du Nekazaritza eta Landatar Garapenerako Komisariatua, nekazal elikagaietako sektorea bultzatu nahian, landatar garapeneko politika eraginkorra ezarri eta natur ingurunea babesteko asmoz. Halaber, elikadura banaketako sektorean gertatzen diren berehalako aldaketak eta biztanlegoaren bizitzamailaren igoera arrazoi nahiko dira ekintza integratu bat antolatzeko, helburua elikadura kalitatea sustatu eta merkatal egiturak bultzatzea izanik. Bestalde, EEEk gaikuntza eta trebatze aldetik gutxienezko baldintzak eskatzen ditu sektorekako laguntzak emateko, 797/89 eta 4028/86 Arautegiak aintzat harturik. Aipaturiko xedeak oinarri izanda, egitura organiko berriaren baitan Nekazaritza eta Landatar Garapenerako Zuzendaritza eratzen da, ekoizpen alderdiak, nekazal errenta anizkotu eta bestelakotzea eta nekazal gaikuntzako arloak beregain hartuko dituena. Era berean, Natur Ingurunearen Antolakuntza eta Ikerketa Zuzendaritza eratzen da, natur baliabideak antolatu eta babestearren eta teknologia berriak garatzearren; izan ere, Europako Elkartean erizten dutenez, nekazariak, aldi berean, lurgintzan eta landatar garapenerako eta natur ingurunea babesteko ekintzetan partehartu beharko luke. Azkenik, Arrantza Zuzendaritzaren esku geratzen da itsas arrantzako gaikuntza, hezkuntzaren sektorekako integrazioaren inguruan lehen aipaturiko erizpidearekin bat etorriz. Horregatik, Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritza Kontseiluak bere 1991ko martxoaren 12ko bileran aztertu eta onartu ondoren, honako hauXEDATU DUT: 1. atala.- Otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren 18. atalean ezarritakoari jarraikiz, Nekazaritza eta Arrantza Sailak honako eginkizun eta ihardute-arlo hauek bereganatzen ditu: a) Nekazaritza eta horren ingurunea sustatu eta antolatzea. b) Natur baliabideak antolatzea eta basoak eta natura babesteko zerbitzua. c) Abelazkuntza eta mendiak. d) Ehiza eta ibai-arrainen aberastasuna ustiatzeko arauak. e) Arrantza. Nekazaritza, arrantza eta elikagaietako industriak eta merkatalbideak. g) Nekazal elikagaietako politika: nekazal elikagaiak sustatu eta itxuratzea, Jatorri-Izena eta kalitatekontrola. Mahastizaintza eta enologia. h) Nekazaritza eta itsas-arrantzako gaikuntza. i) Nekazaritza eta ozeanografi ikerketa, aipaturiko 15/1991 Dekretuaren 10.b) atalean ezarritakoaren kaltetan gabe. j) Sailari atxekita edo Sailaren pean dauden Organismo Autonomo, Zuzenbide Pribatuko Ente Publiko eta Baltzu Publikoak zuzentzea, lege eta arautegiek ezartzen dutenaren arabera. k) Legeek eta arautegiek eman diezazkioten gainontzeko eskurantzak. 2. atala.- Aurreko atalean zehazturiko gaietan ihardutearren, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egiturak honako organo hauek izango ditu: a) Bakarreango Organoak 1.- Nekazaritza eta Arrantza Sailburua. 2.- Nekazaritza Sailorderza. 2.1. Nekazaritza eta Landen Garapenerako Zuzendaritza. 2.2. Nekazal Elikagaietako Industrien Zuzendaritza. 2.3. Elikadura Politikarako Zuzendaritza. 3.- Arrantza Sailordetza. 3.1. Arrantza Zuzendaritza. 3.2. Natur Ingurunearen Antolakuntza eta Ikerketa Zuzendaritza. 4.- Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza. 5.- Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritza. b) Elkarreango Organoak. 1.- Nekazal Politikarako Batzordea. 2.- Arrantza Politikarako Batzordea. 3.- Nekazal Aholku-mahai Nazionala. 4.- Arrantza Aholku-mahai Nazionala. c) Arrantzarekiko Zientzia eta Teknika Irakaskuntza, A.B./lnstituto para la Ciencia y la Tecnologia Pesquera, S.A. (AZTI) Baltzu Publikoa Nekazaritza eta Arrantza Sailari atxekitzen zaio. 3. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailburuak hurrengo legeetan jatorria duten eskurantzez baliatuko da: ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. atalean, Jaurlaritza Legean eta indarrean dauden legeetan ezarritakoak; eta otsailaren 6ko 15/1991 Dekretuaren bidez Sailari atxekitzen zaizkion eginkizun eta ihardute-asloetan indarreango legeek leporatzen dizkiotenetan ezarritakoak ere bai. 4. atala.- 1. Sailburuaren artezko agintepean, ondoko eginkizunak dagozkie Sailburuordeei: a) Sailburuaren erabakiak beteraztea eta ordezkotzan ematen zaizkion eskurantzak burutzea. b) Sailordetzaren eta horren menpeko Zuzendaritzen ekintzak programatu, zuzendu, komunztatu eta kontroltzea. c) Sailordetzaren eta horren menpeko Zuzendari tzen antolakuntzaz eta iharduteko moduaz arau eta jarraibideak ematea. d) Errekurtsoak ebaztea, aplikagarri diren arauetan oharteinandako gertakizunetan. e) Berariaz lepóraturiko eginkizunak eta orokorrak ere bai, hots, Sailburuqrdeei berez dagozkienak. 5. atala.- Sailburuaren edo dagokion Sailburuordearen agintepean, Zuzendariek honako hauek izango dituzte eginkizun: a) Sailburu eta Sailburuordearen erabakiak beteraztea eta ordezkotzan ematen zaizkien eskurantzez baliatzea. b) Zuzendaritzaren eta haren menpeko Zerbitzuen iharduerak prograínatu,. zuzendu, bultzatu, komunztatu eta kontroltzea. c) Zuzendaritzak berezko dituen arloetan, administral funtzioak burutzea. d) Errekurtsoak ebaztea, indarrean dauden arauetan ohartemandako supuestoetan. e) Berariaz leporaturiko eginkizunak eta orokorrak ere bai, hots, Zuzendariei berez dagozkienak. 6. atala.- Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, Nekazaritza eta Landatar Garapenerako Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: nekazal sustapen eta antolakuntza, nekazal egituren eraberritzea, landatar ingurunearen garapena, nekazal baliabideen aprobetxamenduaren sustapen eta antolakuntza, Nekazal Kamarak, Eraldaketa Nekazal Baltzuak, nekazal hezkuntza. 7. atala. - Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, Elikadura Industrietako Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: nekazaritza, arrantza eta elikadura arloétako industriak eta sektorean elkartezaletasuna sustatzea. 8. atala. - Nekazaritza Sailburuordearen artezko agintepean, Elikadura Politikarako Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: nekazal elikagaien sustapena eta itxuraketa eta kalitatearen kontrola, produktu horietarako dauden merkatalbideak sustatu, iruzurren aurkako babesa, elikagaien Jatorri-lzenak, mahastizaintza eta enologia. 9. atala.- Arrantza Sailburuordearen artezko agintepean, Arrantza Zuzendaritzak hoñako hauek ditu eginkizun: arrantza sektore erauzlearen antolakuntza, arrantza barne-uretan, maskulu-bilketa, akuikultura, itsas-arrantzako hezkuntza eta arrantzaleen Kofradiak. 10. atala.- Arrantza Sailburuordearen artezko agintepean, Natur Ingurugunearen Antolakuntza eta Ikerketarako Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: Natur ingurunea eta beronen baliabideak antolatu, natura eta natur ingurunea babestu, mendiak, ehiza eta ibai-arrainen aberastasuna ustiatzeko arauak eman, nekazaritza eta ozeanografi ikerketa eta AZTI baltzu publikoaren jarraikuntza eta kontrola; Ogasun eta Finantzak Sailak arlo horretan beregain harturik dituen eskurantzer kaltetan gabe. 11. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren artezko agintepean, Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: Saileko lege-ahol kularitza, administrazio, lanarigo eta aurrekontuen kudeaketa, Sail osorako direnean; Zuzendaritzaren ardurapeko gaiak direnean, zuzeneko kudeaketa Saileko Organo desberdinei arlo hórietan dagozkien eskurantzak direnean, laguntza eskaintzea. 12. atala.- Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren artezko agintepean, Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzak honako hauek ditu eginkizun: Sailaren ekintza-plan eta programak komunztatu eta komunikabideekiko harremanak koordinatu, nekazal elikagaien estatistikak, Sailak berezko dituen helburuetarako, ikasketen arloko ekintzak, informazio, dokumentazio eta argitalpenak, orokorrak direnean, Sailaren ihardute-eremuarekiko eta laguntza eskaini Saileko Organo desberdinei, arlo horietan dagozkien eskurantzak ihardun ditzaten. 13. atala.- 1.- Nekazal Politikarako Batzordeari dagokio Sailaren ekintza-planak eta egitarauak idatzi eta proposatzea, nekazaritza arloan. 2.- Sailburuaren zuzendaritzapean, honako partaide hauek izango dira Nekazal Politikarako Batzordea osatzen dutenak: Nekazaritza Sailburuordea, Nekazaritza eta Landatar Garapenerako Zuzendaria, Nekazal Elikagaietako Industrien Zuzendaria, Elikadur Politikarako Zuzendaria, Natur Ingurunearen Antolakuntza eta Ikerketa Zuzendaria, Zerbitzu Orokorretarako Zuzendaria eta Sailburuaren Kabinetetarako Zuzendaria, Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari bat eta Idazkari bat. 14. atala.- 1.- Arrantzal Politikarako Batzordeari dagokio Sailaren ekintza-planak eta egitarauak idatzi eta proposatzea, arrantza arloan. 2.- Sailburuaren zuzendaritzapean, honako partaide hauek izango dira Arrantza Politikarako Batzordea osatzen dutenak: Arrantza Sailburuordea, Arrantza Zuzendaria, Nekazal Elikagaietako Industrietako Zuzendaria, Elikadur Politikarako Zuzendaria, Natur Ingurunearen Antolakuntza eta Ikerketarako Zuzendaria, Zerbitzu Orokorretako Zuzendaria eta Sailburuaren Kabineteko Zuzendaria, Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari bat eta beste bat Gipuzkoakoaren izenean eta idazkari bat. 15. atala.- 1.- Nekazal Aholku-mahai Nazionala nekazal profesionarien elkargoei entzuteko dago, eta Autonomi Elkarteko nekazal politika taiutzean eta horren jarraikuntza egitean profesionarien sektoreak duen partehartzea bideratu behar du erakundeetan barrena. Ateratzen dituen ondorioak ez dira izango aginduzkoak, ezta behartze-indarrekoak ere Administraziorako. 2.- Nekazal Aholku-mahai Nazionalaren partaideak ondorengo hauek izango dira: a) Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, aldi berean mahaiburu izango dena, edo hark eskuordetzen duena. b) Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izendapen libreko bi kargu, mailaz zuzendari baino beheragorik ez, Sailburuak izendatuak. c) Foru Aldundi bakoitzaren ordezkari bat. d) Euskal Autonomi Elkartean ordezkaritza duten nekazal profesionarien elkargo bakoitzaren bi ordzzkari. e) Euskal Autonomi Elkarteko Herrialde mailako Nekazal Kamara bakoitzaren bi ordezkari. f) Euskal Autonomi Elkarteko Nekazal Kooperatiben Federakundearen bi ordezkari. g) Idazkari bat, Sailburuak izendatua. Gainera, mahaiburuak, hala baderitzo, beste gizalagun batzuei deitu ahalko die batzarretara, aztergaiaren nondik-norakoa kontutan izanda. 3.- Mahaiak finkatuko du batzarren aldizkatasuna, baina gutxienez hiruhilabetetan behin egingo dira, tnahaiburuak, ordea, egokitzat jotzen duenean, aparteko batzarrak egiteko deia zabal dezake. Mahaiak, osoko batzarrez gain, beharrezko jotako batzordeak ere osa litzake. 16. atala.- 1.- Arrantzal Aholku-mahai Nazionala arrantzai profesionarien elkargoei entzuteko dago, eta Autonomi Elkarteko arrantzal politika taiutzean eta horren jarraikuntza egitean, profesionarien sektoreak duen partehartzea bideratu behar du erakundeetan barrena. Ateratzen dituen ondorioak ez dira izango aginduzkoak, ezta behartze-indarrekoak ere Administrazioarentzat. 2.- Arrantzal Aholku-mahai Nazionalaren partaideak ondorengo hauek izango dira: a) Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, aldi berean mahaiburu izango dena, edo hark eskuordetzen duena. b) Nekazaritza eta Arrantza Sailaren izendapen libreko bi kargu, mailaz zuzendari baino beheragorik ez, Sailburuak izendatuak. c) Bizkaiko Foru Aldundiaren ordezkari bat eta beste bat Gipuzkoakoaren izenean. d) Euskal Autonomi Elkarteko Herrialde mailako Arrantzaleen Kofradien Federakunde bakoitzetik ordezkari bi. e) Arrastera arrantzako untzi jabeen aldetik, bi ordezkari Herrialde Historiko bakoitzeko. f) Arrastera izoztaile elkargoen ordezkari bat, atunari izoztaileenaren bat eta beste bat bakailarien aldetik. g) Arrain kontserbagileen elkargoen bi ordezkari, arrain prozesatzaile enpresen izenean bi eta beste bi árrain esportatzaile elkargoenak. h) Idazkari bat, mahaiburuak izendatua. Gainera, mahaiburuak, hala baderitzo, beste gizalagun batzuei deitu ahalko die batzarretara, aztergaiaren nondik-norakoa kontutan izanda. 3.- Osoko batzarrez gain, Mahaiak ondoko batzorde hauek ere izango ditu bere baitan: a) Baxura; Administrazioaren eta Kofradien ordezkariez eta Idazkariaz osatua. b) Altura; Administrazioen eta Arrastera-arrantzako Elkargoen ordezkariez eta Idazkariaz osatua. c) Altura handia; Administrazioetako, Arrastera izoztaileen Elkargoetako, Atunari izoztaileen Elkargoetako eta bakailarien Elkargoetako ordezkariez eta Idazkariaz osatua. Osoko batzarrak beste batzorde batzu eratzea erabaki dezake, beharrezko uste duenean. 4.- Mahaiak finkatuko du batzarren aldizkatasuna, baina gutxienez hiruhilabetetan behin egingo dira, mahaiburuak, ordea, egokitzat jotzen duenean, aparteko batzarrak egiteko deia zabal dezake. Mahaiak, osoko batzarrez gain, beharrezko jotako batzarrak ere osa litzake. XEDAPEN GEHIGARRIA Sailordetza eta Zuzendaritzetan betegabe, huts-egite edo gaixotasun gertaeretan, hurrengo pasartean zehazten dena izan ezik, bereganaturik dituzten eginkizun eta eskurantzak, mailaz hurren eta goragoko nagusiak beteko ditu, gertaera horrek dirauen artean eta Sailburuak berariaz bestelakorik erabakitzen ez badu. Zerbitzu Orokorren edo Sailburuaren Kabinetearen Zuzendaritzetan, betegabe, huts-egite edo gaixotasun gertaeretan, Nekazaritza Sailburuordeari dagokio ordezkotza. INDARGABETZE XEDAPENA Dekretu honetan ezarritakoarekin bat ez datozen maila bereko edo beheragoko xedapenak indargabeturik geratzen dira, eta zehazkiago martxoaren 29ko 73/1988 Dekretua eta uztailaren 11ko 166/1989 Dekretua, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren aurreko arautegi organikoa ezartzen zutenak. AZKEN XEDAPENAK Lehendabizikoa.- Nekazaritza eta Arrantza Sailburuari ahalmena ematen zaio beharrezko xedapenak emateko, Dekretu hau garatzearren. Bigarrena.- Dekretu honek, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egun berean hartuko du indarra. Vitoria-Gasteiz, 1991.eko martxoak 12. Lehendakaria, JOSE ANTONIO ARDANZA GARRO. Nekazaritza eta Arrantza Sailburua, JOSE MANUEL GOIKOETXEA ASKORBE.